Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Apost. Egintzak 17,1.13-15

Apost. Egintzak : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

 
SAR HITZA (1,1-11)
Jesusek Izpiritua hitzeman
1
1-2 Teofilo maitea: Neure lehen liburuan
1,1-2 lehen liburua: Ik. Lk 1,1-4. Apostoluen Egintzak liburua hirugarren ebanjelioaren jarraipena da. // hastetik: Hots, Jesusen bataiotik (ik. 1,22; 10,37; Lk 3,21-22.)
, hastetik
1,1-2 lehen liburua: Ik. Lk 1,1-4. Apostoluen Egintzak liburua hirugarren ebanjelioaren jarraipena da. // hastetik: Hots, Jesusen bataiotik (ik. 1,22; 10,37; Lk 3,21-22.)
zerurat altxatua izan zen egunera arte Jesusek egin eta irakatsi zuen guzia idatzi dut. Altxatu aitzin, Izpiritu Sainduaren indarrez azken manuak eman ziozkaten berak hautatu apostolueri. 3 Heieri agertu zitzaioten hil ondoan eta bizirik zelako froga ainitz eman zioten, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz mintzatuz.
4 Heiekin jaten ari zen batez, manatu zioten: «Jerusalemdik ez urrunt, zaudezte Aitak hitzeman eta nereganik entzun duzuen haren beha. 5 Joanesek
1,5 Joanesek: Joanes Bataiatzaileak (ik. Lk 3,16); Apostoluen Egintzak liburuak jakinarazten daukunaz, Joanesen bataioa emaiten zen oraino ongi hezigabeko zenbait fededun-taldetan (ik. 18,25; 19,3-4).
urez bataiatu zuen, bainan zuek egun guti barne Izpiritu Sainduan bataiatuak izanen zirezte».
Jesus zerurat altxatu
6 Orduan, Jesusekin bildurik zaudela, galdatu zioten:
–Jauna, orai eraikiko ote duzu berriz Israelgo erresuma?
7 Jesusek ihardetsi zioten:
–Aitak bakarrik du horren erabakitzeko ahala, eta ez duzue jakiterik noiz izanen den aldia eta tenorea. 8 Bainan gainerat jautsiko zaizuen Izpiritu Sainduaren indarra ukanen duzue, eta nere lekuko izanen zirezte Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino
1,8 Bertset hunek liburu osoaren bilduma emaiten du. Jerusalem izan zen ebanjelioaren helburua, eta orai apostoluen misio orokorraren abiapundua da.
.
9 Hola mintzaturik eta heiek so zaudela, Jesus altxatu zen, eta hodei batek begietarik itzali zioten. 10 Zerurat zoala, hari so zaudelarik oraino, bi gizon soineko xuritan agertu zitzaizkioten ondoan, 11 eta erran zieten: «Galilearrak, zertan zaudezte hor zerurat so? Zuen artetik zerurat altxatua izan den Jesus hori, zerurat joaiten ikusi duzuen bezala etorriko da».
JERUSALEMGO ELIZ ELKARTEA (1,12–8,3)
Judasen ordaina hautatu
12 Orduan, apostoluak Jerusalemerat itzuli ziren Oliamenditik
1,12 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh. // kilometra bat eskas: H.h., sabato bidea, erran nahi baita, sabatoko pausu-legearen arabera egin zitekeen bidea.
–mendi hau Jerusalemdik hurbil da, kilometra bat eskas
1,12 Oliamendi: Ik. Mt 21,1 oh. // kilometra bat eskas: H.h., sabato bidea, erran nahi baita, sabatoko pausu-legearen arabera egin zitekeen bidea.
–. 13 Etxerat joanik, egoiten ohi ziren gaineko gelarat igan ziren. Huna nor ziren: Petri eta Joani, Jakobe eta Andre, Filipe eta Tomas, Bartolome eta Matiu, Jakobe Alfeorena, Simon Zelota eta Judas Jakoberena. 14 Guziak, emazte batzurekin, Jesusen ama Maria eta anaiekin gogoz bat, otoitzari jarraikiak bizi ziren.
15 Egun heietarik batez, Petrik, haurrideak
1,15 haurrideak: Giristinoeri emaiten zitzaioten izen orokor bat, bereziki Jerusalemen erabilia; fededunek elkarrekin duten haurride-lokarria adiarazten du.
bildurik zaudela –ehun eta hogei bat –, jeiki eta erran zuen:
16 –Haurrideak, bete beharra zen Izpiritu Sainduak Liburu Sainduan errana: Daviden ahoz aitzinetik aipatua zuen Jesus arrastatu zutenen gidaria, Judas. 17 Gureetarik zen eta gu bezala zerbitzu hunen betetzeko hautatua. 18 Bainan gaizkiaren sariarekin alor bat erosi zuen eta, buruz beheiti joanik, erditik lehertu zen eta haren erraiak lurrean barreiatu ziren. 19 Jerusalemtar guziek berri hori jakin zuten, eta alor hari «Hakeldama» eman zioten izena beren hizkuntzan, hots, «Odol-alor». 20 Hau idatzia da, hain zuzen, Salmoen liburuan:
 
Huts izan bedi haren egoitza,
nehor ez bedi han bizi.
 
Eta hau ere:
 
Har beza beste batek
haren kargua .
 
21 Badira gurekin ibili diren gizonak Jesus Jauna gure artean bizi izan den denbora guzian, 22 Joanesek bataiatu zuenetik hasi eta zerurat altxatua izan den arte: heietarik batek gurekin batean haren piztearen lekuko izan behar du.
23 Biga aurkeztu zituzten: Josep, deituraz Barsaba, izengoitiz Zuzen, eta Matias. 24 Gero, otoitz hau egin zuten: «Jauna, guzien bihotza ezagutzen duzu, erakutsaguzu bietarik zoin hautatu duzun, 25 apostolu-zerbitzu huntan Judasek utzi lekuaren hartzeko, berea duen lekurat joan baita hura».
26 Xotxak atera zituzten, eta Matiasena baitzen atera, hameka apostoluen taldean sartu zuten.
Izpiritu Saindua apostoluen gainerat jautsi
2
1 Mendekoste-eguna
2,1 Mendekoste-eguna: Bazko ondoan berrogeita hamargarren egunean ospatzen zelakotz hartu zuen izen hau besta hunek. Toki ainitzetatik etorri judu-multzo handiak bildu ohi ziren Jerusalemen. // guziak: Ez da 1,15ean aipatu den ehun eta hogeiko taldea, baizik 1,13-14an aipatu taldetxoa.
etorri zenean, toki berean bildurik zauden guziak
2,1 Mendekoste-eguna: Bazko ondoan berrogeita hamargarren egunean ospatzen zelakotz hartu zuen izen hau besta hunek. Toki ainitzetatik etorri judu-multzo handiak bildu ohi ziren Jerusalemen. // guziak: Ez da 1,15ean aipatu den ehun eta hogeiko taldea, baizik 1,13-14an aipatu taldetxoa.
. 2 Bat-batean, arrabotsa izan zen zerutik, haize azkar baten ufa iduria, eta heiek zauden etxe guzia bete zuen. 3 Orduan, suzko mihiak bezalako batzu zatitzen ikusi zituzten, eta bakotxaren gainean bana finkatzen. 4 Denak Izpiritu Sainduaz bete ziren, eta beste hizkuntza batzutan mintzatzen hasi, bakotxa Izpirituak emaiten zion gisara.
5 Egun heietan judu jainkozale ainitz bazen Jerusalemen, eguzkiaren pean diren nazione guzietarik etorriak. 6 Azantz hura entzutearekin, jende ainitz bildu zen harat, eta harriturik zauden, nork bere hizkuntzan mintzatzen entzuten baitzituen. 7 Harri eta zur, xoraturik, erraiten zuten: «Mintzo diren horiek, ez ote dira denak galilearrak? 8 Gutarik bakotxak nolaz entzuten ditu, bada, bere ama-hizkuntzan? 9 Badira gurekin partiar, mediar eta elamdarrak; bai eta Mesopotamian, Judean eta Kapadozian, Ponton eta Asian bizi direnak; 10 badira Frigia eta Panfiliakoak, Egipto eta Zirene inguruko Libia aldekoak, bai eta erromatarrak ere
2,10 2,9-10 ber.etan aipatzen diren herrien zerrendak mundu osoa adiarazi nahi du.
; 11 eta denek, judu eta juduberri
2,11 juduberriak: H.h., proselito. Jatorriz paganoak izanik juduen erlisionea onartu dutenak eta, ebakitza dela medio, eskubide osoz Israel herriko kide bilakatu direnak. Ez nahas Israelen Jainkoa adoratzen dutenak deituekin (ik. 10,2 oh.).
, kretar eta arabiar, Jainkoaren egintza miragarriez guhauren hizkuntzetan mintzatzen entzuten ditugu».
12 Harrituak eta zer pentsa ez zakitela, «Zer da hau?» galdezka ari ziren elkarren artean. 13 Beste batzuk zioten, trufaz: «Edanak dira».
Petriren mintzaldia
14 Orduan, Petri, hameka apostoluen artean xutik, ozenki mintzatu zitzaioten
2,14 mintzatu zitzaioten: Egintzak liburuan badira zazpi hitzaldi entzule juduentzat eginak; apostoluen lehen predikuaren mamia biltzen dute, eta eskema berekoak dira denak; bost Petrirenak (2,14-39; 3,12-26; 4,9-12; 5,29-32; 10,34-43), bat Exteberena (7,2-53) eta bat Paulorena (13,16-41).
: «Zuek, judatarrak, eta Jerusalemen zaudezten guziek, entzun nezazue, hemen gertatzen denaz ongi jabe zaitezten. 15 Hauek ez dira mozkorrak, uste duzuen bezala, goizeko bederatziak baizik ez baitira oraino. 16 Ez, Joel profetak erran zuena da hemen gertatzen:
 
17 Hau dio Jainkoak: Azken egunetan
neure Izpiritua ixuriko diotet
jende guzieri.
Zuen seme-alabak
profeta izanen dira
zuen gazteek
ikuspenak ukanen dituzte,
zuen zaharrek ametsak eginen.
18 Neure mutil eta neskatoeri ere
neure Izpiritua ixuriko diotet
egun heietan
eta profeta izanen dira.
19 Gauza harrigarriak
eginen ditut
gainean, zeruan,
eta mirakuluzko seinaleak
beherean, lurrean:
odola eta sua eta ke-lanoa.
20 Eguzkia ilunpe bilakatuko da,
eta ilargia odola bezain gorri,
Jaunaren eguna,
egun handi eta ospetsua,
etorri baino lehen.
21 Orduan, Jaunari
dei eginen diona
2,21 Jaunari dei eginen diona: H.h., Jaunaren izenari dei eginen diona. Horra, giristinoen deitzeko beste erran-molde bat. Itzulpenean ez dugu izen hitza begiratu, izena dagokion presuna bera adiarazten baitu gehienetan, Egintzak liburuan Jesus piztua bera.
salbatuko da.
 
22 Israeldar horiek, entzun zazue hau: Jainkoak Jesus Nazaretarra zuen aitzinean sinesgarri egin zuen, mirakuluak, egintza ahaltsu eta harrigarriak haren eskuz eginez, denek dakizuen bezala. 23 Jainkoak asmatu eta aitzinetik hartu erabakiaren arabera, gizon hura eskuetarat emana izan zaizue eta zuek gurutzitzatu eta hil duzue sinesgabeen
2,23 sinesgabeen: H.h., legegabeen. Jesusi heriotzea eman zioten erromatarrak adiarazten dira.
eskuz. 24 Bainan Jainkoak piztu du, heriotzearen
2,24 Heriotzea: Zenbait eskuizkribuk Hades dio, erran nahi baita, Hilen Egoitza (ik. 2,27).
oinazeetarik libratuz, ez baitzitekeen heriotzeak bere menean atxik zezan. 25 Alabainan, Davidek hartaz dio :
 
Beti aitzinean ikusten nuen Jauna;
nere eskuinaldean dago,
ez nadin kordoka.
26 Horrengatik, zorionean
daukat bihotza,
bozkarioz kantari mihia,
esperantzan lasai gorputza,
27 ez bainauzu
Hilen Egoitzan ahantziko,
zeure fededuna ez duzu
usteltzera utziko.
28 Bizirateko bidea
erakutsi dautazu:
zeure aitzinean zorionez
beteko nauzu.
 
29 Haurrideak, argi eta garbi mintzatu behar nitzaizue: David gure arbasoa hil zen eta ehortzi zuten, eta hor dugu gaurdaino haren hilobia. 30 Bainan profeta zen eta bazakien Jainkoak zin eginez hitzeman ziona: haren odoleko bat ezarriko zuela haren tronuan . 31 Beraz, aitzinetik ikusi zuen Mesias piztuko zela, eta huntaz erran zuen: ez zuela Jainkoak Hilen Egoitzan ahantziko eta ez zela haren gorputza ustelduko . 32 Jesus hori piztu du Jainkoak, eta gu guziak lekuko gira. 33 Jainkoak bere eskuinalderat altxatu duelarik
2,33 Jainkoak bere eskuinalderat altxatu duelarik. Hunela ere itzul daiteke: Jainkoak bere eskuinaz altxatu duelarik.
, hitzeman Izpiritu Saindua ukan du Aitarenganik eta guri ixuri; hori duzue ikusten eta entzuten orai. 34 David ez zen zerurat igan; halere, hau dio:
 
Jaunak nere Jaunari erran dio:
«Jar zaite nere eskuinaldean,
35 nik zure etsaiak
zure oinpeko alkitzat
ezarri artean» .
 
