Jose Luis Otamendi
poesia
Pamiela, 1998
NI JAIOTZERAKO EGINAK ZAUDEN
ni jaiotzerako eginak zauden
Txinako murraila
polizia osteak
Mediterraneoa
leialtasuna historiako liburu beltzetan
ordutik hona
galdera asko entzun dira
beste asko itotzen utzi harkaitz artean
jende asko hil da
ni hazi maitemindu eta
ergeldu egin naiz pixka bat
zu bakardadearen sinonimoak
ikasi ezinik zabiltza
katuen ikuspuntutik zure leihoa deskribatzeagatik
bizia ematera noa