JUDUEN ITZULTZEA ETA TENPLUAREN BERRERAIKITZEA ( 1,1–6,22)
Zirok atzerritik etortzeko baimena eman
1
1 Pertsiako errege Ziroren lehen urtean, Jeremias profetaren ahoz iragarria  1,1 1,1-3 zatia 2 Kro liburuko bururatzearen berdina da (2 Kro 36,22-23). // Ziro: Pertsiako errege izan zen K.a. 558tik 529ra. 539ko udazkenean Babilonez jabetu zen Babilongo Errege titulua hartuz. // lehen urtea: K.a. 538a, judueri Jerusalemerat itzultzeko baimena eman ziotena. // Jeremiasen ahoz iragarria: Jeremiasek erbestealdia 70 urteren buruan bukatuko zela iragarri zuen; 606a eman zuen, iduriz, abiapuntutzat; halere, ez da zifra hori zehatz hartu behar, sinbolikoki baizik (ik. Jr 25,11-12 eta 29,10); Bigarren Isaiasen liburuan ere aipatzen dira Ziro eta haren eginkizuna (ik. Is 44,28 eta 45,1-6). bete zuen Jaunak. Pertsiako errege Zirok, Jaunak eraginik, hitzez eta idatziz bere erresuma osoan manu hau zabaldu zuen: 2 «Hau manatzen du Pertsiako errege Zirok: Lurreko erresuma guziak eman dauzkit Jaunak, zeruetako Jainkoak  1,2 zeruetako Jainko: Pertsiar erlisioneak bere jainkoeri maiz emaiten zioten titulua. , eta Judako Jerusalemen hari tenplua eraikitzeko manatu daut. 3 Beraz, zuen artean haren herrikoak diren guziak igan bite, Jauna lagun, Judako Jerusalemerat eta han dagon Jaunari, Israelgo Jainkoari, eraik diezotela etxea. 4 Bizirik gelditu  diren eta itzuli nahi duten israeldarrak lagun ditzatela inguruko jendeek; eman diezotela zilar, urre, ontasun, abere eta nork bere borondatezko opariak, Jerusalemen den Jainkoaren etxearentzat».
5 Orduan, ateratzeko prestatu ziren Judaren eta Benjaminen familietako buruak, apezak eta levitarrak, hots, Jerusalemen den Jaunaren etxearen eraikitzera joaiteko Jainkoak bultzatu guziak. 6 Auzokoek eskuzabal lagundu zituzten: zilar eta urrezko ontzi, ontasun, abere eta bitxi ederrak eman ziozkaten, nork bere borondatez eskainiaz gainera.
7 Ziro erregeak, bere aldetik, itzuli zituen Jaunaren etxeko ontziak, Nabukodonosorrek Jerusalemdik hartu eta bere jainkoen etxean ezarriak. 8 Mitridates altxorzainaren esku utzi zituen, eta harek kondatu eta Xexbatzar Judako gobernariari eman ziozkan. 9 Huna zerrenda: urrezko 30 ontzi, zilarrezko 1.000 ontzi, 29 ganit, 10 urrezko 30 kopa, bigarren mailako zilarrezko 410 kopa eta beste 1.000 gauza. 11 Orotarat, urre eta zilarrezko 5.400 gauza  1,11 5.400 gauza: Zerrendan agertzen diren gauzak 2.499 dira; menturaz, zerrenda ez zaiku osorik eman. .
Hori guzia ereman zuen Xexbatzarrek, erbesteratuak Babilondik Jerusalemerat itzuli zirenean.
2
1 Babilongo errege Nabukodonosorrek Babilonerat gatibu ereman judu asko Jerusalemerat eta Judako beste herrietarat, nor bere herrirat itzuli zen. 2 Zorobabel, Josue, Nehemias, Seraias, Reelaias, Mardokeo, Bilxan, Mispar, Bigbai, Rehum eta Baana zituzten gidari  2,2 Gidarien zerrenda bera Ne 7,7an dator; halere, izenak ez dira berberak, eta Nehemiasenean hamabigarren bat –Nahamani izenekoa– agertzen da. .
