Gabaongo jendeen amarrua
9
1 Hori guzia jakin zuten Jordanez mendebaldean –mendialdean, zelaian eta kostaldean, Libanoraino– bizi ziren erregeek, hititen, amortarren, kanaandarren, periztarren, hibiarren eta jebustarren erregeek. 2 Eta denek bat egin zuten, Josueren eta Israel herriaren kontra borrokatzeko.
3 Gabaon  9,3 Gabaon: Jerusalemdik iparralderat km gutitan zen hiria. hiriko jende hibiarrek, Josuek Jeriko eta Ai hirieri egina jakitearekin, 4 amarruz jokatu zuten heiek ere: bideko jatekoak hartu eta zaku zaharrak eta arno-zahagi zahar urratu eta petatzuz josiak ezarri zituzten astoen gainean, 5 oinetako zahar berjosiak eta soineko zaharrak jantzi; zeramaten ogia gogorra eta porroskatua zuten  9,5 Amarru huntaz baliatuz, urrunetik heldu zirela pentsarazi zieten israeldarreri (ik. 9,12-13 ber.ak); bestela, suntsipen-legea (ik. Dt 20,16-18) bete beharko zuten heiekin ere. . 6 Gisa hortan, Josuerenganat Gilgaleko kanpalekurat joan eta hari eta gainerateko israeldarreri erran zieten:
–Urrunetik heldu gira, gurekin bake-hitzarmena egin dezazuen eskatzera.
7 Israeldarrek hibiarreri ihardetsi zieten:
–Menturaz inguru hauetakoak zirezte? Nola egin hitzarmena zuekin?
8 Heiek, ordea, Josueri erran zioten:
–Zeure zerbitzari gaituzu.
Josuek galdegin zioten:
–Nor zirezte eta nundik zatozte?
9 Heiek ihardetsi:
–Biziki urrunetik heldu gira, entzuna baitugu Jaunaren zure Jainkoaren izen handiaren berri. Jakin dugu Egipton egin zuena 10 eta Jordanez eguzkialdeko bi errege amortarreri –Hexbongo errege Sihoni eta Axtaroten bizi zen Baxango errege Ogi– egin diotena. 11 Gure herrialdeko arduradunek eta jendeek erran daukute: «Har bideko jatekoak eta zoazte israeldarrenganat. Errozute heien zerbitzari girela, gurekin bake-hitzarmena egiteko». 12 Beha gure ogiari: zuenganat etortzeko etxetik atera ginenean, bero-beroa zen; orai gogorra eta porroskatua da. 13 Arno-zahagi hauek berriak ziren bete ginituenean, eta orai urratuak dira. Gure jantzi eta oinetakoak ere higatu zaizkigu hain bide luzean.
14 Orduan, israeldarrek onartu zuten gabaondarrek eskaini janaria, Jaunaren kontsulta egin gabe  9,14 israeldarrek onartu... janaria: Hola bake-hitzarmena finkatuz. // Jaunari kontsulta egin: Ik. Ep 1,1 oh. .
15 Josuek bake-hitzarmena egin zuen heiekin, bizirik utziko zituela hitzemanez. Elkarte-arduradunek ere zin egin zieten.
Israeldarrak amarruari ohartu
16 Hitzarmena egin eta handik hiru egunen buruan, ordea, israeldarrek jende hura inguru hartan bizi zela eta auzoak zituztela jakin zuten. 17 Israeldarrak abiatu ziren eta hirugarren egunean jende hura bizi zen hirietarat heldu ziren, Gabaon, Kefira, Beerot eta Kiriat-Jearim hirietarat  9,17 Lau hiri hauek Jerusalemen ipar-mendebaldean dira. . 18 Israeldarrek ez zituzten hil, elkarte-arduradunek Jaunaren, Israelen Jainkoaren izenean bizirik utziko zituztela zin egina baitzieten. Orduan, elkarte osoa marmaran hasi zen arduradunen kontra. 19 Hauek elkarteari erran zioten: «Zin egina diotegu Jaunaren, Israelen Jainkoaren izenean, eta ezin diotegu orai kalterik egin. 20 Horra zer eginen dugun: Egin diotegun zinarengatik, bizirik utziko ditugu, Jainkoak zigor ez gaitzan. 21 Bizi daitezela! Bainan egurgile eta urketari  9,21 egurgile eta urketari: Esklabo-lanak ziren. izanen dira elkarte osoarentzat». Hola atxiki zuten arduradunek gabaondarreri eman hitza.
22 Josuek gabaondarreri dei egin eta erran zioten:
–Zergatik tronpatu gaituzue urrun bizi zineztela erranez, gure artean, hemen bizi zireztelarik? 23 Madarikatuak zirezte. Esklabo izanen zirezte betiko: ene Jainkoaren etxerako  9,23 Jainkoaren etxerako: Zenbaiten ustez, Jerusalemgo tenplua aipatzen da hemen (ik. 6,24 oh.); beste zenbaiten ustez, aldiz, Gabaongo saindutegia (ik. 1 Erg 3,4). egurra egin eta ura ekarri beharko duzue.
