Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Efesoarreri 3,61-63

Efesoarreri : Sarrera 1 2 3 4 5 6

 
Agurra
1
1 Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik Jesu Kristoren apostolu naizenak, Efeson bizi zirezten fededuneri
1,1 Efeso: Zenbait eskuizkribu garrantzitsutan ez da agertzen. // fededun: H.h., saindu; ik. 1 Ko 1,2 oh.
, Jesu Kristoren baitan sinesten duzueneri, idazten dauzuet. 2 Jainko gure Aitaren eta Jesu Kristo Jaunarenganik grazia eta bakea zueri.
KRISTOREN ETA ELIZAREN MISTERIOA (1,3–3,21)
Jainkoaren salbamen-asmoa
3 Goretsia izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita!
Zeruan, Kristoren bitartez,
Izpirituaren ontasun oroz
1,3 ontasun oroz: H.h., benedizione oroz. Gutunaren lehen zati hunek Jaunkoak Kristoren bidez bete duen salbamen-asmo osoa adiarazten du, erran nahi baita, munduaren sortzea baino lehen hautatzea eta, garaia betetzean, Kristoren misterioa agertuz libratzea eta salbatzea, ez juduak bakarrik, bai eta judu ez direnak ere (1,3-14 ber.ak).
benedikatu gaitu.
4 Kristoren bitartez hautatu gintuen
mundua mundu izan baino lehen,
haren aitzinean saindu eta hobengabe
izan gaitezen maitasunean
1,4 maitasunean: Batzuk 5. ber.eko erabakia zuen-ekin lotzen dute hitz hau.
.
5 Gure ongia nahi baitu,
ordutik erabakia zuen
Jesu Kristoren bitartez
seme-alabatzat hartuko gintuela,
6 bere seme maitearen baitan
nasaiki eman daukun dohain
1,6 dohain: Hitza tradizionean grazia itzuli ohi dena da, beste ainitzetan bezala.
zoragarria
harentzat gorespen-kantu bilaka dadin.
7 Semearen odolari esker libratuak
1,7 libratuak Ik. Erm 3,24 oh.
gira
eta barkatuak zaizkigu bekatuak,
Jainkoaren onginahi neurrigabekoaren erakusgarri;
8 bere dohainak eman dauzkigu gaindika,
zuhurtzia eta jakitate osoa.
9 Bere asmo gordea
1,9 Bere asmo gordea: H.h., Bere borondatearen misterioa.
,
guri ongia egin nahiz
erabakia zuen asmoa,
ezagutarazi dauku:
10 historia bere beterat eremaiteko,
diren guziak, zerukoak eta lurrekoak,
Kristo buru bakarra baitan biltzea.
11-12 Hunen bitartez ere ondoko gira,
lehendik Mesiasen baitan
esperantza ginuen hauek
1,11-12 esperantza ginuen hauek: Israel herri hautatua osatzen zutenez ari da, heiek baitziren agintza mesianikoen lehen ondokoak.
;
gauza guziak berak nahi bezala
egiten dituen Jainkoak
aitzinetik hautatu gaitu
bere asmoaren arabera,
haren aintza gorets dezagun.
 
13 Eta zuek ere
1,13 zuek ere: Paganoez ari da, hauek ere baitute esku edo parte Kristoren baitan bete diren agintza mesianikoetan, lehen Israelentzat bakarrik izan baziren ere.
egiaren mezua,
salbatzen zaituzten berriona entzun eta
Kristoren baitan sinetsi duzuen horiek,
hitzeman Izpiritu Sainduak
zigiluz bezala markatu zaituzte;
14 Izpiritua da ukanen dugun
ondoretasunaren bermea,
Jainkoak bere egin duen herria
librantza osorat heldu arte
eta haren aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen arte.