Huna israeldar hauen zerrenda: 3 Paroxen ondokoak 2.172 lagun; 4 Xefatiasenak 372; 5 Arahenak 775; 6 Pahat-Moabenak, hots, Josue eta Joaben ondokoak, 2.812; 7 Elamenak 1.254; 8 Zaturenak 945; 9 Zakairenak 760; 10 Banirenak 642; 11 Bebairenak 623; 12 Azgadenak 1.222; 13 Adonikamenak 666; 14 Bigbairenak, 2.056; 15 Adinenak, 454; 16 Aterrenak, hots, Ezekiasen ondokoak, 98; 17 Betzairenak 323; 18 Jorarenak 112; 19 Haxumenak 223; 20 Gibarrenak 95; 21 Betleemgo gizonak 123; 22 Netofakoak 56; 23 Anatotekoak 128; 24 Azmabetekoak 42; 25 Kiriat-Arim, Kefira eta Beerotekoak 743; 26 Rama eta Gebakoak 621; 27 Mikmasekoak, 122; 28 Betel eta Aikoak 223; 29 Nebokoak 52; 30 Magbixekoak 156; 31 beste Elam batekoak 1.254; 32 Harimgoak 320; 33 Lod, Hadid eta Onokoak 725; 34 Jerikokoak 345; 35 Senaakoak 3.630.
36 Apezak: Jedaiasen ondokoak, hots, Josueren jatorrikoak, 973; 37 Imerrenak 1.052; 38 Paxhurrenak 1.247; 39 Harimenak 1.017.
40 Levitarrak: Josueren eta Kadmielen ondokoak, hots, Hodabiasen jatorrikoak, 74.
41 Kantariak: Asafen ondokoak, 128.
42 Atezainak: Xalum, Ater, Talmon, Akub, Hatita eta Xobairen ondokoak, orotara, 139.
43 Tenpluko laguntzaileak  2,43 Tenpluko laguntzaileak: H.h., Emanak; atzerritarren ondokoak ziren, levitarren menpean tenpluan bigarren mailako zerbitzuak betetzen zituztenak (ik. Jos 9,27). : Tziha, Hasufa eta Tabaoten ondokoak; 44 Keros, Siaha eta Padonenak; 45 Lebana, Hagaba eta Akubenak; 46 Hagab, Salmai eta Hananenak; 47 Gidel, Gahar eta Reaiasenak; 48 Retzin, Nekoda eta Gazamenak; 49 Uza, Paseah eta Besairenak; 50 Asna, Meunim eta Nefusimenak; 51 Bakbuk, Hakufa eta Harhurrenak; 52 Batzlut, Mehida eta Harxarenak; 53 Barkos, Sisera eta Tamahenak; 54 Netziah eta Hatifarenak.
55 Salomonen zerbitzarien  2,55 Salomonen zerbitzariak: Bigarren mailako eginkizunak zituzten tenpluan; menturaz, Salomonek tenpluaren eraikitzen enplegatu zituen kanaandarren ondokoak ziren (ik. 1 Erg 9,20-21; 2 Kro 8,7-8). ondokoak: Sotai, Hasoferet eta Perudaren ondokoak; 56 Jaala, Darkon eta Gidelenak; 57 Xefatias, Hatil, Pokeret-Hatzebaim eta Amirenak.
58 Tenpluko laguntzaileak eta Salomonen zerbitzarien ondoko guziak, 392 lagun.
59 Tel-Melah, Tel-Harxa, Kerub-Adam eta Imertik itzuli batzuk beren familiaz eta jatorriz israeldar zirenik ezin izan zuten frogatu. 60 Delaias, Tobias eta Nekodaren ondokoak ziren, 652 lagun. 61 Zenbait apez ere egoera berean ziren: Hobaias, Hakotz eta Barzilairen ondokoak ziren. Azken hunek, Galaadeko Barzilairen alaba batekin ezkondu zelako zuen izen hori. 62 Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibilirik ere, ez zuten aurkitu; horrengatik, apezgotik kanporat bota zituzten. 63 Janari sakratuetarik jatea debekatu zioten gobernariak, apez batek Urim eta Tumim  2,63 Urim eta Tumim: Ik. Jal 28,30 oh.; Daviden garaiaz geroztik, hemen aipatzen dira lehen aldiz Jaunaren nahia ezagutzeko lehenagotik erabili ohi ziren tresna hauek. epaigailuen bidez heien egoera argitu arte.