36 Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak: zuek gurutzitzatu duzuen Jesus hura, Jainkoak Jaun eta Mesias egin du».
37 Hitz hauek bihotza hunkitu zieten, eta Petriri eta beste apostolueri galdatu zieten:
–Anaiak, zer egin behar dugu?
38 Petrik ihardetsi:
–Bihozberri zaitezte eta zuetarik bakotxa bataiatua izan bedi Jesus Mesiasen izenean, bekatuak barka dakizkizuen, eta Izpiritu Saindua ukanen duzue dohain. 39 Zuentzat eta zuen seme-alabentzat hitzeman baitzuen Jainkoak dohain hau, bai eta urrun direnentzat ere, Jainko gure Jaunak deituko dituen guzientzat.
40 Beste hitz ainitzen bidez lekukotasun emaiten zuen Petrik eta sustatzen zituen, erranez: «Jende galdu hauen artetik salba zaitezte».
41 Petriren hitza onartu zutenak bataiatuak izan ziren, eta egun hartan hiru mila lagun inguru dizipuluetarat bildu zen. 42 Jarraikiak ziren apostoluek eman irakaspenen entzuteari, anaitasunean bizitzeari, ogi-hausteari
2,42 ogi-haustea: Erran-molde hunek, berez, juduen arteko edozoin apairu adiarazten du; mahaiburuak benedizionea erran ohi zuen beti ogia haustean. Giristinoen mintzairan, hain segur, afari sainduaren, Eukaristiaren, ospaketa ere erran nahi du, etxeetan eta entrabaleko apairuekin loturik egiten baitzen (ik. 1 Ko 11,20-34).
eta otoitzeri.
Fededun-elkartearen bizimoldea
2,43-47 Fededun-elkartearen bizimoldea: Hau dugu Egintzak liburuko hiru laburpenetarik bat (ik. 4,32-35; 5,12-16). Lehen giristino-elkartearen bizimoldea erakusten daukute hiruek gisa berdintsuan.
43 Errespetua denetan sartzen ari zen, apostoluek egiten zituzten egintza harrigarri eta mirakuluzko seinaleengatik. 44 Fededun guziak batasunean bizi ziren, eta zuten guzia denentzat zaukaten: 45 beren lur eta ontasunak saldurik, guzien artean partekatzen zuten dirua, nork zer behar zuen. 46 Egun guziz, gogoz bat, tenpluko urratseri jarraikiak ziren, bainan ogia beren etxeetan hausten zuten, apairuak elkarrekin eginez, bozkariotan eta bihotza laņo. 47 Jainkoa goresten zuten, eta herri osoak ongi hartzen zituen. Eta Jaunak egunez egun elkarterat biltzen zituen salbatzen zirenak
2,47 Elizaren emendatzearen berri emaiten duen ber. hau bezalako ainitz sartu ditu idazleak han eta hemen bere liburuan.
.
Petri eta Joaniren aldia (3,1–4,31)
Tenpluan parlesiatuaren sendatzea
3
1 Behin, Petri eta Joani tenplurat zoatzin arratsaldeko
3,1 arratsaldeko: H.h., bederatzigarren oreneko, hots, arratsaldeko hiru orenetako.
otoitzerat. 2 Tenpluko «Ate Eder
3,2 Ate Eder: Ate hau tenpluaren kanpoko egongiatik (paganoen ataria zenekotik) tenpluaren barnekaldeko lehen egongiarako (emazteen atarirako) atea zen; juduak bakarrik sar zitezkeen tenpluaren barnekalde hartarat.
» erraiten zioten atean, bazagon sortzetik maingua zen gizon bat. Egun oroz han ezartzen zuten, tenpluan sartzen zireneri amoina eskatzeko. 3 Petri eta Joani sartzen ikusirik, amoina galdegin zioten. 4 Petri eta Joani hari beha gelditu ziren, eta Petrik erran zion: «So egiguzu».
5 Hura beha jarri zitzaioten, zerbait emanen ziotelakoan. 6 Orduan, Petrik erran zion: «Ez dut zilarrik ez urrerik, bainan dutana emaiten dauzut: Jesu Kristo Nazaretarraren izenean, jeiki eta ibil zaite!» 7 Eta, eskuineko eskutik harturik, jeikiarazi zuen.
Bat-batean, gizonaren oinak eta aztal-beharriak azkartu ziren; 8 jauzian xutitu eta ibiltzen hasi zen. Apostoluekin tenpluan sartu zen, ibil eta jauzi, Jainkoa goresten zuela. 9 Herri osoak ikusi zuen ibiltzen eta Jainkoaren goresten, 10 eta, Ate Eder ondoan jarririk amoina eske egoiten zen hura zela ezaguturik, jendea zur eta lur gelditu zen gertatu zitzaionaz.
Petriren hitzaldia
11 Gizona oraino Petri eta Joanirekin zagola, jende guziak, harriturik, heienganat laster egin zuen, Salomonen aterperat
3,11 Salomonen aterpe: Paganoen atari edo tenpluko zabaldegia (tenplutik kanpo zena) eguzkialdetik inguratzen zuen zutarrizko aterpea.
. 12 Hori ikustearekin, herriari mintzatu zitzaion Petri: «Israeldarrak, zergatik harritzen zirezte gertatu denaz? Edo zergatik zaudezte guri beha, gizon hau guhauren ahalaz edo jainkozaletasunaz ibilarazi baginu bezala?
13 Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure arbasoen Jainkoak , aintzaz bete du Jesus bere zerbitzaria, zuek buruzagien eskuetarat eman eta Pilatoren aitzinean ukatu duzuena, Pilatok libratu nahi zuelarik. 14 Saindua eta zuzena zen, bainan zuek ukatu duzue, eta hiltzaile bat libratzeko eskatu; 15 biziaren sorburua
3,15 biziaren sorburua: Beharbada, titulu hunen zentzua bi hitzez hobeki argi daiteke: bizirako gidaria eta biziaren sorburua; hitz bera buru itzuli dugu 5,31n.
hil zinuten, bainan Jainkoak hiletarik piztu du; gu gira horrren lekuko. 16 Jesusenganako fedeari esker, haren indarrak
3,16 haren indarrak: H.h., haren izenak.
sendatu du ikusten eta ezagutzen duzuen gizon hau; Jesusek emaiten duen fedeak ekarri dio osagarri betea, denek ikus dezakezuenaz.
17 Badakit, haurrideak, ezjakinean ari izan zireztela, zuen buruzagiak bezala. 18 Bainan hola bete da Jainkoak profeta guzien ahoz aitzinetik errana, hots, haren Mesiasek sofritu beharko zuela. 19 Bihozberri zaitezte, bada, eta itzul Jainkoarenganat, ken ditzan zuen bekatuak; 20 hola etorriko zaizue Jaunak eman pausa-denbora, eta harek igorriko dauzue Jesus, zuentzat izendatua zuen Mesias. 21 Hunek zeruan egon behar du oraino, gauza guziak berrituko diren arte, Jainkoak aitzinetik bere profeta sainduen ahoz erran bezala.
22 Moisek, hain zuzen, erran zuen: Ni bezalako profeta sortuko dauzue Jaunak, zuen Jainkoak, herritarren artetik; onar zazue harek erranen dauzuen guzia. 23 Profeta harek erranak onartuko ez dituena herritik kanpo ezarria izanen da . 24 Samuel eta geroztikako profeta guziak egun hauetaz mintzatu dira. 25 Jainkoak profeten bidez hitzemana zuentzat da, bai eta Jainkoak zuen arbasoekin egin zuen elkargoa ere
3,25 Jainkoak... elkargoa ere: H.h., Zuek zirezte profeten eta Jainkoak zuen arbasoekin egin elkargoaren seme-alabak. // Has 12,3; 22,18.
; hau erran baitzion Abrahami: Zure ondokoen bidez lurreko familia guziak benedikatuko ditut
3,25 Jainkoak... elkargoa ere: H.h., Zuek zirezte profeten eta Jainkoak zuen arbasoekin egin elkargoaren seme-alabak. // Has 12,3; 22,18.
. 26 Lehenik zuentzat sorrarazi eta piztu
3,26 sorrarazi eta piztu: Aditz bakarra erabiltzen du jatorrizkoak, gisa berean sortu eta piztu erran nahi duena.
du Jainkoak Jesus bere zerbitzaria, eta zueri benedizionearen emaitera igorri du, zuetarik bakotxa bere gaixtakerietarik bazter dadin».
Petri eta Joani judu-biltzarraren aitzinean
4
1 Petri eta Joani herriari mintzo zirela, apezak, tenpluko goardien buruzagia
4,1 goardien buruzagia: Ik. Lk 22,4 oh.
eta saduzearrak agertu zitzaizkioten. 2 Nardatuak ziren, apostoluak irakaspen emaiten ari zirelakotz herriari eta Jesusen baitan hilen piztea mezutzen zutelakotz
4,2 Saduzearrek ez zuten hilen piztea onartzen (ik. 23,6-9). Beraz, ezin zuten Jesusen piztea onartu, hau hilen pizte orokorraren froga baitzen.
. 3 Beraz, arrastatu eta presondegian sartu zituzten biharamuna arte, beranta baitzen. 4 Bainan mezuaren entzule ainitzek sinetsi zuten, bost milako bat lagun
4,4 lagun: Ik. 2,47 oh.
.
5 Biharamunean, herriko buruzagi, zahar eta lege-irakasleak
4,5 herriko buruzagi, zahar eta lege-irakasleak: Hots, Jerusalemgo Biltzar Nagusia, Israelgo epaimahai nagusia.
Jerusalemen bildu ziren; 6 han ziren Anas apez nagusia, Kaifas
4,6 Anas, Kaifas: Ik. Lk 3,2 oh.
, Joanes, Alexandro eta apezburu-familietako guziak. 7 Petri eta Joani beren aitzinerat ekarrarazi eta galdatu zieten: «Zer indarrez edo noren izenaz egin duzue hori?»
8 Petrik, Izpiritu Sainduaz beterik, ihardetsi zioten: «Herriko buruzagi eta zaharrak, 9 eri bati egin zaion ongia dela eta, nolaz sendatu den galdatzen zaiku gaur. 10 Jakin behar duzue denek eta Israel herri osoak ere: zuek gurutzitzatu eta Jainkoak hiletarik piztu duen Jesu Kristo Nazaretarraren izenaz dago gizon hau zuen aitzinean sendaturik. 11 Jesus hau da zuek, etxegileek, gutietsi duzuen harria, giltzarri bilakatu dena . 12 Hunen baitan bakarrik dugu salbamendua, Jainkoak ez baitiote jendeeri beste nehor
4,12 beste nehor: H.h., beste izenik; ik. 2,21 oh.
eman eguzkiaren pean salba gaitzakeenik».
13 Petri eta Joaniren ausartzia ikusi eta gizon eskolagabe eta arruntak zirela oharturik, harrituak zauden. Bazakiten, alde batetik, Jesusekin ibiliak zirela, 14 eta, bestetik, han zuten gizon sendatua, beren aitzinean xutik. Ez zuten deus erraitekorik aurkitzen. 15 Orduan, biltzarretik ateratzeko manatu zieten eta beren artean eztabada zuten: 16 «Zer egin gizon horiekin?Ezen ageri-ageriko mirakulua egin dute: ongi badaki hori Jerusalem osoak, eta ez dugu ukatzen ahal. 17 Bainan, herrian hori gehiago zabal ez dadin, mehatxatuko ditugu, Jesusen izena gehiago nehori aipa ez dezaten».
18 Deitu zituzten, bada, eta Jesusez mintzatzea edo irakastea zorrozki debekatu zieten. 19 Bainan Petrik eta Joanik ihardetsi: «Zer da zuzen Jainkoaren begietan: zueri obeditzea, ala hari? Zuek ikus. 20 Guk ez dugu ixiltzen ahal entzun eta ikusi duguna».
21 Berriz mehatxatu ondoan, libratu zituzten. Ez zuten aurkitzen heiek nola zigortu, herri osoak Jainkoa goresten baitzuen gertatu zenarengatik. 22 Alabainan, mirakuluz sendatu gizonak berrogei urtez goiti bazituen.
Elkartea otoitzean. Izpiritua jautsi
23 Libre utzi zituztenean, haurrideenganat itzuli ziren, eta apezburu eta zaharrek erran guzia kondatu zieten. 24 Entzun ondoan, denek Jainkoari otoitz egin zioten goraki eta aho batez: «Jauna, zuk egin zinituen zeru-lurrak eta itsasoa, eta horietan bizi diren guziak; 25 zuk erran zinuen Izpiritu Sainduaren bidez eta gure aita David zure zerbitzariaren ahoz:
 
Zergatik ari dira
zalapartaka nazioneak,
eta asmo hutsal
asmatzen herriak?
26 Mundu huntako erregeak
altxatu dira,
eta buruzagiak elkarretaratu
Jaunaren eta harek
kontsekratu duenaren kontra .
 