Kristo gure Jaunaren nagusigoa
15 Horrengatik, Jesus Jaunaren baitan nola sinesten duzuen eta fededun guziak nola maite dituzuen jakinik, 16 geldigabe ari nitzaio Jainkoari zuengatik esker emaiten, ene otoitzetan zuetaz oroituz.
17 Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, Aita aintzatsuak, zuhurtzia eta goi-argia eman diezazkizuela, haren ongi ezagutzeko. 18 Argi ditzala zuen barneko begiak
1,18 barneko begiak: H.h., zuen bihotzeko begiak. Bihotza Biblian jendearen barne-gogoa da; ez bakarrik sendimenduen iturri, adimenduarena ere bai.
, jakin dezazuen nolako esperantzarat deitu zaituzten, zein zoragarria den fededunentzat ondoretasun gisa prestatua duen aintza 19-20 eta zein handia den fededunen alde erabiltzen duen bere ahala. Neurrigabeko indar hori Kristoren baitan erakutsi du Jainkoak, hura hilen artetik piztu eta zeruan bere eskuinaldean jarrarazi duenean. 21 Munduko aitzindari, boteredun, indar eta nagusigo
1,21 Munduko... nagusigo: Indar kosmikoak dira. Juduentzat aingeruak ziren, talde ezberdinetan sailkatuak. Munduaren eta erlisioneen gobernuan parte hartzen zuten. Bainan, gisa berean, mundu huntako botereak ere adiarazten dira, hauek indar ikustezinen ordezkari baitziren. Ikus beste zerrenda batzu 3,10; 6,12; Kol 1,16 eta 2,15ean; ik. Ga 4,3 oh. ere. Paulok, izaki horietaz bere iritzirik eman gabe, Kristoren larderiaren menpe ezartzen ditu.
guziak baino gorago, eta ez bakarrik mundu huntan, datorren munduan ere aipagarri den edozoin baino gorago ezarri du. 22 Jainkoak dena Kristoren oinpean ezarri du, eta hura egin du denen gainetik Elizaren buru. 23 Eliza haren gorputza da, diren guziak osoki betetzen dituen Kristok osoki betea
1,23 betea: H.h., dena denetan betetzen duenaren betetasuna; ik. 4,10. Adiarazpenak interpretazione ainitz ukan ditu, bere trinkotasunagatik ilun gelditzen baita.
.
Kristok urririk salbatu
2
1 Eta zuek hilak zinezten, zihauren hoben eta bekatuengatik. 2 Lehen, zuen jokabidea mundu huntakoa zen: munduan manatzen duten indarren buruzagiaren menpeko
2,2 munduan... menpeko: H.h., aireko boterearen buruzagiaren menpeko. Airea edo eguratsa izpiritu gaixtoen bizileku zaukaten; ik. 1,21 oh.
zinezten, jende bihurrietan orai ari den izpirituaren menpeko. 3 Gu guziak ere hala bizi izan gira lehen, sortzezko geure gutizieri jarraikiz, geure gorputzaren eta gogoaren nahiak eginez; izaitez, guk ere Jainkoaren zigorra merezi ginuen, beste guziek bezala. 4 Bainan guziz urrikaltsua da Jainkoa; neurrigabeko maitasunez maite gaituelakotz, 5 geure hobenengatik hilak ginelarik, bizia eman dauku Kristorekin –onginahi hutsez
2,5 onginahi hutsez, erran nahi baita, Jainkoaren dohainez bakarrik, urririk, kitorik.
salbatuak zirezte!–; 6 eta Jesu Kristorekin piztu gaitu eta harekin zeruetan jarrarazi. 7 Hola, Jesu Kristoren baitan gure alderat hain ona izanez, geroko gizaldieri agertu nahi ukan diote bere onginahiaren aberastasun ezin handiagoa. 8 Onginahi hutsez salbatuak zirezte fedearen bidez; salbamendu hori ez da zuenganik heldu, Jainkoaren emaitza da; 9 ez da zuen egintzetarik heldu, nehor ez dadin harro izan hortaz. 10 Alabainan, Jainkoak eginak gira; Jesu Kristoren baitan kreatu gaitu, ongia egin dezagun, Jainkoak guretzat aitzinetik erabakia duen bezala.
