Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Zenbakiak 13,28-14,19

Zenbakiak : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36

28 Bainan, hango jendea indartsua da, hango hiriak gotortuak eta izigarri handiak. Gainera, Anak erraldoiaren ondokoak ere ikusi ditugu. 29 Negeveko eskualdean amalektarrak bizi dira; mendialdean hitita, jebustar eta amortarrak; itsasaldean eta Jordan inguruan, berriz, kanaandarrak».
30 Kalebek Moisen kontra mintzo zirenak ixilarazi eta erran zuen: «Goazen! Jabe gaitezen lurralde hartaz, nagusitzen ahal gira».
31 Bainan harekin ikerketan ibiliek zioten: «Ez, ez gira on jende hari oldartzeko, gu baino indartsuagoak baitira».
32 Eta ikertu zuten lurraldeaz gaizki erranka hasi ziren israeldarren aitzinean: «Ikertzen ibili giren lurraldeak hango bizilagunak irensten ditu
13,32 lurraldeak hango bizilagunak irensten ditu: Lurra tzarra eta hirriskutsua zelakotz, edo gerla zelakotz han geldigabe nagusi (ik. Ez 36,13-15).
, eta hango jende guzia ikaragarri handia da. 33 Erraldoiak, Anaken ondokoak, ere ikusi ditugu. Heien aldean larrapoteak iduri ginuen eta holakotzat hartu gaituzte».
Hitzeman lurraldean herriak ez sartu nahi
14
1 Orduan, israeldar elkarte osoak oihu eta nigar egin zuen gau guzian. 2 Israeldar guziak marmaran hasi ziren Moisen eta Aaronen kontra, erranez: «Ai, Egipton edo basamortu huntan berean hil izan bagina! 3 Zertako ekarri gaitu Jaunak lurralde huntarat: gu gerlan hiltzeko eta gure emazte eta seme-alabak harrapakin bilakatzeko? Ez ote ginuke hobe Egiptorat itzultzea?» 4 Eta elkarri zioten: «Buruzagi bat izendatu eta itzul gaitezen Egiptorat».
5 Mois eta Aaron lurreraino ahuspekatu ziren israeldar elkarte osoaren aitzinean. 6 Nunen seme Josuek eta Jefuneren seme Kalebek, lurraldearen ikertzen ibili ziren taldekoek, soinekoak urratu zituzten, 7 eta israeldar guzieri erran zieten: «Ikertzen ibili giren lurraldea biziki ona da! 8 Jauna alde badugu, harat eremanen gaitu eta emanen dauku. Esnea eta eztia darizkion lurraldea da. 9 Bainan ez zaiteztela Jaunaren kontra jazar! Ez ukan lurralde hartako jendearen beldurrik, ogia bezala irentsiko baititugu. Urrundu zaiote beren jainkoen geriza
14,9 beren jainkoen geriza: Jatorrizkoak beren itzala dio. Sal 91,1 eta 121,5ean ere itzala Jainkoaren gerizaren irudi da.
; guk, berriz, gurekin dugu Jauna. Ez beldur izan!»
10 Israeldar elkarteak bi heien harrikatzeko asmoa zerabilan. Hartan, Jaun aintzatsua agertu zitzaioten israeldar guzieri elkarketa-etxolaren gainean.
Mois Jaunari barkamen eske
11 Jaunak Moisi erran zion:
–Herri hunek noiz arte mespretxatuko nau? Noiz arte, bada, ez zait fidatuko, horren aitzinean hainbeste mirari eginik ere? 12 Izurriz joko ditut eta suntsituko, eta horiek baino herri handi eta ahaltsuagoa sorraraziko dut zureganik.
13 Bainan Moisek ihardetsi zion Jaunari:
–Egiptoarrek badakite zeure indarrez atera duzula herri hau heien artetik, 14 eta hori erran diete Kanaan lurraldekoeri. Hauek ere badakite gure herriaren erdian bizi zirela eta aurpegiz aurpegi emaiten zitzaizkiola ikustera, zuk gerizatzen eta gidatzen duzula, egun-argiz hodei-adarrean, gauaz su-adarrean. 15 Bat-batean herri hau hilarazten baduzu, zure ospearen berri duten atzerritarrek erranen dute: 16 «Jauna ez da gai izan hitzeman dion lurralderat
14,16 hitzeman zion lurralderat: Hirugarren aldiz (ik. 11,11-15; Jal 32,11-14) zuzentzen zaio Mois Jainkoari, Abrahamen ondokoentzat egin agintza gogoraraziz (ik. Has 12,7 eta 12,2 oh).
herri hunen eremaiteko; hortakotz xehatu ditu basamortuan». 17 Beraz, Jauna, erakutsazu orai zeure ahala, hitzeman zinaukunaren arabera: 18 «Jauna, jasankorra eta onginahiz betea, hobena eta bekatua barkatzen dituena; ez, ordea, zentzatu gabe uzten, baizik burasoen hobena ondokoen baitan zigortzen duena hirugarren eta laugarren gizaldiraino». 19 Zeure maitasun neurrigabearengatik, barka herri huni bere hobena, Egiptotik hunaraino jasan duzunaz geroz.