24 Heiek Josueri ihardetsi zioten:
–Baginakien Jaunak, zure Jainkoak bere zerbitzari Moisi manatu ziona: lurralde hau osorik zueri emaiteko eta zuek, hunat heltzean, hemengo jende guzia suntsitzeko. Izituak ginen, hilen gintuzuen beldurrez, eta horra zergatik jokatu dugun hola. 25 Orai zeure esku gaituzu: egiguzu on eta zuzen iduritzen zaizuna.
26 Hala egin zuen Josuek. Askatu zituen israeldarren eskuetarik, hil ez zitzaten; 27 bainan elkarte osoarentzat eta Jaunaren aldarerako, Jaunak hautatuko zuen tokian, egurgile eta urketari izaitera bortxatu zituen. Eta hori egiten dute gaur oraino.
Amortarren erregeak Gabaon hiriaren kontra
10
1 Aldi hartan, Adoni-Tzedek deitu Jerusalemgo erregeak  10,1 Orduan Jerusalem ez zen israeldarrena, jebustarrena baizik, eta Jebus zuen izena. jakin zuen Josuek Ai hiria hartu eta osoki suntsitu zuela, Ai hiriari eta hango erregeari, lehenago Jerikori eta hango erregeari egin zion bezala. Jakin zuen ere Gabaongo jendeek bake-hitzarmena egin zutela israeldarrekin eta heiekin elkartu zirela. 2 Eta izitu zen biziki, hiri handia baitzen Gabaon, errege-hiri bat bezainbat, Ai baino handiagoa, eta hango gizonak gudari beldurgabeak baitziren.
3 Adoni-Tzedekek mandatariak igorri zituen Hebrongo errege Hoham, Jarmuteko errege Piram, Lakixeko errege Jafia eta Eglongo  10,3 Hebron, Jarmut, Lakix, Eglon: Jerusalemdik hegoalderat ziren hiriak. errege Debir-enganat, erraitera: 4 «Zatozte nere laguntzera. Eraso egin behar diogu Gabaon hiriari, Josuerekin eta israeldarrekin bake-hitzarmena egin baitu».
5 Bost errege amortarrek –Jerusalem, Hebron, Jarmut, Lakix eta Eglongo erregeek– elkarturik, beren armadekin joan, Gabaon inguratu eta eraso egin zioten. 6 Orduan, Gabaongoek mandatariak igorri ziozkaten Josueri Gilgaleko kanpalekurat, erraitera: «Ez ditzazula utz laguntzarik gabe zeure zerbitzariak. Zatozkigu salbatzera, lagun gaitzazu, mendialdean bizi diren errege amortar guziak gure kontra elkartu baitira».
7 Josue, armada osoa, bere gudari beldurgabeak harturik abiatu zen Gilgaldik. 8 Jaunak erran zion: «Ez horien beldur izan, zure menpe ezarri baititut. Horietarik batek ere ez dauzu atxikitzen ahalko».
9 Gilgaldik atera eta, gau osoa ibili ondoan, ustegabean eraso zioten Josuek errege amortarreri. 10 Jaunak ihes eginarazi zioten israeldarren aitzinetik, eta hauek amortarrak errotik garaitu zituzten  10,10 garaitu zituzten: Grekozko itzulpenaren arabera; hebrearrezko testuan bertset huntako aditzak singularrean dira. Gabaonen. Gero, Bet-Horon aldapan goiti lasterkatu eta Azeka eta Makedaraino jo zituzten. 11 Israeldarrenganik ihes Bet-Horoneko bestaldean beheiti zoatzilarik, Jaunak amortarreri izigarriko harri-erauntsia igorri zioten gainerat, Azekarat heldu ziren arte, eta anitz hil ziren. Jende gehiago hil zuen harri-erauntsiak israeldarren ezpatak baino.
Josuek eguzkia geldiarazi
12 Jaunak amortarrak israeldarren eskurat eman zituen egun hartan, Josuek Jaunari otoitz egin zion, israeldarren aitzinean, erranez:
«Eguzki, geldi Gabaon gainean,
eta zu, ilargi,
Aialon haran gainean!»
13 Eta eguzkia gelditu zen, eta ilargia higitu gabe egon, herria bere etsaiez mendekatu zen arte. Gertakari hau «Zintzoaren Liburuan  10,13 Zintzoaren Liburua: Poema-bilduma zen; 2 Sm 1,18an ere aipatzen da. » idatzia da. Eguzkia gelditu zen ortziaren erdian eta sartzea gibelatu egun bat osoz. 14 Ez lehenago ez geroztik, egun hura bezalakorik ez da izan: egun hartan Jaunak gizon batek errana egin zuen, Israelen alde borrokan ari baitzen Jauna.
15 Gero, Josue israeldar guziekin Gilgaleko kanpalekurat itzuli zen.
|