Elizen arteko
BIBLIA
Lapurtarrez
Bila PASARTEA     Bila HITZA
Pasartea:   

Ikusteremua zabaldu

2 Erregeak 22–23

2 Erregeak : Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25

Josias Judako errege
(2 Kro 34,1-2)
22
1 Zortzi urte zituen Josiasek errege izaiten hastean, eta hogeita hameka urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jedida zuen izena eta Botzkateko Adaiaren alaba zen. 2 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Josiasek, bere arbaso Daviden bidean ibiliz, nehorat baztertu gabe.
Apez nagusiak lege-liburua aurkitu
(2 Kro 34,8-18)
3 Bere erregealdiko hemezortzigarren urtean
22,3 hemezortzigarren urtean: Erran nahi baita, K.a. 622an.
, Josias erregeak Jaunaren etxerat igorri zuen Xafan idazkaria, Atzaliasen seme eta Mexulamen biloba, manu hunekin:
4 –Zoazi Hilkias apez nagusiaganat. Konda dezala, herriak Jaunaren etxerat ereman eta atezainek bildu duen dirua. 5 Dirua eman dezatela Jaunaren etxeko lan-arduraduneri, hauek tenpluaren zaharberritzen ari diren langileeri ordaintzeko: 6 zurgineri, etxegileeri eta hargineri. Diru horrekin eros ditzatela tenpluaren zahar-berritzeko behar diren zura eta harri-pikatuak. 7 Lan-arduraduneri ez dezarela eska beren esku utzi diruaren kondurik, zintzo jokatzen baitute.
8 Hilkias apez nagusiak Xafan idazkariari erran zion:
–Lege-liburua
22,8 Lege-liburua: Dt-ko arau nagusiak biltzen zituen liburua; hortan oinarritu zen Josias bere erlisione-berrikuntzaren egiteko.
aurkitu dut Jaunaren etxean.
Eta Hilkiasek Xafani eman zion liburua. Xafanek, irakurri zuelarik, 9 Erregearen aitzinerat joan eta berriak eman ziozkan:
–Zure zerbitzariek bildu dute tenpluan zuten dirua eta eman diete Jaunaren etxeko lan-arduraduneri.
10 Gero, Xafan idazkariak aurkikuntzaren berri eman zion erregeari:
–Hilkias apezak liburu hau eman daut.
Eta Xafanek irakurri zuen erregearen aitzinean.
Josiasek Hulda profetesari galde
(2 Kro 34,19-28)
11 Lege-liburuak ziona entzun eta bere jantziak urratu zituen erregeak eta 12 hau manatu zioten Hilkias apezari, Xafanen seme Ahikami, Mikeasen seme Akborri, Xafan idazkariari eta erregearen ministro zen Asaiari:
13 –Zoazte eta kontsulta egiozue
22,13 kontsulta egiozue: Jaunari galdegite edo kontsulta egiteaz, ik. 1 Erg 22,5 eta oh.
Jaunari, nere izenean eta Judako herri osoaren izenean, aurkitu duten liburu hunek dionaz. Zeren haserre bizian baita Jauna gure kontra, gure arbasoek liburu huntan erraiten denari ez ziotelakotz obeditu eta hemen idatzia bete ez zutelakotz.
14 Orduan, Hulda profetesaganat joan ziren Hilkias apeza, Ahikam, Akbor, Xafan eta Asaia. Profetesa hura Jerusalemgo auzotegi berrian bizi zen. Haren senar Xalum, Tikbaren seme eta Harhasen biloba, tenpluko jantzien arduraduna
22,14 Hulda profetesaganat joan ziren: Aldi bertsukoak ziren Jeremias edo Sofoniasenganat jo ordez, Huldarenganat doatzi, hau tenplu inguruan bizi zelakotz. Beste profetesa batzu ere aipatzen dira Biblian: Miriam Jal 15,20, Debora Ep 4,4, Noadias Ne 6,14, Ana Lk 2,36. // jantzien arduraduna: Kultuan parte hartzen zutenek jantzi bereziak behar izaiten zituzten; horien arduraduna zen, beraz (ik. 10,22).
