Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Hasiera 12,1-50,26

Hasiera : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

PATRIARKEN HISTORIA (12,1–50,26)
Abraham (12,1–23,20)
Jaunak Abrahami dei egin
12
1 Jaunak Abrami erran zion
12,1 Abram: Jaunak Abraham izena emanen dio geroago (ik.17,5). Beraz, tituluetan Abraham erabiliko dugu, hala egiten baitu T.B.ak berak ere Has 12–16 kap.ak aipatzean (ik. Eg 7,2-3; Heb 11,8).
:
 
«Utzazu zeure lurra, zeure ahaideak
eta zeure aitaren etxea
eta zoazi nik erakutsiko dauzutan
lurralderat.
2 Nazione handi eginen zaitut
12,2 Nazione handi eginen zaitut: 12,2.3.7 bertsetetan Jaunak Abrahami egin hiru agintzak aurkitzen ditugu. Hasiera liburu guzian behin eta berriz errepikatuko dira, irakurlearen begiak geroari buruz itzuliz: 1. Nazione handi eginen (12,2). 2. Abrahamen bitartez herri guziak benedikatuko (12,2-3). 3. Kanaan lurraldea ondoreari emanen (12,7).
,
benedikatuko zaitut,
ospetsu bilakatuko dut zure izena,
benedizione-iturri izanen zira.
3 Benedikatzen zaituena
benedikatuko dut;
madarikatuko zaituena, berriz,
madarikatuko.
Zure bitartez benedikatuko ditut
lurreko herri guziak».
 
4 Joan zen Abram, Jaunak manatu bezala eta Lot ere harekin joan zen. Hiruretan hogeita hamabost urte zituen Haranetik atera zenean. 5 Berekin hartu zituen Sarai bere emaztea, Lot, anaiaren semea, Haranen irabazi ontasunak eta erosi esklaboak, eta Kanaan alderat jo zuten.
Abraham Kanaan lurraldean
Kanaanerat heldu zirenean, 6 Abramek lurraldea iragan zuen Sikem
12,6 Sikem: Jerusalemdik iparralderat, 50 km ingurutan.
deitu lekuraino, Moreren haritzeraino. Kanaandarrak ziren orduan lurralde hartan.
7 Jauna agertu zitzaion Abrami eta erran zion: «Hau da zure ondoreari emanen diotan lurraldea».
Eta Abramek aldare bat eraiki zion han agertu zitzaion Jaunari. 8 Handik, mendi alderat jo zuen, Betel-en
12,8 Betel: Jerusalemdik iparralderat, 15 km ingurutan; izenak Jainkoaren etxe erran nahi du (ik. 28,19 oh.).
eguzkialderat. Han hedatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldean eta Ai eguzkialdean zituela. Aldare bat eraiki eta Jauna otoiztu zuen JAUNA deituz. 9 Gero, geldialdiak eginez, Negev
12,9 Negev: Palestina hegoaldean hedatzen den basamortua.
alderat jo zuen.
Abraham Egipton
12,10 Abraham Egipton: 20,1-18 eta 26,6-11 pasarteetan bi kondakizun ditugu 12,10-20aren idurikoak.
10 Gosetea izan zen lurralde hartan, hain larria nun Egiptorat joan baitzen Abram, atzerritar gisa bizitzera. 11 Egiptorat heltzean, Sarai bere emazteari erran zion: «Badakit emazte ederra zirela. 12 Egiptoarrek, ikusiko zaituztenean, nere emaztea zirela usteko dute eta hilen naute, eta zu bizirik utziko. 13 Errazu, otoi, arreba zaitutala
12,13 arreba zaitutala: 20,12aren arabera, Sara egiaz Abrahamen arreba zen.
, zuri esker bizirik utzi eta ongi har nezaten».
14 Abram Egiptorat heldu bezain laster, ikusi zuten egiptoarrek biziki ederra zuela emaztea. 15 Ikusi zuten faraonaren
12,15 faraona: Egiptoko erregeen titulua, jadanik K.a. XV. gizaldian erabilia. Etxe handi erran nahi du.
zenbait zerbitzarik ere, eta haren edertasuna faraonari aipatu zioten eta emaztea faraonaren jauregirat ereman zuten. 16 Ongi etorri egin zion Abrami Sarairengatik, eta oparitan eman ziozkan ardiak eta behiak, asto arrak eta emeak, neskato eta mutilak, bai eta kameluak. 17 Jaunak, ordea, gaitz handiz jo zituen faraona eta haren etxea, Abramen emazte Sarairengatik.
18 Faraonak Abram deitu eta erran zion: «Zer egin dautazu? Zergatik ez dautazu jakinarazi emaztea zinuela? 19 Arreba duzula erran dautazu eta emaztetzat hartu dut. Horra zure emaztea, hartzazu eta zoazi».
20 Eta Abram, bere emazte eta zituen guziekin, igortzeko manatu zioten faraonak bere zerbitzarieri.
13
1 Abram, Egiptotik Negev alderat abiatu zen bere emazte eta ontasun guziekin; Lot berekin zuen.
Abraham eta Lot haren iloba
2 Biziki aberatsa zen Abram, abere, zilar eta urrez. 3 Geldialdiak eginez, Negevetik Betelerat itzuli zen, lehenago ere oihal-etxola zuen lekurat, Betel eta Airen artean. 4 Eta lehenbizian aldarea eraiki zuen leku berean Jainkoa otoiztu zuen JAUNA deituz.
5 Abramen bidelagun zen Lotek ere bazituen ardi eta behi-saldoak, bai eta oihal-etxolak. 6 Hainbeste abere ukanki-eta, lurralde hura ez zuten aski; 7 garai hartan, gainera, kanaandarrak eta periztarrak bizi ziren han. Behin, aharra piztu zen Abramen eta Loten artzainen artean. 8 Abramek Loti erran zion: «Ez dugu bien artean aharrarik behar, ez eta zure eta nere artzainen artean, anaiak baigira. 9 Hor duzu aitzinean eskualde guzia; berex gaitezen; zuk ezkerrerat jotzen baduzu, ni eskuinerat joanen naiz; zuk eskuinerat jotzen baduzu, ni ezkerrerat joanen naiz».
10 So egin zuen Lotek eta Jordaneko ibarra ikusi. Jaunak Sodoma eta Gomorra erraustu baino lehen, ibar hura, Tzoar-eraino
13,10 Sodoma eta Gomorra: Segurenik, Itsaso Hilaren eguzkialdean ziren hiriak. 18–19 kap.ek heien suntsitzea kondatzen daukute. // Tzoar: Sodoma eta Gomorratik hurbil zen herrixka (ik. 19,21-22).
, urez aberatsa zen: Jaunaren baratzea iduri zuen, Nilo ibarra iduria. 11 Lotek Jordaneko ibar osoa hautatu zuen beretzat eta eguzkialderat jo. Hola, berexi ziren bat bestearenganik.
12 Abram Kanaan lurraldean jarri zen bizitzen, eta Lot ibarreko hirietan. Hunen oihal-etxolak Sodomaraino hedatzen ziren. 13 Sodomatarrak gaixtoak ziren eta bekatu larriak egiten zituzten Jaunaren kontra.
14 Lot berexi ondoan, hunela mintzatu zitzaion Jauna Abrami: «Beha inguru guzirat; zauden lekutik so egizu iparralde eta hegoalderat, eguzkialde mendebalderat. 15 Ikusten duzun lurralde hau guzia betiko emanen dauzuet zuri eta zure ondoreari
13,15 ondoreari: Ik. 12,2 oh. Bigarren aldikotz hitzemaiten da hemen lurraldea eta ondore ugaria (13,16).
. 16 Lurreko errautsa bezain ugari eginen dut zure ondorea: ezin konda ahalekoak ukanen dituzu ondokoak, lurreko errautsa ezin konda ahalekoa den bezala. 17 Zoazi, ibil zaite lurralde huntan luzera eta zabalera, zuri emanen baitauzut».
18 Oihal-etxolak bildu eta Abram Hebronen
13,18 Hebron: Jerusalemdik hegoalderat, 30 km ingurutan, zen herrixka; handik hurbil, 3 km inguru, Mamre da. Abrahamen eta beste patriarken bizitzan garrantzi handiko tokia da (ik. 18,1; 23,17-19; 25,9; 49,30; 50,13).
den Mamreren haritzerat joan zen bizitzera, eta aldare bat eraiki zion Jaunari.
Abrahamek Lot askatu
14
1 Huna zer gertatu zen Xinearko Amrafel, Elasarko Ariok, Elamgo Kedorlaomer eta Goimgo Tidal erregeen garaian
14,1 Kap. huntan aipatu errege eta tokiak ezezagunak dira; beharbada, pasarte hunen helburua Abraham eguzkialdeko historia orokorrarekin lotzea baizik ez da.
. 2 Errege hauek gudu egin zieten Sodomako Bera, Gomorrako Birxa, Admako Xinab, Tzeboimgo
14,2 Adma, Tzeboim: Sodoma eta Gomorrarekin zori berean elkarturik agertzen dira Dt 29,23an; halere, ez dakigu nun ziren.
Xemeber erregeeri eta Belako, erran nahi baita, Tzoarko erregeari. 3 Azken hauek Sidim haranean bildu ziren, gaur egun Itsaso Hila dagon lekuan. 4 Kedorlaomerren menpe hamabi urtez egon ondoan, hamahirugarrenean haren kontra altxatu ziren. 5 Hamalaugarrenean, Kedorlaomerrek, lagun zituen erregeekin joan eta refatarrak
14,5 14,5-7 bertsetetan aipatu herriak Damas eta Negev artean bizi ziren lehengo jendaldeak dira, horietan zenbait leiendazkoak.
garaitu zituen Axterot-Karnaimen, zuzitarrak Hamen, emitarrak Xabe-Kiriataimen 6 eta hortarrak Seir mendialdean, El-Paran basamortutik hurbil. 7 Handik itzultzean, En-Mixpaterat, hots, Kadexerat, etorri eta amalektarrak xehatu zituzten beren lurralde guzian, bai eta Jatzetzon-Tamarren bizi ziren amortarrak ere. 8 Atera ziren, orduan, Sodoma, Gomorra, Adma, Tzeboim eta Bela edo Tzoarko erregeak, eta eraso egin zieten Sidimgo haranean 9 Elamgo Kedorlaomer, Goimgo Tidal, Xinearko Amrafel eta Elasarko Ariok erregeeri; bost errege lauren kontra.
10 Sidimgo harana galipot-putzuz betea zen, eta, ihesi zoatzila, hauetarat erori ziren Sodoma eta Gomorrako erregeak; gaineratekoek mendialderat ihes egin zuten. 11 Garaileek, Sodoma eta Gomorrako ontasun eta janari oroz jabeturik, joan ziren. 12 Sodoman bizi zen Abramen iloba Lot ere hartu zuten, bere ontasun eta guziekin, eta joan ziren.
13 Ihes egin zuen bat gertatu zenaren berri emaitera joan zitzaion Abram hebertarrari. Abram Mamre amortarraren haritzetan bizi zen, eta Mamreren anaia Exkol eta Anerrekin hitzarmena egina zuen. 14 Abramek, iloba
14,14 iloba: Hebrearrak anaia dio; bainan ezaguna da semitek anaia izenaz ilobak eta lehenkusiak ere adiarazten dituztela. // Dan: Palestina iparraldeko bazterrean zen hiri hau Abrahamen garaiaz geroztik sortua da (ik. Ep 18,27-31). Idazleak bere garaiko irakurleeri aski ezaguna zitzaioten izena aipatzen du.
bahitu ziotela jakitearekin, hirurehun eta hemezortzi laguneko taldea mutil fidagarrienekin prestatu zuen eta errege heien ondotik joan zen Daneraino
14,14 iloba: Hebrearrak anaia dio; bainan ezaguna da semitek anaia izenaz ilobak eta lehenkusiak ere adiarazten dituztela. // Dan: Palestina iparraldeko bazterrean zen hiri hau Abrahamen garaiaz geroztik sortua da (ik. Ep 18,27-31). Idazleak bere garaiko irakurleeri aski ezaguna zitzaioten izena aipatzen du.
. 15 Bere mutilekin gauaz etsaien gainerat erori eta garaitu zituen, eta Damasetik iparralderat den Hobaraino lasterkatu. 16 Heiek harrapatu guzia berreskuratu zuen: Lot eta haren ontasunak, bahiturik zeramatzaten emazteak eta gainerateko jendea.
Melkisedekek Abraham benedikatu
17 Kedorlaomer eta hunek lagun zituen erregeak garaiturik heldu zela Abram, Sodomako erregea atera zitzaion biderat Xeba haranean, erran nahi baita, Erregearen haranean.
18 Melkisedek Xalemgo erregeak ogi eta arnoa ekarri zuen, Goi-goiko Jainkoaren
14,18 Melkisedek: Izenak Ene erregea justizia (da) erran nahi du. Melkisedek errege eta apez da, lehengo eguzkialdeko erregeen gisa. // Xalem: Zenbaitentzat Jerusalem da. 110. Salmoan (grekozko itzulpenean) eta Hebrearreri gutunean (ik. 5,6-10; 6,10; 7,1-10) Mesiasen iruditzat emaiten da Melkisedek. // Goi-goiko Jainkoa: Idazleak, Goi-goiko deitu Jainkoak, Melkisedeken Jainkoak, bat egiten du Israelgo Jainkoarekin.
apeza baitzen, 19 eta Abram benedikatu zuen, erranez:
 
«Goi-goiko Jainkoak,
zeru-lurren egileak,
benedika dezala Abram!
20 Eta benedikatua izan bedi
Goi-goiko Jainkoa,
zure etsaien garaile
egin zaituena».
 
Abramek zaukan guziaren hamarrena eman zion Melkisedeki.
21 Sodomako erregeak Abrami erran zion:
–Emazkidazu neure jendeak, eta har zeuretzat ontasunak.
22 Abramek ihardetsi:
–Jaunarengatik, zeru-lurren egile den Goi-goiko Jainkoarengatik, zin egiten dut 23 ez dutala zurerik deus hartuko, ez hari pirurik edo oinetako lokarririk, Abram aberastu duzula erraiterik ukan ez dezazun. 24 Ez dut deusik nahi neuretzat, nere gizonek jan dutena eta Aner, Exkol eta Mamre nere laguneri dagokiotena baizik. Hauek har dezatela berena.
Jaunak elkargoa egiten Abrahamekin
15
1 Horiek hola, Jauna ikuspen batean mintzatu zitzaion Abrami, erranez:
–Ez beldur izan, Abram! Zure geriza naiz; sari handia emanen dauzut.
2 Abramek ihardetsi:
–Jauna, ene Jainkoa, zer emanen dautazu, semerik gabe noa mundutik, eta nere etxearen ondokoa Eliezer damasekoa izanen da?
15,2 bertsetaren azken zatia iluna da jatorrizkoan; halere, 3. bertsetak polliki argitzen du erran-nahia.
3 Hara –erantsi zuen Abramek–, semerik ez dautazu eman eta neure etxeko mutila ukanen dut ondoko!
4 Jaunak erran zion:
–Ez! Mutila ez, baizik zureganik sortuko dena ukanen duzu ondoko.
5 Gero, kanporat aterarazi eta erran zion: «Begira zerurat eta konda izarrak, ahal baduzu. Horiek bezainbat izanen dira zure ondokoak
15,5 ondokoak: Hirugarren aldikotz hitzemaiten dio Jaunak Abrahami ondore ugaria (ik. 12,2 oh.).
».
6 Abramek Jauna sinetsi zuen eta, horrengatik, Jaunak ontzat hartu zuen
15,6 sinetsi zuen, ontzat hartu: Garrantzi handiko hitzak, horietan oinarritzen baita Paulo apostolua bere fede-bidezko justifikazionearen doktrina finkatzeko (ik. Erm 4,3 eta Ga 3,6). Sinetsi, Jaunari fede emaitea eta harek hitzemaneri fidatzea; hitzak finkotasuna eta leialtasuna adiarazten ditu (hitz bera da Amen).
.
7 Jaunak Abrami erran zion:
–Ni Jauna naiz. Nik atera zintutan kaldearren Ur hiritik lurralde hau zuri emaiteko.
8 –Jauna, ene Jainkoa –ihardetsi zion Abramek–, nola jakinen dut lurralde hau neurea ukanen dutala?
9 Jaunak erran zion:
–Ekar miga bat, ahuntz bat eta marro bat, hiruna urtekoak, tturttula bat eta usakume bat.
10 Abere horiek guziak hartu eta Abramek erditik egin zituen, eta erdi bakotxa bestearen parean ezarri
15,10 parean ezarri: Elkargoaren egiteko (ik. Jr 34,18) edo hitzarmenaren finkatzeko erritua da. Bi elkargokideek erditik eginak izaitea, animale horiek bezala, onartzen dute nork beretzat, hitza jaten badute.
; xoriak ez zituen erditik egin. 11 Saiak abere hilen gainerat etorri ziren, bainan Abramek haizatu zituen.
12 Eguzkia sartzean, lohasma batean sartu zen Abram. Laztura eta iluna nagusitu zitzaizkion.
13 Orduan, Jaunak erran zion: «Jakin zazu zure ondokoak atzerritar gisa biziko direla berena ez duten lurraldean. Esklabotuko dituzte eta zapaturik atxikiko laurehun urtez
15,13 laurehun urtez: Jalgitza liburuko gertakariak adiarazten dira hemen; halere, Jal 12,40an erranaren arabera, laurehun eta hogeita hamar urte iraun zuen hebrearren Egiptoko egonaldiak (ik. Eg 7,6-7).
. 14 Bainan, zigortuko dut esklabotuko dituen herria; gero, aberastasun handiekin aterako dira. 15-16 Laugarren gizaldian itzuliko dira hunat, ez baita ordu arte bere beterat helduko amortarren gaixtakeria. Zu, berriz, zahartze zoriontsua ukan ondoan, zure arbasoetarat joanen zira bakean».
17 Eguzkia sartu eta ilundu zuenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan
15,17 labe bat ketan eta zuzi bat sutan: Jainkoaren presentziaren adiarazgarri dira, Jal 3,2ko sutan zen sasia bezala.
pasatu ziren abere hilen artetik.
18 Egun hartan, Jaunak hitzeman zion Abrami: «Lurralde hau zure ondoreari emaiten diot
15,18 Berriz ere lurraldea hitzemaiten; ik. 12,2 oh.
, Egiptoko ibaitik hasi eta Eufrates ibai handiraino: 19 orai kendarrak, keniztarrak, kadmondarrak, 20 hititak, periztarrak, refatarrak, 21 amortarrak, kanaandarrak, girgaxtarrak eta jebustarrak bizi diren lurraldea».
Sarai eta Agar. Ismaelen sortzea
16
1 Saraik, Abramen emazteak, ez zion semerik eman. Bazuen, ordea, Agar izeneko neskato egiptoarra, 2 eta Saraik Abrami erran zion: «Badakizu, Jaunak agor egin nau. Zoazi nere neskatoaganat
16,2 Zoazi neskatoaganat: Jokaera hau legezkoa zen Mesopotamian. Emazte agorrak bere neskatoaren bitartez senarrari sortu haurrak senar-emazteen legezko umetzat hartzen ziren. Ikus gisa bereko kasua 30,1-13an.
. Beharbada, semea ukanen dut haren bitartez».
Abramek onartu zuen Sarairen proposamena, 3 eta Saraik Agar neskato egiptoarra eman zion bere senarrari emaztetzat. Bazuen hamar urte Kanaanen bizi zirela.
4 Abram Agarrenganat joan eta hau haur-beharretan gertatu zen. Hortaz ohartu zenetik, etxekandereari mespretxuz behatzen hasi zen Agar. 5 Orduan, Saraik Abrami erran zion:
–Zu zira mespretxu horren hobendun. Nihaurek eman dautzut besoetarat neskatoa. Bainan haur-beharretan dela ohartu denetik, mespretxatzen nau. Jaunak erabaki beza nork duen arrazoin gu bien artean.
6 Abramek erran zion:
–Zeure esku duzu neskatoa. Egiozu nahi duzuna.
Saraik gaizki erabili zuen Agar, eta hunek ihes egin zuen. 7 Jaunaren aingeruak basamortuan, Xur
16,7 Jaunaren aingerua: Biblian, maiz, Jaunaren aingeruaren bitartez Jainkoaren beraren eskuhartzea adiarazten da (ik. 21,17; 22,11; 31,11; Jal 3,2.4; Mt 1,20). // Xur: Sinai penintsularen iparraldean, Egiptoko mugan zen basamortua (ik. Jal 15,22).
bidean den iturri ondoan aurkitu zuen 8 eta hunela mintzatu zitzaion:
–Agar, Sarairen neskatoa, nundik heldu zira eta norat zoazi?
–Sarai neure etxekandereaganik ihes noa –ihardetsi zion Agarrek.
9 Jaunaren aingeruak erran zion:
–Itzul zaite zeure etxekandereaganat, eta egon haren menpe.
10 Eta berriz Jaunaren aingeruak:
 
–Ezin kondatuzko heinean
ugalduko dut zure ondorea.
11 Haur-beharretan zira; semea ukanen duzu,
eta Ismael
16,11 Ismael: Izenak Jainkoak entzun beza edo Jainkoak entzun du erran nahi du; hala konprenitzen da segidako adiarazpenean.
emanen diozu izena,
entzun baitzaitu Jaunak
zure atsegabean.
12 Basastoa bezalakoa
16,12 Basastoa bezalakoa: Basamortuko arabiar ibilkariak dira Ismaelen ondokoak, hezgaitzak eta beti harat-hunat dabiltzanak, basastoa bezala (ik. Jb 39,5-8).
izanen da,
denen kontra borrokatuko da,
eta denak ukanen ditu kontra.
Anaia guzienganik berex biziko da.
 
13 Agarrek «Zu zira ikusi nauzun Jainkoa» eman zion izena mintzatu zitzaion Jainkoari, ziola: «Ez ote dut ni ikusten nauena bera ikusi?» 14 Horrengatik, Kadex eta Bered artean den ur-putzua Lahai-Roi
16,14 Kadex: Negeven eguzkialdean, Jerusalemdik 150 km-tan guti gorabehera. // Bered: Toki ezezaguna. // Lahai-Roi: Putzuaren lehenagoko izena zen hain segur, tokiko jainko zenbaiten kultu-lekua. Hebrearrak hitz-jokoa egiten du ikusi hitzarekin.
deitu da, erran nahi baita, «Bizi denak ikusten nau». 15 Agarrek semea eman zion Abrami, eta hunek Ismael eman zion izena. 16 Lauetan hogeita sei urte zituen Abramek, Agarrek Ismael sortu zionean.
Jaunak Abrahamekilako elkargoa berritu
17
1 Abramek lauetan hogeita hemeretzi urte zituela, Jauna agertu zitzaion eta erran zion: «Ni Jainko Ahaltsua
17,1 Jainko Ahaltsua: Jainkoaren titulu hunen erran-nahia ez da argia; hemen eman itzulpena grekozko eta latinezkoari jarraikitzen zaio.
naiz. Bizi zaite nere zerbitzuan, eta joka zuzen. 2 Elkargo eginen dut zurekin: zure ondokoak anitz ugalduko ditut».
3 Ahuspez erori zen Abram, eta Jainkoa hunela mintzatu zitzaion:
 
4 «Horra zer hitzemaiten dauzutan:
herri askoren aita izanen zira.
5 Hemendik aitzina, ez zaizu
Abram emanen izena, baizik Abraham
17,5 Abraham: Iduriz, Abram eta Abraham izen beraren bi forma dira. Abrahamen izen berria ab-hamon (herri askoren aita) hitzarekin lotzen da; hola, izenak berak ondore ugaria adiarazten du (ik. 12,2 oh.).
,
herri askoren aita
eginen baitzaitut.
6 Ugalduko ditut zure ondokoak,
zutarik nazioneak eginen ditut
eta erregeak aterako dira zureganik.
7 Gizaldiz gizaldi atxikiko dut
zurekin eta zure ondokoekin
egin dutan elkargoa,
betiko balio izanen du;
zure eta zure ondokoen Jainkoa
izanen naiz.
8 Zuri eta zure ondokoeri
betiereko jabegotzat emanen dauzuet
Kanaan lurraldea,
gaur egun etorkin gisa
bizi ziren lurraldea;
zure ondokoen Jainkoa izanen naiz».
 
