8 Hilkias apez nagusiak Xafan idazkariari erran zion:
–Lege-liburua  22,8 Lege-liburua: Dt-ko arau nagusiak biltzen zituen liburua; hortan oinarritu zen Josias bere erlisione-berrikuntzaren egiteko. aurkitu dut Jaunaren etxean.
Eta Hilkiasek Xafani eman zion liburua. Xafanek, irakurri zuelarik, 9 Erregearen aitzinerat joan eta berriak eman ziozkan:
–Zure zerbitzariek bildu dute tenpluan zuten dirua eta eman diete Jaunaren etxeko lan-arduraduneri.
10 Gero, Xafan idazkariak aurkikuntzaren berri eman zion erregeari:
–Hilkias apezak liburu hau eman daut.
Eta Xafanek irakurri zuen erregearen aitzinean.
11 Lege-liburuak ziona entzun eta bere jantziak urratu zituen erregeak eta 12 hau manatu zioten Hilkias apezari, Xafanen seme Ahikami, Mikeasen seme Akborri, Xafan idazkariari eta erregearen ministro zen Asaiari:
13 –Zoazte eta kontsulta egiozue  22,13 kontsulta egiozue: Jaunari galdegite edo kontsulta egiteaz, ik. 1 Erg 22,5 eta oh. Jaunari, nere izenean eta Judako herri osoaren izenean, aurkitu duten liburu hunek dionaz. Zeren haserre bizian baita Jauna gure kontra, gure arbasoek liburu huntan erraiten denari ez ziotelakotz obeditu eta hemen idatzia bete ez zutelakotz.
14 Orduan, Hulda profetesaganat joan ziren Hilkias apeza, Ahikam, Akbor, Xafan eta Asaia. Profetesa hura Jerusalemgo auzotegi berrian bizi zen. Haren senar Xalum, Tikbaren seme eta Harhasen biloba, tenpluko jantzien arduraduna  22,14 Hulda profetesaganat joan ziren: Aldi bertsukoak ziren Jeremias edo Sofoniasenganat jo ordez, Huldarenganat doatzi, hau tenplu inguruan bizi zelakotz. Beste profetesa batzu ere aipatzen dira Biblian: Miriam Jal 15,20, Debora Ep 4,4, Noadias Ne 6,14, Ana Lk 2,36. // jantzien arduraduna: Kultuan parte hartzen zutenek jantzi bereziak behar izaiten zituzten; horien arduraduna zen, beraz (ik. 10,22). zen. Mintzatu zirenean,
|