Joanes Bataiatzailearen profetagintza ( 3,1-20)
3
1 Tiberio  3,1 Tiberio: Augustoren (ik. 2,1 oh.) ondokoa, 14tik 37ra izan zen enperadore. Lukek emaiten dauzkigun kronologi xehetasunen arabera, Joanes Bataiatzailearen egintza 28 inguruan izan zen. // Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. // Herodes: Herodes Antipas da hau (ik. Mk 6,14 oh.). // Filipe: Ik. Mk 6,17 oh. enperadore zelako hamabosgarren urtean, Pontzio Pilato  3,1 Tiberio: Augustoren (ik. 2,1 oh.) ondokoa, 14tik 37ra izan zen enperadore. Lukek emaiten dauzkigun kronologi xehetasunen arabera, Joanes Bataiatzailearen egintza 28 inguruan izan zen. // Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. // Herodes: Herodes Antipas da hau (ik. Mk 6,14 oh.). // Filipe: Ik. Mk 6,17 oh. Judeako gobernari zela, Herodes  3,1 Tiberio: Augustoren (ik. 2,1 oh.) ondokoa, 14tik 37ra izan zen enperadore. Lukek emaiten dauzkigun kronologi xehetasunen arabera, Joanes Bataiatzailearen egintza 28 inguruan izan zen. // Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. // Herodes: Herodes Antipas da hau (ik. Mk 6,14 oh.). // Filipe: Ik. Mk 6,17 oh. Galileako buruzagi, hunen anaia Filipe  3,1 Tiberio: Augustoren (ik. 2,1 oh.) ondokoa, 14tik 37ra izan zen enperadore. Lukek emaiten dauzkigun kronologi xehetasunen arabera, Joanes Bataiatzailearen egintza 28 inguruan izan zen. // Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. // Herodes: Herodes Antipas da hau (ik. Mk 6,14 oh.). // Filipe: Ik. Mk 6,17 oh. Iturea eta Trakonitida herrialdeko buruzagi, eta Lisanio Abileneko buruzagi; 2 Anas eta Kaifas  3,2 Anas eta Kaifas: Kaifas zen orduan apez nagusi (Kristo ondoko 18tik 36ra); bainan Anasek, 15era arte apez nagusi izanak, eragin handia zuen artean (ik. Jn 18,13-24; Eg 4,6). apez nagusi zirela. Jainkoak bere hitza Zakariasen seme Joanesi adiarazi zion basamortuan  . 3 Jordan eskualde guzian ibili zen, oihukatuz bihozberritu eta bataiatu behar zela  3,3 bihozberritu eta bataiatu: H.h., Bihozberritzeko bataioa oihukatuz. , bekatuen barkamendurako. 4 Hola, Isaias profetaren liburuan idatzia  3,4 idatzia: Lukek beste ebanjelariek baino Isaiasen aipamen luzeagoa emaiten du. Aipamenaren azken hitzek Luki biziki laket zaion gai bat –salbamenduaren unibertsaltasuna– azpimarratzeko parada emaiten diote (ik. 24,47-48; Eg 1,8; 28,28). gertatu zen:
Mintzo bat oihuka ari da
basamortuan:
Presta bidea Jaunari,
zuzent bidexkak hari.
5 Erreka guziak
izanen dira tapatuak,
mendi eta mendixka guziak
apalduak;
bihurguneak xuxenduak
bide latzak legunduak.
6 Orduan, denek ikusiko dute
Jainkoak eman salbamendua  .
7 Bataiatzera heldu zitzaion jendeari Joanesek erraiten zion:
–Sugegorri arraza! Nork sinetsarazi dauzue gainean duzuen haserreari ihes egin dezokezuela? 8 Emazkizue, bada, bihozberritu zireztelako fruituak, eta ez has zuen baitan erraiten: «Abraham dugu aita». Ezen nik diozuet: harri hauetaz ere Jainkoak Abrahami semeak egin dezozke. 9 Jadanik prest dago aizkora zuhaitzak erroan jotzeko: fruitu onik emaiten ez duen zuhaitz oro moztu eta surat botako da.
Bihozberritzearen fruituak
10 Jendeak Joanesi galdatzen zion:
–Zer egin behar dugu, bada?
11 Harek ihardesten zioten:
–Bi soineko dituenak ez duenarekin parteka ditzala, eta jatekoa duenak berdin egin beza.
12 Zergalari  batzu ere etorri ziren bataiatzera eta erran zioten:
–Irakasle jauna, zer egin behar dugu?
13 Harek ihardetsi:
–Nehori ez galdegin manatua zaizuena baino gehiago.
14 Soldadu batzuk ere galdatu zioten:
–Eta guk, zer egin behar dugu?
Harek ihardetsi:
–Nehori deusik ez ken indarkeriaz, ez nehor sala gezurrez; duzuen soldatarekin aski bekizue.
15 Herria beha zagon, eta denak beren baitan ari ziren Joanes ez ote zen Mesias. 16 Joanesek deneri erran zioten: «Nik urez bataiatzen zaituztet, bainan badator ni baino indartsuago dena, eta ni ez naiz on haren oinetako lokarrien laxatzeko ere; harek Izpiritu Sainduz eta suz bataiatuko zaituzte. 17 Eskuetan dauka bahea bere larrainaren garbitzeko eta ogi bihia bere selaururat biltzeko; lastoa, berriz, itzaltzen ez den suan erreko du».
18 Holako beste ainitz deien bidez mezutzen zion berriona herriari. 19 Bainan Joanesek Herodes  buruzagia gaitzetsi zuen bere anaiaren emazte Herodiadarekin juntatu zelakotz eta egin zituen tzarkeria guziengatik. 20 Gainerat Herodesek hau ere egin zuen: Joanes preso sartu.
Jesusen arbasoak. Jesusek debrua garaitu ( 3,21–4,13)
21 Herri guzia bataiatzen ari zela  3,21 bataiatzen ari zela: Hunela ere konpreni daiteke: bataiatua izan zenean. eta Jesus ere bataiaturik otoitzean zagola, zerua zabaldu zen, 22 eta Izpiritu Saindua gainerat jautsi zitzaion gorputz itxuran, uso bat bezala. Eta zerutikako mintzo bat entzun zen : «Zu zaitut neure seme maitea, zu zaitut atsegin  3,22 zu zaitut atsegin: Zenbait eskuizkribu zaharrek hunela diote: nik, gaur, sortu zaitut (Sal 2,7). ».
Jesusen sorterroa  3,23 Jesusen sorterroa: Matiuren sorterroa (genealogia) Abrahamekin hasi eta Jesusekin bururatzen da; Luk, aldiz, Jesusekin hasi eta Adameraino doa, hola Jesusek gizadi osoarekin duen lotura argitan emanez. (Mt 1,1-17)
23 Jesusek hogeita hamar bat urte zituen, hasi zenean, eta jendearen ustetan Josepen semea zen; Josep, berriz, Elirena, 24 hau Matatena, hau Levirena, hau Melkirena, hau Janairena, hau Josepena, 25 hau Matatiasena, hau Amosena, hau Nahumena, hau Heslirena, hau Nagairena, 26 hau Maatena, hau Matatiasena, hau Semeinena, hau Josekena, hau Jodarena, 27 hau Joananena, hau Resarena, hau Zorobabelena, hau Salatielena, hau Nerirena, 28 hau Melkirena, hau Adirena, hau Kosamena, hau Elmadamena, hau Errena, 29 hau Jesusena, hau Eliezerrena, hau Jorimena, hau Matatena, hau Levirena, 30 hau Simeonena, hau Judarena, hau Josepena, hau Jonamena, hau Eliakimena, 31 hau Melearena, hau Menarena, hau Matatarena, hau Natanena, hau Davidena, 32 hau Jeserena, hau Jobedena, hau Boozena, hau Salarena, hau Naasonena, 33 hau Aminadabena, hau Adminena, hau Arnirena, hau Esromena, hau Faresena, hau Judarena, 34 hau Jakobena, hau Isaakena, hau Abrahamena, hau Tararena, hau Nahorrena, 35 hau Serukena, hau Ragaurena, hau Falekena, hau Eberrena, hau Salarena, 36 hau Kainamena, hau Arfaksadena, hau Semena, hau Noerena, hau Lamekena, 37 hau Matusalarena, hau Henokena, hau Jaretena, hau Maleleelena, hau Kainamena, 38 hau Enosena, hau Setena, hau Adamena, eta hau Jainkoarena.
4
1 Jesus Izpiritu Sainduz  4,1 Izpiritu Saindua: Luk da bereziki Izpiritu Sainduaren ebanjelaria. Maiz aipatzen du Izpirituaren eragina, bai Jesusi dagokionaz (ik. 1,35; 4,1.14.18; 10,12; 24,49), bai fededunari (ik. 11,13; 12,10-12), eta bai Elizari ere (ik. Apostoluen Egintzak). betea itzuli zen Jordanetik.
Izpirituak eremanik, basamortuan egon zen 2 berrogei egunez, debruak tentatzen zuela. Egun heietan deusik ez zuen jan; eta iragan zirenean, gose zen. 3 Debruak erran zion, orduan:
–Jainkoaren seme bazira, errozu harri huni ogi bilaka dadin.
4 Jesusek ihardetsi:
–Idatzia duk: Jendea ez da ogiz bakarrik biziko  .
5 Orduan, debruak gorago ereman zuen, munduko erresuma guziak erakutsi ziozkan bat-batean, 6 eta erran zion:
–Botere hori guzia eta erresuma horien aintza emanen dauzut, nere eskuetan ezarria izan baita, eta nik nahi dutanari emaiten. 7 Beraz, nere aitzinean ahuspekatzen bazira, dena zure izanen da.
8 Jesusek ihardetsi:
–Idatzia duk: Zeure Jainko Jaunaren aitzinean ahuspeka zaite eta hura bakarrik adora zazu  .
9 Orduan, Jerusalemerat ereman zuen debruak, tenpluaren kaskoan ezarri, eta erran zion:
–Jainkoaren seme bazira, bota zeure burua hemendik beheiti, 10 idatzia baita: Bere aingerueri manu emanen diote zu zaintzeko, 11 bai eta ere: Eskuetan eremanen zaituzte, oinaz harririk jo ez dezazun  .
12 Bainan Jesusek ihardetsi:
–Errana duk: Ez tenta Jauna, zeure Jainkoa  .
13 Orduan, Jesus gisa guziez tentaturik, debrua urrundu zen, tenorea etorri arte  4,13 tenorea etorri arte: tenore hori pasionea izanen da, debrua Jesusi oldartuko zaion orena (ik. 22,3.53). .
14 Jesus, Izpirituaren indarrez, Galilearat itzuli zen, eta inguru hartan guzian zabaldu zen haren berri. 15 Hango sinagogetan irakasten zuen, denek goresten zutela.
16 Nazareterat  4,16 Nazaret: H.h., Nazara, herri beraren beste izen bat. joan zen, hazia izan zen herrirat, eta sabatokari sinagogan sartu zen, ohi zuen bezala, eta irakurgaiaren egitera xutitu. 17 Isaias profetaren liburua eman zioten. Liburua zabaltzean, hitz hauek idatzirik aurkitu zituen:
18 Jaunaren Izpiritua gainean dut,
sagaratu nauelakotz.
Igorri nau behartsueri berrionaren mezutzera,
presoeri librantzaren
eta itsueri ikusmenaren oihukatzera,
zapatuen libratzera,
19 Jaunak ongi etorri eginen duen
urtearen oihukatzera  4,19 Jaunak ongi etorri eginen duen urte hori jubilau urtea da, 50 urte guziz egiten zena (Lv 25, 10–13) // Is 61, 1–2. .
20 Liburua hetsi, laguntzaileari eman eta jarri zen; sinagogan denak hari zauden, begiak landaturik. 21 Eta erraiten hasi zitzaioten:
–Gaur bete da idatzia den hau, entzun duzuenentzat.
22 Denak Jesusen alde mintzo ziren eta haren ele miragarriez harriturik zauden. Eta zioten:
–Hau ez ote da Josepen semea? 23 Orduan, Jesusek erran zioten:
–Hain segur, erran-zuhur hau aterako dautazue: «Medikua, senda zeure burua». Egizkizu hemen, zeure herrian, Kafarnaumen gertatu omen diren guziak.
24 Erran zuen ere:
–Egiaz diozuet: ez da profetarik bere herrian ongi etorri egiten zaionik. 25 Bai, egiaz diozuet: ainitz alarguntsa bazen Israelen Eliasen denboran, hiru urte eta sei hilabetez euririk egin ez zuelarik, lurralde osoan gosete handia izan baitzen; 26 halere, Jainkoak ez zuen Elias heietarik nehorenganat igorri, baizik Sareptako alarguntsa  batenganat, Sidoneko herrialdean. 27 Eta legendun ainitz bazen Israelen Eliseo profetaren denboran; halere, ez zen heietarik nehor garbitua izan, Naaman  siriarra baizik.
28 Sinagogan denak haserre gorrian jarri ziren hori entzutearekin. 29 Eta, jeikirik, Jesus herritik haizatu eta herria eraikia zen mendiaren hegi baterat ereman zuten, handik beheiti aurtikitzeko. 30 Bainan Jesus heien artetik iragan eta bere bidean joan zen.
Jesusek nagusitasunez predikatzen eta sendatzen ( 4,31–5,16)
Jesusek debruduna sendatu. Jesusen hitzaren nagusitasuna (Mk 1,21-28)
31 Jesus Galileako herri baterat, Kafarnaumerat, jautsi eta jendeari irakasten ari zen sabatokari. 32 Haren irakaspenaz harriturik zagon jendea, nagusitasunez hitzegiten baitzuen. 33 Bazen sinagogan izpiritu gaixto batek hartu  4,33 izpiritu gaixto batek hartu: H.h., debru lohi baten izpiritua zaukan. Izpiritu gaixtoa-ri buruz, ik. Mk 1,23 oh. gizon bat. Oihu ozenez erran zuen:
34–Hor ba! Zer behar duzu gutarik, Nazareteko Jesus? Gure galtzera etorria ote zira? Badakit nor ziren: Jainkoaren Saindua.
35 Jesusek larderiatu zuen:
–Ago ixilik, eta gizon hortarik atera hadi!
Debruak jendeen arterat aurtiki zuen gizona, eta batere kalterik egin gabe atera zen hartarik. 36 Ikaran gelditu ziren denak, elkarri erranka:
–Zer da hau? Izpiritu gaixtoeri nagusitasunez eta indarrez manatzen diote, eta horiek ateratzen!
37 Haren omena herrialde hartako bazter guzietarat zabaldu zen.
38 Jesus sinagogatik joan eta Simonen etxean sartu zen. Simonen amaginarreba sukar handi batek zaukan, eta harentzat zerbait egiteko galdatu zioten. 39 Orduan, harenganat ukurturik, sukarra larderiatu zuen, eta sukarrak hura utzi; amaginarreba jeiki zen berehala eta zerbitzatzen hasi zitzaioten.
40 Eguzkia sartzean, eriak bazituzten guziek, edozoin gaitzetakoak, Jesusi ekarri ziozkaten; eta harek, bakotxari eskuak gainean ezarriz, sendatu zituen. 41 Ainitzenganik debruak ere ateratzen ziren, oihuka: «Jainkoaren semea zira».
Jesusek larderiatzen zituen eta mintzatzera ez uzten, baitzakiten Mesias zela.
42 Argitu zuenean, Jesus herritik atera eta bazterleku baterat joan zen. Jendeak bila zabilzkion; aurkiturik, atxiki nahi zuten, heienganik urrunt ez zadin. 43 Bainan harek erran zioten: «Beste herrieri ere Jainkoaren erregetzaren berriona mezutu behar diotet, hortako igorri bainau Jainkoak».
44 Eta Judeako  4,44 Judea: Ik. 1,5 oh. Eskuizkribu ainitzek Galilea diote (ik. Mk 1,39). sinagogetan oihukatzen zuen berriona.
5
1 Behin, Jesusek jendea gainean zuen, Jainkoaren hitza entzuteko, bera Genesareteko laku-bazterrean zagola. 2 Bi untzi ikusi zituen laku-bazterrean: arrantzaleak untzitik jautsi eta sareen garbitzen ari ziren. 3 Simonena zen untzi baterat iganik, leihorretik pixka bat urruntzeko galdegin zion Jesusek; gero, jarri eta jendearen irakasten ari izan zen untzitik. 4 Mintzatzetik gelditu zenean, Simoni erran zion:
–Zoazi ur barnarat eta heda sareak arrantzarako.
5 Simonek ihardetsi:
–Irakasle, gau guzian eginahalak egin eta deusik ez dugu atzeman; bainan, zure erranean, sarea hedatuko dut.
6 Hala egin zuten, eta arrainketa gaitza harrapatu; sareak urratzen ari zitzaizkioten. 7 Beste untziko laguneri keinu egin zieten laguntzera etortzeko; etorri ziren eta bi untziak hondatzerainokoan bete zituzten. 8 Hori ikustearekin, Simon Petri Jesusen oinetarat erori zen, erranez:
–Urrunt zaite nereganik, Jauna, bekataria bainaiz!
9 Alabainan, izituak ziren hura eta harekilako guziak, holako arrainketa harturik, 10 halaber Petriren lagun Jakobe eta Joani Zebedeoren semeak. Bainan Jesusek Simoni erran zion:
–Ez beldur izan, hemendik aitzina jende arrantzale izanen zira.
11 Untziak leihorrerat atera zituzten eta, denak  5,11 denak: Lukek bakarrik ohartarazten du hemen, 5,28an bezala, dizipuluak denak utzi behar dituela Jesusi jarraikitzeko. Osoki uko egin behar dela, Luken ebanjelioaren berezitasun bat da (ik. 14,33 eta 14,26 oh.). utzirik, jarraiki zitzaizkion.
12 Behin, Jesus herri horietarik batean zela, horra gizon bat legenez estalia. Jesus ikustean, ahuspez erori eta otoizka hasi zitzaion:
–Jauna, nahi baduzu, garbitzen ahal nauzu.
13 Jesusek eskua luzatu eta hunki zuen, erranez:
–Nahi dut, izan zaite garbitua.
Berehala legenak utzi zuen.
14 Jesusek nehori ez erraiteko manatu zion:
–Zoazi, apezari ager zaite, eta eskaint zure garbitzearen ordainez Moisek manatua, froga bat ukan dezaten  .
15 Gero eta gehiago hitzegiten zen Jesusez, eta jendalde handiak biltzen ziren haren entzuteko eta beren gaitzetarik sendatuak izaiteko. 16 Jesus, aldiz, bazterlekuetarat joaiten zen otoitz egitera.
17 Behin, Jesus irakasten ari zen eta baziren han farisau eta lege-irakasle batzu, Galileako herri guzietarik, Judeatik eta Jerusalemdik etorriak. Jaunaren indarrak erien sendatzea emaiten zion. 18 Eta horra gizon batzu, parlesiatu bat ohatila batean ekartzen zutenak; barnerat sartu nahi zuten, Jesusen aitzinean ezartzeko. 19 Jendetzeagatik ez baitzuten aurkitzen nundik sar, teilaturat igan eta, teilak bazterturik, bere ohatilarekin jautsi zuten erdi-erdirat, Jesusen aitzinerat. 20 Heien fedea ikustearekin, Jesusek erran zuen:
–Gizona, barkatuak zaizkizu bekatuak.
21 Lege-irakasleak eta farisauak gogoetaka hasi ziren: «Nor da blasfemioka ari den hori  5,21 blasfemioka ari den hori: Erran nahi baita, bere burua Jainkoaren pare ezartzen duen hori. ? Nork barka dezazke bekatuak Jainkoak bakarrik baizik?» 22 Bainan Jesusek heien gogoetak jakinik, erran zioten:
–Zergatik dituzue gogoeta horiek zihauren baitan? 23 Zer da errexago, erraitea «Barkatuak zaizkizu bekatuak» ala erraitea «Jeiki eta ibil zaite»? 24 Orai jakinen duzue gizonaren semeak baduela mundu huntan bekatuen barkatzeko ahala.
Eta parlesiatuari erran zion:
–Zuri diozut: jeiki, har zeure ohatila eta zoazi etxerat.
25 Ordu berean, parlesiatua heien aitzinean xutiturik, etzana zagon ohatila hartu eta etxerat joan zen Jainkoa goretsiz. 26 Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten. Beldurra sartua zuten, ziotela: «Gauza miresgarriak ikusi ditugu gaur».
27 Gero, atera zen Jesus eta Levi izeneko zergalari  bat ikusi zuen, zerga  biltzeko mahaian jarririk, eta erran zion:
–Jarraik neri.