64 Atzerritik itzuli guziak 42.360 ziren. 65 Gainera, 7.337 mutil eta neskato eta 200 kantari, gizon eta emazte. 66 Bazituzten 736 zaldi, 245 mando, 67 435 gamelu eta 6.720 asto.
68 Jerusalemerat, Jaunaren etxea izan zen tokirat heldu zirenean, familiaburu batzuk borondatezko opariak egin zituzten, berriz Jaunaren etxea toki berean eraikitzeko. 69 Bakotxak ahal zuena eman zuen etxagintza-lanetako; orotara 488 bat kilo urre, 2.500 bat kilo zilar  2,69 488 bat kilo urre, 2.500 bat kilo zilar: Hebrearrezko testuan multzo hauen baliokideak 61.000 drakma eta 5.000 mina dira. eta 100 apez-tunika.
70 Apezak, levitarrak, kantariak, atezainak, tenpluko laguntzaileak eta gainerateko herritarrak beren hirietan jarri ziren bizitzen. Hola, israeldar guziak jatorrizko hirietarat itzuli ziren.
Jerusalemen kultua berriz hasi
3
1 Zazpigarren hilabetea  3,1 Zazpigarren hilabetea: Iraila/urria, Jerusalemen besta garrantzitsuak ospatzen ziren hilabetea (ik. Lv 23,23-43). jin zenean, israeldarrak jadanik beren hirietan zaudelarik, herri guzia gizon bakar bat bezala bildu zen Jerusalemen. 2 Orduan, Jotzadaken seme Josuek, bere ahaide apezekin, eta Xealtielen seme Zorobabelek, bere ahaideekin, Israelgo Jainkoaren aldarea eraiki zuten, erre-opariak eskain zitezen, Jainkoaren gizon Moisen legean idatzia denaren arabera. 3 Lekuko jendearen  3,3 Lekuko jendea: H.h., Lurraldeko herria. Erbestealdi garaian Palestinan gelditu zen jendea, juduak eta bestelakoak; lekuko jende hau haserre zen Babilondik etorri berri zirenen kontra. Dena den, erranaldi osoaren erran-nahia iluna da, ez baita garbi ikusten zergatik ziren beldur erbestetik herriratuak. beldur baziren ere, lehengo zimenduen gainean eraiki zuten eta erre-opariak eskaini ziozkaten Jaunari goiz eta arrats. 4 Gero, Etxola Bestak ospatu zituzten idatzia denaren arabera: egunean eguneko erre-opariak eskaini zituzten. 5 Orduz geroztik, erre-opariak eskaintzen zituzten: egunorokoak, hilabete-berrietakoak, Jaunari sagaratu egunetakoak eta nork bere borondatez eskainiak. 6 Zazpigarren hilabetearen lehen egunean hasi ziren Jaunari erre-oparien eskaintzen, nahiz eta Jaunaren tenpluaren zimenduak ez ziren oraino finkatuak.
7 Lanerako harginak eta zurginak hartu zituzten; bai eta sidondarrak eta tiroarrak, jan-edan eta olioan truk, Libanotik Jafarat itsasoz zedro-zura ekar zezaten. Pertsiako errege Ziroren baimenarekin egin zuten hori guzia. 8 Jerusalemerat, Jainkoaren etxerat itzuli ziren ondoko bigarren urteko bigarren hilabetean hasi zuten lana Xealtielen seme Zorobabelek eta Jotzadaken seme Josuek, beren apez-ahaideekin, levitarrekin eta gatibualditik Jerusalemerat etorriekin; Jaunaren etxeko lanen arduradun hogei urtez goitiko levitarrak ezarri zituzten. 9 Josue, haren seme eta ahaide Kadmiel, Binui eta Hodabiasek  3,9 Binui eta Hodabias: 2,40aren arabera zuzendua; hebrearrezkoak haren semeak. Judaren semeak dio. elkarrekin zuzentzen zituzten Jaunaren etxeko lanak; halaber Henadaden seme eta ahaide levitarrek ere.
