Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

2 Kronikak 23,1-21

2 Kronikak : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36

Joax, errege izaiteko gantzutua
(2 Erg 11,4-20)
23
1 Zazpigarren urtean, Joiadak, ausartziaz beterik, bost ehuntari deitu eta heiekin hitzarmen bat egin zuen. Hauek ziren: Jerohamen seme Azarias, Johananen seme Ixmael, Obeden seme Azarias, Adaiasen seme Maaseias eta Zikriren seme Elixafat.
2 Heiek, Juda lurralde osoan barna ibilirik, hiri guzietan levitarrak eta Israelgo familiaburuak bildu eta Jerusalemerat itzuli ziren. 3 Batzar osoak, hitzarmena egin zuen erregearekin Jainkoaren etxean.
Joiadak erran zioten: «Huna erregearen semea. Hunek ukan behar du errege, Jaunak Daviden ondokoez erranaren arabera. 4 Huna zer egin behar duzuen: Egin zuen artean hiru talde; talde batekoek, zerbitzaldia sabatokari duzuen apez eta levitarren taldekoek, tenpluko sargiak zainduko dituzue; 5 beste taldeak jauregia, eta hirugarren taldeak Jesodeko atea. Jende guzia egon dadila Jaunaren etxeko atarietan. 6 Nehor ez bedi sar Jaunaren etxean, zerbitzaldia duten apez eta levitarrak baizik; heiek sar daitezke, sagaratuak baitira. Gainerateko jendeak bete dezala Jaunaren manamendua
23,6 jendeak... Jaunaren manamendua: Hunela ere itzul daiteke: jende guzia Jaunaren zaintzaile izanen da.
. 7 Levitarrak, armak eskuetan, erregearen inguruan jarriko dira. Norbaitek tenpluan sartu nahi badu, hil behar da. Zuek lagun zazue erregea toki guzietarat».
8 Levitarrek eta Judako guziek egin zuten Joiada apezak manatu guzia. Zaintaldia sabatokari hasten edo bururatzen zuten gizonak hartu zituzten; zeren Joiadak ez baitzioten joaiteko baimenik eman aldia bururatzen zuteneri. 9 Orduan, Joiada apezak David erregearen lantzak eta gisa guzietako erredolak eman ziozkaten ehuntarieri, arma heiek Jainkoaren etxean atxikitzen baitziren. 10 Gero, jende hura guzia, armak eskuetan, tenpluaren eskuinaldetik ezkerralderat ezarri zuen, aldare eta tenpluaren artean, erregearen inguratzeko. 11 Orduan, erregearen semea aterarazi, korona ezarri eta elkargoaren agiria
23,11 elkargoaren agiria: Ik. 2 Erg 11,12 eta oh.
eman zioten. Errege izendatu zuten. Joiadak eta haren semeek gantzutu zuten, eta oihu egin zen: «Gora erregea!»
12 Lasterka eta erregeari oihuka zabilan jendearen azantzak entzutearekin, Atalia Jaunaren etxerat joan zen, jendearenganat. 13 Eta behaturik, erregea ikusi zuen tauladaren gainean xutik, tenpluaren sargian. Buruzagiak eta turuta-joileak erregearen ondoan zauden; herriko jendea, berriz, pozez beterik zabilan, turutaren soinurat. Kantariek, beren musika-tresnak joz, gorespen-kantuak zuzentzen zituzten. Orduan, Ataliak, bere jantziak urratuz, oihu egin zuen:
–Trahizio! Trahizio!
14 Orduan, Joiada apezak, ez baitzuen nahi Atalia Jaunaren etxean hil zezaten, gudarien aitzindari ziren ehuntarieri manatu zioten:
–Atera zazue tenplutik, zuen lerro artean. Norbait jarraikitzen bazaio, hil ezpataz.
15 Arrastatu zuten Atalia, eta zaldien atetik jauregirat heltzean, hil zuten.
Joiadaren berrikuntzak
(2 Erg 11,17-20)
16 Joiadak elkargo egin zuen Jaunaren erregearekin eta herriaren artean, herria Jaunaren herri izan zadin. 17 Herri osoa Baalen jauretxerat joan zen eta hura aurkiturik, xehatu zituen hango aldare eta irudiak, eta Baalen apez Matan hil zuten aldareen aitzinean. 18 Joiadak apez levitarren
23,18 apez levitarrak: Ik. Dt 17,9 eta oh.
esku utzi zuen Jaunaren etxearen zaintza. Lehenago, Davidek zenbait taldetan sailkatuak zituen apez levitarrak, tenpluan Jaunari erre-oparien eskaintzeko, Moisen lege-liburuan idatzia denaren arabera; erre-opariak kantu alaiez laguntzeko manatu zioten Davidek. 19 Atezainak ere ezarriak zituen ateetan, nolazpait kutsatua zen nehor sar ez zadin. 20 Ehuntariak, aitoren semeak, herriko buruzagiak eta herri guzia harturik, Jaunaren etxetik jauregirat jautsarazi zuen Joiadak erregea eta, gaineko atetik sarturik, errege-alkian ezarri zuten. 21 Herri guzia bozkariotan zagon. Hiria jabaldu zen, Atalia ezpataz hil baitzuten.