28 Denak utzirik, xutitu eta jarraiki zitzaion.
29 Levik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean. Heiekin jende ainitz bazen mahaian, zergalari eta beste. 30 Farisau eta heien lege-irakasleak marmarika ari zitzaizkioten dizipulueri, erranez:
–Zergatik jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin  ?
31 Jesusek ihardetsi zioten:
–Ez dira osagarrian direnak mediku beharretan, baizik eriak; 32 ez naiz jende zuzeneri dei egitera etorria, baizik bekatarieri, bihozberri daitezen.
33 Orduan, heiek Jesusi erran zioten:
–Joanesen dizipuluek maiz barur  eta otoitz egiten dute; berdin farisauenek ere; zureak, aldiz, jan eta edan ari dira.
34 Jesusek erran zioten:
–Ezteiliarreri barur eginarazten ahal ote diozuete, jaun ezkonberria berekin dutelarik? 35 Etorriko dira, bai, jaun ezkonberria kenduko zaioten egunak; orduan barur eginen dute, egun heietan.
36 Parabola hau ere erran zioten:
–Nehork ez dio soineko berriari puska bat urratzen soineko zaharraren petatxatzeko; bestela, berria urratzeaz gain, berriari kendu puska ez doakio zaharrari. 37 Zahagi zaharretan ere ez du nehork arno berririk ezartzen; bestela, arno berriak zartaraziko ditu zahagiak, arnoa ixuriko da eta gal izanen dira zahagiak. 38 Ez! Arno berria zahagi berrietan ezarri behar da. 39 Arno zaharretik edan eta nehork ez du berritik nahi. Erraiten du: «Zaharra hobea da».
6
1 Sabato  egun batez, Jesus ogi alorretan barna zoan. Eta dizipuluek, ogi-buruak hartu eta eskutan bihiturik, jaten zituzten. 2 Farisau batzuk erran zuten:
–Zergatik egiten duzue sabatokari haizu ez dena  ?
3 Jesusek ihardetsi zioten:
–Ez ote duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta haren lagunak gosetu ziren batez? 4 Nola Jainkoaren etxean sarturik, Jaunari eskaini ogiak hartu eta heietarik jan zuen, eta bere laguneri ere eman, ogi horien jatea bakarrik apezeri haizu zaiotelarik.
5 Eta erran zioten ere:
–Sabatoaren nagusi da gizonaren semea.
6 Beste sabato egun batez, sinagogan sartu zen Jesus eta irakasten hasi. Bazen han eskuineko eskua eiharra zuen gizon bat. 7 Lege-irakasle eta farisauak barrandan zagozkion ea sabatokari sendatuko ote zuen; salatzekoa nahi zuten aurkitu. 8 Jesusek heien gogoeten berri bazakien. Gizon esku-eiharrari erran zion:
–Jeiki, eta zaude xutik erdian.
Hura jeiki eta xutik egon zen. 9 Jesusek erran zioten:
–Galdegiten dauzuet: sabatokari haizu dena, ongia egitea da ala gaizkia egitea, bizia salbatzea ala galtzera uztea?
10 Eta inguruan guzieri behatzen ziotela, gizonari erran zion:
–Luza eskua.
Egin zuen, eta sendatu zitzaion.
11 Heiek beren onetik atera ziren, eta Jesusi zer eginen zioten hasi ziren beren artean.
Jainkoaren erregetzaz hitzaldia ( 6,12-49)
12 Egun heietarik batez, Jesus mendirat joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean pasatu zuen gaua. 13 Argitu zuenean, dizipulueri dei egin eta heietarik hamabi hautatu zituen, eta apostolu izena eman zioten: 14 Simon –huni Petri eman zion izena–, hunen anaia Andre, Jakobe, Joani, Filipe, Bartolome, 15 Matiu, Tomas, Jakobe Alfeoren semea, Simon –Zelota  deitua–, 16 Judas Jakoberen semea, eta Judas Iskariot  –Jesus salduko zuena–.
17 Jesus dizipuluekin menditik jautsi eta zelai batean gelditu zen. Dizipuluetarik ainitzak han zituen, bai eta jendeketa handia ere, Judea osotik, Jerusalemdik, Tir eta Sidoneko  itsasaldetik etorria 18 haren entzutera eta beren gaitzetarik sendatzera. Izpiritu gaixtoek oinazetan zauzkatenak sendatzen ziren. 19 Jende guziak Jesus hunki nahi zuen, denak sendatzen zituen halako indar bat baitzarion.
20 Dizipulueri so, Jesusek erran zuen:
–Dohatsu zuek, behartsuak  6,20 behartsuak: Matiuk bihotzez behartsu dion tokian, Lukek behartsu dio, lurreko ontasunen gabezia adiaraziz. Pasarte huntan guzian, egoera errealak hartzen dira konduan, ez jarrera izpiritualak bakarrik. , zuena baita Jainkoaren erresuma.
21 Dohatsu zuek, orai gose zireztenak, Jainkoak asea emanen baitauzue.
Dohatsu zuek, orai nigarretan zireztenak, irri eginen baituzue.
22 Dohatsu zuek, jendeek hastiatzen, baztertzen, laidostatzen eta belzten zaituztetenean gizonaren semeagatik. 23 Bozkarioz jauzi egizue orduan, handia baita zuen saria zeruan; alabainan, gauza bera egiten zieten profeteri horien arbasoek.
24 Bainan, dohakabe zuek, aberatsak, zuen gozoa hartua baituzue!
25 Dohakabe zuek, orai asean zireztenak, gose izanen baitzirezte!
Dohakabe zuek, orai irri egiten duzuenak, doluan eta nigarretan izanen baitzirezte!
26 Dohakabe zuek, jende guzia zuetaz ongi mintzo denean; alabainan, horien arbasoek gauza bera egiten zieten sasiprofeteri !
27 Bainan zueri, neure entzuleeri, erraiten dauzuet: maita zihauren etsaiak, egin ongia hastio zaituzteneri, 28 benedika madarikatzen zaituztenak, otoitz egin zuetaz gaizki erranka ari direnen alde.
29 Matela batean jotzen zaituenari eskaint bestea ere; soingainekoa kentzen dauzunari, ez uka soinekoa ere. 30 Eskatzen dauzunari emozu, eta zeurea kentzen dauzunari, ez gibelerat galdegin. 31 Eta besteek zueri egitea nahi duzuena, hura bera egizue besteeri.
32 Maite zaituztenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere beren maitatzaileak maite dituzte. 33 Eta ongia egiten dauzueteneri bakarrik egiten badiozuete ongia, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere berdin egiten dute. 34 Eta ordaina emanen dauzueteneri bakarrik prestatzen badiozuete, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere bekatarieri prestatzen diete, beste hainbeste ukaitekotan. 35 Ez! Zuek, maita zihauren etsaiak, egin ongia eta presta ordainaren beha egon gabe: handia izanen da zuen saria eta Goi-goikoaren seme-alaba izanen zirezte, ona baita, hura, eskergabeentzat eta gaixtoentzat. 36 Urrikalkorrak izan zaitezte, zuen Aita urrikalkorra  6,36 urrikalkorra: Mt 5,48ko guziz onaren tokian Lukek urrikalkor dio. Urrikalmendua Lukek biziki gogoko duen gaia da (15, 11). den bezala.
37 Ez jujearena egin, eta Jainkoak ere ez zaituzte jujatuko; ez kondena, eta ez zaituzte kondenatuko; barka, eta barkatuko dauzue; 38 emazue, eta emanen dauzue: neurri bat ona, tinkatua, inarrosia, altzorat gaindika emana. Ezen zoin neurriz neurtzen duzuen, hartaz beraz neurtuko dauzue Jainkoak.
39 Eta parabola bat ere erran zioten:
–Itsuak itsua gida ote dezake? Ez ote dira biak zilorat eroriko? 40 Dizipulua ez da irakaslea baino gehiago, bainan ongi eskolatu ondoan, irakaslea bezala izanen da.
41 Zergatik behatzen diozu anaiaren begiko lasto-izpiari eta zeure begiko ernaiari ez ohartzen? 42 Nolaz erran dezokezu anaiari: «Anaia, utz nezazu begian duzun lasto-izpiaren ateratzera», zuk zeurean duzun ernaia ikusten ez duzularik? Lausoa! Ken lehenik ernaia zeure begitik, eta orduan ikusiko duzu garbi, anaiaren begiko lasto-izpiaren ateratzeko.
43 Zuhaitz onak ez du fruitu eririk emaiten, ez eta zuhaitz eriak fruitu onik. 44 Zuhaitz bakotxa bere fruitutik ezagutzen da; ez da pikorik biltzen elorrietan, ez eta mahatsik sasietan. 45 Ona denak ona ateratzen du bere bihotzeko gordailu onetik, eta gaixtoak gaitza bere gordailu gaixtotik; ahoa bihotzaren gainditik mintzo baita.
46 Zergatik deitzen nauzue «Jauna, Jauna», eta erraiten dauzuetana ez egiten? 47 Erakutsiko dauzuet noren idurikoa den nereganat etorri, nere hitzak entzun eta betetzen dituena: 48 etxea eraiki duen gizona iduri du; lurra zilatu du barna, eta oinarriak harrokaren gainean ezarri. Uholdea etorri eta ur-burrustek etxea zafratu dute, bainan ezin izan dute kordokatu, ongi egina baita. 49 Entzuten bai, bainan egiten ez duena, berriz, etxea lurraren gainean, oinarririk gabe, eraiki duen gizonaren idurikoa da. Ur-burrustek zafratu dute, eta berehala erori da, eta dena porroskatu.
Jainkoaren erregetza etorri delako ezaugarriak ( 7,1-50)
7
1 Herriari egin bere hitzaldia bururaturik, Jesus Kafarnaumen sartu zen.
2 Ehuntari batek bazuen esklabo bat eri, hilzorian, biziki maite zuena. 3 Jesusen berri entzunik, judu-buruzagi batzu igorri ziozkan, esklaboaren sendatzera etor zadin galdegiteko. 4 Jesusenganat heldurik, artoski otoiztu zuten:
–Merezi du hori egin diezozun, 5 maite baitu gure herria, eta harek eraiki dauku sinagoga.
6 Jesus heiekin joan zen. Etxerat hurbilduxea zela, ehuntariak adiskide batzu igorri ziozkan erraitera:
–Jauna, ez zaitela neka, ez bainaiz on nere etxean sar zaiten. 7 Horrengatik, neure burua ez naukan gai zureganat joaiteko; errazu hitz bat, eta mutila sendatuko zait. 8 Nik ere, beste norbaiten esku izanagatik, soldaduak baditut ene peko, eta bati erraiten diot: «Hail», eta badoa, beste bati: «Haugi», eta etortzen da, eta neure esklaboari: «Hau egizak», eta egiten du.
9 Hori entzutearekin, xoratua egon zen Jesus, eta jarraikitzen zitzaion jendearenganat itzulirik, erran zion: «Nik diozuet: Israelen ere holako federik ez dut aurkitu».
10 Etxerat itzuli zirenean, mandatariek esklaboa sendaturik aurkitu zuten.
Alarguntsaren semea piztu
11 Gero, Nain  7,11 Nain: Galilea hegoaldean zen herri ttipia. izeneko herri baterat joan zen Jesus, bere dizipuluak eta jende ainitz lagun zituela. 12 Herriko aterat hurbildu zenean, hil bat, ama alarguntsa baten seme bakarra, ehorztera zeramaten. Herriko jendeketa handia amarekin zoan. 13 Hau ikustean, Jauna urrikaldu zitzaion eta erran zion: «Ez nigar egin».
14 Hurbildurik, kutxa hunki zuen, eta hilketariak gelditu ziren. Orduan erran zuen: «Mutiko gaztea, nik diozut: iratzar zaite!»
15 Hila jarri zen eta elaka hasi, eta Jesusek amari eman zion. 16 Beldurrak hartu zituen denak, eta Jainkoa goresten zuten, erranez: «Profeta handi bat atera da gure artean»; bai eta ere: «Jainkoa bere herriaren salbatzera etorri da  7,16 salbatzera etorri da: H.h., bisitatu du; salbamen-bisita da. ».
17 Judea osoan eta inguruko lurralde guzian zabaldu zen gertakari hunen berri.
Joanes Bataiatzailearen galdea eta Jesusen errepostua (Mt 11,2-19)
18 Horiek guziak Joanesi kondatu ziozkaten bere dizipuluek, eta harek, bere dizipuluetarik biri dei eginik, 19 Jaunarenganat igorri zituen galdatzera:
–Zu ote zira «Etortzekoa  », ala beste baten beha egon behar dugu?
20 Harenganatu zirenean, gizon heiek erran zioten:
–Joanes Bataiatzaileak igorri gaitu zuri galdatzera: Zu ote zira «Etortzekoa» ala beste baten beha egon behar dugu?
21 Ordu berean, gaitz, eritasun eta izpiritu gaixtoetarik ainitz jende sendatu zuen Jesusek, eta itsu ainitzeri ikustea eman zioten. 22 Gero, mezularieri ihardetsi zioten:
–Zoazte Joanesi erraitera zer ikusi eta entzun duzuen: itsuek ikusten dute eta mainguak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta elkorrek entzuten dute, hilak pizten dira eta behartsueri berriona mezutua zaiote. 23 Eta dohatsua nitan sinestea utziko ez duena  7,23 Eta zoriontsua... ez duena: H.h., Eta zoriontsua nitaz eskandalizatuko ez dena. Ik. Mk 6,3 oh. !
24 Joanesen mezulariak joan zirenean, Jesus jendeari Joanesez erraiten hasi zen:
–Zeren ikustera joan zirezte basamorturat? Haizeak higika derabilan kanabera baten? 25 Zeren ikustera joan zirezte, bada? Soineko apainez jantzia den gizon baten? Soineko ederretan aberaski bizi direnak errege-jauregietan dira. 26 Zeren ikustera joan zirezte, bada? Profeta baten? Bai, nik diozuet, eta profeta baino gehiago den baten. 27 Hartaz da idatzia Liburu Sainduan: Horra, neure mezularia zure aitzinean igortzen dut; harek bidea prestatuko du zure aitzinean  . 28 Nik diozuet, emazteetarik sortuetan Joanes baino  7,28 Joanes baino: Eskuizkribu ainitzek profeta hitza sartu dute hemen. handiagorik ez da; halere, Jainkoaren erresumako ttipiena ere hura baino handiagoa da.
29 Hura entzunik herri osoak, bai eta zergalariek ere, onartu dute Jainkoa zuzena dela, eta Joanesen eskutik bataiatu dira. 30 Bainan, farisau eta lege-gizonek arbuiatu dute heieri buruzko Jainkoaren nahia, eta Joanesen eskutik ez dira bataiatu.
31 Oraiko jendeak noren idurikoak direla erranen dut? Nor iduri dute? 32 Plazan jarririk dauden haurren idurikoak dira, elkarri oihuka ari direnak: «Xirula jo dauzuegu eta zuek ez dantzatu; hil-kantuak eman ditugu eta zuek nigarrik ez egin».
33 Alabainan, etorri da Joanes Bataiatzailea, ogirik jaten eta arnorik edaten ez duena, eta diozue: «Debruak hartua da». 34 Etorri da gizonaren semea, jaten eta edaten duena, eta diozue: «Hori tripoia eta mozkorra, zergalari eta bekatarien adiskidea!» 35 Bainan Jainkoa onartzen duten guziek  7,35 onartzen duten guziek: H.h., haren seme-alaba guziek. aitortzen dute haren zuhurtzia zuzena dela.
Farisaua eta emazte bekatari barkatua
36 Farisau batek Jesus jatera gomitatu zuen. Joan zen Jesus farisauaren etxerat eta mahaian jarri. 37 Herri hartan bazen emazte bat bekatari bezala ezagutua. Jakinik Jesus farisauaren etxeko mahaian zela, harat joan zen, untzi bat usaingozorekin. 38 Jesusen gibelean, oinen ondoan  7,38 oinen ondoan: Lehengo ohiduren arabera, gomitatuak erdietzanik egoiten ziren mahaiaren aitzinan. jarri zen nigarretan, eta oinak nigarrez bustitzen hasi zitzaion; gero, bere ileez xukatu eta musu emanez, usaingozoz gantzutzen ziozkan.
39 Hori ikustearekin, gomitatu zuen farisauak bere baitan egin zuen: «Hau profeta balitz, balakike nor eta zer den hunkitzen duen emazte hori: bekataria».
40 Jesusek erran zion:
–Simon, badauzut zerbait erraiteko.
Harek ihardetsi:
–Errazu, Irakasle jauna.
41–Diru-prestatzaile batek bi zordun bazituen: batek bostehun denario zor ziozkan eta besteak berrogeita hamar. 42 Ordaintzekorik ez baitzuten, bieri barkatu zioten. Bietarik zoinek du gehienik maitatuko?
43 Simonek ihardetsi:
–Gehienik barkatu zaionak, nik uste.
Jesusek erran zion:
–Xuxen diozu.
44 Eta, emazteari buruz itzulirik, Simoni erran zion:
–Ikusten duzu emazte hau? Zure etxean sartu naizenean, oinen garbitzeko urik ez dautazu eman; hunek, aldiz, bere nigarrez busti dauzkit oinak eta ilez xukatu. 45 Musurik ez dautazu eman; hau, aldiz, sartu denetik  7,45 sartu denetik: Eskuizkribu gehienek sartu naizenetik diote, nahiz eta hau testuinguruari ez doakion. , gelditu gabe oineri musuka ari zait. 46 Ez dautazu bururat oliorik ixuri; hunek, aldiz, oinetarat usain gozoa ixuri daut. 47 Horrengatik, erraiten dauzut: bekatu ainitz egin du, bainan hainbesteko maitasuna erakutsi badu, barkatuak zaizkiolako seinalea da; guti barkatzen zaionak maitasun guti erakusten du.
48 Eta emazteari erran zion: «Barkatuak zaizkizu bekatuak».
49 Mahaikideak beren baitan erraiten hasi ziren: «Nor da bekatuak ere barkatzen dituen hau?»
50 Jesusek emazteari erran zion: «Zeure fedeak salbatu zaitu; zoazi bakean».
Mezua nola hartua den ( 8,1-21)
Jesusekin zoan taldea
8
1 Gero, hiriz hiri eta herriz herri ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren berriona oihukatuz eta mezutuz. Berekin zituen Hamabiak, 2 bai eta izpiritu gaixtoetarik eta gaitzetarik sendatuak izan ziren emazte batzu ere  : Magdalako Maria –hunen baitarik zazpi debru atera baitziren–, 3 Joana –Herodesen etxegizon Kusaren emaztea–, Zuzana eta beste ainitz, beren ontasunez Jesus eta haren dizipuluak  8,3 Jesus eta haren dizipuluak: Eskuizkribu ainitzek Jesus bakarrik aipu dute. laguntzen zituztenak.
4 Herri guzietarik etorri jendalde handia bildu zitzaion batez, Jesusek parabola hau erran zioten: 5 «Behin, ereilea bere haziaren ereitera atera zen. Ereitean, hazi batzu bidebazterrerat erori eta zangopilatuak izan ziren, eta xoriek jan zituzten. 6 Beste batzu harrietarat erori ziren, eta sortu orduko eihartu, urik ez baitzuten. 7 Beste batzu elorrien arterat erori ziren, eta elorriek, heiekin batean handiturik, ito zituzten. 8 Beste batzu lur onerat erori ziren; sortu eta fruitu eman zuten, bateko ehun».
Hori erranik, Jesusek oihu egin zuen:
«Beharririk baduenak entzuteko, entzun beza».
9 Orduan, parabola horrek zer erran nahi zuen galdatu zioten dizipuluek. 10 Jesusek erran zioten:
–Zueri emana zaizue Jainkoaren erresumako misterioen ezagutzea; gaineratekoeri, aldiz, parabolaka hitzegiten zaiote. Hola, ikusten dute, bainan ez dira ohartzen; entzuten dute, bainan ez konprenitzen  .
11 Horra parabolak zer duen erran nahi: Hazia Jainkoaren mezua da. 12 «Bide-bazterra» bezalakoak, hauek dira: mezua entzuten dutenak, bainan debrua etortzen zaiote eta bihotzetik mezua kentzen, sinetsi eta salba ez daitezen. 13 «Harriak» bezalakoak, hauek dira: mezua entzutean, bozkarioz hartzen dutenak; bainan errorik gabeak dira: behin sinesten dute, eta tentaldia etortzean uko egiten. 14 «Elorrien artea» bezalakoak, hauek dira: mezua entzuten dutenak, bainan bidean, biziko griņa, aberastasun eta atseginen artean itoak, zohitzeraino ez dira heltzen. 15 «Lur ona» bezalakoak, hauek dira: mezua bihotz on eta zabalez entzunik, beren baitan atxiki eta iraupenez fruitu emaiten dutenak.