10 Etxegileek Jaunaren tenpluko zimenduak finkatu zituztenean, han aurkeztu ziren apezak beren jantzi eta turutekin, eta Asafen ondoko levitarrak zinbalekin, Jaunaren gorestera, Israelgo errege Davidek manatu bezala. 11 Jaunari gorespenak eta eskerrak emaitean, batzuk besteeri ihardesten zieten: «Ona baita, haren maitasuna Israelentzat betikoa!» Eta herri osoak pozez oihuka eta irrintzika goresten zuen Jauna, haren etxearen zimenduak finkatzen ari baitziren.
12 Lehengo etxea ikusi zuten apez, levitar eta familiaburu zaharretarik anitzek goraki nigar egiten zuten, beren begien aitzinean tenplu berriaren zimenduen finkatzen ari zirelarik; beste anitz, berriz, irrintzika ari ziren, bozkariotan. 13 Ez zitezkeen poz-oihuak nigar-hotsetarik berex, urrunetik ere entzuterainokoak baitziren jendearen oihuak.
Juduen etsaiak tenpluaren eraikitzearen kontra
4
1 Judatarren eta benjamindarren etsaiek jakin zuten erbestealditik etorriak Israelen Jainko Jaunari tenpluaren eraikitzen ari zitzaizkiola. 2 Orduan, Zorobabel eta familiaburuenganat joan eta erran zieten:
–Zuekin lan egin nahi ginuke, guk ere zuen Jainkoa adoratzen baitugu eta hari eskaintzen opariak, Asiriako errege Asarhadonek hunat ekarri gintuenetik  4,2 Hemen mintzo diren etsaiak asiriar erregeek Palestinarat erbesteratu nazione paganoetako jendeak dira; Asarhadon (K.a. 681-669) izan zen errege horietarik bat. Atzerritar horien erlisione-egoerari buruz, ik. 2 Erg 17,24-41. 19955 .
3 Bainan Zorobabel, Josue eta Israelgo beste familiaburuek ihardetsi zieten:
–Ez gira elgarrekin aritzen ahal geure Jainkoarentzat etxe baten eraikitzen. Guk bakarrik behar diogu egin tenplua Jaunari, Israelen Jainkoari, Pertsiako errege Zirok manatu bezala.
4 Orduan, lekuko jendea juduen izitzen eta etsiarazten hasi ziren, lana utz zezaten. 5 Juduen asmoen desegiteko, errege-kontseilariak erosi zituzten. Hola ari izan ziren Pertsiako errege Ziroren garai guzian, Darioren erregealdirat arte  4,5 Darioren erregealdia arte: Hemen bururatzen den kondakizunak 4,24an jarraikitzen du; arteko zatia (4,6-23) geroagoko gertakizunez ari da. Dario I.a 522tik 486ra izan zen errege. .
Juduak Artaxerxesen aitzinean salatuak
6 Xerxesen  4,6 Xerxes: K.a. 486tik 465erat izan zen errege; Artaxerxes (7. ber.), berriz, 465etik 423rat. erregealdiaren hastapenean, salaketa bat idatzi zuten erbestealditik itzulien etsaiek, Judako eta Jerusalemgo bizilagunen kontra. 7 Geroago, Artaxerxesen garaian, Bixlam, Mitridates, Tabeel eta beste funtzionarioek Pertsiako errege Artaxerxesi idatzi zioten; gutuna aramear idazkeraz eta hizkuntzaz idatzia zen.
8 Rehum  4,8 Rehum: 4,8–6,18 zatia aramearrez idatzia da; aramearra Pertsiar inperioko hizkuntza ofiziala zen. gobernariak eta Ximxai idazkariak Artaxerxes erregeari gutun bat idatzi zioten Jerusalemi buruz. Hauek izenpetu zuten: 9 Rehum gobernariak, Ximxai idazkariak eta beste lagunek; jujeek, ordezkariek, pertsiar funtzionarioek; Ur, Babilon eta Susako elamdarrek, 10 eta Asurbanipal handi eta ospetsuak erbesteratu eta Samariako hirietan eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeetan  4,10 Asurbanipal: Asnapar dio jatorrizkoak; hain segur, Asiriako errege Asurbanipalen (K.a. 668-626) beste izen bat. // Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeak: Eufratesen mendebaldeko pertsiar probintziak Siria eta Palestina hartzen zituen bere baitan. bizitzen ezarri zituen beste herrietakoek.