Ebakitza elkargoaren ezaugarri
9 Hunela mintzatu zitzaion Jainkoa Abrahami: «Begira nerekilako elkargoa, zuhaurek eta zure ondokoek, gizaldiz gizaldi. 10 Hau da zuk eta zure ondokoek nere alderat duzuen engaiamendua: zuen arteko gizon oro ebakitzea
17,10 ebakitzea: Ebakitza ezkontzarako sarbide-erritua zen lehengo herri askorentzat; hebrearrentzat, herri hautatuaren partaide izaitearen seinale bilakatuko da (ik. Eg 7,8; Erm 4,11).
. 11 Zihauren zakil-muturra ebakituko duzue: hori ukanen duzue nere eta zuen arteko elkargoaren ezaugarria. 12 Zuen arteko gizon oro, sortu eta zortzi egunen buruan, ebakituko duzue gizaldiz gizaldi, zure etxean sortua izan dadin ala odolekoa ez duzun edozoin arrotzeri erosia. 13 Beraz, ebakituko dituzue esklaboak, etxean sortuak ala diruz erosiak izan. Hola, nere elkargoa zuen gorputzean geldituko da seinalatua betiko. 14 Ebakitugabea, erran nahi baita, bere zakil-muturra ebakitua ez duen gizona, herritik kanpo ezarriko duzue, nere elkargoa hautsi duelakotz».
Isaaken sortzeaz lehen agintza
15 Jainkoak Abrahami erran zion: «Hemendik aitzina ez diozu zure emazteari Sarai erranen, baizik Sara
17,15 Sara eta Sarai izen bera dira. Printzesa erran nahi du; ezen Sararenganik erregeak aterako baitira (ik. 17,16).
ukanen du izena. 16 Hunen bidez semea emanen dauzut. Benedikatuko dut, nazione askoren sorburu eginen eta harenganik erregeak aterako dira».
17 Orduan, Abrahamek, ahuspez erori eta irri egin zuen bere buruarekin, ziola: «Ehun urteko gizonari semea sortuko? Eta Sara lauetan hogeita hamar urteko emazteak haur ukanen duela?» 18 Abrahamek Jainkoari erran zion:
–Ai, Ismael bederen bizirik atxik bazineza!
19 –Ez! –ihardetsi zion Jainkoak–. Zeure emazte Sarak sortuko dauzu semea, eta Isaak
17,19 Isaak: Izenak Jaunak irri egiten du erran nahi du idazlearen ustez. Izenak aitaren irria oroitarazten du (ik. 17,17), bai eta Sararena ere (ik. 18,12; 21,6).
emanen diozu izena. Elkargoa eginen dut harekin eta haren ondokoekin betiko. 20 Entzun dauzut Ismaeli buruz erran duzuna ere. Benedikatuko dut: ondoko anitz ukanen du, hamabi printze sortuko dira harenganik eta herri handi baten sorburu eginen dut. 21 Bainan nere elkargoa Isaakekin finkatuko dut, Sarak heldu den urtean garai huntan sortuko dauzun semearekin.
22 Abrahamekin mintzatu ondoan, altxatu zen Jainkoa.
23 Egun hartan berean, Jainkoak manatu bezala, bere etxeko gizon guziak ebakitu zituen Abrahamek: Ismael bere semea eta esklabo guziak, etxean sortuak eta diruz erosiak.
24 Abrahamek lauetan hogeita hemeretzi urte zituen 25 eta Ismael semeak hamahiru, ebakituak izan zirenean. 26 Biak egun berean ebakituak izan ziren.
27 Abrahamekin batean ebakitu izan ziren etxeko gizon guziak ere, etxean sortuak eta atzerrian diruz erosiak.
Isaaken sortzeaz bigarren agintza
18
1 Jauna Abrahami agertu zitzaion Mamreren
18,1 Mamre: Ik. 13,18 oh.
haritzetan. Abraham oihal-etxolaren sargian jarririk zen, egunaren beroenean. 2 Begiak altxaturik, hiru gizon
18,2 hiru gizon: Kondakizunean, hiru gizon agertzen dira 16. eta 22. bertsetetan, Jauna 20.ean eta 33.ean eta bi aingeru 19,1ean. Idazlearentzat Jainko Jauna da, bi aingeru lagun dituela, Abrahamek bidaiaritzat hartzen duena. Abrahamek eguzkialdeko jendearen ohiko ongi etorria egiten diote.
ikusi zituen bere aitzinean xutik. Ikusi orduko, lasterka joan zitzaioten oihal-etxolaren sargiatik. Ahuspez jarri 3 eta erran zioten:
–Jauna, begiko banauzu, ez urrunt, otoi. 4 Berehala ekarriko dauzuet ura, oinen garbitzeko. Hartzazue atseden, zuhaitzaren itzalpean. 5 Jateko zerbait ekarriko dauzuet indarberri zaitezten. Gero joanen zirezte. Zerbaitengatik iragan zirezte zihauren zerbitzari hunen ondotik.
–Ongi da –ihardetsi zioten–; egizu erran bezala.
6 Abraham prisaka sartu zen oihal-etxolan, Sararenganat, eta erran zion:
–Laster, egizu orea irinik hoberenaz hirurentzat eta presta opil batzu.
7 Abraham bera bizi-bizia joan zen behietarat eta, araxe guri eta gizen bat hautaturik, mutil bati eman zion; hunek berehala prestatu zuen. 8 Hartu zituen mamia, esnea eta prestatu haragia, eta bisitarieri ereman ziozkaten. Jaten ari zirela, xutik egon zen bera ondoan, zuhaizpean. 9 Erran zioten:
–Nun da Sara zure emaztea?
–Oihal-etxolan –ihardetsi zuen Abrahamek.
10 Jaunak erran zion:
–Urte bat barne
18,10 urte bat barne: H.h., biziaren garaian, erran nahi baita, udaberrian, natura berpizten den garaian, edo udazkenean, euriek bizi berria sortzen duten garaian.
itzuliko nitzaizu, eta orduko zure emazte Sarak semea ukanen du.
Sara entzuten zagon oihal-etxolaren sargian. 11 Abraham eta Sara biziki zaharrak ziren, eta Sarak iragana zuen
18,10 urte bat barne: H.h., biziaren garaian, erran nahi baita, udaberrian, natura berpizten den garaian, edo udazkenean, euriek bizi berria sortzen duten garaian.
haur ukaiteko adina. 12 Bere baitan irri egin zuen
18,12 irri egin zuen: Ik. 17,19 oh.
Sarak, pentsatuz: «Orai, naizen higatuak, sendi ote nezake atseginik? Eta nere senarra ere zahartua !»
13 Orduan, Jaunak Abrahami erran zion:
–Zergatik irri egin du Sarak, zahartu ondoan, semerik ezin duela ukan pentsatuz? 14 Ba ote da ezin-eginik Jaunarentzat? Urte bat barne itzuliko nitzaizunean, Sarak semea ukanen du!
15 Sarak, beldurturik, ukatu zuen, erranez:
–Ez dut irri egin.
–Bai, irri egin duzu –ihardetsi zion harek.
Sodoma suntsituko
16 Gizonak jeiki ziren handik, eta Sodomarat
18,16 Sodoma: Ik. 13,10 oh.
abiatu. Abrahamek lagundu zituen, bidean ezartzeko. 17 Jaunak bere baitan egin zuen: «Eginen dutanaren berri eman gabe utzi behar ote dut Abraham? 18 Zeren Abraham izanen baita herri handi eta ahaltsu baten buru eta herri guzientzat benedizione-iturri. 19 Hautatu dut bere seme-alaba eta etxekoeri Jaunaren arabera bizitzen irakasteko, on eta zuzen dena eginez, nik, Jaunak, bete dezatan Abrahami hitzeman guzia».
20 Jaunak Abrahami erran zion: «Izigarria da Sodoma eta Gomorraren kontrako salaketa. Larria da hiri horien bekatua. 21 Salaketa horren egiaztatzera joan behar dut, egia den ala ez jakinen dut».
22 Gizonak
18,22 Gizonak: Bi aingeruak dira (ik. 19,1), Jauna Abrahamekin gelditzen baita.
Sodoma alderat joan ziren.
Abrahamen otoitza
Abraham, berriz, Jaunarekin gelditu zen. 23 Hurbildurik, Abrahamek erran zion:
–Zinez, hobengabea suntsituko ote duzu hobendunarekin
18,23 hobengabea/hobenduna: Abrahamek, bere galdezko otoitzean, giza talde bateko lagun guziak, hobendun izan edo hobengabe, zori berean loturik daudela uste du, orduko sinestearen arabera; gisa berean, zenbait hobengabek elkarte osoa salba dezakete. Hau ere aipatzen da: Jaunak ez luke zuzen jokatuko hobengabea hobendunarekin batean hilaraz baleza (ik. 18,25).
batean? 24 Beharbada, berrogeita hamar hobengabe badira hiri hortan. Horiek ere hilaraziko ote dituzu? Ez ote zinioke barkatuko hiri osoari berrogeita hamar hobengabe horiengatik? 25 Ez otoi holakorik egin, hobengabea hobendunarekin batean hilaraz, hobengabea hobenduna balitz bezala! Munduaren jujeak ez lezake zuzen joka.
26 Jaunak ihardetsi:
–Berrogeita hamar hobengabe aurkitzen baditut, heiengatik hiri osoari barkatuko diot.
27 Abrahamek erran zuen:
–Hauts eta errauts baizik ez naizelarik, ene Jaunari mintzatzera ausartzen naiz. 28 Beharbada berrogeita hamar hobengabetarik faltako dira bost. Hiri osoa suntsituko ote duzu bost horiengatik?
Jaunak ihardetsi:
–Ez dut suntsituko berrogeita bost hobengabe aurkitzen baditut.
29 Eta Abrahamek berriz ere:
–Beharbada berrogei baizik ez da aurkituko.
Jaunak ihardetsi:
–Ez dut suntsituko berrogei horiengatik.
30 Abrahamek erran zuen orduan:
–Ez zaite haserre jar, ene Jauna, oraino ere mintzatzen banitzaizu. Beharbada hogeita hamar baizik ez da aurkituko.
Jaunak ihardetsi:
–Ez dut suntsituko hogeita hamar aurkitzen baditut.
31 Abrahamek, aitzina:
–Badakit ausartegia naizela, bainan beharbada hogei baizik ez da aurkituko.
Jaunak ihardetsi:
–Ez dut suntsituko hogei horiengatik.
32 Eta Abrahamek, oraino:
–Ez zaite haserre jar, ene Jauna, beste behin mintzatzen banitzaizu. Beharbada hamar baizik ez da aurkituko.
Jaunak ihardetsi:
–Ez dut suntsituko hamar horiengatik.
33 Abrahamekin mintzaturik, joan zen Jauna. Eta Abraham bere lekurat itzuli zen.
Lotek bi aingerueri ongi etorri
19
1 Bi aingeruak Sodomarat heldu zirenean, arratsaldean, Lot
19,1 Lot: Abrahamen iloba; 13,2-14 pasartean agertu da azkenekotz.
hiri sargian jarririk zagon. Ikusi zitueneko, xutitu eta biderat atera zitzaioten. Ahuspekaturik, 2 erran zioten:
–Otoi, ene jaunak, zatozte nere etxerat, oinak garbitu eta gaua iragan dezazuen. Bihar goizean, zihauren bideari lotuko zirezte.
Heiek ihardetsi:
–Ez! Nahiago dugu gaua plazan iragan.
3 Bainan Lotek otoiztuaren otoiztuaz, haren etxerat joan ziren. Afaria prestatu zioten, altxagarri gabeko ogia erre, eta afaldu ziren.
4 Ez ziren oraino etzanak, Sodomako gizon guziek, zahar eta gazte, hiritar guziek, etxea inguratu zutenean. 5 Oihuka erran zioten Loti:
–Nun dituk gaur etorri zauzkikan gizonak? Aterazkik, bortxatu
19,5 bortxatu: H.h., ezagutu, sexu-zentzuan. Kondakizun huntarik dator sodomia hitza.
nahi ditiagu!
6 Lot atera zen, bere gibelean atea hetsi 7 eta erran zioten:
–Otoi, anaiak, ez egin holako gaizkirik! 8 Hara, baditut oraino birjina diren bi alaba. Aterako dauzkizuet nahi duzuen bezala erabil ditzazuen. Gizon hauek, ordea, ez hunki, ostatu eta geriza eman
19,8 ostatu eta geriza eman: Garai heietan hain zen sakratua ongi etorri egitearen legea, nun emaztearen ohoreak baino balio handiagoa baitzuen.
baitiotet.
9 –Ken hortik! –ihardetsi zioten–. Gure artean atzerritar izanki-eta, zer egin behar dugun erakutsi nahi daukuk! Horieri baino tratu tzarragoa emanen daiagu hihauri.
Loten kontra oldartu ziren eta ateraino hurbildu, haren hausteko. 10 Orduan, bisitariek hartu eta etxe barnerat ereman zuten Lot, eta atea hetsi. 11 Etxe sargian zaudenak, zahar ala gazte, itsuturik utzi zituzten. Alferrik zabiltzan atearen bila.
Sodoma suntsitua
12 Gizon heiek Loti erran zioten: «Nor duzu besterik hemen? Atera hiri huntarik zure alabak eta dituzun guziak, 13 toki hau suntsitu behar baitugu. Larriak dira hemengo jendeen kontra Jaunari egin zaizkion salaketak, eta hiriaren erraustera igorri gaitu».
14 Lotek, suhigaien bila joan eta erran zioten: «Atera zaitezte hemendik, Jaunak suntsituko baitu hiria». Bainan heiek irri egiteko ari zitzaiela pentsatu zuten.
15 Argia urratzean, aingeruak Loti erran eta erran ari zitzaizkion: «Zoazi hemendik emazte eta bi alabekin; bestela, hiri hunen zigor berean hilen zirezte!»
16 Luzatzen baitzuen, gizonek eskutik hartu zituzten bera, emaztea eta bi alabak, eta hiritik kanpo atera, Jaunak salbatu nahi baitzituen.
17 Hiritik kanporat ereman zituztenean, aingeruetarik batek Loti erran zion:
– Ihes egizu! Ez beha gibelerat, ez geldi ibar huntan. Ihes egizu mendirat, hil ez zaitezen.
18 Lotek, ordea, ihardetsi:
–Ez, otoi, ene jauna! 19 Egiaz zure zerbitzari hau begiko izan duzu eta onginahi handia agertu dautazu, bizirik atxikiz. Bainan ezin dezaket mendirat ihes egin, zorigaitzak harrapatu eta bidean hilen baininduke. 20 Hantxeko herri ttipi hura ikusten duzu? Aski hurbil da, harat ihes egiteko. Otoi, utz nezazu herri ttipi hartaraino ihes egitera, eta bizirik aterako naiz.
21 –Ongi –ihardetsi zion –, emanen dauzut hori ere. Ez dut irauliko aipatu dautazun herria. 22 Zoazi laster, ez baitezaket deusik egin zu harat heldu arte.
Horra zergatik, herri harek Tzoar
19,22 Tzoar: Izena hebrearrezko ttipi hitzarekin lotzen da hemen (ik. 19,20 eta 13,10 oh.).
–erran nahi baita, «Ttipi»– duen izena.
23 Eguzkia ateratzen ari zuen Lot Tzoarrerat heldu zenean. 24 Orduan, Jaunak sufre eta suzko euria bota zuen zerutik Sodoma eta Gomorraren gainerat. 25 Jaunak irauli zituen hiriak eta hango jendeak, zelai osoa eta lurralde hartako landareak.
26 Loten emazteak gibelerat behatu zuen, eta gatz-irudi bilakatu zen.
27 Abraham, goizean goiz jeikirik, Jaunarekin egon lekurat joan zen. 28 Eta Sodoma, Gomorra eta ibarraldeko zelai osora behaturik, kea ikusi zuen labe batetik bezala lurretik altxatzen.
29 Hola, ibarreko hiriak suntsitu zituenean, Abrahamez oroitu zen Jainkoa eta onez atera zuen Lot, bizi zeneko hiriak irauli zituen hartan.
Moabdarren eta amondarren sortzea
30 Gero, Lotek alde egin zuen Tzoartik, han gelditzeko beldur baitzen, eta mendian bizi zen bere bi alabekin. Harpe batean jarri ziren bizitzen. 31 Behin, alaba zaharrenak gazteenari erran zion: «Gure aita zaharra dun eta hemen inguruan ez dun gizonik, ezkontzeko, lurralde guzian egin ohi den bezala. 32 Goazen; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen harekin; hola, ukanen ditinagu ondokoak guhauren aitarenganik».
33 Gau hartan aita mozkortu zuten eta harekin etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu ere alaba noiz etzan eta noiz jeiki zen.
34 Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari erran zion: «Atzo aitarekin etzana nun. Mozkor dezagun gaur ere eta hi joanen haiz harekin etzatera; hola, biek ukanen ditinagu ondokoak guhauren aitarenganik».
35 Gau hartan ere mozkortu zuten aita eta alaba gazteena joan zen harekin etzatera. Lot ez zen ohartu ere alaba noiz etzan eta noiz jeiki zen. 36 Hola, Loten bi alabak haur-beharretan gertatu ziren beren aitarenganik.
37 Zaharrenak semea ukan zuen, eta Moab
19,37 Moab: Itsaso Hilaren eguzkialdean den lurraldea.
eman zion izena; gaurdainoko moabdarren arbasoa da. 38 Gazteenak ere semea ukan zuen, eta Ben-Ami eman zion izena; gaurdainoko amondarren
19,39 Amondarrak Jordanez bestaldean, moabdarren iparraldean bizi ziren.
arbasoa da.
Abraham, Sara eta Abimelek
20
1 Abraham, zagon tokitik Negeveko eskualderat abiatu zen eta Gerar hirian jarri zen bizitzen, Kadex eta Xur-en artean. 2 Han zagolarik, Sara bere emaztea, arreba zuela
20,2 arreba zuela: Ik. 12,10 eta 13 oh.ak eta 26,7.
zerasan. Orduan, Gerarko errege Abimelekek Sara ereman zezoten manatu zuen. 3 Bainan, gauaz, Jainkoa ametsetan agertu zitzaion Abimeleki eta erran zion: «Hilen zira, hartu duzun emaztea ezkondua baita».
4 Bainan Abimelekek ez zuen oraino harremanik ukan Sararekin. Horrengatik erran zuen:
–Jauna, hilaraziko ote duzu hobengabea den jendea? 5 Ez ote daut berak erran arreba zuela? Sarak ere anaia zuela zion. Nik fede onez eta zintzoki jokatu dut.
6 Jainkoak ihardetsi zion ametsetan:
–Bai, badakit fede onez jokatu duzula; horrengatik ez zaitut utzi Sararekin harremanik ukaitera, nere kontra bekaturik egin ez zinezan. 7 Orai, itzulozu gizon horri bere emaztea; profeta baita, zure alde otoitz eginen du eta ez duzu galduko bizia. Itzultzen ez badiozu, berriz, zinez hilen zirezte zu eta zuretar guziak.
8 Goizean goiz jeikirik, Abimelekek bere zerbitzari guziak deitu zituen, ametsaren berri emaiteko. Denak harriturik gelditu ziren. 9 Abimelekek Abraham deitu zuen, eta erran zion:
–Bainan, zer egin dautazu? Zer kalte egin dauzut, nihaur eta nere herria holako bekatu handiaren hirriskuan ezartzeko? Egiten ez dena egin dautazu. 10 Zer xede zinuen holako baten egiteko?
11 Abrahamek ihardetsi:
–Neure baitan egina nuen: «Hain segur leku huntan ez dukek Jainkoaren errespeturik; ene emazteaz jabetzeko hilen niek». 12 Eta zinez arreba dut Sara, aitaren aldetik, amaren aldetik ez bada ere, eta emaztetzat hartu dut. 13 Jainkoak neure aitaren ondotik urrun atzerrirateko bidean ezarri ninduenean, erran nion Sarari: «Norapait sartuko girenean, errazu, otoi, anaia nauzula».
14 Orduan, Abimelekek itzuli zion Abrahami emaztea, ardiak, behiak, mutil eta neskatoak eman ziozkan oparitzat, 15 eta erran zion:
–Hor duzu zeure aitzinean ene lurralde guzia. Geldi zaite bizitzen atsegin zaizun lekuan.
16 Sarari, berriz, erran zion:
–Horra, zure anaiari zilarrezko mila pieza eman diozkat. Opari hunek egiaztatzen diote zuretar guzieri hobengabea zirela, eta osoki xuritua izanen zira
20,16 zilarrezko mila pieza: Hain segur, Abimeleken emaitzak balio sinbolikoa eta gisa berean juridikoa du. // Opari hunek... xuritua izanen: H.h., Begi-estalkia bezala izanen da zuretzat, zuretarren eta guzien aitzinean, eta ontzat hartua izanen zira. Ezagutzen ez ditugun usaiak aipatzen dira. Dena den, gaur egun ere arabiarren artean estalkiak berexten du emazte ezkondua ezkongabeaganik (ik. Tamarren pasartea 38. kap.an).
.
17 Abrahamek Jainkoari otoitz egin eta Jainkoak sendatu zituen Abimelek, haren emaztea eta neskatoak, berriz seme-alabak ukan ahal zitzaten. 18 Zeren Jaunak agor bilakatuak baitzituen Abimeleken etxekoak, Sara Abrahamen emazteagatik.
Isaaken sortzea
21
1 Hitzeman bezala, Jauna aldeko agertu zitzaion Sarari eta errana egin zuen. 2 Abraham zaharra izanik ere, Sara haur-beharretan gertatu zen, eta semea eman zion, Jainkoak erran garaian. 3 Abrahamek Isaak eman zion izena Sararenganik ukan semeari. 4 Zortzi egunen buruan, ebakitu
21,4 ebakitu: Ik. 17,10 oh.
zuen, Jainkoak manatu bezala.
5 Abrahamek ehun urte zituen Isaak sortu zitzaionean. 6 Sarak erran zuen: «Irri egitekoa
21,6 irri egitekoa, bozkarioz: Ik. 17,19 oh. eta 18,12-15.
eman daut Jainkoak, eta hunen berri jakinen duten guziek irri eginen dute enekin batean». 7 Erran zuen ere: «Nork erranen ziokeen Abrahami, Sarak haurrak ukanen zituela? Halere, bere zaharrean, semea eman diot».
Agar eta Ismael
8 Isaak handitzen ari zen. Bularra kendu zioten egunean, Abrahamek bazkari bat gaitza eman zuen.
9 Sara ohartu zen, Agar egiptoarraganik Abrahamek ukan semea bere seme Isaakekin josteta
21,9 josteta: H.h., irriz; beste behin Isaak izenaren aipamena (ik. 17,19 oh.). Grekozko eta latinezko itzulpenen arabera, hebrearrezkoan falta den bere seme Isaakekin erantsi diogu testuari, hobeki konprenitzeko.
ari zela. 10 Eta Abrahami erran zion: «Haiza ezazu etxetik neskato hori bere semearekin, hunek ez baitu ondoko izan behar nere seme Isaakekin batean!»
11 Biziki gaitzitu zitzaion Abrahami, Ismael ere bere semea baitzuen. 12 Bainan Jainkoak erran zion: «Ez gaitzi zure neskato eta mutikoagatik. Sarak erran guzia onar zazu, Isaaken bidez ukanen baitituzu ondokoak. 13 Bainan zure neskatoaren seme horren bidez ere herri handi bat sorraraziko dut, hori ere semea duzulakotz».
14 Goizean goiz jeikirik, Abrahamek ogia eta zahako bat ur hartu eta Agarri ezarri ziozkan bizkarrean; haurrarekin batean igorri zuen etxetik. Abiatu zen, bada, Agar, eta Beer-Xeba
21,14 Beer-Xeba: Toki hau Jerusalemdik hego-mendebalderat da 70 km ingurutan.
basamortuan harat-hunat ibili zen. 15 Zahakoko ura ahitu zitzaionean, zuhaitz baten azpian utzi zuen haurra 16 eta, urrundurik, parrez-par jarri zitzaion ehun bat metretan. Bere baitan egin zuen: «Ez diat neure semea hiltzen ikusi nahi». Ama jarririk zagola, nigarrez hasi zen haurra
21,16 nigarrez hasi zen haurra: Grekozko itzulpenaren eta segidako bertsetaren arabera zuzendua; jatorrizkoan ama da ozenki nigar egiten duena.
ozenki.
17 Entzun zuen Jainkoak mutikoaren ahotsa, eta Jainkoaren aingeruak Agarri dei egin zion zerutik, erranez: «Zer duzu, Agar? Ez beldur izan, entzun baitu Jainkoak hor duzun mutikoaren ahotsa. 18 Ea, hartzazu berriz mutikoa eta ez utz eskutik, herri handi baten aita eginen baitut».
19 Orduan, Jainkoak ur-putzu bat ikusarazi zion Agarri. Hunek zahakoa urez bete eta edatera eman zion mutikoari.
20-21 Jainkoa lagun ukan zuen mutikoak; hau handituz joan zen eta Parango basamortuan bizi izan zen. Arkulari trebe bilakatu zen. Amak emazte egiptoar batekin ezkontarazi zuen.
Abraham eta Abimeleken arteko hitzarmena
22 Aldi hartan, Abimelek erregea, Pikol gudalburua berekin zuela, Abrahamenganat joan eta erran zion:
–Jainkoa duzu lagun, egiten duzun orotan. 23 Orai zin egidazu Jainkoaz, ez duzula maltzurki jokatuko nerekin, ez nere seme-alabekin, ez hauen ondokoekin. Ni leial izan nitzaizu; emadazu hitza zu ere hala izanen zirela nerekin eta orai atzerritar gisa bizi ziren herri hunekin.
24 Abrahamek ihardetsi:
–Zin egiten dut!
25 Bainan Abrahamek erasiatu zuen Abimelek, hunen mutilek ur-putzu bat berendu baitzuten. 26 Abimelekek erran zuen:
–Ez dakit nork egin duen holakorik. Zuk ez zinautan aipatu, eta nik ez dut gaur arte deusik entzun.
27 Orduan, Abrahamek ardi eta behi eman zion Abimeleki. Hola egin zuten bien arteko hitzarmena. 28 Bestalde, Abrahamek artaldeko zazpi bildots berexi zituen. 29 Abimelekek galdegin zion:
–Zer dira berexi dituzun zazpi bildots horiek?
30 Abrahamek ihardetsi:
–Nere eskutik hartu behar dituzu zazpi bildots horiek. Ezaugarri hau dela bide, denek jakinen dute ur-putzu hau nik zilatu dutala.
31 Horrengatik, toki hari Beer-Xeba
21,31 Beer-Xeba: 21,30-31 bertsetetan hitz-jokoa bada Beer-Xeba, zazpi eta zin hitzen artean; zeren bi gisatara konpreni baitaiteke Beer-Xeba izena: Zazpien putzu (zazpi bildotsak aipatuz) edo Zin-putzu.
, –erran nahi baita, «Zin-Putzu»– eman zaio izena, han biek zin egin zutelakotz.
32 Beer-Xeban hitzarmena egin ondoan, Abimelek eta Pikol gudalburua filistearren lurralderat
21,32 filistearren lurralderat: Aipamen hau tokiz kanpo da hemen, K.a. XII. menderarte ez baitzen filistearrik Palestinako kostaldean.
itzuli ziren. 33 Abrahamek, bere aldetik, tamarindo bat landatu zuen Beer-Xeban, eta Jauna, betiereko Jainkoa, otoiztu.
34 Luzaz bizi izan zen Abraham, atzerritar gisa, filistearren lurraldean.
Isaak oparitzat eskaintzen
22
1 Horiek hola Jainkoak frogatan ezarri zuen Abraham eta erran zion:
–Abraham!
Harek ihardetsi:
–Hemen naiz!
2 Eta Jainkoak:
–Hartzazu Isaak, maite duzun zeure seme bakarra, eta zoazi Moria
22,2 Moria: 2 Kro 3,1 eta geroko tradizioneak Jerusalemgo tenplua eraikiko den mendixkari emaiten dioten izena da; hemen, ordea, beste nihun agertzen ez den Moria lurraldea aipu da.
lurralderat. Igan zaite nik erakutsiko dauzutan mendirat eta han eskain iezadazu semea erre-oparitzat.
3 Goizean goiz jeiki zen Abraham, pildatu zuen astoa eta, erre-oparitako egurra arraildurik, Jainkoak erran lekurat joan zen, bere seme Isaak eta bi mutilekin. 4 Hirugarren egunean, urrundik, leku hura ikusi zuen Abrahamek. 5 Orduan, mutileri erran zioten: «Zaudezte hemen astoarekin. Mutikoa eta biak harat goatzi, Jainkoari otoitz egitera. Gero, itzuliko gira».
6 Hartu zuen Abrahamek erre-oparitako egurra, eta bere seme Isaaki bizkarrean ezarri; berak ganita eta sua zeramatzan. Biak batean zoatzila, 7 Isaakek bere aita Abrahami erran zion:
–Aita!
–Hemen naiz, seme!
Eta Isaakek:
–Huna sua eta egurra; bainan nun da erre-oparitako bildotsa?
8 Abrahamek ihardetsi:
–Utzazu bildotsa Jainkoaren gain, seme!
Eta elkarrekin zoatzin biak.
9 Jainkoak erran lekurat heldu zirenean, aldarea eraiki zuen Abrahamek eta egurra prestatu. Gero, estekatu zuen Isaak eta aldareko egurraren gainean ezarri. 10 Abrahamek eskua luzatu zuen eta ganita hartu bere semearen hiltzeko. 11 Bainan Jaunaren aingeruak dei egin zion zerutik:
–Abraham! Abraham!
Ihardetsi zuen:
–Hemen naiz!
12 Aingeruak, orduan:
–Ez luza eskua, ez egin deusik mutikoari! Orai badakit Jainkoaren errespetua baduzula: ez dautazu zeure seme bakarra ukatu.
13 Goititu zituen begiak Abrahamek, eta behatu: marro bat ikusi zuen sasi artean adarretarik kokatua. Hartu eta erre-oparitzat eskaini zuen bere semearen ordez.
14 Abrahamek leku hari «Jaunaren-gain» eman zion izena, eta gaur egun ere hala dio jendeak: «Mendian Jaunaren gain
22,14 Mendian Jaunaren gain: Beste zenbait gisatarat ere konpreni daiteke: Mendian Jaunak du ikusten (hala bereziki lehen aldian), Mendian Jauna da agertzen (hala bigarren aldian).
».
15 Jaunaren aingeruak Abraham bigarren aldikotz deitu zuen zerutik, 16 erranez: «Hunela dio Jaunak: Hola jokatu duzulakotz, zeure seme bakarra ukatu ez dautazulakotz, nik neure buruaz zin egiten dut: 17 Gaindika benedikatuko zaitut eta zure ondokoak zeruko izarrak eta itsas bazterreko hondarra bezain ugari
22,17 hondarra bezain ugari: Berriz ondore ugaria hitzemaiten (ik. 12,2 oh.); lurreko errautsaren (13,16) eta zeruko izarren (15,5) irudieri itsas bazterreko hondarrarena gaineratzen zaiote orai.
eginen ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira. 18 Zure ondokoen bidez lurreko nazione guziak benedikatuko ditut
22,18 benedikatuko ditut: Ik. 12,2 oh.
, nik errana egin duzulakotz».
19 Orduan, Abraham bere mutilenganat itzuli eta elkarrekin Beer-Xebarat joan ziren. Abraham Beer-Xeban bizi izan zen.
Abrahamen ahaideak. Rebeka
20 Horiek horrela, Abrahamek jakin zuen bere anaia Nahorri semeak sortu ziozkala Milkak: 21 Utz izeneko lehen-semea, Buz, Aramen aita Kemuel, 22 Kesed, Hazo, Pildax, Idlaf eta Betuel; 23 hau Rebekaren aita izan zen. Zortzi seme hauek eman ziozkan Milkak Abrahamen anaia Nahorri. 24 Reuma izeneko ohaideak ere lau seme hauek eman ziozkan: Tebah, Gaham, Tahax eta Maaka.
Sararen heriotzea eta ehorzketak
23
1 Sara ehun eta hogeita zazpi urte bizi izan zen. 2 Kiriat-Arban
23,2 Kiriat-Arba: Erran nahi baita, Hebron (ik. 13,18 oh.). Jos 14,15ean ageri denaz, Kiriat-Arba Hebronen izen zaharra zen.
hil zen, erran nahi baita, Hebronen, Kanaan lurraldean. Abrahamek dolua egin zuen, nigarretan.
3 Gero, Sararen gorputza zetzan lekua utzirik, hititenganat joan eta erran zioten:
4 –Atzerritarra naiz ni zuen artean. Sal iezadazue lur-sail bat neure emaztearen ehorzteko.
5 Hititek ihardetsi zioten:
6 –Entzun, jauna. Jainkoak buruzagi egin zaitu gure artean. Ehortz, beraz, zure emaztea gure hilobirik hoberenean. Gutarik nehork ez dauzu ukatuko bere hilobian ehorztea.
7 Jeiki zen Abraham eta, lurraldeko jendearen aitzinean ahuspekaturik, 8 erran zuen:
–Neure emaztea hemen ehorzteko baimena emaiten badautazue, egidazue fagore hau: Galdegiozue nere izenean Efroni, Tzoharren semeari, 9 sal diezadan bere alorraren ondoan duen Makpelako harpea. Eman diezadala balio duen diruan truk, zuen lurraldean hilobiaren jabegoa ukan dezatan.
10 Efron bera jarririk zagon beste hitita guzien artean, hiri-sargiako plazan
23,10 hiri-sargiako plazan: H.h., hiriko atean. Hiri-sargiako zabalgunean biltzen ziren hiritarrak beren arteko arazoak agertu eta erabakitzeko.
. Denen aitzinean ihardetsi zion:
11 –Ez, otoi, ene jauna. Dohain emaiten dauzut harpea eta alor guzia ene hirikideen aitzinean. Ehortzazu han zeure emaztea.
12 Abrahamek, ordea, hititen aitzinean ahuspekatu 13 eta hauek lekuko harturik, erran zion Efroni:
–Entzun nezazu, otoi. Ordaindu nahi dauzut alorra. Hartzazu dirua eta orduan ehortziko dut neure emaztea.
14 Efronek ihardetsi:
15 –Hara, jauna: lur-sailak zilarrezko laurehun pieza balio ditu. Diru horrengatik ez gira eztabadan hasiko. Ehortzazu han zeure emaztea.
16 Abrahamek baia eman zion Efroni, eta zilarrezko laurehun pieza ordaindu ziozkan, merkatariek erabili ohi duten dirutan.
17 Hola, Makpelan den Efronen lur-saila, Mamretik eguzkialderat, bere harpe eta zuhaitzak, 18 Abrahamenak izan ziren
23,18 Abrahamenak izan ziren: Familia hilobia erosteak garrantzi handia du gure testuinguruan, Jaunak hitzeman lurraldean Abrahamek ukanen duen lehen jabegoa baita.
handik harat. Hunen lekuko izan ziren hititak eta hiri-sargiako plazatik iragaiten ari ziren guziak.
19 Kanaan lurraldean, Mamreren –Hebronen– parean den Makpelako alor ondoko harpean ehortzi zuen Abrahamek bere emazte Sara. 20 Hola, alorraren eta harpearen jabegoa hititen eskuetarik Abrahamenganat aldatu zen, hilobitako.
Isaak (24,1–25,18)
Isaakentzat emaztea hautatu
24
1 Abraham zaharra zen, adinetan joana. Jaunak gauza guzietan benedikatua zuen. 2 Abrahamek bere mutilari, etxeko zaharrenari, zuen guziaren buru zenari, erran zion:
–Ezarrazu eskua nere izterpean
24,2 nere izterpean: Keinu hunek zina indartzen du eta ondorio handiko egiten (ik. 47,29).
. 3 Zin egidazu Jaunaz, zeru-lurren Jainkoaz, ez duzula nere semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde huntako kanaandarren alabetarik, 4 baizik nere sorterrirat eta ahaideenganat joanen zirela, nere seme Isaakentzat emaztearen hautatzera.
5 Mutilak galdegin zion:
–Beharbada, neskak ez du lurralde huntarat enekin etorri nahiko. Orduan, zure semea zure sorterrirat ereman beharko ote dut?
6 Abrahamek ihardetsi:
–Ez ereman harat nere semea. 7 Zeruko Jainko Jaunak nere aitaren etxetik eta nere ahaideetarik hartu nau eta zin eginez hitzeman daut: «Lurralde hau zure ondokoeri emanen diotet». Harek igorriko dauzu aingerua aitzinean, handik nere semearentzat emaztea ekar ahal dezazun. 8 Eta emazteak zurekin etorri nahi ez badu, egin dautazun zinetik libro izanen zira. Nolanahi ere, ez ereman harat nere semea.
9 Mutilak, orduan, bere nagusi Abrahamen izterpean eskua ezarri eta zin egin zion.
Rebeka, Betuelen alaba
10 Bere nagusiaren hamar kamelu eta gauzarik hoberenak harturik, Mesopotamia alderat abiatu zen mutila, Nahor bizi zen hirirat
24,10 Mesopotamia: Bi ibaien Aram deitu lurraldea Mesopotamia iparraldea da; aramearrak bizi ziren han, hebrearren arbasoen ahaideak. // Nahor bizi zen hirirat: H.h., Nahor hirirat; menturaz, Haran (ik.11,31), Abrahamen ahaideen bizilekua.
.
11 Harat heltzean, kameluak ur-putzu baten ondoan belaunikarazi zituen. Arratsaldea zen, emazteak urketa joan ohi diren tenorea. 12 Bere baitan otoitz hau egin zuen: Jauna, nere nagusi Abrahamen Jainkoa, otoi, aurki dezadala gaur bila nabilena; ager zazu nere nagusi Abrahamen alderako onginahia. 13 Ni ur-putzu hunen ondoan egonen naiz. Hiriko neskak uraren ateratzera etorriko direnean, 14 heietarik bati erranen diot: «Makur zazu pegarra, edan dezatan». Ihardesten badaut: «Edan zazu, eta zure kamelueri ere emanen diotek edatera», hura izan bedi zure zerbitzari Isaakentzat hautatu duzuna. Hola jakinen dut zeure onginahia agertu diozula nere nagusiari.
15 Bere otoitza bururatu baino lehen, horra nun hurbiltzen den Rebeka, pegarra sorbaldan. Betuelen alaba zen; Betuel, berriz, Abrahamen anaia Nahorren eta Milkaren semea. 16 Neska biziki ederra zen, birjina eta ezkongabea. Ur-putzura jautsi, pegarra bete eta igan zen. 17 Abrahamen mutilak laster egin aitzinerat eta erran zion:
–Emadazu, otoi, ur xorta bat zeure pegarretik.
18 Harek ihardetsi:
–Edan zazu, jauna.
Eta, berehala pegarra besoetara jautsirik, edatera eman zion.
19 Edan zuenean, erran zion neskak:
–Zure kameluentzat ere uraren ateratzera noa, ase arte edan dezaten.
20 Hustu zuen pegarra askarat, eta laster egin zuen putzurat ur gehiagoren hartzera, kamelu guzieri eman arte. 21 Hari so zagon mutila, ixilik, pentsaketa ea Jaunak haren bidaiari ongi heltzea eman ote zion ala ez.
22 Kamelu guziak ase zirenean, mutilak hartu zituen sei gramako urrezko eraztuna eta ehun grama baino gehiago zuten urrezko bi ukarai-ustei, 23 eta galdegin zion:
–Noren alaba zira? Ba ote da zure aitaren etxean tokirik guretzat, gauaren iragaiteko?
24 Rebekak ihardetsi:
–Betuelen alaba naiz, Milkak Nahorri eman zion semearena.
25 Erran zion ere:
–Bada gure etxean lasto eta belar ausarki, bai eta gauaren iragaiteko tokia.
26 Orduan, mutilak, ahuspekaturik, Jauna eskertu zuen, 27 erranez: «Benedikatua Jauna, nere nagusi Abrahamen Jainkoa, ona eta leiala izan baita ene nagusiarekin. Jaunak nagusiaren ahaideen etxerateko bidean ezarri nau».
Ezkon-tratua
28 Neska lasterka joan zen etxerat, gertatu zitzaionaren berri amari emaitera.
29-30 Rebekak anaia bazuen, Laban izenekoa. Bere arrebak soinean zituen eraztuna eta ukarai-usteiak ikusi eta gizon bat mintzatu zitzaiola entzunik, Laban etxetik atera eta ur-putzu alderat joan zen mutilarenganat. Hau oraino ur-putzutik hurbil zagon, kameluen ondoan. 31 Labanek erran zion: «Zertan zaude hor kanpoan? Zato etxerat, Jaunak benedikatu hori! Apailatua dut etxea, eta bada toki kameluentzat ere».
32 Labanek, etxean sartu, kameluak despildatu eta lasto eta belar eman zioten. Gero, ura ekarri zioten mutilari eta haren bidelaguneri, oinen garbitzeko. 33 Janaria aitzinean ezarri zioten, bainan mutilak erran zuen:
–Ez dut janen, erraiteko dutana erran aitzin.
Labanek ihardetsi:
–Mintza zaite.
34 Mutilak erran zuen:
–Abrahamen mutila naiz. 35 Jaunak handizki benedikatu du nere nagusia eta aberats egin: ardi eta behiak, zilar eta urrea, mutil eta neskatoak, kamelu eta astoak eman diozka. 36 Sarak, nere nagusiaren emazteak, nere nagusiari seme bat sortu dio bere zaharrean, eta hunek semeari utzi diozka bere ontasun guziak. 37 Nagusiak zin eginarazi daut, erranez: «Ez duzu nere semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde huntako kanaandarren alabetarik. 38 Nere aitaren etxerat, nere ahaideenganat joanen zira nere semearentzat emaztearen hartzera». 39 Orduan, nagusiari erran diot: «Beharbada, neskak ez du nerekin etorri nahiko». 40 Nagusiak ihardetsi daut: «Jaunaren zerbitzuan bizi izan naiz beti eta harek bere aingerua igorriko du zurekin; zure bidaiari ongi heltzea emanen dio, eta nere semearentzat emaztea hartuko duzu nere ahaideen artetik, nere aitaren etxetik. 41 Nere ahaideenganat joan ondoan, zin-hitzetik libro izanen zira. Emaztea eman nahi ez badauzute ere, zin-hitzetik libro izanen zira». 42 Beraz, gaur ur-putzurat heltzean, neure baitan egin dut: Jauna, nere nagusi Abrahamen Jainkoa, egiten ari naizen bidaiari ongi heltzea eman nahi badiozu, 43 ur-putzu hunen ondoan egonen naiz; eta neska bat urketa aterako denean, erranen diot: «Emadazu, otoi, ur xorta bat zeure pegarretik». 44 Ihardesten badaut: «Edan zazu, eta zure kameluentzat ere aterako dut ura», izan bedi hura, Jauna, nere nagusiaren semearentzat hautatu duzun emaztea.
45 Neure baitan otoitza bururatu baino lehen, huna nun agertu den Rebeka, pegarra sorbaldan duela, eta ur-putzurat jautsi uraren ateratzera. Erran diot: «Emadazu, otoi, edatera». 46 Jautsi du berehala pegarra sorbaldatik eta erran daut: «Edan zazu, eta emanen diotet edatera zure kamelueri ere». Edan dut eta eman diote edatera nere kamelueri ere. 47 Gero, galdegin diot: «Noren alaba zira?» Ihardetsi daut: «Betuelena, Milka eta Nahorren semearena». Orduan, eraztuna ezarri diot sudurrean eta ukarai-usteiak besoetan. 48 Ahuspekatu eta Jauna eskertu dut. Benedikatu dut Jauna, neure nagusi Abrahamen Jainkoa, zuzeneko bidetik ekarri nauelakotz, haren semearentzat nere nagusiaren iloba emaztetzat hartzeko. 49 Orai, erradazue nere nagusiarekin on eta leial agertu nahi duzuen ala ez, norat jo jakin dezatan.
50 Labanek eta Betuelek ihardetsi zioten:
–Jaunarenganik dugu hau; ezin dauzugu erran bai edo ez. 51 Horra, hor duzu aitzinean Rebeka. Hartzazu eta zoazi. Izan bedi zure nagusiaren semearen emazte, Jaunak erran bezala.
52 Abrahamen mutila, hitz horiek entzun orduko, lurrean ahuspekatu zen, Jaunari eskerrak emanez. 53 Atera zituen zilarrezko eta urrezko bitxiak eta soinekoak, eta Rebekari eman ziozkan. Hunen anaiari eta amari ere egin ziozkaten opariak. 54 Gero, mutila eta bidelagunak afaldu eta etzatera joan ziren.
Biharamun goizean, jeikitzean, mutilak erran zuen:
–Utz nezazue neure nagusiaganat itzultzera.
55 Rebekaren anaiak eta amak erran zioten:
–Bego oraino neska gurekin hamar bat egun; gero joanen zira.
56 Mutilak erran zioten:
–Ez nezazue berantaraz, Jaunak nere bidaiari ongi heltzea eman dionaz geroz. Utz nezazue neure nagusiaganat itzultzera.
57 Orduan, erran zioten:
–Deitu eta galdegin diezogun neskari berari.
58 Deitu eta galdegin zioten Rebekari:
–Joan nahi duzu berehala gizon hunekin?
–Bai! –ihardetsi zuen.
59 Orduan, joaitera utzi zituzten, beren arreba Rebeka eta hunen hazama, Abrahamen mutilarekin eta bidelagunekin, 60 eta Rebekari, benedikatuz, erran zioten:
 
