elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-09-15

 

Txetarketa.— Ill onen 14'an 15'an eta 16'an izango da Biblioteka aretuan eta Gexoetxean naparreriaren aurkako txeraketa.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Etxaniz'tar Kepe «Txanpon» andere zarra.

 

¡Eup! Gusijok Madaria'ra.— Azkoitiar gure anai abertzaliak, beti bezela esna arkitzen dira lua alde batera utzita, beti abertzaletasuna goguan dutela bizi dira, eta datorren iganderako Madarixa «Izarraitz» mendian bere biziko euzko-jai ederrak eta arzaldiak ere gorenguak antolatu dituzte Jaupa naguzia izango da azkoitiar ta elgoibartarrak abestuta. Ondoren nekazariendako itzaldia Goñi'tar Eusebi tolosarrak eta Larrañaga'tar Poli apaizak eginda. Arratsaldian irakurri degun-es «Altzeta» aundiak eta Murua'tar Gabi gabiritarrak egin da, baita ere ezpatadantza eta euzko-erromeria izango da.

¡Elgoibartarrak! gustiok igandian Madarixa'ra ibiltaldi polita eta bide ederra dago bertara oñez juateko ta. Ia ba gizon, emakume, zar ta gaste kaletar ta baserritar gustiok gora uju egiña Euzkadi'ren alde.

 

AIXERIXA