elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-08-20

 

Tolosa-ko «Ik» idazleari.— Beraz «Aberri»-ren omenaldiko egunian merke xamar igaro edo pasatutakoren bat bada zuen artian e? Baña ez nik igarri gabe, nik, ondo ikusi nuan ordaintzeke zijoala, eta beriala, laisterka joanda, txaketatik eldu nionerako ezagutu nun an zein zan eta esan nion nere buruari ¡a joari, joari!

Nork zeukan orduan arpegia beroni txindia eskatzeko ikusirik ain beste anai eta arreba eta umore ona alde batera lagata beronek ain beste maite duan Aberri onen aldez lanera dijoala. Ondo biotz gogorra izan biar nuan au egin banio. Baleike denpora gutxi barru Elgoibar alde ontara etorri biar izatia ere ba orduan konponduko gera: baña «Ik» mesedez esan zaiozu gizontxo orri, trankil egon dedilla orregatik, eta jarraitu dezala gogor egun orretan eman zituan bezelakoxe itzaldi ederrak ematen, alik eta azkatasun eguzkiaren printza dizdiratsuak argi egiñ arteraño.

Igarri ote diot. Musu luze xamarra det eta orregatik usaia urrutira nabaitzen det, eta egun aretan ate inguruan egon zan aura ere zerbaitegatik ipiñi nuan an, ez presidentzian egotearren eta letxuak jatearren bakarrik. Ni laisterka ikusi ezpaniñu laster zuan ni baño zarpa gogorragokua «Atarrene» lagatziak tamala emango bazion ere. Agur, ba, «Ik» eta eskumuñak «L'tar P.»-ri.

 

Mutriku-ko «Arnope»-ri.— Poztutzen naiz berriz ere umoreko zaudela ikusteakin eta jarrai orri. Egun auetan izerditzeko sellu bearrik ez dezu izango ezta?

Datorren aste arte guztiori. Agur.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Euskel izena.— Intxausti'tar Gillelma eta Mugurutza'tar Domeke'ren seme jaio berriari Iñaki euskel izen polita ezarri zioten.

 

Jaiotzak.— Alabatxo bat izan dute Alberdi'tar Inazio eta Osoro'tar Josebe «Austakon» baserrikuak.

Beste aurtxo bat Arriola'tar Pantzeska eta Zubiaurre'tar Miren «Gelatxo» baserrikuak. Zorionak guztiori, batez ere Gillelma ta Domeke gurasoeri euskaldun bide zuzena eraman dutelako.

 

Izpar beltza.— Jaunak Bereganatu du 89 urte zituala Agirregomezkorta'tar Miren Josune «Olaso» baserriko amona. G.B.

 

Etxeratu.— Da guztiz sendatuta bere osakuntza egin ondoren Orexa sendagilliak Donosti'n, Arrieta'tar Pantzeska.