
 
Lengo astekoa, oso atsegin egiñ zitzaidan Arzelus'tar Amale'ren aldia. Ezda ez nolanaikua gaztetxo au. Bero haiak garbi azaldu zizkigun.
 Ez orainguan bakarrik; bera dan guztia. Nerekiñ astero euskal egotzaldia entzuten egoten diranak «¡¡zer sorgintxua!!» diote Amale'gatik; nik diot «zeiñ jatorra».
 Orainguan «Amano gona gorri» ipui polita azaldu zigun lenbizi; gero «euskeraz beti» euskeraz gure geuria dan ezkero ezkuntza garbian, beti itz egin bear degula, zion berak.
 «Oye Mirentxu ven aqui» ¿Egokia, ezta e Amale? Jarrai, jarrai, zure Donosti oriatik itz egiten, guk entzuten dizugu ta.
 Abesti aldiak, soñu aldiak euzkotarrak danok ederki abesten dituzte agotzaldi oietan. ¿Ez al degute beñere [...]? Ba, astero bein asteazkenean eta bestean ostegunez izaten da (aste ontakoa gaur izango da), eta entzun ear genduke danok.
 ¡Apur bat bizituago, garbiago, emango baluteke...! Aldi batzutan zatar-samar bai dator eta eziñ ondo aditu.
 Nik, Alegria'tar Agustiñ'en, ardantegi eta jatetxean patxaran jarrita entzuten ditut asteroko egotzaldi oek, eta entzun nai duenak ere etorri ditezela bertara.
  
  
 IXAKA