11 Huna igorri zuten gutunaren kopia:
«Artaxerxes erregeari, bere zerbitzari hauek, Eufrates ibaiaren mendebaldeko bizilagunek  4,11 Ber. hunen buruan eta beste-ren pareko hitz bat bada. .
12 Jakin beza erregeak, Mesopotamiatik Jerusalemerat etorri juduak hiri menperagaitz eta gaixto hunen berriz eraikitzen ari direla; zimenduak eta harresiak zaharberritzen dituzte. 13 Jakin beza erregeak, hiria berriz eraikitzen eta harresiak altxatzen badituzte, juduek ez dutela ez dretxorik, ez zergarik, ez bidesaririk ordainduko eta, azkenean, erregeen kaltetan izanen dela. 14 Beraz, hainbeste zor  4,14 hainbeste zor: Menpekotasuna adiarazten duen erran-molde huni jauregiko gatza jan iduria dagokio jatorrizko testuan; gatzaren eta elkargoaren arteko loturari buruz, ik. Lv 2,13 eta oh. diogunaz geroz, ez zaiku bidezkoa iduritzen erregeari egiten zaion iraina; horrengatik igortzen diozkagu argibide hauek erregeari, 15 bere arbasoen agiri-liburuetan bilaketak egin ditzan. Han ikusiko du hiri hau beti menperagaitza izan dela, erregearentzat eta eskualdearentzat kaltegarria, eta hemen lehenago ere jazarraldiak gertatu izan direla. Horrengatik suntsitu zuten lehen ere. 16 Hau jakinarazten diogu, beraz, erregeari: juduek hiria berriz eraikitzen eta harresiak altxatzen badituzte, laster galduko dituela erregeak Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeak».
17 Erregeak ihardetsi zioten:
«Rehum gobernariari, Ximxai idazkariari eta Samarian eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeetan bizi diren beste laguneri, bakea!
18 Irakurri dautate argi eta garbi  4,18 argi eta garbi: Hunela ere itzul daiteke: zehatz itzulirik. zuek igorri dautazuen gutuna. 19 Eta nere manuz bilaketak egin dira: hiri hori lehen ere erregeen kontra xutiturik, jazarraldiak eta altxamenduak gertatu izan direla agertu da. 20 Errege ahaltsuak izan dira Jerusalemen, eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurralde guzia menperatu ukan dute; dretxoak, zergak eta bidesaria heieri ordaintzen zitzaizkioten. 21 Emazue, bada, lan horren geldiarazteko manua; ez dezatela hiria eraik, beste manurik emanen ez dutano. 22 Lazakeriarik gabe joka ezazue afera huntan, erregeak kalte handiagorik jasan ez dezan».
23 Artaxerxes erregearen gutuna Rehum gobernariaren, Ximxai idazkariaren eta hauen lagun funtzionarioen aitzinean irakurri zenean, berehala joan ziren Jerusalemerat, eta indarrez gogorki geldiarazi zituzten juduen lanak. 24 Orduan, Jaunaren etxea eraikitzeko lanak utzi behar ukan zituzten, eta geldi egon ziren Pertsiako errege Darioren erregealdiko bigarren urterat arte  4,24 Berriz, 4,6an utzi kondakizunak jarraitzen du; ezen arteko pasartea ez dagokio tenpluaren berreraikuntzari, baizik hiriaren eta haren harresien berritzeari. // Darioren erregealdiko bigarren urtea: K.a. 520a. .
Jainkoaren etxearen eraikitzen
5
1 Aldi hartan, bi profeta, Ageo eta Idoren seme  5,1 Idoren seme: Za 1,1en arabera, Idoren biloba zen Zakarias profeta. Zakarias, Juda eta Jerusalemgo judueri hitz egiten hasi ziren, beren Jaun Israelgo Jainkoaren izenean. 2 Orduan, Xealtielen seme Zorobabel eta Jotzadaken seme Josue Jainkoaren etxearen eraikitzen hasi ziren Jerusalemen, Jainkoaren profetek sustatuz, laguntzen zituztela.
