Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Ben Sirak 24,1-42,14

Ben Sirak : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51

ZUHURTZIAREN GORAIPAMENA
ETA GIZARTE ESKAKIZUNAK (24,1–42,14)
Zuhurtziaren goraipamena
24,1 Zuhurtziaren goraipamena: Titulua grekozko eskuizkribuetan agertzen da.
24
1 Zuhurtziak bere burua goraipatzen,
bere herriaren erdian aintzaz beterik agertzen.
2 Goi-goikoaren batzarrean
24,2 Goi-goikoaren batzarra: Erran nahi baita, Israel, Jaunaren elkartea.
zabaltzen du ahoa,
Ahaltsuaren aitzinean aintzaz beterik agertzen.
3 «Goi-goikoaren ahotik atera naiz
eta lainoak bezala estali dut lurra.
4 Zeru gainetan nuen egoitza
eta hodei-habearen gainean
24,4 hodei-habearen gainean: Ik. Jal 31,21 eta oh.
neure tronua.
5 Nik bakarrik egin dut zeruaren itzulingurua,
ni bakarrik ibili leize-zilo sakonean.
6 Itsasoko uhainen eta lur osoaren gainean,
herri eta nazione guzien gainerat hedatzen zen nere ahala.
7 Alde guzietan ibili naiz atseden bila,
zoin lurraldetan aurkituko nuen bizilekua.
8 Orduan, gauza guzien kreatzaileak manua eman daut,
kreatu nauenak egoitza finkatu,
erranez: Ezar zeure egoitza Jakoben herrian,
hartzazu Israel zeure ondaretzat.
 
9 Denbora hasi aitzin kreatu nau Jainkoak
eta izaitetik ez naiz sekula geldituko.
10 Haren aitzinean kultua egin dut
egoitza sainduan
24,10 egoitza sainduan: Zuhurtziak apez-funtzioneak bereganatzen ditu, lehenik basamortuko saindutegian (ik. Jal 25–28), gero Jerusalemgo tenpluan. Ben Sirak apezgoari (ik. 45,6-25; 50,1-21) eta jainkozko zuhurtziaren egintza bezala aurkezten duen kultuari biziki atxikia agertzen zaiku.
,
eta hola finkatu naiz Sion mendian.
11 Hiri maitean eman daut atseden-leku
eta Jerusalemen erabiltzen dut neure boterea.
12 Herri ospetsuan egin ditut erroak,
Jaunaren sailean da nere ondarea.
13 Libanoko zedroa bezala luzatu naiz,
Hermon
24,13 Hermon: Hemen Palestina iparraldeko mendikatea adiarazten du Libanok, eta hango kasko nagusia Hermon mendia da.
mendietako zipresa bezala.
14 En-Gediko
24,14 En-Gedi: Itsaso Hilaren mendebaldeko bazterrean den oasia.
palmondoa bezala handitu,
Jerikoko arrosondoa bezala;
zelaiko olibondo ederra bezala,
platanoa bezala luzatu naiz.
15 Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala,
mirrarik finenak bezala lurrina zabaldu dut,
galbano, onize eta estaktearen erretxinak bezala,
intsentsu-keak egoitza sainduan bezala.
16 Arteak bezala zabaldu ditut adarrak,
adar bikain eta ikusgarriak.
17 Kimu ederrak eman ditut mahatsondoak bezala,
lore eta fruitu bikain eta joriak
24,17 Eskuizkribu batzuk eranskin ospetsu hau dute: 18 Ni naiz maitasun ederraren, errespetuaren, ezagutzaren eta itxaropen sainduaren ama. Nik, betikotasunean irauten dutan hunek, neure burua emaiten diotet neure seme-alaba guzieri, Jaunak hautatu guzieri. Latinezkoak gehitzen du: Nere baitan dago bidearen eta egiaren dohaina, nere baitan biziaren eta bertutearen itxaropena (menturaz Jn 14,6an inspiratu kristau–txertoa da hau).
.
19 Zatozte nereganat, nere gutizia duzuen horiek,
eta ase nere emaitzez.
20 Eztia baino gozoago da nitaz oroitzea,
ezti-orrazea baino gozoago ni ondaretzat hartzea.
21 Jaten nautenak goseagotzen dira,
edaten nautenak egarriagotzen.
22 Nik errana egiten duenak ez du huts eginen,
nerekin ari denak ez du bekaturik eginen».
Zuhurtzia eta legea
23 Hori guzia
Goi-goiko Jainkoaren elkargoa dakarren liburua da,
Moisek manatu legea,
israeldarren elkarteeri ondoretzat emana
24,23 israeldarren elkarteeri: Pluralak sinagogak adiarazten ditu menturaz; sinagoga, erbestaldiaren ondotik judaismoaren oinarrizko erakunde bilakatu zen, Palestinatik kanpo bereziki. // emana: Eskuizkribu batzuk eransten dute: 24 Azkar zaitezte geldigabe Jaunaren baitan, lot zakizkiote hari, harek sendotu ahal ukan zaitzaten. Jaun guziahalduna Jainko bakarra da eta hartaz beste salbatzailerik ez da.
.
25 Legeak zuhurtzia badu gaindika
Pixon
24,25 Pixon: Hemen gogorarazi ibaiak Has 2,11-14ko kondaketakoak dira (ik. hango oh.).
ibaiak ura bezala,
fruitu berrien tenorean Tigrisek bezala;
26 adimenez betetzen du Eufratesek uhastean bezala,
Jordanek uztaroan bezala;
27 irakaspena uholdeka dakar Nilok bezala
24,27 Nilok bezala: Siriarrezko itzulpen zaharraren arabera; grekozkoak argiak bezala dio.
,
mahatsa biltzeko egunetan Gihonek bezala.
28 Ezin du nehork zuhurtzia osoki ezagutu,
ez da sortu hura zolaraino ikertuko duenik.
29 Haren pentsamendua itsaso zabala baino zabalago,
asmoak leize handia baino barnago.
30 Eta ni
24,30 Eta ni: Idazleak bere buruari aplikatzen diozka aitzineko irudiak, zuhurtziaren urak besteenganat bideratzen dituen ubidetzat hartzen duelarik bere burua.
erreka naiz,
ibaitik ura hartu eta baratzerat deramana.
31 Hau nion: «Neure lorategia ureztatu behar dut,
neure taulenak urez ase».
Eta horra nere erreka ibai bilakatua eta ibaia itsaso.
32 Nere irakaspenak argituko du goizargiak bezala,
urrun dirdiratuko.
33 Profezia bezala ixuriko dut neure irakaspena
eta geroko gizaldieri utziko.
34 Beha, ez naiz neuretzat bakarrik nekatu,
baizik zuhurtziaren bila dabiltzan guzientzat.
Gauza gogokoak eta hastialak
25
1 Badira hiru gauza biziki maite ditutanak
25,1 Hiru... ditutanak: Siriarrezko eta latinezko testuen arabera; grekozkoak dio: Hiru gauzaz apaintzen eta edertzen dut neure burua.
,
Jaunari eta jendeeri atsegin zaizkiotenak:
familiaren batasuna, auzo arteko adiskidetasuna,
elkar aditzen duten senar-emazteak.
2 Hiru motako jendea hastio dut,
biziki sumintzen nau horien jokaerak:
behartsu harroa, aberats gezurtia
eta burugabeko zahar adulteriogilea.
Zuhurtzia zahartzaroan
3 Ez baduzu zuhurtzia bildu gazterik,
nola aurkituko duzu zahartzean?
4 Zein ontsa doakoten zentzua ile-zuritueri
eta aholku emaiten jakitea adinekoeri!
5 Zein ontsa doakoten zuhurtzia zaharreri
eta gogoeta eta aholkua jende ospetsueri!
6 Esperientzia handia da zaharren korona,
Jaunarenganako errespetua heien egiazko ohorea.
Zorionbideak
7 Badira bederatzi gauza zoriontsutzat dauzkatanak,
eta hamargarren bat
25,7 hamargarren bat: Ik. 23,16 oh.
ere aipatuko dut:
seme-alabek bozkarioa emaiten dioten gizona;
bizi den bitartean, etsaiak lurrean ikusten dituena;
8 dohatsua emazte zentzudunarekin bizi den senarra
25,8 Hebrearrezko eta siriarrezko itzulpenek eransten dute: Dohatsua laborantzan astoa eta idia elgarrekin erabiltzen ez dituena, hau legez debekatua baitzen. Eranskin hunekin osorik daude 7. ber.ean iragarri hamar gauza zoriontsuak.
,
mihiaz sekula huts egin ez duena,
duintasunik gabeko nagusiaren zerbitzuko egon ez dena;
9 dohatsua zentzua aurkitu duena,
eta erne dauden beharrieri mintzatzen zaiotena.
10 Zein handia den zuhurtzia aurkitu duena!
Bainan nehor ez Jauna errespetatzen duena baino handiago!
11 Dena gainditzen du Jaunarenganako errespetuak:
nor da hori daukanaren pareko?
25,11 Eskuizkribu batzuk eransten dute: 12 Jaunarenganako errespetua da harenganako maitasunaren hastapena, bainan fedearen bidez hasten da harenganako atxikimendua.
Ematzarra
13 Edozoin zauri, bainan ez bihotzeko zauririk;
edozoin gaixtakeria, bainan ez emazteaganik!
14 Edozoin zorigaitz, bainan ez herrak eraginik;
edozoin mendeku, bainan ez etsaiarenganik!
15 Ez da sugearena baino pozoin tzarragorik,
ez eta emaztearena baino amorru gaixtoagorik.
16 Nahiago nuke lehoin edo herensugearekin bizi
emazte gaixtoarekin baino.
17 Gaixtakeriak aurpegia bestelakatzen dio emazteari,
kopeta ilunak hartzaren itxura emaiten.
18 Senarra auzoen artean jartzen denean
ez da pleinitu gabe egoiten ahal.
19 Edozoin gaixtakeria deusik ez da emaztearenaren aldean:
gainerat eror dakiola bekatariaren zoria!
20 Malda hareatsua zaharraren oinentzat bezala
emazte kalakaria senar lasaiarentzat.
21 Ez zaitzala lillura emaztearen edertasunak,
ez gutizian egon emazte bat zeureganatzeko.
22 Haserreak, irainak eta ahalge handiak jasan behar ditu
emazteak bizi duen senarrak.
23 Kuraia galdua, aurpegi iluna eta bihotz zauritua:
horra emazte gaixtoaren lana.
Ahul eta bizitasunik gabe gelditzen da senarra,
emazteak zoriona emaiten ez badio.
24 Emazteagatik hasi zen bekatua
eta harengatik hiltzen gira guziak.
25 Ez utz ura ixurtzera,
ez eta emazte gaixtoa zernahi erraitera.
26 Zuk manatu guzia ez badu egiten
berex zaite harenganik, eta igorrazu.