«Ukan dezazula
ondoko ugari, arreba!
Menpera ditzatela zure ondokoek
etsaien hiriak!»
 
61 Jeiki ziren Rebeka eta haren neskatoak, kameluetarat igan eta Abrahamen mutilarekin abiatu ziren denak.
Rebeka Isaaken emazte
62 Isaak Lahai-Roiko
24,62 Lahai-Roi: Ik. 16,14 oh.
ur-putzua utzirik, Negev lurraldean bizi zen. 63 Arrats batez, landarat ibilaldi baten egitera joan eta, begiak goititurik, kamelu batzu heldu zirela ikusi zuen. 64 Rebekak ere goititu zituen begiak eta, Isaak ikusirik, kamelutik jautsi zen, 65 eta mutilari galdegin:
–Nor da landan barna biderat heldu zaikun gizon hori?
Mutilak ihardetsi:
–Ene nagusia.
Orduan, Rebekak bere aurpegia estali zuen oihal batez. 66 Egin zuen guzia kondatu zion mutilak Isaaki. 67 Hunek bere oihal-etxolarat ereman zuen Rebeka. Emaztetzat hartu eta maitatu zuen. Isaak hola kontsolatu zen bere amaren hiltzeaz.
Abrahamen beste ondoko batzu
(1 Kro 1,32-33)
25
1 Abrahamek beste emazte bat hartu zuen, Ketura izenekoa. 2 Hunek seme hauek eman ziozkan: Zimran, Jokxan, Medan, Madian
25,2 Madian: bertset hauetan aipatu izenetarik Madian salbu beste guziak ezezagunak ditugu (ik. Jal 2,15).
, Ixbak eta Xuah. 3 Jokxanek, bere aldetik, Xeba eta Dedan sortu zituen. Dedanen ondokoak hauek izan ziren: axurtarrak, letuxtarrak eta leumdarrak. 4 Eta Madianen semeak: Efa, Efer, Henok, Abida eta Eldaa. Hauek guziak Keturaren ondokoak dira.
5 Zituen guziak Isaaki utzi ziozkan Abrahamek. 6 Beste ohaideen semeeri emaitzak egin ziozkaten, eta Isaakenganik urrun igorri zituen eguzkialderat, bera oraino bizi zela.
Abrahamen heriotzea
7 Ehun eta hiruetan hogeita hamabost urte bizi izan zen Abraham. 8 Zahar okiturik hil zen eta bere arbasoetarat bildu. 9 Bere seme Isaak eta Ismaelek ehortzi zuten Makpelako harpean, Tzohar hititaren seme Efronen alorrean, Mamreko ondoan. 10 Abrahamek hititeri erosi alorrean
25,10 erosi alorrean: Alorraren eta Makpelako harpearen erosketa, ikus 23. kap.
ehortzi zituzten Abraham eta haren emazte Sara.
11 Abraham hil ondoan, Jainkoak benedikatu zuen haren seme Isaak; hau Lahai-Roiko
25,11 Lahai-Roi: Ik. 16,14 oh.
ur-putzuaren ondoan bizi zen.
Ismaelen ondokoak
(1 Kro 1,28-31)
12 Huna Abrahamen seme Ismaelen ondokoak –Ismael Sararen neskato egiptoarrak sortu zion
25,12 Agarrek sortu: Ismaelen sortzea 16,1-6an kondatzen da.
Abrahami–. 13 Hauek dira Ismaelen semeen izenak: Nebaiot lehen-semea; gero, Kedar, Adbeel, Mibsam, 14 Mixma, Duma, Masa, 15 Hadad, Tema, Jetur, Nafix eta Kedma. 16 Horiek dira Ismaelen semeen izenak; hamabi buruzagi beste hainbeste leinurentzat; izen horiek eman zitzaizkioten heien bizileku eta kanpalekueri ere.
17 Ehun eta hogeita hamazazpi urte bizi izan zen Ismael. Gero, azken hatsa emanik, hil zen eta bere arbasoetarat bildu. 18 Haren ondokoak Habila eta Xur-en
25,18 Habila eta Xur: Ik. 2,11 eta 16,7 oh.ak.
arteko eskualdean, Egiptoaren mugan, Axur bidean, jarri ziren bizitzen, beren anaien ondoan.
Esau eta Jakob
19 Huna Abrahamen seme Isaaken historia.
Abrahamek Isaak sortu zuen. 20 Isaakek berrogei urte zituen, Betuelen alaba eta Labanen arreba zen Rebekarekin ezkondu zenean. Betuel eta Laban Mesopotamiako
25,20 Mesopotamia: Ik. 24,10 oh. Halere, beste hitz bat erabiltzen da hemen Mesopotamia adiarazteko: Paddan-Aram. Batzuk Arameko zelaia itzultzen dute; dena den, Tigris eta Eufrates ibaien arteko lurraldea da, aramearren sorterria.
aramearrak ziren.
21 Rebeka, emaztea, agorra baitzuen, Isaakek haren alde otoiztu zuen Jainkoa. Jaunak otoitza aditurik, haur-beharretan gertatu zen Rebeka. 22 Bi haur elkar joka ari zitzaizkion sabelean. Rebekak egin zuen: «Zergatik gertatu zait eni holakorik?» Jaunari joan zitzaion argitasun eske, 23 eta Jaunak ihardetsi:
 
«Bi nazione badituzu sabelean,
bi herri aterako zaizkizu erraietarik:
bat besteari nagusituko zaio,
zaharrena gazteenaren mutil izanen da».
 
24 Haur ukaiteko tenorea etorri zitzaionean, biritxiak ukan zituen. 25 Lehen atera zena ilegorria zen, abere-larrua bezain iletsua: Esau
25,25 Esau: Esau izenak iletsu itzuli dugun hitzaren iduriko soinua du. Esau Edom ere deituko da (ik. 25,30), edomdarren arbasotzat emaiten delakotz.
eman zioten izena. 26 Berehala anaia atera zen, eskuaz Esauren aztalari loturik. Horrengatik, Jakob
25,26 Jakob: Izenak aztal (akeb) hitzarekin soinu-kidetasuna du. Halere, 27,36an aldia kendu (akab) aditzarekin –beste zenbait kasutan iruzur egin itzulia– lotuko da. Egiaz, (Jainkoak) geriza dezala erran nahi du Jakob-ek.
eman zioten izena. Hiruetan hogei urte zituen Isaakek Rebekak biritxiak ukan zituenean.
27 Haurrak handitu ziren. Esau ihiztari trebe bilakatu zen eta oihan-gizon. Jakob, aldiz, gizon baketsua zen eta etxekoia. 28 Isaakek maiteago zuen Esau, laket baitzuen ihizikia; Rebekak, berriz, Jakob zuen maiteago.
Esauk bere lehen-semegoaren eskubidea saldu
29 Jakob salda egosten ari zen batez, Esau landatik itzuli zen, ezindua, 30 eta anaiari erran zion:
–Utz nezak salda gorri hortarik jatera, ezindua bainaiz.
(Horrengatik, Edom, –erran nahi baita, «Gorri»– izena ezarri zitzaion)
31 Jakobek erran zion:
–Hire lehen-semegoaren eskubidean
25,31 lehen-semegoaren eskubidea: Lehen-semeari zoan etxe-partearen zatirik handiena (ik. Dt 21,17) eta aitaren benedizione berezia (ik. 27. kap.).
truk emanen daiat.
32 Esauk ihardetsi:
–Goseak hiltzera noak, zertako diat lehen-semegoaren eskubidea ?
33 Eta Jakobek:
–Zin egin ezadak berehala.
Esauk zin egin zion lehen-semegoaren eskubidea saltzen ziola. 34 Orduan, eman ziozkan Jakobek Esauri ogia eta xingala salda. Harek jan eta edan zuen, mahaitik xutitu eta joan zen. Hola gutietsi zuen Esauk bere lehen-semegoaren eskubidea.
Isaak Gerar lurraldean
26
1 Gosete bat izan zen lurralde hartan, Abrahamen garaikoaz bestalde, eta Isaak Gerar-erat joan zen, filistearren errege Abimelekenganat
26,1 Abimelek: 20,2aren arabera Gerargo errege da; hemen, berriz, geroagoko diren filistearren errege bezala aurkezten zaiku (ik. 21,32 oh.).
.
2 Jauna agertu zitzaion Isaaki eta erran zion: «Ez jauts Egiptorat. Zaude nik erranen dauzutan lurraldean. 3 Bizi zaite lurralde hortan atzerritar gisa; zurekin izanen naiz eta benedikatuko zaitut: herrialde hauek guziak emanen dauzkizuet zuri eta zure ondokoeri. Hola beteko dut zure aitari egin nion zina. 4 Zure ondokoak zeruko izarrak bezain ugari eginen ditut, eta lurralde hau guzia emanen diotet. Zure ondokoen bidez lurreko nazione guziak benedikatuko ditut
26,3-4 Bi bertset hauek garrantzi handikoak dira, Abrahami egin hiru agintzak (ik. 12,2 oh.) –liburuan askotan adiaraziak– Isaaki errepikatzen baitiozka Jaunak.
, 5 Abrahamek nik errana, nere erabaki, manamendu, arau eta legeak aditu eta bete dituelakotz».
6 Hola, Isaak Gerar-en bizi izan zen. 7 Hango jendeek bere emazteaz galdekatzen zutenean, Isaakek arreba zuela erraiten zioten, emaztea zuela erran behar-eta, hunen edertasunagatik bera hil zezaten beldurrez.
8 Isaak Gerar-en zagon aspaldian. Behin, filistearren errege Abimelek leihora atera zen. Eta huna nun ikusten duen Isaak bere emazte Rebekarekin harreman goxoan. 9 Abimelekek Isaak deitu eta erran zion:
–Hain segur emaztea duzu hori? Zergatik erran daukuzu arreba duzula?
Isaakek ihardetsi:
–Horrengatik hil nezazuen beldur nintzelakotz.
10 Abimelekek, aitzina:
–Zer egin daukuzu! Edozoin herritar ohera zitekeen zure emaztearekin. Orduan, denak hobendun izanen ginen.
11 Eta herri osoari manatu zion:
–Gizon hau eta hunen emaztea hunkiko dituenari heriotze-zigorra ezarriko zaio.
12 Erein zuen Isaakek lurralde hartan eta bateko ehun bildu zuen urte hartan, Jaunak benedikatu baitzuen. 13 Aberastu zen, gero eta aberatsago eta ahaltsuago egin ere. 14 Artalde eta behi-talde handiak eta mutil asko ukan zituen.
Horrengatik, filistearrak hartaz bekaiztu ziren. 15 Filistearrek lurrez bete zituzten Isaaken aita Abrahamen garaian hunen mutilek zilatu putzu guziak. 16 Orduan, Abimelekek Isaaki erran zion: «Zoazi hemendik, gu baino ahaltsuago bilakatu baitzira».
17 Hola, Isaak urrundu zen leku hartarik eta, Gerarko ibarrean oihal-etxola hedaturik, han bizi izan zen. 18 Berriz zilatu zituen putzuak, bere aitaren garaian mutilek zilatu eta Abraham hil ondoan filistearrek lurrez bete putzu berberak. Bere aita Abrahamek eman izen berak eman ziozkaten.
19 Isaaken mutilek ibarrean zilo bat egin eta ur-sorgia bat aurkitu zuten. 20 Bainan Gerarko artzainak Isaaken artzainekin hizkatu ziren. Erraiten zuten: «Gurea da ura!»
Esek, –erran nahi baita, «Aharra» – izena eman zion Isaakek putzu hari, harengatik aharran ari izan zirelakotz. 21 Zilatu zuten beste putzu bat, eta harengatik ere hizkatu ziren. Isaakek Sitna, –erran nahi baita, «Etsaigo»– eman zion izena. 22 Handik urrunago beste bat zilatu zuten, bainan ez ziren oraikoan hizkatu. Huni Rehobot, –erran nahi baita, «Zabaleta»– ezarri zion izena, erranez: «Orai bai lurralde zabala eta emankorra eman daukula Jaunak».
23 Handik Beer-Xebarat joan zen. 24 Gau hartan Jauna agertu zitzaion, erranez:
 
«Ni naiz zure aita Abrahamen Jainkoa.
Ez beldur izan, zurekin bainaiz.
Benedikatuko zaitut,
ondokoak ugari emanen dauzkizut
26,24 ondokoak ugari: Bigarren aldikotz hitzemaiten zaio Isaaki ondore ugaria (ik. 26,3-4 oh.).
neure zerbitzari Abrahamengatik».
 
25 Isaakek aldare bat eraiki zuen leku hartan eta Jainkoa otoiztu zuen JAUNA deituz. Han hedatu zuen oihal-etxola, eta mutilek beste putzu bat zilatu zuten.
Abimelekekin hitzarmena
26 Abimelek Gerartik etorri zitzaion Isaaki, Ahuzat bere adiskidearekin eta Pikol gudalburuarekin. 27 Isaakek galdegin zioten:
–Zertarat heldu zirezte nereganat: hastio nauzuelarik, eta zihauren artetik haizatu ondoan?
28 Heiek ihardetsi:
–Ohartu gira argi eta garbi, zeurekin duzula Jauna eta pentsatu dugu: Zin egin dezagun elkarri; egin dezagun hitzarmen bat: 29 zuk ez daukuzu kalterik eginen, guk egin ez dauzugun bezala. Ezen ongirik baizik ez dauzugu egin eta bakean joatera utzi zaitugu. Orai Jaunak benedikatua zira.
30 Isaakek bazkari ederra eman zioten, eta heiek jan eta edan zuten.
31 Biharamunean, goizean goiz jeiki eta zin egin zioten elkarri. Gero, Isaakek agurtu zituen, eta adiskide joan ziren.
32 Egun hartan, mutilak etorri zitzaizkion Isaaki, zilatu berria zuten putzuan ura aurkitu zutela erraitera. 33 Isaakek Xibea eman zion izena; horrengatik, gaurdaino Beer-Xeba
26,33 Beer-Xeba: Ik. 21,34 oh.
–erran nahi baita, «Zin-Putzu»– deitzen da hiri hura.
Esauren ezkontza
34 Esauk, berrogei urte zituela, bi emazte hitita hartu zituen: Judit, Beeriren alaba, eta Basemat, Elonena. 35 Bi emazte horiek bizia karatsa egin zioten Isaaki eta Rebekari.
Esauren ordez Jakob benedikatu
27
1 Zahartua zen Isaak, eta deusik ez ikusteraino ahulduak zituen begiak.
Esau bere seme zaharrena deitu zuen:
–Seme!
Esauk ihardetsi:
–Hemen naiz!
2 Isaakek:
–Zahartua naiz eta egun batetik bestera hil naiteke. 3 Harzkizu zeure armak, arkua eta geziak, zoazi landarat enetzat ihiziketa. 4 Gero, presta ezadazu atsegin dutan bezalako jaki goxoa eta ekar eni, jan dezatan. Nere benedizionea emanen dauzut, hil aitzin.
5 Rebekak entzun zuen Isaakek bere seme Esauri errana. Esau, aitari eskaintzeko ihiziketa oihanerat joan zenean, 6 Rebekak bere seme Jakobi erran zion:
–Zure aita entzun dut Esauri erraiten: 7 «Ekar ezadazu ihizikia eta presta jaki goxo bat, jan dezatan. Jaunaren aitzinean benedikatuko zaitut, hil aitzin». 8 Orai, seme, entzun eta egizu nik manatua: 9 Zoazi saldorat eta ekar bi pittika eder, eta jaki goxoa prestatuko diot aitari, atsegin duen bezalakoa. 10 Zuk eremanen diozu jateko; hola, zu benedikatuko zaitu hil aitzin.
11 Jakobek ihardetsi zion bere ama Rebekari:
–Bainan Esau iletsua da, eta ni ile gabea. 12 Menturaz, aitak haztatuko nau eta ohartuko da trufatzen dutala. Orduan, benedizionearen ordez madarizionea bilduko dut gainerat.
13 Amak erran zion:
–Ene gain madarizione hori. Egizu nik errana eta zoazi manatuaren bila.
14 Joan zen, bada, manatuaren hartzera, eta amarenganat itzuli zen. Hunek jaki goxoa prestatu zuen, aitak atsegin zuen bezalakoa. 15 Rebekak, berehala, Esau bere seme zaharrenaren soinekoak, etxean zituen ederrenak, hartu eta Jakob bere seme gazteenari jantzarazi ziozkan. 16 Pittika-larruz estali ziozkan eskuak eta lepo ile gabea. 17 Eta prestatu jaki eta ogia bere seme Jakoben eskuetan ezarri zituen.
18 Sartu zen Jakob aitarenganat eta erran zion:
–Aita!
–Bai, seme –ihardetsi zion harek–. Nor zira zu?
19 Jakobek aitari:
–Esau zure seme zaharrena. Zuk erran bezala egin dut. Jeiki, otoi, jar eta jan zazu ene ihizikia, benedika nezazun.
20 Isaakek erran zion:
–Zein laster aurkitu duzun, seme!
Jakobek:
–Jaunak, zure Jainkoak, aitzinerat eman daut.
21 Isaakek erran zion:
–Zato hurbilago, seme, hazta zaitzatan, egiaz nere seme Esau ziren ala ez.
22 Hurbildu zitzaion Jakob bere aitari, eta Isaakek haztatu eta erran zuen:
–Jakobena da mintzoa; eskuak, berriz, Esaurenak.
23 Ez zuen ezagutu, eskuak anaia Esaurenak bezain iletsuak baitziren, eta benedikatu zuen. 24 Isaakek galdegin zion:
–Egiaz nere seme Esau ote zira?
–Bai, Esau naiz –ihardetsi zion Jakobek.
25 Gero, Isaakek:
–Emadazu jatera ihizikia, seme, eta benedikatuko zaitut.
Jakobek eman eta harek jan zuen. Ekarri zion arnoa eta harek edan. 26 Orduan, aitak erran zion:
–Zato hurbilago eta besarka nezazu, seme.
27 Hurbildu eta besarkatu zuen. Isaakek, haren jantziak usnatu zituenean, benedikatu zuen, erranez:
 
«Nere semearen usaina,
Jaunak benedikatu alorraren usaina.
28 Jainkoak eman dezauzula
zeruko ihintz eta lur gizen,
ogi eta arno ausarki.
29 Izan ditzazula herriak zerbitzari,
ahuspeka daitezela nazioneak zure aitzinean.
Izan zaite zure anaien nagusi,
ahuspeka daitezela zure aitzinean
zure amaren semeak!
Madarikatua, madarikatuko zaituena!
Benedikatua, benedikatuko zaituena!»
 