3 Orduan etorri zitzaizkioten Tatenai, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernaria, Xetar-Boznai eta hauen funtzionario-lagunak, erraitera: «Nork eman dauzue etxe horren eraikitzeko eta murru horien altxatzeko baimena? 4 Etxegintzan ari direnen izenak eman behar dauzkiguzue».
5 Bainan Jauna erne zagon juduen buruzagien zaintzeko eta ez ziozkaten lanak geldiarazi, Darioganat txosten bat igorri eta haren errepostua ukan arte.
Dariori gutuna juduen salatzeko
6 Huna Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari Tatenaik, Xetar-Boznaik eta hauen funtzionario-lagunek Dario erregeari igorri zioten gutuna. 7 Hau zion:
«Dario erregeari, bakea!
8 Jakin beza erregeak Judako eskualderat joan girela, eta han Jainko handiaren etxea harri pikatuz eta murruetan zurak ezarriz  eraikitzen ikusi ditugula. Arta handiz ari dira lanean eta laster aitzinatuz. 9 Buruzagieri galdegin diotegu ea nork eman dioten etxearen eraikitzeko eta murruen altxatzeko baimena. 10 Beren izenak ere eskatu diozkategu, buru dituztenenak idatziz hartu eta zuri jakinarazteko. 11 Eta huna zer ihardetsi daukuten:
Zeru-lurren Jainkoaren zerbitzari gira, eta haren etxearen eraikitzen ari. Duela urte asko Israelgo errege handi batek bururaino eraiki zuen etxea; 12 bainan gure arbasoek zeruetako Jainkoa haserretu zutelakotz, Babilongo errege Nabukodonosor kaldearraren eskuetarat eman zituen; etxe hau hondatu eta gatibu ereman zuen herria Babilonerat. 13 Babilongo errege Zirok, ordea, bere erregealdiaren lehen urtean, Jainkoaren etxea berriz eraikitzeko manatu zuen. 14 Itzuli ere zituen urre eta zilarrezko ontziak, Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik kendu eta Babilongo jauretxerat eremanak; Babilongo jauretxetik atera eta gobernari izendatu zuen Xexbatzar izeneko gizon bati eman ziozkan. 15 Ontzi heiek hartu eta Jerusalemgo tenplurat eremaiteko erran zion eta Jainkoaren etxea lehengo toki berean eraikitzeko. 16 Orduan, Xexbatzar Jerusalemerat etorri zen eta Jainkoaren etxearen zimenduak finkatu zituen. Geroztik, eraikitzen ari gira, eta ez dugu bururatua.
17 Orai, bada, erregeari atsegin bazaio, bila bezate Babilongo errege-artxiboan, Zirok eman zuenez Jainkoaren etxe hunen eraikitzeko manua Jerusalemen; eta erregeak eman dezaukula bere erabakiaren berri».
Dario erregeak ihardetsi
6
1 Orduan, Dario erregeak, Babilongo errege-artxiboan bilaketak egiteko manatu zuen. 2 Mediako eskualdean dagon Ekbatana hiri gotortuan agiri hau aurkitu zuten, txosten batean idatzirik:
3 «Bere erregealdiaren lehen urtean, Ziro erregeak manu hau eman du Jerusalemgo Jainkoaren etxeari buruz:
Eraik bedi berriz Jerusalemen Jainkoaren etxea, opariak eskaintzen diren eta lehengo zimenduen toki berean; hogeita zazpi metra gora izanen da eta beste hainbeste zabal  6,3 Testua aldatua da: luzetasuna falta da eta eman neurriak ez dira sinesgarriak; Salomonen tenpluak zer neurri zituen: ik. 1 Erg 6,2. . 4 Hiru lerro ukanen ditu harri pikatuzkoak, eta bat zurezkoa. Gastuak errege-altxortegiaren gain izanen dira. 5 Gainera, Jerusalemerat itzuliko dituzte eta beren tokian ezarriko, Jainkoaren etxean, Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik kendu eta Babilonerat ereman zituen Jainkoaren etxeko urre eta zilarrezko ontziak».