16 Nehork ez du argia piztu eta untzi batez estaltzen edo ohapean ezartzen; argimutilaren gainean ezartzen da, sartzen direnek argia ikus dezaten. 17 Ezen ez da deus gorderik agertuko ez denik, ez eta deus estalirik jakin eta argitaratu behar ez denik. 18 Kasu nola entzuten duzuen; ezen duenari emanen zaio, eta ez duenari, bere ustez duena ere kenduko.
19 Jesusi joan zitzaizkion bere ama eta anaiak  , bainan jendearen jendeaz ezin hurbildua zuten. 20 Eta jakinarazi zioten:
–Ama eta anaiak hor dituzu kanpoan, zu ikusi nahiak.
21 Jesusek ihardetsi zioten:
– Jainkoaren mezua entzun eta betetzen dutenak, heiek ditut ama eta anaiak.
Dizipuluen aitzinean ezaugarriak eta Hamabien igortzea ( 8,22–9,17)
22 Behin Jesus untzi baterat igan zen bere dizipuluekin eta erran zioten: «Goazen lakuaz bestalderat». Eta abiatu ziren.
23 Zoatzilarik, Jesus lokartu zen. Haize zirimola batek jo zuen lakua; untzia urez betetzen ari zitzaioten eta hirriskuan ziren. 24 Jesusenganat hurbildurik, dizipuluek iratzartu zuten, erranez:
–Irakasle, irakasle! Galtzen ari gira!
Iratzarturik, Jesusek haizea eta uhainak larderiatu zituen; gelditu ziren eta osoki jabaldu. 25 Orduan, dizipulueri erran zioten:
–Nun duzue fedea?
Beldurtu ziren eta harriturik egon, elkarri ziotela: «Nor dugu hau, haizeari eta urari manatu eta heiek obeditzeko?»
26 Galilearen parrean den Gerasatarren  8,26 Gerasatarren: Ik. Mk 5,1 oh. Zenbait eskuizkribuk gergesearren edo gadaratarren diote. lurralderat heldu ziren. 27 Jesus leihorrerat jaustean, herriko gizon bat, debruek hartua, etorri zitzaion biderat; aspalditik soinekorik gabe zabilan, eta ez zen etxean bizi, hilobietan baizik. 28 Jesus ikustearekin, oihu egin zuen, haren aitzinerat erori eta mintzo ozenez erran:
–Zer behar duzu nitarik, Jesus, Goigoiko Jainkoaren seme? Otoi, ez nezazula oinazetan ezar!
29 Alabainan, Jesusek izpiritu gaixtoari manatua zion gizon hartarik ateratzeko. Ezen ainitzetan debruak hartzen zuen, eta zaintzeko, katez eta trabez estekatzen zuten, bainan harek lokarriak hausten, eta debruak bazterlekuetarat bultzatzen zuen.
30 Jesusek galdegin zion:
–Zer duk izena?
Harek ihardetsi:
–Milaka  .
Alabainan, debru ainitz baziren haren baitan sartuak. 31 Eta leizerat ez zitzan mana otoizten zuten Jesus  8,31 otoiztu zuten Jesus: Beldur dira debruak beren bizilekua duten lurrazpiko mundurat igorriko dituen (ik. Ap 9,1; 11,7). .
32 Zerrialde handia bazen alhan, mendian. Debruek Jesus otoiztu zuten heietan sartzera uzteko. Baimena eman zioten. 33 Gizonarenganik atera eta debruak zerrietan sartu ziren; eta zerrialdea ezpondan behera lakurat amildu zen eta ito. 34 Gertatua ikustean, zerrizainek ihes egin eta herrian eta etxaldeetan berria zabaldu zuten. 35 Zer gertatu zen ikusi nahiz atera zen jendea. Jesusen ondorat heltzean, han aurkitu zuten Jesusen oinetan jarririk  8,35 Jesusen oinetan jarririk: Xehetasun hau Luken ebanjelioan bakarrik agertzen da; ik. 10,39 oh. debruak atera zitzaizkion gizona, jantzirik eta bere onean; eta izitu ziren. 36 Ikusi zutenek jendeari kondatu zioten debruak hartua nola salbatua izan zen. 37 Orduan Gerasa inguru hartako jende guziak Jesusi galdegin zion handik urruntzeko, izituak baitziren biziki. Jesus untzirat igan eta itzuli zen. 38 Debruak atera zitzaizkion gizonak Jesusekin egoitea eskatzen zion; bainan harek igorri zuen, erranez: 39 «Etxerat itzul zaite, eta konda zazu Jainkoak egin dauzun guzia».
Eta joan zen, Jesusek egin zion guzia herri osoan oihukatuz.
40 Jesus itzuli zenean, jendeak ongi etorri egin zion, denak haren beha baitzauden. 41 Hortan, Jairo deitu gizon bat etorri zitzaion, sinagogako buruzagia. Jesusen oinetarat erori eta haren etxerat etortzeko otoizten zuen, 42 bere alaba bakarra, hamabi urte ingurukoa, hil-hurrana baitzuen.
Zoala, itotzeko jendeketa zuen inguruan. 43 Bazen han emazte bat, hamabi urte hartan odol-galtzeak zituena. Zauzkan guziak medikuetan xahutuak zituen  8,43 zauzkan guziak medikuetan xahutuak zituen: Hitz hauek ez dira agertzen zenbait eskuizkribu zaharretan. , bainan batek ere ez zuen sendatu ahal ukan. 44 Gibeletik hurbildu eta soinekoaren litsa  hunki zion Jesusi: bat-batean odol-galtzea gelditu zitzaion. 45 Jesusek galdegin zuen:
–Nork hunki nau?
Denek ukatzen zutela, Petrik  8,45 Petrik: Eskuizkribu ainitzek eta harekin zaudenek eransten dute. erran zuen:
–Irakasle, jendeak zaitu tinkatzen eta hertsatzen.
46 Bainan Jesusek erran zuen:
–Norbaitek hunki nau, halako indar bat atera zaitala ohartu naiz.
47 Orduan, emazteak, ikusirik ezin izan zuela bere burua gorde, ikaran Jesusen oinetarat erori eta herri guziaren aitzinean kondatu zuen zergatik hunki zuen eta nola bat-batean sendatua izan zen. 48 Jesusek erran zion: «Nere alaba, zeure fedeak salbatu zaitu; zoazi bakean».
49 Oraino mintzo zela, sinagogako buruzagiaren etxetik norbait etorri zen erraitera: «Alaba hil zaizu; ez gehiago neka Irakasle jauna». 50 Bainan Jesusek, hori entzunik, Jairori erran zion: «Ez beldur izan; sinetsazu bakarrik, eta salbatua izanen da».
51 Etxerat heldu zenean, nehor ez zuen berekin sartzera utzi, Petri, Joani, Jakobe eta haurraren aitamak baizik. 52 Denak nigarrez eta deitoreka ari ziren nexkarengatik. Jesusek erran zuen: «Nigarrik ez egin; ez da hila, lo dago».
53 Heiek irri egiten zioten, baitzakiten hila zela. 54 Bainan Jesusek eskutik hartu eta oihu egin zuen: «Haurra, iratzar zaite». 55 Hatsa berriz etorri zitzaion eta bat-batean jeiki zen, eta jatera eman ziezoten manatu zuen Jesusek. 56 Aitamak harritu ziren. Gertatua nehori ez erraiteko gomendatu zioten Jesusek.
9
1 Hamabiak bildurik, Jesusek debru guzien haizatzeko eta gaitzen sendatzeko indar eta ahal eman zioten. 2 Jainkoaren erregetzaren oihukatzera eta erien sendatzera igorri zituen, 3 erranez: «Ez har deusik bideko, ez makilarik, ez zakurik, ez ogirik, ez dirurik, ez eta bigarren soinekorik. 4 Edozoin etxetan sarturik, zaudezte han, leku hartarik joan arte. 5 Eta onartzen ez bazaituzte, herri hartarik ateratzean, oinetako errautsa  inarrosazue, heien kontrako lekukotzat».
6 Joan ziren, beraz, eta herriz herri ibili, berriona mezutuz eta alde guzietan eriak sendatuz.
7 Gertatu zen guziaren berri jakin zuen Herodes  buruzagiak, eta zer pentsa ez zakien, batzuk Joanes hiletarik piztu zela baitzioten; 8 beste batzuk Elias agertu zela; beste zenbaitek, berriz, lehengo profeta bat piztu zela. 9 Herodesek, berriz, hau zion: «Joanesi nik motzarazi nion lepoa. Nor da hau, hainbestekoak entzuten baititut huntaz?» Eta Jesus ikusi nahiz zabilan  9,9 Jesus ikusi nahiz zabilan: Lukek bakarrik dakar geroago Jesusekin ukanen duen topaketa prestatzen duen oharpen hau (ik. 23,8-12). .
10 Gibelerat etorri zirenean, apostoluek Jesusi kondatu zioten egin zuten guzia. Orduan, berekin hartu zituen eta Betsaida deitu herriari buruz joan zen heiekin berex. 11 Bainan jendaldeak jakin zuen, eta jarraiki zitzaion. Jesusek ongi etorri egin zion: Jainkoaren erregetzaz mintzatu zitzaion, eta beharra zutenak sendatu zituen.
12 Apaltzen hasia zen eguna. Hurbildurik, Hamabiek Jesusi erran zioten :
–Igorrazu jendea, inguruko herri eta etxaldeetarat ostatu eta jateko bila joan dadin, hemen bazterleku batean baigira.
13 Bainan harek erran zioten:
–Zihaurek emozuete jatera.
Heiek, orduan:
–Bost ogi eta bi arrain baino gehiagorik ez dugu, nun ez giren guhaur joaiten jende horien guzientzat jateko erostera.
14 Bost mila gizon inguru bazen. Jesusek dizipulueri erran zioten:
–Jarrarazkizue berrogeita hamarnaka.
15 Hola egin zuten: denak jarrarazi. 16 Jesusek bost ogiak eta bi arrainak hartu eta begiak zerurat altxaturik, benedizionea erran zuen heiengatik, hautsi zituen eta dizipulueri eman, jendeari eskaintzeko. 17 Asetzeraino jan zuten, eta ondarrak bildu ziren: hamabi zaretra  9,17 Gehienetan Luk Marken ebanjelioari jarraikitzen zaio; bainan pundu huntan bazter uzten du Marken pasarte luze bat: 6,45–8,26. .
Jesus Mesiasek sofritu behar duela eta dizipuluek ere ( 9,18-50)
18 Jesus, bakarrik, otoitzean ari zen batez, dizipuluak bildu zitzaizkion eta Jesusek galdegin zioten:
–Nor naizela diote jendeek?
19 Heiek ihardetsi:
–Joanes Bataiatzailea zirela; beste batzuk Elias; besteek lehengo profeta bat, piztua.
20 Jesusek galdatu zioten:
–Eta zuek, nor naizela diozue?
Petrik ihardetsi zuen:
–Jainkoaren Mesias.
21 Jesusek larderiatu zituen, holakorik nehori erran ez zezaten. 22 Erran zioten ere: «Gizonaren semeak ainitz sofritu behar du; zahar, apezburu eta lege-irakasleek arbuiatuko dute eta hilen; eta hirugarren egunean piztuko da».
23 Gero, deneri erran zioten: «Nere ondotik etorri nahi duenak uko egin bezo bere buruari, har beza egun guziz bere gurutzea eta jarraik bekit. 24 Ezen bere bizia salbatu nahi duenak galduko du; bere bizia neregatik galduko duenak, aldiz, salbatuko. 25 Zertako du jendeak mundu guziaren irabaztea, bere burua galtzen edo hondatzen badu? 26 Beraz, norbait nitaz eta nere mezuaz ahalgetzen bada, gizonaren semea ere hartaz ahalgetuko da, bere aintzan, bere Aitaren eta aingeru sainduen aintzan etorriko delarik. 27 Zinez diozuet: hemen direnetarik zenbait ez dira hilen Jainkoaren erregetza ikusi aitzin».
28 Hitzaldi huntarik zortzi bat egunen buruan, Jesusek Petri, Joani eta Jakobe berekin hartu eta mendirat igan zen, otoitz egiteko. 29 Otoitzean ari zela, aurpegiaren itxura aldatu zitzaion eta soinekoak xuritu, ximixta bezain argi. 30 Eta horra bi gizon harekin elaka: Mois eta Elias; 31 aintzan agerturik, Jerusalemen gertatzekoa zen Jesusen joaiteaz  9,31 joaitea: H.h., jalgitza; Jesusek, joaitea (Jalgitza berria) bere heriotzeaz, pizteaz, zerurat altxatzeaz beteko du bere herria berekin daramala Aitarenganat. mintzo ziren. 32 Petri eta harekilakoak logale zauden; iratzarturik, Jesusen aintza eta harekin zauden bi gizonak ikusi zituzten. 33 Hauek Jesusenganik urruntzean, Petrik Jesusi erran zion: «Irakasle, zein goxoki gauden hemen! Egin ditzagun hiru etxola: bat zuretzat, beste bat Moisentzat eta beste bat Eliasentzat?»
Ez zakien zer erraiten zuen. 34 Hola mintzo zelarik hodei  9,34 hodeia: Jainkoa hor berean delako ezaugarria, haren agerpena adiarazten duen irudietarik bat da (ik. Jal 13,21-22; 40,34-35). batek estali zituen, eta beldurtu ziren hodeian sartzean. 35 Mintzo bat izan zen hodeitik: «Hau da nere semea, nik hautatua. Entzun zazue!»
36 Mintzoa entzun zelarik, Jesus bakarrik gelditu zen. Dizipuluak ixilik egon ziren eta, ordu hartan, ikusi zutenetik deus ez zuten nehori salatu.
37 Biharamunean, menditik jautsi zirenean, jende ainitz biderat etorri zitzaion. 38 Hortan, gizon batek jendeen artetik oihu egin zuen:
–Irakasle jauna, beha zozu, otoi, nere semeari, bakarra baitut. 39 Izpiritu batek hartzen du, eta bat-batean oihuka hasten da; inarrosten du eta haguna dariola ezartzen, eta nekez uzten du, xehatu ondoan. 40 Zure dizipulueri eskatu diotet izpiritua haizatzeko, bainan ez dute egin ahal ukan.
41 Jesusek erran zuen:
–Hau jende fedegabe eta makurra! Noiz arte egonen naiz zuen artean eta jasan beharko zaituztet? Ekar ezadazu semea hunat.
42 Hurbiltzen ari zela, debruak lurrerat bota eta inarrosi zuen. Jesusek izpiritu gaixtoa larderiatu zuen; mutikoa sendatu eta aitari eman zion. 43 Denak harriturik egon ziren Jainkoaren handitasunaz.
Egiten zuen guziaz xoraturik baitzauden denak, Jesusek bere dizipulueri erran zioten: 44 «Entzun ongi erraiten dauzuetan hau: gizonaren semea jendeen eskuetarat emana izanen da».
45 Bainan heiek ez zituzten konprenitzen ele horiek; estaliak zitzaizkioten, ezin ziren erran-nahiaz jabetu; eta argitasunak eskatzeko beldur.
46 Dizipuluak beren artean ari ziren nor izaiten ahal zen heietarik handiena. 47 Beren baitan zerabilatena jakinik, Jesusek haur bat hartu zuen, bere ondoan ezarri 48 eta erran zioten: «Haur huni neregatik ongi etorri egiten dionak, nihauri daut egiten; eta ongi etorri egiten dautanak, igorri nauenari dio egiten, zeren zuetarik ttipiena, hura baita handiena».
49 Orduan, Joanik erran zion:
–Irakasle, norbait ikusi dugu zure izenean debruen haizatzen, eta debekatu nahi ukan diogu, ez baitzaizu jarraikitzen gurekin.
50 Jesusek erran zion:
–Ez debeka, zuen kontra ez dena zuen alde baita.
Dizipuluak egin beharra: Jesusi jarraiki eta berriona zabaldu ( 9,51–11,13)
Samariako herri batek esker gaixtoa egin Jesusi
51 Mundu huntarik altxatua izaiteko  9,51 Mundu huntarik altxatua izaiteko: H.h., Bere altxatzearen. Grekozko hitz hunek, 9,31ko joaiteak bezala, Jesusen heriotzea, piztea eta zerurat altxatzea adiarazten ditu batean (ikus Eg 1,2.11.12). // Jerusalemerat: Jerusalem da Luken obra osoaren erdigunea: batetik, Jesusen ibilbidearen helburua da, ebanjelariak maiz oroitaraziko duen bezala (ik. 13,22.33; 17,11; 19,11.28); eta bestetik, ebanjelioaren oihukatzea eta giristino-elkartearen hedatzea hortik hasiko da (ik. Eg 1–2). egunak betetzen ari baitzitzaizkion, Jerusalemerateko  9,51 Mundu huntarik altxatua izaiteko: H.h., Bere altxatzearen. Grekozko hitz hunek, 9,31ko joaiteak bezala, Jesusen heriotzea, piztea eta zerurat altxatzea adiarazten ditu batean (ikus Eg 1,2.11.12). // Jerusalemerat: Jerusalem da Luken obra osoaren erdigunea: batetik, Jesusen ibilbidearen helburua da, ebanjelariak maiz oroitaraziko duen bezala (ik. 13,22.33; 17,11; 19,11.28); eta bestetik, ebanjelioaren oihukatzea eta giristino-elkartearen hedatzea hortik hasiko da (ik. Eg 1–2). bidea fermuki hartu zuen Jesusek. 52 Mandatari batzu bere aitzinean igorri zituen. Joan ziren eta Samariako  herri batean sartu, Jesusi dena prestatzeko. 53 Bainan ez zioten ongi etorri egin, Jerusalemerat baitzoan. 54 Hori ikustearekin, Jakobe eta Joani dizipuluek erran zuten: «Jauna, nahi duzu suari mana diezogun zerutik jauts dadin eta erre ditzan?»
55 Bainan Jesusek, heienganat itzulirik, larderiatu zituen. 56 Eta beste herri baterat joan ziren.
57 Bazoatzilarik, norbaitek Jesusi erran zion bidean:
–Noranahi jarraikiko nitzaizu.
58 Jesusek erran zion:
–Azeriek badituzte ziloak eta aireko xoriek kafirak; gizonaren semeak, aldiz, buruaren finkatzekorik ez du.
59 Beste bati erran zion:
–Jarraik neri.
Harek ihardetsi:
–Utz nezazu joan nadin lehenik aitaren ehorztera.
60 Eta Jesusek:
–Utz hilak beren hilen ehorztera; zu zoazi Jainkoaren erregetzaren mezutzera.
61 Beste batek, berriz, erran zion:
–Jarraikiko nitzaizu, Jauna, bainan utz nezazu lehenik etxekoen agurtzera.
62 Jesusek erran zion:
–Goldeari lotu ondoan gibelerat behatzen duena ez da on Jainkoaren erresumarako.
Hirurogeita hamabi dizipulu berrionaren mezutzera (Mt 9,37-38)
10
1 Gero, Jaunak beste hirurogeita hamabi  10,1 hirurogeita hamabi: Zenbait eskuizkribu baliosek hirurogeita hamar diote. dizipulu izendatu eta bere aitzinean igorri zituen birazka, bera joaitekoa zen herri eta leku guzietarat. 2 Erran zioten:
–Uzta nasaia da, bainan langile guti. Otoitz zazue, bada, uztaren jabea, langileak igor ditzan bere uztarat.
3 Zoazte! Bildotsak otsoen arterat bezala igortzen zaituztet.
4 Ez ereman moltsarik, ez zakurik, ez oinetakorik, eta nehori agurrik ez egin bidean. 5 Edozoin etxetan sar zaitezten, errazue lehenik: «Bakea etxe huni». 6 Han bakezalerik baldin bada, haren gainean finkatuko da zuen bakea; bestela, zuenganat itzuliko da. 7 Zaudezte etxe hartan; daukatenetik jan eta edan zazue, langileari zor baitzaio bere lan-saria. Ez ibil etxez etxe.
8 Herri batean sartu eta ongi etorri eginen zaizuelarik, jan eskainiko zaizuena, 9 senda hango eriak eta erran jendeari: «Hurbildua zaizue Jainkoaren erregetza». 10 Bainan herri batean sartu eta ongi etorri egiten ez bazaizue, jalgi plazetarat eta errazue: 11 «Oinetan lotu zaikun zuen herriko errautsa ere harrotu  eta uzten dauzuegu. Halere, jakin zazue hurbildua dela Jainkoaren erregetza». 12 Nik diozuet: Jujamendu-eguna Sodomarentzat jasangarriagoa izanen da herri harentzat baino.
