elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-09-27 | Gizartea - Irakaskuntza | Euzkadi, 1933-01-08
Euzkadi, 1932-11-23

 

Muxika'tar Joseba Mirena'ren «fundisio» olan, lau eguneko lana ipiñi dute astian.

 

* * *

 

Uztertu ziran txadon nagusian Osoro'tar Joseba «Kurutzalei» baserriko mutila, Arrilaga'tar Eusebe «Goikoetxe» baserriko neskatiliakin.

Ostegunian ezkondu dira, Arriola'tar Jon Pantzeska «Egi» baserrikua, Ansotegi'tar Margarite Golibar'kua. Zorionak.

 

* * *

 

Semetxo bat izan dute, Aizpurua'tar Joseba eta Arostegi'tar Eusebe «Etxeberri», Guen baserrikua. Beste bat izan dute Gil'tar Imanol, eta bere emaste Zengotira'tar Saturnine'k. Zorionak.

 

* * *

 

Beste urietan antzera, emen ere ez degu nai Jaungoiko gabeko ikastolarik, eta katoliko gustiak batzeko garayan arkitzen gera gurazo bezela biartuak gaude gure umieri ikasbire aitona zarrena ematera batez ere gu euzkaldunok eta ernai lendabiziko deyari.

 

* * *

 

Uru onetako txadon nagusiko abeslariak beren zaindari eun Koikile «Cecilia» eguna ospetsu igaro nai dute. Ortarako «Refice» iru abotsetan lenengo aldiz abestuko dute amarretako jaupari, eta aren eta urtegustiko ordañez txaunburuak emango die janari eder bat biar igandez.

Baita diote eresbatza-Banda'kuak ospatuko dutela onela; Goizian goiz alayak kalez-kale. Arratsaldian dantzaketak eta gaubian aparia.

 

AIXERIXA