elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1934-05-13

 

Jai aberkoyak.— Altzola auzo uritxoko anai abertzaliak, bere biziko jayak antolatu dituzte datorren larunbata ta iganderako. Elgoibar'tarrak poz-pozik arkitzen gera egun orretara bertaratzeko beren Jel Batzokia'ren Azkundia'ri goralmena eman nayan ikusi irakurle egitarau eder au!

 

Orrila'ren 12'an:

Zortziterdietan gaubian.— Biribilketa txistulariak.

Bederatziretan.— Itzaldi aberkoya Batzokian Arregi'tar Imanol (Kurloya) gure lagun ospatzubak egin da.

 

Orrila'ren 13'an:

Goizian saspiretan, Jaupa ixila ta Jaun-artzia.

Zortziretan.— Txistularien biribilketa.

Amaiketan.— Jaupa nagusia Elgoibar'ko Batzoki'ko abesbatzak abestuta. Ondoren Batzoki'ko ikurriñaren onespena.

Amabietan.— Mendaro'ko Batzoki'ko dantzari txikiak egingo dute dantzaldia eta ondoren aurreskua.

Arratsaldeko ordubetean.— Oturuntza (banquetia).

Iruretan.— Mendaro eta Elgoibar'ko bertsolariak.

Lauretan.— Itzaldi aberkoya izlari geyenetakuak itz egin da

Urzelai'tar Julene (euzkeraz).

Gallastegi'tar Alexander (euzkeraz).

Basaldua'tar Kepa (gasteleraz).

Ondoren euzko-dantzaldia illuntze arte.

Motriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar ta Zoraluze'ko abertzaliak gustiok gaur Alzola'ko abertzaliak lastatzera.

 

Itzaldi bat.— Datorren larunbata gabeko bederatziretako Uri-Buru-Batzarra'k autolatu du, itzaldi aberkoi goyenetako bat, diot au izlari gain gañetakua dan «Altzeta»k itzegingo dualako, uzte ez det utzik egin jazokunde au azaldu diodalako karla Euzko guda mutilla. Ia ba'da gixon ta emakume gustiok larunbatean Jel Batzokira.

 

Ostikolariak.— Igesi zan igandian Deba'ko Monreal zelayan ostikoketa eduki zuten «Izarra» eta «Amaika bat» taldiak, onek irabazi zuten 6 ta bi «Izarra» gelditurik.

Zoraluzen bertako «Saspi-txiki»k ta emengo «Irabazi-nai» jokatu zuten, guziak irabasirik 3 eta 1.

 

Izpar-beltzak.— 89 urte zituala Jauna'ren besoetan il dira Etxaniz'tar Mikel «Karkizao» Zarra (G.B.) eta 40 urte zituala Mikel Ruiz (alabesa). Laguntzen diegu atzegabian sendikoeri.

 

Euzko-nekazariak.— Uri onetako Euzko-Nekazarien Bazkuna'k, azkenengo batzarrian beste gauza askoren artian erabaki du Deun Ixidor beren zaindari eguna ospes aundi igarotzia. Goizian jaupa, bertsolariak oturantza (banquetia), itzaldia eta abar... urrenguan argitalduko degu egitaraua.

 

Antxitxiketa.— Datorren illan amasaspian emengo «Maiorta» laisterkaria Agarretxo azkoitiarrak, Azkoiti'tik Azkarate gañera egin zuan marka 16 minuto 16 segundo bete bayestzera dijua.

 

AIXERIXA