27 Bai, elkarretaratu dira hiri huntan Herodes eta Pontzio Pilato atzerriko nazioneekin eta Israel herriarekin, kontsekratu duzun Jesus zeure zerbitzari sainduaren kontra. 28 Hola bete dute zure ahalak eta nahiak aitzinetik erabakia zutena. 29 Beha orai, Jauna, nola mehatxatzen gaituzten; emaguzu, zure zerbitzariak gireneri, zure hitzaren mezutzea, ausartzia osoz. 30 Eta erakuts zeure ahala, Jesus zure zerbitzariaren bidez sendatzeak, mirakuluak eta egintza harrigarriak gerta daitezen».
31 Otoitza bururatzean, bilduak zauden tokia dardaratu zen; denak Izpiritu Sainduaz beteak izan ziren, eta Jainkoaren hitza ausartziaz mezutzen zuten.
Apostoluen aldia (4,32–5,42)
Elkartearen bizimoldea: ontasunen partekatzea
4,32-37 ontasunen partekatzea: Ik. 2,43 oh.
32 Fededun guziak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta nehork ez zuen erraiten jabe zen ontasuna berea zuela, baizik dena denena zaukaten. 33 Apostoluak indar handiz lekuko agertzen ziren Jesus Jauna piztu zela. Jendeak gain-gainetik estimatzen zituen
4,33 Jendeak... estimatzen zituen: Hunela ere itzul daiteke: Jainkoaren onginahi nasaia heiekin guziekin zen.
; 34 behartsurik ez zen heien artean, zeren lurrik edo etxerik bazutenek, dena saldu eta heien saria 35 apostoluen esku uzten baitzuten; eta bakotxari behar zuena emaiten zitzaion. 36 Hala egin zuen Josepek, apostoluek Barnabe –erran nahi baita Kuraiemaile– deitu zutenak; levitarra zen eta sortzez ziprearra. 37 Bere alor bat saldurik, haren saria apostoluen esku utzi zuen.
Ananias eta Safira
5
1 Ananias izeneko gizon batek eta haren emazte Safirak lur bat saldu zuten. 2 Saritik zerbait beretzat atxiki zuen Ananiasek, bere emaztearekin hitzarturik, eta gaineratekoa apostoluen esku utzi. 3 Petrik erran zion: «Ananias, zergatik utzi duzu Satan zure bihotzaz jabetzera? Izpiritu Sainduari gezurra erran diozu, lurraren saritik zerbait atxiki duzu. 4 Saldu aitzin zeurea zinuen, eta saldu ondoan ez ote zinen diruaren jabe? Nola sartu zaizu buruan holakorik egitea? Jendeeri ez, Jainkoari berari erran diozu gezurra».
5 Hitz horiek entzutean, Ananias lurrerat erori zen eta hil. Jakin zuten guziak izitu ziren biziki. 6 Berehala, gazte batzuk hil-mihiseaz inguratu eta ehorztera ereman zuten.
7 Handik hiru orentsuren buruan, Ananiasen emaztea etorri zen, gertatuaz deus ez zakiela. 8 Petrik galdatu zion:
–Erradazu, hunenbestetan saldu duzue lurra?
–Bai, honbestetan –ihardetsi zuen harek.
9 Petrik erran zion:
–Nolaz hitzartu zirezte Jaunaren Izpirituaren tentatzeko
5,9 Jaunaren Izpirituaren tentatzeko: Ontasunak elkartearen esku nahitara utz zezazkeen bakotxak, 4. ber.ak erakusten duenaz. Ananiasen eta Safiraren hutsa hau zen: giristino-elkartasunaren iturburu den Izpiritu Saindua enganatu nahi izaitea.
? Hara, atean dira zure senarra ehortzi dutenak; zu eremanen zaituzte orai.
10 Bat-batean Petriren oinetarat erori eta hil zen. Sartu ziren gazteak eta, hila aurkiturik, senarraren ondoan ehorztera ereman zuten. 11 Eliz elkarte osoa eta gertatuaren berri jakin zuten guziak izitu ziren biziki.
Apostoluek mirakulu ainitz egin
5,12-16 Ik. 2,43 oh.
12 Ainitz mirakulu eta egintza harrigarri gertatzen ziren herrian apostoluen eskuz. Gogoz bat, fededun guziak Salomonen aterpean
5,12 Salomonen aterpe: Ik. 3,11 oh.
egoiten ziren; 13 bainan beste nehor ez zen ausartatzen heienganat biltzera, herriak goraipatzen bazituen ere. 14 Gero eta gehiago ziren fedearen bidez Jaunari elkartzen zitzaizkionak, gizon eta emazte
5,14 Gero eta... emazte: Hunela ere itzul daiteke: Eta Jaunaren baitan sinesten zutenak gero eta gehiago biltzen ziren (elkartera), gizon eta emazte; ik. 2,47 oh.
. . 15 Eriak karrikarat ateratzen zituzten jendeek, eta ohe edo ohetxotan ezartzen, Petri pasatzean haren itzalak bederen bat edo beste hunki zezan. 16 Jerusalem inguruko herrietarik ere jendalde handiak etortzen ziren, eriak eta izpiritu gaixtoen menean zaudenak berekin ekarriz, eta denak sendatzen ziren.
Apostoluen kontrako pertsekuzionea
17 Apez nagusiak eta harekilako guziek – saduzearren alderdiak–, haserre gorrian
5,17 haserre gorrian: Hunela ere itzul daiteke: bekaizgoz beteak.
, 18 apostoluak arrastatu eta herriko presondegian sartu zituzten. 19 Bainan gauaz Jaunaren aingeruak
5,19 Ik. Mt 1,20 oh.
ateak zabaldu eta kanporat atera zituen, erranez: 20 «Zoazte tenplurat, eta bizi berriari dagokion guzia herriari errozue».
21 Hala egin zuten: goizean goizik tenplurat joan eta irakasten hasi ziren.
Apez nagusiak eta harekilakoek israeldar buruzagien Biltzar Nagusia
5,21 Biltzar Nagusia: Ik. 4,5 eta Mt 26,59 oh.
bildu zuten eta apostoluak presondegitik ekartzeko manatu. 22 Bainan goardiek, joan zirenean, ez zituzten aurkitu, eta berri emaitera itzuli ziren: 23 «Presondegia artoski hetsirik aurkitu dugu eta zaintzaileak ateetan erne, bainan ideki eta nehor ez dugu aurkitu barnean».
24 Ele horiek entzutearekin, tenpluko goardien buruzagia eta apezburuak zer gertatu ote zen pentsaketa zauden. 25 Hartan, norbait etorri zen erraitera: «Presondegian sartu zinituzten gizonak tenpluan daude eta herriari irakasten ari dira».
26 Joan zen, orduan, goardien buruzagia bere gizonekin eta ekarri zituen, bainan bortizkeriarik gabe, herriak harrikatuko ote zituen beldur baitziren.
27 Biltzar Nagusiaren aitzinerat ereman zituzten eta apez nagusiak erran zioten:
28–Ez ote ginauzuen zorrozki debekatu Jesusez irakaspenik emaitea? Zuek, ordea, Jerusalem osoa zihauren irakaspenaz bete duzue, eta gizon haren heriotzea gure gain ezarri nahi duzue.
29 Petrik eta beste apostoluek ihardetsi zuten:
–Jainkoaren errana egin behar da lehenik, ez jendeena. 30 Gure arbasoen Jainkoak piztu du zuek zur batetik dilindan hil duzuen Jesus. 31 Jainkoak bere eskuinalderat altxatu du, buru eta salbatzaile eginez, Israeli bihoz-berritzea eta bekatuen barkamendua emaiteko. 32 Gertakari horien lekuko gira, gu eta Izpiritu Saindua, Jainkoak hari obeditzen dioteneri eman duena.
33 Hori entzutearekin, beren onetik atera ziren, eta apostoluak hil nahi zituzten. 34 Bainan bazen Biltzar Nagusian Gamaliel
5,34 Gamaliel: Pauloren irakasle izana (ik. 22,3); legearen interpretazionean ikuspegi liberaleko farisaua zen.
deitu farisau bat, herri osoan itzal handia zuen lege-irakaslea; apostoluak kanporat ateratzeko manatu ondoan, biltzarrean xutik, 35 hunela mintzatu zen: «Israeldarrak, kasu emazue zeren egitera zoazten gizon horieri. 36 Duela guti atera zen Teudas
5,36-37 Teudas eta Judas galilearra: Gizon hauen altxamenduak giristino-aroko lehen urteetan gertatuak dira. Erromako boterearen kontra eta Israelen teokrazia ezartzearen alde borrokatu ziren. Judasen mugimendu hunek sorrarazi zuen zeloten alderdia (ik. Mt 10,4 oh.).
, norbait bazela uste zuena, eta lau ehun bat gizon bildu zuen; bainan garbitu zuten, eta hartan sinetsi zuten guziak barreiatu ziren, deusik ez zen gelditu. 37 Haren ondotik, jende-kondaketa egin zen denboran, Judas galilearra
5,36-37 Teudas eta Judas galilearra: Gizon hauen altxamenduak giristino-aroko lehen urteetan gertatuak dira. Erromako boterearen kontra eta Israelen teokrazia ezartzearen alde borrokatu ziren. Judasen mugimendu hunek sorrarazi zuen zeloten alderdia (ik. Mt 10,4 oh.).
atera zen, eta jende ainitz bereganatu zuen; bainan hil zuten hura ere, eta hartan sinetsi zuten guziak barreiatu ziren. 38 Orai, huna zer diozuetan: beude gizon horiek; doatzila. Horien asmoa eta egintza jendeenganik badira, suntsituko dira; 39 Jainkoarenganik badira, berriz, ez dituzue suntsitzen ahalko. Ez zaiteztela Jainkoarekin borrokan has!»
Haren kontseilua onartu zuten. 40 Apostoluak deitu eta azotatu ondoan, Jesusez mintzatzea debekatu zieten; eta libratu zituzten. 41 Apostoluak Biltzar Nagusitik bozkariotan atera ziren, Jesusengatik sofritzeko gai aurkitu baitzituen Jainkoak.
42 Egun guziz, tenpluan eta etxez etxe, geldigabe irakasten eta mezutzen zuten berriona: Jesus Mesias dela.
Exteberen aldia (6,1–8,3)
Elkartearen bizimoldea. Zazpien hautatzea
6
1 Denbora hartan, dizipuluak
6,1 dizipuluak: Giristinoak adiarazteko beste izen bat. Ebanjelioetan agertzen da jadanik, baina Egintzek zabalagotzen dute, heietan Jesusen jarraitzaileen taldetxoa adiarazten baitzuen bakarrik. // janari-zatitzea: H.h., diakonia edo zerbitzua. Hitz hunek zentzu ainitz har dezazke (hitzaren zerbitzua, etab., 6,4an); bainan hemen, 2. ber.etik atera daitekeenaz, mahai-zerbitzua aipatzen da.
gero eta gehiago zirelarik, greko-hizkuntzakoak pleņitu ziren hebrear-hizkuntzakoez, egun guziz janaria zatitzen
6,1 dizipuluak: Giristinoak adiarazteko beste izen bat. Ebanjelioetan agertzen da jadanik, baina Egintzek zabalagotzen dute, heietan Jesusen jarraitzaileen taldetxoa adiarazten baitzuen bakarrik. // janari-zatitzea: H.h., diakonia edo zerbitzua. Hitz hunek zentzu ainitz har dezazke (hitzaren zerbitzua, etab., 6,4an); bainan hemen, 2. ber.etik atera daitekeenaz, mahai-zerbitzua aipatzen da.
zelarik heien alarguntsak bazter utziak zirela. 2 Hamabiek, dizipuluen biltzar handia eginik, erran zuten: «Ez da egoki guk Jainkoaren hitzaren mezutzea utz dezagun mahaietan janariaren zerbitzatzeko. 3 Beraz, haurrideak, zihauren artean hautazkizue omen oneko zazpi gizon, Izpiritu Sainduaz eta zuhurtziaz beteak, eta heieri emanen diotegu lan hori. 4 Gu, aldiz, otoitzari eta hitzaren zerbitzuari emanen gitzaizkiote».
5 Biltzar osoak ontzat hartu zuen proposamena, eta hautatu ziren Extebe –fedez eta Izpiritu Sainduaz betea zen gizona–, Filipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako juduberria
6,5 Extebe... Nikolas: Izen hauek guziak grekozkoak dira. Juduak bi taldetan banaturik zauden: lekukoak (aramearra zuten hauek hizkuntza) eta grekozko kulturan haziak (helenistak); berexketa hori bera izan zen giristinoen artean ere. Orai emaiten zaizkioten zazpi zuzendari hauekin grekozko hizkuntzadun giristinoek beren autolamendu berezia ukanen dute. Talde huntarik aterako da Palestinaz kanpoko ebanjelizatzea (ik. 8,1.4; 11,19). // juduberri: Ik. 2,11 oh.
. 6 Aitzinerat ekarri ziozkaten apostolueri, eta hauek, otoitz eginik, eskuak gainean ezarri
6,6 eskuak gainean ezarri: Esku-ezartze hau behin eta berriz ageri da Egintzetan: dela elkarte-zerbitzu baten emaiteko (hemen bezala), dela Izpiritua ixurarazteko (8,17), edo sendatzeko (9,12.17), edo misioz igortzeko (13,3).
ziozkaten.
7 Jainkoaren mezua gero eta gehiago zabaltzen ari zen; dizipuluak handizki emendatuz zoatzin Jerusalemen, eta apez ainitz ere fededun egiten zen
6,7 fededun egiten zen: Ik. 2,47 oh.
.
Exteberen egintzak eta bahitzea
8 Extebek, Jainkoaren laguntza eta indarra nasaiki baitzituen berekin, egintza harrigarri eta mirakulu handiak egiten zituen herrian. 9 Hartan, zirenear eta alexandriarrez osatua zen eta «Libratuena»
6,9 Libratuena: Libratu hauek lehen esklabo izan juduak ziren, gero libratuak; beren sinagoga berezia bazuten Jerusalemen.
deitu sinagogakoak, ziliziar eta asiar batzurekin batean, Exteberekin eztabadan hasi ziren. 10 Bainan ez ziren on hari ihardokitzeko, Izpiritu Sainduak emaiten zion zuhurtziarekin mintzo baitzen. 11 Orduan, gizon batzu erosi zituzten, erran zezaten Extebe Moisen eta Jainkoaren kontra blasfemioka entzun zutela. 12 Hola, herria, zaharrak eta lege-irakasleak asaldatu zituzten; Extebe ohargabetarik harrapatu eta Biltzar Nagusirat ereman zuten. 13 Gezurrezko lekukoak ere atera zituzten, ziotenak: «Gizon hau toki sainduaren
6,13 toki saindua: Tenplua; salakuntza bera Jesusen kontra Mt 26,60-61ean.
eta legearen kontra mintzo da geldigabe; 14 guhaurek entzun diogu erraiten, Jesus Nazaretarra delako harek tenplua suntsituko duela eta Moisek eman zauzkigun ohidurak aldatuko dituela».
15 Biltzar Nagusiko guziak Exteberi beha zaudela, aurpegia ikusi zioten aingeru baten aurpegia iduria.
Exteberen mintzaldia
7
1 Apez nagusiak galdatu zion Exteberi: «Hola dea hori guzia?»
2 Extebek ihardetsi zuen: «Haurride eta aitak, entzun: Jainko aintzatsua gure arbaso Abrahami agertu zitzaion, Mesopotamian zelarik, Haranen bizitzen hasi aitzin
7,2 Haranen bizitzen hasi aitzin: Agerpena Haranen gertatu zen, Has 11,31k dionaz. Extebek hemen, hitzaldiko beste zenbait pundutan bezala, Bibliaz kanpoko judu-tradizioneak erabiltzen ditu.
, 3 eta erran zion: Atera zeure lurretik eta zeure ahaideetarik eta zoazi nik erakutsiko dauzutan lurrerat . 4 Abraham, orduan, kaldearren lurraldea utzirik, Haranen bizitzera joan zen. Eta handik, aita hil zitzaionean, orai zuek bizi zirezten lurralde huntarat aldaratu zuen Jainkoak. 5 Ez zion hemen lurrik eman zangoaren finkatzekorik ere; bainan lur hau hari eta haren ondokoeri emanen ziotela hitzeman zion, nahiz Abrahamek haurrik ez zuen. 6 Hola mintzatu zen Jainkoa: Haren ondorea atzerrian biziko da. Esklabotuko dute eta gaizki erabiliko lau ehun urtez. 7 Bainan, zigortuko dut –erran zuen Jainkoak– esklabo atxikiko dituen herria; eta gero aterako dira eta toki huntan
7,7 toki huntan: Jal 3,12an mendi huntan (Horeb/Sinai) erraiten da; bainan Extebek toki huntan dio, hola Jerusalem eta tenplua aipatzen dituelarik. // Has 15,13-14
adoratuko naute
7,7 toki huntan: Jal 3,12an mendi huntan (Horeb/Sinai) erraiten da; bainan Extebek toki huntan dio, hola Jerusalem eta tenplua aipatzen dituelarik. // Has 15,13-14
. 8 Ebakitza eman zion elkargoaren ezaugarri; hola, Isaak sortu zitzaionean, Abrahamek zortzigarren egunean ebakitu zuen; berdin Isaakek Jakob ebakitu zuen, eta Jakobek hamabi patriarkak.
9 Patriarkek, bekaizgoz, beren anaia Josep saldu zuten, eta Egiptorat eremana izan zen. Bainan Jainkoa berekin zuen Josepek, 10 eta nahigabe guzietarik atera zuen. Zuhurtzia eta Egiptoko errege faraonaren begietan atsegingarri izaitea eman zion, Egiptoko eta bere jauregiko buru ezarri baitzuen faraonak. 11 Orduan, gosetea gertatu zen Egipto osoan eta Kanaanen. Handia zen nahigabea eta gure arbasoek ez zuten jatekorik aurkitzen. 12 Jakobek, Egipton ogia bazela jakinik, harat igorri zituen behin gure arbasoak. 13 Bigarren aldikotz joan zirenean, Josepek bere burua ezagutzera eman zioten anaieri, eta Josepen familiaren berri jakin zuen faraonak. 14 Orduan, Josepek bere aita Jakob eta etxeko guziak ekarrarazteko manatu zuen: hirurogeita hamabost
7,14 hirurogeita hamabost: Ik. Has 46,27.
lagun ziren orotara. 15 Jakob Egiptorat jautsi zen, eta han hil ziren bera eta beste gure arbasoak. 16 Heien gorputzak Sikemerat ereman zituzten eta, han, Abrahamek Hamorren ondokoeri diruz erosi hilobian ezarri
7,16 Ber. hunek diona ez doa bat Hasiera liburuarekin. Hain segur, hemen ere Bibliaz kanpoko tradizioneak baliatzen ditu Extebek (ik. 7,2 oh.).
.
17 Jainkoak Abrahami zin eginez hitzemanaren betetzeko denbora hurbil arau, herria emendatuz eta ugalduz joan zen Egipton. 18 Bainan beste errege bat izan zen Egipton Josep ezagutu ez zuena . 19 Harek gure herriaren kontra maltzurkeriaz jokatu zuen eta gure arbasoak gaizki erabili zituen, beren haurrak uztera bortxatuz, bizi ez zitezen.
20 Orduan sortu zen Mois. Guziz haur ederra
7,20 Guziz haur ederra: H.h., ederra Jainkoarentzat; hebrearrak superlatiboaren adiarazteko duen erran-moldea.
zen eta hiru hilabetez aitamek etxean hazi zuten. 21 Utzi behar ukan zutenean, faraonaren alabak altxatu zuen eta bere seme bezala hazi. 22 Egiptoarren jakintza guzia ikasi zuen Moisek, eta hitzez eta egintzez ahaltsua izan zen.
23 Berrogei urte bete zituenean, bere haurride israeldarretarat joaitea erabaki zuen. 24 Heietarik bat gaizki erabilia ikusirik, haren aldea hartu eta, anaia zapatua mendekatu nahiz, egiptoarra hil zuen. 25 Uste zuen haurrideek konprenituko zutela haren eskuz libratu nahi zituela Jainkoak; bainan ez zuten konprenitu. 26 Biharamunean, israeldar batzu joka ari zirela, baketu nahi ukan zituen, erranez: Adiskideak, anaiak izanki eta zergatik ari zirezte joka? 27 Bainan bere lagunari joka ari zenak arbuiatu zuen, erranez: Nork ezarri hau hi gure buruzagi eta gure arteko juje? 28 Ala, hil nahi ote nauk, atzo egiptoarra hil dukan bezala? 29 Hori entzutearekin, Moisek ihes egin zuen eta Madianerat joan zen bizitzera, eta han bi seme ukan zituen.
30 Berrogei urteren buruan, Sinai mendiko basamortuan aingeru bat agertu zitzaion sutan zen sasi bateko garretan . 31 Mois harriturik gelditu zen ikusten zuenaz eta, hobeki ikusteko hurbiltzean, Jaunaren mintzoa entzun zuen: 32 Zure arbasoen Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa . Ikaran, Mois ez zen behatzera ere ausartatzen. 33 Orduan, Jaunak erran zion: Ken oinetakoak, zauden lekua lur saindua baita. 34 Ongi ikusi dut nere herria zein gaizki erabiltzen duten Egipton eta entzun ditut haren auhenak. Libratzera etorri nitzaio. Orai, zoazi, Egiptorat igortzen zaitut .
35 Nork ezarri hau hi buruzagi eta juje? erranez israeldarrek ukatu zuten Mois hura bera igorri zuen Jainkoak buruzagi eta libratzaile, sasian agertu zitzaion aingeruaren bidez. 36 Moisek zituen Egiptotik atera, egintza harrigarri eta mirakuluak eginez Egipton, Itsas Gorrian eta berrogei urtez basamortuan. 37 Moisek zioten israeldarreri erran: Ni bezalako profeta sorraraziko dauzue Jainkoak herritarren artetik . 38 Basamortuko batzarrean
7,38 batzar: Hemen batzar itzuli dugun grekozko ekklesia hitz bera da eliza adiarazteko erabiltzen dena ere; giristino-eliza, basamortuko herri-batzar haren jarraipena da. // aingerua: Exteberen hitzaldiak erakusten duenaz (ik. 7,30-31 ber.ak), testurik zaharrenetan Jaunaren aingeruak Jauna bera adiarazten du (ik. Mt 1,20 oh.); geroztik, Jainkoaren transzendentzia azpimarratzen delarik, Jauna eta haren aingerua berexten dira, hemen ageri denaz: Moisek ez zuen ukan Jainkoarekin zuzeneko harremanik, haren aingeruarekin edo aingeruekin baizik (ik. Ga 3,19; Heb 2,2).
, Mois izan zen ararteko Sinai mendian mintzatzen zitzion aingeruaren
7,38 batzar: Hemen batzar itzuli dugun grekozko ekklesia hitz bera da eliza adiarazteko erabiltzen dena ere; giristino-eliza, basamortuko herri-batzar haren jarraipena da. // aingerua: Exteberen hitzaldiak erakusten duenaz (ik. 7,30-31 ber.ak), testurik zaharrenetan Jaunaren aingeruak Jauna bera adiarazten du (ik. Mt 1,20 oh.); geroztik, Jainkoaren transzendentzia azpimarratzen delarik, Jauna eta haren aingerua berexten dira, hemen ageri denaz: Moisek ez zuen ukan Jainkoarekin zuzeneko harremanik, haren aingeruarekin edo aingeruekin baizik (ik. Ga 3,19; Heb 2,2).
eta gure arbasoen artean; harek altxatu zituen bizia dakarten hitzak, guri emaiteko. 39 Bainan gure arbasoek ez zioten obeditu nahi ukan, arbuiatu zuten eta, Egiptorat itzulminez, 40 Aaroni erran zioten: Egizkiguzu bidean gidatuko gaituzten jainkoak, ez baitakigu zer gertatu zaion Egiptotik atera gaituen Mois horri . 41 Orduan, aratze bat egin eta idolo huni sakrifizioa eskaini zioten, beren eskuz egina ospatzen zutela. 42 Horrengatik, Jainkoa bizkarrez itzuli zitzaioten, eta, bere gisa utzi zituelarik, ortziko izarrak adoratu zituzten, profeten liburuan
7,42 profeten liburuan: Am 5,25-27aren aipamena grekozko T.Z.aren arabera emana da, pixka bat aldatua.
idatzia den bezala:
 