13 «Dohakabea zu, Korazin! Dohakabea zu, Betsaida  10,13 Korazin, Betsaida: Kafarnaum ondoko herri ttipiak. // Tir eta Sidon: Ik. Mt 11,21 oh. // hautsean jarririk: Ik. Mt 11,21 oh. ! Ezen zuen baitan egin diren mirakuluak Tiren eta Sidonen  10,13 Korazin, Betsaida: Kafarnaum ondoko herri ttipiak. // Tir eta Sidon: Ik. Mt 11,21 oh. // hautsean jarririk: Ik. Mt 11,21 oh. egin balira, aspaldian bihozberrituak izanen ziren, zakuz jantzi eta hautsean jarririk  10,13 Korazin, Betsaida: Kafarnaum ondoko herri ttipiak. // Tir eta Sidon: Ik. Mt 11,21 oh. // hautsean jarririk: Ik. Mt 11,21 oh. . 14 Horrengatik, Jujamendu-eguna Tir eta Sidonentzat jasangarriagoa izanen da zuentzat baino. 15 Eta zu, Kafarnaum,
zeruraino altxatuko zirela?
Hilen Egoitzaraino, bai,
jautsiko zira! 
16 Zuek entzuten zaituztenak, ni nau entzuten, eta zuek arbuiatzen zaituztenak, ni nau arbuiatzen; eta ni arbuiatzen nauenak, igorri nauen hura du arbuiatzen.
Hirurogeita hamabien itzultzea
17 Hirurogeita hamabi  dizipuluak bozkariotan gibelerat itzuli ziren, erranez:
–Jauna, debruak ere geure meneko ditugu zure izena aipatzean.
18 Jesusek erran zioten:
–Satan ikusten nuen ximixta bezala zerutik erortzen. 19 Horra: sugeen, eskorpionen eta etsaiaren indar guziaren zangopilatzeko ahala eman dauzuet, eta deusek ez dauzue kalterik eginen ahalko. 20 Halere, ez bozkaria izpirituak menean dauzkazuelakotz; bozkaria, bai, zuen izenak zeruan idatziak direlakotz.
21 Ordu berean, Izpiritu Sainduak bozkarioz beterik, Jesusek erran zuen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza horiek zuhur eta aditueri gorde baitituzu eta ttipieri agertu. Bai, Aita, hori izan da zure onginahia.
22 Aitak dena eskurat eman daut. Nehork ez daki semea nor den, Aitak baizik; ez eta Aita nor den, semeak baizik eta semeak agertu nahi dionak».
23 Dizipuluenganat itzulirik, erran zioten, berex: «Dohatsuak zuek ikusten duzuena ikusten duten begiak! 24 Ezen nik diozuet: profeta eta errege ainitzek ikusi nahi ukan dute zuek ikusten duzuena, bainan ez dute ikusi, eta entzun nahi ukan zuek entzuten duzuena, bainan ez dute entzun».
25 Jesus hutsean atzeman nahiz, lege-gizon batek galdatu zion:
–Irakasle jauna, zer egin behar dut betiereko biziaren ukaiteko?
26 Jesusek erran zion:
–Zer da idatzirik Moisen legean? Zer irakurtzen duzu?
27 Harek ihardetsi:
– Maita zazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz guziaz, arima guziaz, indar guziaz eta adimendu guziaz. Eta aldeko laguna zeure burua bezala  .
28 Jesusek erran zion:
–Xuxen ihardetsi duzu. Hori egizu eta bizia ukanen duzu.
29 Bainan lege-gizonak, haren galdea bidezkoa zela adiarazi nahiz, Jesusi galdatu zion:
–Eta nor da nere aldeko laguna?
30 Jesusek ihardetsi:
–Gizon bat Jerusalemdik Jerikorat jausten ari zela, gaixtaginen eskuetarat erori zen; zituenak oro kendu eta ukaldika erabili ondoan, joan ziren, erdi hila uzten zutela. 31 Hain zuzen apez bat bide hartarik jausten ari zen; gizona ikusi zuen eta, bazterturik, aitzina joan zen. 32 Levitar  10,32 levitar: Kultuko bigarren mailako zerbitzuen kargua zuten levitarrek tenpluan: musika eta kantua, oparien prestaketa, hamarrenen biltzea eta tenpluko poliza lana. batek, berdin, leku bererat heldu eta ikusi zuen; bazterturik, aitzina joan zen. 33 Bainan bidaian zen samariar  bat ondorat etorri eta, hura ikusirik, urrikaldu zitzaion. 34 Hurbildu eta zauriak lotu ziozkan, heietarat olio eta arno  10,34 olio eta arno: Oinazeen gozatzeko eta zaurien garbitzeko erabili ohi zituzten denbora hartan. ixuri ondoan; gero, bere zaldiaren gainean ezarri, ostatu baterat ereman eta artarazi zuen. 35 Biharamunean, bi zilar pieza  atera eta ostalerrari eman ziozkan, erranez: «Arta zazu eta, gehiago xahutzen baduzu, gibeleratekoan ordainduko dauzut». 36 Zure ustez, hiru horietarik zoin izan da gaixtaginen arterat erori gizonaren aldeko laguna?
37 Lege-gizonak ihardetsi:
–Urrikaldu zaiona.
Jesusek erran zion:
–Zoazi eta zuk ere berdin egizu.
Jesusek Marta eta Mariari bisita egin
38 Bidean zoatzila, Jesus herri batean sartu zen, eta Marta izeneko emazte batek etxean hartu zuen. 39 Hunek bazuen Maria deitu ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan jarririk  10,39 Oinetan jarri: Ikasleak irakaslearen aldera duen apaltasun berezia adiarazteko (ik. 8,35). , haren irakaspenen entzuten zagon. 40 Marta, berriz, etxeko lan ainitzek tirabiratua zabilan. Orduan, Jesusenganat joan eta erran zion:
–Jauna, berdin zaizu ahizpak etxeko lan guziak nere gain uztea? Errozu, bada, lagunt nezan.
41 Jaunak ihardetsi zion:
–Marta, Marta, gauza ainitzez griņatsu eta kexu zabiltza; 42 bainan bat bakarra da beharrezkoa. Mariak du hautatu parterik hoberena, eta ez zaio kenduko.
11
1 Behin Jesus otoitzean ari zen nunbait. Gelditu zenean, bere dizipuluetarik batek erran zion: «Jauna, irakasaguzu otoitz egiten, Joanesek  11,1 Joanesek: Joanes Bataiatzaileak. bere dizipulueri irakatsi zioten bezala».
2 Jesusek erran zioten: «Otoitz egitean, errazue  11,2 Otoitz egitean, errazue: Ik. Mt 6,9 oh. Luken formula Matiurena baino laburragoa da eta beste zenbait ezberdintasun ere baditu. :
Aita,
goretsia izan bedi zure izena
etor bedi zure erregetza;
3 emaguzu egun guziz
gure eguneko ogia,
4 barka gure bekatuak,
guk ere gure zorduneri
barkatzen baitiotegu,
eta ez gaitzazula utz tentaldian erortzera».
5 Gero, erran zioten:
–Eman dezagun zuetarik batek adiskide bat baduela eta gauerditan datorkiola, erranez: «Adiskide, prestazkidak hiru ogi; 6 adiskide bat etorri zaitak bidaian eta deusik ez diat hari eskaintzeko». 7 Besteak barnetik ihardesten badio: «Bakea emak, orai atea hetsia duk eta haurrak eta nihaur ohean gaituk; ez nauk emaiteko jeikitzen ahal». 8 Nik diozuet: adiskidea duelakotz ez bada ere, nardagarria delakotz, jeiki eta emanen dio behar duen guzia.
9 Eta nik diozuet: eska, eta emanen dauzue Jainkoak; bila, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue. 10 Zeren eskatzen duenak ukaiten baitu, bilatzen duenak aurkitzen, eta atea jotzen duenari zabaltzen baitzaio.
11 Ba ote da zuen artean aitarik, semeak  11,11 semeak: Eskuizkribu zenbaitek hau ezartzen dute hemen: ogia eskatu eta ogiaren partez harria emanen dionik. arraina eskatu eta arrainaren orde sugea emanen dionik? 12 Edo arrultzea eskatu eta harrulia emanen dionik? 13 Beraz, zuek, zirezten gaixtoek, zuen haurreri gauza onen emaiten baldin badakizue, zenbatez gehiago Aita Zerukoak emanen diote Izpiritu Saindua,  11,13 Izpiritu Saindua: Matiuk gauza onak dion tokian, Lukek Izpiritu Saindua ezartzen du (ik. 4,1 oh.). eskatzen dioteneri!
Jesus eta haren kontrakoak: Judaismoa gainditua ( 11,14–12,3)
14 Behin, gizon bat mututurik zaukan debruaren  11,14 gizon bat mututurik zaukan debrua: H.h., debrua, (eta hau) mutua (zen). haizatzen ari zen Jesus. Debrua ateratu eta mutua mintzatzen hasi zenean, jendea xoraturik egon zen. 15 Bainan batzuk zioten: «Debruen buruzagi Beeltzebulen indarrez haizatzen ditu debruak». 16 Beste batzuk, hutsean atzeman nahiz, zerutikako seinale bat eskatzen zioten. 17 Bainan Jesusek heien gogoeten berri baitzakien, erran zioten:
–Bere baitan zatitua den erresuma hondatzera doa eta etxea etxearen gainerat erortzen da. 18 Satan ere bere baitan zatitua bada, nola iraun dezake haren erresumak? Nik debruak Beeltzebulen indarrez haizatzen ditutala baitiozue! 19 Eta nik debruak Beeltzebulen indarrez haizatzen baditut, zuen dizipuluek noren indarrez haizatzen dituzte? Horrengatik, heiek ukanen dituzue juje. 20 Jainkoaren indarrez  11,20 indarrez: H.h., eriaz. haizatzen baditut debruak, orduan Jainkoa zuen artean errege izaiten hasia da.
21 Gizon azkar batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duenean, segurean dauzka bere ontasunak. 22 Bainan indartsuago bat etorri eta nagusitzen bazaio, segurantza emaiten zioten armak kendu eta haren puskak batzu eta besteeri partekatzen ditu.
23 Nere alde ez dena nere kontra da, eta nerekin biltzen ari ez dena barreiatzen ari da.
24 Izpiritu gaixtoa, norbaitenganik atera denean, leku idorretan ibiltzen da pausu bila; aurkitzen ez duelarik, bere buruarekin egiten du: «Atera naizen neure etxerat itzuliko naiz». 25 Heltzean, etxea garbitua eta apaindurik aurkitzen du. 26 Orduan, joan eta beste zazpi izpiritu hartzen ditu, bera baino gaixtoagoak, eta han sartzen dira egoiteko; azkenean, presuna hori hastean baino gibelago da.
Egiazko zoriona
27 Jesus hola mintzo zelarik, emazte batek jendartetik oihu egin zion:
–Dohatsua sabelean jasan zaituen eta bularra eman dauzun emaztea!
28 Bainan Jesusek erran zuen:
–Dohatsuak, izaitekotz, Jainkoaren hitza entzun eta begiratzen dutenak!
29 Jendeak metatzen ari zirela, Jesus erraiten hasi zen:
–Oraiko jendea gaixtoa da; seinale eske dabil, bainan ez zaio seinalerik emanen, Jonas profetarena baizik. 30 Ezen Jonas ninibetarrentzat seinale bat izan zen bezala, berdin izanen da gizonaren semea ere oraiko jendearentzat. 31 Jujamendu-egunean Hegoaldeko erregina oraiko jendearen kontra altxatu eta kondenatuko du, lurraren azken mugetarik etorri baitzen Salomonen zuhurtziazko hitzen entzutera, eta bada hemen Salomon baino gehiago. 32 Ninibetarrek Jujamendu-egunean, oraiko jendearen kontra altxatu eta kondenatuko dute, heiek bihozberritu baitziren Jonasek mezua oihukatu ziotenean, eta bada hemen Jonas baino gehiago.
33 Nehork ez du argi bat piztu eta gorderik edo gaitzurupean  11,33 gaitzurupean. Hitz hauek zenbait eskuizkribu zaharretan falta dira. ezartzen, argimutilaren gainean ezartzen da, sartzen direnek argia ikus dezaten. 34 Gorputzaren argia, begia duzu. Begia sendo duzunean, argitan da zure gorputz osoa. Begia eri duzunean, ordea, zure gorputza ere ilunpean da. 35 Begira, bada, zure baitan den argia ilunpe izan ez dadin. 36 Beraz, argitan baduzu gorputz osoa, ilunperik gabe, argitsu izanen da osoki, argiak bere distiraz argitzen zaituenean bezala.
37 Jesus mintzo zelarik, farisau batek bere etxean bazkaltzera gomitatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen. 38 Farisaua harritu zen ikustearekin bazkal aitzin ez zela ikuzi  . 39 Orduan, Jaunak erran zion:
–Hara, zuek, farisauek, edateko eta jateko untzien kanpokaldea garbitzen duzue, barnea ohointzaz eta gaixtakeriaz betea duzuelarik! 40 Zentzugabeak! Kanpokaldea egin duenak ez ote du egin barnekaldea ere? 41 Hobe duzue untzien barnekoa behartsueri emaitea, eta orduan dena garbi izanen da zuentzat.
42 Dohakabeak zuek, farisauak! Landare ttipienen  11,42 Landare ttipienen: H.h., Mendaren, boskoitzaren eta edozoin baratzekariren. hamarrena ordaintzen duzue, eta zuzentasuna eta Jainkoaren maitatzea, berriz, alde baterat uzten. Hau egin behar zen, hura baztertu gabe. 43 Dohakabeak zuek, farisauak! Lehen alkiak sinagogetan eta agurrak plazetan maite dituzue. 44 Dohakabeak zuek! Ikusten ez diren hilobiak bezala zirezte, jendea ohargabean heien gainetik baitabil  11,44 heien gainetik baitabil: Hola, legez kutsatua geldituz (ik. Zen 19,16). .
45 Orduan, lege-gizon batek erran zion:
–Irakasle jauna, hola mintzatuz, guri ere laido egiten daukuzu.
46 Jesusek ihardetsi zion:
– Dohakabeak zuek ere, lege-gizonak! Besteeri zama pizuak ezartzen diozkazuete, eta zihaurek eri batez ere zama horiek ez hunkitzen.
47 Dohakabeak zuek, zihauren arbasoek hil profeteri hilarri eraikitzen ari zireztenak. 48 Hola, zuen arbasoek eginarekin akort zireztela aitortzen duzue; zeren heiek hil baitzituzten profetak, eta zuek hilarriak eraikitzen. 49 Zerbaitengatik erran zuen Jainkoak bere zuhurtzian: «Profetak eta apostoluak igorriko diozkatet, eta batzu hil eta besteak gaizki erabiliko dituzte». 50 Bainan Jainkoak, munduaren hastetik ixuri den profeta guzien odolaren konduak eskatuko diozka oraiko jendeari, 51 hasi Abelen odoletik, eta aldaretik saindutegi artean hil zen Zakariasen  odoleraino. Bai, nik diozuet: jende huni konduak eskatuko diozka Jainkoak.
52 Dohakabeak zuek, lege-gizonak, jakintzaren giltzaz jabetu zireztenak. Zihaurek ez zirezte sartu eta sartu nahi zutenak ez dituzue utzi.
53 Handik atera zenean, lege-irakasle eta farisauak oldartzen hasi zitzaizkion gogorki, ainitz gauzetaz mintzaraziz; 54 barrandan zauden, bere eleetarik nola harrapa.
12
1 Artean, jendea milaka eta milaka bildua zen, elkar lehertzerainokoan. Jesus dizipulueri erraiten hasi zitzaioten:
«Begira zaitezte farisauen altxagarritik  12,1 altxagarria: Ik. Mk 8,15 oh. // faltsukeria, H.h. itxurazalekeria. , erran nahi baita faltsukeriatik  12,1 altxagarria: Ik. Mk 8,15 oh. // faltsukeria, H.h. itxurazalekeria. . 2 Deus ez da estalirik agertuko ez denik, ez eta gorderik jakinen ez denik. 3 Zeren ilunpean erran duzuena argitan entzunen baita, eta etxe-zokoan beharrirat erran duzuena etxe gainetarik oihukatuko.
Jainkoaren erresuma: dohaina eta betebeharra ( 12,4–19,27)
4 Zueri diozuet, neure adiskideeri: gorputza hiltzen dutenen beldur ez izan, gero beste deusik ez baitezakete. 5 Erakutsiko dauzuet noren beldur izan: hiltzeko eta gero ifernurat botatzeko ahala duenaren beldur izan zaitezte. Bai, izan haren beldur! 6 Ez ote dira bost etxe-xori bi sosetan saltzen? Halere, heietarik bakar bat ez du Jainkoak ahanzten. 7 Gehiago, zuen buruko ile guziak ere kondatuak dira. Ez beldur izan: etxe-xori guziek baino gehiago balio duzue.
8 Nik diozuet: jendeen aitzinean aitortzen nauena, gizonaren semeak ere aitortuko du hura Jainkoaren aingeruen aitzinean; 9 bainan jendeen aitzinean ukatzen nauena ukatua izanen da Jainkoaren aingeruen aitzinean. 10 Gizonaren semearen kontra zerbait erranen duenari barkatuko zaio; bainan Izpiritu Sainduaren kontra blasfemio  eginen duenari ez zaio barkatuko.
11 Sinagogetarat eta buruzagien eta ahaldunen aitzinerat eremanen zaituztetenean, ez egon griņatuak nola xuri zuen burua, 12 Izpiritu Sainduak ordu hartan berean erakutsiko baitauzue zer behar duzuen erran.
Aberats ergelaren parabola
13 Jendeen artetik norbaitek Jesusi erran zion:
–Irakasle jauna, nere anaiari errozu etxe-ontasuna nerekin partekatzeko.
14 Jesusek erran zion:
–Gizona, nork egin nau ni zuen artean juje edo ontasun-partekatzaile?
15 Orduan, guzieri erran zioten:
–Kasu! Begira zaitezte dirugosetik, ontasunek ez baitiote nehori bizia segurtatzen, ainitz ukanik ere.
16 Eta parabola hau  kondatu zioten:
–Gizon aberats bati lurrak uzta handia eman zion. 17 Eta bere baitan ari zen: «Zer egin? ez baitut uztaren sartzeko lekurik.» 18 Orduan erran zuen: «Horra zer eginen dutan: neure selauruak aurtiki eta handiagoak eraikiko ditut, eta han sartuko neure uzta eta ontasunak. 19 Gero, neure buruari erranen diot: Hi, baduk ontasuna frango bildurik, urte ainitzentzat; pausa hadi, jan, edan eta besta egizak». 20 Bainan Jainkoak erran zion: «Zentzugabea! Gau huntan berean bizia eskatuko zaizu. Norentzat izanen da prest ezarri duzuna?»
21 Horra zer gertatzen zaion, Jainkoarentzat aberats izan beharrean, beretzat ontasunak biltzen dituenari.
22 Orduan Jesusek bere dizipulueri erran zioten: «Horrengatik diozuet: ez griņa bizitzeko zer jan, edo gorputza zertaz jantz; 23 bizia janaria baino gehiago baita, eta gorputza jantzia baino gehiago. 24 Beha beleeri: ez dute ereiten, ez uztarik egiten; ez dute selaururik, ez bihitegirik; halere Jainkoak hazten ditu. Xoriek baino zenbat gehiago ez duzue balio, zuek! 25 Zuetarik nork, griņaren griņaz, luza dezake bere bizia, doi bat ere? 26 Beraz, gauzarik ttipiena ere ezin baduzue, zertako griņa gaineratekoaz? 27 Beha lilieri: ez dute iruten ez ehuten; bainan, hitz dauzuet, Salomon bera, bere aintza guzian, ez zen horietarik bat bezala jantzia. 28 Gaur landetan dagon eta bihar surat botako den belarra Jainkoak hola janzten badu, zenbatez gehiago jantziko zaituzte zuek, fede gutikoak?
29 Zuek ez ibil kezkaturik jan-edanaren bila. 30 Mundu huntako paganoak horien guzien ondotik dabiltza; bainan zuen Aitak badaki horien beharra baduzuela. 31 Bila zazue lehenik Jainkoaren erresuma, eta beste horiek gainerat emanen zaizkizue. 32 Ez beldur izan, artaldetxoa, zuen Aitari atsegin izan baitzaio erresuma zueri emaitea.
