Ipuinak

Ilargi eta Eguzki haserretu zirenean

Lehen Aitonaren egunetan, Ilargi era Eguzki lurrean bizi ziren, sioux herri handia bizi den zabaldegi handietan.

Lurrean bizi diren beste asko bezala, halako batean hizketan hasi eta haserretu egin ziren.

Ilargik honela esan zuen:

—Nik batu egiten dut herria, zuk sakabanatu egiten duzu. Zu azaltzen zarenean, batzuk ehizara joaten dira, beste batzuk arrantzara... herria ez dago batuta.

—Baina horrela herria handiagoa egiten da, lehen egona ez den lekuetara iristen da, horregatik sakabanatzen ditut —erantzun zion Eguzkik.

Baina Ilargi ez zegoen ados.

—Zu ere urrundu egiten zara, ilunpean uzten dituzu. Eta ilunpean ezin dute ehizatu eta arrantzatu.

Orduan, Eguzkik herriari egin zion hitz:

«Goi horretatik argitu eta berotuko zaituztet. Lanean lagunduko dizuet».

Eta Ilargik berriz:

«Ni ere goian biziko naiz, ilunpean argi emateko. Batu egingo zaituztet ilunabarrean. Lasai egingo duzue lo. Bidean ibiliko gara bata bestearen atzetik. Nik gidatuko zaituztet».

Eta handik aurrera Ilargik eta Eguzkik ez zuten haserrerik eduki.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

Ipuin honek Ilargi eta Eguzki dakartza, eta sioux indioen lurraldetik dator argi ematen

Creative Commons Lizentzia