9. SALMOA
zapatuaren geriza den Jainkoari gorespen-kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. Almut labben  9,1 9–10 salmoak, beste hainbat bezala (25; 34; 37; 111; 112; 119; 145) alfabetikoak dira, erran nahi baita, bertset bakotxeko lehen hitza alfabetoaren letra batez hasten dela, alfabetoaren ordenan; halere, egitura hau ez da beti zorrozki begiratzen. // Almut labben: erran-nahia ezezaguna da. Semearengatik hil itzul daiteke h.h. . Daviden salmoa.
2 Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut ospatu,
zure egintza miresgarriak oro kondatu,
3 zure ohoretan pozik dantzatu,
zure izena, Goi-goiko hori, kantatu.
4 Nere etsaiak, gibelerat egitean,
behaztopatu eta hil dira zure aitzinean.
5 Juje zuzen horrek, juje-mahaian jarririk,
nere eskubidea eta auzia zaindu dituzu.
6 Nazioneeri mehatxu egin diozute,
gaixtoak hondatu, heien izena betiko deuseztu.
7 Etsaiarenak egin du: betikotz hondatua,
heien hiriak suntsituak, oroitzapena ere galdua.
8 Juje da Jauna betiko,
alkia sendotu du auzirako:
9 mundua justiziaz du gobernatzen,
herriak zuzenbidez jujatzen.
10 Jauna ihesleku du atsegabetuak,
ihesleku larrialdian.
11 Ezagutzen zaituztenak zutan fida daitezela,
zureganat jotzen duena ez baituzu bere gain uzten, Jauna.
12 Egizue kantu Sionen dagon Jaunari,
aldarrika herrien artean haren egintza bikainak!
13 Hiltzailea zigortu gabe uzten ez duenak
ez ditu ahanzten dohakabeen oihuak.
14 Urrikal nitaz, Jauna, ikus ene atsegabea.
Bazter nezazu heriotzeko ateetarik,
15 zure egintzak konda ahal ditzatan
Sion hiri ederreko  9,15 Sion hiri eder: H.h., Sion alaba, Jerusalem hiriaren pertsonifikazione poetikoa. ateetan,
eta zuk eman garaipenaz alaitu ahal nadin.
16 Berek egin ziloan sartu dira nazioneak;
berek ezarri sarean trabatu zaizkiote oinak.
17 Jauna agertu da, justizia ezarri du:
gaixtoa, berak egin gaiztakeriak harrapatu.
18 Doazila Hilen Egoitzarat gaixtoak,
Jainkoa ahanzten duten nazione guziak !
19 Ez, Jainkoak ez du ahanzten behartsua;
dohakabeen itxaropenak ezin huts egin.
20 Jeiki, Jauna. Ez bedi nagusi jendea!
Juja nazioneak zeure aitzinean!
21 Betezkizu beldur-ikaraz, Jauna,
nazioneek jakin dezaten hilkorrak direla.
10. (9.) SALMOA
Gaizkileez Jainkoarekin elkarrizketa  10,1 9–10 Salmoak elkarturik, salmo bakar bezala emaiten dira grekozko eta latinezko itzulpenetan. Hortik sortzen da ondoko salmoen zenbaki-desberdina. Parentesi arteko zenbakia itzulpenei dagokiotena da.
1 Jauna, zergatik zaude hoin urrun?
Zergatik zira hola gordetzen larrialdian?
2 Gaixtoak zapatzen du harrokeriaz behartsua,
asmatzen dituen azpikerietan dauka harrapatua.
3 Nahi zuena ardietsi duela eta, harro dabil;
irabazi eta Jauna du madarikatzen eta mespretxatzen.
4 Bekokia altxaturik, ez da axolatzen:
«Ez da Jainkorik  10,4 Ez da Jainkorik: Segurenik, hau erran nahi da: Jainkoak ez du munduan eraginik (ik. 10,11-13 ber.ak). », du pentsatzen.
5 Egiten duen guzietan ongi ateratzen da;
Jainkoaren erabakiak harentzat goregiak dira;
etsaiak ez zaizkio axola.
6 «Ez naiz kordokatuko –dio bere baitan–;
zoriontsu izanen naiz beti, makurrik gabean».
7 Ahoa betea du madarizionez, maltzurkeria eta gogorkeriaz,
mihipea makurrez eta gaixtakeriaz.
8 Hiri-inguruetan barrandan dago,
gordean hobengabearen hiltzeko,
gizagaixoa ez du begietarik utziko.
9 Barrandan dago gorderik, nola lehoina bere sasian,
barrandan, dohakabearen harrapatzeko:
bere sarera bilduz hura du harrapatuko.
10 Ukurturik, narraska joan eta
gizagaixoaren gainerat erortzen da.
11 Hunela dio bere baitan: «Jainkoa ez da oroitzen,
begiak ditu hesten, ez du nehoiz deus ikusten».
12 Jeiki, Jauna! Altxa eskua!
ez ahantz dohakabea.
13 Nolaz du gaixtoak Jainkoa gutiesten?
Uste du ez duzula kondurik eskatzen.
14 Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak,
ikusten eta zeure gain hartzen guziak.
Zure gain uzten du gizagaixoak bere zoria,
umezurtzak zu zaitu bere geriza.
15 Hauts gaixtoaren besoa,
ez dadila gehiago aurki tzarren gaixtakeria.
16 Jauna errege da betidanik betiko!
Desager bite sinesgabeak haren lurraldetik!
17 Entzun duzu, Jauna, apalen gutizia,
eman diozute bihotz eta zabaldu duzu beharria,
18 umezurtz eta zapatuaren gerizatzeko;
eta lurtiar batek ez du gehiago nehor izituko.
|