Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

Deuteronomioa 5,1-11,32

Deuteronomioa : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34

Leialtasunerako deia (5,1–11,32)
Horeb mendiko elkargoa
(Jal 19)
5
1 Moisek israeldar guziak bildu eta erran zioten:
–Entzun, israeldar horiek, gaur adiarazten dauzkizuetan lege eta erabakiak; ikaskizue eta entsea betetzera 2 Jaunak gure Jainkoak elkargo egin du gurekin Horeb mendian. 3 Elkargoa ez du egin gure arbasoekin, baizik gurekin gaur hemen bizirik gauden
5,3 gaur hemen bizirik gauden: Aitzineko belaunaldia basamortuan hil zen Jainkoari desobeditzeagatik (ik. 1,35; 2,14-15).
guziekin. 4 Aurpegiz aurpegi hitz egiten zauzuen Jaunak mendian, suaren erditik. 5 Ordu hartan, Jaunaren eta zuen artean nindagon, Jaunaren hitza adiaraz nezazuen, ez baitzinezten mendirat igan suaren beldurrez.
Hamar manamenduak
(Jal 20,1-17)
Jaunak erran zuen
5,5 Jaunak erran zuen: 5,6-21 zatiari dagokionaz, ik. Jal 20,1-17ko oharrak.
:
6 –Ni naiz Jauna zure Jainkoa, Egiptotik, esklabogotik atera zaitutana.
7 Ez ukan nitaz beste jainkorik.
8 Ez egin idolorik, ez irudirik, gainean zeruan, beherean lurrean eta lurpeko uretan denarenik. 9 Ez ahuspeka heien aitzinean, ez holakorik adora, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko bekaiztia bainaiz: Hastio nauten aitamen hobena ondokoetan zigortzen dut hirugarren eta laugarren gizaldiraino; 10 bainan mila gizaldiz agertzen diotet onginahia maite nauteneri eta nere manamenduak begiratzen dituzteneri.
11 Ez erabil alferrik Jaunaren zure Jainkoaren izena, ez baitut hori eginen duena zigorrik gabe utziko.
12 Begira sabatoa, Jaunari sagaratuz, Jaunak zure Jainkoak manatu bezala. 13 Sei egunez lan eginen duzu, zure eginbehar guziak eginen; 14 bainan zazpigarrena pausu-eguna da, Jaunari zure Jainkoari sagaratua. Ez egin neholako lanik egun hortan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure mutil-neskatoek, ez zure idi, asto eta beste abereek, ez eta zure hirietan bizi den etorkinak; hola, zure mutil-neskatoek ere, zuk bezala, pausu hartzen ahalko dute. 15 Oroit zu ere esklabo izan zirela Egipton, eta Jaunak zure Jainkoak atera zaituela handik ahal handiz eta esku indartsuz. Horrengatik manatu dauzu Jaunak zure Jainkoak pausu-eguna begiratzeko
5,15 pausu-eguna begiratzeko: Sabatoari buruzko manamendua ez da oinarritzen Jal 20,8-11ko arrazoi berean. Egiptoko askapenaz oroituz Dt-ak sabatoa salbamen-historiari lotzen dio eta ez kreazioneari; herriaren askatasunaren ezaugarri da eta denek ukan behar dute askatasun horren partaide.
.
16 Ohora aitamak, Jaunak zure Jainkoak manatu bezala, luzaz bizi eta zoriontsu izan zaitezen, Jaunak zure Jainkoak emaiten dauzun lurraldean.
17 Ez nehor hil.
18 Ez egin adulteriorik.
19 Ez ebats.
20 Ez egin gezurrezko lekukotasunik aldeko lagunaren kontra.
21 Ez gutizia aldeko lagunaren emaztea, ez eta haren etxea, ez alorra, ez mutila edo neskatoa, ez idia, ez astoa, ez eta harena den beste deusik.
22 Horiek dira Jaunak, mendi gainean denak bildurik zinaudetela, goraki erran zauzkizuen manamenduak, suaren eta hodei hetsi eta ilunaren erditik, ez zuen beste deusik erran. Gero, bi harlauzetan idatzi zituen, eta neri eman zauzkitan.
Mois, Jainkoaren eta herriaren ararteko
23 Mendia sutan zagola, ilunbetik zetorren ahots hura entzutean, zuen leinuburuek eta herri-buruzagiek nereganat hurbildurik 24 zuen izenean erran zautaten: Jaunak gure Jainkoak egiaz erakutsi dauzkigu bere ospea eta handitasuna, eta hura suaren erditik mintzatzen entzun dugu. Gaur ikusi dugu Jainkoak jendeari hitz egin dezokela, hau bizirik geldituz
5,24 bizirik gelditu: Ik. 4,33 oh.
