Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Matiu 26,69-75

Matiu : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

69 Petri ezkaratzean jarririk zagon; neskato batek hurbildu eta erran zion:
–Hi ere Jesus galilearrarekin hintzen.
70 Bainan harek denen aitzinean ukatu zuen:
–Ez zakinat zer derasanan.
71 Ateari buruz zoala, beste neskato batek ikusi eta han zireneri erran zioten:
–Hau Nazareteko Jesusekin zen.
72 Petrik berriz ukatu zuen, zin eginez:
–Gizon hori ez dinat ezagutzen.
73 Geroxeago, han zaudenek, hurbildurik, Petriri erran zioten:
–Bai, hi ere horietarik haiz; bestenez ere heure mintzairak salatzen hau.
74 Orduan, Petri madarizioneka zin egiten hasi zen:
–Gizon hori ez dut ezagutzen.
Eta berehala kantu egin zuen oilarrak. 75 Eta Jesusen hitzaz oroitu zen Petri: «Oilarrak kantu egin aitzin, hiru aldiz ukatuko nauzu». Kanporat ateratu eta, nigar egin zuen saminki.