33 Sal zihauren ontasunak eta eman behartsueri. Egin moltsa ezin higatuzkoak, hutseginen ez dauzueten aberastasunak, zeruan; harat ez baita ohoinik hurbiltzen, han bipiak ez jaten. 34Ezen zuen aberastasunak nun, zuen bihotza ere han.
35 Zaudezte laneko prest, eta argiak bizirik; 36 izan zaitezte nagusia ezteietarik itzul beha dauden jendeak bezala, etorri eta atea joko duen bezain laster idekitzeko. 37 Dohatsuak zerbitzari horiek, nagusiak, etortzean, iratzarrian aurkituko dituenak. Egiaz diozuet: laneko prestatuko da, mahaian jarraraziko ditu eta zerbitzatuko. 38 Eta gauerditan edo goizalderat etor dadin, hola aurkitzen baditu, dohatsuak heiek!
39 Jakizue hau: etxeko jaunak balaki zer tenoretan etorriko den ohoina, ez lezake bere etxearen zilatzera utz. 40 Prest egon zuek ere, uste ez duzuen orenean etorriko baita gizonaren semea.
41 Petrik galdatu zion:
–Jauna, guretzat ala denentzat erraiten duzu parabola hori?
42 Jaunak erran zuen:
–Izan zaitezte etxegizon leial eta zentzuduna bezala, nagusiak bere sehien buru ezarriko duena ogi bihi neurria tenorez emaiteko. 43 Dohatsua zerbitzari hura, bere nagusiak, etortzean, hala ari aurkituko duena! 44 Zinez diozuet: bere ontasun guzien buru ezarriko du. 45 Bainan zerbitzari horrek bere baitan egiten badu: «Nagusiak berantzen dik etortzeko», eta mutil eta neskatoen jotzen hasten bada, bai eta jaten, edaten eta mozkortzen, 46 beha ez dagon egunean eta ez dakien orenean etorriko zaio nagusia: kanpo ezarriko du, eta desleialek merezi duten zoria emanen dio. 47 Nagusiaren nahia zer den jakinik, harek nahi bezala deus prestatu edo egin ez duen zerbitzari horrek ukaldi ederrik hartuko du; 48 nagusiaren nahia zer den jakin gabe, ukaldiak merezi dituen zerbait egiten duenak, berriz, guti baizik ez du hartuko. Ainitz eman zaionari, ainitz eskatuko zaio; ainitzen kargua eman zaionari, are gehiago galdatuko zaio.
49 Lurrari su baten ekartzera etorria naiz, eta zenbat nahiko nukeen jadanik piztua balitz! 50 Heriotz-uretan sartu  12,50 Heriotz-uretan sartu. Hunela ere itzul daiteke: Bataio batez bataiatu(-a izan); ik. Mk 10,38 oh. behar dut, eta zer hersturan naizen hori bete arte!
51 Munduari bakearen ekartzera etorria naizela uste ote duzue? Ezetz diozuet, izaitekotz berexgoaren ekartzera. 52 Zeren hemendik aitzina, etxe bateko bost lagun berexiko baitira: hiru biren kontra eta bi hiruren kontra; 53 berexiko dira aita semearen kontra eta semea aitaren kontra, ama alabaren kontra eta alaba amaren kontra, amaginarreba errenaren kontra eta errena amaginarrebaren kontra.
Denboren ezaugarriak sumatzen jakin (Mt 16,2-3)
54 Jesusek hau ere erran zion jendeari:
–Mendebaletik lano bat altxatzen ikusi orduko, «Euria heldu da» erraiten duzue, eta hala gertatzen da. 55 Hegoa denean, berriz, «Bero gaitza eginen du» erraiten duzue, eta hala gertatzen da. 56 Gogo-itsuak! Zeru-lurren seinaleak sumatzen badakizue, nolaz ez duzue denbora hau sumatzen?
57 Zergatik ez duzue zuzen dena zihauren burutarik ezagutzen? 58 Hala nola, kontrakoarekin auzitegirat zoazilarik, bidean harekin auzia xuri zazu; bestenez, jujearen aitzinerat eremanen zaitu eta jujeak goardiaren eskuetan ezarriko, eta goardiak preso sartuko. 59 Nik diozut: ez zira handik aterako azken sosa ordaindu arte.
Bihozberritu edo hil
13
1 Orduan batzuk, Jesusenganat etorri eta, galilear zenbaiti gertatua kondatu zioten: nola Pilatok  13,1 Pilato: Ik. Mk 15,1 oh. Pilatok Jerusalemen egin zenbait odol-ixurtzeren berri emaiten dauku historiak. hil zituen, eskaintzen ari ziren abereen odolarekin heien odola nahasiz. 2 Jesusek erran zioten: «Galilear horiek beste galilearrak baino bekatariago zirela uste ote duzue, heriotze hori jasan dutelakotz? 3 Ezetz diozuet! Bainan zuek, bihozberritzen ez bazirezte, berdin hilen zirezte denak.
4 Edo Siloeko dorreak, erortzean, hil zituen hemezortzi heiek, beste jerusalemtarrak baino hobendunago zirela uste ote duzue? 5 Ezetz diozuet! Bainan zuek, bihozberritzen ez bazirezte, berdin hilen zirezte denak».
Pikondo agorraren parabola
6 Gero, Jesusek parabola hau erran zioten:
–Norbaitek pikondo bat bazuen bere mahastian landatua. Hartarat joan zen pikoketa eta ez zuen deusik aurkitu. 7 Orduan, mahastizainari erran zion: «Badu hiru urte pikondo huntarat fruituketa heldu naizela, eta ez dut deusik aurkitzen. Motzazu. Zergatik uzten du lurra alferrik?» 8 Bainan mahastizainak ihardetsi zion: «Jauna, utzazu aurtengotz; inguruan aitzurtu eta ongarria emanen diot; 9 beharbada fruitu emanen du geroan; bestela, moztuko duzu».
Emazte konkortua sabatokari sendatu
10 Jesus sinagoga batean irakasten ari zen sabatokari. 11 Bazen han hemezortzi urte hartan izpiritu batek harturik eri zagon emazte bat: konkortua zen eta nihundik ez zitekeen xut egon.
12 Ikusi zuenean, Jesusek deitu eta erran zion: «Emaztea, zeure gaitzetik libratua zira».
13 Eskuak gainean ezarri ziozkan eta bat-batean zuzendu zen eta Jainkoaren goresten hasi.
14 Jesus sabatokari sendatzen ari izan zelakotz, sinagogako buruzagiak, kexu, jendeari erran zion:
–Sei egun badira laneko. Zatozte egun horietan sendatzera, eta ez sabatokari  .
15 Jaunak ihardetsi zion:
–Itxurazaleak! Zuetarik nork ez du sabatokari bere idia edo astoa gorbetik laxatu eta edanaraztera eremaiten? 16 Eta Abrahamen ondokoetarik den huni, duela hemezortzi urte Satanek estekatu zuen huni, ez ote zitzaion sabatokari esteka hori laxatu behar?
17 Hitz hauekin, Jesusen kontrako guziak ahalgetu ziren; jende guzia, ordea, bozkariotan zagon harek egiten zituen gauza miragarri guziengatik.
18 Jesusek erraiten zuen: «Zer iduri du Jainkoaren erregetzak? Zeren idurikoa dela erran nezake? 19 Gizon batek hartu eta bere baratzean botatzen duen mustarda-haziaren idurikoa da: larritzen da eta zuhaitz bilakatzen, eta xoriek haren adarretan kafirak egiten dituzte».
20 Erran zuen ere: «Zeren idurikoa dela erran nezake Jainkoaren erregetza? 21 Altxagarriaren idurikoa da: emazte batek hartu eta hiru gaitzuru irinetan nahasten du, eta ore guzia altxatzen da».
22 Jesus hiri eta herrietan iragaiten zen, irakatsiz, Jerusalemerateko  bidean.
23 Norbaitek erran zion:
–Jauna, guti izanen ote dira salbatuko direnak?
Jesusek ihardetsi:
24–Borroka zaitezte ate hertsitik sartzeko. Nik diozuet: ainitzek sartu nahiko dute, bainan ezin. 25 Etxeko nagusiak xutitu eta atea hetsi orduko, kanpoan gelditu zireztenek atean joko duzuelarik, erranez «Jauna, idekaguzu», harek ihardetsiko dauzue: «Ez dakit nungoak zirezten». 26 Orduan erranka hasiko zirezte: «Zurekin jan eta edan dugu, eta gure plazetan irakasten ari izan zira». 27 Bainan harek erranen dauzue: «Ez dakit nungoak zirezten. Urrunt eneganik, gaizkileak zirezten guziak!» 28 Han izanen da nigar eta hortz-karraska, ikusiko dituzuelarik Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guziak Jainkoaren erresuman, eta zuek berriz, kanporat haizatuak. 29 Jendeak etorriko dira eguzkialdetik eta mendebaletik, iparralde eta hegoaldetik, eta mahaian jarriko dira Jainkoaren erresuman!
30 Eta hola, azkenak diren batzu lehenak izanen dira, eta lehenak diren batzu azkenak.
Jesus bere heriotzearen aitzinean
31 Ordu berean, farisau batzu joan zitzaizkion Jesusi eta erran zioten:
–Zoazi, alde egizu hemendik, Herodesek  hil nahi baitzaitu.
32 Jesusek erran zioten:
–Zoazte azeri  13,32 azeri: Pertsonaia ttipiaren irudia zen, lehoina pertsonaia handi edo hirriskutsuarena bezala. horri erraitera: hara, gaur eta bihar debru haizatzen eta sendaketa egiten ari naiz eta hirugarren egunean neure eginbeharra bururatzen dut. 33 Bainan gaur, bihar eta etzi  13,33 gaur, bihar eta etzi: Epe laburra adiarazten duen erran-moldea. neure bidean joan behar dut, ezen profeta bati ez doako Jerusalemdik kanpo hiltzea.
34 Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri igorriak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi ukan zure seme-alabak oiloak bere xitaldea hegalpean bezala, eta ez duzue nahi ukan. 35 Horra bada: etxea utzia izanen zaizue. Eta erraiten dauzuet ez nauzuela gehiago ikusiko, erranen duzuen arte: Benedikatua Jaunaren izenean datorrena! 
Jesusek uheriak hartua sabatokari sendatu
14
1 Behin, sabatokari, Jesus farisauburu baten etxerat joan zen bazkaltzera, eta farisauak barrandan zagozkion. 2 Eta horra uheriak hartu bat haren aitzinean zagola. 3 Jesusek lege-gizon eta farisaueri erran zioten: «Haizu dea sabatokari norbaiten sendatzea, ala ez?»
4 Heiek ixilik egon ziren. Orduan, Jesusek eria harturik, sendatu eta igorri zuen. 5 Eta erran zioten: «Zuetarik nork, semea edo idia putzurat erortzen bazaio, ez du berehala aterako, sabatokari?»
6 Hortaz ihardets ezinik egon ziren.
Azken tokiak hautatu eta behartsuak gomitatu
7 Jesus ohartu zen gomitatuek mahaiko lehen tokiak hautatzen zituztela, eta kontseilu hau eman zioten:
8 –Ezteietarat gomitatua zirenean, ez jar lehen tokian, zu baino ohoragarriago bat gomitatua izanik, 9 zure eta haren gomitatzailea etor ez dakizun erraitera: «Utz huni tokia»; orduan, azken tokian jarri beharko zinuke, ahalgeturik. 10 Aitzitik, gomitatua zirenean, jar azken tokian, gomitatu zaituenak, etorriko denean, erran diezazun: «Adiskide, zoazi gorago». Orduan, ohore ukanen duzu mahaikide guzien aitzinean. 11 Zeren goratzen dena apaldua izanen baita, eta apaltzen dena goratua.
12 Gomitatu zuenari ere erran zion:
–Bazkari edo afari bat emaiten duzunean, ez gomita zeure adiskiderik, ez eta anaia, ahaide edo auzo aberatsik, heiek ere gomita ez zaitzaten eta ordaina eman. 13 Aitzitik, apairu bat emaiten duzunean, gomita behartsu, herbail, maingu eta itsuak. 14 Dohatsua zu orduan, ordaintzekorik ez baitute! Zuzenak piztuko direnean ukanen duzu ordaina.
15 Hitz horiek entzutean, mahaikide batek Jesusi erran zion: «Dohatsua Jainkoaren erresumako apairuan parte hartuko duena!»
16 Jesusek erran zion:
–Gizon bat apairu handi bat emaitekotan zen eta jende ainitz gomitatu zuen. 17 Apairu tenorean, mutila igorri zuen gomitatueri erraitera: «Zatozte, dena prest da orai». 18 Bainan denak estakuruka hasi ziren. Lehenak erran zion: «Alorra badut erosia, eta haren ikustera joan behar dut; barka, otoi». 19 Beste batek, berriz: «Bost idi-pare baditut erosiak, eta heien entseatzera noa; barka, otoi». 20 Eta beste batek ere: «Ezkondu berria naiz eta horrengatik ezin-etorria dut». 21 Horren guziaren berri nagusiari emaitera itzuli zen mutila. Etxeko jauna haserretu zen eta mutilari erran zion: «Hail, laster, herriko plaza eta karriketan barna, eta sarrarazkik hunat behartsu, herbail, itsu eta mainguak».
22 Geroago, mutilak erran zion: «Jauna, zuk manatua egina da, eta bada oraino leku». 23 Orduan, nagusiak mutilari erran zion: «Hail bide eta hesieri harat eta bortxa zak jendea sartzera, etxea bete dakidan. 24Ezen nik diozuet, gomitatu heietarik batek ere ez duela nere apairua jastatuko».
Nork bere buruari uko egin, Jesusi jarraikitzeko (Mt 10,37-38)
25 Jendalde handiak Jesusekin zoatzin; heienganat itzulirik, erran zioten:
26 –Norbait nereganat heldu eta ez banau ni bere aitamak eta emaztea, haurrak eta anai-arrebak eta bere burua ere baino maiteago  14,26 ez banau ni... maiteago: H.h., ez baditu... hastiatzen. Hastiatu aditzak hemen gutiago maite erran nahi du, Testamendu Zaharreko hizkuntzan bezala, hebrearrak ez baitu konparatiborik. , ez daiteke nere dizipulu izan. 27 Bere gurutzea garraiatzen ez duena eta ondotik heldu ez zaitana, ez daiteke nere dizipulu izan.
28 Alabainan, zuetarik nor, dorre bat eraiki nahi badu, ez da lehenik jartzen gastuen konduak ateratzeko, eta bururatzekorik baduen ikusteko? 29 Bestela, zimenduak ezarri eta ezin badu bururatu, ikusiko duten guziek trufatuko dute, 30 erranez: «Gizon hori eraikitzen hasi da bainan ezin burura».
31 Halaber, zoin errege, beste errege bati gerla egiterakoan, ez da lehenik jartzen gogoan erabiltzeko, ea hamar mila gizon aski ote dituen hogei milarekin kontra heldu zaionarenganat joaiteko? 32 Ezetz ikusten badu, bestea oraino urrun delarik mandatariak igortzen diozka bakearen eskatzeko.
33 Berdin, zuetarik nehor ez daiteke nere dizipulu izan, duen guziari uko egiten ez badio.
34 Gauza ona da gatza; bainan gatza gezatzen bada, nola gazituko da berriz? 35 Ez da on ez lurreko, ez ongarritako; kanporat botatzen da. Beharririk baduenak entzuteko, entzun beza.
15
1 Zergalari eta bekatari  guziak Jesusenganat hurbiltzen ziren haren entzuteko. 2 Farisauak eta lege-irakasleak marmarikan ari ziren, erranez: «Horrek ongi etorri egiten diote bekatarieri, eta heiekin jaten!»
3 Jesusek parabola hau erran zioten:
4 –Zuetarik nor, ehun ardi ukanki eta bat galtzen badu, ez da, beste lauetan hogeita hemeretziak basamortuan utzirik, galduaren bila joaiten, aurkitu arte? 5 Eta aurkitu duenean, sorbaldetan hartzen du, bozkarioz, 6 eta etxeratzean, adiskideak eta auzoak bildurik, erraiten diote: «Bozkaria zaitezte nerekin, aurkitu baitut neure ardi galdua!» 7 Nik diozuet: bozkario gehiago izanen da zeruan bihozberritzen den bekatari bakar batengatik, bihozberritze beharrik ez duten lauetan hogeita hemeretzi zuzenengatik baino.
Diru aurkituaren parabola
8 Edo zoin emaztek, zilarrezko hamar pieza  15,8 zilarrezko hamar pieza: Jatorrizko testuan, hamar drakma; grekoen pieza, erromatar denarioaren parekoa (ik. Mk 6,37 oh.). ukanki eta bat galtzen badu, ez du, argia pizturik, etxea garbitzen eta pieza artoski bilatzen, aurkitu arte? 9 Aurkitu duenean, adiskideak eta auzoak bildu eta erraiten diote: «Bozkaria zaitezte nerekin, aurkitu baitut galdua nuen pieza!» 10 Halaber, nik diozuet: berdin bozkariatzen dira Jainkoaren aingeruak, bihozberritzen den bekatari bakar batengatik.
Aita urrikaltsuaren eta bi semeen parabola  15,11 Aita urrikaltsuaren eta bi semeen parabola: Tradizioneak Seme galduaren parabola deitu izan du. Halere, seme zaharrenak gazteenak bezainbat garrantzia du parabolaren dinamikan, eta bi semeek baino gehiago Aita urrikaltsuak.
11 Jesusek erran zioten oraino:
–Gizon batek bi seme bazituen. 12 Gazteenak aitari erran zion: «Aita, emadazu dagokitan etxe-partea». Eta aitak ontasunak partekatu ziozkaten.
13 Handik egun gutiren buruan, seme gazteenak, bere etxe-partea saldurik, urruneko lurralde baterat joan eta, aiserian biziz, bere ontasun guzia jan zuen. 14 Dena xahutu zuenean, gosete handia izan zen lurralde hartan eta gabeziaren senditzen hasi zen. 15 Orduan, lurralde hartako gizon batenganat joan zen mutil, eta harek bere lurretarat igorri zuen zerrizain  15,15 zerrizain: Erorikorik handiena judu batentzat, zerria abere lohitzat baitzaukaten (ik. Dt 14,8). . 16 Zerriek jaten zuten ezkurrez ase nahiko zukeen, bainan nehork ez zion emaiten. 17 Orduan, bere baitan sarturik, egin zuen: «Aitaren zenbat langilek nahiko jana baduten, eta ni hemen goseak hiltzen ari! 18 Xutitu eta aitarenganat joanen naiz; erranen diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren  15,18 Jainkoaren kontra: H.h., zeruaren kontra. Jainkoaren izen ezin erranezkoa adiarazteko juduek erabiltzen duten itzulia; berdin 21. bertsetean ere. eta zure kontra. 19 Ez dut gehiago zure seme izaitea merezi. Langiletzat har nezazu».
20 Xutitu eta aitarenganat joan zen. Urrun zela oraino, aitak ikusi zuen, eta urrikaldu zitzaion : lasterka joan eta lepotik harturik, besarkatu zuen. 21 Semeak erran zion: «Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme izaitea merezi...» 22 Bainan aitak mutileri erran zioten: «Ekarrazue laster jantzirik ederrena eta emozue soinean, eraztuna erian eta oinetakoak  15,22 eraztuna eta oinetakoak: Eraztuna boterearen ezaugarri da, eta oinetakoak gizon libreak erabiltzen ditu, esklaboak ez. zangoetan; 23 ekarrazue aratxe gizena eta hil; dezagun jan eta besta egin: 24 nere seme hau hila baitzen eta berriz bizi da, galdua baitzen eta aurkitua da». Eta besta hasi zuten.
25 Premua landetan zen. Etxeratzean, hurbildu zelarik, soinua eta dantzak entzun zituen. 26 Mutil bat deiturik, zer zen galdatu zion. 27 Harek ihardetsi: «Zure anaia etorri da eta aitak aratxe gizena hil du, semea osagarritan itzuli baitzaio». 28 Haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Aita atera zen eta otoizka hasi zitzaion. 29 Bainan harek ihardetsi zion aitari: «Hainbeste urtetan zure manu bat ere sekulan hautsi gabe zerbitzatzen zaitut, eta ez dautazu egundaino pittika bat eman, neure adiskideekin besta egiteko; 30 bainan zure seme hori, zure ontasuna emalizunekin jan ondoan etorri delarik, aratxe gizena hil duzu». 31 Aitak erran zion: «Seme, zu beti nerekin zira, eta nere guzia zurea da! 32 Bainan behar zen besta egin eta bozkariatu, zure anaia hori hila baitzen eta bizirik da, galdua baitzen eta aurkitua da!»