. 25 Bainan, zergatik hil orai? Su horrek kizkali behar gaitu. Jaunaren ahotsa oraino entzuten badugu, hilen gira. 26 Ezen ba ote da jenderik, Jainko bizia guk bezala suaren erditik mintzatzen entzun eta bizirik egon denik? 27 Hurbil zaite zu, Jaunak gure Jainkoak erranen duenaren entzutera; eta, gero, harek erran guzia adiaraziko daukuzu, eta guk onartu eta beteko dugu.
28 Jaunak entzun zintuzten eta erran zautan: «Entzun dut herriak erran dauzuna eta arrazoin du. 29 Ai ene errespetatzeko eta ene manamenduen betetzeko gogo hori balute beti! Zoriontsu izan litaizke beti, berak eta ondokoak. 30 Zoazi eta errozute etxoletarat itzultzeko. 31 Bainan zu zaude hemen nerekin, heieri irakatsi behar diozkazuten manamendu, lege eta erabakiak adiarazi behar baitauzkizut, jabegoan emaiten diotetan lurraldean bete ditzaten».
32 Beraz, entsea zaitezte Jaunak zuen Jainkoak manatu dauzuen guziaren betetzera hortik baztertu gabe. 33 Ibil beti Jaunak zuen Jainkoak erakutsi bidetik, bizirik iraun eta zoriontsu izan zaitezten, eta luzaz biziko zirezte jabegoan ukanen duzuen lurraldean.
Manamendu nagusia
6
1 Manamendu, lege eta erabaki hauek irakasteko manatu daut zuen Jainko Jaunak, jabegoan hartzera zoazten lurraldean bete ditzazuen. 2 Jaunari zuen Jainkoari errespetua erakutsiko diozue, bai zuek eta bai ondokoek, emaiten dauzkizuetan haren lege eta manamendu guziak bizitza osoan begiratuz; orduan luzaz biziko zirezte. 3 Onarzkizue, bada, israeldar horiek, eta entsea betetzera. Hola, zoriontsu izanen zirezte eta biziki ugalduko esnea eta eztia darizkion lurraldean
6,3 esnea... lurraldea: Ik. Jal 3,8 oh.
, Jaunak zuen arbasoen Jainkoak hitzeman bezala.
4 ENTZUN, ISRAEL: Jauna gure Jainkoa, Jaun bakarra da
6,4 Entzun, Israel: 6,4-9 bertsetek judu zintzoek egun guziz egiten duten Xema (Entzun) deitu otoitza biltzen dute. Hebrearrezko eskuizkribuetan bertset huntako lehen eta azken hitzak letra handiz emaiten dira, erran-aldiaren garrantzia azpimarratzeko. // Jauna gure Jainkoa, Jaun bakarra da: Hunela ere itzul daiteke: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da.
! 5 Maita zazu Jauna zeure Jainkoa bihotz guziaz, gogo guziaz eta indar guziaz. 6 Atxik bihotzean gaur emaiten dauzkizutan manamenduak; 7 irakaskizu behin eta berriz zeure seme-alaberi; mintza heietaz etxean zaudela edo bidean zoatzila, etzatean eta jeikitzean; 8 lot seinale bezala eskuan eta oroigarri bezala
6,8 seinale... oroigarri bezala: Ik. Jal 13,9 oh. Judu zintzoek legearen aldeko atxikimenduaren seinaletzat kopetan eta eskuetan legeko hitzak idatzirik dituzten pergamino-zatiak lotzeko ohidura hartu zuten (ik. Mt 23,5).
kopetan, 9 eta idatz etxeko ate sahetsetan eta hiri-sargietan.
Israelek ez du Jauna ahantzi behar
10 Zuen Jainko Jaunak sarraraziko zaituzte emaiten
6,10 emaiten dauzuen lurraldea: Ik. 1,8 oh.
dauzuen lurraldean, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi hitzeman bezala. Lurralde horrek zuek eraiki ez dituzuen hiri handi eta ederrak baditu, 11 zuek bildu ez dituzuen ontasun-mota guziz bete etxeak, zuek zilatu ez dituzuen putzuak, zuek landatu ez dituzuen mahasti eta olibadiak. Ase arte jaten ahalko duzue han. 12 Orduan, ez ahantz Jauna, Egiptotik, esklabogotik atera zaituztena. 13 Jauna zuen Jainkoaren errespetua ukanen duzue, hura bakarrik adoratuko duzue eta haren izenean zin eginen. 14 Ez ibil auzoko herriek adoratzen dituzten jainko arrotzen gibeletik, 15 zihauren erdian duzuen Jauna, zuen Jainkoa, Jainko bekaiztia baita; bestela, haren haserrea piztuko da zuen kontra eta suntsituko zaituzte lur gainetik. 16 Ez tenta Jauna zuen Jainkoa, Masan egin zinuten bezala.
