elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-01-15 | Gizartea - Irakaskuntza | Argia, 1934-12-16
Argia, 1934-09-30

 

Euzkel izena.— Libe euskel izenarekin ugatzatu dute Iriondo'tar Pantzezka ta Altuna'tar Miren'ek izan duten alabatxua.

—Beste semetxo batekiñ beren sendia ugaritu dute Azpitarte'tar Balentin eta Atxa'tar Pelisa'k,

Zorionak guztiori.

 

—Errezil'en deporaldi bat egin ondoren etxeratu da Arriaga'tar Pillare, Izagirre osagillearen emaztea, ta bere sendia. Ongi etorri.

—Gernika'ra juan da Naberasakona'tar On Pedro apaiza. Ondo ibilli.

 

Ezkon deyak.— Datorren astian ezkonduko dira Aranberri'tar Jacinto, «Aizta» basarriko mayorazkua, ta Iriondo'tar Maria, «Sanson» basarriko neskatilla. Laster ezkontzeko asmoetan dabil Muxika'tar Juli andereñua bere lengusu Maza'tar Toribio zarauztarrakiñ. Zorionak.

 

—Euzkel Ikastoletako irakasle dan Zubizarreta'tar Karmele, emengo osagillearen alaba, guztiz ondo irten digu azkenengo euki dituen «kursilluetan», barrurako irtenaz. Zorionak.

 

Deba'ko «Burni Bide»ri.— Kasinora dantzara juan nintzala ziozun juan dan astian. Bai, egia da, ainbat denporan egon nitzan praka zuridunen bat agertuko ote zan, baña alperrik, bakarrik juan biar izan nuan azkenian.

 

MIRENTXU