zen. Mintzatu zirenean, 15 Hulda profetesak Jaunaren, Israelen Jainkoaren mezua jakinarazi zioten mandatarieri, erregeari erran ziezoten:
16 Hau dio Jaunak: «Judako erregeak irakurri dituen hitzen arabera, zorigaitza igorriko dut Jerusalemerat eta han bizi direnen gainerat. 17 Baztertu nautelakotz, jainko arrotzeri intsentsua erre dietelakotz eta sasijainkoak eginez
22,17 sasijainkoak eginez: H.h., beren eskuz eginaren bidez.
iraindu nautelakotz, Jerusalemen kontra sutan jarri zaitan haserrea ez zait itzaliko». 18 Jaunari kultsulta egitera igorri zaituzten Judako erregeari errozue: Hau dio Jainkoak entzun dituzun hitzeri buruz: 19 «Entzun duzu nik Jerusalemen eta han bizi direnen kontra erran dutana
22,19 kontra erran dutana: Baliteke hemen aipatu mehatxua aurkitu zuten liburuan idatzirik (ik. Dt 28,15-68).
–hondatuko eta madarikatuko baitute etsaiek toki hau–. Horrengatik urrikitu eta apaldu zira nere aitzinean. Hara, nik ere entzun zaitut –dio Jaunak–. 20 Beraz, Jerusalemerat igorriko dutan zorigaitz hori ikusi baino lehen zeure arbasoenganat bilduko
22,20 zeure arbasoenganat bildu: Hilen dela erran nahi dio.
zaitut, eta bakean ehortziko zaituzte zeure hilobian».
Mandatariek errepostu hori ereman zioten erregeari.
Josiasek eta herriak elkargo egin Jainkoarekin
(2 Kro 34,29-32)
23
1 Orduan, Judako eta Jerusalemgo arduradun guziak bil zitezen manatu zuen erregeak. 2 Gero, erregea Jaunaren etxerat igan zen, Judako eta Jerusalemgo bizilagun guziak berekin zituela: apezak, profetak eta jende guzia, ttipi edo handi. Eta Jaunaren etxean aurkitu elkargo-liburuak dion guzia irakurri zioten erregeak. 3 Tauladaren gainean
23,3 tauladaren gainean: Hori izan ohi zen erregearen toki berezia.
xutik, erregeak Jaunarekilako elkargoa berritu zuen: jarraikiko zitzaizkiotela Jaunari eta begiratuko zituztela bihotz-bihotzez eta gogo osoz haren manamendu, erabaki eta arauak; dena beteko zutela, liburu hartan idatziak ziren elkargo-arau guziak.
Herri osoak onartu zuen elkargoa.
Josiasek Judan egin berrikuntzak
(2 Kro 34,3-5)
4 Orduan, Baal, Axera eta jainkotzat zauzkaten izar guzien kultuko eginak ziren gauza guziak tenplutik ateratzeko manatu zioten erregeak Hilkias apez nagusiari, apez laguntzaileeri eta atezaineri. Eta, Jerusalemdik kanporat Zedron haraneko zelaietan erre ondoan, Betelerat eremanarazi
23,4 Betelerat ereman: Idoloen hautsak Betelerat eremanez, Betelgo kultu-lekua lohitu eta profanatu nahi ukan zuen.
zituen hautsak. 5 Judako erregeek ezarriak zituzten sasi-apezak Judako hirixka eta Jerusalem inguruetako kultu-lekuetan, toki horietan intsentsua erre zezaten; Josiasek kendu zituen holakoak; bai eta Baali, eguzki edo ilargiari edo izar-multzo eta izar guzieri intsentsua erretzen zietenak ere. 6 Tenpluan zen hesol sakratua Jerusalemdik kanporat atera eta Zedron errekan erre zuen; osoki erraustu eta hautsak jende arruntaren hilobirat bota zituen. 7 Tenpluan prostituzione sakratuko
23,7 prostituzione sakratua: Ik. Dt 23,18; Os 1,2 eta oh.
erabili ohi ziren gelak ere desegin zituen; gela heietan ehotzen zituzten emazteek Axera jainkosaren irudieri zaien egiteko oihalak.
8 Gero, Judako hirixketan, Gebatik Beer-Xebaraino
23,8 Geba: Jerusalemdik iparralderat 10 km ingurutan zen hirixka. // Beer-Xeba: Jerusalemdik hego-mendebalderat 70 km ingurutan zen hiria. Gebatik Beer-Xebaraino erranaldiak Juda erresuma osoa adiarazten du.
