Moabeko Balak erregeak Balaam igarleari dei
22
1 Israeldarrak berriz abiatu eta Moabeko zelaian ezarri zuten kanpalekua, Jordanez eguzkialdean, Jerikoren parean.
2-4 Garai hartan, Moabeko erregea Tziporren seme Balak zen. Erregeak jakin zuen israeldarrek amortarreri egina, eta beldurrak hartu zituen moabdarrak Israel herria hain ugaria zela ikustearekin. Israeldarren aitzinean iziturik, moabdarrek Madiango herri-buruzagieri erran zieten: «Idiak landako belarra bezala garbituko ditu jendalde horrek gure inguru guziak».
5 Moabeko erregeak mezulariak igorri ziozkan Beorren seme Balaami Eufrates ondoko Petor hirirat, amautarren lurralderat  22,5 Balaam: Ez-ohikoa da pagano igarle hunen kasua, Israelen Jauna aitortzen baitu eta haren manuz Israel benedikatzen. Bibliako beste zenbait testutan, ordea, ikuspegi huni kontrajarriak dauden aipamenak aurkitzen ditugu, Balaam Israelen etsaitzat eta doktrina makurren irakasletzat hartzen dutenak (ik. Dt 23,5; Jos 13,22, eta T.B.an 2 P 2,15-16 eta Ap 2,14). // Petor hiria, amautarren lurraldea: Eufrates Garaiaren bazterrean ziren. , mezu hunen eremaitera: «Herri bat atera da Egiptotik eta lurralde osoa estali du; orai gure aitzinean jarria da. 6 Zato lehenbailehen, eta madarika zazu herri hau, nerea baino indartsuagoa baita. Beharbada, garaitu eta lurralde huntarik haizatzen ahalko dut. Ezen badakit, zuk benedikatua benedikaturik gelditzen dela eta zuk madarikatua madarikaturik».
7 Moab eta Madiango herri-arduradunak, madarizionearen ordaintzeko dirua harturik, Balaamenganat joan ziren eta Balaken mezua eman zioten. 8 Balaamek erran zioten: «Pasa zazue gaua hemen eta emanen dauzuet errepostua Jaunak erranen dautanaren arabera».
Eta, Moabeko buruzagiak Balaamekin egon ziren.
9 Jainkoa Balaami etorri zitzaion galdegitera:
–Nor dira zeurekin dituzun gizon horiek?
10 Balaamek ihardetsi:
–Tziporren seme Balakek, Moabeko erregeak, igorri dauzkit mezu hunekin: 11 Egiptotik atera den herriak lurralde osoa estali du. Zato berehala herri hunen madarikatzera; beharbada, garaitu eta haizatzen ahalko dut.
12 Jainkoak Balaami erran zion:
–Ez joan horiekin! Ez duzu herri hori madarikatuko, nik benedikatua baitut.
13 Biharamun goizean, Balaken buruzagieri erran zioten: «Zoazte zihauren lurralderat, Jaunak ez bainau uzten zuekin joaitera».
14 Moabeko buruzagiek, Balakenganat itzuli eta erran zioten: «Balaamek ez du etorri nahi ukan gurekin».
15 Balakek beste buruzagi batzu igorri zituen, besteak baino ugariago eta ospetsuagoak. 16 Balaamenganat heldurik, erran zioten:
–Hau dio Tziporren seme Balakek: Otoi, ez eman ezetzik eneganat etortzeko. 17 Ohorez beteko zaitut eta zuk eskatu guzia eginen; zato, otoi, eta madarika zazu herri hau.
18 Bainan Balaamek ihardetsi zioten Balaken zerbitzarieri:
–Balakek bere jauregiaren bete urre eta zilar emanik ere, deusik ez dezaket egin, ez handi ez ttipi, Jaunak, nere Jainkoak manatuaren kontra. 19 Dena ere, pasa zazue gaua hemen zuek ere, Jaunak oraikoan erranen dautana jakin arte.
20 Gauaz, Jainkoa Balaami etorri zitzaion erraitera: «Gizon horiek zure bila etorri badira, zoazi horiekin; bainan nik erranen dauzutana bakarrik eginen duzu».