Israel herria,
basamortuan berrogei urtez
neri eskaini ote zinautan
abere eta sakrifizio?
43 Ez! Molok-en oihal-etxola
eta zuen jainko Refanen izarra
zihaurekin ereman zinituzten,
zihaurek egin irudien
aitzinean ahuspekatzeko.
Horrengatik,
Babilonez haratago
desterratuko zaituztet.
 
44 Gure arbasoek bazuten basamortuan elkargo-ageriaren etxola, Jainkoak Moisi manatu bezala egina, erakutsi zion ereduaren arabera. 45 Gure arbasoek, aitzinekoenganik etxola hura hartu eta kanaandarren lurralderat sartu zuten, Josue gidari lurralde hartaz jabetu zirelarik, Jainkoak heien aitzinetik kanaandarrak haizatu ondoan. Hola Daviden denbora arte. 46 David gogoko izan zitzaion Jainkoari, eta Jakoben Jainkoarentzat
7,46 Jainkoarentzat: Eskuizkribu zenbaitek dio etxearentzat, erran nahi baita, ondokoentzat.
bizilekua egin ahal izaitea eskatu zion Davidek Jainkoari. 47 Bainan Salomonek eraiki zion etxea, 48 nahiz eta Goi-goikoa ez den giza eskuz egin etxetan bizi, profetak dion bezala:
 
49 Neure tronua dut zerua,
neure oinen alkia lurra,
dio Jaunak.
Zer etxe eginen dautazue,
edo zoin izanen da
nere pausa-lekua?
50 Horiek guziak ez ote dira
nik eginak?
 
51 Buru gogorrak, zuek, bihotz eta beharri hetsiak
7,51 bihotz eta beharri hetsiak: H.h., bihotz eta beharrieri dagokiotenaz ebakitugabeak.
! Izpiritu Sainduari kontra egiten diozue beti. Zihauren arbasoen idurikoak zirezte! 52 Zoin profeta ez zuten pertsegitu zuen arbasoek ? Heiek Zuzena
7,52 Zuzena: Erran nahi baita, Jesus.
etorriko zela aitzinetik mezutu zutenak hil zituzten; zuek, berriz, Zuzena bera saldu eta hil duzue; 53 zuek, aingeruen eskutik
7,53 aingeruen eskutik: Ik. 7,38 oh. eta Heb 2,2.
legea ukan bai, bainan bete ez duzuenek».
Extebe harrikatua
54 Exteberen mintzaldia entzutearekin, beren onetik atera ziren, hortzak karraskan haren kontra. 55 Bainan harek, Izpiritu Sainduaz beterik, zerurat behatu eta Jainkoaren aintza ikusi zuen, eta Jesus xutik Jainkoaren eskuinaldean. 56 Eta erran zuen: «Horra, zerua zabalik ikusten dut eta gizonaren semea xutik Jainkoaren eskuinaldean».
57 Orduan, heiek, beharriak hetsirik, oihuka, gainerat jauzi egin zioten denek batean. 58 Hiritik atera zuten eta harrika hasi zitzaizkion. Lekukoek Saulo deitu gazte baten ondoan utzi zituzten beren soinekoak. 59 Harrika ari zitzaizkiolarik, Extebek hunela otoitz egiten zuen: «Jesus Jauna, har zazu nere bizia».
60 Gero, belauniko erori eta goraki erran zuen: «Jauna, ez horien gain ezar bekatu hau
7,60 Exteberen hitzek Jesusek gurutzean errana gogorarazten dute (ik. Lk 23,34.46); halere, Jesusek Aitari zuzentzen ziozkan; Extebek, berriz, Jesus Jaunari.
».
Eta, hori erranik, hil zen.
8
1 Saulok onartzen zuen Exteberen hiltzea.
Elizaren kontrako pertsekuzionea
Egun hartan, pertsekuzione gogorra hasi zen Jerusalemgo eliz elkartearen kontra. Apostoluak salbu, beste guziak Judean eta Samarian barna barreiatu ziren.
2 Gizon jainkozale batzuk Exteberen gorputza ehortzi eta dolu handia egin zioten.
3 Saulok eliz elkartea xehatzen zuen: etxeetan sartu, gizon eta emazteak arrastatu eta presondegirat herrestatzen zituen.
ELIZAREN LEHEN HEDAMENA (8,4–14,28)
Palestinan (8,4–11,18)
Filipe Samarian
4 Barreiatu zirenak herriz herri joan ziren, berriona mezutuz. 5 Hala, Filipe Samaria hirirat
8,5 Samaria hiria: Sebaste daiteke; Herodes Handiak eraiki zuen Sebaste hau Samaria Ipar Erresumako hiriburua zen tokian.
jautsi eta Mesiasen berriona oihukatzen hasi zen. 6 Filipek erraiten zuena entzun eta egiten zituen mirakuluak ikustean, jendea, gogoz bat, haren hitzari dena beharri zagon; 7ezen debrudun ainitzenganik izpiritu gaixtoak ateratzen ziren oihuka, eta parlesiatu eta maingu ainitz sendatzen ziren. 8 Bozkario handia izan zen hiri hartan.
9 Bazen hirian Simon deitu gizon bat, aztikeriari emana; Samariako jende guzia harriturik zaukan. Norbait handi zela uste zuen berak. 10 Denak, ttipi eta handi, hari atxikiak ziren, ziotelarik: «Gizon hori Jainkoaren ahala da, Ahal Handia deitzen den hura».
11 Atxikiak zitzaizkion, bada, bere aztikeriaz harriturik baitzauzkan aspaldidanik. 12 Bainan, Filipek Jainkoaren erregetza eta Jesu Kristoren berriona mezutu ziotenean, sinetsi zuten eta bataiatuak izan ziren, gizon eta emazte. 13 Simonek berak ere sinetsi zuen eta bataiatua izan zen, eta ez zen Filiperen ondotik urruntzen. Gertatzen ziren mirakuluak eta egintza ahaltsuak ikusiz, harriturik zagon.
14 Jerusalemen ziren apostoluek jakin zutelarik Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela, Petri eta Joani igorri zituzten harat. 15 Heldu zirenean, samariarren alde otoitz egin zuten, Izpiritu Saindua ukan zezaten. 16 Alabainan, Izpiritua ez zen oraino heietarik nehoren gainerat jautsia; Jesus Jaunaren izenean bataiatuak ziren bakarrik. 17 Beraz, Petrik eta Joanik eskuak gainean ezarri
8,17 eskuak gainean ezarri: Ik. 6,6 oh.
ziozkaten, eta Izpiritu Saindua ukan zuten.
18 Simonek
8,18 Simon: Izen huntarik simonia hitza, gauza sakratuen salerosketa adiarazteko erabilia.
, apostoluek jendeari eskuak gainean ezartzean Izpiritua emana zitzaiotela ikusirik, dirua eskaini zioten, 19 erranez:
–Emadazue neri ere ahal hori, eskuak gainean ezarriko diozkatetan guziek Izpiritu Saindua ukan dezaten.
20 Petrik ihardetsi zion:
–Suntsi dadila hire dirua, eta hi harekin batean, Jainkoaren dohaina diruz eros hezakeela uste ukan baituk! 21 Hik ez duk huntan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aitzinean. 22 Bihozberri hadi, bada, hire tzarkeriatik eta otoitz egiok Jaunari gogoratu zaukana barka diezakan, ahal bada. 23 Gutizia karatsez betea ikusten haut, eta gaitzaren lokarrietan.
24 Simonek ihardetsi zuen:
–Otoitz egiozue Jaunari nere alde, zuek erranetarik deus gerta ez dakitan.
25 Jaunaren lekukotasun eman eta haren hitza adiarazi ondoan, Petri eta Joani Jerusalemerat itzuli ziren, Samariako herri ainitzetan berriona mezutuz.
Filipe eta etiopiar karguduna
26 Jaunaren aingeruak
8,26 Jaunaren aingerua: Ik. 7,38 oh. Jaunaren aingeruaren ordez, Izpiritua erraiten da hemendik harat (29. eta 39. ber.ak).
Filiperi erran zion: «Zoazi berehala hegoalderat buruz, Jerusalemdik Gazarat jausten den bidetik. Hutsa da bidea».
27 Berehala joan zen Filipe. Eta han ikusi zuen etiopiar iren
8,27 iren: Irendu bat, metaforaz, errege baten zerbitzuko dagon konfiantzazko gizona izan daiteke; azken zentzu huntan mintzo da Jesus Jainkoaren erregetzagatik ezkontzen ez direnez (ik. Mt 19,12). // Kandaze: Ez da presuna-izena, baizik titulu bat, Etiopiako erreginarena.
bat: Etiopiako Kandaze
8,27 iren: Irendu bat, metaforaz, errege baten zerbitzuko dagon konfiantzazko gizona izan daiteke; azken zentzu huntan mintzo da Jesus Jainkoaren erregetzagatik ezkontzen ez direnez (ik. Mt 19,12). // Kandaze: Ez da presuna-izena, baizik titulu bat, Etiopiako erreginarena.
edo erreginaren karguduna zen, haren ontasun guzien administratzailea. Jerusalemerat beilaz etorria zen 28 eta etxerat zoan. Bere karrosan jarririk, Isaias profetaren liburuaren irakurtzen
8,28 irakurtzen: Goraki, lehengo jendeak egiten zuen bezala.
ari zen.
29 Izpirituak Filiperi erran zion: «Hurbil zaite karrosa horren ondorat».
30 Filipe lasterka joan zen eta, irena Isaias profetaren irakurtzen entzunik, galdatu zion:
–Konprenitzen ote duzu irakurtzen duzuna?
31 Harek ihardetsi:
–Nola konprenituko dut, nehork argitzen ez banau?
Filipe gomitatu zuen, igan eta haren ondoan jar zadin. 32 Huna irakurtzen ari zen pasartea
8,32 pasartea: Is 53,7-8aren aipamena grekozko T.Z.aren arabera emana da.
:
 
Hiltzera deramaten
ardia bezala,
moztaileen aitzinean
ixilik dagon bildotsa bezala,
ez du ahorik zabaldu.
33 Apaldua izan da,
ez diote justiziarik egin.
Nork aipatuko ditu
haren ondokoak?
Kendu baitute lurretik
haren bizia.
 