Etxezain zuzengabearen parabola
16
1 Jesusek dizipulueri erran zioten:
–Aberats batek etxegizon bat bazuen, eta hau ontasunen xahutzen ari zitzaiola salatu zioten.
2 Deitu eta erran zion: «Zer da zutaz entzuten dutana? Emadazu etxezaintzaren kondu, ez baitzira gehiago nere etxegizon izanen».
3 Etxegizonak bere baitan egin zuen: «Zer ariko naiz, nagusiak etxezaintza kentzen dautanaz geroz? Aitzurren? Ez dut indarrik; eske? Ahalge naiz. 4 Badakit zer egin, etxezaintzatik baztertua izanen naizenean beren etxean hartuko nautenak ukan ditzatan».
5 Nagusiaren zordunak bederazka deitu zituen eta lehenari galdegin zion: «Zenbat zor diozu nere nagusiari?» 6 Harek ihardetsi: «Ehun untzi olio». Etxegizonak erran zion: «Horra zure zor-kondua; laster, jar zaite eta idatz: berrogeita hamar».
7 Gero, beste bati galdegin zion: «Zuk zenbat zor duzu?» Harek ihardetsi: «Ehun zaku ogi». Eta etxegizonak, orduan: «Horra zure zor-kondua; idatz: lauetan hogei».
8 Eta nagusiak goraipatu zuen etxegizon zuzengabe hura, abilki jokatu zuelakotz. Ezen mundu huntakoak abilago dira beren artean, argitakoak  16,8 mundukoak/argitakoak: H.h., mundu huntako semeak/argiaren semeak. baino.
9 Beraz, nik diozuet: egizkizue adiskideak zuzenkontrako diruaren  16,9 zuzenkontrako dirua: Zuzen-kontra eskuratu den edo berekoikeriaz erabiltzen den dirua. Irakur bertset hau 12,21.33en argitan. // har zaitzaten Jainkoak. Konpreni daiteke ere (adiskide heiek) betiereko egoitzetan har zaitzaten. bidez; hau gabe izanen zireztenean, betiereko egoitzetan har zaitzaten Jainkoak  16,9 zuzenkontrako dirua: Zuzen-kontra eskuratu den edo berekoikeriaz erabiltzen den dirua. Irakur bertset hau 12,21.33en argitan. // har zaitzaten Jainkoak. Konpreni daiteke ere (adiskide heiek) betiereko egoitzetan har zaitzaten. .
10 Gauza ttipietan leiala, handietan ere leiala da, eta gauza ttipietan zuzengabea, handietan ere zuzengabea. 11 Zuzengabeko diruaren erabiltzean leialak izan ez bazirezte, nork utziko du zuen esku egiazko ontasuna? 12 Beste norbaiten ontasunarekin leial izan ez bazirezte, zihaurena nork emanen dauzue  16,12 Zihaurena nork emanen dauzue: Erran nahi baita, Jainkoaren erresuma, presunaren zinezko ontasuna (ik. 16,11). ?
13 Ez da mutilik bi nagusi zerbitza ditzazkeenik; edo bat hastio ukanen du eta bestea maite, edo bati atxikia izanen zaio eta bestea gutietsiko du. Ez zirezte Jainkoaren eta diruaren mutil izaiten ahal.
14 Diru-goseak ziren farisauek hori guzia entzuten zuten, eta trufa egiten zioten Jesusi. 15 Hunek erran zioten:
–Zuek, gizon zuzentzat emaiten zirezte jendearen aitzinean, bainan Jainkoak zuen bihotza ezagutzen du; ezen gora daukana jendeak, higuingarria da Jainkoarentzat.
16 Moisen legearen eta profeten denbora  16,16 Moisen legearen eta profeten denbora: Erran nahi baita, Testamendu Zahar osoa. // indar egiten dute han sartzeko: Hunela ere konpreni daiteke: indarra erabiltzen dute haren kontra; ik. Mt 11,12 oh. Joanes Bataiatzailearekin bururatu da; geroztik, Jainkoaren erresumaren berriona mezutzen da, eta denek indar egiten dute han sartzeko  16,16 Moisen legearen eta profeten denbora: Erran nahi baita, Testamendu Zahar osoa. // indar egiten dute han sartzeko: Hunela ere konpreni daiteke: indarra erabiltzen dute haren kontra; ik. Mt 11,12 oh. .
17 Errexago da zeru-lurrak desagertzea, legearen marrarik ttipiena ere galtzea baino.
18 Bere emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak adulterioa egiten du; eta senarrak utzi emazte batekin ezkontzen denak adulterioa egiten du.
Aberatsa eta Lazaro
19 Bazen gizon aberats bat purpuraz eta liho finez janzten zena eta egun guziz apairu ederrik egiten zuena. 20 Lazaro izeneko behartsu bat haren ate ondoan egoiten zen, zauriz estalia. 21 Aberatsaren mahaitik erortzen zenaz ase nahiko zuen. Zakurrak, bai, etortzen zitzaizkion zaurien milikatzera.
22 Behartsua hil zen, eta Abrahamen ondorat  16,22 Abrahamen ondorat: H.h., Abrahamen altzorat. Erraiteko manera hunek apairu mesianikoan hil eta piztuek ukanen duten elkartasuna eta ohorezko tokia adiarazten du. ereman zuten aingeruek; aberatsa ere hil zen, eta ehortzi zuten. 23 Hilen Egoitzan  16,23 Hilen Egoitza: Jatorrizko testuan, Hades, Hilen Egoitzaren grekozko izena, hebrearrezko Sheol-en parekoa. oinazetan zagola, begiak altxatu eta Abraham ikusi zuen urrunerat, eta Lazaro haren ondoan. 24 Orduan, oihu egin zion: «Aita Abraham, urrikal zaite nitaz; igorrazu Lazaro bere eriaren muturra urean busti eta nere mihiaren freskatzera, sofrikariotan bainago su huntan». 25 Bainan Abrahamek erran zion: «Seme, oroit zaite zoriona ukan zinuela bizian; Lazarok, aldiz, zorigaitza; harek orai kontsolamendua aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak. 26 Gainera, leize handi bat ezarria izan da zuen eta gure artean, hementik zuetarat pasatu nahi luketenek ezin dezaten, eta hortik gureganat ere ez».
27 Aberatsak erran zuen: «Orduan, aita Abraham, igorrazu, otoi, Lazaro gure aitaren etxerat, 28 bost anaia baititut; jakinaren gainean ezar ditzala, heiek ere oinaze toki huntarat etor ez daitezen». 29 Abrahamek erran zion: «Hor dituzte Mois eta profetak  16,29 Mois eta profetak: Testamendu Zahar osoa. : entzun ditzatela». 30 Harek, oraino: «Ez, aita Abraham; hiletarik norbait joaiten bazaiote, bihozberrituko dira». 31 Bainan Abrahamek erran zion: «Mois eta profetak entzuten ez badituzte, hiletarik norbait pizturik ere, ez dute sinetsiko».
17
1 Jesusek bere dizipulueri erran zioten:
–Nahitaez galbideak  izanen dira, bainan dohakabea norbait galbidean ezartzen duena! 2 Hobe luke eihera-harri bat lepotik dilindan itsasorat bota balezate, ttipi hauetarik bakar bat galbidean ezartzea baino. 3 Kasu emazue!
Haurride batek huts egiten badauzu, larderia zazu, eta damutzen bada, barka. 4 Egunean zazpi aldiz huts egiten badauzu eta zazpi aldiz etortzen bazaizu erranez: «Damu dut», barkatuko diozu.
5 Apostoluek Jaunari erran zioten:
–Emenda zazu fedea gure baitan.
6 Jaunak erran zuen:
–Fedea bazinute, mustarda-hazia bezain ttipikoa ere, pikondo huni erran zinezokete: «Errotik atera eta landa hadi itsasoan», obedituko lauzueke.
7 Eman dezagun zuetarik batek mutila baduela iraulden ari edo abereen zain. Hau etxeratuko denean, erranen ote dio: «Haugi berehala mahairat»? 8 Ez ote dio erranen: «Presta zadak afaria, alda hadi ene zerbitzatzeko, nik jan eta edan arte; gero janen eta edanen duk hik»? 9 Mutilari eskerrak zor ote diozka manatua egin duelakotz? 10 Zuek ere berdin: manatua zaizuen guzia egin eta errazue: «Mutil batzu baizik  17,10 mutil batzu baizik: H.h., beharrezkoak ez diren mutil. ez gira; egin behar ginuena baizik ez dugu egin ».
Jesusek hamar legendun sendatu
11 Jerusalemerateko  bidean, Samaria  eta Galilean barna zoan Jesus. 12 Herri batean sartzean, hamar legendun atera zitzaizkion biderat. 13 Haratxago zaudela oihu egin zioten:
–Jesus, Irakasle, urrikal zaite gutaz!
14 Hori ikustearekin, Jesusek erran zioten:
–Zoazte, apezeri ager zaitezte.
Eta zoatzilarik, garbi gelditu ziren. 15 Heietarik bat, sendatua zela ikusirik, Jainkoa ozenki goresten zuela itzuli zen 16 eta Jesusen oinetarat ahuspez erori, eskerrak emanez. Samariarra zen! 17 Jesusek erran zuen: «Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Nun dira beste bederatziak? 18 Ez da izan arrotz hau baizik Jainkoaren gorestera etortzeko?»
19 Orduan, erran zion: «Xuti zaite eta zoazi; zeure fedeak salbatu zaitu».
20 Jainkoaren erregetza noiz etorriko zen galdegin zioten farisauek; Jesusek ihardetsi:
–Jainkoaren erregetza ez da ikusteko gisan etortzen. 21 Ez da erranen: «Horra hemen» edo «Hara han»; zeren Jainkoaren erregetza zuen artean baita.
22 Gero, dizipulueri erran zioten:
–Etorriko dira egunak gizonaren semearen egun bat bederen ikusi nahiko baituzue, bainan ez duzue ikusiko. 23 Orduan erranen dauzuete: «Horra hemen, hara han». Zuek ez joan, ez abia ondotik. 24 Ezen ximixtak zerualde batetik besteraino dirdiratzen duen bezala, berdin izanen da gizonaren semea etorriko den egunean. 25 Bainan lehenik ainitz sofritu eta oraiko jendeaz arbuiatua izan behar du.
26 Noeren egunetan bezala gertatuko da gizonaren semearen egunetan ere. 27 Jaten eta edaten zuen jendeak, eta ezkontzen ziren, Noe untzian sartu arte; orduan etorri zen uholdea eta denak suntsitu zituen.
28 Loten egunetan bezala izanen da: jan eta edan, eros eta sal, landa eta eraik ari zen jendea; 29 bainan Lot Sodomatik atera zen egunean, su eta sofrezko erauntsia egin zuen zerutik eta denak suntsitu zituen.
30 Hala gertatuko da gizonaren semea agertuko den egunean ere. 31 Egun hartan, etxegainean izanen dena eta bere puskak etxean, ez bedi heien hartzera jauts; halaber, alorrean izanen dena ez bedi gibelerat itzul. 32 Oroit Loten emazteaz.
33 Bere bizia begiratu nahiko duenak galduko du; galduko duenak, berriz, onik aterako du. 34 Nik diozuet: gau hartan ohean izanen diren bi lagunetarik bat hartua izanen da eta bestea utzia. 35 Elkarrekin bihi ehotzen ariko diren bi emaztetarik bat hartua izanen da eta bestea utzia. ( 36  17,36 Bertset hau eskuizkriburik zaharren eta hoberen ainitzetan falta da. Besteetan hunela dio: Bi gizon izanen dira alorrean, bat eremana eta bestea utzia izanen da (ik. Mt 24,40). ).
37 Dizipuluek galdegin zioten orduan:
–Nun izanen da hori, Jauna?
Jesusek erran zioten:
–Gorputza nun , eta harat bilduko dira arranoak.
Alarguntsa eta jujea
18
1 Beti eta etsitu gabe otoitz egin behar zutela erakusteko, parabola hau erran zioten Jesusek:
2 – Herri batean bazen juje bat Jainkoaren errespeturik eta jendearen axolarik gabea. 3 Herri berean bazen alarguntsa bat erraitera etortzen zitzaiona: «Neure kontrakoarekin dutan auzia xuri ezadazu». 4 Jujeak eza eman zion luzaz; bainan gero bere baitan egin zuen: «Jainkoaren errespeturik eta jendearen axolarik gabea izanagatik, 5 alarguntsa hunek nardatzen bainau, auzia xurituko diot, beti buruhaustera etor ez dakidan».
6 Eta Jaunak erran zuen: «Entzun zer dion juje zuzengabe harek. 7 Eta Jainkoak ez ote diote auzia xurituko gau eta egun oihuka ari zaizkion bere hautetsieri ? Beha egonaraziko ote ditu ? 8 Nik diozuet auzia berehala xurituko diotela. Bainan gizonaren semea etorriko denean, federik aurkituko ote du munduan?»
Farisaua eta zergalaria
9 Jesusek parabola hau erran zioten beren buruak zuzentzat hartzen eta besteak gutiesten zituzten batzuez:
10 –Bi gizon tenplurat igan ziren otoitz egitera, bat farisaua eta bestea zergalaria  . 11 Farisauak, xutik, hunela otoitz egiten zuen bere baitan: «Oi Jainkoa, eskerrak zuri ez naizelakotz besteak bezalakoa: ohoina, zuzengabea, adulteriogilea, edo zergalari hori bezalakoa. 12 Astean bietan barur egiten dut, eta ontasun guzien hamarrena ordaintzen».
13 Zergalariak, aldiz, urrun zagola, ez zituen begiak zerurat altxatu ere nahi, baizik bularra joz erraiten zuen: «Oi Jainkoa, naizen bekatariaz urrikal zaite».
14 Nik diozuet: azken hau gizon zuzen itzuli zen etxerat; bestea, berriz, ez. Zeren eta bere burua goratzen duena apalduko baitu Jainkoak, eta bere burua apaltzen duena goratuko.
15 Haur ttipiak ere ekartzen ziozkaten Jesusi, hunki zitzan; dizipuluek, hori ikustearekin, larderiatzen zituzten. 16 Bainan Jesusek haur ttipiak bereganat deitu eta erran zuen: «Utz haurrak eneganat etortzera, ez debeka, holakoena baita Jainkoaren erresuma. 17 Egiaz diozuet: Jainkoaren erresumari haur batek bezala ongi etorri egiten ez diona ez da han sartuko».
18 Buruzagi batek Jesusi galdatu zion:
–Jaun irakasle ona, zer egin behar dut betiereko bizia ondoretasunez ukaiteko?
19 Jesusek ihardetsi:
–Zergatik erraiten dautazu ona? Nehor ez da ona Jainkoa baizik. 20 Badazkizu manamenduak: Ez egin adulteriorik, ez nehor hil, ez ebats, ez egin gezurrezko lekukotasunik, aitamak ohora  .
21 Harek, orduan:
–Gazte-gaztetik begiratu dut hori guzia.
22 Hori entzutean, Jesusek erran zion:
–Gauza bakar baten falta duzu oraino: daukazun guzia saldu eta emazu behartsueri, eta zeure aberastasuna zeruetan ukanen duzu; gero, zato, jarraik neri.
23 Hori entzutearekin, ilun-iluna jarri zen buruzagia, biziki aberatsa baitzen.
24 Hola ikusi zuelarik, Jesusek erran zuen:
–Zein nekez sartuko diren aberatsak Jainkoaren erresuman! 25 Bai, kamelua orratzaren begitik pasatzea errexago, aberatsa Jainkoaren erresuman sartzea baino.
26 Entzuleek erran zuten:
–Nor salba daiteke, orduan?
27 Jesusek ihardetsi:
–Jendeek ez dezaketena Jainkoak egin dezake.
28 Petrik erran zuen:
–Horra, geure ontasunak utzi ditugu zuri jarraikitzeko.
29 Jesusek ihardetsi zioten:
–Egiaz diozuet: Jainkoaren erresumagatik nehork ez ditu etxea, emaztea, anaiak, aitamak eta haurrak utziko, 30 orai berean aise gehiago ukan gabe, eta datorren munduan betiereko bizia.
31 Hamabiak berekin harturik, Jesusek erran zioten: «Horra, Jerusalemerat igaiten ari gira, eta beteko da profetek gizonaren semeaz idatzi guzia. 32 Ezen paganoen eskuetarat emana izanen da, trufatuko dute, laidostatuko, tuka erabiliko, 33 eta azotatu ondoan, hilen dute; eta hirugarren egunean piztuko da».
34 Heiek, ordea, deusik ez zuten konprenitu; gordeak zitzaizkioten haren hitzak eta ez zakiten Jesuek zer erran nahi zioten.
35 Jesus Jerikorat hurbiltzen ari zela, itsu bat eske zagon bide-bazterrean jarririk. 36 Jendea pasatzen entzutearekin, zer zen galdegin zuen. 37 Nazareteko Jesus pasatzen ari zela erran zioten. 38 Orduan, oihu egin zuen:
–Jesus, Daviden semea, urrikal zaite nitaz!
39 Aitzinean zoatzinek larderiatzen zuten, ixil zadin; bainan harek oihukanago:
–Daviden semea, urrikal zaite nitaz!
40 Gelditurik, Jesusek manatu zuen ekar ziezoten. Hurbildu zenean, galdegin zion:
41–Zer nahi duzu egin dezatan zuretzat?
Harek ihardetsi:
–Jauna, berriz ikus dezatan!
42 Jesusek erran zion:
–Berriz ikusazu; zeure fedeak salbatu zaitu.
43 Bat-batean, berriz ikusten hasi zen, eta Jesusi jarraiki zitzaion, Jainkoa goretsiz. Eta hori ikusirik, herri osoak Jainkoa goraipatu zuen.
Jesus eta Zakeo
19
1 Jesus Jerikon sartu eta herrian barna zoan. 2 Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua  19,2 zergalari-burua: Jerikoko zergalarien burua; ik. Mk 2,15 oh. , aberatsa. 3 Jesus nor zen ikusi nahiz zabilan, bainan ez zezakeen jendaldeagatik, ttipia baitzen. 4 Aitzinago lasterka joan eta pikondo baterat igan zen, Jesus ikusteko, handik pasatu behar baitzuen. 5 Jesusek, leku hartarat heltzean, goiti behatu eta erran zion:
«Zakeo, jauts zaite laster: gaur zure etxean egon behar dut». 6 Jautsi zen laster eta bozkariotan hartu zuen etxean.
7 Hori ikustearekin, denak marmarikan ari ziren: «Bekatari baten etxean sartu da egoiteko».
8 Bainan Zakeok, xutik, Jaunari erran zion:
–Jauna, neure ontasunen erdia behartsueri emanen diotet eta, norbaiti kalterik egin badiot, lauetan gehiago ordainduko diot  19,8 lauetan gehiago ordainduko diot: Ohoinak bietan gehiago ordaindu behar zuen, legearen arabera (ik. Jal 22,3.6). .
9 Jesusek hartaz erran zuen:
–Gaur salbamendua etxe huntarat etorri da, gizon hau ere Abrahamen ondokoetarik baita. 10 Alabainan, gizonaren semea galdua zenaren bilatzera eta salbatzera etorria da.
11 Jendea entzuten zagola, Jesusek beste parabola bat kondatu zioten, Jerusalemdik  hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren erregetza bat-batean agertuko zela uste baitzuen. Hau erran zioten:
12 –Jaun handi bat urruneko lurralde baterat joan zen erregegoaren ukaitera, gero itzultzekotan. 13 Bere zerbitzarietarik hamarri dei egin eta hamar urre pieza  19,13 urre pieza: Parabola hau literalki mina zirelakoez mintzo da; mina batek ehun denarioren balioa zuen (ik. Mk 6,37 oh.). eman ziozkaten, erranez: «Egizue diru, ni etorri arte».
14 Bainan bere herritarrek hastio zuten eta mandatariak igorri zituzten gibeletik, erraitera: «Ez dugu hori errege nahi».