Emazte ona
26
1 Dohatsua emazte onaren senarra:
bi aldiz luzeagoa izanen da haren bizia.
2 Emazte aria senarraren bozkarioa:
bakean emanen ditu hunek bere biziko urteak.
3 Emazte ona dohain bikaina:
Jaunaren errespetua duenari zaio emana;
4 holako gizona, behartsu ala aberats,
bihotza alai, aurpegia beti argi.
Emazte gaixtoa
5 Badira hiru gauza kezkatzen nautenak:
hiriko erran-merranak, jendetzearen altxamendua
eta salaketa faltsua;
heriotzea baino kaltegarriagoak dira.
Bainan laugarren batek izitzen nau:
6 emazte bat bestearen bekaizti,
hori bai bihozmingarri.
Mihiaren zigorrak lau horietan esku hartzen du
26,6 Mihiaren... esku hartzen du: Argi ez den testuaren guti gorabeherako itzulpena.
.
7 Emazte gaixtoa idieri gaizki lotu uztarria
26,7 uztarria: Gaizki lotu uztarriak lepoa zauritzen du eta ongi tiratzea eragozten.
bezala da,
halakoarekin ezkontzea eskorpionari lotzea bezala.
8 Emazte mozkorra guziz haserregarria,
ezin du gorde bere desohorea.
9 Emazte ahalgegabea so harrotik ezagun da,
betezpaletarik nor den agertzen.
10 Kasu egin behar zaio neska ausartegiari,
parada ikusten badu, baliatuko baita.
11 Kasu egizu haren begirada ozarrari,
eta ez harri iraintzen bazaitu;
12 bidaiari egarritua ahoa ideki
eta edozoin uren edateko prest dagon bezala,
edozoinen ate aitzinean jartzen da
eta edozoin geziri zabaltzen geziontzia
26,12 edozoin geziri zabaltzen geziontzia: Irudi gordina.
.
Emazte bikainaren gorespena
13 Emaztearen xarma senarraren bozkarioa;
haren zuhurtasuna indarberritzaile.
14 Emazte ixila Jaunaren dohaina;
ontsa altxatua baino baliosagorik deus ez da.
15 Dohainik bikainena emazte umila;
emazte bihotz-garbia baino baliosagorik deus ez da.
16 Zeru gainean
26,16 Zeru gainean: H.h., Jaunaren gainaldeetan.
agertzen den eguzkiaren pare
emazte bikainaren edertasuna etxe gurbilean.
17 Argimutil sakratuan
26,17 Argimutil sakratua: Jerusalemgo tenpluko urrezko argimutilaren aipamena.
dir-dir egiten duen kriseilua bezalako
aurpegi ederra gorputz lirainean.
18 Urrezko zutabeak zilarrezko oinarrietan,
berdin zango ederrak oin sendoen gainean
26,18 Eskuizkribu batzuk eransten dute: 19 Ene seme, begira zazu zeure gaztaroko osasuna eta ez eman zeure indarra emazte arrotzeri. 20 Zelai osoan lursail emankorra bilatu ondoan, erein han zeure hazia, zeure jatorriaren bikaintasunean fidatuz. 21 Hola, zure ondoreko kimuak harro izanen dira beren jatorri bikainaz. 22 Pagatzen den emaztea mespretxagarritzat hartzen da; emazte ezkondua, berriz, dorre hilgarritzat harenganat hurbiltzen direnentzat. 23 Emazte fedegabea bekatariari suertatzen zaio; emazte fededuna, Jaunarenganako errespetua duenari. 24 Emazte ahalgegabea desohorean bizi da; ahalge duena, berriz, gisakoa da senarrarekin ere. 25 Emazte ausarta xakurra bailitzan hartzen da, bainan ahalgea duenak errespetua badu Jaunarentzat. 26 Senarra ohoratzen duen emaztea jakintsu agertuko da guzien begietan, bainan desohoratzen duena harro eta fedegabetzat hartuko. Dohatsua emazte onaren senarra: bi aldiz luzeagoa izanen haren bizitza. 27 Emazte kalapitari eta kalakaria erasorako dei egiten duen turuta bezalakoa da; haren senarra, egoera hortan, beti gerla-gatazketan bizi da.
.
Egoera amorragarriak
28 Badira bi gauza bihotza atsegabetzen dautatenak,
eta hirugarren bat haserretzen nauena:
pobrezia jasaiten duen soldadua,
mespretxuz baztertu jende burutsua
eta bekatari bilakatzen den jende zuzena;
holakoa ezpatari emaiten dio Jaunak.
Merkataritza
29 Merkatariak nekez ihes eginen dio hutsari
eta tratularia ez da bekaturik gabe egonen.
27
1 Askok egin dute bekatu irabazi-gosez,
aberastu nahi duena ez da beste deusetaz axolatzen
27,1 ez da beste deusetaz axolatzen: H.h., soa baztertzen du; edo Jaunaren errespetutik (ik. 3. ber.) edo pobreen beharretarik (ik. 4,5).
.
2 Bi harriren artean ziria sartzen den bezala,
saltzearen eta erostearen artean bekatua.
3 Jaunarenganako errespetuari tinko atxikia ez zaionak
laster ikusiko du bere etxea hondatua.
Bere hitzetarik ageri jendea
4 Baheka inarrostean agertzen hondarkinak,
eta mintzatzean jendearen itzalak.
5 Labeak frogatzen eltzegilearen ontziak,
eta jendearen balioa haren arrazoinketak.
6 Fruituak erakusten du nola artatu den arbola,
eta hitzak jendearen barneko pentsa-moldea.
7 Nehor ez gorets mintzatuko den aitzin,
hortan frogatzen baitira jendeak.
Justizia
8 Justiziaren bila baldin bazabilz, aurkituko duzu
eta soineko bikainena bezala jantziko.
9 Xoriek beren kidekoekin egiten kafia,
eta leialtasuna itzultzen hura praktikatzen dutenera.
10 Lehoina harrapakinaren barrandan egoiten,
eta bekatua bidegabekeria praktikatzen dutenen beha.
11 Jainkozalearen elea beti zuhurra izaiten,
zentzugabea, berriz, ilargia bezala aldatzen.
12 Zentzugabeen artean, ez gal denborarik;
egon luzaz, ordea, adimendutsuen artean.
13 Zoroen solasak amorragarriak dira,
eta heien irria bekatuzko biziaren ondorio.
14 Zin eginka ari denak ileak zut jarrarazten ditu,
holakoen kasailetan beharriak estali behar.
15 Harroen kasailek odol-ixurketa ekartzen dute,
nekagarri da heien irainen entzutea.
Segeretuak
16 Segeretuak salatzen dituenak fidantzia suntsitzen du,
ezin izanen du adiskide minik aurkitu.
17 Maita adiskidea eta hari fida zaite;
bainan, haren segeretuak salatzen badituzu
ez joan gero haren bila,
18 zeren eta heriotzeak eremana
27,18 heriotzeak eremana: H.h., jendeak bere hila galtzen duen bezala; bere hil hori berari hil zaiona edo berak hil duena izan daiteke.
galtzen den bezala,
berdin galdu baituzu lagunaren adiskidantza.
19 Eskutik joaitera utzi xoria galtzen duzun bezala galdu duzu adiskidea,
eta ez duzu berriz zeureganatuko.
20 Ez joan haren bila, biziki urrun baita,
ihes egin du gazelak saretik bezala.
21 Lot daiteke zauria,
laidoen ondotik egin daiteke baketzea,
bainan itxaropenik ez du
segeretuak salatu dituenak.
Itxurakeria eta bikoizkeria
22 Begi-keinuka ari dena xede gaixtoko,
ezagutzen duena urruntzen zaio
27,22 ezagutzen... zaio: Eskuizkribu askok hunela diote: nehor ez da hartarik urruntzen ahalko.
.
23 Zure aitzinean aho eztia da
eta zure hitzeri agertzen diote mirespena,
bainan gibeletik hizkera du aldatzen
eta zure hitzak zure galbide bilakatzen
27,23 eta zure... bilakatzen: Hunela ere itzul daiteke: eta zure pentsaera desitxuratuko du edo zure hitzak eskandalu-bide bilakatuko.
.
24 Gauza anitz hastio dut,
bainan deus ez hura bezainbat; Jaunak ere hastio du.
25 Harria goiti botatzen duenak bere buruaren gainerat botatzen,
kolpe maltzurrak ordaina ukanen.
26 Ziloa egiten duena hartarat eroriko,
sarea hedatzen duenak bere burua hartan harrapatuko.
27 Gaizkia egiten duenari bere kontra itzuliko zaio,
nundik datorkion jakin ere gabe.
28 Trufa eta iraina harroaren gauza dira,
bainan mendekua du barrandan lehoina bezala.
29 Sarean harrapatuak izanen dira jainkozaleen erorikoaz pozten direnak,
oinazeak irentsiko ditu hil baino lehen.
Barkamendua
30 Aihergoa eta haserrea higuingarriak dira;
hauetan maisu da gizon bekataria.
28
1 Mendekatzen denak Jaunaren mendekua jasan beharko du,
bekatuen kondu zorrotza atxikiko dio.
2 Barka aldeko lagunak egin dauzun kaltea
eta, otoiztuko duzunean, Jainkoak ere barkatuko dauzkizu bekatuak.
3 Norbaitek amorru atxikitzen badio beste bati,
nola eska diezoke Jaunari osasuna?
4 Bere idurikoa urrikari ez duenak,
nola eskatuko du bere bekatuen barkamendua?
5 Jende huts baizik ez dena norbaiti aiher bada,
nork barkatuko diozka berari bekatuak?
6 Oroit azkenaz eta utz herra;
oroit usteltzeaz eta hiltzeaz, eta bete manamenduak.
7 Oroit manamenduez eta ez hastia aldeko laguna;
oroit Goi-goikoaren elkargoaz, eta ez konduan har iraina.
Aharrak
8 Urrunt aharretarik eta bekatuari ihes eginen diozu,
odol-beroak aharra pizten baitu.
9 Bekatariak nahasmendua ezartzen du lagunartean,
eta berexkuntza bakean bizi direnen artean.
10 Egur gehiago, eta sua biziago;
nor tematsuago eta aharra pozointsuago.
Nor indartsuago eta haren sumina areago,
harek aberastasun gehiago eta haserrea gorriago.
11 Bat-bateko eztabadak sua pizten,
bat-bateko aharrak odola ixurtzen.
12 Pindar ufatuak su hartzen,
gainera tu egiteak hura itzaltzen,
eta biak zure ahotik ateratzen.
Mihi gaixtoa
13 Madarikatua salataria eta mihi bikoa,
bakean bizi zen jende asko galdu baitu.