34 Irenak Filiperi galdatu zion:
–Erradazu, otoi: nortaz da hola mintzo profeta, bere buruaz ala beste norbaitez?
35 Filipek, orduan, pasarte huntarik abiatuz, Jesusen berriona mezutu zion. 36 Bideari harat zoatzila, ur baterat heldu ziren, eta irenak erran zuen: «Horra ura! Zergatik ez ninteke bataiatua izan?» ( 37
8,37 Zenbait eskuizkribuk 37. bertseta badute; bataio-liturgia zahar-zahar batetik hartua izan daiteke: Filipek erran zion: «Bihotz-bihotzez sinesten baduzu, ez da trabarik». Harek ihardetsi zion: «Sinesten dut Jesu Kristo Jainkoaren semea dela».
).
38 Karrosa geldiarazteko manatu zuen; Filipe eta irena, biak urerat jautsi ziren eta Filipek bataiatu zuen. 39 Uretik atera zirenean, Jaunaren Izpirituak hartu eta ereman zuen Filipe. Irenak ez zuen gehiago ikusi, eta bozkariotan joan zen aitzina bere bidean. 40 Filipe, berriz, Azoton
8,40 Azoto: Lehenagoko Axdod, filistearren hiria (ik. 1 Sm 5,1-7), Mediterraneo itsas bazterretik hurbil, Jerusalemen parean. // Zesarea: Palestinako Zesarea, Mediterraneoko portua, Samaria lurraldean. Harat joanen da Petri (10,24), eta Paulo ere geroago Filiperen ikustera (21,8). Han zuen erromatar gobernariak bere bizitoki ofiziala.
gertatu zen, eta herriz herri berriona mezutzen zuen, Zesarearat
8,40 Azoto: Lehenagoko Axdod, filistearren hiria (ik. 1 Sm 5,1-7), Mediterraneo itsas bazterretik hurbil, Jerusalemen parean. // Zesarea: Palestinako Zesarea, Mediterraneoko portua, Samaria lurraldean. Harat joanen da Petri (10,24), eta Paulo ere geroago Filiperen ikustera (21,8). Han zuen erromatar gobernariak bere bizitoki ofiziala.
heldu arte.
Sauloren bihozberritzea eta deia
9
1 Saulo, Jaunaren dizipuluen kontra hil-mehatxuka oraino, apez nagusiaganat joan eta 2 Damaseko sinagogetarako gomendio-gutunak eskatu ziozkan, aurkitzen bazuen giristino-bidean
9,2 giristino-bidean: H.h., bidean: Jendearen jokabideari bide erraiten zaio Biblian, bizimoldea adiarazteko. Egintzak liburuan, bide hitzak –giristino-bide gure itzulpenean– giristinotasuna erran nahi du.
zabilanik, gizon ala emazte, arrastatu eta Jerusalemerat ekar zitzan.
3 Damaserat zoala, handik hurbil, bat-batean zerutikako argi batek distiraz inguratu zuen. 4 Lurrerat erori zen eta mintzo bat entzun zuen:
–Saulo, Saulo
9,4 Saulo: Grekozko testuak hemen Saul, Pauloren hebrear izena, eman du.
, zergatik pertsegitzen nauzu?
5–Nor zira, Jauna? –galdatu zuen Saulok.
–Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna. 6 Orai, jeiki eta sar zaite hirian; han erranen dauzute zer egin behar duzun.
7 Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, mintzoa entzuten baitzuten, bainan nehor ez ikusten. 8 Saulo lurretik xutitu zen eta, begiak zabalik ere, deus ez zuen ikusten. Eskutik hartu eta ereman zuten Damaserat, 9 eta han hiru egunez itsu egon zen, deusik jan eta edan gabe.
10 Bazen Damasen Ananias deitu dizipulu bat. Jaunak ikuspen batean dei egin zion:
–Ananias!
–Hemen nauzu, Jauna –ihardetsi zion harek.
11 Jaunak erran zion:
–Zoazi berehala Karrika Zuzenerat, Judasen etxerat, eta galdegizu Tarsoko Saulo delakoa; otoitzean ari da 12 eta ikuspen batean
9,12 ikuspen batean: Hitz hauek gabe dira zenbait eskuizkribu zahar.
Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriz ikus ahal dezan.
13 Ananiasek ihardetsi:
–Jauna, ainitzeri entzuna diotet gizon horrek zenbat kalte egin dioten zure fededuneri
9,13 fededuneri: H.h., saindueri. Giristinoen beste izen bat, Pauloren idazkietan maiz erabilia, Egintzetan ez hain-beste. Saindua den (ik. 3,14) Jesus Mesias piztuaren inguruan bildu elkarte mesianikoa osatzen dutenak ere sainduak (saindutuak) dira.
Jerusalemen. 14 Eta hemen ere badu eskua, apezburuek emanik, dei egiten dauzuten guzien arrastatzeko.
15 Jaunak, ordea, erran zion:
–Zoazi, neure zerbitzurako hautatua baitut gizon hori, bai paganoeri eta heien erregeeri, bai israeldarreri, nere izena ezagutaraz diezoten. 16 Nihaurek erakutsiko diot zenbat sofritu beharko duen neregatik.
17 Joan zen Ananias eta, etxean sarturik, eskuak gainean ezarri
9,17 eskuak gainean ezarri: Ik. 6,6 oh.
ziozkan, erranez: «Saulo anaia, Jaunak igorri nau, heldu zinen bidean agertu zaizun Jesusek, berriz ikus ahal dezazun eta Izpiritu Sainduaz bete zaitezen».
18 Berehala, begietarik ezkata bezalako batzu erori zitzaizkion eta ikusten hasi zen berriz; han berean bataiatua izan zen. 19 Gero, jan eta indarrak berritu zitzaizkion.
Sauloren predikua Damasen
Zenbait egun, Saulo Damaseko dizipuluekin egon zen; 20 eta berehala sinagogetan oihukatzen hasi zen Jesus Jainkoaren semea dela. 21 Entzule guziak harriturik gelditzen ziren eta zioten: «Ez ote da hau, Jerusalemen Jesusi dei egiten diotenen pertsegitzaile amorratu hura? Eta ez ote da hunat etorri, hemengoak ere arrastatu eta apezburueri eremaiteko?» 22 Saulo, ordea, gero eta sinesgarriago agertzen zen, eta Damaseko juduek ez zakiten zer ihardets, Saulok frogatzen baitzioten Jesus Mesias dela.
23 Zenbait denboraren buruan, juduak hitzartu ziren Sauloren hiltzeko; 24 bainan Saulok heien asmo gaixtoen berri jakin zuen. Haren hiltzeko, juduek hiriko ateak gau eta egun zaintzen zituzten. 25 Orduan dizipuluek harresitik beheiti jautsi zuten Saulo gauaz saski batean.
Saulo Jerusalemen
26 Jerusalemerat joan zenean, Saulo dizipuluekin elkarretaratu nahiz zabilan, bainan denak haren beldur ziren, ez baitzuten sinesten egiazko dizipulua zela. 27 Orduan, Barnabek Saulo berekin hartu eta apostolueri ereman zioten. Eta kondatu zioten nola Damaserateko bidean Saulok Jauna ikusi zuen, nola Jauna mintzatu zitzaion, eta nolako ausartziarekin mintzatu zen Damasen Jesusez. 28 Ordutik, apostoluekin ibili ohi zen Jerusalemen, Jaunaz ausartziarekin mintzatuz. 29 Greko-hizkuntzako juduekin
9,29 Greko-hizkuntzako juduak: Ik. 6,5 oh.
ere hizketak eta eztabadak bazituen; bainan heiek Saulo hil nahi zuten. 30 Haurrideek, hori jakinik, Zesarearat ereman zuten eta handik Tarsorat
9,30 Tarso: Pauloren sorterria, Zilizian (ik. 22,3).
igorri.
31 Orduan, Eliza bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guzian; eraikitzen ari zen Jaunarenganako leialtasunean, eta, Izpiritu Sainduaren laguntzari esker, emendatuz zoan
9,31 Eliza: Garrantzi gutiagoko zenbait eskuizkribuk eliz elkarteak dio. // emendatuz zoan: Ik. 2,47 oh.
.
Petri kostaldean. Eneasen sendatzea
32 Petri harat-hunat zabilan geldigabe. Lidako
9,32 Lida: Jerusalemdik ipar-mendebalderat, Mediterraneo itsas bazterretik hurbil.
fededunen ikustera ere joan zen, 33 eta han Eneas deitu gizon bat aurkitu zuen, zortzi urte hartan ohetxo batean etzanik zagona parlesiatua. 34 Petrik erran zion: «Eneas, Jesu Kristok sendatzen zaitu. Jeiki eta ohea egizu». Berehala jeiki zen. 35 Lidako eta Saron zelaiko guziek ikusi zuten, eta Jaunarenganat itzuli ziren.
Tabitaren piztea
36 Bazen Jopen
9,36 Jope: Gaur Jafa, lehen garrantzi handikoa zen Mediterraneoko portua; hogei km inguru ziren Jope eta Lidaren artean.
emazte fededun bat, Tabita izenekoa (grekoz «Dorkas» –erran nahi baita, Ahuntxa–). Ongiaren egitera eta behartsuen laguntzera guziz emana bizi zen. 37 Egun heietarik batez, eritu zen eta hil; eta gorputza, ikuzi ondoan, gaineko gela batean ezarri zuten. 38 Lida Jopetik hurbil baita, dizipuluek, Petri han zela jakinik, bi gizon igorri ziozkaten, lehenbailehen etor zadin, otoi.
39 Petri berehala joan zen heiekin. Harat heldu zenean, gaineko gelarat ereman zuten; alarguntsa guziak nigarrez hurbildu zitzaizkion eta Dorkas zenak egin jantzi eta soin-gainekoak erakutsi ziozkaten. 40 Petrik denak aterarazi zituen eta, belaunikaturik, otoitz egin zuen; gero, gorputzarenganat itzulirik, erran zuen: «Tabita, jeiki zaite!»
Harek begiak ideki zituen eta, Petri ikustean, jarri zen. 41 Petrik eskutik hartu eta jeikiarazi zuen eta, alarguntsak eta fededunak deiturik, bizirik erakutsi zioten. 42 Berria Jope osoan jakin zen, eta ainitzek Jaunaren baitan sinetsi zuten. 43 Petri zenbait denbora Jopen egon zen Simon izeneko larrugin baten etxean.
Petri eta Kornelio
10
1 Zesarean
10,1 Zesarea: Ik. 8,40 oh.
bazen Kornelio izeneko gizon bat, «Italika» deitu gudutaldeko ehuntaria. 2 Jainkozalea zen, eta, bere etxeko guziek bezala, Israelen Jainkoa adoratzen zuen
10,2 Israelen Jainkoa adoratzen zuen: Ik. 2,11 oh. Judu-erlisioneak manatu eginbideetarik zenbait betetzen zituzten pagano ainitz sartzen da sail huntan; ez ziren osoki herri hautetsiko kide ebakitzaren bidez, juduberriak bezala.
; judu-herriari amoina ainitz emaiten zion eta noiznahi Jainkoari otoitz egiten. 3 Egun batez, arratsaldeko hiruak irian, ikuspen bat ukan zuen: Jainkoaren aingeru batek, etxean sarturik, erran zion:
–Kornelio!
4 Kornelio so egon zitzaion eta, beldurrak harturik, galdatu zion:
–Zer duzu, Jauna?
Aingeruak ihardetsi zion:
–Zure otoitz eta amoinak atsegin izan zaizkio Jainkoari eta gogoan ditu. 5 Igor zazu, bada, norbait Joperat, Petri ere deitua den Simonen bila. 6 Beste Simon baten etxean dago ostatuz; larrugina da Simon hau eta itsas-bazterrean du etxea.
7 Mintzatu zitzaion aingerua joan orduko, bere bi mutil eta laguntzaile zuen soldadu jainkozale bat deitu 8 eta, guziaren berri eman ondoan, Joperat igorri zituen.
9 Biharamunean, bidean zoatzila eta jadanik hiritik hurbil, Petri terrazarat igan zen eguerdi irian otoitz egitera. 10 Goseturik, zerbait jan nahi ukan zuen. Apairuaren prestatzen ari zitzaizkion artean, ikuspen hau ukan zuen: 11 zerua zabalik ikusi zuen eta oihal handi baten iduriko zerbait, lau muturretarik dilindan, lurreraino jausten. 12 Mota guzietako lau-oinekoak, sugeak eta xoriak bazituen barnean. 13 Eta mintzo batek erran zion:
–Ea, Petri! Hil eta jan.
14 Petrik ihardetsi zuen:
–Nehola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino deus lohiturik edo kutsaturik jan.
15 Eta mintzoak bigarren aldikotz erran zion:
–Jainkoak garbi egin duena, zuk ez erran lohi dela.
16 Hiru aldiz gertatu zen hori, eta gero gauza hura berehala zerurat altxatu zen.
17 Ikuspen harek zer erran nahi ote zuen pentsaketa zagon Petri. Hartan, Simonen etxea nun zen galdezka ibilirik, atean agertu ziren Korneliok igorri gizonak. 18 «Hela» erranik, Simon, Petri ere deitua, ostatuz han ote zagon galdatu zuten. 19 Petri bere ikuspenaz oraino gogoetan ari zen. Eta Izpirituak erran zion: «Horra hiru gizon zure bila. 20 Jauts zaite berehala eta zoazi horiekin duda-mudarik gabe, nik igorriak baititut».
21 Jautsi zen Petri, eta gizon heieri erran zioten:
–Ni naiz bilatzen duzuena. Zerk ekarri zaituzte hunat?
22 Heiek ihardetsi:
–Kornelio ehuntariaren partez heldu gira. Gizon zuzena da, Israelen Jainkoa adoratzen duena
10,22 Israelen Jainkoa adoratzen duena: Ik. 10,2 oh.
, eta judu guzien artean omen onekoa. Jaunaren aingeru batek manatu dio bere etxerat ekarraraz zaitzan, zure hitzen entzuteko.
23 Orduan, Petrik sarrarazi eta ostatu eman zioten.
Biharamunean berean, heiekin abiatu zen, Jopeko zenbait haurride lagun harturik. 24 Ondoko egunean Zesarean sartu ziren. Kornelio heien beha zagon, bere ahaideak eta adiskiderik minenak bildurik. 25 Petri sartzera zoala, Kornelio biderat etorri eta oinetan ahuspekatu zitzaion. 26 Bainan Petrik altxatu zuen, erranez: «Xuti zaite, jende xoila naiz ni ere».
27 Eta, harekin elaka, etxean sartu zen Petri. Jende ainitz aurkitu zuen bildurik, 28 eta erran zioten:
–Dakizuen bezala, judu bati debekatua zaio atzerritarrekin neholako harremanik ukaitea eta heietarat hurbiltzea ere. Bainan Jainkoak erakutsi daut ez dutala nehor lohi edo kutsatutzat hartu behar. 29 Horrengatik, ezbairik gabe etorri naiz, deitu nauzuenean. Erradazue, bada, zergatik ekarrarazi nauzuen.
30 Korneliok ihardetsi zion:
–Duela hiru egun, tenore huntan berean, arratsaldeko hiruetan, otoitzean ari nintzen etxean. Bat-batean, gizon bat agertu zait aitzinerat soineko ederretan, 31 eta erran daut: «Kornelio, Jainkoak entzun du zure otoitza eta zure amoinez oroit da. 32 Igorrazu, bada, norbait Joperat, Petri ere deitua den Simonen bila. Simon larruginaren etxean dago ostatuz, itsas-bazterrean». 33 Berehala igorri dut zure bila, eta zuk etortzeko borondatea ukan duzu. Hemen gaituzu, bada, orai guziak Jainkoaren aitzinean
10,33 Jainkoaren aitzinean: Zenbait eskuizkribuk zure (Petriren) aitzinean dio.
; prest gaude Jaunak guri erraiteko manatu dauzun guziaren entzuteko.
Petriren mintzaldia Kornelioren etxean
34 Orduan, hunela mintzatu zen
10,34 hunela mintzatu zen: Ik. 2,14 oh.
Petri: «Orai badakit zinez Jainkoak ez duela berexketarik egiten, 35 baizik hura adoratzen eta haren nahia egiten duen edonor duela gogoko, herri batekoa ala bestekoa izanik. 36 Harek bere mezua igorri diote israeldarreri: bakearen berriona, guzien Jauna den Jesu Kristoren bidez. 37 Badakizue, zer gertatu den Galileatik hasi eta Judea osoan, Joanesek oihukatu bataioaren ondotik, 38 nola Jainkoak Izpiritu Sainduaren indarra Nazareteko Jesusen gainerat ixuri zuen, eta nola iragan zuen bizia Jesusek, ongia eginez eta debruaren menean ziren guziak sendatuz, Jainkoa berekin baitzuen. 39 Eta gu gira harek juduen lurralde osoan eta Jerusalemen egin guzien lekuko. Jesus hura zur batetik dilindan hil dute; 40 bainan Jainkoak piztu du hirugarren egunean eta agertzeko ahala eman dio, 41 ez herri guziari, baizik Jainkoak aitzinetik lekukotzat hautatueri, guri, hura hiletarik piztu ondoan harekin jan eta edan duguneri. 42 Jesusek manatu dauku herriari oihuka diezogun eta lekuko izan gaitezen hura dela Jainkoak bizien eta hilen juje ezarri duena. 43 Profeta guziek lekukotasun hau emaiten dute hartaz: haren baitan sinesten duten guziek haren bitartez bekatuen barkamendua ukaiten dutela».
Izpiritua paganoetarat jautsi
44 Petri mintzo zelarik oraino, Izpiritu Saindua jautsi zen mezuaren entzuten ari ziren guzien gainerat. 45 Petrirekin etorri fededun juduak harritu ziren, Izpiritu Sainduaren dohaina paganoen gainerat ere ixuria izan zelakotz
10,45 Huna paganoen Mendekoste deitu daitekeena, juduek ukan zutenaren idurikoa, Petrik aitortuko duen bezala (ik. 10,47; 11,15; 15,8).
. 46 Alabainan, entzuten zituzten hizkuntza arrotzez mintzatzen
10,46 hizkuntza arrotzez mintzatzen: Fenomeno hori glosolalia deitu ohi da; hizkuntza ezagunetakoak diren hitzez Jainkoari gorespen-otoitz egitea. Hortaz luzeki mintzo da Paulo 1 Ko 14an.
eta Jainkoaren handiesten. Orduan, Petrik erran zuen: 47 «Nork uka dezokete bataioko ura Izpiritu Saindua guk bezala ukan duteneri?»
48 Eta Jesu Kristoren izenean bataia zitzaten manatu zuen. Zenbait egun han egoiteko galdegin zioten Petriri.
Petrik Jerusalemgo elizari berri eman
11
