elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-05-30

 

Aberri-eguna.— Aua bete-beteko itza... aspaldi naibatzen gendun gaurko egun zoragarria eldu da. Abertzale guzti-guztiok biotz bat orma einda ospatu igaro biar degu. Arren bada, gere agintariak antolatu diguten jaietara aral-aralik eta zuzen-zuzen itxuli biar degu gaur. Ama bakarra degun Euzkadi'k deitzen digu Ama benetako ber-berak, eldu gaitezan ba bere naia betetzera, eleizkixunera goizian, aurresku'ra, zoka-tira, pelota partidu'ra, ezpatadantzari ta poxpoliñak ikustera eta azkenik, dantzatu zaitez euzkaldunen antzera, ori egitian gure ama pozez gelditukoda bere naia ongi bete degulako. ¡Abertzale! eldu zaitez gaurko jai'ra.

 

* * *

 

Abertzale:— Egun au dozu Euzko-Alderdiari eguneko irabazia ezkeintzeko beta. ¿Ukatuko ote diozu be? abertzale bazara ez beintzat. Lagundu ba lal dezun eran berari.

 

Emakume:— Ez aztu Aberri-Egun aundi onetan zeure leyo balkoi euzko-margokin coloriekin jantzia, estalki colgadurarik ezbadezu, alako ezaungarri bat jarrita berdin da, zalantzarik ez bada izan ipintzia, azke ta libre da-ta.

 

AIXERIXA