eu | es
Hasiera » II. liburukia » 2. Izenak

 

2. Izenak

982. SADABA AGUINAGA, MANUEL

      Buenos Airesen jaioa zen eta Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta Sicilia batailoira sartu zuten. Donostiako ospitale militarrean zegoen 1937ko maiatzean.

983. SALES ECHAVE, FRANCISCO

      Azpeitian zituen jabetzak CPIBk konfiskatu zizkion.

985. SANCHEZ AZCONA, JOSE MARIA

      Azpeitiko bizilaguna. Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria.

984. SANCHO LOPEZ, MANUEL

      Azpeitian bizi zen. Militante errepublikanoa zen. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordeko kidea.

987. SARASUA AIZPURU, JUAN

      Azpeitian jaio zen 1916an, eta San Ignacio kalean bizi zen. Ebanista zen ogibidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. Lemoako gerra-frontean hil zen 1937ko ekainaren 5ean.

988. SARASUA ITURRALDE, JOSE MARIA

      Azpeitian bizi zen. Zaintzailea zen lanbidez. Udal-langilea zen. Tokiko agintari frankistek kargugabetu egin zuten 1936ko azaroaren 2an.

989. SARASUA MENDIA, ANASTASIO

      1912an jaio eta Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten.

990. SARASUA MENDIA, VALENTIN

      1917an jaioa. Azpeitian bizi zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen, borrokalari. Loyola batailoi nazionalistako Lartaun 2. konpainiako gudaria zen. 1940an Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen.

991. SARASUA URANGA, JOSE «KUKUBILTXO»

      Azpeitian jaio zen 1925ean. Enparan gain baserrikoa zen. 1936ko irailaren 20an tiroka hil zuen errekete batek Azpeitiko sarreran (seguru asko nahastuta), lagun batekin jolasean ari zela.

986. SARASUA, JOSE

      Azpeitian bizi zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen, borrokalari. Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria izan zen, sarjentu graduazioarekin.

994. SEGUROLA ALTUNA, PEDRO IGNACIO

      1917an jaio eta Urrestillan bizi zen. Saskigilea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen Asturiasko gerra-frontean hil zen 1937ko irailaren 29an.

995. SEGUROLA ARAMBARRI, SANTIAGO

      1917an Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. Aragoiko gerra-frontean hil zen 1938ko urtarrilaren 20an.

996. SEGUROLA AZPEITIA, PEDRO

      1905ean Azpeitian jaio eta Ordizian bizi zen. Erreketeen gerrako Armadan mobilizatu zuten altxatutakoek eta soldadu ibili zen. Bou Denis itsas armadaren ontzian zegoela, desertatu egin zuen gerrako itsas armadatik 1937ko maiatzaren 17an.

997. SEGUROLA CORTA, RAMON

      Azpeitikoa zen. Lapatx baserrikoa zen jatorriz. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Cullera (Valentzia) herriko gerra-frontean hil zen 1939ko otsailaren 3an.

998. SEGUROLA ITURRIOZ, JOSE ANTONIO

      Aratz-Erreka auzoko Uranga baserrikoa zen. Nekazaria lanbidez. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordearen aginduz giltzaperatu zuten.

999. SEGUROLA ODRIOZOLA, ANTONIO

      1918an Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. Barnizatzailea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. 1937ko ekainean Lemoako gerra-frontean zauritu ondoren epaitu zuten, «zerbitzurako bere burua ezgaitu» zuelakoan. Urte bereko azaroan artxibatu zuten auzia.

1000. SEGUROLA ODRIOZOLA, MARCELINO

      Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. Herriko kale-garbitzailea zen 1940an.

1001. SEGUROLA OYARZABAL, MARCELINO

      Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten.

1002. SEGUROLA QUEREJETA LADISLAO

      1890ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Enpresaburua zen. Borrokan hildako borrokalari azpeitiar frankisten ohorez Perez Arregi plazan monumentu bat eta herriko hilerrian mausoleo bat eraikitzeko proiektuak kudeatzeko 1939ko ekainean osatu zuten batzordeko kidea zen.

1003. SEGUROLA QUEREJETA, PEDRO

      Azpeitian bizi zen. Jarraitzaile tradizionalista zen. Udaleko ikuskatzailea izan zen errepublika garaian. Udalerrian altxatutako tropak sartu ostean lanean aritu zen funtzionario gisa. Azpeitiko udaltzainburua zen 1938an.

992. SEGUROLA, GREGORIO «POTXOLO»

      Azpeitian bizi zen. Azpeitiko Izquierda Republicana alderdiko presidentea 1936an. Azpeitiko Fronte Popularraren Defentsa Batzordeko burua ere izan zen. Londresen egon zen babes hartuta.

993. SEGUROLA, IGNACIO

      Azpeitian bizi zen. EAJko miltantea izan zen errepublika-garaian.

1004. SOBRINO DOCTOR, RAMONA

      Azpeitiko Enparan kalean bizi zen. Irakaslea zen lanbidez. Azpeititik ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. 1936ko azaroaren 8ko dekretuaren harira, Gipuzkoako gobernadore zibilak hala aginduta, lanpostutik bota zuten.

1005. SOLCHAGA ZALA, JOSE

      1877an Muniain (Nafarroa) herrian jaioa. Lacar erreketeen tertzioko (Nafarroako II. Brigada) komandante izan zen. 1937ko otsailetik aurrera Azpeitiko Komandantzia Militarreko arduradun gorena izan zen.

1006. SORAZU AIZPITARTE, FELIX

      1915ean Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. 1940an Azpeitiko udal frankistak «aurkari» izendatu zuen.

1007. SORAZU AIZPITARTE, NAZARIO

      1912an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete rekin. Asturiasko gerra-frontean hil zen 1937ko urriaren 2an.

1008. SOROZABAL JUARISTI, MANUEL

      Oinatz auzoko Atxabaleta baserrikoa zen. JAPetan sartu zen bere borondatez. Cilleruelo de Bricia (Burgos) herrian hil zen, gerra-frontean, 1936ko azaroaren 21ean.

1009. SOROZABAL ZULAICA, JOSE MARIA

      Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Jostuna zen lanbidez. 1933ko maiatzaren 10ean eratu zen Udalbatzako kidea zen gutxiengo baserritarraren partaide gisa. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.