1 Apostoluek eta Judeako haurrideek jakin zuten, paganoek ere Jainkoaren hitza onartu zutela. 2 Petri Jerusalemerat itzuli zenean, ebakitzaren aldeko judu fededunek eztabada piztu zioten 3 ebakitugabe batzuren etxean sartu zela eta heiekin jan.
4 Orduan, Petrik dena xehe-xehea kondatu zioten:
5 –Jopen otoitzean ari nintzela, ikuspen bat ukan dut: oihal handi baten iduriko zerbait ikusi dut, lau muturretarik dilindan, zerutik nere ondoraino jausten. 6 Hari beha nindagola, lauoinekoak, basihiziak, sugeak eta xoriak ikusi ditut barnean. 7 Orduan, mintzo bat entzun dut: «Ea, Petri! Hil eta jan». 8 Eta nik ihardetsi: «Nehola ere ez, Jauna! Ez da egundaino deus lohirik edo kutsaturik nere ahoan sartu». 9 Zerutikako mintzoak berriz erran daut: «Jainkoak garbi egin duena, zuk ez erran lohi dela». 10 Hiru aldiz gertatu da hori, eta gero dena berriz zerurat altxatu da. 11 Ordu berean hiru gizon agertu dira gu ginauden etxerat; Zesareatik igorriak ziren nereganat. 12 Duda-mudarik gabe heiekin joaiteko manatu daut Izpirituak. Sei haurride hauek nerekin joan dira, eta gizon haren etxean sartu gira. 13 Harek kondatu dauku nola aingeru bat agertu zitzaion etxean eta erran zion: «Igorrazu norbait Joperat, Petri ere deitua den Simonen bila. 14 Harek erranen dauzunaren bidez salbatuko zirezte, zu eta zure etxekoak». 15 Mintzatzen hasi naizeneko, Izpiritu Saindua heien gainerat jautsi da, hastean gure gainerat bezala. 16 Orduan, Jaunak errana gogoratu zait: «Joanesek urez bataiatu zuen, bainan zuek Izpiritu Sainduaz bataiatuak izanen zirezte». 17 Beraz, Jesu Kristo Jaunaren baitan sinetsi ginuenean Jainkoak eman zaukun dohain bera eman badiote horieri ere, nor nintzen ni Jainkoari kontra egiteko?
18 Hori entzutearekin, besteak eztitu ziren eta Jainkoa goretsi zuten, erranez: «Jainkoak paganoeri ere eman diote, beraz, bizirat deraman bihozberritzea!»
Palestinatik kanporat (11,19–14,28)
Antiokiako elizaren sortzea
19 Anartean, Extebe hil zutelarik sortu zen nahigabean barreiatu ziren fededunak Fenizia, Zipre eta Antiokiaraino
11,19 8,4an utzi kondakizunak hemen du jarraipena. Antiokia: Siria erromatar probintziako hiriburua, inperio guziko hirugarren hiririk garrantzizkoena, Erromaren eta Alexandriaren ondotik. Garrantzi handiko misio-biltokia izanen da hemendik aitzina Egintzak liburuan.
heldu ziren; judueri baizik ez ziren, ordea, mezuaz mintzatzen. 20 Bainan heien arteko batzuk – Zipreko eta Zirenekoak– Antiokiarat heldu zirenean, paganoeri
11,20 paganoeri: H.h., greziarreri. Eskuizkribu ainitzek helenisteri diote (ik. 6,5 oh.); bainan greziar hitzak, judueri kontrajarria (19. ber.) denean, paganoak erran nahi du, judu ez direnak.
ere Jesus Jaunaren berriona mezutu zieten. 21 Eta, Jaunak laguntzen baitzituen, ainitzek sinetsi zuten eta Jaunarenganat itzuli ziren. 22 Jerusalemgo eliz elkarteak berri hori jakin zuen, eta Barnabe igorri zuten Antiokiarat. 23 Harat heldu eta, Jainkoak bere onginahiaz heien artean egina ikustearekin, biziki bozkariatu zen Barnabe, eta bihotz-bihotzez Jaunari atxikiak egoitera sustatu zituen denak. 24 Barnabe gizon ona baitzen, Izpiritu Sainduaz eta fedez betea, jende ainitz Jaunarenganatu zen.
25 Handik Tarsorat joan zen Barnabe, Sauloren bila
11,25 Sauloren bila: Ik. 9,30, han erraiten baita nola igorri zuten Paulo Tarsorat Jerusalemgo haurrideek.
, 26 eta, aurkitu zuenean, Antiokiarat ereman zuen. Urte osoa egin zuten eliz elkarte hartan elkarrekin lanean, jende ainitz irakatsiz. Antiokian eman zitzaioten lehen aldikotz dizipulueri «giristino»
11,26 giristino: Giristinoek beren buruari eman beste zenbait izenen ondotik, izen berri hau agertzen da orai, Kristo izenetik sortua; iduriz, giristino ez zirenek atera zuten izen hau, Kristoren aldeko edo zaleeri buruz.
izena.
27 Denbora hartan, profezi dohaina zuten haurride batzu jautsi ziren Jerusalemdik Antiokiarat. 28 Heietarik batek, Agabo deituak, Izpirituak eraginik, mundu guzian gosete handia izanen zela adiarazi zuen. Hala gertatu zen Klaudio enperadorearen denboran
11,28 Klaudio: Erromako enperadore 41etik 54ra. 48. urtean gosetea izan zela baieztatu dute erromatar historiagileek.
. 29 Dizipuluek, orduan, Judeako haurrideeri laguntza igortzea erabaki zuten, bakotxak ahal zuena. 30 Eta hala egin zuten: Barnabe eta Saulorekin igorri ziozkaten emaitzak hango Eliz buruzagieri.
Jakoberen hiltzea eta Petriren arrastatzea
12
1 Denbora hartan, Herodes
12,1 Herodes: Herodes Agripa I.a, Herodes Handiaren biloba. 41etik 44ra bere erregetzapean bildu zituen aitatxiren lehengo lurraldeak.
erregea eliz elkarteko batzuren pertsegitzen hasi zen. 2 Jakobe, Joaniren anaia, ezpataz hilarazi zuen 3 eta, hori judueri atsegin zitzaiotela ikusirik, Petri ere preso hartu zuen. Bazko-astea zen. 4 Arrastatu eta presondegian sarrarazi zuen, bada, eta launa soldaduko lau talderi zaintzera eman, Bazko ondoan herriaren aitzinean jujatu nahi baitzuen. 5 Petri presondegian zaintzen zutela, eliz elkartea Jainkoari otoitzean ari zitzaion kartsuki haren alde.
Petri presondegitik libratua
6 Herodesek jujatu behar zuen aitzineko gauean, Petri lo zagon bi soldaduren artean, bi katez estekaturik, eta goardiak atean presondegiaren zain. 7 Bat-batean, Jaunaren aingerua
12,7 Jaunaren aingerua: Ik. 7,38 oh.
agertu eta gela guzia argiz bete zen. Aingeruak, sahetsean hunkiz, Petri iratzartu eta erran zion: «Jeiki, laster!» Kateak eskuetarik erori zitzaizkion. 8 Orduan, aingeruak erran zion: «Lot gerrikoa eta esteka oinetakoak». Hala egin zuen, eta aingeruak aitzina: «Jantz soingainekoa eta jarraik neri».
9 Petri haren ondotik atera zen; ez zakien aingeruaren bitartez gertatzen zitzaiona egia zela; ikuspen bat zela uste zuen. 10 Lehen eta bigarren zaintzale-taldearen ondotik pasatu eta hirirat zeraman burdinazko ateraino heldu ziren. Atea berez zabaldu eta kanporat atera ziren. Karrikari harat zoatzila, bat-batean aingeruak Petri bakarrik utzi zuen. 11 Petri bere baitaratu zen, orduan, eta erran zuen: «Orai badakit egia dela: Jaunak bere aingerua igorri daut Herodesen eskuetarik eta judu-herriak egin nahi zautanetik libratzera».
12 Zertan zen ikusirik, Mark deitu Joanesen
12,12 Joanes Mark: Behin baino gehiagotan agertzen da Egintzak liburuan, Paulo eta Barnaberen misio-lagun bezala (12,25; 13,5.13). Harek eragin zuen azken bi hauen arteko haustura (ik. 15,37-39). Barnaberen lehenkusia zen (Kol 4,10), eta Paulorekin aurkitzen dugu haren eskutitz batzutan (Kol 4,10; Flm 24; ik. 2 Tm 4,11). Petrirekin harremanak ukan zituen (ik. 1 P 5,13). Mark horren gain emaiten du tradizioneak izen bereko ebanjelioaren idaztea.
ama Mariaren etxerat joan zen; lagun ainitz bazen han otoitz egitera bildua. 13 Kanpoko atean jo zuen, eta Arrosa izeneko neskatoa etorri zen entzutera; 14 Petriren mintzoa ezagutzean, bozkarioaren bozkarioz, atea idekitzeko utzirik, barnerat joan zen lasterka, Petri atean zelako berriarekin. 15 «Mentsa zira!», erran zioten. Bainan hura bereari, egia zela. Orduan, erran zuten: «Haren aingerua da».
16 Petri, berriz, ateari joka ari zen aitzina. Ideki eta ikusi zutenean, harritu ziren. 17 Ixiltzeko keinu eginik eskuaz, Jaunak presondegitik nola atera zuen kondatu zioten. Azkenean erran zioten: «Hel zazue berria Jakoberi
12,17 Jakobe: Jakobe hau, “Jaunaren anaia” (ik. Ga 1,19), ez zen Hamabien taldekoa. Itzal handia ukan zuen Jerusalemen, eliz elkartearen zuzendari bezala (ik. 15,13), judugiristinoen alderdiburu zelarik. Haren gain emaiten du tradizioneak Jakoberen gutuna.
eta beste haurrideeri». Gero, atera eta beste norabait joan zen.
18 Argitu zuenean, ez zen nahasmendu ttipia soldaduen artean, nun ote zen Petri. 19 Herodesek bilatzeko manatu zuen, bainan ez zuten aurkitu. Orduan, goardiak jujatu eta hilarazi
12,19 hilarazi: Ihes egitera utzien zigorra jasan behar zuten presondegizainek.
zituen. Gero, Herodes Judeatik Zesarearat jautsi eta han egon zen zenbait denbora.
Herodesen heriotzea
20 Herodes biziki haserre zen denbora hartan Tir eta Sidoneko jendeen kontra. Hauek hitzartu ziren erregeaganat joaiteko, eta, Blasto, erregearen gelazaina, beren alde bildurik, bakezko aterabide bat eskatu zioten erregeari; alabainan, Herodesen lurraldetik zuten beren bizitzekoa. 21 Hautatu egunean, Herodesek, errege-jantzitan eta bere alkian jarririk, mintzaldia egin zioten. 22 Jendea oihuka hasi zen: «Jainko bat da mintzo, ez jende bat».
23 Bainan ordu berean Jaunaren aingeruak jo zuen Herodes, Jainkoaren ohorea beretzat hartu zuelakotz, eta harrek janik hil zen
12,23 hil zen: Herodes Agripa I.aren heriotzea 44an gertatu zen. Jendeen aitzinean zagola, gaitzak jorik, hiru egunen buruan hil zen Flavio Josefok, haren garaiko historiagile juduak, kondatzen duenaz.
.
24 Jainkoaren mezua gero eta gehiago zabaltzen ari zen. 25 Barnabe eta Saulo, berriz, Jerusalemen beren egitekoa bete ondoan, gibelerat itzuli ziren, Joani, Mark ere deitua, berekin harturik.
Lehen ibilaldia (13,1–15,35)
Barnabe eta Paulo misiolari igorriak
13
1 Antiokiako eliz elkartean zenbait profeta eta irakasle
13,1 Profeta: T.Z.eko profetak bezala, T.B.ko profetak ere Izpirituaren argiz Jainkoaren izenean mintzo dira. Izpirituaren lekuko jatorrak dira, haren agerpenak emaiten baitituzte ezagutzera. // irakasle: Fedeari dagozkionak irakasteko kargua duten elizkideak.
baziren, hala
nola, Barnabe, Simeon –Beltza ere deitua–, Luzio Zirenearra, Manaen –Herodes buruzagiaren haurreko laguna– eta Saulo. 2 Behin, Jaunari kultuaren egiten ari zirela barurik, Izpiritu Sainduak erran zioten: «Berex neretzat Barnabe eta Saulo, deitu ditutan lanerako».
3 Orduan, barur eta otoitz egin ondoan, eskuak gainean ezarri
13,3 eskuak gainean ezarri: Ik. 6,6 oh.
ziozkaten, eta joaitera utzi zituzten.
Zipren: Sergio Paulo kontsulordea eta Elimas aztia
4 Beraz, Barnabe eta Saulo, Izpiritu Sainduak igorririk, Seleuziarat
13,4 Seleuzia: Antiokiako portu zen hiria.
jautsi ziren, eta handik Ziprerat jo zuten itsasoz. 5 Salaminarat heldurik, juduen sinagogetan Jainkoaren hitza mezutzen hasi ziren; Joanes
13,5 Joanes: Joanes Mark; ik. 12,12 oh.
ere berekin zuten laguntzaile. 6 Isla guzia zeharkatu zuten Pafoseraino, eta han azti bat aurkitu, sasiprofeta judua, Barjesus deitua, 7 islan gobernatzen zuen Sergio Paulo kontsulordearen
13,7 kontsulorde: bakean ziren erromatar probintzietako buruzagien titulua.
ingurukoa. Kontsulordea zentzuzko gizona zen, eta Barnabe eta Saulori dei egin zioten, Jainkoaren mezua entzun nahi baitzuen. 8 Bainan Elimas, aztia –hori erran nahi baitu izenak–, kontra atera zitzaioten, kontsulordea fedetik gibelarazi nahiz. 9 Orduan, Saulo, Paulo
13,9 Saulo/Paulo: Apostoluaren hebrear izenak (Saulo) erromatar itxura (Paulo) hartzen du, mundu pagano ofizialarekin harremanetan hasten delarik. Erromatar izena erabiliko da bakarrik hemendik harat. Une huntan, bestalde, misioaren buru eta Egintzak liburuko pertsonaia nagusi bilakatzen da Paulo.
ere deitua, Izpiritu Sainduaz beterik, aztiari beha jarri zitzaion 10 eta erran zion: «Hi, maltzurkeriaz eta tzarkeriaz josia, debrukumea eta zuzentasun ororen etsaia, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenen makurtzetik geldituko? 11 Orai, Jaunak jo hau: itsu geldituko haiz eta zenbait denboraz ez duk eguzkiaren argirik ikusiko».
Eta bat-batean, ilunperik beltzenean sartu zen Elimas, itzulika, nork emanen zion eskua. 12 Gertatua ikusirik, kontsulordeak sinetsi zuen, Jaunari buruzko irakaspenak biziki hunkitu baitzuen.
Pisidiako Antiokian: Pauloren mintzaldia
13 Paulo eta hunen lagunak Pafostik itsasoz atera eta Panfiliako Pergerat
13,13 Perge: Paulok bere misio-ibilaldietan kurrituko dituen tokien berri, ik. Pauloren Ibilaldien Kartan.
heldu ziren. Han Joanesek utzi zituen Jerusalemerat itzultzeko. 14 Besteak, berriz, Pergetik Pisidiako Antiokiaraino joan ziren. Eta sabatokari sinagogan sartu eta jarri ziren. 15 Legearen eta profeten irakurgaiak egin ondoan, sinagogako buruzagiek jakinarazi zieten: «Anaiak, herria sustatzeagatik zerbait erraiteko baldin baduzue, mintza zaitezte».
16 Jeiki zen Paulo eta, eskuaz keinu eginik, erran zuen
13,16 erran zuen: Hemen hasten da Paulok judueri egin predikutik Egintzak liburuak begiratu daukun eredu zabal bakarra; ik. 2,14 oh. // Israelen Jainkoa adoratzen duzuenek: Ik. 10,2 oh.
:
–Zuek israeldarrek, bai eta Israelen Jainkoa adoratzen duzuenek
13,16 erran zuen: Hemen hasten da Paulok judueri egin predikutik Egintzak liburuak begiratu daukun eredu zabal bakarra; ik. 2,14 oh. // Israelen Jainkoa adoratzen duzuenek: Ik. 10,2 oh.
, entzun. 17 Israel herriaren Jainkoak gure arbasoak hautatu zituen; Egipton bizi zirela, herri handi egin eta ahal indartsuz atera zituen handik. 18 Berrogei bat urtez jasan zituen
13,18 jasan zituen: Eskuizkribu garrantzitsu ainitzek beste hau diote: hazi/zaindu zituen.
basamortuan, 19 eta, Kanaan lurraldean zazpi nazione suntsitu ondoan, heien lurra ondoretasunez eman zioten. 20 Horrek lau ehun eta berrogeita hamar bat urte iraun zuen. Gero, buruzagiak eman ziozkaten, Samuel profetaren denbora arte. 21 Orduan, erregea eskatu zuten, eta Jainkoak Saul eman zioten, Kixen semea, Benjaminen leinukoa; berrogei urtez errege izan zen. 22 Gero, Saul kendu eta David ezarri zuen errege, eta huntaz aitorpen hau egin zuen: «David, Jeseren semea, aurkitu dut; nere gogoko gizona da; nik nahi guzia eginen du» . 23 Hitzeman bezala, hunen ondokoetarik sortu zion Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus. 24 Hau etorri aitzin, bihozberritzeko eta bataiatzeko
13,24 bihozberritzeko eta bataiatzeko: H.h., bihozberritzeko bataioa.
oihu egin zion Joanes Bataiatzaileak Israel herri osoari. 25 Eta biziaren azken alderat, hau zion Joanesek: «Ni ez naiz zuek uste duzuena; badator nere gibeletik beste bat, eta ni ez naiz on haren oinetakoen laxatzeko ere».
26 Anaiak, Abrahamen odoleko zireztenak eta zuek, Israelen Jainkoa adoratzen duzuenak, guri
13,26 guri: Eskuizkribu ainitzek, batzu garrantzizkoak, zueri diote.
igorri zaiku salbamen-mezu hau. 27 Jerusalemtarrek eta heien buruzagiek ez dute Jesus onartu eta, hura kondenatuz, sabato guziz sinagogan irakurtzen diren profeziak bete dituzte. 28 Heriotzea merezi duenik deus aurkitu gabe, hil zezan eskatu zioten Pilatori. 29 Eta Liburu Sainduak hartaz dion guzia bete zutenean, zuretik jautsi eta hilobian ezarri zuten. 30 Bainan Jainkoak hiletarik piztu du. 31 Egun ainitzez agertu zaiote Galileatik Jerusalemerat harekin igan zireneri, eta horiek ditu orai bere lekuko herriaren aitzinean.
32 Guk ere berrion hau mezutzen dauzuegu: gure arbasoeri hitzemana, 33 guretzat, heien ondokoak girenentzat, bete du Jainkoak, Jesus hiletarik piztuz. Hala idatzia da bigarren Salmoan:
 
