elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-02-03 | Kazetarien artekoak | Argia, 1935-02-17
Argia, 1935-02-10

 

Deun Agate.— Bete urtietan bezela, aurten ere ez da aiztutzekua izan Deun Agate. ¡Ez arraie pola! Izandu da emen nork abestu; bada, asi Batzokiko abeslaritik, emakume arterañokoak izan ditugu. Au ez ezer ezpalitz bezela, Madrilgo ikasbeak ere sekulako irrat saiua egin digute Aita Donosti buru dutela. Zorionak motellak ta... jarrai!

 

Osatu da.— Lerro onek egitian jakin det «Mirentxu» idazlea oso sendatua dagola. Au poza nere lanari, R.I.P. ematen diotalako. Ez ARGIA maite ez detalako

¡¡ez ori!!

 

Larreategi S.A..— Bazkun indartsu onek juan dan astelenian egin zuan urteroko batzarra: ARGIA asmaketako txinaia zabaldu zan oparo, ta asmo sendoa artu zan asteroko au Elgoibar'en oso zabaltzeko. Mutillak, berriketa gutxi, ta lan asko egin bear degu, bada emen 50 ARGIA besterik ez da saltzen. ¿Au ez da lotsagarria Larreategi S.A.?

 

«Talo» emen.— Ernio'ko aize otz ta edurrari iges egiñaz, emen izan da Errezil'ko «Talo».

Entxufista egin dan ezkeroz arro-xamar ibilli bear du ta... orregatik agurrik ere etzigun egin; aplakatuko aiz i ere motel, ezkontzian, i zer uste dek ba!

 

Euskel izena.— Iñaki izen ederrarekiñ ugutzatu dute Gabilondo'tar Juanito ta bere emaztiak izan duten lenengo semetxua. Zorionak.

Orraundi ta Mayorta basarrian ere semetxo banakin beren sendia ugaritu dute.

 

Gaxo.— Elizakuak artuta arkitzen da Gorostiza'tar Tomas. «Aixerixa» idazle jatorraren aita. Goiko Jaunak nai dezala lenbailen osatzia.

 

ABERRI