14 Jende asko inarrosi dute mihi gaixtoek
28,14 mihi gaixtoek: H.h., hirugarren mihiak edo mihi hirukoitzak; izan daiteke beste biren liskarrean sartzen den hirugarrena edo, judu-tradizionearen arabera, hiru biktima eragiten dituena: iraintzailea, iraindua eta entzulea.
,
eta herriz herri ihes ibiltzera behartu;
hiri gotortuak suntsitu dituzte,
eta handikien etxeak aurtiki.
15 Mihi gaixtoek emazte ariak dituzte haizarazi,
beren nekeen emaitzarik gabe utzi.
16 Holakoeri kasu egiten diotenak
ez du atsedenik, ezin da bakean bizi.
17 Zigor ukaldiak ubeldura uzten,
mihi ukaldiak hezurrak hausten.
18 Ezpataz hil da jende asko,
bainan mihiaz baino gutiago.
19 Dohatsua holakotik begiratu dena,
horren haserrerik jasan behar ez duena;
dohatsua horren uztarpean egon gabea,
horren kateez estekatu gabea;
20 burdinazkoa baita mihi gaixtoaren uztarria,
eta brontzezkoak haren kateak.
21 Beldurgarria da emaiten duen heriotzea
eta hobe da Hilen Egoitza.
22 Deusik ez dezake jainkozaleen kontra,
hauek ez dira haren sugarretan erreko.
23 Jauna baztertzen dutenak eroriko dira
holako mihiaren menpera,
heien artean piztuko da sua eta sekula ez itzaliko.
Lehoina bezala zaiote oldartuko
eta panterak bezala ditu sarraskituko.
24-25 Inguratzen duzu zeure ontasuna elorriz,
hets zeure ahoa ere atez eta morroiloz.
Ontsa begiratzen dituzu urrea eta zilarra,
neurt ontsa zeure hitzak ere.
26 Ez dakizula lerra mihia,
zure barrandan dagonaren aitzinean eror ez zaitezen.
Mailegua
29
1 Urrikalkorrak aldeko lagunari maileguz emaiten dio
29,1 maileguz emaiten: Legeak ezarria zuen maileguz emaiteko betebeharraz ari da hemen (ik. Jal 22,24; Lv 25,35-36; Dt 15,7-11).
,
hura laguntzen duenak manamenduak betetzen ditu.
2 Beharra duenean, emazu maileguz aldeko lagunari,
eta itzul tenorez maileguz hartu diozuna.
3 Atxikazu eman diozun hitza,
eta beti aurkituko duzu behar duzuna.
4 Ustegabean aurkitu zerbait bezala
hartzen dute askok mailegua,
eta, ez itzuliz, kalte egiten lagundu dituzteneri;
5 ukan aitzin, jendeeri eskuan musuka aritzen dira,
umilki mintzatuz heien ontasunez;
bainan itzultzeko orduan, luza eta luza,
desenkusa eta estakuru, egoeraren falta dela.
6 Maileguz hartzaileak itzultzekoa ukanik ere,
jabeak nekez eskuratuko du erdia
eta horrekin pozik izanen da.
Bestela, bere dirurik gabe geldituko da
eta etsai bat gehiago ukanen du alferretan,
madarizioneak eta irainak itzuliko diozkana,
eskerren ordez mespretxua ordainduko diona.
7 Askok ez dute maileguz eman nahi,
ez borondate gaixtoz,
baizik alferretan bipildurik gelditzeko beldurrez.
Amoina
8 Halere, izan jasankor behartsuarekin,
ez beha egonaraz zeure amoina emaiteko.
9 Manamendua gogoan, laguntazu pobrea;
beharrean baita, ez igor eskuak hutsik.
10 Gal zeure dirua haurride edo adiskide batentzat,
ez utz alferretan harri baten pean herdoiltzera.
11 Balia zeure altxorraz Goi-goikoaren manamenduen arabera,
eta urrea baino onuragarriago gertatuko zaizu.
12 Meta amoina-egintzak
29,12 amoina-egintzak: Amoina –emaiten dena– metatu, biltegian begiratu behar da, une gaixtoetarako erresalbu eta garantia izaiteko. Hau neurri batean Tobias liburuaren gaia da (ik. Tb 4,9-10).
,
gaitz guzietarik libratuko zaituzte.
13 Erredol sendoak eta lantza astunak baino hobeki
gerizatuko zaituzte etsaiaren kontrako borrokan.
Bermeak
14 Ongilea aldeko lagunaren berme ateratzen da;
ahalgegalduak, berriz, bere gisa uzten du.
15 Ez ahantz zure bermearen ongiak,
bere burua hirriskatu baitu zure alde.
16 Bekatariak alferrik xahutzen ditu bermearen ontasunak,
17 esker gabekoak bere gisa uzten bere salbatzailea.
18 Dirudun asko galdu du berme izaiteak,
eta itsasoko uhainek inarrosia bezala utzi.
Jende ahaltsu askok herritik joan behar izan du
atzerrian noraezean ibiltzeko.
19 Bekataria irabazteko asmoz ateratzen da berme;
horrengatik, auzitarat eremanen dute.
20 Lagunt zazu aldeko laguna zeure ahalen arabera,
bainan kasu zuhaur hondamendian ez erortzeko.
Zuhurra bere buruaren jabe
21 Bizitzan beharrenak ura, ogia eta jantzia dira,
eta nork bere-berea duenaren begiratzeko etxea.
22 Hobe bizitza behartsua nork bere teilatupean,
apairu ederrak besteen etxean baino.
23 Guti edo anitz, daukazuna aski dakizula,
eta ez duzu auzokoen irainik entzun beharko
29,23 ez duzu... beharko: Hunela ere itzul daiteke: nehork ez du erraiten ahalko besteren bizkar bizi zirela. Hemen auzokoen itzuli dugun hitza, 28. ber.ean nehoren etxean itzuli dugu; testuak kritikatzen duena etxetik kanpo norbaiten bizkar bizi denaren jokaera da, jarraian agertzen denaz.
.
24 Bizitza tristea da etxez etxe ibiltzea,
kanpotar ziren lekuan tintik ezin atera.
25 Jatera eta edatera emaiten duzu, eta nehork ez eskertzen;
eta gainera hitz gaixtoak entzuten:
26 «Haugi hunat, kanpotarra, presta mahaia,
eta zerbait baldin baduk, eman eni jatera».
27 «Hail hemendik, kanpotarra,
utzak lekua hi baino jaunago denari;
anaia etortzekoa diat, eta etxea behar».
28 Gogorra da sentibera denarentzat
besteen etxean mespretxatua izaitea
eta mailegu-emailearen irainak jasaitea.
Semearen heziketa
30,1 Semearen heziketa: Grekozko testuak titulu hau dakar: Semeeri buruz.
30
1 Semea maite duenak maiz emaiten dio zigorra,
geroago semeak emanen dio bozkarioa.
2 Semea ongi hezten duenak izanen du onik harenganik,
ezagunen artean hartaz harro ibiliko da.
3 Semeari irakasten dionak bekaiztia pizten dio etsaiari,
bainan adiskideen aitzinean, bozkarioa berari.
4 Aita hiltzean, hil ez balitz bezala da,
bere iduriko norbait utzi baitu gibelean;
5 bizi zelarik, semearen ikusteak pozten zuen
eta hiltzerakoan ere ez du damurik:
6 etsaiez mendekatuko duena uzten du ondotik
eta adiskideeri ongia itzuliko diotena.
7 Semea gastatzen duenak
haren zauriak artatu beharko ditu
30,7 haren zauriak artatu beharko ditu: Era ezberdinetan interpreta daiteke: Adiaraz lezake aitak seme biziotsuarenganik ukanen dituen zauriak edo hunek, bere bizimodu tzarrarengatik, bere buruari eraginen diozkanak.
,
haren garrasi bakotxak erraiak irauliko diozka.
8 Zaldi hezigabea moldagaitza izaiten,
bere gisa utzi semea jasangaitza bilakatzen.
9 Zurika zazu semea, eta ezustekoak emanen dauzkizu;
josta harekin, eta nahigabea ekarriko dauzu.
10 Ez egin irri harekin,
eman ez dezauzun nigar egin beharrik,
eta azkenean hortz-karrasketan aritzerik.
11 Ez eman askatasun handiegia gazte denean,
12 zafra haren sahetsak haur deno;
bestela, kasko-gogortu eta ez dauzu errana eginen
30,12 30,11-12 ber.ak garatuago dira eskuizkribu batean: Ez eman askatasun handiegia bere gaztaroan eta ez hets begiak haren hutsegiteen aitzinean; 12 apalaraz iezaiozu burua gazte deno, bero sahetsak haur deno; bestela, kaskogogortu eta ez dauzu errana eginen eta atsegabez beteko zaitu.
.
13 Hez semea eta molda zazu,
haren ozarkerian behaztopa ez zaitezen
30,13 Heb. : Zentzaraz semea eta eremanaraz uztarri pisua; bestela, bere zentzugabekerian, zure kontra altxatuko da.
.
Osasuna
30,14 osasuna: Grekozko eskuizkribuek titulu hauek dakartzate: Janarieri buruz edo Osasunari buruz.
14 Hobe osasunean
30,14 osasuna: Grekozko eskuizkribuek titulu hauek dakartzate: Janarieri buruz edo Osasunari buruz.
eta sendo dagon behartsua,
aberats erikorra baino.
15 Hobe osasun betea munduko urre guzia baino;
hobe gorputz indartsua ontasun ugariak baino
30,15 Hebr. : Nik nahiago osasuna urrea baino eta barne alaia perlak baino.
.
16 Ez da gorputzeko osasuna baino aberastasun hoberik,
ez eta bihotzeko bozkarioa baino zorion handiagorik.
17 Hobe heriotzea bizitze dohakabea baino,
eta betiko atsedena eritasun sendaezina baino.
18 Jangura ez denaren aitzinean jaki goxoak ezartzea
sasijainkoaren
30,18 sasijainkoaren: Hebrearrezkoaren arabera (ik. Dn 14,1-22); grekozkoak hilobiaren dio. Hunen irakurleentzat hurbilago izanen zen hau, emaitzak eta jakiak hilobietarat ereman eta hileri eskaintzeko ohidura baitzuten (ik. Jr gt 26).
aitzinean janariak oparitzat uztea bezala da:
19 zertako du oparia sasijainkoak,
jastatzen ez usaintzen ez duenak?
Berdin gertatzen zaio Jaunak zigortzen duen eriari:
20 behatzen du hasperenka,
irenak neskatxa besarkatzean bezala
30,20 Grekozko eskuizkribu batzuk eta hebrearrezkoak eransten dute: berdin justizia indarrez ezarri nahi duena (ik. 20,4).
.
Alaitasuna
21 Ez zazula zeure burua tristurari eman,
ez atsegabean jar zeure gogoetekin.
22 Bihotzeko bozkarioak bizia emaiten dio jendeari,
eta alaitasunak bizitza luzatzen.