15 Erregegoa ukanik itzuli zenean, dirua eman zioten zerbitzariak bereganat deitu zituen, bakotxak zer irabazi zuen jakiteko. 16 Lehena etorri eta erran zuen: «Jauna, zure urre piezak beste hamar eman ditu». 17 Erregeak erran zion: «Ederki, zerbitzari ona! Biziki gauza gutitan leial izan zirenaz geroz, hamar hiriren buru izan zaite». 18 Etorri zen bigarrena eta erran zuen: «Jauna, zure urre piezak beste bost eman ditu». 19 Erregeak huni ere erran zion: «Eta zu, bost hiriren buru izan zaite». 20 Beste bat etorri zen eta erran zuen: «Jauna, horra zure urre pieza; oihal batean gorderik atxiki dut. 21 Zure beldur nintzen, gizon gogorra zirelakotz: eman ez duzuna hartzen duzu eta erein ez duzuna biltzen ». 22 Erregeak, orduan: «Heure erranetik kondenatuko haut, zerbitzari tzarra! Bahakien gizon gogorra naizela, eman ez dutana hartzen dutala eta erein ez dutana biltzen. 23 Zergatik ez duk, bada, nere dirua bankuan ezarri? Itzultzean, intresarekin altxatuko nikan». 24 Eta han zaudeneri erran zioten: «Kenozue urre pieza hori eta eman hamar dituenari». 25 Heiek erran zioten: «Jauna, jadanik hamar urre pieza baditu!» 26 Nik diozuet: «Duenari  19,26 duenari: Fruitua ekartzen duenari emanen zaio... emanen zaio; ez duenari, ordea, duena ere kenduko. 27 Eta erregetzat nahi ez ninduten etsai horiek, berriz, ekar hunat eta hilzkizue nere aitzinean».
28 Hola mintzaturik, Jesus aitzinean joan zen Jerusalemerat igaiteko. 29 Oliamendi  ondoko Betfage eta Betaniarat hurbildu zenean, bere dizipuluetarik biga igorri zituen, 30 erranez: «Zoazte aitzinean den herri hortarat; sartzean, astokume bat estekan aurkituko duzue, nehor oraino gainean jarri ez zaiona; laxatu eta ekar ezadazue. 31 Zergatik laxatzen duzuen galdegiten badauzue norbaitek, errozue:
–Jaunak behar du.
32 Mandatariak joan ziren, eta Jesusek erran bezala aurkitu zuten dena. 33 Astokumearen laxatzen ari zirela, jabeek galdegin zieten:
–Zertako laxatzen duzue astokume hori?
34–Jaunak behar baitu –ihardetsi zuten.
35 Jesusi ekarri zioten eta, beren soingainekoak astokumeari bizkarrean ezarririk, Jesus gainerat iganarazi zuten. 36 Eta, bazoala, beren soingainekoak bidean hedatzen zituzten. 37 Oliamendiko gain-beherarat hurbiltzen ari zelarik, dizipulu guziak multzoan, bozkarioz, ozenki Jainkoaren goraipatzen hasi ziren, ikusi zituzten mirakulu guziengatik, 38 ziotela: « Benedikatua Jaunaren izenean datorren erregea! Bakea zeruan eta aintza Jainko gorenari  !»
39 Jendeen artetik farisau batzuk Jesusi erran zioten:
–Irakasle jauna, dizipuluak larderiazkizu!
40 Harek ihardetsi:
–Nik diozuet: hauek ixiltzen badira, harriek oihu eginen dute.
Jesusek Jerusalemez nigar egin
41 Hurbildu eta hiria ikustean, Jesusek hartaz nigar egin zuen, 42 ziola: «Zuk ere bazinaki, egun huntan, nolaz aurki bakea! Bainan ez, hori gordea izan zaizu. 43 Etorriko zaizkizu, bai, zeure etsaiek pezoinez inguratu, setiatu eta alde guzietarik hertsatuko zaituzten egunak; 44 errautsiko zaituzte, zu eta zeure barneko jendea, eta ez dauzute harria harriaren gainean utziko, Jainkoa salbatzera etorri zaizun denbora  19,44 Jainkoa etorri zaizun denbora ezagutu: Jerusalemek ez du onartu salbatzera etorri zaion Jainkoa. ezagutu ez duzulakotz».
45 Jesus, tenpluan sarturik, han salketan  ari zirenen haizatzen hasi zen, 46 erraiten ziotela: «Liburu Sainduak dio: Nere etxea otoitz-etxe izanen da  ; zuek, aldiz, gaixtagin-zilo egina duzue».
47 Egun guziz tenpluan irakasten ohi zuen. Apezburu eta lege-irakasleak Jesus hil nahiz zabiltzan, bai eta herriko buruzagiak ere; 48 bainan ez zuten asmatzen zer egin zezaketen, herri guzia ahozabalik baitzagon haren entzuten.
20
1 Egun batez, Jesus tenpluan herriaren irakasten eta berrionaren mezutzen ari zela, apezburu eta lege-irakasleak etorri zitzaizkion, zaharrekin batean, 2 ziotela:
–Erraguzu noren eskuz ari ziren hola? Edo nork eman dauzu hortarako eskua?
3 Jesusek ihardetsi zioten:
–Nik ere gauza bat galdeginen dauzuet. Erradazue: 4 Nork igorri zuen Joanes bataiatzera, Jainkoak ala jendeek?
5 Heiek beren artean egin zuten: «Jainkoak igorri zuela erraiten badugu, zergatik ez ginuen hartan sinetsi galdeginen dauku. 6 Baina jendeek igorria zela erraiten badugu, herri osoak harrikatuko gaitu, Joanes profeta zela sinetsia baitu».
7 Beraz, ez zakitela nork igorria zen ihardetsi zioten.
8 Jesusek, orduan:
–Nik ere ez dauzuet erranen noren eskuz ari naizen hola.
9 Jesusek parabola hau erran zion herriari:
–Gizon batek mahastia landatu zuen  eta, mahastizain batzuri arrandan utzirik, joan zen luzazko. 10 Sasoina etorri zenean, mutil bat igorri zioten mahastizaineri, mahastiaren fruitutik eman ziezoten. Bainan mahastizainek jo eta eskuak hutsik igorri zuten. 11 Beste mutil bat igorri zioten; hura ere jo, laidostatu eta eskuak hutsik igorri zuten. 12 Hirugarren bat oraino igorri zioten; hura ere zauritu eta kanporat bota zuten. 13 Mahastiaren jabeak erran zuen orduan: «Zer egin? Neure seme maitea igorriko dut. Beharbada harentzat ukanen dute errespetu!» 14 Bainan hura ikustearekin, mahastizainek elkarren artean egin zuten: «Hori duk ondokoa! Hil dezagun, mahastia gure izan dadin». 15 Eta mahastitik kanporat bota eta hil zuten.
Zer eginen diote, bada, mahastiaren jabeak? 16 Joan eta garbituko ditu mahastizain horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko.
Hori entzutearekin, erran zuten:
–Ez balinba!
17 Bainan Jesusek, xuxen behatzen ziotela, erran zioten:
–Zer da, orduan, Liburu Sainduak dion hau:
Etxegileek arbuiatu harria
giltzarri bilakatu da? 
18 Harri horren gainerat eroriko dena hautsiko da, eta harria gainerat eroriko zaiona, lehertuko du.
19 Lege-irakasle eta apezburuek Jesus eskuetarat bildu nahi ukan zuten orduan berean, bainan herriaren beldur ziren. Ongi jabetu ziren parabola hura heientzat erran zuela.
20 Jesusen barrandan jarririk, salatari batzu igorri ziozkaten, alegia eta gizon zuzenak, hutsean harrapa zezaten bere eleetan, gobernariaren esku eta menpe ezartzeko. 21 Galdatu zioten:
–Irakasle jauna, badakigu zuzen hitz egiten eta irakasten duzula: jendearen itxurari kasu egin gabe, Jainkoaren bidea egiaren arabera irakasten duzu. 22 Haizu girea Zesarri zergaren  ordaintzera, ala ez?
23 Heien maltzurkeria zilaturik, Jesusek erran zioten:
24–Erakuts eni denario bat  . Norenak ditu aurpegia eta izena?
Heiek ihardetsi:
–Zesarrenak.
25 Jesusek, orduan:
–Emazue, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.
26 Ezin izan zuten hutsean harrapatu bere solasetan herriaren aitzinean, eta harek ihardetsiaz harriturik, ixildu ziren.
27 Jesusi hurbildu zitzaizkion saduzear batzu –hauek hilen pizterik ez  dela diote– eta galdegin zioten:
28–Irakasle jauna, Moisek idatzi zuen guretzat: Norbaiti anaia ezkondu bat haurrik gabe hiltzen bazaio, alarguntsarekin ezkondu behar du, anaiari ondokoen emaiteko  .
29 Zazpi anaia baziren. Lehena ezkondu eta haurrik gabe hil zen. 30 Bigarrena 31 eta hirugarrena alarguntsarekin ezkondu ziren, eta zazpiak berdin: haurrik utzi gabe hil ziren. 32 Azkenik emaztea ere hil zen. 33 Hilen piztean, zoinen emaztea izanen da, zazpiek ukan baitzuten emazte?
34 Jesusek erran zioten:
–Mundu huntako gizon eta emazteak ezkontzen dira; 35 bainan datorren munduan eta hilen piztean parte hartzeko Jainkoak gai aurkitu dituenak, gizon ala emazte, ez dira ezkontzen. 36 Alabainan, ez daitezke berriz hil, aingeruen pareko baitira; Jainkoaren seme-alaba dira, piztuak direnaz geroz. 37 Gainera, hilak pizten direla Moisek berak adiarazi zuen, sasia sutan zelako hartan, Jauna Abrahamen Jainko, Isaaken Jainko eta Jakoben Jainko  deitzen duenean. 38 Ez da hilen Jainkoa, biziena bai, denak bizirik baitira harentzat.
39 Orduan, lege-irakasle batzuk erran zioten:
–Ederki mintzatu zira, Irakasle jauna.
40 Eta ez zitzaizkion gehiago deuseren galdatzera ausartatzen.
41 Jesusek erran zioten: «Nolaz erran daiteke Mesias Daviden ondokoa  20,41 ondokoa: H.h., semea; gauza bera 44an. dela? 42Ezen Davidek berak dio Salmoen liburuan:
Jaunak nere Jaunari erran dio:
Jar zaite nere eskuinaldean,
43 nik zure etsaiak zure oinpeko alkitzat
ezarri artean  .
44 Beraz, Davidek Jauna deitzen du; nolaz da, orduan, haren ondokoa?»
45 Herri guzia entzuten zagola, Jesusek dizipulueri erran zioten: 46 «Begira zaitezte lege-irakasleetarik! Gogoko dute jantzi ederretan ibiltzea, maite dituzte agurrak plazetan, lehen alkiak sinagogetan eta ohorezko lekuak afarietan. 47 Itxuraz otoitz luzetan ari diren horiek alarguntsen ontasunak irensten dituzte. Kondenamendurik zorrotzena ukanen dute».
21
1 So zagola, Jesusek aberats batzu ikusi zituen tenpluko dirutegian emaitza ezartzen. 2 Alarguntsa behartsu bat ere ikusi zuen bi sos  ezartzen, 3 eta erran zuen: «Zinez diozuet: alarguntsa behartsu horrek beste guziek baino gehiago ezarri du. 4 Ezen horiek guziek beren soberakinetik egin dute emaitza; horrek, aldiz, bere eskasiatik, bizitzeko zaukan guzia ezarri du».
Jesus denboren azkenaz mintzo ( 21,5-38)
5 Batzuk tenpluaz baitzioten harri ederrez eta emaitzez  21,5 emaitzak tenpluaren eraikitzeko eta edertzeko eskainiak. apaindua zela, Jesusek erran zuen: 6 «Etorriko dira egunak, hor ikusten duzuenetik harria harriaren gainean ez baita utziko suntsitu gabe».
7 Galdegin zioten: «Irakasle jauna, noizko da hori, eta zoin izanen da gertatzera doalako seinalea?»
8 Jesusek erran zuen:
–Kasu! Ez zaitzatela nehork errebela, ainitz etorriko baitira nere izena berenganatuz; erranen dute: «Ni naiz Mesias  21,8 Mesias: Testuaren argitzeko erantsia (ik. Mt 24,5). », edo «Hurbildua da tenorea». Ez joan halakoen ondotik. 9 Gerlak eta iraultzak badirela entzutean, ez ikara: lehenik gertatu beharrekoa baita hori; bainan ez da oraino azkena izanen.
10 Gainera, erran zioten:
–Herria herriaren kontra eta erresuma erresumaren kontra altxatuko dira; 11 lurrikara handiak izanen dira, eta izurrite eta goseteak han hemenka; gauza ikaragarriak gertatuko dira, eta zerutikako seinale handiak.
12 Bainan horiek guziak baino lehen, arrastatu eta gaizki erabiliko zaituztete, sinagogetarat eta presondegietarat eremanen, bai eta errege eta buruzagien aitzinerat, neregatik. 13 Horrek emanen dauzue nere lekuko izaiteko parada. 14 Har gogoan ez duzuela griņatzerik zihauren buruak nola xuri: 15 nik emanen dauzuet zer eta nola erran  21,15 zer eta nola erran: H.h., ahoa eta zuhurtzia. , zuen kontrakoetarik nehork ezin baitu ihardokiko edo ihardetsiko. 16 Zuen aitama eta anaiek berek, ahaide eta adiskideek berek salduko zaituztete, eta zuetarik zenbait hilaraziko. 17 Denek hastiatuko zaituztete neregatik; 18 bainan ez duzue buruko ile piru bat ere galduko. 19 Iraupenaren iraupenaz irabaziko duzue bizia.
20 Jerusalem armadez inguratua ikusiko duzuenean, jakin zazue hurbil duela suntsitzea. 21 Orduan, Judean izanen direnek ihes egin bezate mendietarat; Jerusalemen izanen direnak atera bite, eta landan direnak ez bite hirian sar. 22 Mendeku-egunak izanen dira heiek, orduan beteko baita Liburu Sainduan idatzia den guzia. 23 Dohakabeak haur-beharretan edo bularreko haurrarekin izanen direnak egun heietan, herstura handia izanen baita lur huntan, eta haserrea herri hunen kontra. 24 Ezpata zorrotzaren pean eroriko dira eta nazione guzietarat preso eremanen dituzte; Jerusalem paganoek zangopilatuko dute, paganoen denbora beteko den arte.
25 Seinaleak agertuko dira eguzkian, ilargian eta izarretan; lurrean, berriz, nazioneak laztuko dira, itsas-orro eta uhainek iziturik. 26 Eta munduari gainerat heldu zaionaren beha, beldurrez hilen da jendea, kordokatuko baitira zeruetako indarrak. 27 Orduan, gizonaren semea hodeian etortzen  ikusiko dute, ahal eta aintza handitan.
28 Hori guzia gertatzen hastean, altxa zaitezte eta goiti burua, hurbildua baituzue librantza.
29 Jesusek irudi bat eman zioten: «Beha pikondoari edo beste edozoin zuhaitzeri: 30 Botoinak jauzten zaizkiotelarik, ikusi orduko badakizue uda hurbil dela. 31 Zuek ere berdin, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza. 32 Egiaz diozuet: oraiko gizaldia iragan baino lehen gertatuko da hori guzia. 33 Zeru-lurrak iraganen dira, nere hitzak ez dira iraganen.
34 Kasu, edanean, mozkorkerian eta biziko griņetan zuen gogoak motel ez daitezen eta egun hura ustegabean etor ez dakizuen, 35 sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guzien gainerat. 36 Egon erne eta otoitz egin ordu oroz, gertatuko diren horieri guzieri ihes egiteko eta gizonaren semearen aitzinean xutik egoiteko indarra ukan dezazuen».
37 Jesusek tenpluan irakasten ohi zuen egunaz, bainan atera eta gauak Oliamendin egiten zituen. 38 Eta herri guzia goizean goizik tenplurat joaiten zitzaion entzutera.
22
1 Hurbil zen Altxagarri gabeko Ogien besta, Bazko deitua. 2 Apezburu eta lege-irakasleak Jesus nola hil zabiltzan, bainan herriaren beldur ziren. 3 Orduan, Hamabietarik zen Iskariot deitu Judasen baitan sartu zen Satan. 4 Judas apezburuen eta goardia-buruzagien  22,4 goardia buruzagiak: Tenpluaren zaintzale ziren levitarrak (ik. 10,32 oh.). mintzatzera joan zen, heien eskuetarat Jesus nola eman. 5 Heiek, bozkariotan, Judasi dirua emanen ziotela hitzartu ziren. 6 Onartu zuen, eta jendeak jakin gabe Jesus heien eskuetarat emaiteko aldiaren bila hasi zen.
7 Etorri zen Altxagarri gabeko ogien eguna, Bazko-bildotsa hil behar zenekoa. 8 Jesusek Petri eta Joani igorri zituen, erranez:
–Zoazte Bazko-afariaren prestatzera guretzat.
9 Heiek galdatu zioten:
–Nun nahi duzu presta dezagun?
10 Jesusek erran zioten:
–Hirian sartzean, pegar bat ur deraman gizon bat etorriko zaizue biderat. Jarraik hari, sartuko den etxeraino, 11 eta errazue hango nagusiari: «Irakasle jaunak galdatzen dauzu nun duen bere dizipuluekin Bazko-afariaren jateko barnea». 12 Harek gaineko gela handi bat erakutsiko dauzue, apaindua; han presta zazue behar dena.
13 Joan ziren eta, dena Jesusek erran bezala aurkiturik, Bazko-afaria prestatu zuten.
14 Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin. 15 Eta erran zioten: «Nahikari bizia nuen Bazko-afari hau zuekin jateko, sofritu aitzin. 16 Ezen nik diozuet: ez dut gehiago hau janen, Jainkoaren erresuman  22,16 erresuma salbamendua da, Jainkoarekin betiereko bizia, apairu miresgarri baten itxuran amesten dena. Bazko-apairua betiereko apairu horren aitziniduria da. bere beterat helduko den arte».
17 Orduan, kopa hartu eta, eskerrak emanik, erran zuen: «Har zazue eta elkarren artean parteka. 18 Ezen nik diozuet: hemendik aitzina ez dut gehiago arnorik edanen Jainkoaren erresuma etorri arte».
19 Gero, ogia hartu eta, eskerrak emanik, hautsi zuen eta eman zioten, erranez: «Hau nere gorputza da, zuentzat emana. Egizue hau nere oroigarri».
20 Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, erranez: «Kopa hau elkargo berria da, zuentzat ixurtzen den nere odolaz finkatua  22,20 zuentzat ixurtzen den nere odolaz finkatua: H.h., zuentzat ixurtzen den nere odolean. .
21 Bainan horra: nerekin mahaian dago saltzen nauena  22,21 saltzen nauena: H.h., saltzen nauenaren eskua. . 22 Gizonaren semea badoa, erabakia den bezala; bainan dohakabea hura saldu duena!»
23 Orduan, dizipuluak elkarren artean galdezka hasi ziren, zoinek eginen ote zuen holakorik.
24 Dizipuluen artean eztabada izan zen, heietarik nor zitekeen handiena. 25 Jesusek erran zioten:
–Nazioneetako erregeek menpean hartzen dituzte herriak, eta boteredunek «ongi-egile» deituak izan nahi dute. 26 Zuentzat ez da hola. Zuen artean handiena, gazteena bezala izan bedi, eta buruzagia, zerbitzaria bezala. 27 Alabainan, zoin da handiena, mahaian dena ala zerbitzaria? Ez ote mahaian dena? Eta hara ni, zuen artean, zerbitzaria bezala naiz.
28 Zuek enekin egon zirezte nere frogaldietan. 29 Eta nik erresuma emaiten dauzuet, Aitak neri eman dautan bezala: 30 Nere erresumako mahaian janen eta edanen duzue, eta tronuetan jarriko zirezte, Israelgo hamabi leinuen jujatzeko.
31 Simon, Simon! Satanek galdegin du zuek bahean pasatzea ogia bezala. 32 Bainan zure alde otoitz egin dut, fedea gal ez dezazun. Eta nereganat itzuliko zirenean, azkarzkizu anaiak.
33 Petrik erran zion:
–Jauna, zurekin, prest naiz preso joaiteko eta hiltzeko ere.
34 Jesusek, orduan:
–Nik diozut, Petri, gaur oilarrak kantu egin aitzin, hiru aldiz ukatuko duzu ezagutzen nauzula.
35 Gero, dizipulueri erran zioten:
–Moltsarik, zakurik eta oinetakorik gabe igorri zintuztetanean, zerbait falta ukan ote zinuten?
Heiek ihardetsi:
–Deusik.
36 Jesusek, berriz:
–Orai, aldiz, moltsa duenak har dezala, eta berdin zakua duenak; eta ezpatarik ez duenak soingainekoa sal dezala, ezpata erosteko. 37 Zeren nik diozuet, nere baitan bete beharra baita Liburu Sainduak diona: Gaizkiletzat hartu dute  . Eta hala da, nitaz idatzia beteko da.
38 Heiek erran zuten:
–Jauna, horra hemen bi ezpata.
Jesusek ihardetsi:
–Aski hola!