21 Goizean, asto-emea pildatu eta Balaam Moabeko buruzagiekin joan zen.
Balaamen asto-emea
22 Abiatu zenean, biziki haserretu zen Jainkoa  22,22 biziki haserretu zen Jainkoa: Adiarazpen hau ez dator bat 22,20an erranarekin. Iduri du bi tradizione ezberdin, ongi bateratu gabeak, badirela kondakizunaren azpian. . Balaam asto-emearen gainean zoan, bi zerbitzari lagun zituela. Eta Jaunaren aingerua jarri zitzaion aitzinean bidearen trabatzeko. 23 Asto-emea, Jaunaren aingerua ezpata eskuan bidearen erdian ikustearekin, bidetik saihestu eta landan gaindi joan zen. Balaamek jo zuen, berriz bidera zadin.
24 Gero, mahasti artean, bazterretan bi harresi zituen bide hertsi batean jarri zen Jaunaren aingerua. 25 Asto-emea, hura ikustearekin, harresiari hurbildu zitzaion, Balaamen zangoa harresiaren kontra zarrastatzen zuela. Balaamek jo zuen berriz.
26 Jaunaren aingerua urrunago jarri zen, ezker ez eskuin pasa ez zitekeen hertsigune batean. 27 Hura ikustearekin, asto-emea etzan zen Balaamen azpian. Haserretu eta makilaz jo zuen Balaamek. 28 Orduan, Jaunak mintzatzeko dohaina eman zion asto-emeari, eta hunek Balaami erran zion:
–Zer egin dauzut, hiru aldiz hola jotzeko?
29 Balaamek ihardetsi:
–Trufatu nauk! Ezpatarik banu, hementxe hilen hinduket.
30 Asto-emeak erran zion:
–Ez ote naiz zure asto-emea, betidanik gainean ereman zaitutana? Eta zurekin sekula holakorik egin ote dut?
–Ez! –ihardetsi zion Balaamek.
31 Orduan, ezpata eskuan bidearen erdian zagon aingerua ikustera eman zion Jaunak Balaami. Lurreraino ahuspekatu zen Balaam, 32 eta Jaunaren aingeruak erran zion:
–Zergatik jo duzu hiru aldiz asto-emea? Ni atera nitzaizu bidearen trabatzeko, bide makurretik baitzoazi  22,32 bide makurretik baitzoazi: Jatorrizko testua iluna da eta itzulpena ez segura. . 33 Asto-emeak ikusi eta hiru aldiz niganik baztertu da. Bestela, hilen zintutan, hura bizirik utziko nuelarik.
34 Balaamek Jaunaren aingeruari ihardetsi zion:
–Gaizki jokatu dut! Ez nakien bidea trabatzen zautana zu zinela. Nere bidaia atsegin ez bazaizu, itzuliko naiz.
35 Jaunaren aingeruak ihardetsi:
–Zoazi gizon horiekin, bainan nik adiarazia bakarrik erranen duzu.
Hola, Balaken buruzagiekin joan zen Balaam.
Balaamek Balakekin topo egin
36 Balaam zatorrela jakitearekin, Balak biderat atera zitzaion, Edom lurraldeko mugan, Arnon erreka ondoan den Ar hirirat, 37 eta erran zion:
–Behin eta berriz igorri dauzkizut mezulariak deitzera; nola ez zira lehenago etorri? Zure ohoratzeko doia ez naizela uste ote duzu?
38 Balaamek ihardetsi zion:
–Orai hemen naiz! Bainan, zer erran dezaket? Jainkoak ahoan ezarriko dauzkitan hitzak bakarrik erran dezazket.
39 Gero, Balaam Kiriat-Hutzoterat joan zen Balakekin. 40 Han Balakek behi eta ardi eskaini zuen sakrifiziotan, eta Balaami eta lagun zituen buruzagieri haragi-puskak ereman ziozkaten.
Balaamek Israel herria benedikatu
41 Biharamun goizean, Baal izeneko mendirat  22,41 Baal izeneko mendia: Izen propio bezala ere uler daiteke –Bamot-Baal– eta 21,19an aipatu Bamot herrixka adiaraz dezake. igan zen Balak erregea Balaamekin. Handik israeldar kanpalekuaren bazter bat ikus zitekeen.
23
1 Balaamek Balaki erran zion: «Eraik hemen zazpi aldare eta presta zazpi zezenko eta zazpi marro».
2 Hala egin zuen Balakek, eta biek zezenko eta marro bat eskaini zituzten aldare bakotxean.
3 Gero, Balaamek Balaki erran zion: «Zaude erre-oparien ondoan, ni hemendik joanen naizen bitartean. Beharbada biderat aterako zait Jauna, eta adiaraziko dautan guzia erranen dauzut».
Balaam mendixka soil  23,3 mendixka soil: Hebrearrezko hitzaren sentsua ez da segura. batera urrundu zen. 4 Han Jainkoa aurkeztu zitzaion, eta Balaamek erran zion: «Zazpi aldare prestatu ditut eta bakotxean zezenko eta marro bana eskaini».
