elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-12-26

 

Emakume abertzaleak.— Benetan gogor ekin diote Emakume Abertzale Batzakoak.

Datorren ilean, zabalkunden jator egiñ nai dute, eta oroigarri, urtean oraigarri opari edo erregalu eder-ederra jarri dute.

Datorren urte berrian lenbizi jaiotzen dan Euzko Langiletasuneko Bazkidien semiantzat, eta eliz balaiatu eta euskel izena artzen duanantzat, da opari eder ori. Bera da, ume arazo, kunia, jantzi eta gañerantzeko guztia. Eta ez nola naiko, baizik apaiñ eta balio aundiko gauzak danak zeñek baño zeñek arreta aundiagoaz inguratu eta egiñak, guztien artean batu dute opari edo erregalu ori.

Au da benetan, lan egitea. ¡Bai biotz zabaleko emakumiok! ¡zuek zerate aberrearen itxaropena!

 

Gabon Eguberri.— Egun alai eta pozgarri, gabon-eguberri egunetan gera.

Sendi edo familiaren batzuetan, bear bezin alaiak ez dira izango, lanik ez onekin. Tamalgarria benetan.

Biotzez, beñepein guztiok alaitu gitezen, Jesus aur-Jaungoikoa, jaio data.

Eusdal errian, etxerako egunak izaten dira auek. Sendia, dana batu oida, su ondoan abestuaz apari ondoan pozkiro:

 

Ator ator mutil, etxera,

Gaztaña ximelak jatera,

Gabon gaba ospatutzeko

Aitaren t'amaren onduan.

Ikusiko dek aita barreka

Amaren poz atzegiñez.

 

Eragiok mutil, aurreko danboliñ ori Gaztañak erre artian, txipli, txapla, Gabon gaba pozik igaro daigun.

 

Au da euskaldunen, Gabon gaba; izan bedi gurea ere.

Eta eguberri abek, ondo baño obeto igarotzea opa dizuet guztioi.

 

IXAKA