Kristo bake eta batasun egile
11 Oroit: juduek, gorputzean egina duten ebakitzagatik «ebakituak» diren horiek, «ebakitugabeak» deitzen zintuzteten, zuek, sortzez
2,11 sortzez: H.h., haragiz; ik. Erm 7,18 oh.
pagano zireztenak. 12 Ez ahantz mesiasik gabe zineztela, herritar-eskubiderik gabe Israelen, Jainkoaren agintza eta elkargorik gabe, esperantza eta Jainkorik gabe bizi zineztela munduan. 13 Orai, berriz, Jesu Kristorekin bat eginik, orduan urrun zineztenak, hurbildu zirezte Kristoren odolari esker.
14 Alabainan, Kristo da gure bakea: bat egin ditu bi herriak, juduak eta paganoak; berexten zituen etsaigoaren murrua barreiatu du. Bere gorputza emanik, 15 baliogabetu du legea bere manamendu eta arauekin, eta bi herriekin bat bakarra moldatu du bere baitan, bakea eginez. 16 Bi herriak Jainkoarekin baketu ditu eta gurutzeko heriotzearen bidez gorputz bakar batean elkartu, heien arteko etsaigoa suntsitzen zuela. 17 Bakearen mezutzera etorri da: bakea zueri, urrun zinezteneri, eta bakea hurbil zireneri
2,17 hurbil zireneri: Juduak eta paganoak lehen egoera desberdinetan zaudela erran nahi du, bainan orai, Kristori esker, egoera hura gainditua dela.
. 18 Alabainan, batzu eta besteak hurbil gaitezke Aitarenganat, Izpiritu beraren baitan elkarturik.
19 Ez zirezte, beraz, ez arrotz, ez etorkin, Jainkoaren herriko kide
2,19 Jainkoaren herriko kide: H.h., sainduen herrikide; ik. 1 Ko 1,2 oh.
bai, eta Jainkoaren familiako, 20 apostolu eta profeten oinarriaren gainean eraikiak, Jesu Kristo bera kantoin-harri dela. 21 Kristo Jaunaren baitan ongi finkaturik, eraikin osoa goiti doa, Jainkoari sagaratu tenplu bilakatzeko. 22 Kristoren bitartez, eraikinaren parte zirezte zuek ere besteekin batean, Izpirituaren indarrez Jainkoaren bizileku bilakatzeko.
Paulok Jainkoaren asmo gordea mezutu
3
1 Hori dela eta, ni Paulo, judu ez zireztenen onetan Jesu Kristorengatik preso
3,1 preso: Hain segur Erroman 3,61-63 bitartean jasan zuen presoaldia aipatzen du hemen (ik. 4,1; 6,20). Erranaldia dilindan gelditzen da; 3,14an duke jarraipena.
naizen hau... 2 Badakikezue Jainkoak bere onginahian zueri buruz eman dautan eginbeharra; 3 agerpenez jakinarazi zautan bere asmo gordeaz
3,3 asmo gordea: Jatorrizkoak misterioa dio, ondoko bi bertsetetan erabiltzen den hitz bera. Misterio hau Jainkoak betidanik erabakirik zaukan eta Kristoren baitan burutuko zuen salbamen-asmoa da (ik. 1,3-14).
