elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-04-16 | Politika - Ekitaldiak | Euzkadi, 1932-04-30
Euzkadi, 1932-04-26

 

Leku apurtxo bat nai nuke noizean beiñ ezpada ere, nere idazkitxuak azaltzeko.

 

Itzaldi aberkoia.— Igaro dan larunbateko iluntziko sortziterdietan, Euzko-Batzoki'ko gela bete beterik gizon ta emakumez itzaldi sutsu, argi eta aberkoi bat egin zigun azkoitiko anderaño eder eta gaste batek, Epelde'tar Alberta'k ere aurrekoa egiñ ondoren, altza zan txalo artean anderaño gaztea. Azkoiti'ko emakumeen agurra eman ondoren, gure izakera azaldu zuan; euzkaldunen ziñismen beroa; emakumeen politika gaiak; gure Ama Euzkadi'ren kate arrastakak: Sabin'en erakutsiak, guztiok berotuaz gure aberriaren maitasunian.

Itzaldia bukaeran Juaristi'tar Miren emakumeak, lore txorta apain bat atsegiñez eman zion txalo artean eta bukatu zan gau ontako gaia, «Euzko Abendarena» abestuaz.

Era ontako itzaldiak, maizago bear genduzke gure Batzokian, oso onuragarriak diran ezkero.

 

Azkoitiar.— Igandean abertzale talde aundibat mendirik mendi juan ziran Azkoiti'ra Beste batzuk, automobiletan. Guztiok, poz pozik etxeratu giñan [...] jai eder eta anaitazun beroa ikusirik.

 

ELGOIBARTARRA