Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Poza eta gero

Jose Luis Otamendi

poesia

Susa, 1990

 

MENDIAREN BEGIAK HARRAK JANAK DITU

 

Mendiaren begiak harrak janak ditu

zureak nik oraintxe jango dizkizut

 

hodeiaren lepoa zuri-zuri nago

ni zu ukitzeko irrikitan dago

 

kaiua hondarretan jolasean nabil

ni zure inguruan eroturik dabil

 

zerua zazpiretan itzaltzera noa

ni zugana gero izar bila doa

 

itsasoak oinetan izerdi asko du

artilezko galtzetak jantzi dizkiogu