17 Begira artoski Jaunak zuen Jainkoak emaiten dauzkizuen manamendu, lege eta arauak. 18 Egizue Jaunari zuzen eta atsegin zaiona, zoriontsu izan zaitezten eta Jaunak zuen arbasoeri zin eginez hitzeman lurralde ederrean sartu eta jabegoan har dezazuen. 19 Jaunak zuen aitzinetik etsai guziak haizatuko ditu, berak hitzeman bezala.
Etxekoentzat irakaspena
20 Geroan seme-alabek galdeginen dauzuetelarik; «Zer dira Jaunak gure Jainkoak manatu dauzkigun lege,erabaki eta arau horiek?», 21 hau ihardetsiko diozuete
6,21 hau ihardetsiko diozuete: Fede-aitorpen honi buruz, ik. 26,5 oh.
: «Faraonaren esklabo ginen Egipton, eta Jaunak ahal handiz atera gintuen handik. 22 Jaunak mirari handiak eta egintza izigarriak egin zituen gure begien bistan faraonaren eta haren etxekoen kontra eta Egipto osoaren kontra; 23 gu, berriz, handik atera gintuen, eta hunat ekarri, gure arbasoeri zin eginez hitzeman lurraldearen emaiteko. 24 Gero, Jaunak gure Jainkoak manatu zaukun lege horiek guziak betetzeko eta harenganako errespetuan bizitzeko, beti zoriontsu izan gintezen eta bizirik iraun ginezan, gaur bezala. 25 Jaunak gure Jainkoak zuzentzat hartuko gaitu, manatu guzien betetzera entseatzen bagira, harek manatu bezala».
Israel, Jainkoaren herri
7
1 Jaunak zuen Jainkoak jabegoan hartzera zoazten lurraldean sarraraziko zaituzte, eta kanpo ezarriko ditu zuek baino handiago diren herriak: hitita, girgaxtar, amortar, kanaandar, periztar, hibiar eta jebustarrak, zazpi herri zuek baino jendetsu eta indartsuagoak. 2 Jaunak zuen Jainkoak eskurat eman eta garaituko dituzue. Orduan, suntsituko dituzue
7,2 suntsituko dituzue: Ik. 2,34 oh.
osoki: ez egin heiekin hitzarmenik, ez urrikal heietaz. 3 Ez ahaidetu heiekin, zihauren seme-alabak heienekin ezkonduz; 4 bestela, Jaunarenganik baztertu eta jainko arrotzeri kultu emaitera eremanen lituzkete zuen seme-alabak; orduan, Jaunaren haserrea zuen kontra piztu eta bat-batean suntsituko zintuzkete. 5 Aitzitik, hau eginen duzue: heien aldareak aurtik, zutarri sakratuak hauts, hesol sakratuak
7,5 zutarri sakratuak: Ik. Jal 23,24 oh. // hesol sakratuak: Kanaandarrek Axera emankortasunaren jainkosari emanikako kultuan erabiltzen ziren.
motz eta idoloak erre. 6 Jaunari zuen Jainkoari sagaratu herri zirezte: harek hautatu zaituzte munduko herri guzien artean bere herri, bere jabego berezi
7,6 jabego berezi: Israel herria Jainkoarena bakarrik dela adiarazteko ohiko erran-moldea (ik. Jal 19,5 oh.).
.
7 Jaunak atsegin ukan eta hautatu bazaituzte, ez da, ez, herririk handiena zireztelakotz –ttipiena zirezte–, 8 baizik maite zaituztelakotz eta zuen arbasoeri eman hitza atxiki nahi ukan duelakotz; horrengatik, hain zuzen, atera zaituzte ahal handiz esklabogotik, eta Egiptoko faraonaren menpetik askatu.
9 Aitor zazue, beraz, Jauna zuen Jainkoa dela egiazko Jainkoa: Jainko leiala, maite duteneri eta haren manamenduak begiratzen dituzteneri elkargo-hitza atxikitzen eta onginahia agertzen diotena mila gizalditaraino 10 hastio duena, berriz, zuzen-zuzenean ordaina eman eta suntsitzen du, luzatu gabe emaiten dio ordaina. 11 Begirazkizue beraz gaur emaiten dauzkizuetan manamendu, lege eta arauak.
Jaunaren benedizionea
12 Arau horiek onartu eta artoski begiratzen badituzue, Jaunak zuen Jainkoak begiratuko du zuen arbasoeri zin eginez hitzeman elkargoa, eta agertuko bere onginahia. 13 Maite ukanen zaituzte, benedikatuko eta ugalduko, emankor eginen zaituzte zuek, zuen abereak eta lurrak: ogia, arnoa eta olioa ausarki emanen dauzkizue, eta zezenko eta bildotsak ugalduko, zuen arbasoeri zin eginaren arabera emanen dauzuen lurraldean. 14 Herri guzien gainetik benedikatuko zaituzte: ez da zuetan nehor agorrik izanen, ez eta antzurik ere zuen abereetan. 15 Jaunak eritasun guziak urrunduko ditu zuenganik; ez dauzkizue igorriko ongi ezagutzen dituzuen Egiptoko izurri ikaragarriak, hastio zaituzteneri bai igorriko diozkate.
