Paulo Jesu Kristoren zerbitzari paganoen artean
14 Haurrideak, segur badakit borondate onez beterik eta jakitatez gaindi zireztela, eta elkarren argitzeko gai. 15 Halere, frango bipilki idatzi dauzuet han-hemenka, gauza zenbaiten oroitarazteko. Jainkoak eman dohainak ekarri nau hortarat, 16 Jesu Kristoren zerbitzari egin bainau paganoentzat. Zerbitzu saindu bat betetzen dut Jainkoaren berriona mezutuz, Izpirituak sagaratu opari atsegingarri  15,16 opari atsegingarri izan daitezen paganoak: Hunela ere itzul daiteke: paganoen oparia Jainkoarentzat atsegingarri gerta dadin. Azken itzulpen hau Paulok Erm 12,1ean dionari hurbil daiteke: zihauren buruak eskain opari bizi, saindu eta Jainkoarentzat atsegingarri. izan daitezen paganoak Jainkoarentzat.
17 Jainkoaren zerbitzuan, Kristorengatik harro izan naiteke; 18 bainan, hunen erraitera bakarrik ausartatuko naiz: Jesu Kristok nere bidez ekarri dituela paganoak fedearen onartzera. Hori egin du hitz eta egitez, 19 mirakuluzko seinale eta egintza harrigarrien indarrez, Izpirituaren ahalez. Hola, Jerusalemdik hasi eta inguru guzietan barna Iliriaraino  15,19 Iliria: Ik. Pauloren Ibilbideen Karta. , Kristoren berriona denetan mezutu dut. 20 Hau zen nere xedea: Kristoren izena entzuna ere ez zen tokietan berrionaren zabaltzea. Ez nuen nahi bestek ezarri oinarrien gainean eraiki, 21 Liburu Sainduak dionaren arabera baizik:
Haren berri izan ez zutenek
ikusiko dute,
eta hartaz mintzatzen entzun ez zutenek
konprenituko. 
Erromarat joaiteko xedeak
22 Horrengatik gelditu behar ukan dut behin baino gehiagotan zuenganat joan gabe. 23 Orai, ordea, inguru hauetan nuen lana bururatu dut eta, aspaldiko urtetan zuek ikusi nahian bainago, 24 Espainiarakoan, hortik pasatzean ikusiko zaituztetan esperantza dut; eta harat joaiteko laguntza emanen dautazuela ere, zuekin egonaldi bat gozoa egin ondoan. 25 Jerusalemerat noa orai, hango fededuneri  dirulaguntzaren eremaitera. 26 Alabainan, Mazedoniakoek eta Akaiakoek  15,26 Mazedonia: Erromatar probintzia, oraiko Grezia iparraldean; hiriburua Tesalonika zuen. // Akaia: Grezia hegoaldea; Korinto zen administrazione eta merkataritza-gunea; Atenas, berriz, gune kulturala. dirubilketa baten egiteko borondatea ukan dute, Jerusalemen diren haurride behartsuen laguntzeko. 27 Borondatea, diot, bainan zorra ere bazuten heien alderat; zeren, paganoak izpirituzko ontasunetan heien partaide izan badira, zuzen baita lurreko ontasunetan heien laguntza ukan dezaten. 28 Egiteko hau bete eta bildu den dirua heien eskuetan ezarri ondoan, Espainiarat abiatuko naiz, zuen hiritik pasatuz. 29 Eta badakit Kristoren benedizione betea badutala zuenganat joaiteko.
30 Jesu Kristo gure Jaunarengatik eta Izpirituak emaiten daukun maitasunarengatik eskatzen dauzuet, haurrideak: nerekin batean borroka zaitezte, Jainkoari nere alde otoitz eginez, 31 sinesten ez dutenen eskuetarat eror ez nadin Judean, eta Jerusalemgo fededunek ongi har dezaten eremaiten diotetan laguntza. 32 Hola, Jainkoak nahi badu, bozkarioz beterik etorriko nitzaizue eta pausaldi bat hartzen ahalko dut zuekin.
33 Bakearen Jainkoa zuekin guziekin! Amen.
Goraintziak
16
1 Zenkreasko eliz elkartearen zerbitzari den gure arreba Febe  16,1 Zenkreas: Korintoko bi portuetarik bat (ik. 15,26 oh.). // zerbitzari den gure arreba Febe: H.h., gure arreba Febe,... zerbitzari (diakresa) dena. Febe, hain segur, gutunaren eremailea da. Diakre hitza hemen bakarrik ateratzen da T.B.an emazte bati aplikatua; ik. Flp 1,1 eta 1 Tm 3,8 oh. Halere, ik. 1 Tm 3,11 eta oh. gomendatzen dauzuet: 2 ongi etorri egiozue Jaunaren izenean, fededuneri egin behar zaioten bezala. Zerbaitetan zuen beharrik balu, lagunt zazue, berak ere ainitzak lagundu baititu, nihaur barne.