Isaak eta Esau jukutriaz ohartu
30 Isaakek benedikatu eta Jakobek bere aita utzi bezain laster, Esau itzuli zen ihizitik. 31 Hunek ere aitak atsegin zuen jaki goxoa prestatu, aitari ereman eta erran zion:
–Jeiki zaite, aita, eta jan zeure semearen ihizikitik, benedika nezazun.
32 Aita Isaakek galdegin zion:
–Nor zira zu?
–Esau zure seme zaharrena naiz –ihardetsi zion harek.
33 Ikara handiak hartu zuen Isaak, eta erran zuen:
–Nor zen, beraz, ihizitik etorri eta jatekoa ekarri dautana? Harenetik jan dut zu sartu aitzin. Benedikatu dut eta betiko benedikatua
27,33 betiko benedikatua da: Aitaren benedizionea eraginkorra da eta behin betikoa, aldaezina.
da.
34 Aitaren hitzak entzutearekin, Esauk oihu handi bat latza egin eta erran zion:
–Benedika nezazu ni ere, aita.
35 Isaakek ihardetsi:
–Jukutriaz etorri da zure anaia eta ereman du zure benedizionea.
36 Esauk erran zion:
–Ontsa eman zaio, bai, Jakob izena
27,36 Jakob izena: Ik. 25,26 oh.
, bigarren aldikotz gaina hartu baitaut. Lehen-semegoaren eskubidea hartu zautan lehenik eta, orai, benedizionea. Erran zion ere:
–Ez ote duzu neretzat beste benedizionerik?
37 Isaakek ihardetsi:
–Hara, zure nagusi egin dut eta haurride guziak eman diozkat zerbitzari. Ogi eta arno hornitu diot. Zer egin dezaket zure alde, seme?
38 Esauk erran zion:
–Ez ote duzu benedizione bakar bat baizik, aita? Benedika nezazu ni ere!
Esau nigarrez hasi zen ozenki. 39 Eta Isaak hunela mintzatu zitzaion:
 
«Lur gizenetarik urrun biziko zira,
zeruko ihintzetik urrun.
40 Ezpataz zainduko duzu bizia,
eta zeure anaia zerbitzatuko;
bainan bere garaian
27,40 bere garaian: Hitz hauen itzulpena ez da segura. Daviden garaian menperatua izan ondoan, libratu zen Edom Judaren menpetik (ik. 2 Erg 8,20-22).
botako duzu lepotik
haren uztarria».
 
Jakob ihesi
41 Esauk begitan hartu zuen Jakob, aitak eman benedizioneagatik. Bere baitan egin zuen: «Hurbil duk gure aitaren dolu-eguna; orduan, Jakob nere anaia hilen diat».
42 Rebekak, lehen-seme Esauren xedea jakin zuenean, Jakob seme gazteenari dei egin eta erran zion: «Esau zure anaiak mendekatu nahi du, zu hilez. 43 Entzun, seme. Ihes egizu Haranerat
27,43 Haran: Ik. 11,31 oh.
, Laban nere anaiarenganat. 44 Zaude harekin denboraldi bat, zure anaiari haserrea eztituko zaion arte. 45 Zuk egina ahantzi eta anaiaren amorruak gibelerat eginen duenean, igorriko dut norbait harat, zure bila. Zergatik galdu behar ditut neure bi semeak egun berean?»
Isaakek Jakob Mesopotamiarat igorri
46 Rebekak erran zion Isaaki: «Biziaz okaztatua naiz Esauren emazte hitita horiengatik. Zertako bizi, Jakob ere lurralde huntako emazte batekin ezkontzen bada?»
28
1 Isaakek Jakob bere semea deitu eta benedikatu zuen. Eta manu hau eman zion: «Ez zira emazte kanaandar batekin ezkonduko. 2 Zoazi Mesopotamiarat
28,2 Mesopotamia: Jatorrizkoan Paddan-Aram (ik. 25,20 oh.): hori da kap. hauetan Mesopotamia adiarazteko erabiltzen den izena.
, Betuel zeure amaren aitarenganat. Hartzazu han emaztetzat Laban zeure osabaren alabetarik bat.
 
3 Jainko ahaltsuak benedika zaitzala,
emankor egin eta ugal zaitzala,
herri askoren sortzaile bilaka zaitezen!
4 Eman dezazuela Abrahamen benedizionea,
zuri eta zure ondokoeri,
orai atzerri duzun lurralde hunen,
Jainkoak Abrahami emanaren
28,4 Abrahami emana: Isaakek Jakobi eskualdatzen diozka Jaunak Abrahami eman benedizionea eta agintzak (ik. 12,2 oh.), haren ondotik berari ere hitzemanak (ik. 26,3-4 eta oh.).
jabe izan zaitezen».
 
5 Isaakek, beraz, Mesopotamiarat igorri zuen Jakob, Labanenganat. Hau Betuel aramearraren semea zen, Jakob eta Esauren ama Rebekaren anaia.
Esau berriz ezkondu
6 Esauk jakin zuen Isaakek Jakob benedikatu eta Mesopotamiarat igorri zuela emazte bila, benedikatzean manu hau emanez: «Ez zira Kanaango emazte batekin ezkonduko».
7 Aitamen erranean, abiatu zen Jakob. 8 Esau ohartu zen, beraz, aitak ez zituela begiko Kanaango emazteak, 9 eta Abrahamen seme Ismaelenganat joan zen. Eta zituen emazteez bestalde, Ismaelen alaba eta Nebaioten arreba Mahalat hartu zuen emaztetzat.
Jakoben ametsa
10 Jakob Beer-Xebatik Haran alderat atera zen. 11 Eguzkia sartzean, zagon lekuan iragan zuen gaua. Harri bat burupeko harturik, han etzan zen. 12 Amets hau egin zuen: zurubi bat ikusi zuen, behereko muturra lurrean eta gainekoa zeruan zituena, eta Jainkoaren aingeruak zurubian goiti-beheitika ari. 13 Hortan, Jauna agertu zitzaion ondoan xutik, ziola
28,13 28,13-14 bertsetek hau adiarazten dute: lehenik Abrahami (12,2 oh.) eta gero Isaaki (26,3-4 oh.) hitzemana orai Jakobi eskualdatzen zaiola.
:
 
«Jauna naiz,
zure arbaso Abrahamen
eta Isaaken Jainkoa.
Etzanik zauden lurra
zuri eta zure ondokoeri
emanen dauzuet.
14 Zure ondokoak
lurreko errautsa bezain ugari
izanen dira.
Mendebalde eta eguzkialderat,
iparralde eta hegoalderat hedatuko zira.
Zure eta zure ondokoen bitartez
lurreko herri guziak
benedikatuko ditut.
15 Zurekin naiz!
Noranahi zoazin, zainduko zaitut
eta lurralde huntarat itzularaziko.
Ez, ez zaitut eskutik utziko,
erran dauzutana egin arte».
 
16 Iratzartu zen Jakob eta erran zuen: «Egiazki Jauna hemen da eta nik ez bainakien!». 17 Eta, iziturik, erran zuen: «Bai, beldurgarria leku hau! Jainkoaren etxea da, zeruko atea».
18 Goizean goiz jeiki eta, burupean zaukan harria harturik, xutik ezarri zuen Jakobek, eta olioa ixuri zion gainerat, Jaunari sagaratzeko.
19 Leku hari Betel
28,19 Betel: Abrahamek ere aldare bat eraiki zuen Betelen Jaunaren otoizteko (ik. 12,8).
–erran nahi baita, «Jainkoaren etxe»– eman zion izena; lehenago Luz zuen izena leku harek. 20 Gero, botu hau egin zuen Jakobek:
 
«Jainkoa neurekin badut,
eta bidaia huntan begiratzen banau,
jateko ogia
eta janzteko soinekoak emaiten badauzkit,
21 aitarenganat osorik
itzultzen banaiz,
Jauna ukanen dut neure Jainko.
22 Xutik ezarri dutan harri hau
Jainkoaren etxe izanen da,
eta emaiten dautan guzitik,
hamarrena ordainduko diot».
 