16 Xehatuko dituzue Jaunak zuen Jainkoak eskura emanen dauzkizuen herri guziak. Ez urrikal heietaz, ez adora heien jainkorik: zepo bat litaike zuentzat.
Ez beldur izan!
17 Beharbada, zihauren baitan eginen duzue «Herri horiek gu baino jendetsuago dira; nola lurraldeaz gabetuko ditugu?» 18 Ez izan horien beldur! Oroit Jaunak zuen Jainkoak faraonari eta Egipto osoari eginaz; 19 oroit zihauren begien bistan egin zituen ezaugarri handiez, mirari eta egintza harrigarriez; oroit Egiptotik zuen ateratzeko erabili zituen ahal handiaz eta esku indartsuaz. Beste hainbeste eginen diote Jaunak zuen Jainkoak, beldur zirezten herri horieri guzieri. 20 Leizorrak
7,20 Leizorrak: Ik. Jal 23,28 oh.
igorriko ditu Jaunak zuen Jainkoak heien kontra, gorderik egon eta bizirik gelditu azkenak ere garbitu arte.
21 Ez ikara, beraz, heien aitzinean, zihaurekin baituzue Jauna, zuen Jainkoa, Jainko handi eta beldurgarria. 22 Jaunak zuen Jainkoak emeki-emeki haizatuko ditu herri horiek zuen aitzinetik: ez dituzue laster suntsitzen ahalko, basihiziak ugalduko bailitezke inguruan zuen kaltetan. 23 Bainan zuen Jainko Jaunak zuen esku utziko ditu herri horiek; izialdura larria sartuko diote, guziak suntsitu arte.
24 Eskurat emanen dauzkizue herri horietako erregeak, eta heien oroitzapena ere ezeztatuko duzue mundutik. Nehork ez dauzue ihardokitzen ahalko, guziak suntsituko dituzuen arte.
25 Erreko dituzue horien idoloak. Ez gutizia idoloak estaltzen dituzten urre eta zilarra, ez har zuentzat, idoloen zepoan harrapatuak izan ez zaitezten: idoloak higuingarri zaizkio Jaunari zuen Jainkoari. 26 Ez ereman, beraz, deus higuingarririk zihauren etxerat, zuek ere, idoloak bezala, osoki suntsi ez zaitzaten. Guziz arbuiagarri eta higuingarritzat hartuko dituzue, osoki suntsituak izan behar baitute.
Israelen heziketa basamortuan
8
1 Gaur emaiten dauzkizuetan manamendu guzien betetzera entsea zaitezte, bizirik iraun dezazuen, ugaldu eta Jaunak zuen arbasoeri zin eginez hitzeman lurraldeaz jabe zaitezten. 2 Oroit Jaunak zuen Jainkoak basamortuan berrogei urte hauetan eginarazi dauzuen bideaz: egoera latzean ezarri zintuzten frogatzeko, zuen barneko xedeen ezagutzeko eta haren manamenduak beteko zinituzten ala ez jakiteko. 3 Behar gorrian ezarri zintuzten, gosean egonarazi eta mana eman zauzuen jatera, ez zuek, ez zuen arbasoek, ezagutzen ez zinuten janaria, jakin zinezaten jendea ez dela ogiz bakarrik bizi, baizik Jaunak erraiten duen guzitik bizi dela
8,3 mana, ezagutzen ez zinuten janaria: Ik. Jal 16,15 eta oh. // Jaunak erraiten duen guzitik bizi dela: H.h., Jaunaren ahotik ateratzen den guzitik bizi dela, erran nahi baita, Jaunaren hitzetik eta manamenduetarik.
. 4 Berrogei urte hauetan ez zaizue jantzirik higatu, ez oinik hantu
8,4 ez soinekorik higatu, ez oinik hantu: Xehetasun hauek ez dira beste nihon agertzen Pentateukoan; Ne 9,21ean errepikatuko dira geroago.
, 5 ohar zaitezten zihauren baitan, aitak semea bezala zentzarazi zaituztela Jaunak zuen Jainkoak. 6 Beraz, begira Jaunaren zuen Jainkoaren manamenduak, ibil harek erakutsi bidetik eta bizi harenganako errespetuan.
Lurralde hitzemaneko tentazioneak
7 Jaunak zuen Jainkoak lurralde ederrerat eremanen zaituzte: lurralde ona da, errekaz, iturriz eta ibar eta mendian sortu iturburuz hornitua, 8 ogi, garagar, mahasti, pikondo, granadondo, olibondo eta eztiz hornitua; 9 neurririk gabe jaten ahalko duzue ogia, eta ez zaizue deusik faltako; hango harriek burdina badute eta mendietarik kobrea aterako duzue. 10 Ase arte janen duzue, beraz, eta Jauna zuen Jainkoa benedikatuko, eman dauzuen lurralde ederrarengatik.
