Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Mark 10

Mark : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Ezkontza eta dibortzioa
(Mt 19,1-9; Lk 16,18)
10
1 Handik ateraturik, Jesus Judeako lurralderat, Jordanez bestalderat joan zen. Berriz jendaldeak bildu zitzaizkion ondorat, eta bera, ohi zuen bezala, berriz irakasten hasi zitzaioten. 2 Farisau batzuk, hurbildu eta, hutsean atzeman nahiz, galdegin zioten senarrak bere emaztea utz dezan haizu denez. 3 Harek ihardetsi:
– Moisek zer manatu dauzue?
4 Eta heiek:
–Moisek, dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zuen.
5 Jesusek erran zioten:
–Bihotz gogorrekoak zireztelakotz idatzi zaizuen lege hori. 6 Bainan, munduaren hastean, Jainkoak ar eta eme egin zituen; 7 horrengatik, gizonak bere aitamak utziko ditu eta bere emazteari elkartuko zaio , 8 eta biak bat izanen dira. Holetan, ez dira gehiago biga, bat baizik. 9 Beraz, Jainkoak bateratu duena, jendeak ez beza berex.
10 Etxean, dizipuluak berriz ere gauza berari buruz galdeka ari izan zitzaizkion. 11 Jesusek erran zioten:
–Bere emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak adulterioa egiten du lehenaren alderat; 12 eta bere senarra utzi eta beste batekin ezkontzen den emazteak adulterioa egiten du.
Jesus eta haurrak
(Mt 19,13-15; Lk 18,15-17)
13 Haurrak ekarri ziozkaten Jesusi, hunki zitzan; bainan dizipuluek larderiatu zituzten. 14 Hori ikustearekin, sumindu zen Jesus, eta erran zioten: «Utz haurrak nereganat etortzera, ez debeka, holakoena baita Jainkoaren erresuma. 15 Egiaz diozuet: Jainkoaren erresumari haur batek bezala ongi etorri egiten ez diona ez da han sartuko».
16 Eta haurrak besarkaturik, benedikatzen zituen, eskuak gainean ezarriz.
Jesusek aberatsari dei egin
(Mt 19,16-22; Lk 18,18-23)
17 Bidean abiatzera zoala, norbait etorri zitzaion lasterka eta, aitzinean belaunikaturik, galdegin zion:
–Jaun irakasle ona, zer egin behar dut betiereko bizia ondoretasunez ukaiteko?
18 Jesusek erran zion:
–Zergatik erraiten dautazu ona? Nehor ez da onik Jainkoa baizik. 19 Badazkizu manamenduak: Ez nehor hil, ez egin adulteriorik, ez ebats, ez egin gezurrezko lekukotasunik, ez egin kalterik, aitamak ohora .
20 Harek, orduan:
–Irakasle jauna, gazte-gaztetik begiratu dut hori guzia.
21 Jesusek maiteki behatu zion, eta erran:
–Gauza bakar baten falta duzu: zoazi, daukazun guzia saldu eta emazu behartsueri, eta aberastasuna zeruan ukanen duzu; gero, zato, jarraik neri.
22 Hitz horiek ilundu zuten eta atsegabeturik joan zen, ontasun handiak baitzituen.
Aberastasunen hirriskua
(Mt 19,23-26; Lk 18,24-27)
23 Inguruan behatuz, Jesusek bere dizipulueri erran zioten:
–Zein nekez sartuko diren aberatsak Jainkoaren erresuman!
24 Hitz horiek harriturik utzi zituzten dizipuluak. Bainan Jesusek berriz ere:
–Nere haurrak, zein neke den Jainkoaren erresuman sartzea
10,24 erresuman sartzea: Eskuizkribu batzuk hau eratxiki dute: beren ustea aberastasunetan dutenentzat, hola erranaldia testuinguruari lotuz.
. 25 Kamelua orratzaren begitik pasatzea errexago, aberatsa Jainkoaren erresuman sartzea baino.
26 Dizipuluek, harrituaren harrituaz, elkarri zioten:
–Nor salba daiteke, orduan?
27 Jesusek behatu zioten eta erran:
–Jendeek holakorik ez dezakete, Jainkoak, aldiz, bai, Jainkoak ezin eginik ez baita.
Denak utzi dituzten dizipuluen saria
(Mt 19,27-30; Lk 18,28-30)
28 Petrik Jesusi erran zion:
–Horra, guk denak utzi ditugu zuri jarraikitzeko.
29 Jesusek erran zuen:
–Egiaz diozuet: enegatik eta berrionagatik etxea, edo anaiak, arrebak, ama, aita, haurrak edo lurrak uzten dituenak 30 ehunetan gehiago ukanen du orai, mundu huntan berean: etxe eta anaia, arreba, ama, haur eta lur, pertsekuzionekin batean; eta datorren munduan, betiereko bizia. 31 Lehen diren ainitz azken izanen dira, eta azkenak lehen.
