Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Gay hiztegia

Aitor Arana

hiztegia

Txalaparta, 2005

 

homofilia

        Homosexualitatearen aldeko joera. Hartarako zaletasuna.

 

homofobia

        Homosexualenganako gorroto edo amorru zentzugabea.

 

homofobia, lesbofobia: ez Vatikanokoa, ez gizartekoa

        Gay askapenerako borrokaren kontsignetako bat.

 

homosexismoa

        Bere helburu eta bizipenen erdigune gisa homosexualitatea eta aukera sexual librearen aldeko borroka jartzen dituen jarrera edo ideologia, beti ere, heterosexualitatea baztertu edo arbuiatu gabe.

 

homosexuala

        1. Sexu bereko kideek fisikoki nahiz sexualki erakartzen duten pertsona. Homosexualitatean jarduten duen pertsona. Hitz hau XIX. mendean jarri zuen indarrean Benkert doktoreak. Historikoki ezagunak diren homosexualen artean ondoko hauek aurki ditzakegu: Platon, Alexandro Handia, Caesar, Migel Anjel, Lord Byron, Oscar Wilde, Marcel Proust eta abar. Kinsey txosten ezagunaren arabera, hamar gizonezkotatik bat da homosexuala. / Homosexual bat ikusi dut. / Homosexualak gara, eta zer?

        2. Gizaki homosexualari eta haren inguruko gauzei dagokien adjektiboa. / Nire seme Enekok joera homosexual nabaria du.

 

homosexuala jaio egiten da

        Eztabaida biziak eta interesgarriak pizten dituen baieztapena. Batzuek hala dela uste dute, eta beste batzuek homosexuala bizitzan zehar egiten dela uste dute, heziketaren arabera.

 

homosexualitatea

        Pertsona homosexualen sexualitatea. Gizaki homosexualaren nolakotasuna. Emakumezkoen artean 'Iesbianismoa' hedatuagoa da `homosexualitatea' baino. Gizakiaren izatearen osagarrietako bat da. Grezian, Erroman eta Indonesian, Afrikan eta Colonen aurreko Amerikan ontzat ematen zen maila eta gizarte ezberdinetan. Kristautasunaren eskutik, moral judu-kristauak gaitzetsi zuen homosexualitatea eta bekatu larritzat hartzen hasi zen.

 

homosexualitatea kalera

        Gay askapenerako borrokaren kontsignetako bat. Homosexualitatea: oInarrizko ezbairako apunteak EHGAMek 1997an argitaratutako homosexualitateari buruzko oinarrizko saio informatzailea. Tankera honetako euskarazko lehen lana da. Ondoan gaztelaniazko bertsioa duela argitaratu zen.

 

homozaletasuna

        Homosexual itaterako zaletasuna.

 

hondoratu

        Maritxu batek beste bat asmo txarrez menperatu. I Hankaperatu. / Enekok erabat hondoratu du Fermin, bere mihi gaiztoaz.

 

nafar ilarra

        Klitoria.

 

nafar ilarra ferekatu

        Neska nahiz emakume batek masturbazioa burutu. Ikus:

        Txipiroia garbitu, hatz-lanak egin.

 

nagusia

        Harreman sadomasokistetan, sadiko agintzailearena egiten duen gizonezkoa.

 

nahi adina eduki

        Gay batek atzetik berarekin ibiltzeko gogoz mutil asko dituela adierazteko esamoldea. I lkus «asko eduki».

 

nahiagotasuna

        Sexu zein maitasun kontuetan, lehenesten duguna edo nahiago duguna modu abstraktuan izendatzeko hitza. / Nahiagotasun homosexualeko pertsonak.

 

nahitaezko heterosexualitatea

        Adrienne Rich saiogile estatubatuarrak 1970eko hamarkadan proposatutako kontzeptua. Emakumeek bizimodu heterosexuala nahitaez bereganatzeko askotan jasaten dituzten presioak ditu aipagai kontzeptu honek eta, garrantzitsuagoa dena, beren nahiak egitura heterosexualetara lerratzeko presioak.

 

naxkagarria

        Norberaren ikuspegiaren arabera, ohekideak burutzen dituen ezohiko sexu jokoak egitean ohekide horri deitzeko hitza. Zentzu ona du gehienetan, eta dibertiturik esan ohi da.

 

naxkagarrikeriak

        Ezohiko sexu jokoak. Naxkagarriaren ekintzak, ohekideari gehienetan atseginak edo dibertigarriak iruditzen zaizkionak.

 

nazkagarria

        Sugegorri pozoitsuak oso maite ez duen ahizpari esan diezaiokeen hitzik goxoenetakoa.

 

nekatuta egon

        Bizitza erdia euren homosexualitatea onartzen ez duten lagunei laguntza eskaintzen denbora gehiegi eman duen gayaren egoera adierazten duen esamoldea.

 

nekrofilia

        Sexu grinak hildakoekin asetzeko joera. Ez da oso hedatua ez homosexualen artean, ez heterosexualen artean.

 

nekrofiloa

        Sexu harremanak hildakoekin burutzen dituen pertsona.

 

nerabetxoa

        Nerabe itxura duen gaya, edo benetan nerabea dena.

 

neska

        Lumadun mutil batek beste bati deitzeko bokatiboa. Edozein gayri esateko moduko ezizena. / Ez izan horren marizoroa, neska.

 

neska gaiztoa

        Maritxu gaiztoa. / Jo, Imanol, gizajo horrekin oso neska gaiztoa izan haiz.

 

neska katxarroa

        Neska ederra, oso erakargarria.

 

neska laguna

        Lesbiana baten bikotekidea. Normalean maitasun harreman iraunkorra izaten da bien artean.

 

neska-neska

        Mutila ez den neska, hau da, emakumezko neska. Maritxuei «neska» deitzeak sor dezakeen nahasmena argitzen duen izen bikoitza.

 

neskadantza

        Lesbianen dantzaldia. Hedaduraz, gayen dantzaldia.