11 Bainan kasu! Ez ahantz Jauna zuen Jainkoa, gaur emaiten dauzkizuetan manamendu, arau eta legeak begira gabe utziz. 12 Ase arte janen duzue, zuek eraiki etxe ederretan biziko zirezte, 13 zuen behi eta bildots, zilar eta urre eta gisa guzietako ontasunak ugalduko zaizkizue. 14 Kasu orduan; ez urgulutan sar eta Jauna zuen Jainkoa ez ahantz. Hura da Egiptotik, esklabogo-lurraldetik atera zaituztena; 15 hura da suge pozointsu
8,15 suge pozointsu: Ik. Zen 21,6 oh.
eta eskorpionez beterikako basamortu handi eta ikaragarrian, ur-xortik gabeko lurraldetan erabili zaituztena; hura, harroka gogorretik ura ateratu eta edatera eman dauzuena; 16 hura, zuen arbasoek ezagutu ez zuten mana jatera eman dauzuena. Frogatu zaituzte, bai, egoera latzean ezarriz, bainan zuen onetan izan da azkenean.
17 Ez egin zihauren baitan: «Gure indar eta trebeziari esker gira aberats». 18 Oroit Jaunak zuen Jainkoak emaiten dauzuela aberasteko indarra; hola, leial dago, gaur ere, zuen gurasoeri zin eginez hitzemanari.
19 Bainan noizbait Jauna zuen Jainkoa ahanzten baduzue, jainko arrotzen ondotik joan eta, heien aitzinean ahuspekaturik, adoratzen badituzue, zinez diozuet gaur: guziz hondatuko zirezte. 20 Aitzinean aurkituko dituzuen herriak hondatuko dituen bezala hondatuko zaituzte Jaunak, hari, zihauren Jainkoari obeditzen ez badiozue.
Hitzeman lurraldea Jainkoaren dohain
9
1 Entzun, israeldar horiek! Jordan ibaia iraganen duzue gaur, zuek baino herri handiago eta ahaltsuagoen lurraldeaz jabetzeko; hiri handiak, zerurainoko harresiz inguratuak, baditu lurralde horrek; 2 Anak erraldoiaren ondokoak
9,2 Anak erraldoiaren ondokoak: Ik. Zen 13,22 oh.
bizi dira hor, goratasun handiko jendea. Ezaguna duzue horietaz errana: «Nork ihardok Anaken ondokoeri?» 3 Gaur jakinen duzue Jauna zuen Jainkoa aitzinetik iraganen zaizuela, su kizkalgarria bezala: harek suntsituko eta makurraraziko ditu herri horiek zuen aitzinean, eta zuek beren lurraldeaz gabetu eta deuseztuko dituzue berehala, Jaunak hitzeman bezala.
4 Zuen Jainko Jaunak zuen aitzinetik haizatuko dituenean, ez egin zihauren baitan: «Gure zuzentasunagatik ekarri gaitu Jaunak lurralde huntaz jabetzera». Ezen beren gaixtakeriagatik ditu gabetzen herri horiek. 5 Beraz, ez duzue lurralde hori jabegoan hartuko zuzenak edo bihotz zintzokoak zireztelakotz, baizik Jaunak zuen Jainkoak herri horiek beren gaixtakeriagatik gabetzen dituelakotz eta Jaunak zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez hitzemanari leial egon nahi duelakotz. 6 Jakizue Jaunak zuen Jainkoak lurralde eder horren jabegoa ez dauzuela zuen merezimenduengatik emaiten; zeren herri burugogorra baitzirezte.
Herriaren bekatua eta Moisen otoitza
(Jal 32,1-29)
7 Ez ahantz Jauna zuen Jainkoa basamortuan sumindu zinutela. Egiptotik atera eta hunat heldu arte bihurriak izan zirezte Jaunaren kontra.
8 Horeb mendian
9,8 Horeb mendia: Ik. 4,10 oh.
sumindu zinuten Jauna eta, hainbestetaraino haserretu zen, nun zuen suntsitzea erabaki baitzuen. 9 Ni mendian nintzen, Jaunak zuekin eginikako elkargoaren harlauzen hartzera igana. Berrogei egun eta berrogei gau egin nituen mendian deusik jan eta edan gabe. 10 Jaunak bi harlauza eman zauzkitan, Jainkoak berak idatziak: zuek mendi zolan bildurik zinaudetela, harlauzetan ziren Jaunak suaren erditik adiarazi hitzak. 11 Berrogei egun eta berrogei gauen buruan eman zauzkitan Jaunak bi harlauzak. 12 Orduan, Jaunak erran zautan: «Jeiki eta jauts berehala menditik, Egiptotik atera duzun herri horrek okerrerat jo baitu; laster baztertu dira manatu nioten bidetik: metal urtuzko iduria egin dute!»
