23
1 Orduan Jesus jendaldeari eta dizipulueri mintzatu zitzaioten:
2 –Lege-irakasle eta farisauek eginbide dute  23,2 Moisen irakaspenen emaitea eginbide dute: H.h., Moisen irakats-alkian jarririk daude; erran nahi baita, heiek dira legearen irakasteko kargudun ofizialak. Moisen irakaspenen emaitea. 3 Heiek erran guzia egizue, beraz, eta begira zazue; bainan heiek egiten dutena ez egin; erraiten baitute, bainan ez egiten. 4 Zama pizuak estekatu eta jendeen sorbaldetan ezartzen dituzte, bainan berek ez dituzte eriaz ere higitu nahi. 5 Egiten duten guzia, jendeek ikusteagatik egiten dute; beren larrutxak  23,5 larrutxak: Grekoz, filakteria; larruzko sakela ttipi batzu ziren; legeko lau pasarte nagusi bazituzten barnean, pergaminotan idatziak (Jal 13,1-10.11-16; Dt 6,4-9; 11,13-21). Ezkerreko besoan eta kopetan erabiltzen ohi zituzten adinerat helduek. // litsak: Israeldar kartsu guziek beren soineko-bazterrean hari urdinezko litsak bazituzten Jainkoaren manamenduen gogorarazteko; horrengatik, errespetu handia zuten lits horien alderat. zabal erabiltzen dituzte eta litsak  23,5 larrutxak: Grekoz, filakteria; larruzko sakela ttipi batzu ziren; legeko lau pasarte nagusi bazituzten barnean, pergaminotan idatziak (Jal 13,1-10.11-16; Dt 6,4-9; 11,13-21). Ezkerreko besoan eta kopetan erabiltzen ohi zituzten adinerat helduek. // litsak: Israeldar kartsu guziek beren soineko-bazterrean hari urdinezko litsak bazituzten Jainkoaren manamenduen gogorarazteko; horrengatik, errespetu handia zuten lits horien alderat. luze. 6 Maite dituzte ohorezko lekuak apairuetan, lehen alkiak sinagogetan, 7 agurrak plazetan, eta jendeak erran diezoten «Irakasle jauna». 8 Zuek, ordea, ez bila nehork erran diezazuen «Irakasle jauna!», irakasle bat baizik ez baituzue, eta denak elkarren haurride zirezte. 9 Eta lur huntan ez erran nehori «aita», aita bat baizik ez baituzue, zerukoa. 10 Ez bila ere nehork erran diezazuen «gidaria», gidari bat baizik ez baituzue, Mesias. 11 Zuetarik handiena izan bedi zuen zerbitzari. 12 Bere burua goratuko duena, apalduko du Jainkoak, eta bere burua apalduko duena, goratuko.
13 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak  23,13 Itxurazaleak. Matiuren arabera, lege-irakasle eta farisauak jendearen begietan zuten itxuraz kezkatuago ziren, Jainkoaren begietan egiazki zirenaz baino. , jendeari Jainkoaren erresuma hesten baitiozue! Zihaur ez zirezte sartzen eta sartu nahi luketenak ez dituzue sartzera uzten. ( 14  23,14 Eskuizkriburik hoberen eta zaharren batzu bertset hau gabe dira. Beste batzuk hau diote: Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau faltsuak! Itxuraz otoitz luzetan ari zirezten horiek, alarguntsen ontasunak irensten dituzue. Horrengatik, kondenamendurik zorrotzena ukanen duzue (ik. Mk 12,40). ).
15 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Juduberri  23,15 juduberri: Grekoz, proselito. Hitz hunek juduen sinestea berendu eta ebakitzaz herri hautetsiarekin elkartu ez-judua adiarazten zuen. baten egiteko itsas eta leihor zabiltzate eta, bildu duzuenean, ifernurateko zuek baino bietan gaiago egiten duzue!
16 Dohakabeak zuek, bide-erakusle itsuak! Erraiten duzue: «Norbaitek zin egiten badu tenpluaz, ez du baliorik; bainan zin egiten badu tenpluko urreaz, zor du». 17 Zentzugabe eta itsuak, zuek! Zer da nagusi, urrea ala urrea sagaratzen duen tenplua? 18 Erraiten duzue ere: «Norbaitek zin egiten badu aldareaz, ez du baliorik; bainan zin egiten badu aldareko opariaz, zor du». 19 Itsuak, zuek! Zer da nagusi: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea? 20 Zin egiten duenak aldareaz, hartaz eta haren gainean den guziaz du zin egiten; 21 eta zin egiten duenak tenpluaz, tenpluaz eta han bizi denaz du zin egiten; 22 eta zin egiten duenak zeruaz, Jainkoaren tronuaz eta han jarria denaz du zin egiten.
23 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Landare ttipien  23,23 Landare ttipi: H.h., Menda, anisa eta kuminoa. hamarrena ordaintzen duzue, eta legean den beharrena uzten: zuzentasuna, urrikalmendua eta leialtasuna. Hau egin behar zen, hura utzi gabe! 24 Bide-erakusle itsuak! Ulitxa irazten duzue eta kamelua irensten!
25 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Edateko eta jateko untzien kanpokaldea garbitzen duzue, barnekaldea ohointzaz eta sabelkeriaz betea delarik! 26 Farisau itsua! Garbi zak lehenik koparen barnea, kanpotik ere garbia izan dadin.
27 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Hilobi zurituak iduri duzue: kanpoz itxura ederra dute, bainan barnea hil-hezurrez eta ustelkeriaz betea. 28 Zuek berdin: kanpoz gizon zuzenak iduri duzue jendeen begietan, bainan barnea itxurakeriaz eta gaixtakeriaz betea.
29 Dohakabeak zuek, lege-irakasle eta farisau itxurazaleak! Profeten hilobiak eraikitzen eta jende zuzenen hilarriak apaintzen dituzue, 30 erranez: «Gure arbasoen egunetan bizi izan bagina, ez ginen heien lagun izanen profeten hiltzeko». 31 Beraz, zihaurek aitortzen duzue profetak hil zituztenen semeak zireztela. 32 Burura zazue, bada, zuen arbasoek hasia!
33 Sugeak, sugegorri arraza! Nolaz ihes eginen diozue ifernuko kondenamenduari? 34 Horrengatik, igorriko dauzkizuet nik profetak, zuhurrak eta lege-irakasleak, eta zuek batzu hilen eta gurutzitzatuko dituzue, beste batzu sinagogetan azotatuko eta herriz herri gaizki erabiliko, 35 hola, gainerat eror dakizuen lur huntan ixuri izan den gizaki zuzenen odol guzia: hasi Abel zuzenaren odoletik, eta saindutegitik aldare artean hil zinuten Barakiasen seme Zakariasen  23,35 Zakarias: Hain segur, 2 Kro 24,20-22an aipatu Joiadaren seme Zakarias da; bi hilketa horiek Jesusek erabili hebrearrezko Biblian aipatu lehena eta azkena ziren. odoleraino. 36 Egiaz diozuet: hori guzia oraiko jendeen gainerat eroriko da.
|