23 Eman goxotasun zeure buruari, susta zeure bihotza,
haiza urrun tristura,
anitz galdu baititu tristurak eta ez du deus onik ekartzen.
24 Bekaizkeriak eta suminak bizitza laburtzen,
eta kezkek tenorea baino lehen zahartzea ekartzen
30,24 Grekozko eskuizkribu guziek 33,16–36,10 ezartzen dute hemen, 30,25–33,16 baino lehen. Hebrearrezko, siriarrezko eta latinezko eskuizkribuek emaiten dutena da jatorrizko ordena, eta hori da gaur egungo edizio kritikoek onartzen dutena eta guk hemen emaiten duguna.
.
25 Bihotz-alaiak jangura hobea du
30,25 Bihotz-alaiak... hobea du: Grekozko testu ilunaren guti gorabeherako interpretazionea; hebr. : Bihotz-alaiaren loak jaki gozoek bezainbat balio du.
,
kasu gehiago egiten dio jaten duenari.
Aberastasunak
31
1 Aberastasunaren kezkak loa kentzen,
eta azkenean osasuna hondatzen.
2 Kezka hunek ez du gauaz ere bakean uzten
31,2 Kezka... uzten: Argi ez den grekozko testuaren zalantzazko interpretazionea; hebr. : Bizibeharraren kezkak loa kentzen du, aitzineko ber.aren lehen bertsoa errepikatuz.
,
eritasun larriak bezala loa urruntzen.
3 Ontasun metatzen akitzen da aberatsa
eta, atseden hartzen badu, atseginez asetzeko da;
4 pobrea, berriz, behar duenaren bila akitzen
eta, atseden hartzen badu, miseria gorrian erortzen.
5 Dirua maite duena ez da hobenik gabe egoiten,
irabaziaren bila dabilena horren bidez da galtzen.
6 Asko dira diruarengatik galduak,
bete-betean harrapatu ditu hondamendiak.
7 Zepo bat da harek lilluratzen dituenentzat,
eta burugabe guziak harrapatzen ditu.
8 Dohatsua estakurugabea,
diruaren
31,8 diruaren: Hebrearrezkoak eta siriarrezkoak Mammon hitza dakarte, judu-tradizionean maiz erabilia dirua adiarazteko, bai eta batzutan Ebanjelioetan ere (ik Mt 6,24; Lk 16,9.11.13).
ondotik ez dabilena.
9 Nun da, zorionak eman diezazkiogun?
harrigarri dena egin baitu herrian.
10 Nork jasan du frogaldi hori eta osorik atera?
Hortaz harro izan daiteke!
Nor da Jainkoaren legea hautsi ahal ukan
eta hautsi ez duena?
Gaizki jokatu ahal izan eta egin ez duena?
11 Sendotuko zaizkio bere ontasunak
eta haren egintza onak batzarrean aipatuko dira.
Apairuak
12 Handiki baten mahaian jarri bazira,
ez egon aho-zabal, erranka: «zein ederki betea den!»
13 Oroit zaite gaizki dela begi-gose izaitea;
zer kreatu da begia baino tzarragorik? Denetaz ari da nigarrez.
14 Ez luza eskua besteak ere nahi dituen jakietarat,
plata berean bien eskuek elkar jo ez dezaten.
15 Pentsa, zuk zer nahi duzun, hura nahiko duela besteak ere;
gogoetak egin ondoan joka gauza guzietan
31,15 Hebr. : Hartzazu auzokoa zeure burua bezala eta egin gogoeta atsegizu ez zaizun guziaz.
.
16 Ontsa ikasiak bezala, aitzinerat ekartzen zaizuna jan zazu;
ez jan itoka; hastiala izan zintezke.
17 Ontsa ikasia zira: lehena geldi zaite jatetik;
ezin asea bazira ahalgegarri izanen zira.
18 Mahaian beste askoren artean baldin bazaude,
ez luza eskua besteek baino lehen.
19 Gutirekin aski du ongi altxatuak!
Gero, ohean ez da tripako minez egoiten;
20 neurrian jaten duenak ongi lo egiten du,
goiz jeiki eta gorputzaldi ona ukaiten.
Ezin lo egina, goiti-botagura eta beheitikoa dira
ezin-asearen ondorioak.
21 Gehiegi jatera behartu bazaituzte,
jeiki, zoazi goiti-botatzera eta goxatuko zira
31,21 goxatuko zira: Egoera larri baterako aholku praktikoa. Hunek ez du ikustekorik erromatarren ohidura ezagunarekin, hauek aitzina jan ahal ukaiteko goitiak botatzen baitzituzten.
.
22 Entzun, seme, ez nezazula mespretxa,
gero konprenituko duzu arrazoin nuela.
Zernahi eginik, izan zentzuzko,
eta ez duzu eritasunik ukanen.
23 Apairu ederrak emaiten dituena
goraipatzen dute guziek,
bihotz zabalekoa dela erakusten du;
24 jende eskasaren kontra, denak marmar;
bere zikoizkeria erakusten du.
Arnoa
25 Arnoarekin ez izan harro,
anitz galdu baititu arnoak.
26 Labeak burdinaren galda frogatzen du;
berdin arnoak bihotza, harroen aharretan.
27 Arnoa bizia bezala da jendearentzat, neurriz edaten bada.
Zer da arnorik ez duenaren bizia?
Jendeen pozteko kreatua izan da.
28 Barnea pozten eta argitzen du arnoak
behar denean eta neurriz edaten bada;
29 bainan gehiegi edaten bada, barnea garrazten du,
eta erronkak eta borrokak pizten
31,29 Hebr. : buruko mina, garraztasuna eta ahalgea, suminez eta haserrez edanikako arnoa.
.
30 Mozkorrak haserrea biziagotzen dio burugabeari bere kaltetan;
indarra gutitzen eta ukaldiak erakartzen diozka.
31 Arno anitz edaten den apairuan,
ez erasiarik egin aldeko lagunari,
ez mespretxa alai denean;
ez erran hitz mingarririk,
ez zazula narda zeure eskariekin.
Apairuez berriz
32
1 Mahaiburu hautatu bazaituzte, ez jaunarena egin,
besteak bezala izan zaite;
arta har zazu besteez, eta jar gero.
2 Zeure eginbeharra beterik, eman zaite zeure lekuan,
goza besteen atseginaz,
zeure antolamendu egokiagatik korona ukan dezazun.
3 Mintza zaite, zaharrena bazira, zuri dagokizu hori;
bainan dakizuna bakarrik errazu,
eta ez poxela musika.
4 Entzuten dagolarik jendea ez egin hitzaldirik,
ez erakuts zeure zuhurtzia tenorez kanpo.
5 Errubi harria urrezko bitxian bezala da
musika apairuan.
6 Esmeralda urrezko euskarrian bezala da
soinu eztia arno onarekin.
7 Zu, gazte, mintza, behartzen bazaituzte;
bainan gehienez bi aldiz, eta galdegiten bazaizu.
8 Mintza labur, hitz gutitan anitz erranez;
izan, jakinik ere, ixilik egoiten diren horietarik.
9 Handikiekin zaudenean ez jar heien mailan,
besteek hitz egitean, zuk ele guti.
10 Lehenik ximista, gero ortzantza,
halaber umilari jendearen fagorantza.
11 Tenorea etortzean jeiki zaite, ez egon herrestan;
zoaz laster etxerat, bidean luzatu gabe.
12 Han liberti zaite, nahi duzun guzia egin dezakezu,
bainan ez hitz harroz bekatu egiteraino.
13 Gero, horren guziarentzat, benedika zazu egin zaituena,
bere ontasunez asetzen zaituena.
Jaunarenganako errespetua
14 Jaunaren errespetua dutenek onartzen dute heziketa,
eta bila lehiatzen zaizkionak aurkitzen du haren fagorea
32,14 haren fagorea: Hebr. : ardiesten dute erantzuna.
.
15 Legea ikertzen dutenak hartaz asebeteko dira,
bainan itxurazale direnentzat hura behaztopabide gertatuko.
16 Jaunaren errespetua dutenek jakinen dute zer den zuzena,
eta argiak bezala distiratuko heien egintza onek.
17 Bekatariak ez du erasiarik onartzen,
eta estakuruak aurkitzen ditu nahi duena egiteko.
18 Aholku onak eman nahi dituenak
ez du gogoetatzea baztertzen;
axolagabeak eta harroak deusen beldurrik ez.
19 Ez egin deus kontseilurik gabe,
eta egin duzunaz ez zira damutuko
32,19 eta egin duzunaz ez zira damutuko: Edo: eta ez alda iritziz ekintza bururatu arte.
.
20 Ez ibil bide latzetan,
eta ez zira harrietan behaztopatuko;
21 bainan ez fida bide legunari ere,
22 eta kasu zeure seme-alaberi
32,22 eta kasu zeure seme-alaberi: Hebr. : eta kasu zeure ibilbideari.
.
23 Egiten duzun guzian izan zintzo zeure buruarekin,
manamenduak hola beteko baitituzu.
24 Legearekin zintzo denak manamenduak betetzen ditu;
Jaunari fidatzen denak ez du kalterik jasanen.
33
1 Jaunaren errespetua duenak ez du zorigaitza ikusiko;
frogaldi guzietarik onik aterako da.
2 Zuhurrak ez du hastio legea,
bainan hunekin leial ez dena
itsasontzia ekaitzaren erdian bezala da.
3 Zentzudunak Jaunaren hitzean
33,3 Jaunaren hitzean: Hebrearrezkoaren arabera; grekozko eskuizkribu gehienek legean diote.
bere uste ona,
orakuluaren errepostua bezain sinesgarri zaio legea.
4 Presta erran behar duzuna, entzuna izan nahi baduzu;
bil dakizuna eta eman errepostua.
5 Zoroaren sendimenduak orga errota iduriak,
haren arrazoiketa inguratzen den natxa iduria.
6 Adiskide trufaria gereņoa bezala:
irrintzi egiten du, gainean edozoin zaldun duela.
Batzu hola besteak hala
7 Zergatik da egun bat bestea baino garrantzitsuago,
urteko egun guziek argia eguzkitik dutelarik?
8 Jaunak bere gogoan berexi ditu
eta urtaroak eta bestak ezarri;
9 goratu eta sagaratu ditu batzu
eta egun arrunten artean utzi besteak.
10 Jende oro errautsetik dator,
Jaunak lurretik sortu baitzuen Adam;
11 bainan Jaunak, zuhurtzia handiz, berexi ditu
eta bide ezberdinetarik ibilarazi.
12 Batzu benedikatu eta goratu ditu,
sagaratu eta bereganat erakarri;
beste batzu, berriz, madarikatu eta apaldu,
eta beren postuetarik aurtiki.