13 Jaunak erran zautan gainera: «Ikusia dut zein burugogorra den herri hau! 14 Utz nezazu horren suntsitzera eta horren oroitzapena mundutik ezabatzera, eta zureganik hori baino herri ahaltsuago eta jendetsuagoa sorraraziko dut».
15 Sutan zen menditik jautsi nintzen, elkargoaren harlauzak eskuetan nituela, 16 eta ikusi nuen Jaunaren, zuen Jainkoaren kontra bekatu egin zinutela, zezenko-irudia
9,16 zezenko-iduria: Ik. Jal 32,4 oh.
eginez; laster baztertu zinezten Jaunak manatu bidetik. 17 Orduan, bi harlauzak bota eta puskatu nituen zuen aitzinean.
18 Gero, Jaunaren aitzinean ahuspekatu nintzen eta, lehenago bezala, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen deusik jan eta edan gabe, zuek egin bekatuagatik barkamendu eskatzen; zeren Jaunari gaizki iduritzen zitzaiona egin baitzinuten, hura haserretuz. 19 Beldurrak joa nintzen, haserre bizian baitzagon Jauna, zuen suntsitzea erabakitzeraino sumindua; bainan, orduan ere, Jaunak entzun ninduen. 20 Aaron bera ere suntsitu nahi izateraino haserre zagon Jauna, eta Aaronen alde ere otoitz egin nuen. 21 Gero, bekatu egiteko erabili zinuten zezenkoa hartu eta surat bota nuen eta, xehe-xehea erraustu ondoan, menditik zetorren errekara bota.
22 Taberan, Masan eta Kibrot-Taaban
9,22 Tabera, Masa, Kibrot-Taaba: Israel herriak Jauna haserretu zuen basamortuko hiru toki dira (ik. Jal 17,2-7 eta Zen 11,1-3.9,31-34).
ere sumindu zinuten Jauna. 23 Eta berak eman lurraldeaz jabetzera Kadex-Barneatik
9,23 Kadex-Barnea: Ik. Zen 13,26 eta oh.
igorri zintuztenean ere, ez zinioten obeditu: ez zinezten haren baitan fidatu, ez eta kasurik egin ere. 24 Ezagutzen zaituztetan egunetik
9,24 Ezagutzen zaituztetan egunetik: Grekozko itzulpenak hau dio: (Jauna) agertu zaizuen egunetik.
bihurri izan zitzaizkiote Jaunari.
Jaunak Moisen otoitzari ihardetsi
(Jal 32,11-14.30-35; 34,1-10)
25 Zuen suntsitzeko mehatxua egin zuelarik Jaunak, berrogei egun eta berrogei gau egon nintzen Jaunaren aitzinean lurrerat eroria. 26 Otoitz hau egin nion: Jainko Jauna, ez honda zeure herria, zeure ondarea, ospez askatu eta Egiptotik ahal handiz atera duzuna. 27 Oroit zaite Abraham, Isaak eta Jakob, zeure zerbitzariez, eta ez kondurik atxik herri hunen temaz, gaixtakeriaz eta bekatuaz. 28 Egiptotik atera gaituzu; ez dezatela herrialde hartakoek erran: «Jaunak ezin izan ditu ereman hitzeman zioten lurralderat
9,28 hitzeman zioten lurralderat: Beste behin (ik. Jal 32,11-14; Zen 11,11-15; 14,13-19) lurraldearen agintza oroitarazten dio Moisek Jaunari.
», edo «Hastio zituelakotz atera ditu, basamortuan hilarazteko». 29 Jauna, zure herria duzu, zure ondarea, ahal ikaragarriz zuhaurek Egiptotik atera duzuna.
10
1 Orduan, Jaunak erran zautan: «Lant lehengoak bezalako beste bi harlauza; egin zurezko kutxa ere, eta zatozkit mendirat. 2 Hautsi zinituen harlauzetan idatziak ziren hitz berberak idatziko ditut; gero, kutxan sartuko dituzu».
3 Akazia-zurezko kutxa egin, lehengoak bezalako bi harlauza landu eta, harlauzak eskuetan nituela, mendirat igan nintzen. 4 Lehen aldian bezala, zuek mendi zolan bildurik zinaudetela, Jaunak suaren erditik adiarazi zauzkizuen hamar manamenduak idatzi zituen harlauza berrietan eta eman zauzkitan. 5 Gero, menditik jautsi eta kutxan sartu nituen, eta han dira, Jaunak manatu bezala.
