Profetaz trufatzen direneri
7 Apez eta profetak ere
behaztopaka dabiltza
galdurik arnoak,
galdurik edariak;
edariarengatik behaztopaka
eta arnoan itoak:
ikuskariak dituztenean itsumandoka
eta jujamendua emaitean nahas-mahaska.
8 Goiti-bota dituztenez
okaztagarriak dira mahai guziak.
Nihun deus garbirik ez.
9 Eta hau diote nitaz:
«Noren eskolatzen ari da?
Nori ari da bere mezuen emaiten?
Doi-doia higuindurik
amaren bularra utzia duten
haurtxoeri?
10 Hunela ari da:
hizki-mizki, xuxu-muxu,
batean hau, bestean hura  28,10 hizki-mizki...: Iduriz, irakurtzen ikasteko haurtxo-eskolako ariketak, edo hizkuntza arrotz bat imitatu nahi dute. ».
11 Horra, bada: hizketa nahasiz,
hizkuntza arrotzez,
hitz eginen dio Jaunak herri huni.
12 Errana zioten:
«Huna hemen pausua,
utzazue akitua pausatzera,
huna lasaitasuna».
Bainan heiek kasurik ez egin.
13 Horrengatik,
Jaunaren hitza ezin-konprenituzkoa
izanen zaiote:
hizki-mizki, xuxu-muxu,
batean hau, bestean hura,
eta bidean erroz gora erori
eta hezurrak hautsiko dituzte,
zepoan harrapatuak
izanen dira.
|