5 Orduan, Balaamek adiarazi behar zituen hitzak ezarri ziozkan Jaunak ahoan eta Balakenganat itzultzeko manatu.
6 Balaam Balakenganat itzuli zen eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagi guziekin. 7 Orduan, bertso hauek abestu zituen Balaamek:
«Mesopotamiatik  23,7 Mesopotamia: Jatorrizkoak Aram dio, Mesopotamiako ipar-eskualdea, hain segur (ik. Dt 23,5). etorrarazi nau Balakek,
eguzkialdeko mendietarik Moabeko erregeak:
Zato, madarika zazu Israel,
gaitzets Jakoben herria!
8 Bainan nola madarika
Jainkoak madarikatzen ez duena?
Nola gaitzets
Jaunak gaitzesten ez duena?
9 Harroka gain hauetarik ikusten dut,
mendixka gainetik begien bistan dut:
horra hor, berex bizi den herria,
besteekin nahasi gabea!
10 Errautsa bezainbat dira,
nork konda dezazke Jakoben ondokoak?
Nork jakin israeldar multzoaren  23,10 israeldar multzoaren: Itzul daiteke ere israeldarren laurden baten edo hondarra bezain ugari den Israelen. kopurua?
Gizon zintzo horien heriotzea,
horiena bezalako azkena
nahi nuke neuretzat».
Balaamen bigarren benedizionea
11 Orduan, Balakek Balaami erran zion:
–Bainan, zer egin dautazu? Etsaien madarikatzeko ekarrarazi, eta zu heien benedikatzen?
12 Balaamek ihardetsi:
–Jaunak adiarazia behar dut erran.
13 Balakek, orduan:
–Zato nerekin beste leku baterat, handik herri osoa ikusiko baituzu. Ezen hemendik ez dezakezu ikus israeldar kanpalekuaren bazter bat baizik. Handik madarikatuko duzu.
14 Pisga mendi-kaskoko begiraleku  23,14 begiraleku: H.h., begiraleen landa. Izen propio ere izan daiteke. baterat ereman zuen. Han ere zazpi aldare eraiki eta bakotxean zezenko eta marro bana eskaini zituen.
15 Balaamek Balaki erran zion: «Zaude hemen erre-oparien ondoan, ni Jaunarekin egoitera noan bitartean».
16 Jaunak, biderat atera eta erran behar zituen hitzak adiarazi ziozkan Balaami eta Balakenganat itzultzeko manatu.
17 Itzuli zen Balakenganat eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagiekin. Balakek galdegin zion:
–Zer dio Jaunak?
18 Orduan, Balaamek bertso hauek abestu zituen:
«Entzun ontsa, Balak,
Tziporren seme!
19 Jainkoa ez da jende
gezurra erraiteko,
ez da erabakiaz damutzen
jendeak bezala.
Mintzatzen ote da
eta errana ez egiten?
Hitza emaiten ote,
eta egin gabe uzten?
20 Benedikatzeko manatua naiz,
Jaunak benedikatu baitu.
Nik ezin dut gibelerat egin!
21 Ez du makurrik aurkitu Israelen,
ez gaixtakeriarik Jakoben herrian  23,21 Ez du... herrian: Hunela ere itzul daiteke: Ez du zorigaitzik aurkitu Israelen, oinazerik ez Jakoben herrian. .
Jauna, bere Jainkoa, berekin du,
errege bezala goraipatzen du herriak.
22 Jainkoak atera du Egiptotik,
bufaloarena bezalako indar izigarriz  23,22 Bertseteko testua iluna da jatorrizkoan eta itzulpena ez segura. .
23 Ez da aztikeriazko igarpenik,
ez eta madarizione-hitzik,
Israelen kontra balio duenik  23,23 Ez da... balio duenik: Hunela ere itzul daiteke: Ez da aztikeriazko iragarpenik Israelen, ez eta madarizione-zinik Jakoben herrian. Itzulpen hunen arabera Jainkoa ez zaio bere herriari aztien bidez agertzen, bere hitzaz baizik. .
Bere garaian jakin ohi du
Jakoben herriak
Jaunak haren alde egina.
24 Lehoina bezala altxatu da herria,
ez du berriz pausurik hartuko,
harrapakina irentsi
eta biktimen odola hurrupatu arte».
25 Orduan, Balakek Balaami erran zion:
–Madarikatuko ez baduzu ere, ez benedika bederen!