Jakob Labanen etxean. Lea eta Rakel
29
1 Abiatu zen Jakob eta eguzkialderat joan. 2 Bidean zoala, putzu bat ikusi zuen landan eta hiru artalde putzu ondoan etzanak, handik edaten baitzuten artaldeek. Harri handi batek estaltzen zuen putzuaren ahoa. 3 Artalde guziak biltzen zirenean, artzainek harria itzulikatzen zuten putzuaren ahotik eta, ardiak edanarazi ondoan, harria bere lekuan, putzuaren ahoan ezartzen.
4 Jakob mintzatu zitzaioten artzaineri:
–Anaiak, nungoak zirezte?
–Haran herrialdekoak –ihardetsi zioten.
5 Harek galdegin:
–Ezagutzen duzue Laban, Nahorren semea?
Heiek ihardetsi:
–Bai, ezagutzen dugu.
6 Eta Jakobek:
–Ongi da?
–Bai, ongi da –erran zioten–. Hor dator, hain zuzen,
haren alaba Rakel, ardiekin.
7 Jakobek erran zioten:
–Oraino egun-argi da. Ez da abereen biltzeko tenorea. Ardiak edanarazi eta eremazkizue alhatzera.
8 Bainan heiek ihardetsi zuten:
–Ez dezakegu hori egin, saldo guziak bildu arte; orduan itzulikatuko dugu harria putzuaren ahotik eta artaldea edanaraziko.
9 Oraino Jakob heiekin mintzo zela, Rakel etorri zen aitaren ardiekin, artzaintsa baitzen. 10 Jakobek, Rakel bere lehenkusia eta Laban bere osabaren ardiak ikusi orduko, hurbildu eta putzuaren ahoko harria itzulikatu zuen, eta bere osabaren ardiak edanarazi. 11 Gero, Jakobek Rakel besarkatu zuen eta nigar egin zuen goraki. 12 Rakeli adiarazi zion haren aitaren ahaidea zela, Rebekaren semea. Orduan Rakel lasterka joan zen aitari berri emaitera.
13 Bere iloba Jakoben berri entzun zuenean, Laban berehala joan zitzaion. Tinki besarkatu zuen eta etxerat ereman. Jakobek gertatu zitzaion guzia kondatu zion. 14 Labanek erran zion: «Zinez ene odolekoa zira».
Eta harekin egon zen Jakob hilabete osoa.
Jakob Lea eta Rakelekin ezkondu
15 Labanek Jakobi erran zion: «Ahaidea zaitutalakotz, urririk egin behar ote duzu lan neretzat? Erradazu zer ordaindu behar dauzutan».
16 Labanek bazituen bi alaba: zaharrenak Lea zuen izena eta gazteenak Rakel. 17 Lea begi hitsa zen; Rakel atsegina eta ederra. 18 Jakobek Rakel maite zuen, eta Labani erran zion:
–Zazpi urtez lan eginen dut zuretzat Rakel zure alaba gazteenarekin ezkontzeko.
19 Labanek ihardetsi:
–Nahiago dut zuri eman beste nehori baino; zaude nerekin.
20 Jakobek zazpi urtez lan egin zuen Rakelengatik, eta egun bakar batzu iduritu zitzaizkion. 21 Gero, Jakobek Labani erran zion: «Betea da epea. Emadazu andregaia, harekin ezkondu nahi dut».
22 Orduan, Labanek auzoko guziak ezteietarat gomitatu zituen. 23 Arratsean, ordea, bere alaba Lea hartu eta Jakobenganat ereman zuen. Eta Jakob Learekin etzan zen. 24 Labanek Zilpa bere neskatoa eman zion bere alaba Leari neskatotzat. 25 Biharamun goizean, Lea zela ohartu zen
29,25 Lea zela ohartu zen: Labanen engainua eta Jakoben oharkabea konpreni daitezke, andregaia estalirik egoiten baitzen eztei-gaua arte.
Jakob. Orduan, Labani erran zion:
–Zer egin dautazu? Ez ote dut lan egin zuretzat Rakelengatik? Zergatik enganatu nauzu?
26 Labanek ihardetsi:
–Gure artean ez dugu alaba gazteena zaharrena baino lehen emaiteko ohidurarik. 27 Burura zazu Learen eztei-astea eta, gero, Rakel ere emanen dauzut beste zazpi urteko lanean truk.
28 Hola egin zuen Jakobek. Learekilako eztei-astea bururatu zuenean, Labanek bere alaba Rakel eman zion emaztetzat. 29 Labanek bere neskato Bilha eman zion Rakeli neskakotzat. 30 Jakob Rakelekin ere etzan zen, eta Lea baino gehiago maitatu zuen. Beste zazpi urtez lan egin zuen Labanentzat.
Ruben, Simeon, Levi eta Juda Learen semeak
31 Jaunak amatzeko ahala eman zion Leari, ikusi baitzuen ez zuela Jakobek hain maite; Rakel, berriz, agorra zen. 32 Leak, haur-beharretan gertaturik, semea ukan zuen; Ruben
29,32 Ruben: 29,31–30,24 pasartean Jakoben lehen hameka semeen sortzea kondatzen zaiku. Sortuberri bakotxeko hitz-jokoa aurkitzen dugu izenaren eta sortzeari buruzko gorabehera baten artean, amek izen-ezartzearen aitzinetik edo ondotik erraiten dituzten erranaldiek adiarazten duten bezala, etimologia herrikoiak dira, ez beti argiak.
eman zion izena, erraiten zuela: «Ikusi du Jaunak nere atsegabea; orai bai maitatuko nauela senarrak».
33 Berriz haur-beharretan gertaturik, Leak semea ukan zuen, eta erran: «Egiaz Jaunak jakin du senarrak ez nauela maite eta beste hau ere eman daut». Eta Simeon eman zion izena.
34 Beste behin haur-beharretan gertaturik, semea ukan zuen. Erran zuen: «Oraikoan bai, neureganatuko dut senarra, hiru seme eman baitiozkat». Horrengatik, Levi eman zion izena.
35 Berriz haur-beharretan gertaturik, semea ukan zuen. Erran zuen: «Oraikoan Jauna goretsiko dut». Horrengatik, Juda eman zion izena.
Eta ez zuen beste semerik ukan.
Neskatoaganikako semeak: Dan, Neftali, Gad eta Axer
30
1 Jakobi haurrik ez baitzion emaiten ahal, Rakel ahizpari bekaiztu zitzaion. Jakobi erran zion:
–Emazkidazu haurrak, bestenaz hilen naiz.
2 Jakob haserretu zen Rakelen kontra eta erran zion:
–Jainkoa ote naiz ni? Harek ukatu dauzu sabeleko fruitua!
3 Rakelek, orduan:
–Hor duzu nere neskato Bilha. Zoazi harenganat
30,3 Zoazi harenganat: Ik. 16,2 oh.
eta haurrak emanen dauzkizu ene ordez; hola, nik ere ukanen ditut haurrak, haren bitartez.
4 Eta bere neskato Bilha eman zion Jakobi emaztetzat. Jakob harekin etzan zen, 5 eta Bilha haur-beharretan gertaturik, semea eman zion Jakobi. 6 Rakelek erran zuen: «Nere alde jujatu du Jainkoak, nere deia entzun eta semea eman baitaut». Horrengatik, Dan eman zion izena.
7 Haur-beharretan gertatu zen berriz Bilha, Rakelen neskatoa, eta bigarren semea eman zion Jakobi. 8 Rakelek erran zuen: «Neure ahizparekin gatazka gogorrean borrokatu naiz eta garaile atera». Eta Neftali eman zion izena.
9 Gehiago haurrik ez zuela ikustearekin, Leak bere neskato Zilpa hartu eta Jakobi eman zion emaztetzat. 10 Zilpak, Learen neskatoak, semea eman zion Jakobi. 11 Leak erran zuen: «Hau zori ona!» Eta Gad eman zion izena.
12 Gero, Zilpak, Learen neskatoak, bigarren seme bat eman zion Jakobi. 13 Leak, orduan, erran zuen: «Ene zorionerako! Neskek zoriontsua deituko bainaute». Eta Axer eman zion izena.
Isakar, Zabulon eta Dina, Learen seme-alabak
14 Ogi-uzta egiteko garaian, Ruben alorrerat joan zen amodio-sagar
30,14 amodio-sagar: Mandragora, sagar ttipi baten iduriko fruitua. Amodioa eta emankortasuna sustatzen dituela uste zen lehen.
bila, eta bere ama Leari ereman ziozkan. Rakelek Leari erran zion:
–Emazkidan, otoi, hire semearen amodio-sagar horietarik.
15 Leak ihardetsi:
–Ez ote zaun aski eni senarra hartzea, ene semearen amodio-sagarrak ere hartzeko?
Rakelek ihardetsi zion:
–Ongi! Jakob hirekin etzan dadila gaur, hire semearen amodio-sagarretan truk.
16 Arratsean, Jakob landatik itzultzean, bidera joan zitzaion Lea, erranez: «Nerekin etorri behar duzu, nere semearen amodio-sagarretan truk sari hartu baitzaitut».
Gau hartan Jakob Learekin etzan zen.
17 Jainkoak Learen galdea entzun zuen: haur-beharretan gertatu eta bosgarren semea eman zion Jakobi. 18 Leak erran zuen: «Jainkoak sariztatu nau senarrari neskatoa eman baitiot». Eta Isakar eman zion izena.
19 Haur-beharretan gertatu zen berriz Lea eta seigarren semea eman zion Jakobi. 20 Leak erran zuen: «Eskaintza ederra egin daut Jainkoak! Orai bai ohoratuko nauela senarrak, sei seme eman baitiozkat!» Eta Zabulon eman zion izena. 21 Gero, alaba ukan zuen, eta Dina eman zion izena.
Rakel, Josepen ama
22 Jainkoa Rakelez oroitu zen. Haren galdea entzunik, amatzeko ahala eman zion. 23 Haur-beharretan gertatu eta semea ukan zuen. Orduan, erran zuen: «Ahalgea emaiten zautana kendu daut Jainkoak». 24 Eta Josep eman zion izena, erranez: «Jaunak beste seme bat eman dezadala».
Jakob eta Labanen arteko azpijokoak
25 Rakelek Josep ukan ondoan, Jakobek Labani erran zion:
–Utz nezazu joaitera neure lekurat, neure lurralderat. 26 Emazkidazu neure seme-alabak eta emazteak, hauengatik lan egin baitut zuretzat. Badakizu zenbat lan egin dutan zure zerbitzuan.
27 Labanek erran zion:
–Entzun nezazu, otoi. Goi-argiz jakin dut zuri esker benedikatu nauela Jaunak.
28 Gero, Labanek erran zion:
–Erradazu zenbat nahi duzun lansari, eta emanen dauzut.
29 Jakobek ihardetsi:
–Badakizu zenbat lan egin dutan zuretzat eta zure saldoa zer egin den eni esker. 30 Ontasun guti zinuen ni etorri aitzin; orai, ordea, emendatua da gaindika. Jaunak benedikatu zaitu eni esker. Noiz ariko naiz lanean neure etxerako?
31 Labanek erran zion:
–Zer eman behar dauzut?
Jakobek ihardetsi:
–Deusik ez dautazu eman beharko. Erranen dauzutana onartzen baduzu, zure abereak zainduko ditut aitzina. 32 Gaur zure saldo artetik iraganen naiz, eta bildots nabar edo pikartak, ardietako bildots beltzak, ahuntz pikarta edo nabarrak oro berex ezarriko ditut: horiek ukanen ditut lansari
30,32 30,32-43 pasartea aski nahasia da. Adib., abereen koloreri buruzko hitzak nekez konpreni daitezke. Dena dela, pasarte osoaren erran-nahia 42. bertseteko hitz hauek emaiten daukute: abere ahulak Labanentzat eta azkarrak Jakobentzat.
. 33 Hola, geroan nere irabazien kondu hartzera etorriko zirenean, jakin ahal ukanen duzu zintzoki jokatu dutan ala ez: ahuntzetan nabar edo pikartak izanen ez diren guziak, edo ardietan beltzak, ebatsiak izanen ditut.
34 Labanek erran zuen:
–Ongi, zuk erran bezala eginen dugu.
35 Egun berean Labanek berexi zituen aker marradun edo pikartak, ahuntz nabar edo pikartak eta ardietan ziren zuri eta beltzak; hauek guziak bere semeen esku utzi zituen Labanek. 36 Gero, urrundu ziren Jakobenganik, hiru egunen bidea artean. Jakobek, berriz, Labanen gainerateko abereak alhatzen zituen.
37 Jakobek zumitz, urritz eta platana-ziri heze batzu harturik, xuritu zituen. 38 Abereak edatera zoatzin asketan ezarri zituen ziri xurituak ardien aitzinean; hola, edaterakoan, ardiak arkaltzen ziren. 39 Zirien aitzinean arkaltzen baitziren, umeak marradun, pikarta eta nabarrak sortzen ziren. 40 Jakobek berexi zituen, eta muturrez itzuli Labanen artaldeko abere marradun eta beltzeri buruz. Hola egin zituen bere saldoak Labanen ardietarik berex. 41 Ardi azkarrenak arkaltzen zirenean, Jakobek ziriak ezartzen ziozkaten begien aitzinean, asketan, zirien aitzinean arkal zitezen. 42 Ardiak ahulak zirenean, ordea, ez zituen ziriak ezartzen. Hola, ahulak Labanentzat eta azkarrak Jakobentzat. 43 Jakob aberats okitu zen: artalde handiak, mutil eta neskatoak, kamelu eta astoak ukan zituen.
Jakob Labanenganik ihes
31
1 Entzun zuen Jakobek Labanen semeek ziotena: «Jakobek beretzat hartu du gure aitarena zen guzia eta hola aberastu da». 2 Jakobek Labanen begitartetik ikusi zuen ez zuela alde lehenago bezala.
3 Orduan, Jaunak Jakobi erran zion: «Itzul zaite zeure arbasoen lurralderat, zeure ahaideenganat: zurekin izanen naiz».
4 Jakobek deitu zituen Rakel eta Lea bere artaldea zaukan lekurat, 5 eta erran zioten:
–Zuen aitaren begitartetik ikusten dut ez dela ene alde lehenago bezala; bainan neurekin dut neure aitaren Jainkoa. 6 Badakizue indar guziez zerbitzatu dutala zuen aita. 7 Bainan harek enganatu nau; hamar aldiz aldatu daut lansaria; Jainkoak, ordea, ez du utzi neri kalterik egitera. 8 «Nabarrak ukan dituzu lansari» zionean, ardiek ume nabarrak egiten zituzten. «Marradunak ukanen dituzu lansari» zionean, ardiek ume marradunak egiten zituzten. 9 Hola, Jainkoak artaldea zuen aitari kendu dio, eta neri eman. 10 Ezen ernaltzeko garaian hau ikusten nuen ametsetan: ahuntzak estaltzen zituzten akerrak marradunak, nabar eta pintarrak zirela. 11 Jainkoaren aingeruak deitu ninduen ametsetan: «Jakob!» Ihardetsi nion: «Hemen naiz!» 12 Harek erran zautan: «So egizu, ahuntzak estaltzen dituzten aker guziak marradun, nabar eta pintarrak dira; ezen ikusi dut Labanek egin dauzun guzia. 13 Betelgo Jainkoa naiz. Han, olioa ixuriz, zutarria sagaratu zinautan eta botua egin
31,13 botua egin: Ik. 28,10-28.
. Orai jeiki, atera zaite lurralde huntarik eta zoazi zeure ahaideen herrialderat».
14 Rakelek eta Leak ihardetsi zioten:
–Ez dugu ondoretasunik gure aitaren etxean. Arrotz bezala hartzen gaitu. 15 Ez ote gaitu saldu eta zuk guregatik eman zinuen diru guzia
31,15 guregatik eman zinuen dirua: Labanek ez diote eman alaberi ohiduraren araberako dotea.
jan? 16 Beraz, Jainkoak gure aitari kendu aberastasunak gureak eta gure seme-alabenak dira. Egizu, orai, Jainkoak erran dauzun guzia.
17 Jeiki zen Jakob eta bere seme-alabak eta emazteak kameluetarat iganarazi zituen. 18 Eta Mesopotamian irabazi saldo eta ontasun guziak hartu zituen, Isaak bere aitarenganat, Kanaan lurralderat, itzultzeko. 19 Laban artaldeari ilearen moztera joana zelarik, Rakelek aitari etxelarrak
31,19 etxelarrak: Hebrearrez terafim, familiaren geriza ziren jainkoen iruditxoak.
ebatsi ziozkan.
20 Hola enganatu zuen Jakobek Laban aramearra, ez baitzion aipatu iheska joaiterik. 21 Zituen guziekin ihes egin zuen. Joan zen, Eufrates ibaia iragan eta Galaadeko
31,21 Galaad: Jordanez eguzkialdean den lurralde menditsua.
mendieri buruz abiatu.
Laban Jakoben ondotik
22 Hirugarren egunean berria heldu zioten Labani, Jakobek ihes egin zuela 23 Labanek berekin hartu zituen bere ahaideak eta, zazpi egunez Jakoben gibeletik ibili ondoan, Galaadeko mendian atzeman zuen. 24 Gauaz, Jainkoa ametsetan agertu zitzaion Laban aramearrari, erranez: «Deusik
31,24 deusik: H.h., deusik, ez onik, ez tzarrik. Gauza bera 29. bertsetean.
ez erran Jakobi ».
25 Labanek aurkitu zuenean, Jakob mendian zagon kanpaturik. Laban ere bere ahaideekin Galaadeko mendi berean kanpatu zen. 26 Labanek Jakobi erran zion:
–Zer egin duzu? Enganatu nauzu eta nere alabak ereman gerla-presoak bezala. 27 Zergatik ihes egin duzu ixilka? Enganatu nauzu, deusik ez dautazu aipatu. Bozkario eta kantuekin igorriko zintutan atabala eta zitara joz! 28 Ez nauzu neure alaba-biloben
31,28 alaba-bilobak: H.h., semeak. Seme hitzak gure artean baino erran-nahi zabalagoa du, iloba, biloba eta ondokoak bilduz. Gauza bera 32. bertsetean.
besarkatzera utzi; ergelki jokatu duzu. 29 Badut zuri kalte egiteko ahala, bainan zuen arbasoen Jainkoak erran daut barda: «Deusik ez erran Jakobi » 30 Aitaren etxerat joaiteko minez zinauden; bainan zergatik ebatsi dauzkidazu etxe-jainkoak?
31 Jakobek Labani ihardetsi:
–Beldur nintzen, zeure alabak kenduko zinauzkitala uste bainuen. 32 Eta zure etxe-jainkoak, gutarik norbaiti aurkitzen badiozkazu, hura ez da bizirik utziko. Beha gure ahaideen aitzinean zure ontasunik ba ote dagon gureen artean eta hartzazu.
Jakobek ez zakien Rakelek ebatsiak zituela.
33 Sartu zen Laban Jakoben oihal-etxolan, gero Learenean, gero beste bi neskatoenean, eta ez zuen deusik aurkitu. Atera zen Learen oihal-etxolatik eta Rakelenean sartu. 34 Bainan Rakelek orduko hartuak zituen etxelarrak eta kameluaren pildetan gordeak. Bera gainean jarririk zagon. Labanek oihal-etxola guzia miatu zuen, bainan ez zuen deusik aurkitu. 35 Rakelek aitari erran zion: «Ez zaite haserre jar, ene jauna, zure aitzinean jeikitzen ez banaiz; hilabetekoekin naiz».
Laban ikerka ari izan zen, bainan etxelarrik ez zuen aurkitu.
36 Haserretu zen Jakob, eta Laban erasiatu, erranez:
–Zer huts egin dut? Zertan dut hoben, zu hola amorra zakizkitan? 37 Nere ontasunak miaturik, aurkitu ote duzu zerbait zure etxeko gauzetarik? Hala bada, errazu hemen, nere eta zure ahaideen aitzinean, eta erabaki dezatela heiek nork duen arrazoin! 38 Hogei urte hauetan zurekin izan naiz; sekula ez dute umerik galdu, ez ardiek, ez ahuntzek! Ez dut jan zure marrorik bat ere. 39 Basihiziek sarraskitu abererik ez dauzut ekarri: nihaurek ordaintzen nuen
31,39 ordaintzen nuen: Jakob ez zen horren egitera behartua. Aberea sarraskitua izanaren frogak emanez geroz, artzainak ez zuen kaltearen ordaintze beharrik (ik. Jal 22,12 eta Am 3,12).
; zuk, ordea, beti eskatu izan dauzkidazu egunaz edo gauaz ebatsi abereen konduak. 40 Beroak jaten ninduen egunaz, eta gauaz hotzak. Loa ihesi zoakitan begietarik! 41 Holakoak izan ditut zurekin iragan ditutan hogei urteak: hamalau urtez zerbitzatu zaitut zure bi alabengatik, eta beste sei urtez saldoaren egiteko! Hamar aldiz aldatu dautazu lansaria! 42 Nere aitaren Jainkoa, Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainko izigarria, alde ukan ez banu, eskuak hutsik igorriko nindukezun. Jainkoak, ordea, ikusi ditu nere atsegabea eta esku nekatuak, eta barda eman du erabakia
31,42 Isaaken Jainko izigarria: H.h., Isaaken Izialdura. Hunela ere itzul daiteke: Isaaken Haurridea. Jainkoaren titulu hau hemen eta 53. bertsetean baizik ez da agertzen. barda... erabakia: Labani ametsetan eman mezuaren bidez (ik. 31,24.29).
.
Labanen eta Jakoben arteko hitzarmena
43 Labanek Jakobi ihardetsi zion:
–Alaba horiek neureak ditut, haur horiek neureak, saldo hori neurea; ikusten dituzun guziak neureak ditut. Zer egiten ahal diotet gaur neure alaba haueri eta hauen haurreri? 44 Egin dezagun hitzarmen bat biek, lekuko izan dadin bien artean.
45 Orduan, Jakobek harri bat hartu zuen eta xutik ezarri. 46 Gero, bere ahaideeri erran zioten: «Bil harri batzu».
Bildu zituzten harriak eta metan ezarri. Eta han jan zuten, metaren gainean. 47 Labanek Jegar Sahaduta deitu zuen harri-meta hura; Jakobek, berriz, Galed. 48 Labanek erran zuen: «Harri-meta hau dugu gaur bien artean lekuko». Horrengatik, Galed, –erran nahi baita «Harri-meta Lekuko
31,48 Harri-meta lekuko: Galaad lurraldearen izena Gal-ed –harri-meta lekuko– hitzen bidez argitzen da. Jegar Sahaduta (47. bertseta) aramearrezko itzulpena da.
»– eman zion izena; 49 Mitzpa
31,49 Mitzpa: Hitz-jokoa da jatorrizkoan Mitzpa eta beha-leku itzuli dugun hitzaren artean; bai eta Mitzpa eta 51n eta 52an zutarri itzuli hitzaren artean ere.
–erran nahi baita, «Beha-leku»– ere eman zion izena Labanek, erran zuen hunengatik: «Jaunak beha dezaukula neri eta zuri, elkarrenganik urrunduko girenean. 50 Nere alabak gaizki erabiltzen badituzu eta nere alabez beste emazterik hartzen, ez gizon zenbait, baizik Jainkoa bera izanen da lekuko nere eta zure artean».
51 Hau ere erran zion Labanek Jakobi: «Huna harri-meta hau eta bien artean eraiki dutan zutarria. 52 Harri-meta eta zutarri hauek lekuko izanen dira ez zuk eta ez nik ez dugula asmo gaixtorik ukan behar muga huntarik iragaitean. 53 Abrahamen Jainkoa eta Nahorren Jainkoa, gure arbasoen Jainkoa, izan bedi juje gure artean».
Orduan, Jakobek zin egin zuen bere aita Isaaken Jainko izigarriagatik. 54 Sakrifizio bat eskaini zuen Jakobek mendian, eta bere ahaideak jatera gomitatu. Apairua egin ondoan, mendian iragan zuten gaua.
32
1 Goizean goiz jeikirik, Labanek bere alaba eta bilobak besarkatu zituen eta benedikatu. Gero, joan zen eta etxerat itzuli.
Jakob Esauren biderat
2 Bere bidean zoala, Jainkoaren aingeru batzurekin buruz buru egin zuen Jakobek. 3 Heiek ikusi orduko, Jakobek erran zuen: «Jainkoaren kanpalekua da hau!» Eta leku hari Mahanaim
32,3 Mahanaim: Bi-kanpaleku erran nahi du. Izenak Jakoben erranarekin du zerikusia eta ondoko kondaketarekin (ik. 32,8-9).
–erran nahi baita, «Kanpalekubieta»– eman zion izena.
4 Jakobek bere aitzinean mezulariak igorri ziozkan Esau bere anaiari, Seir lurralderat, Edomeko landetarat
32,4 Seir lurraldea, Edomeko landak: Lurralde bera adiarazten dute: Edom; Itsaso Hilaren hegoaldean eta hego-eguzkialdean da.
. 5 Manu hau eman zioten: «Huna nola hitz eginen diozuen Esau anaiari: Hunela mintzo da Jakob zure zerbitzaria: Labanekin egona naiz eta orai arte luzatu dut. 6 Baditut behi eta astoak, artaldeak, mutil eta neskatoak. Mezulariak igortzen dauzkizut ene jaun horri, guzi hunen berri emaitera, onez hartuko nauzulakoan».
7 Itzuli zitzaizkion mezulariak Jakobi, erranez: «Esau zure anaiarekin egon gira. Hura ere bidera datorkizu laurehun gizonekin».
8 Jakob biziki beldurtu zen eta larritu. Berekin zuen jendea, abere ttipi eta handiak eta kameluak bi kanpalekutan ezarri zituen; 9 bere baitan baitzion: «Esau kanpaleku baterat etorri eta jotzen badaut, beste kanpalekukoek ihes egin ahalko dute».
10 Gero, Jakobek otoitz hau egin zuen: Jauna, ene aitatxi Abrahamen eta ene aita Isaaken Jainkoa, zuk erran dautazu: «Itzul zaite zeure lurralderat eta zeure ahaideenganat, eta benedikatuko zaitut». 11 Ez ditut merezi zure zerbitzari huni leialtasunez egin diozkazun fagoreak. Neure makila baizik ez nuen Jordan hau iragaitean, eta orai bi kanpaleku oso baditut. 12 Libra nezazu, otoi, neure anaia Esauren eskutik, nere eta ama-semeen hiltzera etorriko den beldur bainaiz
32,12 beldur bainaiz: Hain zuzen, Esau anaiaren mendekuaren beldurrez ihes joana zen Jakob (ik. 27,41-45).
. 13 Zuk errana da: «Ongi anitz eginen dauzut, eta zure ondokoak konda ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut ».
14 Han iragan zuen gaua. Gero, eskuratuak zituen ontasunetarik Esau bere anaiarentzat emaitza hautatu zuen: 15 berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei marro, 16 hogeita hamar kamelu esnedun eta hamar asto-eme. 17 Saldoka bere mutilen esku utzi zituen, erranez: «Zoazte nere aitzinean, saldo batetik besterat arte bat utziz».
18 Lehenari manu hau eman zion: «Esau nere anaiak zurekin buruz buru egin eta galdeginen dauzunean: Norena zira? Norat zoazi? Norena da aitzinean deramazun saldoa?, 19 erranen diozu: Jakob zure zerbitzariarena; Esauri igortzen dion emaitza da; eta bera gibeletik dugu».
20 Manu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta saldoen gibeletik zoatzin guzieri: «Hunela hitz eginen diozue Esauri, aurkituko duzuenean. 21 Erranen diozue: Jakob zure zerbitzaria bera gibeletik dugu».
Bere baitan egiten zuen: «Aitzinean igortzen diotan emaitza hunekin eztituko dut. Gero nihaur agertuko nitzaio. Beharbada, ongi etorri eginen daut». 22 Horrengatik, emaitza aitzinean igorri zuen, eta bera kanpalekuan gelditu zen gau hartan.
23 Gau hartan, Jakobek, jeiki, bere bi emazteak, hauen bi neskatoak eta hameka semeak hartu eta Jabok
32,23 Jabok: Jordanen ibai-adarra.
errekako ubidea pasarazi zioten. 24 Zituen guzieri ere erreka pasarazi zioten.
Jakob aingeruarekin borrokan
25 Jakob bakarrik gelditu zen, eta gizon bat
32,25 gizon bat: Os 12,5aren arabera, aingeru bat da; gure testuak aditzera emaiten duenaz, Jainkoa bera (ik. 32,31 eta 16,7 oh.).
harekin borrokan ari izan zen argi hasteraino. 26 Gizonak, ez zuela garaitzen ahal ikusirik, hanka-giltza hunki eta idoki zion Jakobi. 27 Gizonak erran zion:
–Utz nezazu joaitera, argi hastea baita. Jakobek ihardetsi :
–Ez zaitut utziko, benedika nezazun arte.
28 Harek galdegin zion:
–Zer duzu izena?
–Jakob –ihardetsi zion.
29 Besteak, orduan:
–Ez zaizu gehiago Jakob emanen izena, baizik Israel
32,29 Israel izenak borrokatu itzuli dugun hitzarekin badu lotura testuan. Egiaz, Jainkoa indartsu ager dadila erran nahi du. Jakob Israel bilakatzen da: izena presunaren izanari eta bokazioneari lotua da. Adiarazgarria da gertakari misteriotsu huntarik Israel herriaren izena sortu baita.
, Jainkoarekin eta jendeekin borrokatu baitzira, eta nagusi atera.
30 Jakobek galdegin zion:
–Emadazu, otoi, zeure izena.
Harek ihardetsi:
–Zergatik galdegiten dautazu izena?
Eta han berean benedikatu zuen.
31 Jakobek leku hari Penuel –erran nahi baita, «Jainkoaren aurpegi»– eman zion izena, ziola: «Jainkoa aurpegiz aurpegi ikusi eta oraino bizirik nago».
32 Eguzkia ateratzen ari zen Jakob Penueletik joan zenean, eta hankatik maingu egiten zuen. 33 Horra zergatik ez duten jaten
32,33 ez duten jaten: Izter gaineko nerbioa ez jateko debekua ez da nihun agertzen Biblian.
Israelen ondokoek gaurdaino hanka-giltza gaineko zaina: gizon harek Jakob zain hortan hunki zuelakotz.
Jakob Esaurekin buruz buru
33
1 Jakobek, begiak goititurik, Esau ikusi zuen laurehun gizonekin etortzen. Orduan, Lea, Rakel eta hauen bi neskatoen artean banatu zituen seme-alabak. 2 Aitzinean neskatoak ezarri zituen beren semeekin, gero Lea bere seme-alabekin; azkenik, Rakel eta Josep. 3 Denen aitzinean joan zen bera, eta zazpi aldiz ahuspekatu zen lurrean bere anaiarenganat hurbildu arte. 4 Esauk laster egin zion biderat eta, lepotik harturik, tinki besarkatu zuen Jakob. Nigar egin zuten biek. 5 Esauk, Jakoben emazte eta seme-alabak ikusi zituelarik, galdegin zion:
–Nor dituzu horiek?
Jakobek ihardetsi:
–Jainkoak zure zerbitzari huni eman diozkan seme-alabak.
6 Orduan, beren semeekin hurbildurik, neskatoak ahuspekatu zitzaizkion. 7 Lea ere hurbildu zen bere seme-alabekin, eta ahuspekatu. Azkenik, Josep eta Rakel, hurbildurik, ahuspekatu ziren.
8 Esauk galdegin zion:
–Zertako dira ikusi ditutan saldo horiek guziak?
Jakobek ihardetsi:
–Zure esker ona nahi nuen irabazi.
9 Esauk, orduan:
–Neurearekin nahikoa badut, anaia; zurea zeuretzat.
10 Eta Jakobek:
–Ez, otoi; begiko banauzu, hartzazu eskaintzen dauzutan emaitza, zu ikustea Jainkoa bera ikustea bezain pozgarri gertatu baitzait eta hain ongi hartu bainauzu. 11 Onar zazu, bada, ekarri dauzutan emaitza, Jainkoa alde ukan baitut, eta ez dut deusen faltarik.
Jakobek hainbeste otoizturik, onartu zion Esauk.
12 Hunek erran zion:
–Goazen; zurekin joanen naiz.
13 Bainan Jakobek ihardetsi zion:
–Badakizu, jauna, haurrak ahulak direla, eta errapeko bildots eta aratxeak ere baditut. Egun bakar batez bortxatzea aski litaike, abere ttiki guziak hiltzeko. 14 Joan dadila ene jauna bere zerbitzari hunen aitzinean, eta nik emeki-emeki eginen dut bidea, aitzinean dutan abereen eta haurren urratsean, Seirrerat
33,14 Seir: Ik. 32,4 oh.
, ene jaunarenganat, heldu arte.
15 Esauk erran zion:
–Neure gizon batzu bederen utziko dauzkizut.
Jakobek ihardetsi:
–Zertako? Aski dut, jauna, egin dautazun esker ona.
16 Egun hartan, Esau Seirrerat itzuli zen. 17 Jakob, berriz, Sukot
33,17 Sukot: Jordanez eguzkialderat, Jabok errekaren iparraldean zen tokia. Izenak etxolak erran nahi du.
alderat joan zen. Han etxea eraiki zuen beretzat, eta etxolak saldoarentzat. Horra zergatik eman zitzaion leku hari Sukot, –erran nahi baita, «Etxoleta»– izena.
Jakob Kanaanen
18 Mesopotamiatik itzuli zelarik, Kanaan lurraldean den Sikem
33,18 Mesopotamia: Ik. 25,20 oh. // Sikem: Mesopotamiatik itzultzean, Abraham gelditu zen hiri berean jartzen da Jakob bizitzeko (ik. 12,6 eta oh.).
hirirat onik heldu zen Jakob, eta hiri ondoan ezarri zuen kanpalekua. 19 Zagon lur hura Sikemeko buruzagi zen Hamorren semeeri erosi zioten, zilarrezko ehun pieza ordainduz. 20 Han aldare bat eraiki zuen eta El-i, Israelen Jainkoari, sagaratu zion.
Dina, Jakoben alaba, bortxatua
34
1 Dina, Leak Jakobi sortu zion alaba, lurralde hartako nesken ikustera atera zen. 2 Sikemek, lurralde hartako buruzagi zen Hamor hibiarraren semeak, Dina ikusi, ereman, harekin etzan eta bortxatu zuen. 3 Gero, haren bihotza Jakoben alaba Dinari lotu zitzaion. Neskaz maitemindu zen eta bihotzerat mintzatu zitzaion. 4 Sikemek Hamor bere aitari erran zion: «Har ezadazu neska hori emaztetzat».
5 Jakobek jakin zuen Sikemek Dina bortxatu zuela; bainan, semeak saldoarekin landan baitzituen, ixilik egon zen heiek itzuli arte.
Sikemdarrekin ezkontzeko hitzarmena
6 Hamor, Sikemen aita, Jakobekin mintzatzera joan zen. 7 Landatik itzultzean, Jakoben semeek gertatuaren berri jakin zuten. Samindurik eta haserre gorritan jarri ziren. Jakoben alabarekin etzanez Sikemek egin zuen itsuskeria, Israelen ez zela neholaz ere egin behar erraiten zuten.
8 Hunela mintzatu zitzaioten Hamor: «Sikem nere semea zuen arrebaz maitemindua da; emozue, otoi, emaztetzat. 9 Elkarren arteko ezkontzen bidez, egin gaitezen elkarren ahaide. 10 Bizi zaitezte gurekin, idekia duzue lurralde hau: hemen bizi zaitezte, kurri zazue, eros etxaldeak».
11 Sikemek Dinaren aitari eta anaieri erran zioten: «Onez har nezazue; eskatu bezainbat emanen dauzuet. 12 Nahi bezain handia izanik dotea eta emaitza, eskatua emanen dauzuet; bainan emadazue neska emaztetzat!»
13 Jakoben semeek jukutriaz ihardetsi zieten Sikemi eta haren aita Hamorri, Dina bortxatu zuelakotz. 14 Erran zieten: «Ez dezakegu holakorik egin. Gure arreba ebakitugabe bati
34,14 ebakitugabe bati: Ebakitzaz, ik. 17,10 oh.
eman emaztetzat! Laidoa litaike guretzat. 15 Gu bezalakotzen bazirezte bakarrik onartuko dauzuegu galdea, zuen gizon guziak ebakitzen badira. 16 Orduan, gure alabak emanen dauzkizuegu emaztetzat eta zuen alabak hartuko guretzat; zuekin biziko gira eta herri bakar bat izanen. 17 Bainan ebakitu nahi ez baduzue, gure arreba hartu eta joanen gira».
18 Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta haren seme Sikemek. 19 Mutikoa berandu gabe ebakitu zen, hain zuen maite Jakoben alaba. Hura zen bere aitaren etxean ohoragarriena.
Sikemdarrak ebakiarazi
20 Hamor eta haren seme Sikem joan ziren hiri-sargiako plazarat
34,20 hiri-sargiako plaza: Ik. 23,10 oh.
eta hunela mintzatu zitzaizkioten hiritarreri: 21 «Gizon horiek bakezaleak dira. Daudela gurekin lurralde huntan, eta kurri dezatela, lurraldea zabalik dute aitzinean. Horien alabak hartuko ditugu emaztetzat, eta guk gure alabak emanen diozkategu. 22 Bainan gizon horiek ez dute onartuko gurekin egoiterik, herri bakar bat izaiteko, gure gizon guziak ebakituak ez baditugu, berak ebakituak diren bezala. 23 Horien saldo, ontasun eta abere guziak ere gure ukanen ditugu. Eman diezotegun baia eta egon bite gure lurraldean».
24 Hiri-sargiako plazan bildu ziren guziek entzun zituzten Hamor eta haren seme Sikem, eta gizon guziak ebakituak izan ziren.
Simeonek eta Levik sikemdarrak xehatu
25 Hirugarren egunean, ebakitzagatik minez zaudela, Jakoben bi semek, Simeon eta Levik, Dinaren anaiek, beren ezpata hartu eta, gustuan hirian sarturik, gizon guziak hil zituzten. 26 Hamor eta haren seme Sikem ere ezpataz hil zituzten; Sikemen etxetik Dina hartu eta atera ziren. 27 Hilen gainetik zabiltzala, Jakoben semeek hiria lapurtu zuten, arreba bortxatu zietelakotz. 28 Hartu zituzten hango abere ttipi eta handiak, astoak, hirian edo landan zaudenak, 29 heien aberastasun guziak; heien seme eta emazteak bahitu zituzten, eta etxeetako gauza guziak ebatsi.
30 Jakobek Simeoni eta Leviri erran zioten:
–Zorigaitza ekarri dautazue, hastiarazi bainauzue lurralde hunetako jendeari, kanaandar eta periztarreri. Gizon guti diat neurekin; bilduko dituk ene kontra eta joko niek: errautsia izanen nauk neure familia osoarekin.
31 Heiek erran zioten:
–Emalizun bezala erabili behar ote zuten gure arreba?
Jakobek etxelarrak kendu
35
1 Jainkoak Jakobi erran zion: «Jeiki! Igan Betelerat
35,1 Betel: Abraham ere, Sikemen egon ondoan, Betelerat joan zen eta aldare bat eraiki zion han Jainkoari (ik. 12,6-8); Jakob, behin Jainkoa agertu zitzaion lekurat itzultzen da (ik. 28,10-18).
, eta zaude han. Egidazu han aldare bat, Esau zeure anaiarenganik ihes zindoanean agertu zitzaizun Jainko huni».
2 Orduan, Jakobek bere etxekoeri eta berekin zituen guzieri erran zioten: «Ken zihauren artetik jainko arrotzak
35,2 jainko arrotzak: Rakelek etxetik ebatsi zituenen idurikoak (ik. 31,19 oh.).
; garbi zaitezte eta alda soinekoak. 3 Gero, Betelerat iganen gira. Han aldare bat eginen diot larrialdi-egunean ihardetsi zautan Jainkoari, nere ibilbidean neurekin izan baitut».
4 Heiek zituzten jainko arrotzen iduri guziak eman ziozkaten Jakobi, bai eta beharritakoak ere. Eta Jakobek Sikem aldeko zuhaitzaren
35,4 beharritakoak: Ez dira hemen edergailu hutsak, baizik Jakobek baztertu nahi dituen jainkoen irudiak. // zuhaitza: 12,6ko Moreko haritza, beharbada.
pean ehortzi zituen.
Jakobek aldarea eraiki Betelen
5 Abiatu ziren, bada, eta sekulako beldurrak hartu zuen hirietako jendea: nehork ez zituen Jakoben semeak lasterkatu. 6 Kanaan lurraldean den Luz-erat, erran nahi baita, Betelerat, heldu zen Jakob, bere jende guziarekin. 7 Aldare bat eraiki zuen han, eta toki hari El-Betel –erran nahi baita, «Beteleko Jainko»– eman zion izena, han agertu baitzitzaion Jainkoa, anaiarenganik ihes joan zen hartan.
8 Egun heietan hil zen Debora, Rakelen unidea. Eta Betel aldean ehortzi zuten haritz baten pean. Jakobek «Nigar-Haritz» eman zion izena haritzari.
9 Beste behin ere agertu zitzaion Jainkoa Jakobi, Mesopotamiatik etorri zenean, eta benedikatu zuen. 10 Jainkoak erran zion:
 
«Jakob duzu izena.
Bainan ez zira gehiago
Jakob deituko:
Israel
35,10 Jakob/Israel: Izenaren aldaketa berriz, erran-nahi duen argibiderik gabe oraikoan (ik. 32,29 oh.).
ukanen duzu izena».
 
Eta Israel izena eman ondoan, 11 Jainkoak erran zion:
 
«Ni Jainko Ahaltsua
35,11 erran zion: Bigarren aldikotz ondore ugaria eta lurra hitzemaiten zaio Jakobi (ik. 28,13-14). // Jainko Ahaltsua: Ik. 17,1 oh.
naiz.
Ondokoak ugari ukanen dituzu.
Nazione asko sortuko duzu,
eta erregeak aterako dira zureganik.
12 Zuri eta zure ondokoeri
emanen dauzuet Abrahami eta Isaaki
eman nioten lurraldea».
 
