16 Aldi hartan, Akaz erregeak mezulariak igorri ziozkan Asiriako erregeari laguntza eske. 17 Ezen edomdarrek berriz garaitu zuten Juda, eta presoak ereman. 18 Filistearrek ere erasoak eginak ziozkaten herri-behereko  eta Juda hegoaldeko hirieri, eta, Bet-Xemex, Aialon, Gederot, Soko eta hunen inguruak, Timna, Gimzo eta hauen inguruak harturik, heietan jarriak ziren. 19 Jaunak, hola apaldu zuen Judako erresuma, Akaz erregearengatik  28,19 Akaz erregea: Judako erregea zen, bainan hebrearrezko testuak Israelgo erregea dio. , Juda lazatzera utzi baitzuen Akazek eta Jauna baztertu.
20 Tilglat-Pileser, Asiriako erregea etorri zen, bainan laguntzeko ordez, Akaz setiatu zuen  28,20 Tiglat-Pileser: Asiriako errege izan zen K.a. 747-727 bitartean (ik. 1 Kro 5,6 eta oh). // laguntzeko ordez ... Akaz: Hunela ere itzul daiteke: ez zuen Akaz menperatu ahal ukan. . 21 Akazek Jaunaren etxeko, jauregiko eta buruzagien ontasunak hartu eta Asiriako erregeari eman baziozkan ere, dena alferrik izan zen.
|