Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Jeremias 52,1-34

Jeremias : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52

ERANSKINA
52,1 ERANSKINA: Liburuaren azken kap. hau 2 Erg liburutik hartua da (2 Erg 24,18–25,30), aldaketa ttipi batzu gorabehera. Jeremiasek iragarriak gertatu direla adiarazteko ezarria izan da. // Libna: Mediterraneo itsas-bazterrean zen hain segur.
(52,1-34)
Jerusalem menderatua
(39,1-7; 2 Erg 24,18–25,7)
52
1 Hogeita bat urte zituen Sedekiasek errege izaten hastean, eta hameka urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Hamutal zuen izena, eta Libnako
52,1 ERANSKINA: Liburuaren azken kap. hau 2 Erg liburutik hartua da (2 Erg 24,18–25,30), aldaketa ttipi batzu gorabehera. Jeremiasek iragarriak gertatu direla adiarazteko ezarria izan da. // Libna: Mediterraneo itsas-bazterrean zen hain segur.
Jeremiasen alaba zen. 2 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Joiakimek bezala. 3 Hain zen haserre Jauna Jerusalemen eta Judaren kontra, nun bere aitzinetik urrun bota baitzituen.
Babilongo errege Nabukodonosorren kontra altxatu zen Sedekias. 4 Sedekiasen erregealdiko bederatzigarren urtean, hamargarren hilabetearen hamarrean
52,4 bederatzigarren... hamarrean: K.a. 589ko abenduaren azkena.
, Babilongo errege Nabukodonosor Jerusalemen kontra etorri zen armada osoarekin eta setiatu zuen, inguru guzian lurra metatuz. 5 Sedekias erregearen hamekagarren urtea arte setiatua egon zen Jerusalem. 6 Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izigarria zen. Laugarren hilabetearen bederatzian
52,6 Laugarren hilabetearen bederatzian: K.a. 587ko ekainaren azken aldea.
, 7 zilo bat ideki zuten barnekoek harresian, eta hiriko gudari guziek
52,7 hiriko gudari guziek: 39,4aren arabera, erregea ere gudariekin atera zen.
ihes egin zuten; atera ziren gauaz erregearen lorategi ondoan zen bi harresien arteko atetik –nahiz eta babilonarrek setiatzen zituzten– eta Araba alderat joan ziren. 8 Babilonar armada, ordea, Sedekias erregearen ondotik joan eta Jerikoko zelaian harrapatu zuen, harekin ziren gudariak barreiatu zirelarik. 9 Erregea atzeman ondoan, Hamat eskualdeko Riblarat
51,9 Ribla: Ik. 39,5 oh.
ereman zuten, Babilongo erregearen aitzinerat. Harek bere erabakia eman zion. 10 Sedekiasen semeeri lepoa moztu zieten aitaren aitzinean, Riblan berean, bai eta Judako buruzagieri ere. 11 Sedekias, begiak leherrarazi ondoan, katez loturik, Babilonerat ereman zuen Nabukodonosorrek eta preso atxiki hil arte.
Jerusalem hondatu
(2 Erg 25,8-17)
12 Babilongo Nabukodonosorren erregealdiko hemeretzigarren urtean, bosgarren hilabetearen hamarrean
52,12 hemeretzigarren... hamarrean: K.a. 587ko uztailaren azken aldea da.
, Nebuzaradan, Babilongo erregearen funtzionario eta guardiaburua etorri zen Jerusalemerat. 13 Su eman zioten Jaunaren etxeari, jauregiari eta Jerusalemgo etxeeri, handikieneri bereziki. 14 Eta guardiaburuarekin etorri zen babilonar armadak Jerusalemgo harresi guzia aurtiki zuen. 15 Nebuzaradan guardiaburuak erbesteratu zituen hirian geldituak ziren bizilagunak, bai eta Babilongo erregearen alde jarri zirenak eta ofizialeak ere
52,15 artisauak ere: Jatorrizkoak herriko jende xehea gaineratzen du, bainan ez da holakorik agertzen toki paraleloetan, eta ez dator bat ondoko ber.ean erraiten denarekin.
. 16 Herriko jende xehea baizik ez zuen utzi, alorrak eta mahastiak lant zitzaten.
17 Babilonarrek zatikatu zituzten Jaunaren etxean ziren brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia, eta Babilonerat ereman zuten brontzea. 18 Kultuko erabili ohi ziren brontzezko tresna guziak ere hartu zituzten: eltzeak, palak, labanak, isopa-ontziak, gatiluak. 19 Guardiaburuak, gainera, urre edo zilar hutsezko tresnak hartu zituen: hautsontziak, intsentsu-ontziak, gisopa-ontziak, eltzeak, argimutilak eta gatiluak.
20 Ez zitekeen jakin zenbat pisatzen zuen brontzeak: Salomonek tenpluko eginak ziren bi zutabeen, hamabi zezen euskarri zituen uraskaren eta orgen brontzeak. 21 Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metra gora ziren eta seina metrako itzulia zuten, barne hutsak, eta brontzea zortzi zentimetra lodi. 22 Gainean bi metra eta erdiko brontzezko kapitel bana bazuten, kapitel bakotxa brontzezko sare eta granadaz inguratua zelarik. 23 Laurogeita hamasei granada baziren
52,23 Laurogeita... baziren: Erran-aldiaren zentzua zalantzazkoa da jatorrizkoan.
. Orotarat ehun granada baziren sarearen inguruan.
Atzerriratuen zerrenda
(2 Erg 25,18-21)
24 Guardiaburuak atxilotu zituen Seraias apezburua, Sofonias apez laguntzailea eta hiru atezainak. 25 Hirian, berriz, gudarien arduradun zen aitzindari bat, erregearen zerbitzuko ziren zazpi gizon, gudarien izenak hartzen zituen guda-idazkari bat eta, hauekin batean, beste hirurogei handiki atxilotu zituen, denak Jerusalemen gertatu baitziren. 26 Nebuzaradan guardiaburuak hartu eta Riblarat ereman zituen, Babilongo erregeaganat, 27 eta harek han berean hilarazi, Hamat eskualdean.
Hola erbesteratu zuten Judako jendea bere lurraldetik urrun.
28 Huna Nabukodonosorrek Judatik erbesteratu zuen jende-taldea: bere erregealdiaren zazpigarren urtean, 3.023 lagun; 29 hemezortzigarrenean, 832 lagun; 30 hogeita hirugarrenean, azkenik, 745 lagun erbesteratu zituen*[272 ] Nebuzaradan guardiaburuak. Orotarat 4.600 lagun.
Babilongo erregeak Joiakini barkatu
(2 Erg 25,27-30)
31 Judako errege Joiakin, hogeita hamazazpi urtez gatibu egon ondoan, Ebil-Merodakek askatu zuen giltzapetik, Babilongo errege egin zen urte berean, hamabigarren hilabetearen hogeita bostean. 32 Onez hartu zuen Ebil-Merodakek Joiakin erregea, eta Babilonen berekin zituen beste erregeak baino gorago ezarri zuen. 33 Presondegiko jantziak erantzi eta, handik harat, erregearen mahaian jan zuen beti, bere bizitza guzian. 34 Eguneroko janaria, beraz, Babilongo erregeak eman zion, bere bizitza guzian.