, mendixketako kultu-lekuetan intsentsua erretzen zuten apezak Jerusalemerat etorrarazi zituen, eta kultu-leku heiek profanatu. Jerusalemgo ateetan ziren kultu-lekuak ere desegin zituen, bereziki Joxua gobernariaren atetik hirian sartzean ezkerraldean zena. 9 Halere, kultu-lekuetako apez heiek ez ziren Jaunaren aldarerat igaiten ahal Jerusalemgo tenpluan; bainan jan zezaketen, beste apezekin batean, altxagarri gabeko ogia
23,9 altxagarri gabeko ogia: Apez heiek ez zuten oparirik eskaintzeko baimenik.
.
10 Ben-Hinom izeneko haranean zen Tofeteko erretegia profanatu zuen, nehork suari eman ez zezon bere seme edo alabarik, Molok sasijainkoari eskaintzeko. 11 Kendu zituen Judako erregeek eguzkiaren kultuko ezarriak zituzten zaldi-irudiak; hauek Jaunaren etxeko sargian ziren, tenpluari erantsi aterbe batzutan, Netan-Melek deitu funtzionarioaren gela ondoan. Eta erre zituen eguzkiaren kultu-karroak. 12 Judako erregeek Akazen goi-gelaren gainean eraikiak zituzten aldareak desegin zituen; halaber Jaunaren etxeko bi atarietan Manasesek eraikiak zituenak ere. Hautsi eta Zedron errekarat bota zituen puskak. 13 Jerusalemgo eguzkialdean eta Oliamendiko hegoaldean ziren kultu-lekuak ere profanatu zituen. Kultu-leku heiek Israelgo errege Salomonek eraikiak
23,13 Oliamendi: H.h., Hondamen-mendi; Jerusalemdik eguzkialdean; hebrearrez oliba eta hondamen hitzak irudiak dira. // Kultu-leku heiek... Salomonek eraikiak: Ik. 1 Erg 11,5-8.33.
ziren sidondarren jainkosa zen Astarte higuingarriari, moabdarren jainko zen Kemox higuingarriari eta amondarren jainko zen Milkom okaztagarriari kultu emaiteko. 14 Zutarri sakratuak ere hautsi zituen, hesol sakratuak moztu eta jende hezurrez
23,14 giza hezurrez: Hola, aldareak lohitu eta profanatu nahi ukan zituen.
bete heiek utzi lekuak.
Josiasek Israelen egin berrikuntzak
(2 Kro 34,6-7)
15 Betelen zen kultu-lekuko aldarea ere desegin zuen Josiasek; kultu-leku hura Israel herriari bekatu eginarazteko eraikia zuen Nebaten seme Jeroboamek. Josiasek su eman zion eta aldarea hautsi, dena hauts bilakatuz; hesol sakratua ere erre zuen. 16 Itzultzean, mendian ziren hilobieri ohartu zen Josias, eta hilobi heietako hezurrak hartu eta aldare gainean erretzeko manatu zuen. Hola profanatu zuen aldare hura. Hola manatua zuen Jaunak, gauza hauek oihukatu zituen profetaren
23,16 profeta: Ik. 1 Erg 13,1-2; iduriz, kopiatzaile batek erranaldi bat jauzi egin zuen; grekozko itzulpen zaharretan, bederen, beste erranaldi hau dator segidan: ... erregea, besta-egun batez, aldare aitzinean zagolarik. Gero itzultzean, Josiasek Jaunaren profeta haren hilobia ikusi zuen eta 17 galdegin zuen...
bidez.
17 Hortan, Josiasek galdegin zuen:
–Zer da ikusten dutan zutarri hura?
Hiriko jendeak ihardetsi:
–Judatik etorri eta zuk Betelgo aldarearen kontra egina iragarri zuen profetaren hilobia da.
18 Orduan, Josiasek erran zuen:
–Utzazue hori; ez ditzala nehork hunki hezur horiek!
Hola, errespetatu zituzten hezur heiek, bai eta Samariatik etorria zen profetarenak ere.