ari nitzaizue, eta hortaz gorago idatzi dauzuet laburki. 4 Hori irakurriz, bada, ikus dezakezue nola konprenitzen dutan Kristoren misterioa. 5 Misterio hori ez zitzaioten lehengo gizaldieri jakinarazi; orai, ordea, Izpirituaren bidez bere apostolu saindueri eta profeteri agertu diote Jainkoak. 6 Eta huna Jainkoaren asmo gordea: Jesu Kristoren bitartez eta berrionari esker, paganoek juduen ondoretasun bera dute, Kristorekin gorputz bat egiten dute eta agintza beraren partaide dira. 7 Berrion horren zerbitzari egin nau Jainkoak onginahi hutsez, bere ahal indartsuaz eman dautan dohainez. 8 Neri, fededun guzien artean ttipiena naizenari, dohain hau eman zait: Kristoren neurrigabeko aberastasuna paganoeri mezutzea, 9 eta Jainkoaren baitan, gauza guzien egilearen baitan, betidanik gorderik zaukan asmoa nola betetzen ari den guzieri argitan erakustea. 10 Hola, agerian ezartzen zaiote orai, Elizaren bitartez, zeruetako aitzindari eta botereduneri
3,10 aitzindari eta boteredun: Ik. 1,21 oh.
Jainkoaren gisa guzietako zuhurtzia, 11 betidanik berak zuen eta Jesu Kristo gure Jaunaren baitan bete duen asmoaren zuhurtzia. 12 Kristoren bitartez eta haren baitan dugun fedeari esker ausartatzen gira fidantzia osoz Jainkoaganat hurbiltzera. 13 Ez gal kuraia, otoi, zuentzat jasaiten ditutan atsegabeengatik, zuen aintza baitira.
Aitari galdezko otoitza
14 Horrengatik, belaunikatzen naiz Aitaren
3,14 Aitaren: Eskuizkribu ainitzek Jesu Kristo gure Jaunaren Aitaren diote.
aitzinean,15 bai zeruan eta bai lurrean familia ororen sorgia denaren aitzinean, 16 eta hau eskatzen diot: bere aintzaren aberastasunari esker, barnez azkar zaitzatela Izpirituaren indarrez; 17 Kristo bizi dadila zuen bihotzetan fedearen bidez eta maitasuna izan dadila zuen biziaren erro eta oinarri. 18 Hola konprenitzen ahalko duzue, fededun guziekin batean, zein zabala eta luzea, gora eta barna den Kristoren maitasuna; 19 ezagutza oro gainditzen duen maitasun hori ezagutuko duzue, Jainkoaren aberastasun osoaz bete zaitezten.
20 Jainkoari, gure baitan derabilan bere indarraz guk eska edo pentsa dezakeguna baino askoz gehiago egin dezakeenari, 21 aintza Elizan eta Jesu Kristoren baitan, gizaldiz gizaldi eta menderen mendetan. Amen.
GIRISTINOEN JOKABIDE BERRIA (4,1–6,20)
Batasun osoa
4
1 Nik, Jaunarengatik preso
4,1 preso: Ik. 3,1 oh.
nagonak, ukan duzuen deiari doakion bezala bizi zaitezten eskatzen dauzuet. 2 Izan apal, ezti eta bihotz zabal; elkar jasan zazue maitasunez. 3 Berma zaitezte Izpirituak emaiten duen batasunaren begiratzera, elkartzen zaituzten bakeaz. 4 Bakarra da gorputza eta bakarra Izpiritua, Jainkoak deitu zaituzten esperantza ere bakarra den bezala; 5 bakarra Jauna, bakarra fedea, bakarra bataioa, 6 bakarra guzien Jainkoa eta Aita, guzien gainetik dagona, guzien bidez ari eta guzien baitan bizi dena.
Dohain ezberdinak
7 Bainan gutarik bakotxak Kristok eman nahi izan dion neurrian ukan du dohaina. 8 Horrengatik dio Liburu Sainduak:
 
Gainetarat igan denean,
presoak berekin ereman ditu
eta jendeeri dohainak eman
4,8 Sal 68,19an ez du Jainkoak jendeeri dohainak eman ziozkatela erraiten, baizik jendeek zerga ordaindu ziotela Jainkoari. Aldaketa hau Paulok judu-interpretazioneeri zor diote, iduriz.