13 Buztina eltzegilearen eskuetan da:
berak nahi bezala moldatzen du;
berdin jendea egilearen eskuetan:
berak erabakiaren arabera emaiten dio bakotxari.
14 Gaizkiaren aitzinean ongia dago,
heriotzearen aitzinean bizitzea.
Berdin jainkozalearen aitzinean bekataria
33,14 Hebrearrezkoak eransten du: eta ilunpearen aitzinean argia.
.
15 Hola beha zazu Goi-goikoaren egintza guzieri:
birazka doatzi, bata besteari kontrajarriak.
16 Ni azkenik etorria naiz lanerat,
mahats-biltzaileen gibeletik hondarrak hartzen dituena bezala.
17 Jaunaren laguntzari esker aitzinatu naiz
eta beste mahats-biltzaileek bezala bete dut dolarea.
18 Jakizue ez naizela neure buruagatik bakarrik penatu,
baizik heziketaren bila dabiltzan guziengatik ere.
19 Entzun nezazue, beraz, herriko handiki horiek;
egon adi, batzarburu
33,19 batzarburu horiek: Komunitatearen batzar orokorretako edo sinagogetan egiten ziren batzarretako buruak izan daitezke.
horiek.
Etxea eta ontasunak nola erabil
20 Seme-alaba, emazte, haurride edo adiskideeri
ez eman zeure gainean botererik, bizi zireno.
Ez eman nehori zeure ontasunak,
gero, damuturik, itzultzeko eske ibil ez zaitezen.
21 Bizi zireno eta hatsa duzuno,
ez utz nehoren esku zeure burua.
22 Hobe da seme-alabek zuri eskatzea,
heiek zer emanen dautzuten beha egoitea baino.
23 Egiteko guzietan, atxik nagusigoa
eta ez utz zeure izen onaren belztera.
24 Bizitzako azken egunean,
heriotzeko orduan bakarrik, bana zazu ondarea.
Esklaboak
33,25 Esklaboak: Titulua grekozko testuan agertzen da.
25 Belarra, makila eta zamak astoarentzat;
ogia, zentzarazpena eta lana esklaboarentzat.
26 Lana emozu esklaboari, eta atsedena ukanen duzu
33,26 eta atsedena ukanen duzu: Hebr. : ez dezan atsegina bila.
;
eskuak libre uzten badiozkazu, askatasuna nahiko du.
27 Uztarriaz eta uhalez makurrarazten da idiaren lepoa;
zigorrez eta tratu gogorrez esklabo tzarra.
28 Igorrazu lanerat, alferkerian egon ez dadin,
29 gauza tzar asko erakusten baitu alferkeriak.
30 Ezarrazu lanean, dagokion bezala,
eta ez badu errana egiten, lot zangoak katez.
Bainan ez egin gehiegikeriarik nehorekin,
justiziaren kontrakorik ez deus egin
33,30 justiziaren...ez deus egin: Esklaboen eskubideak legean arautuak ziren (ik. Jal 21,1-6; Lv 25,46; Dt 15,12-18).
.
31 Esklabo bakarra baldin baduzu,
erabilazu zeure burua bezala,
asko gostarik
33,31 asko gostarik: H.h., odolez, erran nahi baita, neke handiz edo zeure bizia hirriskuan ezarriz, gerlan hartu esklaboen kasua izanen litaikelarik azken hau (ik. Zen 31,26; Dt 21,10). Baliteke, halaber, Jal 21,6koaren aipamena, esklaboa bere nagusiarena izaiten zela betiko eta familiaren zinezko partaide bilakatzen zela adiaraziz.
zeureganatu baituzu.
Mutil bakarra baldin baduzu, har zazu anaia bezala,
bizia bezain beharrezko baituzu.
32 Zuk gaizki erabili eta ihes egiten badu,
33 nola aurkitzen ahalko duzu?
Ametsek baliorik ez
34
1 Itxaropen hutsal eta gezurtiak
zoroari dagozkio;
ametsak zentzugabeari hegalak emaiten diozka.
2 Itzalari lotu eta haizea lasterkatu nahi ukaitea bezala da
ametsak konduan hartzea.
3 Isla hutsa da ametsetan ikusten dena:
zinezko aurpegiaren aitzinean, aurpegiaren irudia.
4 Zer garbi atera daiteke zikinetik?
Zer egia gezurretik?
5 Aztikeriak, igarpenak eta ametsak funsgabeak dira,
erdiminetan dagon emaztearen irudipenak bezalakoak.
6 Ez badauzkizu Goi-goikoak igortzen,
ez egin kasurik batere;
7 anitz dira ametsek desbideratuak,
erori dira horietan itxaropena zutenak.
8 Legea on baino hobea da, aipatu engainu horiek gabea
34,8 Legea... gabea: Hunela ere itzul daiteke: Legea engainurik gabe bete behar da.
,
eta zintzoaren ahoko zuhurtzia bikaina.
Bidaiak
9 Asko ibiliak asko jakiten,
esperientzia duenak jakinaren gainean hitz egiten.
10 Frogaldirik pasatu ez duenak guti daki,
11 bidaiaz ibiliak baliabide asko ukanki.
12 Asko ikusia naiz neure bidaietan,
eta ikasi dutana erran dezaketana baino gehiago da.
13 Askotan egon naiz heriotz-hirriskuan
eta neure esperientziari esker onik atera naiz.
Jaunarenganako errespetua
14 Jaunaren errespetua dutenek bizi luzea,
15 salba dezazkeena baitute beren itxaropena.
16 Jaunaren errespetua duena ez da deusen beldur,
ez du deusek izitzen, hura baitu itxaropen.
17 Dohatsua Jaunaren errespetua duena!
18 Nortan bermatzen da? Nor du zurkaitz?
19 Maite dutenen alderat itzuliak dira Jaunaren begiak;
hura da geriza ahaltsu, zurkaitz sendo,
askorian goxaleku, eguerdiko eguzki-kaldan itzal,
behaztopatzen denaren zaintzaile,
erortzen denaren laguntzaile.
20 Harek altxatzen du bihotza eta begiak argitzen,
osasuna, bizia eta benedizionea emaiten.
Egiazko kultua
21 Zuzenkontra bildua sakrifiziotzat eskaintzen duenak
opari gaitzesgarria egiten du;
22 legea hausten dutenen dohainak ez ditu Jaunak onartzen.
23 Goi-goikoak ez ditu atseginez hartzen fedegabeen opariak,
ez eta sakrifizio anitz eskaini delakotz barkatzen bekatuak.
24 Aitaren aitzinean semea hiltzea da
behartsuen ontasunetarik sakrifizioa eskaintzea.
25 Eskez ukan ogiaz bizi da behartsua,
hori kentzen diona hiltzailea da.
26 Aldeko laguna hiltzen du bizitzekoa kentzen dionak,
27 langileari bere lansaria dionak ukatzen
haren odola ixurtzen.
28 Batak eraiki, besteak suntsi:
zer irabazten dute nekea baizik?
29 Batak otoitz egin, besteak madarika:
zoin entzunen du Jaunak?
30 Hila hunkirik garbikuntza egin
eta berriz hunkitzen duenak,
zertako du garbikuntza-bainu hori?
31 Berdin bere bekatuengatik barur egin
eta berriz gauza berberak egiten dituena:
nork entzunen du haren otoitza?
Zer irabazi du bere burua apaldurik?
35
1 Legea betetzeak opari anitz eskaintzea balio du,
2 manamenduetarat makurtzea salbamen-opari eskaintzea da.
3 Norbaiti ongia egitea irin garbia oparitan emaitea da,
4 eta amoina egitea gorespen-oparia eskaintzea.
5 Gaizkitik urrun dagona du Jaunak gogoko;
zinezko barkamen-oparia da bidegabekeriatik urruntzea.
6 Ez ager, halere, Jaunaren aitzinerat eskuak hutsik,
7 legeak manatuak baitira opari hauek guziak.
8 Zintzoak oparigaien gantzak aldarean eskaintzean,
heien usain gozoa Goi-goikoaganat igaiten da.
9 Zintzoaren oparia atsegin zaio Jaunari,
oroigarritzat eskainia ez du Jaunak utziko.
10 Izan eskuzabal Jauna ohoratzean,
ez izan zikoitz zeure uztaren lehen fruituak emaitean.
11 Egin emaitza guziak aurpegi alaiz,
eskain pozik zeure hamarrenak.
12 Eman Goi-goikoari berak emanaren arabera,
eman ausarki duzunaren neurrian,
13 ordainduko baitauzu Jaunak, askoz gehiago ordainduko.
Jaunak behartsuen oihuak entzun
14 Ez erosi nahi ukan Jauna zeure opariez,
ez baititu onartuko.
15 Ez zaitela berma bidegabekeriazko oparietan:
epailea da Jauna
eta ez da itxureri fidatzen;
16 ez du alderdikeriarik egiten behartsuaren kontra
eta entzuten du bidegabeki erabiliaren eskaria;
17 ez du umezurtzaren otoitza mespretxatzen,
ez eta pleinitzen zaion alarguntsarena.
18 Nigarrak alarguntsaren matelari beheiti jaustean,
19 haren oihuak gaizki erabili duena salatzen du.
20 Jaunak gogo onez onartzen du hura zerbitzatzen duena
35,20 Jaunak... duena: Jatorrizko testuak zehaztasun guti du; subjektua Jauna edo aldeko laguna izan daiteke.
,
eta hunen eskaria zeruraino heltzen da.
21 Apalaren otoitzak hodeiak zeharkatzen ditu
eta ez da gelditzen bere helmuga jo arte;
ez du etsitzen Goi-goikoak esku hartu
22 eta hobengabeen alde justizia egin arte.
Jaunak ez du luzatuko,
ez da jasankor izanen urrikalgabeekin
heien errainak hautsi arte.
23 Nazioneen gainerat botako du bere mendekua,
urguluntzi guziak desegin
eta heien boterea suntsitu arte,
24 jendeeri beren egintzek merezitua eman
eta zituzten asmoen arabera ordaindu arte,
25 bere herriari justizia egin
eta bere urrikalmenduaz
35,25 bere urrikalmenduaz: Hebr. : bere salbamenaz.
bozkariatu arte.
26 Atsegingarria da haren urrikalmendua atsegabealdian,
euri-hodeiak idortealdian bezala.
Otoitza Israelen askapen eta berriztapenaren alde
36
1 Urrikal gutaz, Jauna, mundu osoaren Jainkoa,
2 zabal nazione guzietarat zureganako errespetua.
3 Altxa eskua atzerriko nazioneen kontra,
ikus dezaten zure ahala.
4 Gu zigortuz zeure saindutasuna erakutsi diozuten bezala,
agerraguzu zeure handitasuna heiek zigortuz.
5 Aitor dezatela, guk aitortu dugun bezala,
ez dela, Jauna, zutaz beste jainkorik.
