Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Apost. Egintzak 21,33-23,30

Apost. Egintzak : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

33 Hurbildurik, gudalburuak Paulo arrastatu zuen eta bi katez estekatzeko manatu
21,33 estekatzeko manatu: Hemendik aitzina, liburuaren azkenerat arte, Paulo preso eta auzitan agertuko zaiku: Jerusalemen lehenik (21,33–23,30), Zesarean gero (23,3126,32), eta Erroman azkenik (28,17-30), ibilaldi luze baten buruan (27,1–28,16).
. Gero, ea nor zen eta zer egin zuen galdatu zuen; 34 bainan jendeak nork berea zion oihuka. Eta nahasmendu hartan gudalburuak ezin baitzuen deus garbirik atera, gaztelurat
21,34 gaztelurat: Antonia izeneko gotorlekurat; Herodes Handiak eraikia zen tenpluaren hegi batean, eta erromatar armadarentzat bizitegi egiten zuen. Handik tenplualde guzia ageri zen.
eremaiteko manatu zuen. 35 Paulo eskalerretarat heldu zenean, soldaduek airean ereman behar ukan zuten jendearen bortizkeriagatik, 36 herri guzia gibeletik baitzuen, hil zezaten oihuka.
Paulo bere buruaren alde mintzo
37 Gazteluan sartzera zoatzila, Paulok gudalburuari erran zion:
–Bi hitz erran nahi nauzkizuke.
Gudalburuak ihardetsi:
–Grekoz mintzatzen badakizu? 38 Ez zira, beraz, berrikitan altxatu den egiptoarra, lau mila terrorista basamorturat ereman dituen hura?
39 Paulok ihardetsi:
–Ni? Judua naiz, Ziliziako Tarsotarra, hiri famatu bateko hiritarra. Utz nezazu, otoi, herriari mintzatzera.
40 Baimena eman zion, eta Paulok, eskalerretan xutik, herriari ixiltzeko keinu egin zion eskuaz. Denak ixildu ziren, eta Paulo hebrearrez
21,40 hebrearrez: Aramearrez hain segur, hizkuntza hori mintzo baitzen Palestinan garai hartan.
mintzatu zitzaioten:
22
1 «Nere haurride eta aitak
22,1 Pauloren orai arteko hitzaldietan, judueri (13), paganoeri (17) eta giristino-elkarteko zuzendarieri (20) egin predikuaren eredua eta agiria eskaini dauzkigu Egintzak liburuak. Beste hiru hitzaldi emanen dauzkigu ondotik, Paulok auzian bere buruaren xuritzeko eginak: juduen aitzinean (22), Felixen aitzinean (24) eta Agripa erregearen aitzinean (26).
, entzun zazue orai neure buruaren xuritzeko erranen dauzuetana». 2 Hebrearrez mintzo zitzaiotela entzutearekin, are ixilago jarri zen jendea. Paulok, aitzina:
3 –Judua naiz, Ziliziako Tarson sortua, bainan hiri huntan altxatua eta, Gamalielen
22,3 Gamaliel: Ik. 5,34 oh.
dizipulu izanik, gure arbasoen legean artaz eskolatua; jainkozale kartsua nintzen, gaur zuek guziak zirezten bezala. 4 Hil eta herio, giristino-bidea
22,4 giristino-bide: Ik. 9,2 oh.
pertsegitu ukan dut, gizon eta emazte arrastatu eta preso sartuz. 5 Apez nagusiak eta herriko zahar guziek hori aitor dezakete: alabainan, heiek eman zauzkidaten Damaseko haurrideentzat gomendio-gutunak eta harat joan nintzan, aurkituko nituen giristinoak Jerusalemerat preso ekartzeko, gaztiga zitzaten.
Paulori Damaseko bidean gertatua
6 Banindoan, beraz, eta, Damaserat hurbildua nintzela, eguerdi irian, bat-batean zerutikako argi bizi batek distiraz inguratu ninduen. 7 Lurrerat erori nintzen, eta mintzo bat entzun nuen: «Saulo, Saulo
22,7 Saulo: Ik. 9,4 oh.
, zergatik pertsegitzen nauzu?» 8 «Nor zira, Jauna?» galdatu nuen. Eta ihardetsi zautan: «Jesus Nazaretarra naiz, zuk pertsegitzen duzuna». 9 Nere lagunek argia, bai, ikusi zuten, bainan ez zuten entzun hitzegin zautanaren mintzorik. 10 Nik galdatu nuen: «Zer egin behar dut, Jauna?» Eta Jaunak ihardetsi: «Jeiki, zoazi Damaserat, eta han erranen dauzute Jainkoak zer manatzen dauzun egiteko». 11 Bainan argi haren distirak itsutu baininduen, lagunek eskutik hartu eta ereman ninduten Damaserat.