Nere semea zira zu,
nik zaitut gaur sortu .
 
34 Eta heriotzerat gehiago ez itzultzeko hiletarik piztu duela, hunela errana zuen Jainkoak: Davidi eman hitz saindua eta fidagarria zuentzat beteko dut .
35 Horrengatik, beste toki batean ere hunela dio: Zeure fededuna ez duzu hilobian usteltzera utziko .
36 Bainan David, bere aldian Jainkoak eman egitekoa zintzoki beterik, hil eta bere arbasoekin ehortzia izan zen; eta usteldu da. 37 Jainkoak piztu duena, aldiz, ez da usteldu.
38 Jakizue, beraz, anaiak, Jesusi esker mezutzen zaizuela bekatuen barkamendua; Moisen legeaz ezin ardietsi izan duzuen Jainkoarekilako adiskidetasuna 39 hari esker aurkitzen du sinesten duen orok. 40 Kasu, beraz, profetak erran hau gerta ez dakizuen:
 
41 Beha, zuek, urguluntziek,
harri zaitezte eta itzal betiko!
Egintza bat eginen baitut
zuen egunetan,
norbaitek kondatuko balauzue,
sinetsiko ez zinuketena .
 
42 Sinagogatik ateratzean, jendeek otoiztu zituzten gai beraz mintzatzeko handik ondoko sabatoan. 43 Batzarra barreiatu zelarik, judu eta juduberri jainkozale
13,43 juduberri jainkozale: Ik. 2,11 oh.; bainan beharbada, kasu huntan hitzak ez du bere berezko erran-nahia; hitzaldiko agurrean aipatu direnak (13,16) adiaraz dezazke hemen; ik. 10,2 oh.
ainitz Paulo eta Barnaberekin joan ziren; hauek, beren solasetan, Jainkoaren dohainari atxikiak egoitera sustatzen zituzten.
44 Ondoko sabatoan, kasik hiritar guziak bildu ziren Jaunaren mezuaren entzutera. 45 Hainbeste jende ikustearekin, juduak bekaizkeriaz bete ziren, eta laidoz ihardokitzen zieten Pauloren eleeri. 46 Orduan, Paulok eta Barnabek ausartziarekin erran zuten: «Zueri adiarazi behar zitzaizuen lehenik Jainkoaren mezua! Bainan mezu hori arbuiatu eta zihauren buruak betiko bizirako gai ikusten ez dituzuenaz geroz, paganoenganat joanen gira. 47 Hola manatu baitauku Jaunak:
 
Nazioneen argitzat
ezarri zaitut,
salbamendua
lurraren bazterreraino
ereman dezazun» .
 
48 Hori entzunik, paganoak bozkariatu ziren eta Jaunaren mezua goraipatzen zuten. Eta betiko bizirako zirenek sinetsi zuten.
49 Jaunaren mezua zabalduz zoan eskualde hartan guzian. 50 Bainan juduek andere handiki jainkozaleak eta hiriko jauntxoak berotu zituzten, eta, Paulo eta Barnaberen kontra pertsekuzione bat pizturik, beren lurraldetik haizatu zituzten. 51 Paulo eta Barnabe, beren oinetako errautsa heien kontra inarrosirik
13,51 oinetako errautsa inarrosi: Ik. Mk 6,11 oh. // Ikonio: Ik. Pauloren Ibilaldien Karta.
, Ikoniorat
13,51 oinetako errautsa inarrosi: Ik. Mk 6,11 oh. // Ikonio: Ik. Pauloren Ibilaldien Karta.
joan ziren. 52 Dizipuluak, aldiz, bozkarioz eta Izpiritu Sainduaz beterik ziren.
Paulo eta Barnabe Ikonion
14
1 Ikonion ere, Paulo eta Barnabe juduen sinagogan sarturik, hain ongi mintzatu ziren nun judu eta greziar
14,1 greziar: Hemendik aitzina beti, greziar hitzak paganoa erran nahi du, judu ez dena.
ainitzek sinetsi baitzuten. 2 Bainan sinetsi ez zuten juduek sendimendu gaixtoak piztu zituzten paganoen baitan giristinoen kontra. 3 Halere, Paulo eta Barnabe han egon ziren frango luzaz, Jaunari buruz ausartziarekin mintzatuz; eta Jaunak, mirakulu eta egintza harrigarrien egiteko dohaina emaiten zioten, bere onginahiari buruzko mezua sinesgarri izan zadin.
4 Hiriko jendea bi zatitan berexi zen, batzu juduen alde eta besteak apostoluen
14,4 apostoluak: Hemen apostolu hitza hain segur bere zentzu etimologikoan hartu behar da, igorri zentzuan. Gaineratekoetan, alabainan, Lukak Hamabieri bakarrik emaiten diote izen hori, bere ideia bereziaren arabera (ik. 1,21-22an apostolu izaiteko dakartzan baldintzak). Paulok, bai, emanen dio bere buruari apostolu izena (ik. 1 Ko 9,1; 15,9; Ga 1,17; 2,8).
alde. 5 Paganoek eta juduek, beren buruzagiekin batean, gogorrera jo eta apostoluak harrika hiltzea erabaki zuten. 6 Hortaz oharturik, Paulo eta Barnabek ihes egin zuten Likaoniako hirietarat: Listra, Derbe
14,6 Listra eta Derbe: Ik. Pauloren Ibilaldien Karta.
eta hango inguru, 7 eta han ere berrionaren zabaltzen hasi ziren.
Paulo eta Barnabe Listran
8 Listran bazen gizon bat, oinetarik parlesiatua, jarririk zagona; sortzetik enbaldia, ez zen sekula oinez ibili. 9 Pauloren entzuten zagon batez, Paulo beha jarri zitzaion eta, sendatua izaiteko fedea bazuela ikusirik, 10 oihu egin zion: «Jeiki zaite, xut oinen gainean!»
Jauzian xutitu eta ibiltzen hasi zen. 11 Paulok egina ikustean, oihuka hasi zen jendea Likaoniako hizkuntzan: «Jainkoak jautsi dira gure arterat jende itxuran!»
12 Barnabe Zeus deitzen zuten eta Paulo Hermes, hau baitzen mintzo zena
14,12 Zeus... Hermes: Greziar mitologian Zeus (Jupiter erromatarrentzat) jainkoen buruzagia da, eta Hermes jainkoen bozeramailea eta mandataria.
. 13 Hiri-aitzineko Zeusen tenpluko apezak ekarrarazi zituen zezenak, lorez apaindurik, hiriko ateetarat, eta jendeek ere sakrifiziotan hil nahi zituzten, apostoluen ohoretan.
14 Ohartu zirenean, Barnabe eta Paulo apostoluek beren soingainekoak urratu
14,14 soingainekoak urratu: Ik. Mk 14,63 oh.
eta jendeetarat laster egin zuten, oihuka: 15 «Zer ari zirezte? Gu ere jendeak gira zuek bezala, eta berrion hau mezutzen dauzuegu: utz ditzazuen idolo hutsalak eta itzul zaitezten Jainko biziarenganat, zeru-lurrak eta itsasoa eta horietan den guzia egin dituenaganat. 16 Orai arteko gizaldietan Jainkoak herri bakotxa bere bidetik joaitera utzi du, 17 bainan ez bere burua ezagutzera eman gabe, egin duen ongiaren bidez: euria eta sasoin aberatsak igorri dauzkizue zerutik, janariz ase eta bozkarioz bete zaituzte».
18 Hitz horiekin ardietsi zuten, nekez bada ere, jendeek sakrifiziorik eskaint ez ziezoten.
19 Orduan, Antiokiatik eta Ikoniotik judu batzu etorri ziren eta, jendea beren asmorat bildurik, Paulo harrikatu zuten eta hiritik kanporat herrestatu, hila zelakoan. 20 Bainan, dizipuluak ingururat bildu zitzaizkionean, Paulo jeiki eta berriz hirian sartu zen. Biharamunean, Derberat buruz atera zen Barnaberekin.
Siriako Antiokiarat itzuli
21 Hiri hartan berriona mezutu eta dizipulu ainitz egin ondoan, Listrarat, Ikoniorat eta Antiokiarat itzuli ziren. 22 Dizipuluen gogoak azkartzen zituzten eta fedean irautera sustatzen, erranez: «Nahigabe ainitzetarik pasatu behar dugu Jainkoaren erresuman sartzeko». 23 Eliz elkarte bakotxean buruzagiak izendatu zituzten eta, otoitz eta barur egin ondoan, Jaunari gomendatu ziozkaten, haren baitan sinetsi baitzuten.
24 Gero, Pisidian barna, Panfiliarat heldu ziren, 25 eta Pergen mezua predikaturik, Ataliarat
14,25 Atalia: Ik. Pauloren Ibilaldien Karta.
jautsi. 26 Handik joan ziren itsasoz Antiokiarat, hiri hortan izan baitziren Jainkoaren onginahiari gomendatuak, orai bururatua zuten lanaren egiteko.
27 Antiokiarat heldu zirenean, eliz elkartea bildu zuten eta Jainkoak heien bidez egin guzia kondatu zieten, bai eta paganoeri federateko atea nola ideki zioten ere. 28 Paulo eta Barnabe han egon ziren zenbait denbora dizipuluekin.
JERUSALEMGO BILTZARRA (15,1-35)
Biltzarra zergatik egin
15
1 Judeatik Antiokiarat
15,1 Antiokia: Ik. 11,19 oh.
jautsi ziren batzu hango haurrideeri irakaspen hunen emaiten hasi ziren: «Moisenganik den ohiduraren arabera ebakitzen ez bazirezte, ez zirezte salbatzen ahal».
2 Paulo eta Barnabek kontra egin zieten eta eztabada gogorra ukan zuten heiekin. Orduan, Paulo, Barnabe eta beste batzu
15,2 beste batzu: Ga 2,1ek Tito aipatzen dauku Pauloren eta Barnaberen laguntzat.
Jerusalemerat iganen zirela erabaki zen, apostolu eta buruzagienganat, auzi horren xuritzeko.
3 Antiokiako eliz elkarteak biderako behar zutena eman zioten. Fenizia eta Samarian barna iragaitean, paganoak ere bihozberritzen ari zirela jakinarazten zuten, hola haurride guzieri bozkario handia emanez. 4 Jerusalemerat heldu zirenean, eliz elkarteak, apostoluek eta buruzagiek ongi etorri egin zieten, eta Jainkoak heien bidez egin guziaren berri eman zieten berek. 5 Bainan farisauen alderdiko batzu
15,5 farisauen alderdiko batzu: Giristino bilakatu farisauak.
, Jesusen baitan sinetsi zutenak, atera ziren erraiteko paganoak ere ebakitu behar zirela eta Moisen legearen begiratzera bortxatu.
Biltzarrean zer erabaki zen
6 Orduan, apostoluak eta buruzagiak bildu ziren zer egin ikusteko. 7 Eztabada luzearen buruan, xutitu zen Petri eta erran zuen: «Anaiak, badakizue Jainkoak aspaldi zuen artetik hautatu nauela, paganoek nere ahotik berrionaren mezua entzun zezaten eta sinets.8 Eta bihotzen berri dakien Jainkoak onartzen dituela erakutsi du, heieri ere guri bezala Izpiritu Saindua emanez. 9 Heien eta gure artean neholako berexketarik egin gabe, garbi egin ditu heien bihotzak fedearen bidez. 10 Zergatik, bada, tentatzen duzue
15,10 tentatzen duzue Jainkoa: Erran nahi baita, Jainkoari seinaleak eskatzea, bere nahiaren agergarri, harek jadanik aski argi agertua duelarik (ik. 10,15.34-35.44-47).
orai Jainkoa, gure arbasoek eta guk ere ezin jasan izan dugun uztarria dizipulueri lepoaren gainean ezarri nahiz? 11 Uste dugu Jesus Jaunaren onginahiari esker salbatzen gaituela Jainkoak, bai gu eta bai paganoak».
12 Orduan biltzar guzia ixilik egon zen Paulo eta Bernaberen entzuteko; Jainkoak heien bitartez paganoen artean egin mirakulu eta egintza harrigarriak kondatu zituzten. 13 Ixildu zirenean, Jakobe
15,13 Jakobe: Ik. 12,17 oh.
mintzatu zen: «Anaiak, entzun nezazue: 14 Simonek
15,14 Simonek: Jatorrizkoak Simeonek dio, Petriren izen semitikoa.
kondatu dauku nola haste-hastetik Jainkoak beretzat herri bat hautatu nahi ukan duen paganoen artetik. 15 Eta profetek ez dute besterik erran, Liburu Sainduak dion bezala
15,15 dion bezala: Am 9,11-12aren aipamena libreki egina da, grekozko T.Z.aren arabera gehienik.
:
 
16 Gero, berriz etorriko naiz
eta Daviden etxola eroria
berreraikiko dut;
murru hondatuak
berreraikiko diozkat,
eta xutik ezarriko dut berriz;
17 orduan, gainerateko jendeek
Jauna bilatuko dute,
nereak diren
15,17 nereak diren: H.h., nere izena gainean hotsegin zaioten. Norbaiten gainean Jainkoaren izenaren hotsegitea, hura Jainkoari sagaratzea da.
nazione guziek.
Hala diot nik, Jaunak,
hori guzia
18 aitzinetik jakinarazi duenak
15,17-18 Hala... duenak: Hunela ere itzul daiteke: Hau dio gauza hauek egiten dituen Jaunak, betidanik ezagutzen dituenak.
.
 
