elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-07-20 | Gizartea - Irakaskuntza | Euzkadi, 1936-05-03
Euzkadi, 1935-12-08

 

«Poxpolin».— Illa onen amabosteraño gure artian izango omen degu ain biarreko zaigun umetxoen aldizkari atsegiña. Ez gaitu gutxi poztu berri onek, urte askoan gure artera etortzeko izan dedila.

Ala ere bildur gera azken-arnasak emon ote zituan gure «Poxpolin»ek, baña oraindik ere ba-ditugu zorionez gure artian euzkotar zintzo-zintzoenetakuak eta eskarrak aueri, auek ez ba-giñuzan orain ere lotsari bat geiago ba-genduan euzkotar izena gendukanentzat.

Gure uritxo onetan ere 120 saltzeko agindu digute gure agintariak a zer ederki dagoan, onelaxe agindu biar zaigu guri bestela lo artuko bai genduke. Gure donostiar jatorrei uste etzuten ziriya sartu diote Ondarroa'tarrak, auek ez bai-zuten uste Bizkaya'n «Poxpolin» zanik zekitenik ere, ta ara or 60 «Poxpolin»en eska bidia bizkaitarrentzat erakuzpide ederra.

 

Bederatzi-urrena.— Gure Ama Sortzez Garbia'ren bederatzi-urrena ari da gure eliz nagusian Azkenengo iru-urrenan, kanpoko izlari bat ixango degu.

 

Euzkel-ixena.— Iriondo'tar Jon Mirena eta Garate'tar Miren'ek izan duten alabatxuari Miren Arantzatzu ezarri diote. Zorionak.

 

Sabin-aldez.— Gure auzotar Altzo'tarrak juan dan igandian jaupa bat eratu zuten Sabin aundi ta il diran abertzale guzien gogo-aldez. Emendik ere notintza aundia bildu zen.

 

Aldaketa.— Peñalba'tar Erramun gure geltoki edo eztañioneko fatoria Zaldibar'kora bialdu dute. Maite genduan eta senti degu aldaketa ori. Ondo ibili.

 

«Ete»ri.— Aspaldiko partez irakurri det zerbait. Jarraitu gogoz len egin zenduen bezela.

 

Osakuntza.— Gure lagun eta idazle langilea dan Gorostiza'tar Gilelma «Aixerixa»ren emazteak Donostia'ko Gaxo-Etxea'n osakuntza egitera eramatekua dute. Gure naya len-bai-len osakuntza eginda etxeratxia litzake. Goikoak ala nai izan dezala.

 

MIRENTXU

 

Uarra.— ¿Ondo gabiltz? Tira, ba, poztuten gera. Urrengo baten ikusiko gera. Agur «Mirentxu» azkar ta zintzua.— L.

 

_____

 

Ama sortzez garbia'ren bederatzi-urrenian.— Oste asko dabil txadon nagusian. Asteaskenez, eman yakon asiera bost-urrenari, eta egun orretan, iru aldiz egunian, itzaldiak, egingo ditu, aita Intza buruñurdunak (kaputxiñuak). Gotzain lenbizi, seiterdietan, arratsaldian iruretan, baserriko neskatxentzat, eta gaubian zortziretan.

Zeruko Amari otoiz eskiñiak egitera eldu zaitez egun onetan, txadon nagusira katoliko ona baldin bazera.

— Gure antzezlari jayuak, aspaldi ontan benetan, ari dira lanian. Benetan zaletasun aundia erakusten dute eurok. Diote laister Eibar'reratzekotan dirala, antzezki eder bi, bertan azaltzeko. Ori Ondo da ia antzeslari bezela, gorago malletara eltzen zarien.

Igesi zan igandian, Lerun zelayan, Bergara erbarrutiko ostiko txapelketa, jokatu zuten. U.D. Eibarresak eta El Gallo'k biak eibarkuak. Uniuak irabazi, 1 eta 0.

Arrasate'ko Mebala zelaian, Elgoibar F.C.'ek, eta Mondragon F.C.'ek biak bana alkarri sartu ziozen.

— Egun onetan Sabin gure maixuari gogoratzen diran abertzalientzat eta maite duten gustientzat, bere edesti (Biografia del Maestro e historia del Nacionalismo Vasco), deitzen zaiskan, liburu eder bat azalduda, berriro diot abertzale gustiak euki biar lutekela biar-biarrekua dezu abertzale liburu ori. Salgai dezu Batzokian edo bestela berriz (Juventud Vasca, Bidebarrieta, 14, Bilbao).

 

AIXERIXA