6 Egin berriz mirariak, errepika egintza harrigarriak,
7 erakuts zeure indarra eta esku ahaltsua,
8 bero zeure haserrea eta ixur zeure sumina,
9 xeha kontrakoa eta suntsi etsaia;
10 labur zazu epea, oroit zaite hitzemanaz,
eta aldarrikatuko ditugu zure egintza handiak
36,10 Hebr. : laster burura zazu, egin kasu epeari, ezen nork erranen dauzu: «Zer ari zira?»
.
11 Irents ditzala zure mendekuaren suak bizirik geldituak,
gal daitezela zure herria gaizki derabiltenak.
12 Hauts burua etsaien buruzagieri,
«Gu bezalakorik ez!» dioten horieri.
13 Bil Jakoben leinu guziak
36,13 leinu guziak: Hemen bururatzen da grekozko eskuizkribuetan jatorrizkoari buruz egiten den zati-konparaketa (ik. 30,24 oh.). 14. eta 15. ber.en falta, zenbaketan dagon koherentzi ezaren ondorio da; ez du erran nahi testuaren jarraipenean hutsunerik badela.
.
16 Egizkizu berriz lurraldearen jabe,
hastean bezala.
17 Urrikal, Jauna, zure izenaz deitu Israel herriaz,
zeure lehen-semetzat hartu duzunaz.
18 Izan gupida Jerusalem zeure hiri sainduaz,
zeure atseden-leku egin duzunaz.
19 Bete Sion zeure gorespenaz,
eta tenplua
36,19 tenplua: Hebrearrezkoaren arabera zuzendua; grekozkoak herria dakar.
zeure ospeaz.
20 Ager zaite hastetik hautatu herriaren alde,
bete zeure izenean egin profeziak.
21 Eman saria zutaz fidatzen direneri
eta gerta bite sinesgarri zure profetak.
22 Entzun, Jauna, zure zerbitzari hauen eskaria,
zeure herriaren alderat duzun onginahiaren
36,22 onginahiaren: Eskuizkribu gehienek benedizionearen diote, askok Aaronen benedizionearen zehazten dutelarik.
arabera;
munduan dauden guziek aitor dezatela
zu zirela Jauna, betiko Jainkoa.
Ongi hauta emaztea
23 Mota guzietako janariak hartzen ditu sabelak,
bainan batzu besteak baino hobeak dira.
24 Ahosabaiak ihizikiaren gustua berexten du,
berdin buruargiak hitz gezurtiak.
25 Bihotz-maltzurrak nahigabea sortzen du,
bainan esperientzia duenak merezitua emaiten hari.
26 Emazteak ez du senarra hautatzerik
36,26 Emazteak ez du senarra hautatzerik: H.h., Edozoin senar onartzen du emazteak.
,
bainan gizonarentzat hobeak dira
neska batzu besteak baino.
27 Emazte ederrak senarraren aurpegia alaitzen du
eta ez da gizonarentzat deus desiragarriagorik.
28 Eletan maitagarria eta eztia bada,
senarra munduko gizonik zoriontsuena da.
29 Emaztea duenak ontasunik baliotsuena du,
dagokion laguntza eta bermagailu segur.
30 Hesirik gabe, lapurren menean gelditzen da alorra;
emazterik gabe, noraezean deitoreka gizona.
31 Nor fidatuko da hiriz hiri dabilan lapur maltzurraz?
Gauza bera ohantzerik ez duen gizonaz,
gauak nun harrapatzen duen, han gelditzen denaz.
Egiazko lagunak eta gezurrezkoak
37
1 Adiskide guziek diote: «Ni ere adiskide nauzu»,
bainan batzu izenez bakarrik dira adiskide.
2 Bihozmin hilgarria da
lagun eta adiskidea etsai bilakatzea!
3 Nundik da sortua gaixtakeriarako ixuria,
mundua maltzurkeriaz betetzen duena?
37,3 Hebr. : Dohakabea hau dion gaixtoa: Zertako sortu ninduten? Mundua maltzurkeriaz betetzeko.
4 Lagun bati atsegin zaio adiskidearen pozaldia,
bainan atsegabealdian kontra jartzen
37,4 Hebr. : Lagun tzarra mahaian ele-eder agertzen da, bainan atsegabealdian urruntzen.
;
5 bere sabelaren betetzeko adiskidearen neke-lagun da,
bainan borroka egin behar denean, erredolaren gibelean gordetzen.
6 Ez ahantz adiskidea zeure bihotzean,
ez gal haren oroitzapena aberasten zirenean.
Aholkulari on eta tzarrak
7 Aholkulari orok hobesten ditu bere aholkuak,
bainan batzuk beren ona dute helburu.
8 Kasu aholku-emaileari;
lehenik, jakin zeren beharrean den
–bere ona baitu harek ere gogoan–,
haren erabakia zure kontrakoa izan ez dadin
37,8 haren... dadin: Hunela ere itzul daiteke: Zorte ona opa ez diezazun, 9 eta erran.
;
9 menturaz erranen dauzu: «Bide onetik zoazi»,
eta zer gertatuko zaizun beha egonen da.
10 Aholkurik ez eska mespretxuz behatzen dauzunari,
gorde zeure asmoak zutaz bekaizti direneri.
11 Aholkurik ez eska emazte bati
bere senarraren beste emazteaz,
koldarrari gerlaz, merkatariari negozioaz,
erosleari salmentaz, bekaiztiari esker onaz,
urrikalgabeari bihozberatasunaz, alferrari edozoin lanez,
aldi baterako langileari eginbeharra bururatzeaz,
mutil nagiari lan handiaz.
Ez fida holakoen kontseiluez.
12 Bainan zoaz maiz zintzoarenganat,
baitakizu manamenduak betetzen dituela
eta zuk bezala senditzen duela:
erortzen bazira, saminean lagun izanen duzu.
13 Halaber, atxik tinko zeure xedea,
ez baituzu nehor zuhaur baino fidagarriagorik:
14 batzutan barneak hobeki ohartarazten baitu jendea
toki goretan zazpi zaindarik baino.
15 Eta, bereziki, eska Goi-goikoari
gida dezan zure bizitza egiaren bidetik.
Egiazko eta gezurrezko zuhurtzia
16 Pentsamendua dago egintza ororen hastean,
gogoeta edozoin eginkizuna aitzin.
17 Bihotzak sortzen ditu pentsamenduak
37,17 Bihotzak... pentsamenduak: Hebrearrezkoaren arabera; grekozkoa ez da argia.
18 eta lau norabide emaiten:
ongia eta gaizkia, bizia eta heriotzea,
bainan mihiak hartzen beti erabakia.
19 Bada beste anitzen hezteko trebe denik,
bainan bere buruarentzat deusetako ez.
20 Bada hizlari treberik higuingarri gertatzen denik:
jatekorik gabe geldituko da;
21 zeren Jaunak ez baitio dohainik eman
eta ez du batere zuhurtziarik.
22 Bada bere baitan zuhur denik ere,
eta haren adimenaren fruitu fidagarriak
beraren hitzetan agertzen dira.
23 Gizon zuhurrak bere herria hezten du,
eta fidagarriak dira haren adimenaren fruituak.
24 Gizon zuhurra gorespenez betetzen dute
eta ikusten duten guziek hartzen zoriontsutzat.
25 Egun-kopuru mugatua du jendearen bizitzak;
Israelen egunak, berriz, kondaezinak dira.
26 Zuhurrak herritarren fidantzia bereganatuko du,
betiko iraunen haren izenak.
Neurritasuna
27 Seme, froga zeure burua bizi guzian,
ikus zer zaizun kaltegarri eta uko egiozu;
28 dena ez baita guzientzat egoki,
guziek ez dute gauza beretan atsegina aurkitzen.
29 Ez izan asegaitz atsegin guziak frogatu nahiz,
ez joan harrapaka janarien gainerat;
30 gehiegizko jan-edanak eritasuna ekartzen baitu,
eta tripoikeriak beheitikoa.
31 Asko hil dira beren tripoikeriaren ondorioz,
bainan kasu egiten duenak bizia luzatzen du.
Medikua eta eritasuna
38
1 Ohora medikua bere zerbitzuengatik,
hura ere Jainkoak kreatu baitu.
2 Goi-goikoaganik ukan du medikuak sendatzeko dohaina,
eta erregeaganik opariak.
3 Bere jakintzak duintasuna emaiten dio medikuari,
eta handikiek ere miresten dute.
4 Jaunak sorrarazten ditu sendagaiak naturan,
zuhur denak ez ditu mespretxatzen.
5 Ez ote zuen zur puska batek ura gezatu basamortuan
sendatzeko bere indarra erakutsiz?
6 Jainkoak eman diote jendeeri jakintza,
haren gauza harrigarriengatik gorets dezaten:
7 belarren bidez mina kentzen eta sendatzen du
8 farmazierrak nahaskiak prestatu ondoan.
Hola, Jainkoaren egintzek azkenik ez dute
eta harenganik etortzen da osasuna mundurat.
9 Seme, erituko zirenean, ez izan axolagabe;
otoitz egizu Jaunari eta sendatuko zaitu.
10 Bazter zeure hutsegiteak, joka zuzen,
garbi bihotza bekatu guzietarik.
11 Eskaint usain gozoa eta irin garbia oroigarritzat,
egin opari joriak ahal duzun bezainbatean.
12 Gero, dei egin medikuari,
hura ere Jainkoak kreatua baita;
ez dadila zure ondotik urrunt,
haren beharrean baitzaude.
13 Zenbait aldiz, heien esku dago zure sendatzea,
14 heiek ere eskatuko baitiote Jaunari
eritasunaren arintzeko gai izaitea
eta biziaren salbatzeko sendabidea aurkitzea.
15 Bere kreatzailearen kontra bekatu egiten duena,
gerta dadila medikuaren beharretan!
38,15 Erran nahi baita: eritasunak jo dezala bekataria.
Dolua
16 Seme, ixur malkoak norbait hil delarik,
egin dolamenak zeure atsegabearen adiarazteko.
Eman hilari dagokion ehorzketa,
eta ez izan axolagabe haren hilobiaz.
17 Egin nigar garratz, jo bularra gogor;
egiozu hilari dagokion dolua egun bat edo bitan,
erran-merranak baztertzeko;
gero, kontsola zaite.
18 Ezen atsegabeak heriotzea ekar dezake
eta bihotzeko nahigabeak indarrak jaten ditu.
19 Ezbeharrak ere geldigabe sortzen du nahigabea,
miserian bizitzeak bihotzari kalte egiten.
20 Ez utz zeure bihotza nahigabearen menpe,
urrunt zazu zeureganik, bizitzaren azkenaz oroituz.
21 Ez ahantz ez dela heriotzetik itzultzerik,
hilari ez diozu ongirik eginen
eta bai zeure buruari kalte.