Aaronen heriotzea eta levitarren eginkizuna
(Zen 20,22-29; 33,38)
6 Israeldarrak, Bene-Jaakango putzuetarik abiaturik, Moserarat heldu ziren. Han hil zen Aaron, eta han berean ehortzi zuten. Aaronen ordez, haren seme Eleazar izan zen ondoko apez. 7 Handik Gudgodarat joan ziren eta Gudgodatik Jotbatarat, erreka asko duen lurralderat. 8 Orduan berexi zuen Jaunak Leviren leinua, eginkizun hauek ezarriz: elkargo-kutxa ereman, Jaunaren aitzinean liturgi zerbitzua bete eta haren izenean herriaren benedikatzea, gaur egun ere egin ohi duten bezala. 9 Horrengatik, levitarrek ez dute ondare-zatirik beste israeldarrek bezala, Jauna baitute beren ondare, Jaunak gure Jainkoak hitzeman dioten bezala.
Jaunak Moisen otoitza entzun
10 Bigarren aldian ere
10,10 Bigarren aldian ere: 10. bertset hau 5ean erranaren jarraipena da.
, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen mendian eta entzun ninduen berriz Jaunak, eta ez zintuzten suntsitu. 11 Gero, erran zautan: «Jar zaite herriaren buru eta abia arbasoeri zin eginez hitzeman nioten lurraldeaz
10,11 hitzeman lurraldea: Ik. 1,8 oh.
jabetzera».
Jauna maitasun eta obedientzia eske
12 Eta orai, israeldar horiek, zer da Jaunak zuen Jainkoak eskatzen dauzuena? Errespeta dezazuen bihotz-bihotzez eta gogo osoz, 13 eta begira ditzazuen emaiten dauzkizuetan Jaunaren manamendu eta legeak, zoriontsu izan zaitezten. 14 Ezen Jaunarenak, zuen Jainkoarenak dira zeru zabalak, lurra eta hangoak oro. 15 Bainan Jaunak zuen arbasoak bakarrik ukan zituen atsegin eta maite, eta orai zuek, heien ondokoak, hautatu zaituzte herri guzien artean, gaur egun gertatzen denaz.
16 Jaunari osoki sagaratuak izan zaitezte
10,16 Jaunari osoki sagaratuak: H.h., Ebaki zihauren bihotza. Jeremiasek bezala (ik. 4,4), Dt-ak ere gorputzaren ebakitza ez dela aski azpimarratzen du; hunek, elkargoaren seinale denaz, pertsonaren barneko leialtasuna eskatzen du; ik. 30,6: Jaunaren egintza izanen da bihotzaren ebakitza.
eta ez burugogor hemendik harat, 17 Jauna, zuen Jainkoa, jainkoen Jainko eta jaunen Jaun baita, Jainko handi, ahaltsu eta beldurgarria; ez du alderdikeriaz jokatzen, ez eroskeriarik onartzen: 18 justizia egiten diote umezurtz eta alarguntsari, eta maite du etorkina: jatekoa eta janztekoa emaiten diozka. 19 Maita zazue, bada, etorkina, zuek ere etorkin izan baitzinezten Egipton.
20 Errespeta Jauna zuen Jainkoa eta zerbitza zazue, bizi zaitezte hari atxikiak eta zin egin haren izenean. 21 Hura da zuen Jainkoa eta hura duzue goretsiko, hura baita ikusi dituzuen gauza handi eta beldurgarriak
10,21 gauza handi eta beldurgarriak: Egipton Israel herriaren askatzeko (ik. Jal 7–12) eta basamortuan (ik. Dt 4,3; 8,1-6) Jainkoak egin guzia bildu nahi du erran-molde horrek.
egin dituena.
22 Hirurogeita hamar lagun baizik ez ziren zuen arbasoak Egiptorat heldu zirenean; orai Jaunak zuen Jainkoak zeruko izarrak bezain ugari egin zaituzte.
Jaunaren egintzak israeldarren begien bistan
11
1 Maita zazue Jauna zuen Jainkoa eta begira artoski beti haren lege, arau eta manamenduak.
2 Ezagutzen dituzue Jaunaren zuen Jainkoaren ikasbidea, ahal handia eta esku indartsua, zuen seme-alabek ez bezala, hauek ez baitituzte ezagutu, ez ikusi. 3 Ikusi duzue Egipton faraonaren eta herriaren kontra egin mirari eta egintzak 4 eta egiptoar armadari, zaldi eta gudu-karroeri egina: nola, zuek lasterkatuz Itsaso Gorrian sartu zirelarik, urak heien gainerat amildu eta Jaunak betiko galdu zituen. 5 Ikusi duzue basamortuan, Egiptotik atera eta hunat heldu arte, zuen alde egin guzia; 6 bai eta Rubenen leinuko Eliaben seme Datan eta Abirami egina ere: nola lurrak, zabaldu eta, irentsi zituen israeldarren aitzinean, beren familia, oihal-etxola eta jarraitzaile guziekin.