13 Eta altxatu zen Jainkoa, hitz egin zion tokitik. 14 Jakobek zutarri bat eraiki zuen Jainkoa mintzatu zitzaion tokian. Haren gainerat olioa ixuri eta ixur-oparia Jainkoari eskaini zion. 15 Jainkoa mintzatu zitzaioneko tokiari Betel –erran nahi baita, «Jainkoaren Etxe»– eman zion izena.
Benjamin sortu eta Rakel hil
16 Joan ziren Beteletik eta, oraino Efratarako
35,16 Efrata: Jerusalemdik hegoalderat buruz 8 km-tan den Betleem herrixkaren lehengo izena (ik. 35,19; Mi 5,1; Mt 2,6).
bidean zirelarik, Rakelek semea ukan zuen. Haur-ukaite mingarria. 17 Erdiminetan zagola, emaginak erran zion: «Ez beldur izan; mutikoa duzu berriz ere!»
18 Hiltzen ari zen Rakel. Azken hatsa baitzoakion, Ben-Oni –erran nahi baita, «Ene oinazetako seme»– eman zion izena; bainan aitak Benjamin –erran nahi baita, «Eskuineko seme
35,18 Eskuineko seme: Zorigaitza adiarazten zuen izena, zorionaren adiarazgarri den beste baterat aldatzen du Jakobek, eskuinak zoriona adiarazten baitu.
»– eman zion izena. 19 Hil zen Rakel, eta Efratako, hots, Betleemgo bidean ehortzi zuten. 20 Jakobek zutarri bat eraiki zion hilobiaren gainean, Rakelen hilobian gaurdaino dirauen zutarria.
21 Joan zen Israel, eta Migdal-Ederrez
35,21 Israel: Jakob da, Jainkoak emanikako izen berriaz deitua. Testuan bi gisetarat izendatua da Jakob. Halere, itzulpenean Jakob ezartzen dugu gehienetan presuna adiarazten denean, Israel herriarekin nahasketarik ez egiteko. // Migdal-Eder: Artaldearen dorrea erran nahi du eta, Mi 4,8aren arabera, Jerusalemgo Sion mendixkaren ondoan zen.
bestaldean ezarri zuen kanpalekua. 22 Israel lurralde hartan zagola, Ruben bere aitaren ohaide Bilharekin etzan zen, eta Israelek jakin zuen.
Jakoben hamabi semeak
Hamabi izan ziren Jakoben semeak. 23 Learen semeak Ruben, Jakoben lehen-semea, Simeon, Levi, Juda, Isakar eta Zabulon izan ziren. 24 Rakelen semeak, Josep eta Benjamin. 25 Rakelen neskato Bilharen semeak, Dan eta Neftali. 26 Learen neskato Zilparen semeak, Gad eta Axer. Hauek dira Jakobi Mesopotamian sortu zitzaizkion semeak.
Isaaken heriotzea
27 Jakob, bere aita Isaakenganat heldu zen Mamrerat, Kiriat-Arba edo Hebronerat
35,27 Mamre, Kiriat-Arba, Hebron: Ik. 13,18 eta 23,2 oh.
, Abraham eta Isaak atzerritar gisa bizi izan ziren lekurat. 28 Isaak ehun eta lauetan hogei urte bizi izan zen. 29 Hil zen Isaak, eta bere arbasoetarat bildu, zahar okiturik. Bere seme Esauk eta Jakobek ehortzi zuten.
Esauren ondokoak
(1 Kro 1,34-54)
36
1 Hauek dira Esauren, hots, Edomen
36,1 Edom: Izenaz, ik. 25,25 oh.
ondokoak. 2 Esauk neska kanaandarrak hartu zituen emaztetzat: Ada, Elon hititaren alaba, Oholibama, Tzibon amortarraren seme zen Anaren alaba, 3 eta Basmat
36,3 Basmat: Emazteen izenak nahasirik dira, Basmat Elonen alaba baita 26,34aren arabera; Ismaelen alaba, berriz, Mahalat da, 28,9an erraiten denaz.
, Ismaelen alaba, Nebaioten arreba. 4 Adak Elifaz sortu zion Esauri, Basmatek Reuel, 5 eta Oholibamak, Jeux, Jalam eta Korah. Horiek dira Kanaanen Esauri sortu zitzaizkion semeak.
6 Bere emazte, seme-alaba eta etxeko guziak, eta Kanaanen irabazi ontasun eta saldo guziak harturik, beste lurralde baterat joan zen Esau, Jakob bere anaiarenganik urrun. 7 Alabainan, ontasun gehiegi zuten elkarrekin bizitzeko, eta zabiltzan lurralde hartan ez zuten larrerik aski beren saldoentzat. 8 Esau –Edom– Seir mendialdean
36,8 Seir mendialdea: Ik. 32,4 oh. Erran-moldeak Edom lurraldea adiarazten du.
jarri zen bizitzeko.
9 Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondokoak Seir mendialdean. 10 Huna Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea.
11 Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan ziren. 12 Bazuen Elifazek ohaide bat ere, Timna izenekoa. Hunek Amalek sortu zion. Hauek izan ziren Esauren emazte Adaren ondokoak.
13 Reuelen semeak, berriz: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. Hauek izan ziren Esauren emazte Basmaten ondokoak.
14 Eta beste hauek izan ziren Tzibonen seme zen Anaren alaba Oholibamak Esau bere senarrari sortu ziozkan semeak: Jeux, Jalam eta Korah.
15 Hauek dira Esauren ondokoen leinuburuak: Esauren lehen-seme Elifazen jatorritik Teman, Omar, Tzefo, Kenaz, 16 Gatam eta Amalek. Horiek dira Elifazenganik sortu Edomeko leinuburuak, Adaren ondokoak.
17 Esauren seme Reuelen jatorritik Nahat, Zerah, Xama eta Miza leinuburuak, Esauren emazte Basmaten ondokoak.
18 Eta Anaren alaba Oholibama Esauren emaztearen jatorritik Jeux, Jalam eta Korah leinuburuak.
19 Horiek dira Esauren ondokoak, Edomeko leinuburuak.
20 Huna lurralde hartan bizi ziren Seir hortarraren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, 21 Dixon, Etzer eta Dixan. Horiek ziren Seirren ondokoak, hortarren leinuburuak Edomen. 22 Lotanen semeak Hori eta Hemam izan ziren; Lotanen arreba: Timna. 23 Xobalen semeak Alban, Manahat, Ebal, Xefo eta Onam izan ziren. 24 Tzibonen semeak Aia eta Ana. Ana hau izan zen basamortuan ur beroa
36,24 ur beroa: Hitza ez da argia. Eman dugun erran-nahia latinezko itzulpenarena da.
aurkitu zuena, bere aita Tzibonen astoen alhatzen ari zelarik. 25 Anak seme-alabak ukan zituen: Dixon eta Oholibama. 26 Dixonen semeak Hemdan, Exban, Jitran eta Keran izan ziren. 27 Etzerren semeak: Bilhan, Zaaban eta Akan. 28 Dixanenak: Utz eta Aran.
29 Hauek dira Seir lurraldeko hortarren leinuburuak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, 30 Dixon, Etzer eta Dixan.
31 Huna Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik ukan aitzin: 32 Bela Beorren semea, Dinhaba hirikoa; 33 Belaren ondotik Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa; 34 Jobaben ondotik Juxan, temandarren lurraldekoa; 35 Juxanen ondotik Hadad, Bedaden semea, Abitekoa (hunek menperatu zituen madiandarrak Moaben). 36 Hadaden ondotik Samla, Masrekakoa; 37 Samlaren ondotik Saul, Rehobot-Naharrekoa; 38 Saulen ondotik Baal-Hanan, Akborren semea; 39 Baal-Hananen ondotik Hadar, Pau hirikoa (Mehetabel ukan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena).
40 Hauek dira Esauren ondokoen leinuburuak, beren leinu eta lurraldeeri eman izenen arabera: Timna, Alba, Jetet, 41 Oholibama, Ela, Pinon, 42 Kenaz, Teman, Mibtzar, 43 Magdiel eta Iram. Horiek dira Edomeko leinuburuak, eta horiek eman zieten izena bizi izan ziren lurraldeeri. Esau edomdarren arbasoa da.
Josepen historia (37,1–50,26)
Josepen ametsak
37
1 Jakob Kanaanen bizi zen, haren aita ibili zen lurraldean. 2 Huna Jakoben semeen historia.
Josep, hamazazpi urte zituelarik, artzain zabilan bere anaiekin, bere aitaren emazte Bilha eta Zilparen semeekin. Josepek bere anaien gaixtakeriaren
37,2 anaien gaixtakeria: Familiari izena histen ziona.
berri emaiten zion aitari. 3 Israelek Josep beste seme guziak baino maiteago zuen, zahartzaroko semea baitzuen. Jantzi apain bat
37,3 jantzi apain bat: H.h., tunika luze besoduna (ik. 2 Sm 13,18). Holako soinekoa ez zen egokia laneko.
egin zion.
4 Aitak maiteago zuela ikusirik, anaiak hastiatzen hasi zitzaizkion eta hitzik ez zioten erraiten ahal eztiki.
5 Behin, Josepek amets bat egin zuen eta, kondatu ziotenean, are gehiago hastiatu zuten anaiek.
6 Erran zioten:
–Entzun zazue nere ametsa. 7 Espal estekatzen ari ginen alorraren erdian. Eta horra nere espala jeiki eta xutik jarri zela, eta zuenak nerearen inguruan ahuspekatu.
8 Anaiek erran zioten:
–Gure errege edo menperatzaile izan nahi ote huke?
Eta are gehiago hastiatu zuten bere amets eta erranengatik.
9 Beste amets bat ere egin zuen eta anaieri kondatu:
–Beste amets bat ere egin dut: Eguzkia, ilargia eta hameka izar ahuspekatzen zitzaizkitan aitzinean.
10 Aitari eta anaieri kondatu ziotenean, aitak erasiatu zuen:
–Zer duzu amets hori? Zure aitzinean ahuspekatu beharko dugula nihaurek, amak eta haurrideek?
11 Anaiak bekaizti ziren; aitak, ordea, gauza hori gogoan zaukan.
Josepen anaien mendekua
12 Josepen anaiak Sikemerat joanak ziren, aitaren artaldearen alhatzera. 13 Israelek Josepi erran zion:
–Zure anaiak Sikemen dira ardien alhatzen. Heienganat joan behar duzu.
Josepek ihardetsi:
–Prest nauzu.
14 Aitak erran zion:
–Zoazi zure anaiak eta artaldea nola dabiltzan ikustera, eta ekar heien berri.
Israelek Hebron haranetik Sikemerat igorri zuen. Harat heltzean, 15 gizon batek landan harat-hunat zabilala ikusi eta galdegin zion:
–Zeren bila zabiltza?
16 Josepek ihardetsi:
–Neure anaien bila. Erradazu nun alhatzen duten artaldea!
17 Gizonak erran zion:
–Joanak dira hemendik. Dotanerat zoatzila entzun ditut erraiten.
Joan zen, bada, Josep anaien ondotik eta Dotanen aurkitu zituen.
18 Anaiek urrunetik ikusi zuten eta, heienganat hurbildu aitzin, hilen zutela hitzartu zien.
19 –Horra heldu ameslaria –zioten elkarri–. 20 Hil eta bota dezagun putzu baterat, eta basihizi zenbaitek jan duela erranen dugu. Orduan ikusiko dugu zer daitezkeen horren ametsak.
21 Hori entzutearekin, Josep heien eskuetarik libratu nahiz hasi zen Ruben.
–Ez dezagun hil! –erran zioten–. 22 Ez ixur odolik! Bota zazue basamortuko putzu baterat, bainan ez kalterik egin.
Josep heien eskuetarik libratu nahi zuen, aitari itzultzeko.
23 Josep hurbildu zenean, anaiek soinean zuen jantzi apain hura kendu zioten, 24 hartu eta putzu baterat bota zuten. Hutsa zen putzua, urik gabea. 25 Gero, jarri ziren jateko.
Josep ismaeldarreri saldua
Hortan, Josepen anaiek Galaadetik heldu zen ismaeldar bidaiari-talde bat ikusi zuten. Egiptorat zoatzin, kameluetan usaingarri, gantzugailu eta mirra zeramatela. 26 Judak anaieri erran zioten: «Zer irabazten dugu anaia hil eta haren heriotzea estaliz? 27 Sal dezagun ismaeldarreri, kalterik egin gabe, anaia hau gure odolekoa baitugu». Amore eman zuten anaiek. 28 Madiandar merkatari
37,28 madiandar merkatariak: 25ean ismaeldar bidaiari-talde bat zen; datu hunek eta kondairaren beste zenbait inkoherentziak –Ruben eta Judaren funtzioek, adib.– testuak pasarte beraren bi tradizionezko kondakizun bateraturik emaiten dauzkigula adiarazten dute, bainan elkarrekin ongi josi gabe.
batzu handik iragan zirenean, Josep putzutik atera eta zilarrezko hogei piezetan saldu zieten ismaeldarreri. Hauek Egiptorat ereman zuten.
29 Rubenek, putzurat itzuli zenean, ez zuen Josep barnean aurkitu. Orduan, soinekoak urratu 30 eta, anaienganat itzulirik, erran zioten: «Mutikoa ez da han! Zer egin behar dut nik orai?»
Josep hiltzat emana
31 Orduan, aker bat hil eta Josepen jantzia harturik, akerraren odolean busti zuten. 32 Gero, aitari igorri zioten mezu hunekin: «Jantzi hau aurkitu dugu; ikus zure semearena den ala ez».
33 Jakobek ikusi eta erran zuen: «Nere semearena da. Basihizi zenbaitek xehatu eta jan daut».
34 Jakobek bere jantziak urratu zituen. Gero, doluz jantzirik
37,34 doluz jantzirik: H.h., gerri inguruan zakua ezarririk. Nahigabe eta dolu-adiarazgarriak dira bertsetean agertzen diren keinuak.
, egun askoz nigar egin zuen bere semearengatik. 35 Seme-alaba guziak hura kontsolatu nahiz zabiltzan, baina harek ez zuen nahi. Erraiten zuen: «Ez! Doluminetan jautsiko naiz Hilen Egoitzarat, neure semearenganat». Eta nigar egin zuen luzaz.
36 Artean, madiandarrek Egiptorat heldu eta faraonaren funtzionario eta guardiaburu zen Potifarri saldu zioten Josep.
Juda eta Tamar
38
1 Garai hartan, Juda, bere anaiak utzirik, Hira izeneko Adulameko
38,1 Adulam: Jerusalemdik hego-mendebalderat, 25 km ingurutan den tokia.
gizon baten etxerat joan zen bizitzera. 2 Han, Xua deitu kanaandar baten alaba ezagutu zuen. Judak emaztetzat hartu eta elkarrekin bizi izan ziren. 3 Haur-beharretan gertatu zen emaztea eta semea ukan zuen. Judak Er eman zion izena. 4 Berriz ere haur-beharretan gertatu eta emazteak beste seme bat ukan zuen, eta Onan eman zion izena. 5 Beste seme bat ere ukan zuen eta Xela eman zion izena. Hau sortu zuenean, Keziben
38,5 Kezib: Hain segur Mi 1,14ko Akzib da, Adulamdik hurbil.
zagon Juda.
6 Judak Er bere lehen-semea, Tamar izeneko neska batekin ezkondu zuen. 7 Bainan Errek, Judaren lehen-semeak, gaizki jokatu zuen Jainkoaren begietan, eta Jaunak hilarazi zuen. 8 Orduan, Judak Onani erran zion: «Ezkont zaite zeure anaiaren emaztearekin, eta bete koinatari dagokion eginbidea
38,8 koinatari dagokion eginbidea: Lebiratu deitu legearen arabera, haurrik gabe hil gizonaren anaiak alarguntsarekin ezkondu behar zuen, anaiari ondokoak emaiteko (ik. Dt 25,5-10).
, anaiari ondokoak emaiteko».
9 Bainan bazakien Onanek semea ez zuela berea ukanen. Horrengatik, koinatarekin etzaten zelarik, lurrerat ixurtzen zuen hazia, bere anaiari ondokorik ez emaiteko. 10 Jaunak ez zuen atsegin ukan harek egiten zuena, eta hilarazi zuen hura ere.
11 Orduan, Judak Tamar bere errenari erran zion: «Zoazi aitaren etxerat eta bizi zaite han alarguntsa nere seme Xela handitu arte».
Xela beste anaiak bezala hilen zen beldurrez erran zuen hori. Tamar, beraz, bere aitaren etxerat itzuli zen.
12 Denboraldi luze baten buruan, hil zen Judaren emaztea, Xuaren alaba. Dolua bururatu zuenean, Juda Timnarat
38,12 Timna: Judako herrixka, Sansonen historian agertzen dena (ik. Ep 14,1).
igan zen ardi-moztera Adulameko bere adiskide Hirarekin. 13 Tamarri erran zioten aitaginarreba ardi-moztera zoala Timnarat.
14 Orduan, Tamar, alarguntsa-soinekoak erantzi eta, bere burua oihal batez estalirik, Timna bidean den Enaim hiriko sargian jarri zen. Ezen Xela handitua zela ikusten zuen, bainan ez zitzaiola senartzat eman.
15 Judak ikusi eta emalizuntzat hartu zuen, estalia baitzuen aurpegia. 16 Ez zen ohartu bere errena zela. Hurbildu eta erran zion:
–Utz nezazu zurekin etzatera.
Harek galdegin zion:
–Zer emanen dautazu ordain?
17 Judak ihardetsi:
–Saldoko pittika bat igorriko dauzut.
Tamarrek, orduan:
–Bainan berme bat emadazu pittika igorri artean.
18 Judak ihardetsi:
–Zer emanen dauzut berme?
Eta Tamarrek:
–Zure zigilua bere lokarriarekin, eta eskuan derabilazun makila
38,18 zigilua: Zigilua lepotik dilindan erabiltzen zen askotan eta egiazko nortasun-agiria zen. // makila: Hemen, buruzagiaren larderiaren ezaugarria da.
.
Eman ziozkan Judak; harenganatu eta haur-beharretan utzi zuen.
19 Orduan, joan zen Tamar. Estaltzen zuen oihala kendu eta alarguntsa-soinekoak jantzi zituen berriz.
20 Judak pittika igorri zuen Adulameko adiskidearen bidez, emazteaganik bermea berriz eskuratzeko, bainan ez zuen aurkitu. 21 Adiskideak hango jendeari galdegin zion:
–Nun da Enaimen, bide-bazterrean, egon ohi zen emalizuna?
Heiek ihardetsi:
–Hemen ez da sekula emalizunik izan.
22 Judarenganat itzuli eta erran zion:
–Ez dut aurkitu; gainera, lekuko jendeak diotenaz, han ez da sekula emalizunik izan.
23 Orduan, Judak erran zuen:
–Atxik ditzala beretzat; ez gaitu irringarri utziko. Dena den, igorri diot pittika eta ez duzu aurkitu.
24 Handik hiru hilabeteren buruan, berri hau eman zioten Judari:
–Tamar, zure errenak, emalizunarena egin du eta, ondorioz, haur-beharretan da.
Judak erran zuen:
–Kanporat atera eta erre dezatela.
25 Kanporat zeramatela, Tamarrek bere aitaginarrebari erraitera igorri zuen: «Gauza hauen jabe denarenganik naiz haur-beharretan. Ikus norenak diren zigilua, hunen lokarria, eta makila».
26 Ikusi zituenean, Judak erran zuen:
–Arrazoin du; hutsa nerea da
38,26 Arrazoin... nerea da: H.h., Ni baino zuzenagoa da. Hunela ere itzul daiteke: Harek du arrazoin eta ez nik.
, ez baitiot neure seme Xelari emaztetzat eman.
Orduz geroz, ez zuen harremanik ukan bere errenarekin.
27 Haur-ukaiteko orduan, horra Tamarrek biritxiak zituela sabelean. 28 Haur-ukaiten ari zela, biritxietarik batek eskua atera zuen; emaginak hartu zion eta hari gorri bat lotu, erranez: «Hau da lehen atera dena».
29 Bainan harek eskua bildu eta anaia atera zen lehenago. Emaginak erran zuen: «Hik bai urratu dukala aterabidea!»
Horrengatik, Peretz
38,29 Peretz: Hunen familiatik aterako da David erregea, Rut bitarteko (ik. Rt 4,18-22).
, «Urrako», eman zioten izena.
30 Gero, anaia atera zen, hari gorria eskuan. Eta Zerah
38,30 Zerah: Eguzkiaren ateratzea eta egun zirrintaren oskorria adiarazten ditu hitzak; beharbada izenak hemen hariaren kolore gorriarekin du zerikusia.
eman zioten izena.
Josep, Potifarren etxean
39
1 Josep Egiptorat ereman zuten ismaeldarrek. Potifar egiptoarrak, faraonaren funtzionario eta guardiaburuak, erosi zioten.
2 Bere nagusi egiptoarraren etxean bizi zen Josep. Dena ongi ateratzen zitzaion, Jauna berekin baitzuen. 3 Nagusia ohartu zen Josepek Jauna berekin zuela eta denetan ongi ateratzen laguntzen zuela. 4 Josepek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta hunek bere zerbitzuko hartu eta etxe-gizon egin zuen eta ontasun guziak haren esku ezarri.
5 Orduz geroztik, Josepi esker, Jaunak egiptoarraren etxea benedikatu zuen, etxean edo landan zituen gauza guziak benedikatu zituen. 6 Dena Josepen gain utzi zuenetik, Potifarrek ez zuen deuseren arrangurarik, berak jaten zuenaz
39,6 berak jaten zuena: Egiptoarrek beren janariez, ik. 43,32. Apairuak erlisione-erritoz inguraturik egiten zituzten.
baizik.
Josep eta Potifarren emaztea
Mutiko ederra zen Josep. 7 Horiek hola, Josep nagusiaren emazteari gustatu zitzaion, eta hunek erran zion:
–Zato nerekin etzatera.
8 Josepek eza eman zion, erranez:
–Nere nagusiak ez du etxeko deusetaz arrangurarik, nere gain utzi ditu denak. 9 Etxe huntan ez da ni baino gehiago denik, eta ez daut deusik debekatu zu baizik, emaztea zaituelakotz. Nola egin dezaket holako gaixtakeriarik? Nola Jainkoaren kontrako bekaturik?
10 Nahiz egun guziz erran eta erran ari zitzaion, Josepek ez zion onartu harekin etzaterik.
11 Behin, etxean sartu behar ukan zuen Josepek, bere lanerako, beste zerbitzaririk nehor ez zagola barnean. 12 Orduan, nagusiaren emazteak soinekotik lotu eta erran zion: «Etzan zaite nerekin!» Bainan Josepek soinekoa haren eskuetan utzi eta ihes egin zuen etxetik.
13 Emazteak, haren eskuetan soinekoa utzi eta kanporat ihes egin zuela ikusirik, 14 etxeko zerbitzarieri oihu egin zioten, erranez: «Beha zazue! Hebrear hau gutaz gozatzera ekarri daukute! Enekin etzan nahi zuen, bainan oihuka hasi nitzaio 15 eta, nere oihu eta deiadarrak entzutearekin, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanporat».
16 Bere ondoan ezarri zuen Josepen soinekoa, senarra etxeratu arte. 17 Huni gauza bera kondatu zion: «Ekarri daukuzun esklabo hebrear hori nitaz gozatzera etorri zait, 18 bainan oihuka eta deiadarka hasi naizenean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanporat».
19 «Hara zer egin dautan zure esklaboak» entzun ziolarik emazteari, haserre jarri zen nagusia. 20 Josep hartu eta erregearen presoak zauden presondegian sartu zuen.
Josep preso
Josep preso zagon, beraz. 21 Bainan, Jauna berekin zuen eta bere onginahia agertu zion. Presondegiko buruzagiaren estimua irabazi ahal ukan zuen, 22 eta Josepen gain utzi zituen preso guziak. Han barnean egiten zen guzia, Josepen manuz egiten zen. 23 Presondegiko buruzagiak ez zion Josepi haren gain utzi deusen kondurik eskatzen. Berekin zuen, bai, Jauna, eta egiten zuen guzietan ongi ateratzea emaiten zion.
Josepek bi presoen ametsak argitu
40
1 Horiek hola, Egiptoko erregearen edarizainen eta okinen buruzagiek huts egin zioten beren nagusi erregeari. 2 Haserretu zen faraona bi zerbitzari horien kontra 3 eta preso sartu zituen guardiaburuaren etxeko presondegian, Josep preso zagon tokian. 4 Guardiaburuak Josepen gain utzi zituen.
Denboraldi bat preso egon ondoan, 5 bi zerbitzariek amets egin zuten gau berean; bakotxaren ametsak bere erran-nahi berezia bazuen. 6 Goizean etorri zelarik, ilun aurkitu zituen Josepek 7 bere nagusiaren etxean preso zauden faraonaren funtzionarioak, eta galdegin zioten:
–Zergatik duzue hain hits aurpegia?
8 Heiek ihardetsi:
–Amets egin dugu, eta nehork ez dauku argitzen ahal.
Josepek erran zioten:
–Jainkoari dagokio ametsen argitzea. Ea, kondazkidazue.
9 Edarizain-buruzagiak bere ametsa kondatu zion:
–Neure ametsean, mahatsondo bat agertu zait; 10 hiru aihen zituen mahatsondoak. Kimuberritu zen, loratu eta mahats-molkoak ondu ziren. 11 Faraonaren kopa eskuan nuen; mahats-molkoak hartu nituen eta, kopara tinkaturik, kopa faraonaren eskuetan ezarri nuen.
12 Josepek erran zion:
–Huna argibidea. Hiru aihenek hiru egun adiarazten dute. 13 Hiru egun barne, faraonak goraltxatuko zaitu eta lehengo karguan ezarriko: faraonaren eskuetan ezarriko duzu kopa, edarizain-buruzagi zinenean bezala. 14 Oroit zaite nitaz orduan, zorion dukezunean; egidazu, otoi, fagore hau: mintza zakizkio faraonari nere alde, hemendik atera nezan. 15 Indarrez bahitu ninduten israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut preso sartzea merezi duenik deus egin.
16 Josepek argibidea onerat eman zuela ikusirik, okin-buruzagiak erran zion:
–Nik, berriz, neure ametsean hiru saski opil banituen buruaren gainean. 17 Gaineko saskian, faraonarentzat okinak egin ohi dituen jaki guzietarik bazen, eta xoriek nere buruaren gaineko saskitik jaten zuten.
18 Josepek erran zion:
–Huna argibidea. Hiru saskiek hiru egun adiarazten dute. 19 Hiru egun barne, faraonak goraltxatuko
40,19 goraltxatu: 40,13ko hitza bera erabiliz, hitzaren anbiguotasunaz baliatzen da idazlea –ohorezko tokirat eta urkamendirat altxatu– bi zerbitzarien zorien kontrakotasuna erakusteko.
zaitu: zuhaitz batean urkatuko zaitu eta xoriek haragia janen dauzute.
20 Hiru egunen buruan, faraonak urtemuga-eguna ospatu zuen eta bazkari eder bat antolatu bere funtzionario guzientzat. Hauen aitzinean edarizainen eta okinen buruzagiak goraltxatu zituen: 21 edarizain-buruzagia bere karguan ezarri zuen berriz, faraonari edatekoaren emaiteko; 22 okin-buruzagia, aldiz, urkarazi zuen, Josepek adiarazi bezala. 23 Edarizain-buruzagia, ordea, ez zen Josepez batere oroitu.
Josepek Faraonaren ametsa argitu
41
1 Handik bi urteren buruan, amets bat egin zuen faraonak. 2 Nilo ibai ondoan zagola, Nilotik atera eta ibai-bazterrean alhan hasi ziren zazpi behi ikusi zituen, itxura ederrekoak eta gizenak. 3 Gero, beste zazpi behi atera ziren Nilotik, itxura itsusikoak eta meheak, eta ibai-bazterreko beste behien ondorat joan ziren. 4 Itxura itsusiko behi meheek irentsi zituzten itxura ederreko behi gizenak. Orduan, atzarri zen faraona.
5 Berriz lokartu eta amets egin zuen. Zango beretik, zazpi ogi-buru atera ziren, gizenak eta ederrak. 6 Gero, beste zazpi ogi-buru mehe sortu ziren, haize beroak eihartuak. 7 Zazpi ogi-buru meheek irentsi zituzten ogi-buru gizen eta bete heiek. Orduan atzarri eta ametsa izan zela ohartu zen faraona.
8 Eguna zabaldu zuenean, gogoa durduzan zagon faraona eta, Egiptoko azti eta jakintsu guziak deiturik, ametsa kondatu zioten. Bainan nehork ez ziozkan ametsak argitu ahal izan. 9 Orduan, edarizain-buruzagia mintzatu zitzaion, erranez: «Gaur etorri zait gogorat nere hobena. 10 Faraon jauna, okin-buruzagiaren eta bien kontra haserretu zinen hartan, guardiaburuaren presondegian ezarri gintuzun. 11 Gau batez, amets egin ginuen biek, bakotxaren ametsa bere erran-nahi bereziarekin. 12 Bazen han gurekin hebrear gazte bat, guardiaburuaren esklaboa. Kondatu giniozkan gure ametsak, eta harek bakotxaren erran-nahia argitu zaikun. 13 Eta harek eman argibidearen arabera gertatu zitzaikun: ni neure karguan ezarri ninduzun berriz; bestea, aldiz, urkatu».
14 Faraonak Josepen bila joaiteko manatu zuen eta berehala presondegitik atera zuten. Bizarra egin, soinekoak aldatu eta faraonaganat ereman zuten. 15 Hunek erran zion:
–Amets bat egin dut, eta ez dut nehor aurkitu erran-nahiaren argitzeko on denik. Ametsa entzun orduko, ba omen dakizu haren argitzen.
16 Josepek ihardetsi zion:
–Nik ez, faraon jauna; Jainkoak berak ihardetsiko dauzu zure onerako.
17 Faraonak kondatu zion: «Nere ametsean, Nilo bazterrean nindagola, 18 zazpi behi gizen eta itxura ederrekoak ibaitik atera eta alhan hasi ziren. 19 Ondotik, beste zazpi behi itxura itsusikoak eta meheak atera ziren. Heiek bezain itsusirik ez dut sekula ikusi Egiptoan. 20 Behi mehe eta itsusiek lehenbiziko zazpi behi gizenak irentsi zituzten. 21 Eta, heien sabelean sartuak izanagatik, ez zuten iduri barnean zituztela, itxura berdin itsusia baitzuten. Orduan atzarri naiz.
22 Amets egin dut berriz: ogi-zango beretik zazpi ogi-buru bete eta eder atera ziren. 23 Gero, beste zazpi ogi-buru atera ziren: eihar, mehe eta haize beroak erreak. 24 Zazpi ogi-buru mehe hauek irentsi zituzten beste zazpi eder heiek. Amets horiek aztieri kondatu diozkatet, bainan nehork ez dauzkit argitu ahal ukan».
25 Josepek faraonari erran zion: «Bat bera dira, faraon jauna, zure ametsak: Jainkoak zer eginen duen jakinarazten dauzu. 26 Zazpi behi ederrak zazpi urte dira, zazpi ogi-buru ederrak bezala, bat bera baita bi ametsen erran-nahia. 27 Hauen ondotik etorri zazpi behi mehe eta itsusiak ere zazpi urte dira, eta zazpi ogi-buru mehe eta haize beroak erreak beste zazpi urte: zazpi gosete-urte. 28 Erraiten dauzutan hunekin, faraon jauna, Jainkoak zer eginen duen jakinarazi dauzu. 29 Zazpi urtez asete handia izanen da Egipto lurralde osoan. 30 Ondotik, beste zazpi urte etorriko dira: aitzineko asetea ahantziko da lurralde guzian, goseteak ahituko baitu lurraldea. 31 Ez da gehiago asetea zer den ere jakinen ondotik etorriko den goseteagatik, hain da larria izanen. 32 Eta amets bera behin eta bietan egiteak adiarazten du Jaunak erabakia duela eta betetzeko prest dela. 33 Orai, beraz, faraon jauna, hauta zazu gizon argi eta zuhur bat, eta Egipto guziaren buru emazu. 34 Ezarzkizu kargudunak, zazpi urteko asetean lurreko emaitzetarik bosteko baten zerga bil dezaten. 35 Etortzeko diren urte on horietan, janaria bil dezatela ugari zure manupean, eta hirietan begira. 36 Hola, janari hori erresalbuan egonen da Egipto lurraldean izanen diren zazpi urte goseteetako, eta goseteak ez du lurralde hau hondatuko».
Josep Egiptoko erregeorde
37 Ongi iduritu zitzaion proposamena faraonari, bai eta haren funtzionarioeri. 38 Beraz, faraonak erran zioten: «Aurki ote daiteke Jainkoaren izpiritua hunek bezala ukanen duen gizonik?»
39 Eta Josepi erran zion: «Ez daiteke nehor zu baino gizon argi eta zuhurragorik izan, Jainkoak gauza guzietan aditua izaitea eman dauzunaz geroz. 40 Zu izanen zira nere jauregiko buru, eta zuk errana eginen du herri osoak. Ni bakarrik ukanen nauzu gainetik, errege bainaiz. 41 Hara, Egipto osoaren buru ezartzen zaitut».
42 Eta faraonak bere eritik eraztuna
41,42 eraztuna: Eraztuna errege-zigilua da, faraonak Josepi emaiten dion boterearen ezaugarri. Jantziak eta lepoko katea ere karguaren ohorezko seinale dira.
atera eta Josepenean ezarri zuen; liho finezko soinekoak jantziarazi ziozkan eta urrezko lepoko katea ezarri. 43 Gero, bere bigarren karrusarat iganarazi zuen, haren aitzinean oihu egiten zela: «Kasu!
41,43 Kasu: Jatorrizkoak Abrek dakar, erran-nahi ezezaguneko hitza; zenbaitek Belauniko itzultzen dute.
».
Hola ezarri zuen faraonak Josep Egipto osoaren buru.
44 Faraonak erran zion ere: «Ni naiz faraona! Bainan zure baimenik gabe nehork ez du eri kikila ere altxatzen
41,44 eri kikila ere altxatu: H.h., ez eskurik, ez oinik altxatu.
ahalko Egipto lurralde guzian».
45 Faraonak Tzafnat-Panea izena ezarri zion Josepi, eta Asenat, On hiriko apez Poti-Feraren
41,45 Asenat: Neit jainkosarena erran nahi du. // On: Heliopolis hiriaren izen egiptoarra; hiria eguzkiari emaiten zitzaion kultuagatik zen ospetsua. Hango apez-taldeak esku handia zuen Egiptoko politikan. // Poti-Fera: 39,1eko Potifar bera da, idazkera desberdinez; Re-k emana erran nahi du.
alaba, eman zion emaztetzat. Beraz, Egipto lurraldea bere gain hartu zuen Josepek. 46 Hogeita hamar urte zituen faraonaren, Egiptoko erregearen aitzinerat ereman zutenean.
Faraonaganik atera eta berehala, Egipto lurralde guziaren itzulia egin zuen. 47 Asetezko zazpi urte heietan uzta ugari eman zuen lurrak. 48 Eta asetezko zazpi urte heietan janaria bildu zuen Josepek, eta hirietan begiratu, hiri bakotxean inguruko alorretan bildua. 49 Metaka bildu zuen ogi-bihia, itsas hondarra bezala, gaindika, neurtzea uzterainokoan, neurriz kanpo baitzen.
Josepen semeak
50 Gosete-urteak etorri aitzin, bi seme sortu ziozkan Josepi Asenatek, On hiriko apez Poti-Feraren alabak. 51 Lehen-semeari Manases
41,51 Manases: Hitz-jokoa egiten du hebrearrak Manases izenaren eta ahantzarazi (ordaindu/saritu ere erran nahi du) itzuli dugun hitzaren artean.
eman zion izena, eta erran: «Jainkoak ahantziarazi dauzkit neure atsegabe eta ahaide guziak». 52 Bigarrenari Efraim
41,52 Efraim: Fruitu eman hitzarekin lotzen den izena.
eman zion izena, eta erran: «Jainkoak fruitua emanarazi daut neure atsegabeen lurralde huntan».
Jakobek bere semeak Egiptorat igorri
53 Bururatu ziren Egipton asetezko zazpi urteak, 54 eta gosetezko zazpi urteak hasi ziren, Josepek erran bezala. Gosetea nagusitu zen lurralde guzietan; Egipto osoan, ordea, ogia bazen.
55 Gero, Egipto lurralde guzirat ere hedatu zen gosetea, eta herria faraonari joan zitzaion oihuka ogi eske. Faraonak erran zioten: «Zoazte Josepenganat eta egizue harek errana».
56 Gosetea lurralde osorat zabaltzearekin, Josepek bihitegi guziak ideki eta bihia egiptoarreri saldu zioten. Gosetea gero eta latzagoa zen Egipto aldean.