.
 
9 Igan dela, zer erran nahi du horrek, lehenik behereko lur huntarat jautsi dela baizik? 10 Jautsi dena, zeru gorenerat oro betetzera igan den hura bera da. 11 Hura da batzu apostolu egin dituena, beste batzu profeta, beste batzu berrionaren mezulari, beste batzu artzain eta irakasle, 12 fededunek beren zerbitzua egin ahal dezaten Kristoren gorputzaren eraikitzeko. 13 Noizbait denek fede bera ukanen dugu Jainkoaren semearen ezagutzan: gizabeterat, Kristoren neurri beterat helduko gira. 14 Ez gaitezen haur izan, edozoin irakaspen-haizek inarrosiak eta harat-hunat erabiliak, uste makurretarat erorarazteko trebe den jende maltzurrak enganaturik. 15 Aitzitik, egiazko maitasunean biziz, handi gaitezen gisa guziz Kristorenganat. Hura da burua 16 eta harek emaiten dio gorputz osoari barne-lotura eta batasuna, zati guziek, bakotxak bere eginbehar bereziaren arabera, gorputz osoaren alde egiten duten elkarlanaren bitartez; hola, gorputza handituz eta maitasunean eraikiz doa.
Bizi zaharretik berrirat
17 Huna, bada, zer eskatzen dauzuetan behin eta berriz Jaunaren izenean: ez zaiteztela sinesgabeak bezala bizi; buru arinak dira 18 eta adimena ilundua dute; Jainkoaren bizitik urrun dira, ezjakinak eta bihozgogorrak direlakotz. 19 Zentzu morala galdurik, lizunkeriari eman dira, ezin aseak, zernahi lohikeria egiten dutela. 20 Ez da hori Kristo ezagutzean zuek ikasi duzuena. 21 Alabainan, entzun duzue hartaz mintzatzen eta, Jesusi buruzko irakaspenaren arabera, hau ikasi duzue: 22 alde batetik, zihauren lehengo bizi moldeari uko egin eta jite zaharra, gutizia tzar lilluragarriz usteldua, erantzi behar duzuela; 23 eta bestetik, zihauren gogo-bihotzak berritu 24 eta jite berria, Jainkoaren irudirat kreatua, jantzi behar duzuela, Jesusen egiaren arabera zuzen eta sainduki bizitzeko.
Bizi berriak zer eskatzen duen
25 Utzazue, beraz, gezurra; erran egia nork bere aldeko lagunari , guziak elkarren menbro baigira. 26 Haserretzen bazirezte ere, ez egin bekatu ; zuen haserreak ez beza eguzkia sartu arte iraun. 27 Ez utz lokiarik debruari. 28 Ebasten zuenak ez dezala gehiago ebats, bere eskuz lan egin dezala, beharrean dagonari zer eman ukaiteko. 29 Ez bedi ele gaixtorik zuen ahotik atera, baizik, zerbait erran behar baduzue, ele ona eta egokia, eta entzunen dutenen onerako izan dadila.
30 Nahigaberik ez eman Jainkoaren Izpiritu Sainduari, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluaz bezala, librantza-egunean berex zaitzaten. 31 Ken zihauren artetik minkorkeria, samurgo, haserre, oihu eta laidoak, beste gaixtakeria guziekin. 32 Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dauzuen bezala
4,32 barkatu dauzuen bezala: Eskuizkribu ainitzek barkatu daukun bezala diote.
.
5
1 Jainkoak bezala egizue, haren seme-alaba maiteak zireztenaz geroz. 2 Bizi zaitezte maitasunean, Kristo bezala, harek maitatu baigaitu
5,2 baigaitu: Eskuizkribu ainitzek baititu diote.
eta bere burua gure alde eman, Jainkoak atseginez onartzen duen oparitzat eskainiz. 3 Ez aipa ere zihauren artean lizunkeria, lohikeria eta dirugosea, fededuneri doakioten bezala; 4 ez egin ateraldi gordin, zoro edo arruntik; holakorik ez baita eder. Aitzitik, eman eskerrak Jainkoari. 5Ezen jakizue: lizunak, lohiak eta dirugoseak –hau sasijainkozalea baita– ez du Kristoren eta Jainkoaren erresuman parterik ukanen.