39 Atera eta Oliamendirat  joan zen Jesus, ohi zuen bezala, eta dizipuluak jarraiki zitzaizkion. 40 Harat heldurik, Jesusek erran zioten: «Otoitz egizue, tentaldian ez erortzeko».
41 Eta heienganik harri besagain baten heintsuan bazterturik, belauniko hunela otoitz egiten zuen: 42 «Aita, nahi baduzu, edari samin  hau nereganik urrunt zazu. Halere, egin bedi zure nahia, ez nerea».
43 Orduan aingeru  22,43 aingeru: 22,43-44 bertsetak falta dira balio handiko zenbait eskuizkribu zaharretan. bat agertu zitzaion zerutik, indar emaiten ziona. 44 Eta, hersturak harturik, oraino kartsukiago otoitz egiten zuen. Eta izerdia zarion lurrerat, odol zortak iduri. 45 Otoitzetik jeiki eta dizipuluenganat joan zen; atsegabez lokarturik aurkitu zituen, 46 eta erran zioten: «Zer! Lo zaudezte? Jeiki eta otoitz egizue, tentaldian ez erortzeko».
47 Jesus mintzo zelarik oraino, horra jendalde bat, eta Hamabietarik bat, Judas deitua, heien aitzinean heldu. Jesusi hurbildu zitzaion musu emaitera. 48 Jesusek erran zion: «Judas, musu batez duzu saltzen gizonaren semea!»
49 Gertatzera zoana ikustearekin, Jesusen inguruan zirenek erran zioten: «Jauna, ezpataz eman behar dugu?»
50 Eta heietarik batek apez nagusiaren mutilari ezpataz eman eta eskuineko beharria moztu zion. 51 Bainan Jesusek erran zuen: «Bego, aski da!»
Eta, beharria hunkirik, sendatu zuen.
52 Orduan, haren kontra etorriak ziren apezburu, tenpluko goardien buruzagi  eta zaharreri erran zioten: «Gaixtagin batentzat bezala ezpata eta makilak eskuetan etorri zirezte. 53 Egun oro zuekin nintzen tenpluan, eta ez duzue nere kontra eskurik luzatu. Bainan orai da zuen ordua, ilunpearen nagusialdia  ».
54 Jesus hartu eta ereman zuten, eta apez nagusiaren etxean sarrarazi. Petri urrundik jarraikitzen zitzaion. 55 Ezkaratzean sua piztu eta haren inguruan jarri ziren, eta heien artean jarri zen Petri ere.
56 Neskato batek, Petri suaren argitan jarririk ikustearekin, hari so eta so erran zuen:
–Hau ere harekin zen.
57 Bainan harek ukatu zuen:
–Emaztea, ez dinat ezagutzen.
58 Handik berehala, beste batek ikusi zuen eta erran:
–Hi ere heietarik haiz.
Petrik, orduan:
–Ezetz, gizona!
59 Orentsu baten buruan, beste batek aitzina:
–Bai, hau ere harekin zukan; bestenez ere galilearra  22,59 galilearra: Mt 26,73an Petri nungoa zen mintzatzeko moldetik ezagutu zutela erraiten da. duk.
60 Petrik ihardetsi zuen:
–Gizona, ez zakiat zer derasakan!
Eta berehala, mintzo zelarik oraino, kantu egin zuen oilarrak. 61 Itzuli eta Jaunak Petriri behatu zion. Eta Petri Jaunak erranaz oroitu zen: «Gaur oilarrak kantu egin aitzin, hiru aldiz ukatuko nauzu». 62 Kanporat aterarik, nigar egin zuen saminki.
63 Jesus berekin zaukatenek trufatzen zuten eta joka erabiltzen. 64 Begiak estalirik, galdatzen zioten: «Asma zak, profeta, nork jo hau?»
65 Eta beste laido ainitz erraiten zioten.
66 Argitu zuenean, hiriko zaharren kontseilua, apezburu eta lege-irakasleak bildu ziren, eta Jesus Biltzar Nagusirat ereman zuten. 67 Erran zioten:
–Mesias bazira, erraguzu.
Harek ihardetsi:
–Erraiten badauzuet, ez nauzue sinetsiko, 68 eta galderik egiten badauzuet, ez dautazue ihardetsiko. 69 Bainan oraidanik gizonaren semea Jainko ahaldunaren eskuinean jarriko  da.
70 Orduan, denek erran zuten:
–Jainkoaren semea zira, beraz!
Harek ihardetsi:
–Zihaurek erraiten duzue hala naizela.
71 Heiek, orduan:
–Ba ote dugu lekuko beharrik oraino? Guhaurek entzun diogu bere ahotik.
23
1 Xutitu ziren denak eta Jesus Pilatorenganat ereman zuten. 2 Salatzen hasi zitzaizkion: «Gure nazionearen nahaspilatzen harrapatu dugu gizon hau; enperadoreari zergen  ordaintzea debekatzen du eta bera Mesias, errege, dela erraiten».
3 Pilatok galdatu:
–Juduen erregea zirea?
Jesusek ihardetsi:
–Zuk hala erraiten duzu.
4 Pilatok apezburu eta jendaldeari erran zioten:
–Gizon huntan ez dut deus erraitekorik aurkitzen.
5 Bainan heiek aitzina beretik zioten: «Judea osoan barna herriaren asaldatzen ari da bere irakaspenez, Galileatik hasi eta hunaraino».
Jesus Herodesen aitzinean
6 Hori entzutearekin, gizon hura galilearra ote zen galdegin zuen Pilatok. 7 Eta Herodesen  menekoa zela jakinik, hari igorri zion, hura ere Jerusalemen baitzen egun heietan. 8 Jesus ikusteaz biziki bozkariatu zen Herodes, aspaldian ikusi nahi baitzuen, hartaz entzuten zuenagatik; mirakulu zerbaiten egiten ikusiko zuelakoan zagon. 9 Galde ainitz egin zion, bainan Jesusek hitzik ez ihardetsi. 10 Apezburu eta lege-irakasleak han ziren, gogor salatzen zutela. 11 Herodesek, bere soldaduekin, mespretxu eta trufaka erabili zuen Jesus eta, jantzi eder bat soinean emanik, berriz Pilatorenganat igorri zuen. 12 Herodes eta Pilato egun hartan baketu ziren, aitzinean etsai baitziren.
13 Pilatok, apezburu, buruzagi eta herria bildurik, 14 erran zioten:
–Gizon hau ekarri dautazue, herria bide onetik baztertzen duela; bainan zuen aitzinean galdeak egin diozkat eta gizon huntan ez dut deus erraitekorik aurkitzen; 15 Herodesek ere ez, gibelerat igorri baitauku. Hunek ez du, beraz, heriotzea merezi duenik deus egin. 16 Zentzaldi bat eman eta libratuko dut. ( 17  23,17 Eskuizkribu zahar eta hoberenetan falta da bertset hau. Besteek hau diote: Ezen Bazko-besta guziz bat libratu behar zioten (ik. Mt 27,15; Mk 15,6). ).
18 Bainan denak batean oihuka hasi ziren:
–Ken hori, eta libra zaguzu Barrabas!
19 Barrabas hura, hirian gertatu altxamendu eta gizon hiltze batengatik preso sartua zuten.
20 Jesus libratu nahiz, Pilato berriz mintzatu zitzaioten; 21 bainan heiek oihuka:
–Gurutzerat! Gurutzerat hori!
22 Harek hirugarren aldikotz erran zioten:
–Zer gaizki egin du, bada, gizon hunek? Ez diot deus aurkitu hiltzea merezi duenik. Zentzaldi bat eman eta libratuko dut.
23 Heiek aitzina beretik oihu eta oihu ari ziren gurutzitza zezan eskatuz, eta gero eta azkarrago ziren oihuak. 24 Orduan Pilatok erabaki zuen eskatzen zutena emaitea: 25 altxamendua eta gizon hiltzeagatik preso sartua, galdegiten zuten hura libratu eta Jesus beren esku utzi zioten.
26 Jesus bazeramatela, landetarik etxerat zoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzea bizkarrerat eman, Jesusen gibelean ereman zezan  . 27 Herriko jendalde handia Jesusi jarraikitzen zitzaion, bai eta emazte ainitz ere bularra joz deitoreka harengatik. 28 Itzulirik, Jesusek erran zioten:
–Jerusalemgo emazteak, neregatik ez nigar egin; egizue nigar zihaurengatik eta zihauren haurrengatik. 29 Ezen hara heldu egunak erranen baita: «Dohatsu agorrak, haurrik ez ukan eta bularra eman ez dutenak». 30 Orduan erranen zaiote mendieri: «Eror zaitezte gure gainerat», eta mendixkeri: «Gorde gaitzazue»  . 31 Ezen egur hezeari hori egiten bazaio, zer ez ote eiharrari?
32 Jesusekin batean bi gaizkile ere hiltzerat ereman zituzten.
33 «Buruhezur» deitu tokirat heldu zirenean, gurutzitzatu zuten Jesus, bai eta bi gaizkileak ere, bat eskuinean eta bestea ezkerrean. 34 Jesusek erraiten zuen: «Aita, barka zozute, ez baitakite zer ari diren  23,34 Jesusek... zer ari diren: Bertset-zati hau ez da agertzen zenbait eskuizkribu zaharretan. ».
Soldaduek Jesusen soinekoak partekatzeko, xotxak atera zituzten  .
35 Han zagon herria, so. Buruzagiek, berriz, Jesus trufatzen zuten, erranez: «Beste batzu salbatu ditu; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, Hautetsia, baldin bada». 36 Soldaduek ere irri egin zioten; hurbildurik, ozpina eskaini zioten eta erran: 37 «Juduen erregea baldin bahaiz, salba zak heure burua».
38 Izkribu bat ere bazen haren gainekaldean: «Hau juduen erregea da».
39 Gurutzetik dilindan zauden gaizkileetarik bat Jesusi laidoka ari zitzaion, erranez:
–Ez ote haiz Mesias? Salba zak heure burua eta gu ere!
40 Bainan besteak larderiatu zuen:
–Jainkoaren errespeturik ere ez duk, kondenamendu bera jasaiten eta! 41 Gurea zuzen duk, egin dugunak merezitua ukaiten diagu; bainan hunek ez dik makurrik egin.
42 Gero, erran zuen:
–Jesus, oroit zaite nitaz errege etorriko zirenean.
43 Jesusek ihardetsi zion:
–Egiaz diozut: gaur nerekin izanen zira parabisuan  23,43 parabisua: Zenbait judurentzat, jende zuzen hilek piztu aitzin egon behar zuten tokia zen (ik. Lk 16,22-31). .
44 Eguerdi irian ilundu zuen lur osoan hiruak arte, 45 eguzkia itzalirik; eta tenpluko oihala  erditik urratu zen. 46 Jesusek oihu handi batean erran zuen: «Aita, zure eskuetan ezartzen dut ene bizia  ». Hori erran eta azken hatsa eman zuen.
47 Gertatua ikusirik, erromatar ehuntariak Jainkoa goretsi zuen, erranez: «Zinez, gizon hau zuzena zen!»
48 Ikuskizun hortarat etorri jende guzia, gertatuari behatu eta bularra joz joan zen. 49 Jesusen ezagun guziak, bai eta Galileatik jarraiki zitzaizkion emazteak, urrunetik so zauden.
50 Orduan, Josep deitu gizon bat etorri zen, kontseilukoa  , gizon ona eta zuzena; 51 harek ez zituen onetsi besteen xedea eta egintzak. Juduen hiri Arimateakoa zen, eta Jainkoaren erregetza noiz etorriko beha zagon. 52 Pilatorenganat joan eta Jesusen gorputza eskatu zion. 53 Jesus gurutzetik jautsi zuen, hil-mihise batez inguratu eta harrian zilatu eta oraino nehor ehortzi gabeko hilobi batean ezarri. 54 Bestarako prestaketen egiteko eguna  23,54 Bestarako prestaketen egiteko eguna: H.h., Paraskebe-eguna; ik. Mk 15,42 oh. // Sabato: Ik. Mt. 12,1 oh. zen, eta sabatoa  23,54 Bestarako prestaketen egiteko eguna: H.h., Paraskebe-eguna; ik. Mk 15,42 oh. // Sabato: Ik. Mt. 12,1 oh. hastera zoan.
55 Galileatik Jesusekin etorri emazteak Josepen ondotik joan ziren; hilobiari behatu zioten eta Jesusen gorputza nola ezartzen zuten ikusi. 56 Gero, gibelerat itzuli eta usaingozozko gantzugailuak  prestatu zituzten.
Sabato egunean pausu egin zuten, manatua den bezala.
24
1 Asteko lehen egunean  24,1 asteko lehen eguna: Gure igandea. , goizean goizik joan ziren emazteak hilobirat, prestatu gantzugailuak berekin zituztela. 2 Hilobian sartzeko harria itzulikaturik aurkitu zuten. 3 Sartu eta Jesus Jaunaren gorputza ez zuten aurkitu. 4 Zer pentsa ez jakin zaudela, bi gizon agertu zitzaizkioten, soinekoak dirdiran. 5 Emazteek, iziturik, aurpegia lurrerat apaldu zuten, bainan gizon heiek erran zieten: «Bizi dena zergatik bilatzen duzue hilen artean? 6 Ez da hemen, piztua da. Oroit zaitezte nola mintzatu zitzaizuen Galilean zelarik oraino. 7 Erraiten zuen gizonaren semea bekatarien eskuetarat eman beharra zela eta gurutzitzatua, eta hirugarren egunean piztu behar zuela».
8 Orduan haren hitzez oroitu ziren, 9 eta hilobitik itzulirik, horien guzien berri eman zieten Hamekeri eta beste guzieri. 10 Emazte heiek ziren Magdalako Maria, Joana, eta Maria Jakoberen ama; heiekilako beste lagunek ere gauza bera erraiten zieten apostolueri. 11 Bainan ele horiek xorokeriak iduritu zitzaizkioten, eta ez zituzten sinetsi.
12 Halere, Petri lasterka joan zen hilobirat; ukurturik, oihalak baizik ez zituen ikusi, eta etxerat itzuli zen gertatuaz harriturik.
13 Egun hartan berean, bi dizipulu Emaus izeneko herrixka baterat zoatzin, Jerusalemdik hameka kilometretan dena  24,13 hameka kilometretan: H.h., hirurogei estadiotan. Eztabadan dago Emaus nun ote zen. Iduri luke Jerusalemdik hogeita hamar km-tan zen herrixka zela; zenbait eskuizkributan hau irakurtzen da: ehun eta hirurogei estadiotan, hots, hogeita hamar bat km-tan, hain zuzen. . 14 Gertakari horietaz guzietaz mintzo ziren elkarrekin. 15 Solasean eta eztabadan ari zirela, Jesus bera hurbildu zitzaioten, eta heiekin zoan. 16 Bainan dizipuluek begiak lauso zituzten haren ezagutzeko. 17 Jesusek erran zioten:
–Zertaz ari zirezte elaka bidean?
Orduan gelditu ziren, begitartea ilun, 18 eta heietarik batek, Kleofas deituak, ihardetsi zion:
–Jerusalemen egonetarik bakarra bide zira, egun hauetako gertakarien berri ez dakiena.
19–Zer gertakari? –erran zioten harek.
Heiek ihardetsi:
–Nazareteko Jesusena; profeta ahaltsua zen egitez eta hitzez Jainkoaren eta herri osoaren aitzinean; 20 gure apezburu eta buruzagiek eman dute, hiltzera kondenatzeko, eta gurutzitzatu dute. 21 Guk uste ginuen harek zuela libratuko Israel; bainan ororen gainerat, horra hirugarren eguna hori gertatu dela. 22 Egia erran, geure arteko emazte batzuk harriturik utzi gaituzte: goizean goizik joan dira hilobirat 23 eta gorputza ez dute aurkitu; bainan, Jesus bizi dela zioten aingeru batzu agertu zaizkiotela erranez etorri dira. 24 Guretarik zenbait hilobian izan dira eta emazteek erran bezala aurkitu dute guzia; bainan bera ez dute ikusi.
25 Orduan, Jesusek erran zioten:
–Zein adimendugabeak eta bihotz nagiak zirezten profetek erranaren sinesteko! 26 Mesiasek ez ote zuen hori guzia sofritu behar bere aintzan sartu aitzin?
27 Eta Moisetik hasi eta profetaz profeta, Liburu Sainduek hartaz erran guzia argitu zioten. 28 Zoatzin herrixkarat hurbildu zirenean, urrunago joaitera egin zuen Jesusek. 29 Bainan atxiki zuten, erranez: «Zaude gurekin, astiria baita, eta eguna jadanik apaldua». Eta sartu zen heiekin egoiteko.
30 Mahaian heiekin jarri ondoan Jesusek ogia hartu zuen eta, goresmenak erranik, hautsi eta eman zioten. 31 Orduan begiak ideki zitzaizkioten eta ezagutu zuten, bainan Jesus aitzinetik itzali. 32 Elkarri erran zuten: «Geure baitan bihotza ez ginuena sutan, Liburu Sainduak argituz mintzo zitzaikularik bidean?»
33 Berehala jeiki eta Jerusalemerat itzuli ziren; Hamekak eta hauen lagunak bildurik aurkitu zituzten, 34 ziotela: «Egia da! Jauna piztu da eta Simoni agertu zaio».
35 Bi dizipuluek bidean gertatua kondatu zieten eta nola ogiaren haustetik ezagutu zuten.
36 Hola mintzo zirela, Jesus heien erdian aurkitu zen eta erran zioten: «Bakea zueri».
37 Beldurrez ikaran, izpiritu bat ikusten zutela uste zuten. 38 Jesusek erran zioten: «Zergatik durduza hori? Zer dituzue duda horiek zuen baitan? 39 Ikus nere eskuak eta oinak: ni naiz. Hunki nezazue eta beha: izpiritu batek ez du haragirik ez hezurrik, eta nik bai, ikusten duzuenaz».
40 Hori erraitean, eskuak eta oinak erakutsi ziozkaten. 41 Bozkarioz ezin sinetsiz harriturik baitzauden, Jesusek erran zioten:
«Baduzueia hemen jatekorik?»
42 Arrain erre puska bat  24,42 Arrain erre puska bat: eta ezti-orraze bat erantsi du zenbait eskuizkribu berrik. eskaini zioten. 43 Hartu eta heien aitzinean jan zuen. 44 Gero, erran zioten: «Zuekin nintzalarik oraino, huna zer nauzuen erran: Moisen legean, profeten liburuetan eta salmoetan  24,44 Moisen legean, profeten liburuetan eta salmoetan: Testamendu Zahar osoa edo Liburu Sainduak adiarazteko molde berezia, Salmoak aipatuz; ik. 16,29 eta oh. nitaz idatzia den guziak bete behar zuela».
45 Orduan, adimendua ideki zioten, Liburu Sainduak konpreni zitzaten. 46 Eta erran zioten: «Idatzia da Mesiasek sofrituko zuela eta hirugarren egunean hiletarik piztuko, 47 eta Jerusalemdik hasirik, nazione guzieri bihozberri daitezen oihukatuko zaiotela haren izenean, bekatuak barka dakizkioten. 48 Zuek zirezte horren lekuko. 49 Eta nik, gainerat igorriko dauzuet Aitak hitzemana  24,49 Aitak hitzemana: Izpiritu saindua. // arte: Jesus piztuaren azken hitzetan Apostoluen Egintzak liburuaren hastapeneko gai nagusiak aurkitzen ditugu; hola, Luken obra bakarraren bi zatiak lotzen dituen zubi gertatzen dira (ik. Apostoluen Egintzak liburuari Sarrera). . Zaudezte hemen, hirian, Jainkoarenganikako indarraz jantziak izan arte  24,49 Aitak hitzemana: Izpiritu saindua. // arte: Jesus piztuaren azken hitzetan Apostoluen Egintzak liburuaren hastapeneko gai nagusiak aurkitzen ditugu; hola, Luken obra bakarraren bi zatiak lotzen dituen zubi gertatzen dira (ik. Apostoluen Egintzak liburuari Sarrera). ».
50 Gero, Jesusek Betania alderat ereman zituen eta, eskuak altxaturik, benedikatu zituen. 51 Benedikatzen zituela, heienganik berexi zen, eta zerurat eremana izan zen. 52 Heiek, Jesusen aitzinean ahuspekatu ondoan, Jerusalemerat itzuli ziren bozkario handitan. 53 Eta beti tenpluan ziren Jainkoaren goraipatzen  24,53 Jainkoaren goraipatzen: Eskuizkribu andana batek liturgian bezala bururatzen du Ebanjelioa, Amen erantsiz. .
|