22 Oroit, haren zoria zurea ere izanen dela:
«Gaur eni, bihar zuri».
23 Hila atsedenean sartu delarik,
ez pentsa gehiago hari;
azken hatsa eman duelarik,
kontsola zaite harengatik.
Eskulanak eta burulana
24 Letra-gizonak astialdiak behar ditu zuhurtziaren ardiesteko;
afera guti duena bilakatuko da zuhur.
25 Nola bilakatuko da zuhur goldea derabilana,
haren harrotasun bakarra akuluaren altxatzea bada,
itzain izan, bizitza osoa lanean eman
eta zezenkoz baizik ez bada mintzo?
26 Ildo egitea du gogoan,
eta gauaz oraino abereak bazkatu behar.
27 Berdin zurgin eta etxegilea,
gau eta egun lanean ari dira;
edo zigiluetako irudiak grabatzen dituztenak,
horien diseinuak noiznahi aldatuz:
marrazkiaren berregitera entseatzen dira gogotik,
gauak ere emanez, lana bururatzen.
28 Berdin ingude ondoan jarririk dagon arotza,
bere arta burdingintzan ezarria duelarik;
suaren beroak haragiak urtzen diozka,
labearen aitzinean lanean ari delarik;
mailuaren arrabotsak geldigabe zilatzen diozka beharriak,
begiak josirik dauzkala tresnaren ereduan;
gogotik entseatzen da lanaren ongi egitera,
hura guziz bikaindu nahiz emaiten ditu gauak.
29 Berdin, jarririk, bere lanean ari den eltzegilea,
oinekin gurpila itzularaziz;
bere lanaz beti kezkaturik,
zenbat pieza eginen kondatzen;
30 besoaz moldatzen du buztina
eta oinekin biguntzen gogorra denean;
buru-beharri ari da berniza emaiten,
eta gauean oraindik labea garbitu behar.
31 Hauek guziek beren eskulanean dute fidantzia,
trebea da bakotxa bere lanbidean.
32 Hauek gabe ez litaike hiririk eraikiko,
ezin izanen litaike hauetan bizi edo ibili;
bainan herri-kontseiluan ez zaiote iritzirik eskatzen
33 eta batzarrean ez dute erantzukizunik ukaiten.
Ez dira epaimahaian jartzen,
ez baitituzte konprenitzen legearen harat-hunatak.
Ez dute eskolarik, ez lege-jakintzarik agertzen,
ez dute zuhurtziazko erranik asmatzen.
34 Halere, hastetik sortuari jarraipena emaiten diote,
beren lanbidea dute otoizbide
38,34 beren lanbidea dute otoizbide: Hunela ere itzul daiteke: beren otoitza beren lanari buruzkoa da.
.
Letra-gizona
Ez da berdin gertatzen
Goi-goikoaren legea hausnartzeari emana denarekin,
39
1 lehengo zaharren zuhurtzia miatzen
eta bere astialdiak profeziak ikertzen emaiten dituenarekin.
2 Gizon ospetsuen kondaketak biltzen ditu,
zuhurtziazko erranen inguru-minguruetan sartzen.
3 Erran zaharren erran-nahi gordea ikertzen du,
zuhurtziazko erranen enigmak erabiltzen ditu gogoan.
4 Handikien artean egiten du bere zerbitzua,
buruzagien artean ibiltzen.
Atzerriko nazioneetan ibiltzen da,
baitaki esperientziaz
zer den ona eta zer tzarra jendeen baitan.
5 Goizean goizik gogotsu joaiten da
kreatu duen Jaunarenganat,
eta Goi-goikoaren aitzinean egiten otoitz.
Otoitzerako ahoa zabaltzen du
eta bere bekatuen barkamena eskatzen.
6 Jaun handiak nahi badu,
adimenez beteko dio gogoa:
euria bezala ixuriko ditu zuhurtziazko hitzak
eta Jauna goretsiko bere otoitzean.
7 Ongi bideratuko ditu bere irizpideak eta ezagupenak,
eta Jainkoaren gauza gordeen hausnartzeko gai izanen da.
8 Ikasi duenaz irakatsiko dio jendeari,
eta Jaunaren elkargoko legeaz izanen da harro.
9 Askok goretsiko dute haren buruargitasuna,
ez dute sekula ahantziko.
Haren oroitzapena ez da desagertuko,
gizaldiz gizaldi bizirik iraunen du haren izenak.
10 Haren zuhurtziaz hitz eginen dute nazioneek,
haren gorespena eginen herri-batzarrak.
11 Bizi den artean, beste anitz baino ospetsuago izanen da;
hil eta, aski ukanen du ospe hori
39,11 aski ukanen du ospe hori: Testu zuzendua.
.
Jainkoak helburu batekin egin guzia
12 Gogoetak egin ondoan, badut oraino zer erran,
ilargi betea bezala bainago ni ere gogoetaz betea.
13 Entzun, seme-alaba zintzo horiek, eta handituko zirezte,
ur-lasterraren ondoan landatu arrosondoa bezala.
14 Zabal usain gozoa intsentsuak bezala,
lora zaitezte lirioa bezala;
kanta ozenki denek batean
39,14 kanta ozenki denek batean: Siriarrezko itzulpenaren arabera zuzendua; grekozkoak zabal usain gozoa, abestu kantua dio.
,
benedika Jauna bere egintza guziengatik.
15 Handiets haren izena,
aldarrika haren gorespena
zuen ezpainetako kantuaz eta zitaraz,
eman eskerrak, erranez:
16 «Zein ederrak Jaunaren egintza guziak,
bere tenorean betetzen da haren manu bakotxa!»
17 Ez da erraiterik: «Zergatik hau? Zertako hori?»,
gauza orok bere tenorean agertuko baitu bere zergatia.
Haren hitzaz ura gelditu zen metan,
haren ahoko hitzez ur-bilketak sortu
39,17 ur-bilketak sortu: Itsaso Gorria iragan (ik. Jal 14,21-22) edo Jordan ibaia zeharkatu (ik. Jos 3,16) zutenekoari buruz errana izan daiteke, edo munduaren sorrerako uren banaketari buruz (ik. Has 1,6-10).
.
18 Harek mana, eta nahi duen guzia egiten da;
nehork ezin kontra egin haren salbamen-ekintzari.
19 Aitzinean ditu bizidun ororen egintzak,
deusek ez dio ihes egiten haren soari.
20 Betidanik beti arte beha dago,
ez da deus harrigarririk harentzat.
21 Ez da erraiterik: «Zergatik hau? Zertako hori?»,
helburu jakin batekin egin baitu guzia.
22 Haren benedizionea, gainditzen den ibaia bezala da,
lurra asetzen duen uholdea bezala.
23 Berdin paganoek haren sumina jasanen dute,
urak gatzaga bilakatzen zituenean gertatu bezala.
24 Haren bideak zuzenak dira zintzoentzat,
bainan oztopoz beteak legegabeentzat.
25 Gauza onak onentzat eginak dira hastetik,
gauza tzarrak tzarrentzat bezala.
26 Jendearen bizitzan behar-beharrenak
ura, sua, burdina, gatza,
ogi-irina, esnea, eztia,
mahats-zukua, olioa, jantzia.
27 Hauek guziak
39,27 Hauek guziak: 39,27–44,17 zatiari buruz, K.a. lehen mendeko hebrearrezko eskuizkribu bat ezagutzen dugu; Siraken semearen bilobak erabilia baino ehun bat urte geroagokoa da (ik. Sarreran autoreaz errana). Masadan, Itsaso Hilaren mendebaldeko bazterrean, aurkitu zuten 1964an.
jainkozaleen onetan dira,
bainan bekatarien kaltetan.
28 Badira haizeak, zigortzeko kreatu baititu Jainkoak,
eta are bortitzago bilakatzen ditu bere suminean;
suntsipen-garaian beren indarra zabaltzen dute,
kreatu dituenaren sumina eztitu arte.
29 Sua, bazizkorra, gosea, heriotzea:
zigortzeko sortuak dira hauek guziak ere;
30 berdin, basihizien letaginak, eskorpionak, sugegorriak
eta fedegabeen hondatzaile den ezpata mendekatzailea:
31 hauek guziek pozik betetzen dute manua.
Prest daude munduan, behar direneko;
tenorean, ez dute Jainkoak errana bete gabe utziko.
32 Hau zen hastetik nere uste sendoa
eta, gogoetak egin ondoan, idatziz ezarri dut:
33 Jaunaren egintzak onak dira denak;
bere garaian ihardesten dio harek behar orori.
34 Ez da erraiterik: «Hau hori baino tzarragoa da»,
bere tenorean ikusiko baita ona dela edozoin gauza.
35 Eta orai, bihotz-bihotzez eta aho betez,
kanta zazue eta benedika Jaunaren izena.
Jendearen miseria
40
1 Neke handien jasaiteko sortua da jende oro,
uztarri pisua bada Adamen seme-alaben gainean,
amaren sabeletik ateratzen diren egunetik
guzien amarenganat itzuli arte.
2 Heien gogoeta-gaia eta bihotzeko beldurra
etorriko zaioten heriotzeko egunaren pentsamendua da.
3 Tronu ospetsuan jarririk dagonetik hasi
eta hauts eta errautsetan apaldurik dagoneraino,
4 purpurazko jantzia eta korona
40,4 purpurazko jantzia eta korona: Hebr. : burukoa eta diadema: apez nagusiaren jantziak (ik. Si 45,12; Jal 28,36-38).
soinean dituenetik hasi
eta oihal latzez jantzirik dagoneraino,
5 ez da sumina, bekaizkeria, egonezina eta asaldadura,
heriotzearen beldurra, amorrua eta berexkuntza baizik.
Eta ohe gainean atseden hartzeko etzatean
gaueko loak nahasmendua sortzen dio barnean
40,5 nahasmendua sortzen dio barnean: Zalantzazko itzulpena, testua ez baita argia.
:
6 atseden guti edo kasik batere ez
eta, berehala, ametsetan, dena kezka, egunaz bezala;
irudimeneko ikuskariek izitzen dute,
gudutik ihes doana bezala;
7 eta hortik libratzen denean, iratzartzen da
eta bere funtsgabeko izialduraz harritzen.
8 Hola da bizidun ororentzat, jende ala abere,
bainan askoz gehiago bekatariarentzat:
9 heriotzea, hilketa, berexkuntza, gerla,
ezbeharrak, gosea, suntsipena, zigorra.
10 Legegabeentzat sortu du Jainkoak hori guzia
eta heien hobenez etorri zen uholdea ere.
11 Lurretik datorren guzia lurrerat itzultzen da,
uretarik datorrena itsasorat itzultzen.
Egiazko eta gezurrezko ontasunak
12 Eroskeria eta bidegabekeria oro desagertuko da,
bainan leialtasunak betiko iraunen.
