elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1934-09-22 | Gizartea - Irakaskuntza | Euzkadi, 1935-12-08
Euzkadi, 1935-07-20

 

Izpar-beltza.— Andezarrate gexo-etxian, jaunak bereganatu du, 25 urte zituala Gorriti'tar Birjiñe andereñotxua (Goyan Bego). Luzaro gexo egon ondoren.

Gaur ostegunez izango dira bere ilotoizketak. Laguntzen degu ba atsegabian bere senide tamaltzueri.

 

Eleizkizunak.— Artuta arkitzenda (Urkiola-Txiki)ko andre gaste dan Loiola'tar Gergore.

 

Deun Paul.— Uriko Gexoetxe (Hospital)'eko eleizatuan ostiralez bukatu zan Paul'dar Bingen Donearen bederatziurrena. Goizian jaupa nagusi abestu ederra, itzaldia Jaka'tar Andoni apaizak oso garbi ta ederki azaldu zuan Bingen Donearen bizitza. Arratsaldian bederatziurrenakin bukaturik.

 

Astarketak.— Ikastoletako umetxuak izan dituzte astarketa (examiñak). Eta sari edo premiotzat ibitaldiak egun dituzte batzu Tolosa'ra eta beste batzuk Gazteiz'era. Orain illebiko atsedena dute.

 

Naskaldia.— Otxandio'ra jun dira bertako jaietan aresbatza gogortzera, gure lagun ereslari (musikuak) diran, Ansola Joseba, Peli Koldobika beren aita Lauren buru dutela. Ez aiztu iges bezela xargo-eskaluekin.

 

AIXERIXA