elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-08-27

 

Euskel izena.— Miren Karmele euskel izen ederra ezarri diote Berezibar'tar Josu'k eta Aranburu'tar Karmele'k izan duten alabatxo jaioberriari.

—Beste alaba bat izan dute Alberdi'tar Imanol eta Salaberria'tar Gillelme'k.

Zorionak bi sendieri, eta batez ere «Txopa» zintzuari.

 

Aingerutxua zerura.— Jaiota seigarren egunian Goiko Jaunak Bereganatu du «Gelatxo» basarriko Arriola'tar Pantzeska eta Zubiaurre'tar Miren'en alabatxua. Nere samiñ-agurra guraso naigabetuari.

 

Ezkontza.— Larunbat onetan ezkontzen zaigu, aspaldiko mutur-jotzalle Barrenetxea'tar Pirmin «Artela», Arze'tar Josebe'kin.

—Baita entzun dedanez Deun Mikel egunian uztartuko zaigu Etxeberria'tar Miren abertzale zintzua, Iribarren'dar Txomin zaldun gaztiarekin. Zorionak aurrez.

—Elgoibar'ko zezenen igesi juanda Mutrikun arkitzen da «Aberri» «señoritua». Kontuz gero, «Aberri», eta bestela emen «guardasola» laga ta juan zan anderetxo arek arrapatzen bazaitu...

jo ta bertan ilko zaitu.

Usurbill'a Astiasaran'dar Jakinda, «Xapo» idazle jatorra. Eskumuñak «zapatero» eta «Xaxarko»ri.

 

Itziar-ko «Itziartxo»-ri.— Zure zuzenbiderik ez detalako argazkirik ezin bialdu izan dizut. Bialdu ba, lenbailen olako mutil zar mordua ez du edozeñek etxian eukiko ta.

 

«Endoya» idazle bikañari bere ezkontza egunean.—

Jaiki ta laister berri on bat gaur

goizean eman didate

esanaz nola egiten zeran

zeru puxka baten jabe:

¡bejondeizula! Ez det egon nai

ixilik aitortu gabe

zenbateraño alaitu naizen

jakinda berialaxe.

 

Biotz on batek ezin lezake

maita berediñ ez danik

eta lur ontan ezda zuk baño

leyalagua duanik:

orregatikan opa dizuet

nerearen bar-barrendik

eztillargi on betea izan

dezazutela gaurtandik.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Deun Erroka.— Ballera ontako baserritarrak Deun Laurentzikuak baño gutxiago ez izatearren, berebiziko eleizkizun ta jolasak antolatu zituzten. Goizian, amarretan, jaupa nagusia Angelis'ena abesturik.

Jaupa emalle Jaka'tar Andoni, laguntzalle Opakua'tar Estanisla ta Onaindia'tar Kelestin.

Itzaldia Opakua'tar Estanislaok. Bukatzian, gorputzki edo relikia eman zan muin egiteko.

Ondoren antxintxiketa politenetako bat jokatu zan, bi atze-aurrera «Kurutze» baserrira ta ogeita bost bira Deun Erroka zelaian: bi kilometro gutxi-gora-bera.

Lendabiziko saritua, Alberdi'tar Eusebio, «Azkue» basarrikua.

Bigarrena, Oria'tar Juan.

Irugarrena, Barrenetxea'tar Jose Maria, «Guena-Etzeberri»kua.

Ondoren dantzaketa, txistulariak eta auspo soñuak jota.

Biaramon arratsaldian arri jasotzia izan zan eta iru aurkeztu (presentatu) ziran: bost minututan nork geiagotan jaso.

Lendabizikuak, Jauristi'tar Nikasio, «Argin» baserrikua, 19 bider Leyaristi'tar Juan «Panparron»ek, 17 bider.

Osoro'tar Josek, «Muxilo» 10 bider 100 kiloko arrixa. «Zilindrua» zan. Ondoren erromeri ederra egin zan.

 

Izpar beltzak.— Andezarreta gaxo etxian Jaunaren besoetan il zan 31 urte zituala, Iriondo'tar Gumersinda, Loyola'tar Jose kaminerua'ren emaztia.

Donokiratu dira Arriola'tar Pako, Zubiarre'tar Miren, Gelatxo-Errota'ko zazpi eguneko aingerutxo bat eta Ansola'tar Franzisko ta Zigorraga'tar Eujeni'ren mutiko bat.

Laguntzen diegu atsekabeian sendi tamalduei.

 

AIXERIXA