eu | es

Historia

1971-72

Hasiera 1971ko abenduan izan zen, San Jorgeko (barka!) trebeak Eskaut Mugimendua zer zen azaltzeko hizketaldi bat eman zutenean La Salle ikastetxean.

Hortik aurrera, mutiko talde bat larunbat goizetan biltzen hasi ginen ikastetxean, Triangularraren begiradapean, Carlos, Txekos eta Antxon, taldeko lehen jefeak.

Taldeari zein izen jarri erabaki behar zen. Bizpahiru izen izan ziren gogoan, San Juan Bautista de La Salle, Beti-Aniak...

Horrela Izabako kanpaldira heldu ginen, Belaguan, 1972ko uztailaren 3tik 13ra. Datak baldintzaturik zeuden materiala eta kanpin dendak San Jorgerenak (barka!) zirelako.

1972-73

72-73 ikasturtean zehar vv orren taldea osatu zen hainbat akelekin, Amaia Zendoia besteak beste. Amalur Eskaut Taldetik beste hiru jefe gehiago etorri ziren. Eskutismoaren beste ikuspegi bat zekarten eta oinarinekin hasi ziren lanean.

Arian-arian, 1973ko kanpaldira heldu ginen, Txamantxolla (Belagua, Izaba), gure materiala eramanez eta aurrerantzean gure taldea izango zena finkatuz. Kanpaldi honetan San Martin Harrira egin zen txangoa aipatu behar da, Hiru Behien Zerga ikustera.

1973-74

Hurrengo ikasturtean, 73-74, badago gertakizun aipagarri bat. Jefeen artean taldea eramateko moduaren inguruan eztabaida egon zen eta, horren ondorioz, Amalurretik etorritako hiru jefeek eta oinarin talde batek taldea utzi zuten.

Eta Errezuko kanpaldiarekin jarraituko dugu, 1974. urtean. Joan eta etorri La Estellesarekin egin genuen. Hemen erabaki zen talde mistoa bihurtzea (oso, oso, oso ondo!)

1974-75

Erabaki horren ondorioz, nesken kopurua handitzen joan zen 74-75 ikasturtean zehar eta Beti Anaiak potentzia (ala inpotentzia?) handiko taldea egin zen.

Ikasturtea pasa eta Jaurrietan gaude, 1975eko udan. Lagun asko ginen eta kanpaldi hartan piraten inbasioa ezagutu genuen, Barbarroja eta bere kumeena, urtxintxek gauez pixa egiten dutela ikasi genuen, eta sagardo botiletan dagoen guztia ez dela sagardoa ere bai.

Oinarin gisa Iratiko ruta gogoragarria da, gaueko martxak eta dianak entzun behar izan genituen arren.

1975-76

Taldeak handia izaten jarraitu zuen 75-76 ikasturtean eta azkarren bi talde izan zituen, 1 eta 2.

Villanueva de Cameros-era joan ginen kanpaldia egitera, Camerosen. Koxkorrei euria barra-barra egin zien, aspertu arte, eta botak erosi behar izan zitzaizkien.

Azkarrak 1 ez ginen geldirik egon eta ia kanpaldi osoa rutan eman genuen: Santa Ines Mendatea, Laguna Negra, Urbion, Soria, Garray, Albelda, Nieva de Cameros...

Zerbait aipatzearren, Javi Txistulariren motorra.

1976-77

Bosgarren urteurrena heldu zen 76-77ko eguberrietan. Hor nonbait argazkiak daude.

Eta Nela 77 (Burgos) kanpaldira goaz. Kanpaldi hau euritsu hasi zen eta euritsu amaitu zen. Horregatik, azken gaua Nela herri utzian lo egin behar izan genuen. Eta gertatu beharrekoa gertatu zen, aizkorakada: Alvaroren belauna Mikelen aizkoraren bidean jarri zen.

Mugida betean, Alvaro Puentedey herrira hala-moduz eraman genuen eta, ondoren, jeep batean Villarcayoraino. Kanpaldian triste eta giro pattala, baina gainditu genuen, Alvaro gurekin jarraitu arren. Gauzak ez ziren nahi bezala atera.

1977-78

Taldea, bitartean, aurrera begiratzen du 77-78 ikasturtean, alta eta baja batzuk, baina taldearen arimak mamiari eusten dio.

Arroyo de Valdivielso (Burgos), 1978 urtea, La Pilatova izenarekin ere ezaguna. Trebe talde batek kanpa naturista egin zuen, eta beste batek ruta bizikletaz. Ahalegindu ziren, behintzat.

1978-79

Hurrengo 78-79 ikasturtea gorabeherarik gabe pasa zen, eta 1979ko udan Kanpetzura joan ginen. Bertan "makuba" tradizionala dago. Kanpaldi honetan urkamendu saio bat izan zen, azkenean urkaturik ez bazen egon ere, zorionez. San Jorgeko (barka!) bisitari bat izan genuen, eta ibaian bukatu zuen. Treberen batek ikara pasa zuen rutan.

Aipagarriak dira oinarinen jefeek 79-80 ikasturtean Melchor-en egindako bilerak, eta segidako mus partidatxoa.

1979-80

Auritz 1980. Niretzat kanpaldi lekurik politena. Busti samar ere izan zen.

On Albertok larreetako indiarrei buruzko liburu bat irakurtzen zigun gauez, hori gozamena. Orbaitzetara eta Iratira ruta egin genuen, eta Otsagabiara jaitsi.Kanpaldiaren amaieran berri txarrak: askok taldea utziko zuten. Nabaria izan zen.

1980-81

Bestela, 80-81 ikasturtea normal jarraitu zuen. Ez hain normala, egia esan, Donostiako talde gehienek MSC (Euskalerriko Eskautak) utzi baikenuen eta EEE, E hirukoitza sortu zen. Lehengo bera, baina laikoa.

Nabaskoitze 1981 familiako kanpaldi bat izan zen berriro. Kanadako freskotasuna geneukan. Festak herrian, eta baten bat txolinduta. "Los pajaritos" dantzatu genuen. Eta jefe ohien bisita izan genuen. Kanpaldi honetan aipagarria izan zen otorduen puntualtasuna, britainiar eran.

1981-82

Dena normal 81-82 ikasturtean.

Mintxate 1982. Hau ere familian egina. Hiru oinarin eta hiru jefe, luxuzkoa. Kanpaldi honetan luxuzkoa intendentzia izan zen. Hori jakiak! Arraina saltsa berdean jan genuen. Sukaldaria Alvaro zela esan behar da, behin batean bere sukaldearekin zertan kezkatu izan bazuen ere.

Ekaitz ikaragarria izan genuen arroilan bertan, tximista eta guzti, eta salto ederra eman genuen. Autoa bazegoen, Oscarrena. "Bienvenidos hijos del rock and roll"-aren urtea izan zen.

1982-83

Hurrengo urtean, 82-83-an, ez zen ezer berezia gertatu.

Panzares (La Rioja) 1983. Mandoaren kanpaldia. Bazirudien belaunaldi berriak hartu behar zuela lekukoa, baina ez zen gertatu. Hortik aurrera beste historia bat da.

1983-84

Idazteko.

1984-85

Idazteko.

1985-86

Idazteko.

1986-87

Idazteko.

1987-88

Idazteko.

1988-89

Idazteko.

1989-90

Idazteko.

1990-91

Idazteko.

1991-92

Idazteko.

1992-93

Idazteko.

1993-94

Idazteko.

1994-95

Idazteko.

1995-96

Idazteko.

1996-97

Idazteko.

1997-98

Idazteko.

1998-99

Idazteko.

1999-00

Idazteko.