Jesusek bere pasione eta piztea hirugarren aldikotz aipatu
(Mt 20,17-19; Lk 18,31-34)
32 Bidean ziren, Jerusalemerat igaiten ari, Jesus aitzinean zoakiotela. Izituak ziren eta Jesusi zarraizkionak beldur. Berriz Hamabiak berekin harturik, zer gertatuko zitzaion erraiten hasi zitzaioten: 33 «Horra, Jerusalemerat igaiten ari gira, eta gizonaren semea apezburu eta lege-irakasleen eskuetarat emana izanen da; hiltzera kondenatuko dute eta paganoen eskuetarat emanen; 34 trufatuko dute, tu eginen diote, azotatu eta hilen dute; eta handik hiru egunen buruan piztuko da».
Zebedeoren semeen handinahia
(Mt 20,20-23)
35 Jakobe eta Joanik, Zebedeoren semeek, Jesusenganat hurbildu eta erran zioten:
–Irakasle jauna, eskatuko dauzuguna, guretzat egin dezazun nahi dugu.
36 Jesusek galdegin zioten:
–Zer nahi duzue egin dezatan zuentzat?
37 Heiek ihardetsi:
–Emaguzu bat zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezen, zure erresuma aintzatsuan.
38 Jesusek erran zioten:
–Zer eskatzen duzuen ez dakizue. On ote zirezte nik edanen dutan edari saminetik
10,38 edari samin: H.h., kopa. Kopak, Biblian, maiz sofrikarioa adiarazten du, hemen Jesusen pasionea. // ni sartuko naizen sofrikario uretan sartzeko: Hunela ere itzul daiteke: nik hartu behar dutan bataioan bataiatuak izaiteko. Grekozko baptisma/baptizo hitzek (hortik bataio/bataiatu) urean sartzea erran nahi dute. Urean sartzea, edari samina edatea bezala, frogaldiko sofrikarioaren –heriotzearen bereziki–irudia da.
edateko, edo ni sartuko naizen sofrikario uretan sartzeko
10,38 edari samin: H.h., kopa. Kopak, Biblian, maiz sofrikarioa adiarazten du, hemen Jesusen pasionea. // ni sartuko naizen sofrikario uretan sartzeko: Hunela ere itzul daiteke: nik hartu behar dutan bataioan bataiatuak izaiteko. Grekozko baptisma/baptizo hitzek (hortik bataio/bataiatu) urean sartzea erran nahi dute. Urean sartzea, edari samina edatea bezala, frogaldiko sofrikarioaren –heriotzearen bereziki–irudia da.
?
39–On gira –erran zioten.
Jesusek, orduan:
–Nik edanen dutan edari saminetik edanen duzue, bai, eta ni sartuko naizen sofrikario uretan sartuko ere; 40 bainan nere eskuinean eta ezkerrean jartzea, ez da nere esku horren emaitea; Jainkoak norentzat prestatua duen, eta heieri emanen diote.
Zerbitzua dizipuluen lege
(Mt 20,24-28; Lk 22,24-27)
41 Beste hamarrak, hori entzutearekin, Jakobe eta Joaniren kontra sumindu ziren. 42 Dei egin eta Jesusek erran zioten: «Dakizuenaz, nazioneen buruzagitzat dauzkatenek herriak zapatzen dituzte beren nagusigoaz, eta handi-mandiek beren botereaz. 43 Zuen artean, ordea, ez da hola. Zuen artean handi izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari. 44 Eta zuen artean lehen izan nahi duena izan bedi guzien mutil. 45 Zeren gizonaren semea ez baita etorri zerbitzatua izaitera, zerbitzatzera bai, eta bere bizia guzientzat ordain-sari emaitera».
Jesusek itsua sendatu Jerikon
(Mt 20,29-34; Lk 18,35-43)
46 Jerikorat heldu ziren. Eta Jesus bere dizipuluekin eta jende alde batekin Jerikotik ateratzean, Timeoren seme, Bartime, eskale itsua, bide-bazterrean jarririk zagon. 47 Nazareteko Jesus zela jakitearekin, oihuka hasi zen:
–Daviden semea, Jesus, urrikal zaite nitaz!
48 Ainitzek larderiatzen zuten, ixilarazteko; bainan harek oihukanago:
–Daviden semea, urrikal zaite nitaz!
49 Gelditu eta Jesusek erran zuen:
–Dei egiozue.
Itsuari dei egin eta erran zioten:
–Gora bihotza! Jeiki, deitzen zaitu.
50 Bere soingainekoa aurtikiz, jauzian xutitu eta Jesusenganat joan zen. 51 Jesusek galdegin zion:
–Zer nahi duzu egin dezatan zuretzat?
Itsuak ihardetsi:
–Jauna
10,51 Jauna: Jatorrizko testuan, Rabbuni. Aramearrezko hitz hunek errespetua adiarazten du; Matiuk eta Lukek Jauna dakarte toki berean.
, berriz ikustea!
52 Jesusek erran zion:
–Zoazi, zeure fedeak salbatu zaitu.
Berehala berriz ikusten hasi zen, eta Jesusi jarraikitzen zitzaion bidean.