elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-06-10

 

Izpar-beltza.— Jun zan larunbatean, obiraldu zan 78 urte zituala Larrañaga'tar Josebe (G.B.) «Arana» basetxeko amona. Laguntzen diegu atsegabian sendikoeri.

 

Ezkontzak.— Txadon nagusian uztartu da Anzola'tar Bingen. Samariano Ortuoeta'tar Ander, eibartar mutil gastia Agirrekomezkorta'tar Erramone neskatiliakin. Zorionak.

 

Abertzalien ibilaldiak.— Igesi zan igandian bostegun abertzale izan giñan Zoraluze'ko Abenda-Etxea'ren zabalkunde zala-ta gure abesbatza aurretik giñuola. Pozik etxeratu giñan itzaldi ederrak entzunda.

Igandian berriz ditugu itzaldiak Markiña eta Getaria'n. Gar bizia arkitzanda abertzalien artian eta taldeak uri bietara juango dira.

 

Naskaldija.— Valladolid'tik etorri da Gabilondo Isasmendi'tar Joseba ikasle gastia.

 

AIXERIXA