Bizi zaitezte argiaren partaide bezala
6 Ez zaitzatela nehork ele hutsalez lillura, horrengatik pizten baita Jainkoaren haserrea jende bihurrien kontra. 7 Ez izan halakoen kide. 8 Lehen ilunpetan bizi zinezten; orai, aldiz, argitan zirezte, Jaunarekin bat eginik. Bizi zaitezte, beraz, argiaren partaide
5,8 argiaren partaide: H.h., argiaren seme-alaba.
bezala; 9 argiaren
5,9 argiaren: Eskuizkribu ainitzek Izpirituaren diote.
fruitua onginahia, zuzentasuna eta egia oro dira. 10 Bila zazue Jaunari atsegin zaiona, 11 eta ez har parterik ilunpetan bizi direnen alferretako egintzetan; izaitekotz salazkizue, 12 ahalgegarri baita horiek ixilean egiten dutenaren aipatzea ere. 13 Bainan argiak salatzen duen guzia agerian gelditzen da
5,13 Erranaldi hunen zentzua ez da segura. Hunela ere itzul daiteke: Hori guzia, salatua denean, argitarat ateratzen da.
, 14 eta agerian gelditzen dena argi bilakatzen. Horrengatik erran ohi da:
 
Iratzar zaite, lo zauden hori,
jeiki hilen artetik
eta Kristok argituko zaitu
5,14 Ez dakigu bertso hauen jatorria; beharbada, lehenagoko giristino-gorazarre batetik hartuak dira (ik. 1 Tm 3,16).
.
 
15 Kasu, bai kasu, nola zabiltzaten; ez joka ergelki, zentzuz bai; 16 ongi balia denbora, egunak tzarrak baititugu. 17 Beraz, ez izan zoro; konpreni zazue Jaunak zer nahi duen. 18 Ez mozkor, arnoa galbidea baita; aitzitik, bete zaitezte Izpirituaz; 19 zihauren artean salmoak, gorazarreak eta kantu goi-argituak
5,19 kantu goi-argituak: Ik. Kol 3,16 oh.
emanez. Kanta eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez, 20 gauza guziengatik Jainko Aitari beti eskerrak emanez, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean.
Senar-emazteak
21 Elkarri menpera zaitezte, Kristori diozuen errespetuagatik; 22 emazteak zihauren senarreri, Jaunari bezala, 23 senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik. 24 Eliza Kristoren menpeko den bezala, emazteak ere senarren menpeko izan daitezela denetan.
25 Senarrak, maita zihauren emazteak, Kristok Eliza maitatu eta haren alde bere burua eman duen bezala. 26 Hola sagaratu du Eliza, urez eta hitzaren indarrez garbituz. 27 Beretzat prestatu du Eliza distiratsua, zikinik eta zimurrik edo deus holakorik gabea, Eliza saindu eta garbia. 28 Gisa berean, senarrek ere beren gorputza bezala maitatu behar dute emaztea. Emaztea maite duenak bere burua maite du. 29 Nehork ez du bere gorputza hastio; aitzitik, hazten eta artatzen du, Kristok Elizarekin egiten duen bezala; 30 eta gu guziak gorputz horren
5,30 gorputz horren: Eskuizkribu batzuk hau eransten dute: haren haragi eta hezurretarik ateraiak (ik. Has 2,23).
menbro gira. 31 Horrengatik, gizonak bere aitamak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat
5,31 bat: H.h., haragi bat. // Has 2,24.
izanen dira.