Orduan, Dario erregeak manu hau eman zioten 6 Tatenai, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari, Xetar-Boznai eta funtzionario-laguneri: «Urrun zaitezte hortik. 7 Utzkizue Jainkoaren etxe hortako lanen egitera; eraik dezatela etxea juduen gobernariak eta buruzagiek lehengo toki berean. 8 Huna nola jokatu behar duzuen Jainkoaren etxea eraikitzen ari diren buruzagiekin: gizon horien gastuak Eufrates ibaiaren mendebaldeko eskualdean bildu erregearen zerga-dirutik ordainduko dira zehatz-mehatz eta geldigabe. 9 Egunoro, huts egin gabe, emanen zaiote zeruetako Jainkoari erre-oparien eskaintzeko behar duten guzia, Jerusalemgo apezek errana eginez: zezen gazteak, marroak eta bildotsak, ogia, gatza, arnoa eta olioa. 10 Hola, opari atsegingarriak eskaintzen ahalko diozkate zeruetako Jainkoari, eta erregearen eta haren semeen onetan otoitz eginen dute. 11 Hau ere manatzen dut: norbaitek hausten badu nere manua, haren etxetik habe bat kendu, zorroztu eta hartan sar dezatela, eta haren etxea hondakin-meta bilaka. 12 Nere erabakiak gutietsiz, Jerusalemgo Jainkoaren etxea hondatzeko eskua luzatuko duen edozoin errege edo herri zigor dezala han bizi den Jainkoak. Nik, Dariok, emaiten dut manu hau; bete bedi zehatz-mehatz».
13 Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari Tatenaik, Xetar-Boznaik eta heien funtzionario-lagunek zehatz-mehatz bete zuten Dario erregeak manatua.
Tenpluaren sagaratzea
14 Juduen buruzagiek etxegintza-lanak ontsa zeramatzaten aitzina, Ageo profetaren eta Idoren seme Zakariasen profeziari esker. Eraikuntza bururatu zuten, Israelgo Jainkoaren eta Pertsiako Ziro, Dario eta Artaxerxes erregeen manuen arabera. 15 Etxea Adar hilabetearen hogeita hiruan bururatu zuten, Darioren erregealdiko seigarren urtean  6,15 Darioren erregealdiko seigarren urtea: K.a. 515a; aitzineko ber.ean aipatu Artaxerxes (465-423) tenplua eraiki eta askoz geroago izan zen errege; menturaz, hiriaren harresiak berritu zirenean esku hartu zuelakotz aipatzen da (ik. Ne 3,9-31). . 16 Israeldarrek, apezek, levitarrek eta erbestetik etorri beste guziek bozkariotan ospatu zuten Jainkoaren etxearen sagaratze-besta. 17 Sagaratze hortan ehun zezen eskaini zituzten, berrehun marro, laurehun bildots eta hamabi aker, Israelgo leinu bakotxeko bat, Israel osoaren bekatuen barkamendua eskatuz. 18 Apezak beren mailetan eta levitarrak beren taldeetan ezarri zituzten, Jerusalemgo Jainkoaren zerbitzuko, Moisen liburuan idatzia den bezala.
Juduek Bazko Besta ospatu
19 Erbestetik etorriek lehen hilabetearen hamalauan ospatu zuten Bazko. 20 Apezek eta levitarrek, guziek batean, garbikuntzak eginak zituzten; beraz, garbi ziren denak. Hola, erbestetik etorri guzientzat, beren ahaide apezentzat eta berentzat hil zituzten Bazko-bildotsak. 21 Erbestealditik etorri israeldar guziek jan zuten Bazko-afaria, bai eta, tokiko paganoekilako harreman lohiak hautsirik, Israelen Jainkoaren adoratzeko elkartu zitzaizkiotenek ere. 22 Zazpi egunez pozik ospatu zuten Altxagarri gabeko Ogien Besta. Bozkariotan zauden Jaunak Asiriako erregea  6,22 Asiriako erregea: Asiriak Mesopotamia adiarazten du hemen, Pertsiako errege baitzen Dario. heien alde ezarri eta berak Israelgo Jainkoaren etxean lan egiteko kemenez bete zituelakotz.
|