Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Luk 22,15-20

Luk : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

15 Eta erran zioten: «Nahikari bizia nuen Bazko-afari hau zuekin jateko, sofritu aitzin. 16 Ezen nik diozuet: ez dut gehiago hau janen, Jainkoaren erresuman
22,16 erresuma salbamendua da, Jainkoarekin betiereko bizia, apairu miresgarri baten itxuran amesten dena. Bazko-apairua betiereko apairu horren aitziniduria da.
bere beterat helduko den arte».
17 Orduan, kopa hartu eta, eskerrak emanik, erran zuen: «Har zazue eta elkarren artean parteka. 18 Ezen nik diozuet: hemendik aitzina ez dut gehiago arnorik edanen Jainkoaren erresuma etorri arte».
19 Gero, ogia hartu eta, eskerrak emanik, hautsi zuen eta eman zioten, erranez: «Hau nere gorputza da, zuentzat emana. Egizue hau nere oroigarri».
20 Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, erranez: «Kopa hau elkargo berria da, zuentzat ixurtzen den nere odolaz finkatua
22,20 zuentzat ixurtzen den nere odolaz finkatua: H.h., zuentzat ixurtzen den nere odolean.
.