12 Bazen han Ananias izeneko gizon bat; jainkozalea zen legearen arabera eta hango judu guzien artean omen onekoa. 13 Etorri eta, hurbildurik, erran zautan: «Saulo anaia, ikus zazu berriz». Eta, ordu berean, ikusi nuen bera. 14 Harek erran zautan: «Gure arbasoen Jainkoak hautatu zaitu, haren nahia ezagutu, Zuzena
22,14 Zuzena: Erran nahi baita, Jesus.
ikusi eta hunen beraren mintzoa entzun dezazun. 15 Ikusi eta entzun duzunaren lekuko izanen baitzaitu harek jende guzien aitzinean. 16 Zeren beha egon, beraz? Bataia zaite eta garbi zeure bekatuetarik, Jaunari dei eginez».
Paulo paganoenganat misiolari
17 Jerusalemerat itzuli nintzen eta, tenpluan otoitzean ari nintzela, goi-ikuspen bat ukan nuen. 18 Jauna ikusi nuen eta erran zautan: «Atera zaite Jerusalemdik ahal bezain laster, ez baitute onartuko nitaz eginen duzun lekukotasuna». 19 Nik ihardetsi nion: «Jauna, denek badakite ni ibili naizela sinagogaz sinagoga zure baitan sinesten dutenen preso sartzen eta zigortzen. 20 Eta Extebe zure lekukoaren
22,20 lekuko: Lekukoa grekoz martir erraiten da; hitz hau, hemen ageri denaz, laster hartuko duen odolezko lekukotasunaren erran-nahirat hurbilduz doa.
odola ixuri zutenean ere, han nintzen, hiltzaileak onartu nituen eta heien soinekoak zaindu». 21 Bainan Jaunak erran zautan: «Zoazi, urrun igortzen baitzaitut, pagano-herrietarat».
Paulo eta erromatar gudalburua
22 Hitz hauek erran arte entzuten egon zitzaizkion juduak, bainan orduan oihuka hasi ziren: «Ken gizon hori lur-gainetik! Ez du bizitzea merezi!»
23 Orroaz, soinekoak inarrosiz eta errautsa airerat botaka ari baitziren, 24 gudalburuak Paulo gaztelurat sartu zuen, eta azotatzeko manatu, jendea haren kontra oihuka zergatik ari zen aitorrarazteko.
25 Azotatzeko estekatzen zutela, Paulok erran zion han zen ehuntariari:
–Baduzue eskubiderik Erromako hiritar
22,25 Erromako hiritar: Ik. 16,37 oh.
bat jujatu gabe azotatzeko?
26 Hitz hauek entzutearekin, ehuntariak gudalburuari jakinarazi zion:
–Kasu zer egiten duzun! Gizon hori Erromako hiritarra da.
27 Joan zitzaion gudalburua Paulori eta galdatu zion:
–Erromako hiritarra zira egiaz?
–Bai –ihardetsi zion Paulok.
28 Gudalburuak, berriz:
–Nik ederki ordainduz erosi dut hiritargo hori.
–Eta nik sortzez daukat –ihardetsi zion Paulok.
29 Mintzarazi behar zutenek berehala utzi zuten; gudalburua, berriz, izitu zen, Erromako hiritar bat estekaturik zaukala ohartu zenean.
Paulo judu-biltzarraren aitzinean
30 Biharamunean, gudalburuak, juduek Paulo zergatik salatzen zuten garbi jakin nahiz, lokarriak kenarazi ziozkan eta apezburuak eta Biltzar Nagusi osoa bilarazi zituen; orduan, Paulo ekarri eta aitzinean ezarri zioten.
23
1 Paulo mintzatu zen, biltzarrari so: «Anaiak, kontzientziarik garbienarekin jokatu dut Jainkoaren aitzinean gaur arte». 2 Hortan, Paulori muturreko bat emaiteko manatu zioten Ananias
23,2 Ananias: 27tik 59ra apez nagusi izana. Aldi baterako, kargutik kendua egon zen, 52 aldera. Juduen guduaren hastean (66an) hil zuten.
apez nagusiak bere laguntzaileeri. 3 Orduan, Paulok erran zion: «Jainkoak joko zaitu, murru zuritua, zu! Legearen arabera juja nezazun jarria zira hor; nola hausten duzu legea ni jotzeko manatuz?»
4 Han zaudenek erran zioten Paulori:
–Jainkoaren apez nagusia laidostatzen duzu!
5 Paulok, orduan:
–Anaiak, ez nakien apez nagusia zela. Bai, Liburu Sainduak dio: Ez gaizki mintza zeure herriko buruzagiaz .
6 Baitzakien batzu farisauak zirela eta besteak saduzearrak, goraki mintzatu zen
23,6 mintzatu zen: Paulok zuhurki jokatzen du (ik. Mt 10,16) farisauen irabazteko, bere burua farisau bezala agertuz. Bainan egia da, hilen pizteari buruz, giristinoen eta farisauen irakaspenak elkarrenganik hurbil zirela.