13 Zuzengabeen aberastasunak
erreka bezala agortuko dira,
erauntsian ortzantz karraska bezala pasatuko.
14 Eskuzabalak poza senditzen du emaitean
40,14 Eskuzabalak... emaitean: Testua iluna da, subjektua ez baita argi; zenbaitek hunela itzultzen du: Bere aberastasuna gehitzeak pozten du gaixtoa.
;
lege-hausleak, berriz, osoki desagertuko dira.
15 Fedegabeak adarrik emaiten ez duten kimuak bezalako dira,
zirtzil heiek erroak harroka gogorraren gainean
40,15 zirtzil... gainean: Hunela ere itzul daiteke: sustrai kutsatuentzat harroka gogorra baizik ez.
dituzte.
16 Ibai bazterrean sortu kanabera
beste landareak baino lehen errotik ateratzen da.
17 bainan egintza ona parabisu joria da,
eta amoinak betiko irauten du.
Jaunarenganako errespetua gauzarik hoberena
18 Bere doia baduenaren eta langilearen bizimoldea eztia da
40,18 Bere doia... eztia da: Hebrearrezko testu batek dio: Bizitza arno eta edariekin eztia da.
:
bi horiena baino hobea altxorra aurkitzen duenarena.
19 Seme-alabak ukaiteak eta hiri bat sortzeak
izena ospetsu bilakatzen dute:
bi horiek baino hobea emazte itzalgabea
40,19 bi horiek... itzalgabea: Hebr. : bi horiek baino hobea zuhurtziaren aurkitzea.
.
20 Arnoak eta musikak bihotza pozten dute:
bi horiek baino gehiago zuhurtzia maitatzeak
40,20 bi horiek... maitatzeak: Hebr. : bi horiek baino gehiago maiteminduen amodioak.
.
21 Xirulak eta harpak soinu gozoa dute:
bi horiek baino gehiago mihi atseginak.
22 Xarma eta edertasuna dira begien gutizia:
bi horiek baino gehiago berde dagon landa.
23 Adiskidea eta laguna, nahi dutenean elkartzen dira:
bi horiek baino gehiago senar-emazteak.
24 Ahaide eta laguntzaileek libratzen dute atsegabealditik:
bi horiek baino gehiago libratzen du amoinak.
25 Urreak eta zilarrak segurtasuna emaiten dute:
bi horiek baino preziatuagoa da aholkua.
26 Aberastasunak eta indarrak bihotza altxatzen dute:
bi horiek baino gehiago Jaunarenganako errespetuak.
Jaunarenganako errespetua denean,
ez da deus falta izaiten,
ez da beste laguntza beharrik.
27 Jaunarenganako errespetua parabisu joria da,
ospe orok baino gehiago gerizatzen du.
Eske ibiltzea
28 Seme, ez zaitela bizi eskale;
hobe da hil, eske ibili baino.
29 Besteen mahairat so dagon gizonaren bizitzak
ez du bizitza izena merezi.
Norbaiten janariz bizi denak bere burua desohoratzen du;
gizon eskolatu eta ontsa altxatuak ez du holakorik egiten.
30 Ahalgegabearen ahoan gozoa da eskea,
bainan suak bezala erretzen dio sabela.
Heriotzea
41
1 Oi heriotzea, bai garratza zu gogoratzea
bere ontasunen artean lasai bizi denarentzat,
griņarik gabe dena ongi atera
eta oraino atseginen gozatzeko
41,1 atseginen gozatzeko: Grekozkoak janarien gozatzeko dio.
sasoinean denarentzat!
2 Oi heriotzea, ongi etorria zure erabakia
behartsu eta indargabe denarentzat,
biziki zahartua eta griņa anitzek lehertua,
bere onetik atera eta pazientzia galdu duenarentzat!
3 Ez izan heriotzearen erabakiaren beldur,
oroit zu aitzin joan direnez
eta ondotik jarraikiko zaizkizunez.
4 Jaunak erabakia du hori bizidun guzientzat.
Zergatik eztabada egin Goi-goikoaren borondateari?
Hamar, ehun edo mila urte bizi,
Hilen Egoitzan hori ez zaio nehori axola.
Fedegabeen zigorra
5 Bekatarien seme-alabak higuingarri bilakatzen dira,
fedegabeekin maiz elkartzen baitira.
6 Bekatarien seme-alaben ondarea hondamenerat doa,
betiko ahalgea utziko diete ondokoeri.
7 Fedegabeko aitak seme-alaben erasiak jasanen ditu,
haren hobenez baitira ahalgegarri.
8 Ai zuek, fedegabe horiek,
Goi-goikoaren legea baztertu duzuen horiek!
9 Madarikatuak izaiteko sortu zineten,
eta hiltzean, madarizionea duzue ondare
41,9 Grekozko eskuizkribu batzu, baita hebrearrezkoa ere, hunela hasten dira: Ugaltzen bazirezte, hondamenerako da; eta jarraitzen du hebrearrezkoak: seme-alabak ukaiten badituzue, atsegaberako da; erortzen bazirezte (herriaren –siriarrezkoaren arabera–) azkengabeko bozkariorako, eta hiltzen bazirezte, madarikatuak izaiteko.
.
10 Lurretik datorrena lurrerat itzuliko da,
fedegabea madarizionetik hondamenerat
41,10 Hebr. : Deusetik datorrena deuserat itzuliko da; berdin fedegabea ez-izaitetik ez-izaitera.
.
Omen ona
11 Jendearen gorputza deusik ez da,
bainan jainkozalearen omena
ez da suntsituko
41,11 Hebr. : Jendearen gorputza hutsala da, bainan oneziaren ospea ez da ezabatuko.
.
12 Arta hartzazu zeure izenaz, hori geldituko baitzaizu gero,
urrezko mila altxor baino luzazago.
13 Bizitza ederrak guti du luzatzen,
omen onak betiko irauten.
Egiazko eta gezurrezko ahalgea
14 Seme-alaba horiek, erakuts ukan duzuen heziketa, bakean biziz.
Agertzen ez den zuhurtziak eta altxor gordeak
zertako balio dute batak eta besteak?
15 Hobe da bere zorokeria gordetzen duena
bere zuhurtzia gordetzen duena baino.
16 Beraz, erranen dauzuet zinez zertaz ahalge izan,
ez baita on edozertaz ahalge izaitea,
eta denek ez dute gauza guziez iritzi zuzena:
17 Izan ahalge, aita-amen aitzinean, lizunkeriaz;
buruzagi eta ahaltsuaren aitzinean, gezurraz;
18 juje eta magistratuaren aitzinean, delituaz;
batzar eta herriaren aitzinean, lege-hausteaz;
lagun eta adiskidearen aitzinean, maltzurkeriaz;
19 auzokoen aitzinean, ohointzaz.
Izan ahalge hitzarmen eta engaiamenduak ez betetzeaz,
mahaian gizabidetsu ez jokatzeaz
41,19 Izan ahalge... betetzeaz: Hebrearrezkoaren arabera; grekozkoak dio: Izan ahalge Jainkoaren egiaren eta elkargoaren aitzinean. // mahaian... jokatzeaz: H.h., ukondoak ogien gainean ezartzeaz.
,
irainduz eman edo hartzeaz,
20 agurtzen zaituzteteneri ez ihardesteaz,
emalizuneri behatzeaz,
21 herrikideeri kasurik ez egiteaz,
norbaiti berea duena edo eman zaiona kentzeaz,
norbaiten emaztea gutiziatzeaz;
22 neskatoarekin ausartegi izan
eta haren oherat hurbiltzeaz;
izan ahalge laguna hitzez iraintzeaz,
eta hari zerbait eman ondoan, emanaz mintzeaz;
42
1 entzun duzuna salatzeaz eta segeretuak zabaltzeaz.
Hola, zinezko ahalgea ezagutuko duzu
eta guzien onespena zeureganatuko.
 
Bainan ez izan ahalge gauza hauetaz,
jendeak erranen duenarengatik bekatu egin ez dezazun
42,1 jendeak... dezazun: Hunela ere itzul daiteke: alderdikeriaz jokatuz bekatu egin ez dezazun.
:
2 ez izan ahalge Goi-goikoaren legeaz eta elkargoaz,
atzerritarrak
42,2 atzerritarrak: H.h., fedegabeak. Hemen fedegabe hitzak atzerritar erran nahi du hain segur; bestela, hau izan daiteke erranaldiaren zentzua: ez dela ahalge izan behar jujatzean zuzen jokatzeaz, bekataria hobengabetzat jotzeko hirriskua izanik ere.
hobengabe aitortzen dituen jujamenduaz,
3 lankide eta bidelagunarekin gastuak banatzeaz,
ondarea beste batzuekin zatitzeaz,
4 pisu eta neurgailu zuzenak erabiltzeaz,
negozio handi edo ttipiak egiteaz,
5 merkatariek salmentatik ateratzen duten irabaziaz,
seme-alabak maiz zentzarazteaz,
mutil tzarraren sahets-hezurrak odoleztatzeaz.
6 Fidagarria ez den emaztearekin on da hestea,
esku anitz den lekuan gauzak giltzapean ezartzea.
7 Konda eta pisa norbaiten esku uzten duzuna;
ezar idatzirik emaiten eta hartzen duzuna.
8 Ez izan ahalge buru gutikoa eta zentzugabea
edo lizunkerian dabilan gizon zahartua zentzatzeaz.
Hola, zinez ongi ikasia zirela erakutsiko duzu
eta mundu guziaren onespena zeureganatuko.
Alabaganako ardura
9 Alabak geldigabeko griņa emaiten dio aitari,
loa ere urrunarazten dion kezka:
gaztea denean, adina pasatuko ote zaion beldurrez,
ezkondu eta, senarrak hastia dezakeelakotz;
10 ezkongaia bada, birjintasuna galdu
edo aitaren etxean haur-beharretan gerta daitekeelakotz;
ezkondua bada, desleial
edo agor izan daitekeelakotz.
11 Kasu egiozu bereziki alaba ausartari,
etsaien aitzinean irringarri,
hirian hizpide, herritarren erran-merran
eta batzar nagusian ahalgegarri utz ez zaitzan.
Kasu emazteeri
12 Ez beha edozoin jenderi, bere edertasunagatik
eta ez jar emazteen artean
42,12 Hebr. : Ez diezola gizonari bere edertasuna erakuts eta ez dadila beste emazteekin harremanetan sar. Hunela, 12. eta ondoko bertsetetan aitzineko zatiko gaiarekin jarraitzen du hebrearrezko testuak, erran nahi baita, alabaganako ardura eta harentzat izan daitezkeen hirriskuak emazte ezkonduen artean.
;
13 ezen soinekotik sitsa ateratzen den bezala,
emazteari bere gisako gaixtakeria.
14 Hobe da gizon gaixtoa emazte goxoa baino;
holakoak ahalgez eta irainez estaltzen zaitu.