eu | es
Kasu ugarietako bat
MARIA ORBEGOZO ARZUAGA eta JONE LARRAÑAGA ORBEGOZO alaba
Maria Orbegozo Arzuaga.
(Inixio Larrañaga Orbegozok utzitako argazkia).

     Herria utzi eta Etxalarrera joateko agindua jaso zuen Mariak, senarra (Rufino Larrañaga Iriarte «Kinttela») gerrako frontean altxatutako tropen aurka borrokan zebilela-eta, zigor gisa. Etxalarrera joan beharrean, Orion ezkutatu zen Maria, Jone alaba txikiarekin batera, Rufinoren anaia baten etxean. Bitartean, beste hiru seme-alabak, beste familiako batek hartu behar izan zituen etxean, Azpeitian(*).


[Emakumeen aurkako errepresioa — Kasu gehiago irakurri]
Lekukotza bat

Egoera gogorrak pasa zituzten, anaiak bi bandotan banatuta baitzeuden.

Aitak esaten zuen ordu jakin batean ateratzen zituztela presoak fusilatzeko, eta behin baino gehiagotan deitu ziotela berari, sufriarazteko.

Aitak kontatzen zuen beste azpeitiar bat ere berarekin zegoela, «Beltza» esaten ziotena, eta hura fusilatu egin zutela.

Taberna batera sartu eta batzuetan bidali egiten zuten eta alde egin behar.

 

[Milagros eta Begoña Elias Olazabal — Lekukotza osorik irakurri]
[Beste lekukotzak]