26 Balaamek ihardetsi:
–Ez ote dauzut erran, Jaunak adiarazi guzia eginen dutala?
Balaamen hirugarren benedizionea
27 Balakek Balaami erran zion: «Zato, beste leku baterat ereman behar zaitut. Menturaz, Jainkoak ez du eragozpenik ukanen handik Israel madarika dezazun».
28 Basamortua ageri den Peor mendi-kaskorat ereman zuen. 29 Balaamek erran zion: «Eraik hemen ere zazpi aldare eta presta zazpi zezenko eta zazpi marro».
30 Hala egin zuen Balakek, eta zezenko eta marro bana eskaini zituen aldare bakotxean.
24
1 Jaunari Israel benedikatzea atsegin zitzaiola ikusirik, Balaam ez zen joan ordu arte bezala jainko-seinale bila; basamortuari beha jarri zen. 2 Israel leinuka kanpaturik ikustearekin, Jainkoaren izpirituak hartu zuen, 3 eta bertso hauek abestu zituen:
«Huna Beor-en seme Balaamen,
begi zorrotzeko gizonaren mezua;
4 huna hemen,
begiak zabal-zabal,
Jainkoaren hitza entzuten
eta Ahaltsuaren agerpenak
ikusten dituenaren mezua.
5 Bai ederrak zure etxolak, Israel,
bai ederrak zure egoitzak,
Jakoben herri!
6 Ibar luzeak dirudite,
ibai ondoko baratzeak
Jaunak ur-bazterrean landatu
aloe edo zedroak.
7 Ura gaindika heien ontzietan,
alorrek urez nahikoa.
Israelgo erregea
Agag  24,7 Agag: Saulek garaitu zuen Amalekeko erregea (ik. 1 Sm 15,8); poema osoa Israelgo lehen erregeari buruzkoa izan daiteke eta, haren bidez, israeldar monarkia guziari buruzkoa. 19955 erregea baino ahaltsuagoa,
haren erregetza gero eta goragoa!
8 Jainkoak atera zuen Egiptotik,
bufaloarena bezalako indar izigarriz.
Herri etsaiak irentsiko ditu,
heien hezurrak puskatuko,
gorputzak geziz zeharkatuko.
9 Lehoina bezala ukurtu eta etzaten da:
nork haikaraz hura?
Benedikatua benedikatuko zaituena,
madarikatua madarikatuko zaituena!»
10 Biziki haserretu zen Balak Balaamen kontra eta, ukabilez mehatxatuz, erran zion:
–Etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru aldiz benedikatu dituzu! 11 Zoazi hemendik zeure lekurat! Ohorez beteko zintudala hitzeman nauzun, bainan Jaunak ohorerik gabe utzi zaitu.
Balaamek Israelen etorkizun oparoa iragarri
12 Balaamek ihardetsi zion:
–Argi eta garbi erran nioten zure mezularieri: 13 «Balakek bere jauregiaren bete zilar eta urre emanik ere, deusik ez dezaket egin neure baitarik, ez onik, ez tzarrik, Jaunak manatuaren kontra. Jaunak errana eginen dut». 14 Neure herrirat itzuliko naiz, bai; bainan hori baino lehen, herri horrek geroan zure herriari eginen diona salatuko dauzut.
15 Orduan, bertso hauek abestu zituen:
«Huna Beor-en seme Balaamen,
begi zorrotzeko gizonaren mezua;
16 huna hemen begiak zabal-zabal,
Jainkoaren hitza entzuten,
Goi-goikoaren xedea ezagutzen
eta Ahaltsuaren agerpenak
ikusten dituenaren mezua.
17 Ikusten dut,
bainan ez da orai gertatuko;
begien aitzinean dut,
bainan ez da berehala beteko:
Jakoben herritik izar bat sortzen da,
Israeletik errege-makila ateratzen;
Moab foltsuetan jotzen du,
Seten ondokoen buru-hezurra  24,17 izar: Eguzkialdean izarra jainkoen eta erregeen ezaugarri da (ik. Mt 2,2). Balaamen profeziak David, Moaben garailea (2 Sm 8,2), aipatzen du, eta, haren bidez, haren errege-jatorri guzia eta, azkenik, Mesias. // Seten ondokoak: Palestinaren eguzkialdeko leinu nomadak. // buru-hezurra: Testu samariarraren eta Jr 48,45aren arabera. xehatzen.
18 Edomez jabetuko da,
Seir lurraldeaz jabetuko:
Israel garaile da.
19 Jakoben herritik sortuko da menperatzailea:
etsaien hirietan bizirik geldituak
garbituko ditu».