7 Zihauren begiz ikusi dituzue Jaunaren egintza handi guziak. 8 Begirazkizue, bada, gaur emaiten dauzkizuetan manamendu guziak, indartsu izan eta hartzera zoazten lurraldeaz jabetzeko gai izan zaitezten, 9 eta luzaz bizi esnea eta eztia darizkion lurraldean, Jaunak zuen arbasoeri eta ondokoeri emanen ziotela zin eginez hitzeman lurraldean.
10 Jabegoan hartzera zoazten lurraldea ez da utzi duzuen Egipto bezalakoa; han hazia erein eta nekatuz
11,10 nekatuz: H.h., oinekin. Ongi ezagutzen ez ditugun lurra ureztatzeko egiptoarren tekniken aipamena.
ureztatu behar izaiten zinuten, baratzean egiten den bezala; 11 jabegoan hartzera zoazten lurraldea, berriz, bere mendi eta ibarrekin, zeruko euriz ureztatzen da. 12 Jauna zuen Jainkoa arduratzen da lurralde hortaz eta geldigabe begiak horren alderat itzulirik dauzka, urte osoan.
13 Gaur emaiten dauzkizuetan manamendu hauek zinez onartzen badituzue, Jauna zuen Jainkoa maitatuz eta bihotz-bihotzez eta gogo osoz zerbitzatuz, 14 harek emanen dio lurrari sasoinean sasoineko euria: ogia, arnoa eta olioa ukanen dituzue; 15 abereentzat belarra larrean eta zuentzat asetzerainoko janaria emanen dauzue.
Herriaren geroa Jaunaren alderateko obedientziari lotua
16 Bainan kasu! Ez engana zihauren buruak, ez bazter Jaunarenganik, jainko arrotzak adoratuz eta heien aitzinean ahuspekatuz; 17 bestela, Jaunaren haserrea piztuko da zuen kontra, zerua hetsiko du eta ez duzue euririk gehiago ukanen; lurrak ez du uztarik emanen eta berehala desagertuko zirezte Jaunak emaiten dauzuen lurralde eder hortarik.
18 Ezarzkizue nere hitz hauek zihauren buru-bihotzetan; lot seinale bezala eskuan eta oroigarri bezala
11,18 seinale... oroigarri bezala: Ik. 6,8 oh.
kopetan; 19 irakaskizue seme-alaberi, etxean zaudeztela edo bidean zoaztela heietaz mintzatuz; 20 idatz etxeko ate sahetsetan eta hiri-sargietan, 21 zeruak lur gainean bezain luzaz iraun dezazuen, bai zuek, bai zuen ondokoek, Jaunak zuen arbasoeri zin eginez hitzeman lurraldean.
22 Gaur emaiten dauzkizuetan manamendu guziak artoski begiratzen badituzue eta Jauna zuen Jainkoa maitatzen, harek erakutsi bideari jarraikiak eta hari atxikiak egoiten bazaizkiote, 23 lurraz gabetuko ditu Jaunak zuek baino handiago eta indartsuago diren herri horiek, eta horien lurraldeaz jabetuko zirezte. 24 Zuen oinek zapatuko dituzten leku guziak zuenak ukanen dituzue, eta zuen lurraldea basamortutik Libanoraino eta Eufrates ibaitik Mediterraneo itsasoraino hedatuko da. 25 Nehork ez dauzue ihardokitzen ahalko, izialdura eta ikara sartuko baitu Jaunak ibiliko zirezten lurralde guzian, berak hitzeman dauzuen bezala.
Benedizionea eta madarizionea
26 Hara, hautuan ezartzen dauzkizuet gaur benedizionea eta madarizionea; 27 benedizionea, Jaunaren zuen Jainkoaren manamenduak onartzen badituzue, gaur nik erran bezala; 28 madarizionea, aldiz, Jaunaren zuen Jainkoaren manamenduak onartzen ez badituzue eta, ezezagunak dituzuen jainko arrotzeri jarraikiz, gaur nik erakutsi bidetik baztertzen bazirezte.
29 Jaunak zuen Jainkoak jabegoan hartzera zoazten lurraldean sarrarazi ondoan, Garizim mendian emanen duzue benedizionea eta Ebal mendian
11,29 Garizim... Ebal: Bi mendi hauek Sikem hiriaren alde batetik eta bestetik dira; bertset hunek eta ondokoak –hunen xehetasunen zehaztea zail da– Sikemgo saindutegia nahi dute kokatu; han elkargoa ospatzen zen, aldizka (ik. 27,1-13).
madarizionea. 30 Mendi hauek Jordanez bestaldean dira, mendebaldeko bidearen gibelaldean, Araban bizi diren kanaandarren lurraldean, Gilgalen parean eta Moreko haitzaren ondoan.
31 Jordan ibaia iraganen duzue Jaunak zuen Jainkoak emaiten dauzuen lurraldeaz jabetzera joaiteko. Hartaz jabetu eta han bizitzen jartzean, 32 artoski entseatuko zirezte gaur emaiten dauzkizuetan lege eta arau guzien betetzera.