18 Jesus Mesiasen sortzea hunela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Josepi ezkontzaz emana zen; eta elkarrekin bizitzen hasi aitzin, haur-beharretan gertatu zen Izpiritu Sainduaganik. 19 Josep, Mariaren senarra, gizon zuzena zen; ez zuen hura salatu nahi, eta ixilka uztea erabaki zuen. 20 Hori gogoan zagolarik, Jaunaren aingerua  1,20 Jaunaren aingerua: Testamendu Zaharrean maiz erabiltzen dena, Jainkoaren beraren eskuhartzea adiarazteko (ik. Has 16,7). agertu zitzaion ametsetan eta erran zion: «Josep, Daviden ondokoa, ez beldur izan Maria zeure emaztea zeurekin hartzeko, haren baitan sortua Izpiritu Sainduarenganik baita. 21 Semea ukanen du, eta Jesus  1,21 Jesus: Hebrearrez Yexua; grekoz Jesus; Jaunak salbatu erran nahi du. emanen diozu izena, harek baitu bere herria salbatuko bere bekatuetarik».
22 Hau guzia gertatu zen, Jaunak profetaren bidez errana bete zadin: 23 Hara, birjina haur-beharretan gertatuko da, eta semea ukanen du, eta Emmanuel emanen diote izena  1,23 Is 7,14ko aipamena grekozko itzulpenaren arabera egiten da. (Emmanuel izenak «Jainkoa gurekin» erran nahi du).
24 Atzarri zenean, Jaunaren aingeruak manatua egin zuen Josepek: bere emaztea berekin hartu zuen. 25 Eta ez zuten ezkontza-harremanik izan Mariak semea ukan arte, eta Josepek Jesus eman zion izena.
|