20 Gero, Balaamek Amalek  ikusi eta bertso hauek abestu zituen:
«Herrietan lehena, Amalek!
Haren geroa, ordea, hondamena!»
21 Kendarrak ere ikusi eta bertso hauek abestu zituen:
«Zuen egoitza sendoa,
zuen kafia  24,21 kafia: Jatorrizkoak hitz-jokoa egiten du kendar eta kafia hitzen artean, elkarren iduriko hotsa baitute. harrokan kokatua!
22 Bainan zuen kafia suak irentsiko du
eta Axurrek  24,22 Axur: Hemen eta 24. bertsetean ez du Asiria adiarazten; menturaz, Has 25,3 eta 2 Sm 2,9an aipatu Esdrelon zelaiko leinua da. preso hartuko zaituzte».
23 Azkenik, bertso hauek abestu zituen:
«Ai ei! Nor aterako da bizirik
Jainkoak hori eginen duenean?
24 Ontziak datoz Zipre aldetik,
Axur eta Eber  24,24 Eber: Has 11,14-17an Eber Abrahamen arbasoen artean agertzen da; Eber izenak hebrearrekin du zerikusia. zanpatuko dituzte,
bainan berak ere
hondatuak izanen dira».
25 Gero, Balaam bere herrialderat itzuli zen, eta Balak ere bere bidetik joan zen.
Israeldarrak idolatriari emaiten
25
1 Israeldarrak Xitimen kanpatu ziren. Han emazte moabdarrekin hasi ziren harremanetan; 2 beren jainkoeri eskaintzen ziozkaten sakrifizioetarat gomitatu zituzten moabdarrek, eta israeldarrek heien apairu sakratuetan parte hartu zuten eta heien jainkoak adoratu; 3 hola, Baal-Peorren  25,3 Peor: Baalen saindutegia kaskoan zuen Moabeko mendia (ik. 23,28 eta Os 9,10 oh.). kultuetarat makurtu zen herria eta Jaunaren haserre-sua piztu zen Israelen kontra. 4 Jaunak Moisi erran zion: «Bil herriko buruzagiak eta urkazkizu nere aitzinean egun-argitan, nere haserre-sua Israeldik urruntzeko».
5 Moisek Israelgo gobernarieri manatu zioten: «Zuetarik bakotxak hil bitza Baal-Peorren kultuetarat makurtu diren bere ardurapeko gizonak».
6 Hartan, emazte madiandar bat berekin zuela, israeldar bat haurrideen arterat etorri zen, Moisen eta elkarte osoaren begien aitzinean, hauek elkarketa-etxolaren sargian nigarrez ari zirelarik. 7 Hori ikustearekin, Eleazarren seme Pinhasek, Aaron apezaren bilobak, elkartearen erditik atera eta, eskutan lantza harturik, 8 israeldarraren gibeletik oihal-etxolaraino  25,8 oihal-etxola: Hain segur prostituzione sakratuko erabiltzen zen etxola. joan eta bieri lantza sartu zioten sabeletik. Orduan, gelditu zen israeldarren hiltzen ari zen izurria; 9 ordukotz, 24.000 ziren izurriaz hilak.
10 Jaunak Moisi erran zion: 11 «Eleazarren seme Pinhasek, Aaron apezaren bilobak, israeldarren kontra naukan haserrea eztitu du, heien Jainko bakarra naizelakotz dagokitan eskubideaz arduratsu agertu baita. Horrengatik, ez ditut israeldarrak suntsitu, bekaiztiak hortaraturik. 12 Errozu, bada, bake-elkargoa egiten dutala harekin: 13 elkargo horren indarrez betiko emaiten diotet apezgoa, bai hari, bai haren ondokoeri; ezen bere Jainkoaren eskubideaz arduratsu agertu da Pinhas, eta israeldarren aldeko barkamen-erritua egin du».
14 Emazte madiandarrarekin batean hil israeldarrak Zimri zuen izena eta Simeonen leinuko familiaburuetako Saluren semea zen; 15 emazte madiandarrak, berriz, Kozbi zuen izena eta Madiango Tzur ahaidegoburuaren alaba zen.
16 Hunela mintzatu zitzaion Jauna Moisi: 17 «Eraso madiandarreri eta garbizkizue, 18 azpikeriaz zirikatu baitzaituztete Peorko aferan, bai eta Kozbi madiandar buruzagiaren alaba hil zelarik Peorko izurritean».
Israel herriaren bigarren izen-bilketa
19 Izurritearen ondotik,
|