19 Beraz, nere ustez, ez zaiote trabarik ezarri behar Jainkoarenganat itzultzen diren paganoeri. 20 Aski dugu jende horieri idaztea ez dezaten jan idoloeri eskaini haragirik, utz ditzaten legearen kontrako sexu-harremanak eta ez dezaten jan odol-hustu gabeko abererik, ez eta odolik ere
15,20 Juduen legeko zenbait arau begiratzeko eskatzen diote Jakobek paganoeri, juduengatik; idoloeri eskaini haragiaz, ik. 1 Ko 8,1-10. // legearen kontrako sexu-harremanak: H.h., lizunkeriak (ik. Lv 18,1-18); odolhustu gabeko abereeri buruz, ik. Lv 17,10-16.
. 21 Alabainan, Moisen legeak
15,21 Moisen legea: Erran nahi baita, Pentateukoa. Dena den, ez da garbiki ikusten hemen emaiten den arrazoinak aitzineko eskakizunekin duen lotura; menturaz erran nahi du, arau horiek ez zaizkiotela paganoeri arrotz eta onartezin izanen.
aspalditik predikariak baditu hiri guzietan, eta lege hori sabato guziz sinagogetan irakurtzen da».
Antiokiarreri igorri gutuna
22 Orduan, apostoluek eta buruzagiek eliz elkarte osoarekin bat, beren arteko batzu hautatu eta Paulo eta Barnaberekin Antiokiarat igortzea erabaki zuten. Judas Barsaba eta Silas
15,22 Judas Barsaba: Ez da beste nihun agertzen T.B.an. // Silas: Pauloren misio-laguna (ik. 15,40–18,5), Pauloren zenbait gutunetan Silbano izenez haren ondoan agertzen dena (ik. 2 Ko 1,19; 1 Ts 1,1; 2 Ts 1,1), bai eta 1 P 5,12an ere.
hautatu zituzten, haurrideen artean itzal handiko gizonak biak, 23 eta gutun hau eman zieten eremaiteko:
«Apostoluek eta buruzagiek
15,23 Apostoluek eta buruzagiek: Eskuizkribu ainitzek hau diote: Apostoluek, buruzagiek eta anaiek.
, zuen anaiek, Antiokiako, Siriako eta Ziliziako pagano izan haurrideeri, agur!
24 Guretarik zenbaitek, guk manatu gabe, beren solasez durduzatu eta nahasi zaituztetela jakin dugu. 25 Horrengatik, ordezkari batzu hautatzea erabaki dugu ahobatez, eta zuenganat igortzea Barnabe eta Paulo geure haurride maiteekin, 26 beren bizia Jesu Kristo gure Jaunaren zerbitzuan eman duten horiekin. 27 Hor igortzen dauzkizuegu, bada, Judas eta Silas, gauza bera ahoz jakinaraz diezazueten. 28 Izpiritu Sainduak eta guk erabaki dugu zueri zamarik ez ezartzea, behar-beharrezkoak diren hauek baizik: 29 ez dezazuen jan idoloeri eskaini haragirik, ez odolik, ez odol-hustu gabeko abererik ere, eta utz ditzazuen legearen kontrako sexu-harremanak
15,29 sexu-harremanak: Ik. 15,20 oh.
. Ongi eginen duzue holakoetarik begiratzen bazirezte. Izan ongi!»
Biltzarraren ondorioak Antiokian
30 Igorriak, beraz, Antiokiarat jautsi ziren eta, biltzar eginik, gutuna eman zieten. 31 Hau irakurri eta bozkariatu ziren hitz sustagarri horiekin. 32 Judas eta Silas, profeta
15,32 profeta: Ik. 13,1 oh.
baitziren, luze eta zabal mintzatu ziren haurrideekin, hauek sustatuz eta azkartuz. 33 Zenbait denbora egon ziren han, eta igorri zituztenenganat itzuli ziren haurrideen bake-agurrarekin. (34
15,34 Zenbait eskuizkribuk 34. ber. dakar hemen: Bainan Silasek gelditzea erabaki zuen. Beste zenbait eskuizkribuk hau erantsi dio: Judas bakarrik joan zen.
). 35 Paulo eta Barnabe, berriz, Antiokian gelditu ziren, beste ainitzekin batean Jaunaren berriona irakasten eta mezutzen zutela.
ELIZA GREZIARRETARAT HEDATU (15,36–21,16)
Pauloren bigarren ibilaldia (15,36–18,22)
Paulo eta Barnabe elkarrenganik berexi
36 Handik zenbait denboraren buruan, Paulok Barnaberi erran zion: «Goazen berriz Jaunaren hitza mezutu ginuen hiri heietarat, haurrideak nola diren ikustera».
37 Barnabek berekin ereman nahi zuen Joanes, Mark
15,37 Mark: Ik. 15,12 oh.
ere deitua. 38 Bainan Paulok, Panfilian beren gisa utzi eta lanean lagundu ez zituen gizona berriz hartzea ez zuen ongi ikusten. 39 Biziki haserretu ziren biak, eta bakotxa bere alde joan zen. Barnabe, Mark harturik, Ziprerat abiatu zen itsasoz; 40 Paulok, aldiz, Silas
15,40 Silas: Ik. 15,22 oh.
hautatu zuen, eta, haurrideek Jaunaren onginahiari gomendaturik, joan zen. 41 Sirian eta Zilizian barna ibili zen, eliz elkarteak azkartuz.
Timoteo, Paulo eta Silas
16
1 Paulo Derberat heldu zen eta gero Listrarat. Timoteo
16,1 Listra: Ik. Pauloren Ibilaldien Karta. // Timoteo: Hemendik aitzina Timoteo Paulorekin egonen da beti (17,14-15; 18,5; 19,22; 20,4), eta haren dizipulurik maiteena bilakatuko da (ik. Flp 2,19-24); huni emanen diozka Paulok egitekorik korapilotsuenak (ik. 1 Ko 4,17; 16,10-11; 1 Ts 3,2-6).
izeneko
dizipulu bat bazen han; ama judua zuen eta giristinoa; aita, berriz, greziarra. 2 Omen ona zuen Listrako eta Ikonioko haurrideen artean. 3 Paulok, berekin ereman nahi baitzuen, ebakiarazi zuen inguru heietako juduengatik, denek baitzakiten aita greziarra zuela. 4 Iragaiten ziren hirietan, Jerusalemgo apostoluen eta buruzagien erabakiak
16,4 Erabakiak: Ik. 15,23-29.
emaiten ziozkaten jakitera, begira zitzaten. 5 Eliz elkarteak fedean azkartuz eta egunetik egunera emendatuz zoatzin
16,5 emendatuz zoatzin: Ik. 2,47 oh.
.
Pauloren ikuspena
6 Gero, Paulo eta Silas Frigia eta Galazia eskualdeetan barna joan ziren, Izpiritu Sainduak debekatu baitzioten Asia probintzian mezuaren zabaltzea. 7 Misiako mugarat heldu zirenean, Bitiniarat
16,6-7 Frigia, Galazia, Lisia, Bitinia: Guziak Asia Ttipiko herrialdeak dira, Asia bezala. Jatorrizko testuak Asia dakarren tokian Asia probintzia ezarri dugu. Horrekin hau adiarazi nahi dugu: ez dela Asia kontinente osoa, Asia Ttipiko herrialde bat baizik, Asia erromatar probintzia, eta oraino mugatuagoa beharbada: Efeso inguruko kostaldea.
jo nahi ukan zuten, bainan Jesusen Izpirituak ez zituen utzi. 8 Orduan, Misian barna, Troaderat
16,8 Troade: Asia Ttipiaren ipar-mendebaldeko itsas bazterrean zen portua.
jautsi ziren. 9 Gauaz Paulok ikuspen bat ukan zuen: mazedoniar bat agertu zitzaion, xutik, otoizka: «Zato Mazedoniarat
16,9 Mazedonia: Greziako iparraldea.
eta lagunt gaitzazu!»
10 Paulok ikuspen hau ukan eta berehala, Mazedoniarat joan nahiz hasi ginen
16,10 ginen: Egintzak liburuko hizketa pluraleko lehen presunarat aldatzen da hemen, gu-zatiak direlako zenbait pasarte hasiz. Hauek dira pasarte horiek: 16,10-17; 20,5-15; 21,1-18; 27,1–28,16.
, Jainkoak heieri berrionaren mezutzera deitzen gintuelakoan.
Filipon. Lidia giristino bilakatu
11 Troaden untzia hartu eta Samotraziarat joan ginen zuzen. Biharamunean Neapoliserat
16,11 Neapolis: Mazedoniako portua, Paulok bere apostolutzan jo zuen Europako lehen pundua. Handik hurbil zen Filipo.
heldu ginen, 12 eta handik Filiporat; Filipo Mazedonia eskualdeko hiri nagusietarik da, erromatar kolonia. Hiri huntan egon ginen zenbait egun.
13 Sabatokari, hiritik kanporat atera eta ibai ondorat joan ginen, han juduen otoizleku bat bazela uste baiginuen. Jarri ginen eta bilduak ziren emazteeri mintzatzen hasi. 14 Heietarik batek Lidia zuen izena, Tiatirakoa
16,14 Tiatira: Asia Ttipian zen; aipu handiko hiria, haren purpura-salerosketa zela bide. // Israelen Jainkoa adoratzen zuen: Ik. 10,2 oh.
, purpurazko oihalen saleroslea; Israelen Jainkoa adoratzen zuen. Entzuten zagon, eta Jaunak bihotza ideki zion, Pauloren hitzak onar zitzan. 15 Bera eta haren familia guzia bataiatu zirelarik, otoitz hau egin zaukun: «Jaunaren baitan sinesten dutala uste duzuenaz geroz, zatozte nere etxean egoitera». Eta onartzera hertsatu gintuen.
Paulo Filipon preso sartua
16 Otoizlekurat gindoatzin batez, neskato gazte bat etorri zitzaikun biderat: geroaren asmatzeko ahala emaiten zion izpiritu batek
16,16 izpiritu batek: H.h., izpiritu pitoin batek. Delfosko orakulu-emaileen zaindaria suge pitoina zen. Gero, zabalduz, etorkizunaren zilatzeko dohaina zuen nornahiri eman zitzaion izen hori.
hartua zen, eta bere asmaketen bidez irabazi ederra emaiten zioten nagusieri. 17 Neskatoa ondotik ginuen, Paulok eta guk, oihuka: «Gizon hauek Goi-goiko Jainkoaren zerbitzariak dira, eta salbamen bide bat mezutzen dauzuete».
18 Egun ainitzez egin zuen gauza bera. Azkenean Paulo, nardatua, itzuli zen, eta izpirituari erran zion: «Jesu Kristoren izenean manatzen daiat: atera hadi emazte horren baitarik». Eta ordu berean atera zen.
19 Neskatoaren nagusiek, beren irabazien mentura galdu zutela ikustearekin, Paulo eta Silas hartu eta hiriko plazarat ereman zituzten buruzagienganat, 20 eta jujeen aitzinean salatu, erranez: «Gizon hauek gure hiria durduzatzen dute: juduak dira, 21 eta guk, erromatarrek, ontzat har ez ditzazkegun eta begiratzera haizu ez giren ohidurak irakasten dituzte».
22 Jendea heien kontra altxatu zen, eta jujeek soinekoak kendu eta azotatzeko manatu zuten. 23 Ontsa jo ondoan, preso sartu zituzten, presondegizainari artoski zaintzeko manatuz. 24 Manatu bezala, presondegizainak presondegi zoko-zokoan ezarri zituen, oinak trabetan loturik.
25 Gauerdi irian, Paulo eta Silas otoitzean ari ziren, Jainkoari gorespen kantatzen; beste presoak entzuten zauden. 26 Bat-batean, lurrikara izan zen, hain gogorra nun presondegiaren oinarriak ere dardaratu baitziren. Hortan, ate guziak zabaldu ziren eta denen kateak laxatu. 27 Atzarri zen presondegizaina eta, presondegiko ateak zabalik ikustean, ezpata atera zuen bere buruaz beste egiteko
16,27 bere buruaz beste egiteko: Ik. 12,19 oh.
, presoek ihes egin zutela uste baitzuen. 28 Bainan Paulok oihu egin zion:
–Ez kalterik egin zeure buruari, denak hemen gira.
29 Presondegizainak argia eskatu zuen eta, tarrapataka barnerat sarturik, Paulo eta Silasen oinetarat erori zen, ikaran. 30 Gero, kanporat atera zituen eta galdatu:
–Jaunak, zer egin behar dut salbatzeko?
31 Heiek ihardetsi:
–Sinets Jesus Jaunaren baitan, eta zu eta zure etxekoak
16,31 zure etxekoak: Ik. 10,2 oh.
salbatuko zirezte.
32 Eta Jaunaren hitza mezutu zieten hari eta haren etxeko guzieri. 33 Gaueko ordu hartan berean, presondegizainak berekin ereman eta zauriak garbitu ziozkaten, eta berehala bataiatua izan zen bere etxeko guziekin batean. 34 Gero, bere etxerat iganarazi zituen, jatekoa atera eta familia-besta egin zuten, Jainkoaren baitan sinetsi zutelakotz.
35 Argitu zuenean, jujeek goardiak igorri zituzten, presondegizainari erraitera:
–Librazkizu gizon horiek.
36 Presondegizainak berria eman zion Paulori:
–Jujeek zuen libratzeko manua igorri dautate. Atera zaitezte, beraz, eta zoazte bakean.
37 Bainan Paulok goardieri erran zioten:
–Gu, Erromako hiritar
16,37 Erromako hiritar: Erromako legeek gaztigu gogorrez debekatzen zuten Erromako hiritar baten azotatzea. Geroago ere baliatuko da Paulo Erromako hiritar izaiteak emaiten zion abantailaz (ik. 22,25.29; 23,27).
girenak, jujatu gabe denen aitzinean jo eta presondegian sartu gaituzte, eta orai ixilka nahi gaituztela atera? Nehola ere ez! Berak etor daitezela gure libratzera!
38 Goardiek solas hori jujeeri jakinarazi zieten; heiek, Erromako hiritar zirela entzutearekin, izitu ziren 39 eta barkamendu eske joan zitzaizkioten; gero, kanporat atera eta hiritik urruntzeko galdegin zieten.
40 Presondegitik ateratzean, Paulo eta Silas Lidiaren etxerat joan ziren. Haurrideak ikusi eta sustaturik, alde egin zuten.
Tesalonikan
17
1 Anfipolis eta Apolonian barna, Paulo eta Silas Tesalonikarat
17,1 Anfipolis, Apolonia, Tesalonika: Ik. Pauloren Ibilaldien Karta. Tesalonika Mazedonia erromatar probintziako hiriburua zen, mugimendu handiko itsasportua. Judu-kolonia handia bazen han.
heldu ziren; han juduek sinagoga bazuten. 2 Paulo, ohi zuen bezala, heienganat joan eta hiru sabatoz heiekin eztabadan ari izan zen. Liburu Sainduak oinarri harturik, 3 Mesiasek sofritu eta hiletarik piztu behar zuela erakusten eta frogatzen zuen. Erraiten zioten: «Nik mezutzen dauzuetan Jesus hori da Mesias».
4 Judu zenbaitek sinetsi zuten, Paulok eta Silasek bildurik; Israelen Jainkoa adoratzen zuten greziar ainitzek eta emazte handikietarik multzo batek ere gauza bera egin zuten. 5 Bainan juduek, bekaizgoz, alfer-gaixto batzu bildu zituzten eta, jendea kalapita egitera berotuz, hiria nahasi zuten. Gero, Jasonen etxerat joan ziren, Paulo eta Silasen bila, herriko batzarraren aitzinerat eremaiteko. 6 Ez baitzituzten aurkitu, Jason eta beste zenbait haurride hiriko buruzagien aitzinerat herrestatu zituzten, oihuka ziotela: «Mundu guzia nahasi duten horiek hunaraino heldu zaizkigu, 7 eta Jasonek etxean hartu ditu. Hauek guziak enperadorearen manuen kontra ari dira, beste errege bat badela erranez, Jesus».
8 Hitz hauek jendea eta buruzagiak durduzatu zituzten; 9 bainan, bahia pagarazi ondoan, Jason eta besteak libratu zituzten.
Berea hirian
10 Haurrideek Paulo eta Silas Berearat
17,10 Berea: Ik. Pauloren Ibilaldien Karta.
igorri zituzten berehala, gauaz. Heldu zirenean, juduen sinagogarat joan ziren. 11 Bereako juduak, gisakoak baitziren Tesalonikakoak ez bezala, mezuari ongi etorri egin zioten gogo onez; egun oroz Liburu Sainduak ikertzen zituzten, gauzak hala ote ziren ikusteko. 12 Heietarik ainitzek sinetsi zuten, bai eta paganoen arteko emazte handiki eta gizon-multzo batek ere.
13 Bainan Tesalonikako juduak, Paulok Berean ere Jainkoaren hitza mezutzen zuela jakinik, harat joan ziren, hango jendearen nahastera eta durduzatzera. 14 Berehala, haurrideek itsasalderat igorri zuten Paulo; Timoteo eta Silas Berean gelditu ziren. 15 Pauloren laguntzera joan zirenek Atenaseraino ereman zuten, eta, itzultzean, Timoteo eta Silasentzat manu hau ekarri zuten: ahal bezain laster Paulorenganat joan zitezen.