elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-06-20

 

«Argia»ren alde.— Jel Batzoki'ko zabalkunde batzordeak, «Argia» asteroko aldizkingi eder au nun-nai zabaldu nairik arretaz lan egin naidu. Lenago Deun Laurentzi'n jai-aldi polita antolatu zigun eta baita ere «Argia» au saltzeko zaletasuna zabaldu ere, balera onetan gaur orretaz irakurtzen da euzkerazko au.

Orain bada Deun Kepa baleraren txanda degu; eta bere il onen 28'an egiteko asmuetan dira gure «Argia» zabaltzaliak. Eta jai polita benetan izango dala-ta gaude-asiera mesarekin izango da. An izango ditugu gure ezpatadantzari yayuak bere, eta baita ere itzaldia «Altzeta» jatorra nai genduke egun orretan gure artera ekarri. Nola nai ere «Argia»'rentzako egun aundia izango dala ta gagoz il onen 28'an. Garaiz bada argitalduko degu egitaraua.

 

Ezkontza atian.— Datorren illian ezkontzekuak dira, Imaz'tar Iñokentzi tolosar gastia, emengo neskatilla polita dan Goyogana'tar Sorne'kin. Zorionak aurrez.

 

Jaiotza.— Alabatxu bat izan dute, Etxeberria'tar Beditta'k eta emastiak. Zorionak.

 

Nekazariak.— Igezi zan igandian, uri ontatik baserritar asko Azpeiti'ratu zan, nekazari-eguna ozpatu naian. Pozik etxeratu ziran ango jai ederrak ikusi ta gero. Entzuten giñoten jai zoragarria izan zala benetan, batez ere ainbeste mila nekazari