8 Bere erregealdiko hemezortzigarren urtean, lurraldearen eta tenpluaren garbitzea egin ondoan, Atzaliasen seme Xafani, hiriko gobernari zen Maaseiasi eta Joakazen seme Joah idazkariari Jaunaren, bere Jainkoaren etxea zahar-berritzeko manua eman zioten erregeak. 9 Heiek Hilkias apez nagusiaganat joan eta Jainkoaren etxean bildu dirua eman zioten. Diru hura Manases, Efraim eta Israelgo beste lurraldeetako jendeak, Juda, Benjamin osoko eta Jerusalemgo jendeak emana zen, eta atezain zauden levitarrek bildua. 10 Jaunaren etxeko lanen arduraduneri eman zieten dirua; heiek, berriz, tenpluaren sendotzen eta berritzen ari ziren langileeri. 11 Zurgineri eta hargineri eman zieten, harri pikatuak eta zura eros zitzaten, habeak egiteko eta Judako erregeek hondatzera utzi zituzten eraikuntzen murruak eta habeak berritzeko.
12 Zintzoki ari ziren langile heiek lanean. Merariren ondokoetako Jahat eta Obadias, eta Kehaten ondokoetako Zakarias eta Mexulam levitarrak ziren lan heien akulatzeko arduradunak. Musika-tresna  34,12 Musika-tresnak: Lan-erritmoa emaiteko musika jo ohi zuten, iduriz. jotzen zakitenek, levitarrek, 13 gidatzen zituzten zama eremaileak eta akulatzen gainerateko langileak. Beste levitar batzu idazkari ziren, begirale edo atezain.
14 Jaunaren etxerat ekarri diruaren ateratzen ari zirelarik, Jaunak Moisi eman lege-liburua  aurkitu zuen Hilkias apezak. 15 Hilkiasek Xafan idazkariari erran zion: «Lege-liburua aurkitu dut Jaunaren etxean». Eta Hilkiasek Xafani eman zion liburua. 16 Xafanek, liburua erregeari eremaitean, lanen berri eman zion:
–Manatu zaioten guziaren egiten ari dira zure zerbitzariak. 17 Atera dute Jaunaren etxean zen dirua eta eman diete lan-arduraduneri eta langileeri.
18 Gero, Xafan idazkariak erregeari erran zion:
–Hilkias apezak liburu hau eman daut.
Eta Xafanek hartarik irakurri zuen erregearen aitzinean.
|