Aitor Arana
haur eta gazte literatura
Hiria, 2010
MIKELEN GAIZTAKERIAK
Etorri! Etorri nirekin, Sara!
Bederatzi urteko Mikelek lurrean belauniko zegoen Sarari keinu egin zion esku batez. Sarak ere bederatzi urte zituen. Eta bi eskuak elkartuta zeuzkan, haietan txoritxo bat baleuka bezala, Mikelek berarekin joateko deitu zionean.
Ezin dut! erantzun zuen ile beltz luzeko neskak, zutik jartzen zen bitartean. Begira zer daukadan...!
Mikel Sararen ondora iritsi zen eta beso batetik heldu zion. Biak ere txandal-prakez eta niki koloretsuz jantzita zeuden.
Ez zait axo1a zer daukazun hor esan zion, besotik tira egiteaz batera. Nirekin etortzeko esan dizut! Zure kontuak garrantzi gabeak izaten dira beti... memelokeriak.
Eskuak bereizi gabe, bera eramaten utzi zion Sarak Mikeli. Belar gainean ia korrika joan behar zuen, mutikoa arin-arin zihoalako.
Bi neska-mutikoak Azpeitia herriko Odriozolatxo baserriaren atzealdeko zelaian zeuden. Uda zen eta, urte hartan euri gutxi egin zuenez, belarra ihartzen hasita zegoen. Goiz hartan, gosaldu ondoren, Sara eta Mikel lehengusu-lehengusinak zelaira atera tiren jolas egitera.
Neskak mutikoari txepetx izeneko txori txikien habia leun eta politen bat erakutsi nahi zionez, hasieran elkarrekin ibili tiren hablen bila, baina batere ez zuten aurkitu eta bereizi egin tiren, nor bere aldera.
Orain, ordea, Mikelek Sarari zerbait erakutsi nahi zion. Eta horregatik zeraman zelaiaren mutur batera besotik helduta.
Mikel ez zen bizi Odriozolatxo baserrian. Iruņean jalo eta hantxe bizi ten. Baina haren ama, Sararen izeba, Odriozolatxon jaioa zen Sararen ama bezala. Horregatik, Mikelek Azpeitiko baserri hartan pasatzen zituen udako oporrak. Sara bai, Sara baserrian jaioa ten, ama eta izeba bezala.
Nora naramazu? jakin nahi izan zuen Sarak.
Ixo! Sorpresa bat da. Laster ikusiko duzu.
Mikelek batzuetan bere lehengusina zakar tratatzen bazuen ere, neskak pazientzia handia izaten zuen mutilarekin. Amak esana zion Mikel mutiko berezia zela eta, noizbehinka gaiztakeriaren bat edo beste egiten bazuen ere, ez zela mutiko gaiztoa. Lagunak egitea zaila zitzaiolako portatzen omen zen horrela. Asko kostatzen omen zitzaion jende berriarekin hitz egitea. Eta, haren amak esaten zuenez, egia zen Mikelek ia lagunik ez zeukala Iruņeko ikastolan.
Orduan mutikoa gelditu egin zen zelai handiaren erdialdean, baserritik urrun samar. Sararen besoa askatu zuen, esku batez belar artera seinalatzeko.
Txa-txaaan!! esan zuen ia oihuka.
Sarak, eskuak beti elkarturik, belar artera begiratu zuen, Mikelek seinalatzen zuen lekura. Hasieran ez zuen ezer esan, lehenbiziko momentuan belarra besterik ez zuelako ikusi. Baina laster begiak eta ahoa zabaldu zitzaizkion, belarretan ikusten ari zena sinetsi ezinik.
Belar izpi luzeetan, lastoa bezain gogorra tiren haietan, Mikelek hainbat matxinsalto jarri zituen gorputza alderik alde zulatuta, olibak txotxekin zulatzen diren bezala, eguzkitan hiltzen. Matxinsalto errukarri batzuek hankak mugitzen zituzten, heriotzatik libratzeko ahalegin alferrikakoan.
Mikel! atera zitzaion Sarari. Zergatik egin duzu astakeria hori?
Zergatik? mutikoak irribarre maltzurra egin zuen . Ez dago zergatirik. Iruņeko harresien ondoko zelaietan, mutil batzuek honelakoak egiten dituzte. Nik ere eginez gero, haiekin egoten uzten didate.
Orduan, Sarak eskuak bereizi gabe jarraitzen zuela konturatu zen Mikel.
Zer daukazu hor? galdetu zion neskari, lehenagoko axolagabekeria jakin-min bihurturik.
Sarak matxinsaltoei begiratu zien berriz, eta gero bere eskuei. Oso larri zegoela zirudien.
Ezer ez! erantzun zuen. Nola ezetz? Erakutsi berehala!