19 Israelgo erregeek eraiki zituzten mendixketako kultu-lekuak Samariako hirietan, Jainkoa haserretuz; Josiasek aurtiki zituen heiek ere, Betelgoa bezala. 20 Kultu-leku heietako apezeri lepoa moztu zioten aldare gainean eta jende hezurrak erre zituen aldare heien gainean.
Gero, Jerusalemerat itzuli zen.
Judako herriak Bazkoa ospatu
(2 Kro 35,1.18-19)
21 Orduan, Josias erregeak herri osoari manatu zion:
–Ospa zazue Bazko Besta Jaunaren zuen Jainkoaren ohoretan, elkargo-liburu huntan idatzia den bezala.
22 Epaileek Israel gobernatu zutenetik Israelgo eta Judako erregeen aldi osoan, ez zen hura bezalako Bazko Bestarik ospatu izan. 23 Josiasen erregealdiko hemezortzigarren urtean ospatu zuen Bazko Besta hura Jerusalemen Jaunaren ohoretan.
Beste zenbait berri Josiasen erregealdiaz
(2 Kro 35,20-27; 36,1)
24 Hilkias apezak Jaunaren etxean aurkitu zuen lege-liburuak manatua betetzeagatik, Josiasek Jerusalemdik eta Juda lurralde osotik xahutu zituen hilen izpiritueri dei egiten zietenak eta sorginak, etxe-jainkoen irudiak, sasijainko zikin eta irudi okaztagarriak. 25 Ez Josias aitzin, ez ondotik ez zen izan bere bihotz, gogo eta indar guziaz Jaunarenganat itzuli zen beste erregerik; Josiasek denetan bete zituen Moisen irakaspenak.
26 Halere, Jaunari ez zitzaion eztitu Judaren kontra zuen haserre bizia, Manasesek hainbeste baitzuen haserretu. 27 Jaunak erran zuen: «Juda ere urrunduko dut nere aitzinetik, Israel urrundu nuen bezala. Baztertuko ditut hautatu nuen Jerusalem hiria eta egonlekutzat hartua nuen tenplua».
28 Josiasen gainerateko egintzak, harek eginak «Judako Erregeen Kronika» liburuan idatziak dira. 29 Josiasen egunetan Egiptoko erregea, Neko faraona, Asiriako erregearen laguntzera joan zen Eufrates ibai ingururat. Josiasek kontra egin zion faraonari, bainan harek, borrokan hasi orduko, hil zuen Megidon
23,29 Megido: Izreel zelaiko hiri gotortua.
. 30 Aitzindariek Megidotik Jerusalemerat gudu-karro batean gorputza ereman eta bere hilobian ehortzi zuten Josias. Orduan, herriko jendeak Josiasen seme Joakaz gantzutu eta errege izendatu zuen, bere aitaren ordez.
Joakaz Judako errege
(2 Kro 36,2-4)
31 Hogeita hiru urte zituen Joakazek errege izaiten hastean, eta hiru hilabetez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Hamutal zuen izena eta Libnako
23,31 Libna: Ik. 8,22 oh.
Jeremiasen alaba zen. 32 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, bere aitzinekoek bezala. 33 Neko faraonak preso sartu zuen Hamat lurraldeko Ribla
23,33 Ribla: Damas eta Hamat bitartean, erdi-bidetan edo, zen hiria; faraonak han ezarri zuen bere gudari-toki nagusia.
hirian, Jerusalemgo errege izan ez zadin. Gero, zerga ezarri zion Judari: hiru mila kilo zilar eta hogeita hamabost kilo urre ordaindu behar zuten.
34 Neko faraonak Josiasen beste seme bat, Eliakim, ezarri zuen errege bere aitaren ordez; bainan izena aldatu zion, Joiakim deituz. Joakaz, berriz, Egiptorat ereman zuen eta han hil zen.
35 Joiakimek urre eta zilar eman behar ukan ziozkan faraonari. Hunek eskatu dirutzaren ordaintzeko, zergak ezarri zituen herrian; bakotxak, ahal zuen heinean, urrea eta zilarra eman behar zituen, Neko faraonari ordaintzeko.
Joiakim Judako errege
(2 Kro 36,5-8)
36 Hogeita bost urte zituen Joiakimek errege izaiten hastean, eta hameka urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Zebida zuen izena eta Rumako Pedaiaren alaba zen. 37 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen Joiakimek ere, bere aitzinekoek bezala.