3 Goraintziak  16,3 Goraintziak: Paulok sail huntan agurtzen dituen lagunen izenek heien jatorri eta jendarte egoera desberdina agertzen dituzte (greziarra, erromatarra, hebrearra). Bestalde, giristino-elkarteetan harreman pertsonalek zuten garrantzia erakusten dute. Priska eta Akilari, Jesu Kristoren zerbitzuan lankide ukan ditutaneri. 4 Horiek beren bizia hirriskuan ezarri dute, nerea salbatzeagatik. Eta ez nik bakarrik, paganoen eliz elkarte guziek ere esker ona zor diete. 5 Goraintziak heien etxean biltzen den eliz elkarteari ere. Goraintziak Epeneto maiteari, Asian  16,5 Asia: Asia erromatar probintziaz ari da; Asia Ttipiko mendebaldeko kostaldea hartzen zuen. Kristoren baitan sinetsi dutenen lehen fruitua denari. 6 Goraintziak zuengatik hainbeste lan egin duen Mariari. 7 Goraintziak nere ahaide eta presolagun Androniko eta Juniari: apostoluen artean ospetsuak dira eta Kristoren baitan nik baino lehen sinetsi dutenak. 8 Goraintziak Jaunaren baitan biziki maite dutan Anpliatori. 9 Goraintziak Urbanori, Jesu Kristoren zerbitzuan lankide ukan dugunari, eta nere Estakis maiteari. 10 Goraintziak Apelesi, fededun zintzoa dela erakutsi duen horri. Goraintziak Aristobuloren familiakoeri. 11 Goraintziak Herodion nere ahaideari. Goraintziak Nartzisoren etxeko fededuneri. 12 Goraintziak Trifena eta Trifosari, Jaunarengatik hainbeste lan egin duten horieri. Goraintziak Jaunarengatik lan ainitz egin duen nere Perside maiteari. 13 Goraintziak Rufori, Jaunak hautatuari, eta haren amari, nere ama ere baita. 14 Goraintziak Asinkritori, Flegoni, Hermesi, Patrobasi, Hermasi eta heiekin bizi diren haurrideeri. 15 Goraintziak Filologo eta Juliari, Nereo eta haren arrebari, Olinpiori eta horiekin bizi diren fededun guzieri. 16 Elkar agur zazue besarkada  16,16 besarkada: H.h., musu. Hain segur, liturgiako bake-erritoa aipatzen da. sainduz. Kristoren eliz elkarte guziek agurtzen zaituztete.
17 Otoi, haurrideak! Begira zaitezte elkartean zatiketak sortzen eta ukan duzuen irakaspena galbidean ezartzen dutenetarik. Urrunt horienganik! 18 Holakoak ez baitira Kristo gure Jaunaren zerbitzari, beren sabelaren baizik, eta beren ele zuri eta lausenguez lilluratzen dute jende xumea. 19 Denek badakite nola onartu duzuen fedea; zuengatik bozkarioz nago, beraz. Bainan ongirako zuhur eta gaizkiaren kutsadurarik gabe izan zaitezten nahi nuke. 20 Bakea emaiten daukun Jainkoak laster lehertuko du Satan zuen oinpean. Jesu Kristo gure Jaunaren grazia izan bedi zuekin.
21 Goraintziak nere lankide Timoteoren izenean, eta Luzio, Jason eta Sosipatro nere ahaideen izenean. 22 Nik, Tertziok  16,22 Tertzio: Hemen ageri da Paulok ez zituela gutunak bere eskuz idazten, baizik idazkariez baliatzen zela. , gutun hau idatzi dauzuetanak, goraintziak zueri Jaunaren baitan. 23 Ni eta eliz elkarte osoa ere bere etxean hartzen gaituen Gaiok goraintziak zueri. Hiriko diruzain Erastoren izenean eta Kuarto anaiaren izenean agur. ( 24  16,24 Bertset hau ez da agertzen eskuizkriburik hoberenetan. Hau dio: Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin guziekin. Amen. ).
Aintza Jainkoari  16,25 Aintza Jainkoari: Eskuizkribu batzuk 14. kap.aren azkenean emaiten dituzte 25-27 ber.ak eta beste batzuk 15.aren ondotik. Ez da segur gutunaren azken hau Paulorena den ala ez.
25 Gorets dezagun Jainkoa! Harek fedean azkartzen ahal zaituzte, nik oihukatzen dutan berrionaren, Jesu Kristori buruz emaiten dutan mezuaren arabera. Mezu horren bidez, aspalditik ixilean zaukan misterioa agertu du Jainkoak. 26 Misterio hori orai argitan eman da profeten idatziek dioten bezala, eta, Jainko betierekoak manaturik, herri guzieri adiarazi zaiote, Jainkoaren baitan sinetsi eta hari obedi diezoten. 27 Zuhur bakarra den Jainkoari aintza betiere Jesu Kristoren bitartez! Amen.
|