Paulo biltzarraren erdian: «Anaiak, farisaua naiz, farisau-semea, eta hilen piztean esperantza dutalakotz naute auzitan ezarri».
7 Hori erran zuenean, kasaila piztu zen farisauen eta saduzearren artean, eta biltzarra zatitu zen. 8 (Ezen saduzearrek ez dute onartzen ez hilen pizterik, ez aingerurik, ez izpiriturik; farisauek, aldiz, bai). 9 Izigarriko zalaparta izan zen. Farisauen alderdiko lege-irakasle batzuk, xutitu eta, gogor erran zuten: «Gizon huni gaizkirik ez diogu aurkitzen. Eta izpiritu edo aingeru bat mintzatu bazaio, zer?»
10 Kasaila gero eta handiago baitzoan, gudalburuak, Paulo puskatuko zuten beldurrez, soldadueri jausteko manatu zioten, handik atera eta gaztelurat ereman zezaten.
11 Ondoko gauean, Jauna Paulori agertu zitzaion eta erran zion: «Gora bihotza! Jerusalemen nere lekuko izan ziren bezala, berdin izan behar duzu Erroman ere».
Pauloren kontra barranda
12 Argitu zuenean, judu zenbaitek zin eginez hitzeman zuten ez jatea eta ez edatea Paulo hilen zuten arte. 13 Berrogeiez goiti ziren joko tzar hortan sartuak. 14 Apezburu eta zaharrenganat joan ziren, bada, eta erran zieten: «Zin eginez hitzemana dugu ez dugula deus hartuko, Paulo hilen dugun arte. 15 Orai, zuek, biltzarrarekin akortean, eska zozue gudalburuari Paulo ekar diezazuen bihar, haren kasua xehekiago ikertu nahi bazinute bezala. Eta gu prest gaude bidean haren garbitzeko».
16 Bainan Pauloren ilobak, arrebaren semeak, azpikeria horren berri jakin zuen eta gaztelurat joan zen, Paulori jakinaraztera. 17 Paulok ehuntari bati dei egin eta erran zion:
–Eremazu gazte hau gudalburuaganat; zerbait badio erraiteko.
18 Ehuntariak ereman zuen, bada, gudalburuaganat eta erran zion:
–Paulo presoak dei egin daut eta gazte hau zureganat ekartzeko eskatu; zerbait ba omen dauzu erraiteko.
19 Gudalburuak eskutik hartu zuen eta, berex eremanik, galdatu zion:
–Zer dautazu erraiteko?
20 Mutikoak ihardetsi zion:
–Juduak hitzartuak dira zuri eskatzeko bihar Paulo Biltzar Nagusirat ereman dezazun, haren kasua xehekiago miatu nahi balute bezala. 21 Bainan zuk ez sinets, berrogei gizonez goiti barrandan jarriko zaizkio; zin egina dute, ez dutela janen ez edanen Paulo garbitu arte. Prest daude jadanik, zure baimenaren beha.
22 Gudalburuak mutikoa igorri zuen, erranez:
–Nehori ez erran holakorik salatu dautazula.
Paulo Zesarearat eremana
23 Gudalburuak, orduan, bi ehuntari deitu eta manu hau eman zioten: «Atxik prest berrehun soldadu oinezko, hirurogeita hamar zaldizko eta berrehun lantzari, arratseko bederatzietan Zesarearat
23,23 Zesarea: Ik. 8,40 oh.
joaiteko. 24 Presta ere zaldiak, Paulo bizirik eta onik Felix
23,24 Felix: Judeako gobernari izan zen 52tik 59 edo 60ra.
gobernariaganat eremaiteko».
25 Eta gutun bat idatzi zuen, hau ziona:
26 «Klaudio Lisiasek Felix gobernari guziz onari, agur!
27 Igortzen dauzutan gizon hau juduek bildua zuten. Eta, hiltzera zoatzila, soldaduekin joan eta atera dut heien eskuetarik, Erromako hiritarra dela jakinik. 28 Zergatik salatzen zuten jakin nahi bainuen, juduen Biltzar Nagusirat ereman dut. 29 Ikusi dut beren legeko eztabada zenbaitengatik salatzen dutela, bainan ez duela heriotzea edo presondegia merezi duen hobenik. 30 Eta hunen kontra ukaldi gaixto bat prestatua dutela jakin baitut, igortzen dauzut lehenbailehen, aldi berean salatzaileeri adiarazten diotetalarik zure aitzinean agertu behar dituztela beren salaketak
23,30 Eskuizkribu ainitzek ohidurazko agur-hitz hauekin bururatzen dute gutuna: Agur, izan ongi!
».