32 Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Elizari loturik ikusten dut. 33 Dena den, zuetarik bakotxak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak errespeta beza senarra.
Guraso eta seme-alabak
6
1 Zuek, haurrek, obedi aitameri, hori baita zuzen Jaunarenak direnentzat. 2 Ohora aitamak , hori da berekin agintza bat daukan lehen manamendua: 3 Luzaz bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraren gainean. 4 Zuek, aitamek, ez sumindurik ezar zihauren haurrak; altxazkizue, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzatuz.
Nagusiak eta esklaboak
5 Zuek, esklaboek, obedi mundu huntako nagusieri, errespetu handiz eta bihotz-bihotzez, Kristori bezala; 6 ez ikusten zaituztetelakotz edo jendeeri atsegin emaiteko, baizik Jainkoaren nahia gogotik betetzen duten Kristoren esklabo bezala. 7 Egizue gogo onez zihauren zerbitzua, Jaunarentzat bezala eta ez jendeentzat. 8 Badakizue, egin ongiaren neurrian saristatuko duela bakotxa Jaunak, esklaboa edo librea izan. 9 Zuek, nagusiek, berdin egizue esklaboekin. Utz mehatxua; badakizue heien eta zuen nagusia zeruan dela, eta harek ez duela berexkeriarik egiten.
Gaizkiaren kontrako borroka
10 Bururatzeko, azkar zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz. 11 Har Jainkoak emaiten dauzkizuen armak, debruaren jukutrien kontra atxik dezazuen. 12 Gure borroka, alabainan, ez da jendeen kontrakoa, izpiritu gaixtoen kontrakoa bai, mundu ilun huntako aitzindari, ahaldun eta boteredunen
6,12 Gure borroka: Eskuizkribu ainitzek Zuen borroka diote. // aitzindari, ahaldun eta boteredun: Ik. 1,21 oh.
kontrakoa. 13 Horrengatik diozuet: Har Jainkoak emaiten dauzkizuen armak, egun gaixtoan ihardok dezakezuen, eta egin-ahalak eginik, atxik dezazuen.
14 Atxik, beraz! Ezar gerrikotzat egia, burdin-soinekotzat zuzentasuna 15 eta oinetakotzat bake-berrionaren mezutzeko karra. 16 Har beti gerizatzat fedea, hari esker itzaltzen ahalko baitituzue etsaiaren suzko geziak oro. 17 Har burukotzat salbamendua, eta ezpatatzat Izpiritu Saindua, erran nahi baita, Jainkoaren hitza.
18 Egin otoitz eta galde noiznahi, Izpirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, otoitzean fededun guzien alde; 19 bai eta ene alde ere, behar diren hitzak ahoan ezar diezazkitan Jainkoak, berrionaren
6,19 berrionaren: Zenbait eskuizkributan ez da agertzen.
misterioa ausartziaz adiarazteko. 20 Berrion hunen bozeremaile naiz presondegian
6,20 presondegian: Ik. 3,1 oh.
; Jainkoak ausartzia eman diezadala behar bezala mintzatzeko.
AZKEN AGURRA (6,21-24)
21 Nere gorabeherak zuek ere jakin ditzazuen, zer ari naizen, Tikiko
6,21 Tikiko: Ik. Eg 20,4 oh.
anaia maite eta Jaunaren zerbitzari leialak emanen dauzue guziaren berri. 22 Hortako igortzen dauzuet, nere berri eman diezazuen eta susta zaitzaten.
23 Bakea haurrideeri, maitasuna eta fedea, Aitak eta Jesu Kristo Jaunak emanik. 24 Grazia Jesu Kristo gure Jauna maitasun iraunkorrez
6,24 maitasun iraunkorrez: H.h., ustelezinean. Hunela ere itzul daiteke: Grazia, ezilkortasunarekin batean, Jesu Kristo... maite..., edo Jauna, ezilkor bizi dena, maite...
maite duten guziekin.