elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-10-08

 

Igandean egin zuten euskal-idazleak batzarra. Bejondeizutela. Asko poztutzen naiz. Ni ez nitzan allegatu, aspaldiyan emaztia gaixorik daukat eta. Etxian zer edo zer dagonian umore gutxi egoten da eta «Mirentxu»-k ez dezala uste izan alperkeriz nagoala. Gaur emaztia obetxiago daukat eta orregatik artu det idazkortza.

Aste guztian gure «Mirentxu» or ibili da bateko larroza ekartzen, besteko Margarita... edo Margarita mouko lora ekartzen. Nik uste nuan bedarrez edo larrozaz bete biar zituala euskal idazleak; bañan ¡ez arraiua! ollaxko zankoz ederki berdindu omen ditu. Etxeko Damaxa'k ala esan dit beintzat. Beretzako ezurrik ere eztala geratu. Orregatik itz neurtuak ipintzera nua.

 

Pristi berri bat badauka

Butron'go ostatuak

Izena Damaxa dauka

Abizena Xarpak.

Zakur batek lenguan

Erakutsi dizka ortzak

Dantzak egin zituzten

Damaxa'ren ankak.

 

«Aberri» berriz bere egun ori egin zan ezkero piper-erroskillak baño're arruago dabil. Arrayua, neska gazte guztiyak «enamoratuta» dauzka. Orri ere beste zer edo zertxo ipiñi egin biarko, idazliak pozteko.

 

Aingeru polit birekin

«Aberri» lenguan

Nik ikusi nuben

Butron'go ostatuan.

Batekin trukian ari zan

Bestia onduan

Orrek zartuko zaituzte

«Aberri» zeruan.

 

—Gorostiza'tar Gillelma'k eta bere emazteak alabatxo bat eduki dute. Ama eta aurra oso ondo arkitzen dira. Ugutzatzean euskel izen ederra ipiñi diote: Garbiñe. Bejondaizula «Aixerixa».

 

XAPI