57 Beste lurraldeetarik ere jende asko heldu zen Egiptorat Josepi bihi erostera, latza baitzen gosetea alde guzietan.
42
1 Jakobek jakin zuen bihia bazela Egipton, eta bere semeeri erran zioten: «Zertan zaudezte elkarri so? 2 Egipton bihia badela jakin dut. Jauts bihi erostera, bizi ahal gaitezen eta ez goseak hil».
3 Josepen hamar haurrideak Egiptorat jautsi ziren bihi erostera. 4 Jakobek ez zuen Benjamin, Josepen anaia, beste haurrideekin igorri nahi ukan, zorigaitz bat gertatuko ote zitzaion beldurrez.
5 Besteak bezala, beraz, Israelen semeak ere Egiptorat joan ziren bihi erostera, Kanaan lurraldean gosete handia baitzen.
Haurrideek Josep ez ezagutu
6 Josep zen lurralde hartako nagusia; harek saltzen zion bihia jende guziari. Heldu ziren, beraz, Josepen haurrideak eta ahuspekatu zitzaizkion. 7 Ikusi orduko Josepek bere haurrideak ezagutu zituen. Bainan ez zioten bere burua ezagutzera eman; gainera, gogorki mintzatu zitzaioten:
–Nundik zatozte?
Heiek ihardetsi:
–Kanaan lurraldetik, bihi erostera.
8 Ezagutu zituen, bai, Josepek bere haurrideak, bainan heiek ez zuten ezagutu. 9 Josep heietaz egin zituen ametsez
42,9 heietaz egin ametsak: 37,5-11n kondatuak dira.
oroitu zen, eta hunela hitz egin zioten:
–Barrandariak zirezte, lurralde huntako ahulguneen miatzera etorriak.
10 Heiek ihardetsi:
–Ez, jauna; zure zerbitzariak janari erostera etorriak gira. 11 Aita beraren semeak gaituzu; gizon zintzoak gira eta ez barrandariak.
12 Josepek erran zioten:
–Lurralde huntako ahulguneen miatzera etorriak zirezte.
13 Heiek, ordea:
–Zure zerbitzariak hamabi ginen, aita beraren semeak, Kanaan lurraldekoak; gazteena aitarekin da orai eta bestea ez da gure artean.
14 Josepek, berriz:
–Hori da bai nik errana, barrandariak zireztela! 15 Eta besterik frogatu nahi baduzue, ekarrazue hunat zihauren anaia gazteena. Artean, faraonaren biziaz!, ez zirezte hemendik aterako. 16 Igor zuetarik bat anaiaren bila; besteak preso egonen zirezte; hola frogatuko duzue egia diozuela. Bestela, faraonaren biziaz!, barrandariak zirezte.
17 Eta preso sartu zituen hiru egun.
Josepek beste frogapen bat ezarri anaieri
18 Hirugarren egunean Josepek erran zioten: «Egizue nik errana eta bizirik aterako zirezte, nik ere Jainkoaren errespetua baitut. 19 Egia baldin badiozue, geldi bedi zuetarik bat preso, guziak egon zirezten presondegi hortan. Besteak joan zaitezkete bihiaren eremaitera etxekoen gosearen asetzeko. 20 Gero, ekar neri zihauren anaia gazteena. Orduan frogatuko duzue egia diozuela eta ez zirezte hilen».
Onartu zuten proposamena. 21 Elkarri erranka hasi ziren: «Ai! Gure anaiari eginaren ordaintzen ari gira. Hersturan zela ikusi eta otoizka ari zitzaikunean, ez ginion kasurik egin. Hara nundik datorkigun oraiko larrialdi hau!»
22 Rubenek erran zioten: «Erran nauzuen mutikoari kalterik ez egiteko, bainan ez zinautaten kasurik egin. Orai, haren heriotzearen kondua eskatzen zaiku».
23 Ez zakiten Josepek konprenitzen zuela, itzultzaile baten bitartez mintzatzen baitzitzaioten.
24 Josepek, heienganik urrundu eta nigar egin zuen. Gero, berriz etorri eta heiekin mintzatu zen. Simeon harturik, heien aitzinean estekarazi zuen. 25 Gero, heien zakuak bihiz betearazi, bakotxari bere dirua itzuli eta bideko jan-edanak emaiteko manatu zuen. Eta hala egin zieten.
26 Astoak bihiz kargatu eta joan ziren.
27 Gauaren iragaiteko gelditu zirenean, batek, astoari zaldaria emaiteko zakua ideki zuelarik, dirua zakuaren ahoan aurkitu zuen. 28 Anaieri erran zioten:
–Dirua itzuli dautate. Beha nere ogi-zakua.
Harriturik , zur eta lur zaudela, bat besteari hasi ziren:
–Zergatik egin dauku hau Jainkoak?
Anaiak etxerat itzuli
29 Kanaan lurralderat heltzean, beren aita Jakobi kondatu zioten gertatu guzia: 30 «Lurralde hartako jaun den gizonak gogorki hitz egin dauku, eta barrandaritzat hartu gaitu. 31 Guk, gizon zintzoak girela eta ez barrandariak erran diogu. 32 Hamabi anaia ginela, aita beraren seme; anaia bat itzalia zela eta gazteena aitarekin Kanaanen. 33 Orduan, lurralde hartako jaun den gizonak erran dauku: Huntarik jakinen dut gizon zintzoak zireztenez: zuetarik bat nerekin geldituko da; besteek har zazue etxekoen gosearen asetzekoa eta zoazte. 34 Ekar ezadazue gero zihauren anaia gazteena, jakin dezatan barrandariak zirezten ala gizon zintzoak. Gero itzuliko dauzuet anaia, eta lurralde huntan ibiltzen ahalko zirezte».
35 Zakuak hustean, nork bere diru-moltsa zakuan zuen. Moltsak ikustearekin, beldurtu ziren aita-semeak. 36 Orduan, Jakobek erran zioten:
–Semerik gabe utzi behar nauzue: Josep falta dut, Simeon ere bai eta, orai, Benjamin kendu nahi dautazue. Denak ene bizkar!
37 Rubenek aitari erran zion:
–Utzazu Benjamin nere kondu, eta itzuliko dauzut. Itzultzen ez badauzut, nere bi semeak hiltzen ahalko dituzu!
38 Jakobek, orduan:
–Nere semea ez da zuekin jautsiko, hila baitu bere anaia, eta bera bakarrik gelditzen zait Rakelenganik. Bidean zorigaitz bat gertatzen bazaio, naizen zaharra Hilen Egoitzarat jautsaraziko nauzue atsegabez.
Jakobek Benjamin joaitera utzi
43
1 Gosetea larria zen Kanaan lurraldean. 2 Egiptotik ekarri bihia ahitu zenean, Jakobek bere semeeri erran zioten:
–Zoazte berriz jateko erostera.
3 Judak ihardetsi zion:
–Gizon harek argi eta garbi erran dauku bere aitzinerat ez agertzeko, anaia gurekin ereman gabe. 4 Beraz, anaia igorri nahi baduzu, jautsiko gira jateko erostera. 5 Bainan nahi ez baduzu, ez gira jautsiko, gizon harek erran baitauku haren aitzinerat ez agertzeko, anaia gurekin ereman gabe.
6 Israelek erran zuen:
–Eta zergatik erran behar zinioten gizon hari beste anaia bat bazinutela? Kalte egin dautazue.
7 Heiek ihardetsi:
–Gizon hura galde eta galde ari izan zaiku gutaz eta gure etxekoez: «Aita bizi duzue oraino? Beste anaiarik baduzue?» Eta galdereri errepostu emaitea baizik ez dugu egin. Jakin ote ginezakeen anaia eremaiteko erranen zaikunik?
8 Judak bere aita Israeli erran zion:
–Igorrazu mutikoa nerekin. Abia gaitezen. Bestenez denak hilen gira: zu, gu eta gure haurrak. 9 Neure gain hartzen dut; neri eskatuko dautazu kondu. Itzultzen ez badauzut eta aitzinerat ez ekartzen, hobendun izanen nauzu betiko! 10 Hainbeste luzatu ez baginu, bietan egina ukanen ginuen joan-jina.
11 Aita Israelek erran zioten:
–Hola denaz geroz, har zakuetan gure lurreko mozkin hoberenak eta eskain oparitan gizon hari: gantzugailu, ezti, usaingarri, mirra, intzaur eta almendrak, denetarik puxka bat. 12 Har doble diru ere eta itzul zuen ogi-zakuen ahoan ezarria, beharbada ustegabetarik egina izan da. 13 Eremazue anaia eta itzul gizon harenganat. 14 Jainko ahaltsua lagun, urrikalmendu aurki dezazuela gizon haren aitzinean; Benjaminekin eta beste anaiarekin itzul etxerat. Eta nik, semerik gabe gelditu behar badut, hala geldi nadila.
Josepek bere haurrideak onartu
15 Oparia, doble diru eta Benjamin berekin harturik, Egiptorat jautsi ziren Jakoben semeak eta Josepen aitzinerat agertu.
16 Ikusi zuen Josepek Benjamin ere heiekin zela, eta etxe-gizonari erran zion: «Eremazkizu gizon hauek etxerat; hil zazu abere bat eta presta, nerekin bazkalduko baitira gaur».
17 Gizonak egin zuen Josepek manatua, eta etxerat ereman zituen. 18 Beldurtu ziren Josepen haurrideak haren etxerat ereman zituztenean. Pentsatu zuten: «ogi-zakuetan lehen aldi hartan itzuli diruarengatik eremaiten gaituzte. Orai, gainerat jauzi eginen daukute, esklabotzat hartzeko, gure asto eta oro».
19 Beraz, etxean sartzean, Josepen etxe-gizonari hurbildu eta erran zioten: 20 «Entzun, jauna. Aitzineko aldian jautsi ginen hunat jateko erostera. 21 Gaua pasatzeko geldialdia egitean, ogi-zakuak ideki ginituen eta nork bere dirua aurkitu zuen zakuaren ahoan. Hemen itzultzen dauzugu orai, 22 eta beste hainbeste dakargu janariaren erosteko. Ez dakigu nork ezarri zuen dirua ogi-zakuetan».
23 Etxe-gizonak erran zioten: «Zaudezte lasai! Ez beldur izan! Zuen Jainkoak, zuen aitaren Jainkoak ezarri du altxor hori ogi-zakuetan, nik ukan baitut zuen dirua».
Simeon libratu eta 24 denak Josepen etxean sarrarazi zituen. Gero, ura ekarri zieten oinen garbitzeko eta belarra astoeri jatera emaiteko.
Josep bere haurrideekin bazkaltzen
25 Apairua han eginen zutela jakitearekin, haurrideek opariak prestatu zituzten, Josep eguerdiko etor beha zaudela.
26 Josep etxean sartu zelarik, opariak eskaini ziozkaten eta lurreraino ahuspekatu zitzaizkion. 27 Josepek galdegin zioten:
–Eta ongi da aipatu zinautaten aita zaharra? Bizi da oraino?
28 –Zure zerbitzari den gure aita bizi da, bai, oraino, eta ontsa da –ihardetsi zioten, berriz ukurtuz eta ahuspekatuz.
29 Gero, Josepek, ama berarenganikako haurride zuen Benjamin ikusirik, erran zuen:
–Hori da zuek aipatu zinautaten anaia gazteena? Jainkoak fagora haitzala, seme!
30 Anaiak bihotza hunkiturik, nigargura eman zion eta, presaka bere gelarat joanik, nigar egin zuen. 31 Gero, aurpegia garbitu, gelatik atera eta, bere buruaren jabe, jatera emaiteko manatu zuen.
32 Berex eman zioten jatera Josepi, berex haren anaieri eta berex Josepen gomitatu egiptoarreri. Ezen egiptoarreri ez zaiote zilegi hebrearrekin jatea; okaztagarri
43,32 okaztagarri: Ik. 39,6 oh.
litaike heientzat. 33 Anaiak Josepen aitzinean jarri ziren, zaharrenetik gazteenerat, eta harriturik zauden elkarri beha. 34 Bere aitzinean zituen janarietarik zerbitzarazi zioten Josepek; Benjamini eman zion zatia besteena baino bost aldiz handiagoa zen. Alai-alai jartzeraino edan zuten elkarrekin.
Koparen frogaldia
44
1 Josepek manu hau eman zion etxe-gizonari: «Betezkizu leporaino jatekoz gizon hauen ogi-zakuak, ezar bakotxari bere dirua zakuaren ahoan, 2 eta diruarekin batean nere kopa, zilarrezkoa, gazteenaren zaku-ahoan».
Harek Josepek errana egin zuen.
3 Biharamun goizean igorri zituzten Josepen haurrideak beren astoekin.
4 Oraino hiritik urrunduak ez zirela, Josepek etxe-gizonari erran zion: «Zoazi gizon heien gibeletik eta, atzemanen dituzularik, errozute: Zergatik ordaindu duzue gaizkia ongian truk? 5 Zergatik ebatsi diozue nere nagusiari, edateko eta etorkizunaren berri jakiteko
44,5 etorkizunaren berri jakiteko: Ura zuen ontzi baterat olio-xorta bat botatzen zuten, eta olioak hartzen zituen formen arabera jakinarazten zuten etorkizuna.
erabiltzen duen kopa? Gaizki egin duzue!»
6 Atzeman zituen etxe-gizonak, eta manatu bezala mintzatu zitzaioten. 7 Heiek ihardetsi:
–Ez zaitela hola mintza, jauna! Zure zerbitzariek ez dezakete holakorik egin! 8 Azken aldian gure ogi-zakuen ahoan aurkitu dirua ere Kanaanetik ekarri dauzugu. Nola ebatsiko ginuen, bada, zilar edo urrerik zure nagusiaren etxean? 9 Gutarik bati kopa aurkitzen bazaio, hila izan bedi; eta guhaur, jauna, zure esklabo izanen gira.
10 Etxe-gizonak, orduan:
–Ontsa da! Bainan kopa aurkitzen zaion hura bakarrik izanen da nere esklabo; besteak hobengabe izanen zirezte.
11 Berehala, nork bere zakua lurrerat jautsi eta ideki zuen. 12 Gizonak anaia guzien zakuak ikertu zituen. Benjaminen zakuan aurkitu zen kopa.
13 Orduan, anaiek beren jantziak urratu zituzten
44,13 jantziak urratu: Atsegabea edo dolua adiarazteko keinua (ik. 37,34 eta oh.).
eta, nork bere astoa kargaturik, hirirat itzuli ziren. 14 Juda eta beste anaiak Josepen etxean sartu –han baitzagon oraino– eta lurreraino ahuspekatu zitzaizkion.
15 Josepek erran zioten:
–Bainan, zer egin duzue? Ez ote zinakiten ni bezalako batek dena igar dezakeela?
16 Judak ihardetsi zion:
–Zer erran guk, jauna? Nola mintza? Nola xuritu guhauren burua? Jainkoak berak aurkitu du gure hobena. Zure esklabo gaituzu, jauna, gu denak eta bai kopa aurkitu zaiona.
17 Josepek ihardetsi zuen:
–Ez dut nehola ere holakorik eginen! Kopa aurkitu zaion hura bakarrik izanen da nere esklabo; besteak zoazte bakean zihauren aitarenganat.
Juda Benjaminen alde atera
18 Judak, Josepenganat hurbildurik, erran zion:
–Otoi, jauna, utzazu zeure zerbitzari hau bi hitzen erraitera; faraonaren pareko zira eta ez zakizkit haserre! 19 Lehen aldian zuk, jauna, aitarik edo beste anaiarik ba ote ginuen galdegin zinaukun. 20 Baietz ihardetsi ginauzun: baginuela oraino aita zaharra, eta zaharrean sortu zitzaion seme bat ere. Gure aitak biziki maite zuela, hura zelakotz bere emazte maitearenganik gelditzen zitzaion bakarra, bestea hila baitzuen. 21 Anaia hura hunat ekartzeko erran zinaukun zeure zerbitzari haueri, ikusi nahi zinuela eta. 22 Guk, aldiz, adiarazi ginauzun, jauna, mutikoak ezin zuela aita utzi, aita hil ez zadin. 23 Zuk, halere, gure anaia gurekin ez baginuen, ez agertzeko berriz zure aitzinerat erran zinaukun. 24 Gure aitarenganat itzulirik, zuk errana adiarazi ginion. 25 Aitak jateko erosterat berriz joaiteko manatu zaikun, 26 eta guk ihardetsi ginion ez gintezkeela etor anaia gazteena guhaurekin ez baginuen, hura gabe ezin ginela zure aitzinerat ager. 27 Orduan, zure zerbitzari den gure aita hunela mintzatu zitzaikun: «Badakizue neure emazte Rakelek bi seme sortu zauzkitala. 28 Bat niganik joan zen eta ez dut berriz ikusi: basihizi batek irentsi duelakoan nago. 29 Beste hau ereman eta zorigaitz bat gertatzen bazaio, naizen zahar hau, atsegabez hilen naiz». 30 Orai, bada, ez naiteke joan zure zerbitzari den gure aitarenganat hain berea duen mutikoa gabe. 31 Ez dela gurekin ohartu orduko, hilen da; geure aita zaharra atsegabez hilobiratuko ginuke. 32 Gainera, nik, zure zerbitzari hunek, neure gain hartua dut mutikoa; hitza emana diot aitari; horren alderat hobendun izanen nintaike betiko, itzul ez banezo. 33 Horrengatik, har nezazu esklabotzat mutikoaren ordez, eta doala hau anaiekin. 34 Ez naiteke aitarenganat itzul neure anaia Benjamin gabe. Ez nuke ikusi nahi gure aitak hartuko lukeen atsegabea.
Josepek bere burua ezagutzera eman anaieri
45
1 Josepek, ez baitzezakeen bere burua gehiago atxik, inguruan zituen egiptoarreri manatu zioten: «Atera zaitezte denak hemendik!»
Ez zen, beraz, Josepekin nehor gelditu, anaieri bere burua ezagutzera eman ziotenean. 2 Orduan, nigar egin zuen goraki. Egiptoarrek entzun zuten, eta faraonaren jauregian ere hunen berri ukan zuten. 3 Josepek bere haurrideeri erran zioten: «Josep naiz! Aita bizi dea oraino?»
Anaiak, harriturik, ezin ihardetsiz egon ziren.
4 Orduan, Josepek: «Hurbil zaitezte nereganat!»
Hurbildu zitzaizkionean, erran zioten: «Bai, Josep naiz, zuen anaia, Egiptorat saldu zinutena. 5 Bainan ez ukan orai atsegaberik, ez damurik, hunat saldu ninduzuelakotz. Jainkoak zuen aitzinean igorri nau, bizia ukan dezazuen. 6 Horra bi urte dirauela goseteak lurralde osoan eta beste bost urtez ez da hazirik ereinen, ez uztarik bilduko. 7 Jainkoak zuen aitzinean igorri nau, behar duzuen janariarem begiratzeko eta harrigarriki zuen salbatzeko. 8 Ez nauzue zuek igorri, baizik Jainkoak. Harek ezarri nau faraonaren ordezko
45,8 faraonaren ordezko: H.h., faraonaren aita. Titulu egiptoarra, faraonaren aitaginarrebari eta printzearen hezitzaileari emaiten zitzaiotena.
, bere etxeko nagusi eta Egipto osoko buruzagi.
9 Itzul zaitezte laster aitarenganat eta errozue: Hau dio zure seme Josepek: Jainkoak Egipto osoko buruzagi ezarri nau. Zato nereganat! Ez luza! 10 Goxen
45,10 Goxen: Niloko deltaren eguzkialdea, tradizionearen arabera; bainan Egiptoaren historialariek ez dute Goxen izeneko eskualderik ezagutzen; bestalde, 47. kap.an nabari denaz, bi tradizione ezberdin baditugu Jakoben familia kokatu zen eskualdeari buruz, ongi bateratu gabeak; batentzat, Goxen da eskualde hori (ik. 47,1); bestearentzat Egiptoko eskualderik hoberena (ik. 47,11).
lurraldean biziko zirezte, nereganik hurbil, zu, zure seme-alabak eta bilobak, zure artalde eta behi-taldeak eta dituzun guziak. 11 Han hornituko zaituztet janariz zu, zure etxekoak eta zure abere-taldeak. Ez zaizu deusik faltako, nahiz eta beste bost urte gosete izanen diren».
12 Hau ere erran zioten Josepek: «Bai zuek, bai Benjaminek, zihauren begiz ikus dezakezue ni naizela mintzo nitzaizuena. 13 Egipton dutan boterearen eta ikusi duzuen guziaren berri emozue aitari. Zoazte laster eta ekar lehenbailehen hunat aita».
14 Josep Benjamini lepotik lotu, eta nigarrez ari izan ziren biak besarkaturik. 15 Eta beste anaiak ere besarkatu zituen, nigarrez.
Orduan, anaiak hitz egiten hasi zitzaizkion.
Faraonak Jakob gomitatu Egiptorat
16 Berria hedatu zuten faraonaren jauregian: «Josepen anaiak etorri dira».
Atsegin izan zitzaioten faraonari eta haren funtzionarioeri.
17 Faraonak Josepi erran zion: «Anaieri errozute astoak prestatu eta Kanaanerat itzultzeko, 18 aita eta etxekoak hartu eta nere ondorat etor daitezen. Egiptoko eskualderik aberatsena emanen diotet, eta lurraldeko emaitzarik hoberenak ukanen dituzte janari. 19 Mana ere hartzeko zenbait karrusa Egipton beren emazte eta seme-alabentzat, eta aitarekin batean etortzeko. 20 Ez dezatela dolurik ukan han uzten dutenaz, Egiptoko eskualderik emankorrena ukanen baitute».
21 Hala egin zuten Israelen semeek. Faraonak manatu bezala, karrusak eman ziozkaten Josepek bere anaieri, bai eta bideko jan-edanak. 22 Bakotxari aldatzeko jantziak eman ziozkan. Benjamini, gainera, bost jantzi eta zilarrezko hirurehun pieza. 23 Aitari hamar asto igorri ziozkan, Egiptoko emaitzarik hoberenez kargaturik, eta hamar asto-eme bihiz, ogiz eta jakiz kargaturik. 24 Anaieri, bidean beren artean ez samurtzeko
45,24 ez samurtzeko: Hebrearrak ez ikara/ez asalda dio. Sentsu zehatzik ezin jakin.
galdeginik, agur egin zioten.
25 Atera ziren Egiptotik eta, Kanaanerat, beren aita Jakobenganat, heldu zirenean, 26 berria eman zioten: « Josep oraino bizi da eta hura da buru Egipto lurralde osoan».
Jakob hotzik egon zen, ez baitzuen sinesten. 27 Bainan Josepek erran guzia kondatu ziotenean eta haren eremaiteko igorri ziozkan karrusak ikusi, piztu zitzaion bihotza 28 eta erran zuen: «Bizi da nere seme Josep! Ez dut beste deusik galdegiten! Banoa haren ikustera, hil baino lehen!»
Jakob Egiptorat
46
1 Zituen guziekin abiatu zen Jakob. Beer-Xebarat
46,1 Beer-Xeba: Ik. 21,14 oh.
heldurik, sakrifizio bat egin zion bere aita Isaaken Jainkoari. 2 Gauazko ikuspenez, Jainkoak dei egin zion Jakobi:
–Jakob! Jakob!
Jakobek ihardetsi:
–Hemen naiz.
3 Jaunak erran zion:
–Jainkoa naiz, zure aitaren Jainkoa. Ez beldur izan Egiptorat joaiteko, han nazione handi eginen baitzaitut. 4 Egiptoko bidean zurekin izanen naiz eta nihaurek itzularaziko zaitut
46,4 itzularaziko zaitut: Jakoben ehorzteaz ari da; bainan, bide berez, herriaren Egiptotik ateratzea ere aipatua da (ik. Jal 3,8).
berriz. Eta hiltzean, Josepek hetsiko dauzkizu begiak.
5 Beer-Xebatik abiatzean, Jakoben semeek faraonak igorri karrusetarat iganarazi zituzten aita, haurrak eta emazteak. 6 Beren saldoak eta Kanaan lurraldean irabazi ontasunak oro ereman zituzten. 7 Bere seme-alabak eta bilobak, bere ondare guzia, ereman zituen Jakobek Egiptorat.
Jakoben familia
8 Huna Egiptorat etorri ziren Jakoben ondokoak: Ruben, Jakoben lehen-semea, 9 eta haren semeak: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.
10 Simeon eta haren semeak: Jemuel, Jamin, Ohad, Jakin, Tzohar eta Xaul, emazte kanaandarraren semea.
11 Levi eta haren semeak: Gerxon, Kehat eta Merari.
12 Juda eta haren semeak: Er, Onan, Xela, Peretz eta Zerah. Bainan Er eta Onan
46,12 Er eta Onan: Hauen heriotzea 38,7-10ean kondatzen da.
Kanaan lurraldean hil ziren. Peretzen semeak Hetzron eta Hamul izan ziren.
13 Isakar eta haren semeak: Tola, Puba, Job eta Ximron.
14 Zabulon eta haren semeak: Sered, Elon eta Jahleel.
15 Horiek dira Leak Jakobi Mesopotamian sortu ziozkan semeak, Dina bere alabaz bestalde; orotara hogeita hamahiru, seme-alaba eta biloben artean.
16 Gad eta haren semeak: Tzifion, Hagi, Xuni, Etzbon, Eri, Arodi eta Areli.
17 Axer eta haren semeak: Jimna, Jixba, Jixbi, Beria eta heien arreba Serah. Beriaren semeak Heber eta Malkiel.
18 Horiek dira, Labanek bere alaba Leari eman zion Zilpa neskatoak Jakobi sortu ziozkan semeak; orotara hamasei, seme eta biloben artean.
19 Jakoben emazte Rakelen semeak: Josep eta Benjamin.
20 Josepi, Egipto lurraldean, On hiriko apez Poti-Feraren alaba Asenatek bi seme sortu ziozkan: Manases eta Efraim.
21 Benjaminen semeak Bela, Beker, Axbel, Gera, Naaman, Ehi, Rox, Mupim, Hupim eta Ard izan ziren.
22 Horiek dira Rakelek Jakobi sortu ziozkan semeak; orotara hamalau, seme eta biloben artean.
23 Dan eta haren semea: Huxim.
24 Neftali eta haren semeak: Jahtzeel, Guni, Jetzer eta Xilem.
25 Horiek dira, Labanek Rakel bere alabari eman zion Bilha neskatoak Jakobi sortu ziozkan semeak; orotara zazpi, seme eta biloben artean.
26 Beraz, Jakobekin Egiptorat joan guziak, haren jatorrikoak, errenak kondutan hartu gabe, hirurogeita sei izan ziren. 27 Josepen bi semeak Egipton sortu baitziren, Egiptorat joan Jakoben ondokoak hirurogeita hamar
46,27 hirurogeita hamar: 46,26an hirurogeita sei lagun dira Egiptorat jautsiak. Menturaz, kopuru hortarik kanpo dira Er eta Onan, hilak zirelakotz (ik. 46,12), eta Egipton sortuak ziren Josepen bi semeak. Hirurogeita hamar dira Jal 1,5ean eta Dt 10,22an ere. Eg 7,14aren arabera, berriz, hirurogeita hamabost dira, grekozko itzulpenetik ari baita, eta itzulpen horrek Manases eta Efraimen bost ondoko sartzen baititu zerrendan.
izan ziren orotara.
Jakoben familia Egipton
28 Jakobek Juda bere semea igorri zuen aitzinean Josepenganat, Goxen eskualdean lekuaren prestatzera. Harat heldu zirenean, 29 Josep, bere karrusa prestarazi eta aita Jakobi biderat joan zitzaion. Haren aitzinean aurkitzean, lepotik lotu eta besarkaturik, nigar egin zuen.
30 Jakobek Josepi erran zion: «Orai bai hil naitekeela zure aurpegia ikusi ondoan, oraino bizirik baitzira».
31 Josepek bere haurride eta etxekoeri erran zioten: «Faraonari berri emaitera noakio. Hau erranen diot: Kanaanen bizi ziren nere haurride eta ahaideak etorri zaizkit. 32 Gizon horiek, artzain eta abere-zainak baitira, beren ardi, behi eta daukaten guzia ekarri dute. 33 Beraz, faraonak deitu eta zer lanbide duzuen galdatuko dauzuenean, 34 ihardets hunela: Abere-zainak gira gaztedanik, bai gu eta bai gure arbasoak.
Hola, Goxen eskualdean bizitzen ahalko zirezte, zeren artzain guziak okaztagarriak
46,34 Okaztagarriak erlisione-arrazoinengatik.
baitzaizkiote egiptoarreri».
Faraonak Jakobi ongi etorri egin
47
1 Josepek, faraonari berri emaitera joan eta erran zion: «Nere aita eta haurrideak etorri dira Kanaanetik ardi eta behiekin eta daukaten guziarekin. Orai Goxen eskualdean aurkitzen dira».
2 Anaietarik bost berekin hartu eta faraonari aurkeztu ziozkan. 3 Harek erran zioten:
–Zer lanbide duzue?
Heiek ihardetsi:
–Gu eta gure arbasoak artzain izan gira betidanik.
4 Eta jarraitu zuten:
–Larria da gosetea Kanaan aldean, eta bazkarik ez da gure artaldeentzat. Horrengatik etorri gira lurralde huntarat, atzerritar gisa bizitzera. Utz gaitzazu, beraz, Goxen eskualdean bizitzera.
5 Faraonak Josepi erran zion:
–Aita eta haurrideak etorri zaizkizu. 6 Hor duzu Egipto osoa; ezarzkizu eskualderik hoberenean; Goxenen bizi daitezke. Eta zure anaia horien artean gizon treberik baldin bada, ezarrazu nere saldoen buru.
7 Gero, Josepek bere aita ereman zuen faraonari aurkeztera. Jakobek faraona benedikatu zuen. 8 Faraonak galdegin zion:
–Zenbat urte dituzu?
9 Jakobek ihardetsi:
–Ehun eta hogeita hamar urtez ibili naiz harat-hunat. Urte latzak ukan ditut, bainan nolanahi ere nere arbasoenak baino laburragoak.
10 Jakobek faraona benedikatu eta joan zen.
11 Josepek, faraonak manatu bezala, aita eta haurrideak Egiptoko eskualderik hoberenean ezarri zituen, Ramses
47,11 Ramses: Ik. Jal 1,11 eta oh.
faraonaren eskualdean, emaiten zioten lurraren jabe eginez. 12 Gainera, aita, anaiak eta familia guzia janariz hornitu zituen.
Josepen laborantza-politika
13 Jatekorik ez zen lurralde osoan gosete larriarengatik. Goseak ahitu zituen Egipto eta Kanaan lurraldeak. 14 Josepek Egipto eta Kanaango diru guzia bildu zuen bihian truk, eta faraonaren jauregiko altxortegian sartu. 15 Diru guzia xahutu zutenean, egiptoarrak Josepi erraitera joan zitzaizkion:
–Emaguzu jatekoa. Dirurik ez dugulakotz, hiltzera utzi behar ote gaituzu?
16 Josepek ihardetsi:
–Diru gehiago ez baduzue, emazkidazue zihauren abereak jatekoan truk.
17 Ekarri ziozkaten, bada, Josepi beren abereak: ardi, behi eta astoak; hauetan truk janariz hornitu zituen urte osoan.
18 Urte hura joanik, ordea, berriz jin zitzaizkion erraitera: «Ez dauzugu ukatuko, jauna, xahutu dugula dirua eta zureak direla gure saldoak; ez zaizkigu, jauna, gure besoak eta lurra baizik gelditzen. 19 Zergatik utzi behar gaituzu hiltzera guhaur eta gure lurrak? Eros gaitzazu gure lurrekin, janarian truk, eta faraonaren esklabo izanen gira, gure lurrekin batean. Emaguzu hazia, bizirik iraun dezagun eta gure lurrak basamortu bilaka ez daitezen».
20 Hola erosi zituen Josepek Egiptoko lur guziak faraonarentzat. Egiptoarrek nork bere lurra saldu zuten, gainean zuten gosete latzarengatik; hala, lurralde osoaren jabe egin zen faraona. 21 Jendea hiri handietarat aldarazi zuen lurraldearen bazter batetik bestera. 22 Apezen lurrak bakarrik utzi zituen erosi gabe, heien alde lege bat baitzuen faraonak emana; hunek emaiten zioten jateko behar zutena. Horrengatik, beren lurren saltze beharrik ez zuten ukan.
23 Josepek erran zion herriari:
–Hara, gaur erosi zaituztet zuek eta zuen lurrak faraonarentzat. Hemen duzue hazia; erein zihauren lurretan. 24 Uzta-aroan, bostetik bat faraonari emanen diozue eta beste lauak zihaurentzat ukanen dituzue, ereiteko eta zihaurentzat, zihauren haurren eta etxekoen hazteko.
25 Herriak ihardetsi:
–Bizia zor dauzugu! Hau fagorea egin daukuzuna! Faraonak bere esklabo ukanen gaitu!
26 Hola ezarri zuen Josepek legea, gaurdaino dirauena: Egiptoko lurretan bildu bostetarik bat faraonari. Apezen lurrak bakarrik gelditu ziren ez faraonarenak.
Jakoben azken nahia
27 Israeldarrak Egiptoko Goxen eskualdean bizi ziren. Han lurrak erosi zituzten, seme-alabak sortu eta biziki ugaldu ziren
47,27 biziki ugaldu ziren: Horra nola hasten den betetzen ondore ugariaren agintza (ik. 12,2 oh.).
. 28 Hamazazpi urte bizi izan zen Jakob Egipto lurraldean, ehun eta berrogeita zazpi urte bete arte.
29 Azken eguna hurbildu zitzaiolarik, bere seme Josep deitu eta erran zion:
–Maite banauzu, izan nerekin bihozbera eta leiala: ezarrazu eskua nere izterpean
47,29 nere izterpean: Ik. 24,2 oh.
eta hitz emadazu ez nauzula Egipton ehortziko. 30 Hil eta neure arbasoetarat bilduko naizenean, Egiptotik atera eta heien hilobian ehortziko nauzu.
Josepek ihardetsi zion:
–Zuk errana eginen dut.
31 Eta Jakobek:
–Zin egidazu!
Josepek zin egin zion. Orduan, Jakob ohe-buruan
47,31 ohe-bururat: Lehengo itzulpenek ohe ordez makila irakurri dute; hala Heb 11,21ean ere, grekozko itzulpenari jarraikiz.
ahuspekatu zen.
Jakobek Josepen semeak benedikatu
48
1 Horiek hola, Josepi erran zioten aita eri zuela. Josep bere bi semeekin, Manases eta Efraimekin, joan zitzaion. 2 Jakob, Josep zatorkiola erran ziotenean, indar bat eginik ohe gainean jarri zen.
3 Jakobek Josepi erran zion:
–Luz-en
48,3 Luz: Betel-en izen zaharra (ik. 28,19).
, Kanaan lurraldean, agertu zitzaitan Jainko ahaltsua eta benedikatu ninduen, 4 erranez: «Ondoko anitz emanen dauzut eta herri askoren sortzaile eginen zaitut. Zure ondokoeri lurralde hunen jabegoa emanen diotet betiko». 5 Orai semetzat hartzen ditut, ni Egiptorat etorri aitzin, hemen sortu zaizkizun Manases eta Efraim
48,5 Manases eta Efraim: Bi leinuren buru izanen dira, hain zuzen, Manases eta Efraim; Josepek, ordea, ez du bere izeneko leinurik ukanen.
bi semeak, Ruben eta Simeon nere seme diren bezala. 6 Hauen ondotik ukanen dituzunak, berriz, zureak izanen dira, eta Efraimi eta Manasesi utziko diotetan ondoretasunean parte ukanen dute. 7 Mesopotamiatik heldu nintzalarik hil zitzaitan Rakel, zure ama, Kanaan lurraldean, Efratarat aitzin, eta han, Efratako, hots, Betleemeko bidean
48,7 Betleemeko bidean: Rakelen heriotzea 35,16-20an kondatzen da (ik. 35,16 oh.).
ehortzi nuen.
8 Josepen semeak ikustearekin, Jakobek galdegin zuen:
–Nor dira hauek?
9 Josepek ihardetsi:
–Jainkoak Egipton eman dauzkitan semeak.
Jakobek erran zuen:
–Ekarzkidazu, otoi, benedika ditzatan.
10 Jakobek, zaharrez begiak lauso, ez zezakeen ikus. Josepek bere semeak aitzinerat ereman ziozkanean, tinkatuz besarkatu zituen. 11 Gero, Josepi erran zion:
–Ez nuen usteko zure aurpegia berriz ikusiko nuela, eta hara, ez zu bakarrik, zure ondokoak ere ikusarazi dauzkit Jainkoak.
12 Orduan, Josep, bere semeak aitaren belaun artetik
48,12 belaun artetik: Norbaitek haurra belaun artean ezartzea semetzat hartzen duela adiarazteko keinua da (ik. 50,23). Jakobek semetzat hartu ditu Josepen semeak, eta hunek belaun artetik kentzen diozka benedizionera prestatzeko.
atera eta lurreraino ahuspekatu zitzaion. 13 Gero, bere bi semeak harturik, hurbildu ziozkan: ezarri zituen Efraim bere eskuinean, Jakoben ezkerraldean, eta Manases bere ezkerrean, Jakoben eskuinaldean. 14 Jakobek eskuak luzatu eta eskuina Efraim seme gazteenaren buru gainean ezarri zuen eta ezkerra Manases lehen-semearen buru gainean, eskuak gurutzatuz. 15 Eta hunela benedikatu zuen Josep
48,15 benedikatu zuen Josep: Jakobek semeeri emaiten dioten benedizionea, Josep berari emantzat hartzen da.
:
 
