elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1934-02-16

 

Ezkontzak.— Igesi dan larunbatian uztartu ziran uri onetako txadon nagusian, Batzoki'ko U.B.B.'ko txindi-zaia dan Garate'tar Kirika, Txurruka'tar Kepe «Armuetako» baserriko emakume lirañarekin; Gabilondo'tar Josu «Ibartola»kua, Leiaristi'tar Miren «Panparron» baserriko neskatilarekin; Arrieta'tar Paul «Kurutze» baserriko mutila, Zendoia'tar Martine «Agarre-txiki»ko neskatiliakin; Etxabe'tar Kepa «Palazio» baserriko mutila, Mugertza'tar Eulale «Aingeru» baserriko neskatilakin.

— Asteartez uztertzekoak ziran Eizagirre'tar Gotzone «Lizundia» baserriko neskatiliarekin.

Guztiori zorionak.

 

Atzeratu.— Jun zan igandeko antolatuta eukin «Bixente» Pepe Artola'ren antzerki polita Batzoki'ko antzezlariak, beren naigabez ezin izan zuten antzestu.

Noiz izango dan aditzen emango degu.

 

Pelota txapelketa.— Igesi dan igande goizian Andueza pelota toki bikañian, Bergara erriko Batzokietako pelota txapelketa jokatu zan guriak bergartarren aurka. Guriak irabazi zuten 22'ra bergaratarrak 14'an utzirik, pelotan asko ta ederki eginda gera eta guziak atsegindurik.

Bigarren aldiz jokatu zuten, beste partidu eder bat, Batzoki'ko gaztiak, alde batetik Sabin ta Axuria I'na, Axuria II'na ta Gurrutxaga II'naren aurka. Lenenguak irabazi zuten 14'an utzirik. ¡Aurrera mutilak gure kirol alde!

 

AIXERIXA