«Ene arbaso Abrahamek eta Isaakek
zerbitzatu duten Jainkoak,
sortu nintzanetik gaurdaino
nere artzain izan den Jainkoak,
16 gaitz guzietarik
libratu nauen aingeruak
48,16 aingeruak: Hemen, Jakob bere ibilbideetan zaindu duen Jainkoa bera adiarazten du aingeruak (ik. 16,7 oh.).
,
benedika ditzala mutiko hauek!
Hauek oroitaraz dezatela
nere izena
eta Abraham eta Isaak
nere arbasoen izenak.
Ukan bezate munduan ondoko ugari».
 
17 Ohartu zen Josep aitak bere eskuineko eskua Efraimen buru gainean ezarria zuela, eta gaizki iduritu zitzaion. Hartu zion eskua Efraimen buru gainetik Manasesen gainerat aldaratzeko, 18 erranez:
–Hau ez, aita; bestea da lehen-semea; ezarrazu eskuina horren buru gainean.
19 Bainan aitak, eza emanez, erran zion:
–Badakit, bai, seme. Manasesen ondokoak ere herri handi izanen dira; bainan anaia gazteena handiagoa izanen da, eta haren ondokoek herri asko sortuko dituzte.
20 Egun hartan, hain zuzen, benedikatu zituen Jakobek, erranez:
 
«Zuen izena aipatuko da
Israelen norbait benedikatzean.
Hunela erranen dute:
Egin dezala Jainkoak zurekin
Efraim eta Manasesekin bezala».
 
Efraim ezarri zuen, beraz, Manases baino lehen.
21 Gero, Jakobek Josepi erran zion: «Hara, laster hilen naiz. Bainan Jainkoa zihaurekin ukanen duzue eta zihauren arbasoen lurralderat itzularaziko zaituzte. 22 Zure partea zure anaiena baino hobea izanen da: Sikem
48,22 Sikem: Toki-izenak (ik. 12,6 oh.) bizkar erran nahi du eta mendixka (lur bizkar); erran-nahi garbia ez duen erranaldi hunek adiarazten du anaien artean Jakobek Josep hobesten duela.
emanen dauzut, ezpataz eta arkuaz amortarreri kendu nioten hiria».
Jakobek hamabi semeak benedikatu
49
1 Jakobek bere semeak deitu eta erran zioten: «Bil zaitezte nere ingururat, geroan gertatuko zaizuena
49,1 geroan gertatuko zaizuena: 49,1-27 pasartea Jakoben benedizionea izenpean ezarri ohi da. Egiaz, Israelgo leinuen destinoaren adiarazpena da eta Israelgo leinuen etorkizuneko egoera historiko eta geografikoari egokitzen zaio. Testua ez zaiku egoera onean heldu eta pundu ilun asko baditu.
iragar diezazuetan. 2 Zatozte eta entzun, ene seme horiek; entzun zihauren aita Israel
49,2 aita Israel: Sargian patriarkaren bi izenak aipatzen dira: Jakob, sortzez zuena (49,1), eta Israel, Jainkoak eman zion izen berria (ik. 32,29 eta 35,10).
:
 
3 «Ruben, nere lehen-seme, nere indar,
nere gizatasunaren lehen emaitza;
zein ausarta ziren eta indartsua!
4 Uholdea bezain oldarkoi,
aitaren ezkon-gelarat sartu zira,
zure aitaren ohea lohituz
49,4 aitaren ohea lohituz: Rubenek bere lehen-semegoaren eskubidea galtzen du, bere aitaren ohaide Bilharekin etzan delakotz (ik. 35,22).
.
 
5 Simeon eta Levi
49,5 Simeon eta Levi: Learen semeak biak; sikemdarren sarraskiaren eragile izan ziren (ik. 34,25-31). Heien tzarkeria azpimarratzen da.
anaiak
indarkeriaren erabiltzeko elkartzen.
6 Ez dut horien bilkuretan parte hartuko,
ez naiz holakoen biltzarretan sartuko;
haserrez gizonak hil dituzte,
gogoak emanik zezenak zauritu
49,6 zezenak zauritu: H.h., zezeneri hanka-zainak moztu. 2 Sm 8,4an agertzen den mutilazioaren idurikoa adiarazten da.
.
7 Madarikatua heien haserrea,
zinez garratza!
Madarikatua heien sumindura,
egiatan tzarra!
Jakoben leinuen artean ditut banatuko,
Israel osoan barreiatuko
49,7 Israel osoan barreiatuko: Simeonen leinua Palestina hegoaldean kokatu zen, bainan gero desagertu, Judaren leinu ahaltsuak irentsirik. Levirenak ez zuen sekula lurralderik ukan; geroan, erlisione-kargua hartuko du, Dt 33,8-11k dionaz.
.
 
8 Juda
49,8 Juda: Izenak goretsi hitzarekin du zerikusia (ik. 29,35). Judarena Daviden errege-leinua izanen da Hebronen (ik. 2 Sm 2,1-4).
, zeure haurrideek
goretsiko zaituzte,
etsaieri apalazariko diozute lepoa,
zeure aitaren semeak
aitzinean ahuspekatuko zaizkizu.
9 Lehoin gaztea
49,9 Lehoin gaztea: Hemendik sortzen da Apokalipsiak Kristori emaiten dion titulua: Judaren leinuko lehoina (Ap 5,5).
zu, Juda!
Ihizitik heldu zira, seme!
Ukurtu eta luze etzaten da
lehoina bezala,
lehoin-emea bezala.
Nork haikaraz hura?
10 Ez da Judarenganik baztertuko
errege-makila,
ez eta haren belaun artetik
buruzagi-makila,
horien jabe dena
49,10 horien jabe dena: Hebrearrezko testua iluna da eta interpretazionea eztabadatua. Bertset osoan David aipatzen da, Israelgo erresumaren fundatzailea, eta, David bitarteko, hunen ondoretik sortuko den Mesias.
etorri arte:
herri guziek diote hari obedituko.
11 Mahastian estekatzen du bere astotxoa,
mahatsondoan bere astokumea;
arnoan garbitzen du soinekoa,
mahatsaren odolean soingainekoa.
12 Arnoak argitzen diozka begiak,
esneak xuritzen hortzak
49,12 49,11-12 bertsetetako irudiek ugaritasuna adiarazten dute: Mesiasen itxaropenaren inguruan jakinarazten den bakez beterikako garai oparoa (ik. 49,10 oh.).
!
 
13 Zabulon
49,13 Zabulon: Itsas bazterrean kokatuko den leinua, Fenizia eta Karmel mendiaren artean.
itsas hegian biziko da,
itsas ontzientzat portu;
Sidoneraino hedatuko da.
 
14 Isakar
49,14 Isakar: Esdrelon ordoki aberatsean kokaturik, indarra galdu eta kanaandarren menperat erori zen.
hesien artean etzanik dagon
asto indartsua iduria.
15 Atsedena gozoa
eta lurraldea ederra dela ikustean,
bizkarra eskaintzen du, zamak eremaiteko;
esklabo-lanetarat jarri da.
 
16 Dan-ek
49,16 Dan: Dan izenak eta gobernatu (jujatu) hitzak erro bera dute (ik. 30,6).
bere herria gobernatuko du,
Israelgo beste leinuek bezala.
17 Dan, sugea bidean,
sugegorria bide-xendran;
zaldiari aztala dio ausikitzen,
eta zalduna gibelka erortzen
49,17 Bertsetean, menturaz, Israelgo iparraldeko mugan zen Dan leinuak mugaren zaintzeko zuen eginkizuna aipatzen da.
.
 
18 Jauna, zuk salba beha nago!
 
19 Gad
49,19 Gad: Bertset hau aliterazioz josia da. Jordanez bestaldean, mugan zelakotz, Gad leinuak ibilkarien eta lapur-taldeen erasoak jasan behar zituen.
, lapurrek lapurtua,
eta bera heien lapur.
 
20 Axer
49,20 Axer: Izenak berak, zorioneko (ik. 30,13), leinuaren ongizaitea adiarazten du; Karmel mendiaren iparraldean, lur aberatsetan kokatua zen.
, oparoa haren janaria,
errege-jakien emaile.
 
21 Neftali
49,21 Neftali: Testua ez da argia. Libanotik hurbil, lurralde oihantsuan hedatua zen.
, orkatz-eme libro eta arina,
ume ederren sortzaile.
 
22 Josep
49,22 Josep: Leinutzat emaiten da. Benedizione hauek idatzi zirenean leinurik aberatsena zen eta hala iraunen zuen. Bertset iluna da.
, iturri ondoko landare emankorra,
haren adarrak harresian gora.
23 Arkulariek haserretzen dute,
kontra jeikitzen, eraso egiten.
24 Bainan haren arkua tinko,
eta beso-eskuak erne.
Lagun ukanen duzu
Jakoben Jainko indartsua,
Israelen artzaina eta harkaitza.
25 Zeure aitaren Jainkoak,
Jainko Ahaltsuak
49,25 Jainko Ahaltsua: Ik. 17,1 oh.
benedikatuko zaitu,
zeru goreneko benedizionez,
itsas barneko benedizionez,
bular-sabelen benedizionez.
26 Zure aitaren benedizioneak
betiereko mendien benedizioneri,
aspaldiko mendixken gutiziari nausi direnak
jauts daitezela Josepen buru gainerat,
haurrideen artetik hautatuaren gainerat.
 
27 Benjamin
49,27 Benjamin: Benjamini buruz leinu bihotz-gogor eta gerlazalea dela erraiten da (ik. Ep 3,15-23; 19–20).
, otso odolzalea,
harrapakina du irensten goizean,
hondarrak banatzen arratsean».
 
Jakoben azken nahia
28 Horiek dira Israelgo hamabi leinuak eta hori aitak bere semeeri erran ziotena, nori bere benedizionea emaitean.
29 Gero, manu hau eman zioten Jakobek: «Laster hil eta neure arbasoetarat bilduko naiz. Ehortz nezazue neure arbasoen ondoan Kanaan lurraldean, Efron hititaren alorreko harpean. 30 Harpe hau Makpela alorrean da, Mamreren parean. Abrahamek hilobitako erosia
49,30 hilobitako erosia: Abrahamek erosia, Sara hil ondoan (ik. 23. kap.).
zion, alorrarekin, Efron hititari. 31 Han ehortzi zituzten Abraham eta haren emazte Sara; han Isaak eta haren emazte Rebeka. Eta han ehortzia dut Lea. 32 Alorra eta hango harpea hititarreri erosiak dira».
33 Bere semeeri manu hauek emanik, Jakob berriz etzan zen, eta, azken hatsa emanik, bere arbasoetarat bildu zen.
Jakoben hiltzea
50
1 Josep bere aitari gainerat joan zitzaion eta nigarrez besarkatu. 2 Gero, bere zerbitzuko sendagileeri aitaren gorputza baltsamatzeko manatu zioten. Hala egin zuten. 3 Berrogei egun eman zituzten, hainbeste egun behar baita baltsamatzeko.
Egiptoarrek dolu egin zuten hirurogeita hamar egunez.
4 Dolu-egunak iragan zirenean, hunela mintzatu zitzaioten Josep faraonaren jauregikoeri: «Gogoko banauzue, errozute, otoi, faraonari: 5 Aitak zin eginarazi daut, hil eta Kanaan lurraldean duen hilobian ehortz dezatan. Emadazu orai aitaren ehorztera joaiteko baimena; itzuliko naiz gero».
6 Faraonak ihardetsi zion: «Zoazi eta ehortzazu aita, zin egin diozun bezala».
Jakoben ehorzketak
7 Josep bere aitaren ehorztera joan zen. Harekin batean joan ziren faraonaren funtzionario guziak, jauregiko eta Egipto osoko handiki guziak; 8 bai eta Josepen etxeko guziak ere, haurrideak eta aitaren familiakoak. Haurrak eta abereak baizik ez zituzten utzi Goxen eskualdean. 9 Karrusa eta zaldunak ere joan ziren. Multzoa biziki handia zen!
10 Jordanez bestaldean den Goren-Ataderat
50,10 Goren-Atad: Toki ezezaguna.
heltzean, ehorzketa handi eta ospetsuak egin zituzten. Josepek zazpi eguneko dolua egin zion aitari.
11 Goren-Atadeko dolua ikustearekin, lekuko jendeek, kanaandarrek, erraiten zuten: «Egiptoarren dolu hau bai dela ospetsua!» Horrengatik, Jordanez bestaldeko leku hari Abel-Mitzraim –erran nahi baita, «Egiptoarren dolu»– eman zioten izena.
12 Jakoben semeek aitak manatu bezala egin zuten. 13 Kanaanerat ereman eta Makpela alorreko harpean ehortzi zuten, Abrahamek Efron hititari, alorrarekin batean, hilobitako erosi zion harpean, Mamreko parean.
14 Aita ehortzi ondoan, Egiptorat itzuli zen Josep, bere anaiekin eta aitaren ehorztera joan ziren guziekin.
Josepek bere anaiak lasaitu
15 Aita hil ondoan, Josepen anaiak elkarri hasi ziren: «Beharbada, Josepek begitan hartuko gaitu eta egin diogun kaltearen ordaina emanen dauku».
16 Beraz, Josepi jakinarazi zioten: «Gure aitak hil aitzin manatu zaikun 17 zuri erraiteko: Barka, otoi, zure haurrideen hobena eta bekatua; kalte egin dauzute, bai, bainan orai barka heien hobena zure aitaren Jainkoaren zerbitzari haueri».
Hori entzutearekin, nigar egin zuen Josepek.
18 Gero, anaiek, harenganat joan eta lurreraino ahuspekaturik, erran zioten:
–Zure esklabo gaituzu.
19 Josepek ihardetsi:
–Ez beldur izan! Jainkoaren lekuan ote naiz ni? 20 Egin nahi ukan zinautaten kaltea Jainkoak on bilakatu du, jende asko salbatuz, gaur egun gertatzen den bezala. 21 Beraz, ez beldur izan! Nik emanen dauzuet jatera zihauri eta zihauren seme-alaberi.
Hola lasaitu zituen Josepek, hunkigarriki mintzatuz.
Josepen zahartzaroa eta heriotzea
22 Josep eta haren aitaren familiakoak Egipton egon ziren. Ehun eta hamar urte bizi izan zen Josep, 23 eta Efraimen semeen semeak ezagutu zituen, bai eta Manasesen seme Makirren semeak ere bere semetzat hartu
50,23 bere semetzat hartu: H.h., bere belaunetan sortu (ik. 48,12 oh.).
.
24 Azkenik, hunela mintzatu zitzaioten Josep bere haurrideeri: «Laster hilen naiz; bainan Jainkoak lagundu zaituzte eta lurralde huntarik eremanen zaituzte, Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez hitzeman zioten lurralderat
50,24 hitzeman lurralderat: Beraz, Hasiera liburua lurraldearen agintzaren betetzea –lehenik Abrahami (15,13-14) eta gero Isaaki (26,4) eta Jakobi (28,13) egina– eta Jalgitzan gertatuko den askapena –hori ere Abrahami (15,13-14) eta Jakobi (46,4) hitzemana– mezutuz bururatzen da.
».
25 Gisa berean, zin eginarazi zioten, erranez: «Jainkoak lagunduko zaituztenean, ereman hemendik nere hezurrak
50,25 ereman hemendik nere hezurrak: Israeldarrek beteko dute manu hau (ik. Jal 13,19).
».
26 Ehun eta hamar urte zituela hil zen Josep. Baltsamatu eta hil-kutxan ezarri zuten Egipton.